Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2004
‎Bai, hortxe dago gakoa: balio horien izaera zertan den inork ezin baitu jakin, gizarte testuinguru jakinetik landa. Oker ez bagaude, sasi aurrerakoien irrintzia arrantza besterik ez da izaten sarri askotan, goiburu dituzten balioen dohainak izaera abstraktuak izaten dutelako, eta gizarte bizitzaren jardunean gauzatzen diren balio izaeratik ezer ez dutelako.
‎–Kabroia –dio Oscarrek, eta Lucak ezin du jakin lokutoreari buruz ari den ala Mussoliniri buruz, eta badaezpadan erantzuten dio:
‎Nire benetako helburua ere ezin zuten inola ere asmatu. Era berean, ezin zuten jakin zertan ari nintzen Weberren etxean... baldin eta nik erraten ez banien, jakina. Lapurtzera sartua nintzela uste izanen zuten.
2005
‎–Ezin joan gaitezke dendara, Tetsuok ezin du jakin non gauden ere –mintzatu da Amets, azkenean.
2008
‎–Miriam ez dago gure artean, zoritxarrez, eta ezin dugu jakin zer joko zerabilen gizon horrekin; ezkutuko maitalea zuen, agian?
2011
‎Eta halaxe nahi zuen andereak, minarekin batera mamitzen zelako gozamena. Bi mihiek iltzatua, andereak benetako gizonezko gorputzarekiko konparazioa imajinatu zuen, baina erkaketa desegokia zen, susmatua buruz gora ala buruz behera ote zebilen ere ezin zuelako jakin. Gerria mugitu zuen eta itzelezko zurrunbiloa bihurtu zitzaion gogoa.
‎–Konprenitzen nauzula diozu, baina ezin duzu jakin zer den zorigaitz hau, alargundu eta arrailtzen ari den baserrian beharrak itorik bizitzea, eta hogeita bi urteko mutiko hau, harri bat bezalakoa, baina bakarrik utzi ezin dena...
‎ispilu hautsiari so egiten dionak ez daki ispilu horrek hautsi baino une bat lehenago zer islatzen zuen. puska guztiak bildu arren ere, ezin du jakin
2012
‎Forentseak Poliziari bere ustez etakidea bortxatua izan zela esaten zion unea zen itzulitako zatia. Bere kideek hil aurretik bortxatu zutela uste al zuen galdetzen zion Poliziak, eta forentseak erantzuten zion ezin zuela jakin bere kideek, poliziak edo beste norbaitek bortxatu ote zuen, baina probak egiten jarraitu nahi zuela, bortxaketarena egia zela frogatu ahal izateko.
‎eta bere onetik aterata. Arra emeari segika ote zen, jolasean edo borrokan ari ziren ezin genuen jakin, ezta hura eguneroko gertaera zen edo gertaera bitxiren baten aurrean ote ginen; baina uste dut bigarren aukera zela zuzenena, alde batetik, animalia gosetu horiek gutxitan azaltzen zirelako inguru horietan, gauez izan ezik, eta, bestetik, jendea oso izutua zegoelako, batez ere emakumezkoak. Lantza edo dardoekiko gizonak ez zuen ihes egin, baina bai beste guztiek; hala ere, bi piztiak zuzenean uretara joan ziren, eta ez zirudien beltzei eraso egiteko asmorik zutenik; aldiz, uretara jauzi egin eta igerian aritu ziren alde batera eta bestera, uretara jolasera joan balira bezala.
2013
‎Ni hemen nagoenean ez dugu hitz askorik egiten. Badakit ezin duela jakin benetan zer gertatu zen, baina bere jarrera hotzak eta begirada mesfidatiak paranoia batzuk sortzen dizkit batzuetan. Amaiak estimu handia zizun, eta badakit istripua pasatu berritan oso gaizki pasatu zuela.
‎Atzetik zetozenak zubira iritsi zirenerako, erasotzaileek ibaira bota zituzten pistolak, baina eurek ezin zuten jakin. «Pistolak ateraz gero, harrapatu egingo genituen autoarekin.
‎Hamabostaldi bateko ezaupidea oso gutxi da, egia esan. Batek ezin du jakin gizon bat benetan nolakoa den hamabostaldi baten buruan. Hala ere, ez bagara gu arriskatzen, besteren batek egingo du; eta, azken batean, Long andereak eta bere ilobek ere izan behar dute beren aukera; hortaz, zuk ez baduzu egin nahi, eta Long andereak adeitasunaren erakusgarritzat hartuko duenez, nik neuk hartuko dut neure gain Bingley jauna hari aurkeztea.
‎Ez da ezer izango; bete beteko indiferentziaz ikus dezaket, baina nekez jasango dut hau guztia etengabeko berbakizuna izatea. Amak asmo onez dihardu; baina ez daki, inork ezin du jakin zenbat sufriarazten didan esaten duenarekin. Ene zoriona, Netherfieldeko egonaldia amaituta dagoenean!
2014
‎Haiek pentsamenduak gainditzen zizkidaten. Sarkinak ziren, eta bizitzari buruz zuten ezagutza pretentsio sumingarri bat zen niretzat, hain ziur bainengoen beraiek ezin zituztela jakin nik nekizkien gauzak. Haien portaera, zeina ez baitzen beren zereginetara segurantza osoaren ziurtasunean joaten diren gizabanako arrunten portaera baizik, iraingarri zitzaidan, ulertezin gertatzen den arrisku baten aurrean erakutsi ohi den ergelkeria nabarmen laidogarria bezala.
2015
‎–Aurretik inork ezin du jakin beste gizon bat hiltzea zer den.
‎Zenbat zor diodan ez da ohartzen, gaixoa. Ez daki eta ezin du jakin, berari esker borobildu dela guztiz Gizon Berria. Neuk aitortu ezina gainditu baitzen, horrela, bere salaketarekin.
‎Lehengoan Le Monde Diplomatique n marxista ergel batek zioen euskaldunon bereizi nahiaren arrazoi bakarra geure aberastasuna Extremadurakoekin banatu nahi ez izatea dela. Baina armadaz mehatxatzen zaituenak ezin du jakin norainokoa den zeure elkartasuna. Halaber, euskaldunok erabaki dugu ez ote duten txetxeniarrek edo kubatarrek geure behar handiagoa andaluziarrek baino.
‎Alabaina, alde ikaragarria zegoen hil hurren bere azken irakaspenak azaltzen ageri zen Seneka zaharraren eta gaixo baten artean: Senekak bazekien Neronen bidegabekeriari zor ziola bere azken ordua; gaixoak, aldiz, bidegabekeria baten biktima dela sentitu arren, ezin du jakin nor den erruduna, ez dauka errua nori leporatu, nahiz eta jakin lagungarri litzaiokeela, eramangarriago dela zuzengabekeria norengandik datorren jakinez gero.
‎Jakina, Stendhalek ezin zuen jakin musikagilea bakarrik geratua zenik ezezagunak alde egindakoan, hori musikagileak bakarrik jakin baitzezakeen, ingurura begiratuta. Are gutxiago jakin zezakeen bere gogoetetan murgildua geratua zenik, baina hala irudikatu zuen, eta hala kontatu Mozarten bizitza n.
2017
‎Bihar zerbait gehiago esango digutela dio medikuak. Oraindik ezin dutela jakin. Sukarra behintzat jaitsi zaio.
‎Demokrazia, edo etorkizuneko belaunaldiek autogobernuaren bidezko boteretze kolektiboari jarriko dioten dena delako izena, ezin da sekula guztiz erdietsi, eta ezin ixte betiereko horixe da, hain zuzen ere, askatasuna. Ezin dugu aldez aurretik jakin zer pribatizatuko, moralizatuko eta naturalizatuko den, eta, beraz, ezin dugu jakin zer politizatu dugun. Ondorioz, ezin ditugu politizazioaren eduki zehatzak aurreikusi, baina beti egin dezakegu politizazioaren alde.
‎Autogobernuaren bidezko autogobernua lortu nahi duen boteretze prozesu kolektibo bat da demokratizazioa, eta, hortaz, askapen kolektiboko prozesu bat da, baina, lehen esan dugun moduan, ezin dugu jakin zer mekanismok eta baldintzak askatuko gaituzten, ez badakigu zer mekanismok eta baldintzak menperatzen gaituzten. Beraz, liburu honen lehen zatian aztertuko ditugu demokraziaren (erre) produkzio material eta sinbolikoari bide ematen dioten zenbait baldintza sozial, diskurtsibo eta instituzional, bai eta aro kapitalista global honetan demokrazia horren beraren pribatizazioari bidea eman dioten mekanismoak eta estrategiak ere.
‎Autogobernua lortu nahi duen boteretze prozesu kolektibo bat da demokratizazioa, eta, hortaz, askapen kolektiboko prozesu bat da. Etenik gabeko borroka politikoa ezinbestekoa da askatzeko, baina, sarreran esan dudan moduan, ezin dugu jakin zer mekanismok eta baldintzak askatuko gaituzten, ez badakigu zer mekanismok eta baldintzak menperatzen gaituzten. Gure gorputzak (indibidualak eta kolektiboak) modulatzen eta otzantzen dituzten egitura, gaitasun eta teknika horiek beroriek lotuta daude berdin eta aske egiten gaituzten gaitasun eta botere teknikekin.
‎Demokratizazioa kolektiboan emantzipatzeko prozesu bat da eta autogobernuaren bidez lortzen da. Emantzipatzeko, ezinbestekoa da etengabeko borroka politikoa; hala ere, ezin dugu jakin zer mekanismok eta baldintzak boteretuko gaituzten, ez baditugu ezagutzen zeintzuek menperatzen gaituzten. Sarri, familia berekoak dira biak:
2018
‎Eta, hala ere, narrazioa hizkuntza baten bitartez egiten da, zeina, zorrotz mintzaturik, legearen ostekoa den, legearen ondorioa den eta, hortaz, atzera begirako eta geroko ikuspegia duen. Legeak egituratzen badu hizkuntza, eta legea hizkuntzan zehazten bada, edo areago, hizkuntzan jartzen bada indarrean, orduan deskribapenak edo kontakizunak ezin du jakin zer dagoen bere baitatik kanpo, hau da, zer den legearen aurrekoa?, baina ez hori bakarrik: «aurreko» horretaz egiten duen deskribapena beti egongo da «geroaren» zerbitzuan.
‎–Ebanek?. Zer gertatu den ezin badugu jakin gertatu dela ikusi arte, bitarteko denborak zertarako balio du?
‎–Oraindik ezin dugu jakin. Baina, seguruenik, asko murriztuko zaizkio ahalmenak.
‎–Inondik inora ez. Gainera, oraindik ezin dugu jakin nahasmendua aitaren ala amaren partetik heredatzen den. Aldaketa ebolutibo baten aurrean omen gaude, eta oraindik fase ezegonkorrean gaude, antza.
2019
‎Bero sapa hau sasoi honetan ez da normala, dena den. Jakin, ezin zuen jakin, baina amini bat arduragabea ere bazen.
ezin du jakin gehiago.
‎Gizonaren laguntzarik gabe, ordea, zer egin dezake emakume batek, hura baldin badu bizitzeko bitarteko eta arrazoi bakarra? Umiliazio guztiak onartu beharra dauka; esklaboak ezin du jakin zer den, giza duintasuna?: nahikoa du aurrera ateratzearekin.
‎Oihalezko poltsa ttipi bat nahikoa izan dut nire ondasunak sartzeko, eta pentsatu dut porrota horrela laburbiltzen dela, behean lurra eta goian zerua gelditzea. Gaur arte beti lantokiko tiraderan ahaztu zaidan aterki tolesgarria, umetan ikastolan egin nuen orrialde markagailua, hortzetako eskuila eta orea, Manexen marrazki pare bat eta badaezpadako telefono kargagailua, bota ezin dudana jakin arren argindarra kablerik gabe uhinez kargatzea hamar aldiz erosoagoa dela.
2020
‎" Oso gauza bitxi bat gertatu zen; halako batean azaltzen da epaitegian pertsona bat, eta esaten du deklaratu nahi duela lekuko babestu gisa gai honi buruz, eta epaileak onartu egiten du; ezkutuan mantentzen dute, holakoetan abokatuak ezin du jakin lekukoa nor den, bakarrik kasua epaiketara iristen bada, orduan legeak aukera ematen du eskaera egin eta jakiteko nor den, baina bestela ez; orduan epaileak zitatu gintuen, lekuko horrek deklaratu behar zuela esan zuen; lekukoa ari naiz esaten, baina lekuko baino gehiago, kasuaz zeukan iritzia kontatzera joan zen tipo bat zen; peritu moduko bat. Hark esan zuen berak analizatu zituela garai hartako komunikatuak, miliena, autonomoena eta abar, eta bere ondorioa zela terroristen arteko kontu garbitze bat izan zela guztia.
‎BATZUETAN sentitzen duzu badela zerbait, baina ez diozu izenik jartzen, ez dakizu den hori zer den, ba ote den. Ez dakizu, eta ezin duzu jakin. Ez dakizulako badaitekeenik ere.
‎Baina ez zuen deus erran, ez zion izenik paratu, ez zekielako bazitekeenik ere. Ez zekien, eta ezin zuen jakin.
ezin dugu jakin
2021
‎Erakutsi nahi genizuna ikusi zenuen zuk. Davidek ere horixe uste zuen, bere aitak benetako administrazio nagusia erakutsi ziola, egia baita haren aitak hura diseinatzen parte hartu zuena, baina zerbitzari leial hark ere ezin zuen jakin guk nahi genuena ari zela egiten. Zein da zu mugiarazten zaituen indarra, honaino ekarri zaituena?
‎Lanari ekin zionean, literatura agertu zitzaion, botere handi bat sentitu zuen, ez guztiz ezezaguna ziurrenik, baina modu horretan ordura arte ezagutu gabekoa. Literaturaren boterea sentitu dugunok ez dakigu beste idazleengan ze forma hartzen duen, eta ezin dut jakin zer izan zen zeremonia horretan egotea Axularrentzat, euskarazko idazleon artean akaso beste inork baino hobeto idatzi duen gizonarentzat, baina ez dut zalantzan jartzen botere izugarri bat sentitu zuela, bere konjuruak gizaldiz gizaldi botere harrigarria mantendu duelako eta modu ia beldurgarrian transmititzen duelako.
‎Horregatik erabaki nuen –spoiler alert! – bi aukeren artean sinesgaitzena: bukaeran deskubritzen dugu ordura arte heterosexualtzat dugun mutila ere maitemindu egin dela, gure ikuspuntu subjektibotik ezin genuen jakin, baina adorez eman dugun jauziak ustekabeko emaitza izan du, zorionekoa. Bigarren bukaera honek gauza batzuk argitu gabe uzten ditu:
‎Ezagutzen dituzue gizon horiek. Begi bi dituzte aurpegian –gehienek behintzat– eta begi horiekin ikus dezakete emakumeen edertasuna, baina lasai lasai esango dizuete, ilea lazteko moduko lotsagabekeriarekin, ezin dutela jakin gizon bat guapoa den edo ez. Paul Newman baldin badago alde batean eta bestean Quasimodo, ez dakite nor den Apolo eta nor Kakolo.
2022
‎–Bera jaio zen urtean lapurtu zituzten haurren amen zerrenda dauka, baina ezin du jakin berarena zein den.
‎Juliak ezin du jakin hitz horietakoren bat berari atera ote zaion. Errua sentitu du zauri irekian aztarrika, haragia urratu eta bertan bihurritzen den daga baten pare.
‎Bere azkeneko pentsamenduak Oier eta Saioa seme alabentzat izan ziren: ondoko logeletan egongo ziren, baldin eta asteburua edo oporrak baziren, edo institutura irtenda, asteguna bazen, ezin baitzuen jakin asteko zein egun zen hura. Baina ez, hori ez zen benetan bere azken pentsamendua izan, oraindik astia eman zion ohartzeko bera, Roberto, han bertan ahituko zela segundo hamarren batzuen buruan, Arantxaren beste ametsen batean birsortu arte.
‎Ipuingintzaren inguruko bibliografia gomendagarriari buruzko azalpenak ematen zizkion bitartean, bien arteko adin desberdintasunean pentsatu zuen, lehenengo aldiz, Elenak. Aritz bere ikaskideak baino pixka bat helduagoa zen, justu une horretan ezin zuen jakin zehazki zenbat, ikaslearen fitxa tiraderan zeukalako eta ez zelako ausartzen, haren aurrean, irekitzera eta kontsultatzera. Baina bazekien gutxienez hogeita bost edo hogeita sei urte zituela, eta ez besteek bezala hogei edo hogeita bat, lauhilabetekoaren hasieran, aurkezpen ekitaldian, hura bigarren gradua zuela azaldu zielako Aritzek, lehenago beste bat burutu zuelako; Zuzenbidea zen, ala Zientzia Politikoak?
‎Lanean hasi behar zuen, eta gauzak tentuz egin. Inork ezin zuen jakin zertan ari zen, ezta Erkudenek ere. " Sentitzen dut, bihotza...".
2023
‎Kutxa hor, eta barruan semea, edo semea dela esan diotena, ezin baitu jakin kutxa betetzen duena patata zakua edo txerri enbaltsamatu bat ote den. Eta susmoa, zergatik debekatu ote duten kutxa irekitzea, hildakoaren aurpegia behinik ikustea...
‎Bost ordu luze. " Ez dakigu, eta ezin dugu jakin, zer pasa zen ordu horietan. Baina, atxilotuetako baten arabera, goi mailako buruzagi batek berehala ikusi nahi zuela esanez igoarazi zuten txalupara".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia