2015
|
|
Ramsay andreak ez zeukan entzun beharrik. Bazekien
|
ezin
zuela iraun, baina une hartan bere begiak hain zeuden zabalik non bazirudien mahaian barrena zihoazela, hango jendea agerian jarriz, bai eta haien gogoetak eta sentimenduak ere, nekerik gabe, argi printza baten antzera ur azpira irristatu eta hango uhinak, eta ihiak, eta orekan dauden arraintxoak, eta amuarrain isil zalua, denak batera argituz, dilindan, dardarka.... Horrela ikusten zituen denak; aditzen zien denei; baina haiek zernahi esanda ere halakoxea zen, haien esana amuarrain baten mugimendua bezalakoa balitz bezala, aldi berean ikusiz uhinak eta legarra, eskuinean zerbait, ezkerrean zerbait; eta oro bat eginik; zeren, nahiz eta bizitzako harremanetan gauza bakoitza bere aldetik sareratu eta bereiziko zukeen, nahiz eta Waverley nobelak gogoko zituela edo ez zituela irakurri esango zukeen, nahiz eta bere burua aurrerantz eramango zukeen, orain ez zuen deus esan.
|
|
Denak zuzen zirudien. Orain, baina honek
|
ezin
du iraun, pentsatu zuen, bere burua etenaz oinetakoei buruzko hizketatik?, orain, segurtasuna erdietsi zuen; Ramsay andrea belatz baten antzera zegoen zeru goian, hegada gelditurik; bandera baten antzera zegoen flotatzen poz batean, gorputzeko kirio bakoitza goxoki aserik, zaratatsu ez baizik handikiro, zeren, pentsatu zuen denei jaten begiratu bitartean, bai senarra, bai seme alaba eta bai lagunengandik ernatzen baitzen poz hura; hura guztia, isiltasun sakon hartatik ernatzen ari zena. William Bankesi beste puska txiki bat zerbitzatu eta kirik egin zuen buztinezko lapiko barrura?, bazirudien bertan gelditu zela, arrazoi jakinik gabe, gorantz doan kea bezala, lurruna bezala, denak seguru bilduz.
|
2018
|
|
Esklabo zibilaren kontratuan, bestetik, enplegu kontratuan bezala, zerbitzu bat (lan indarra) ematen da iraungarrien edo soldata baten truke. Langileak (esklaboak) enplegatzailearen aginduak bete ezean, esklabotza zibilak
|
ezin
du iraun; hortaz, obedientzia da kontratuaren osagaietako bat. Bada, Thompsonek nabarmendu bezala, ezkontza kontratuan ere emazteak modu esplizituan onartzen du senarrari obeditzea.
|
|
Horiek hala, Jean Elshtain ek dioenez, gaur egungo gizartea, patriarkala? dela esatea, errealitatea nahastea eta desitxuratzea da[?]; patriarkatuak
|
ezin
du iraun forma sozial gisa, ez behintzat gizarte industrial aurreratuetan?. Patriarkatua, berez, sinbolo bat da, metafora bat, hizkuntza bat:
|
2019
|
|
Organismo arrotzei edo substratuei atxikitako espezieentzat, ahalegindu gabe ere naturatik elikagaiak ugari jasotzen dituzten espezieentzat, arraren eginkizuna ernaltzea baino ez da; kumeei behar duten janaria segurtatzeko bila ibili, ehizatu, borroka egin behar bada, arrak lagundu egin ohi du haiek mantentzen; elkarlan hori ezinbestekoa da baldin eta kumeak, titia kendu eta gero, luzaroan ez badira gai beren premiak asetzeko: horrelakoetan, oso garrantzizkoa da arraren lana; eragin dituen bizitza horiek
|
ezin
dute iraun hura gabe. Ar bat nahikoa da urtean hainbat eme ernaltzeko, baina jaiotakoan umeek bizirik segi dezaten, arrak behar dira haiek etsaiengandik babesteko, naturari kentzeko haiek behar duten guztia.
|
2021
|
|
bi etsai izango ginen. Ez, ez da posible, horrek
|
ezin
du iraun. Eta hala ere, abandona nezakeen?
|