Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2003
‎Fisika, astronomia eta historia irakatsi egin behar dira. Magiak, astrologiak edo legenden azterketa batek ezin dituzte haiek ordeztu.
2005
‎Hemengo hautetsiek jendearen lana eta nahia berretsi dute, beheko jendea mobilizatzen bada, goiko agintariek amore eman dute. Mugimendua azkar dago eta Paueko Kontseilu Nagusian ezin dutela haiek nahi duten politika inposatu pentsatu behar dute. PCD delakoetan jendeak parte hartzen du, ekonomiaren garapenaz interesa daukalako.
2006
‎Horretarako garrantzitsua izan zen identifikatzea zein neurritan lotzen ziren ikasle etorkinekin gauzatzen ari ginen praktika pedagogikoa eta eskolan lantzen genituen beste zenbait proiektu; ezen, Etorkinen Eskolatze Proiektuaren elaborazioan hasi ginen lehendabiziko unetik azaldu zen ideia izan baitzen, ezin genuela haientzat proiektu solte bat egin, baizik eta ikastolako bizitzan ahalik eta normaltasun handienaz txertatuko zena izan zedin nahi genuela.
‎Ez dugu interesik horrelako heroi zakarren gorabeheretan eta sentimenduetan; bizioaren eta bertutearen arteko mugak horren nahasi ikustea ez dugu atsegin. Idazle horiei dagokienez, haien aurreiritziak aintzat hartuz, barkaberak izan bagaitezke ere, ezin ditugu haien sentimenduak onartu, ezta garbi asko gaitzesgarritzat hartzen ditugun haien pertsonaiak begi onez ikusi ere.18
‎Bestela, sentimendu moralak nahasten dituzte eta bizioaren eta bertutearen arteko mugak aldatzen dituzte. Hortaz, goiko printzipioen arabera, kutsatuta geratzen dira betiko, eta ez aurreiritziek ez garaiko iritzi faltsuek ezin dituzte haiek justifikatu.
2009
‎Baina erabiltzaileek likidezia behar dute beren gastuei aurre egiteko, eta irtenbide bat da aurrez emandako maileguetara jotzea, nahiz eta denak ez dauden horiek kontratatzeko moduan. Premia handiena duten pertsonek ezin dituzte haietara sartu, finantza erakundeek arrisku txikiagoko bezeroei soilik ematen dizkietelako, hau da, zorrik eta atzerapenik gabeko banku historiala duten eta kontu korrontean gutxieneko kopuru bat duten bezeroei. Behin behineko egoeretarako Aurrez esleitutako kredituak adabaki bat dira aldi baterako premia egoera baterako.
‎Bertan zeuden ehunka etorkinei egotzi zien ministroak zonaldean delinkuentziak gora egin izanaren erantzukizuna. Frantziak ezin zuela haietaz baliatzen ziren trafikatzaileak onartu argudiatu zuen Eric Bessonek. –Hurrengo egunetan?
‎Egiaztapen bera egiten dute Sokorri Katolikoan, Bihotzeko Ostatuetan eta Gaueko Mahaian. Gizarte eragileek eta elkarteek ahal duguna egiten dugu, baina Botere Publikoek jakin behar dute ezin dugula haien eginkizuna gure gain hartu, dio Arotzarenek.
2010
‎Horregatik dago Benito etxeko teilatuan argazkilaria joan denez gero, beste etxe batera aldatuko direlako eta mutikoak esana dielako lagunei, Petra, Exteban, Benito, bera ez dutela handik eramanen, teilatura igoko dela eta nahi badute alde egitea daukatela bera gabe, ez dituela lagunak utziko, han biziko dela beti. Kostaldera joan behar omen dugu eta ni ez noa, itsasoa kaka zaharra da, animaliaz betea dago, baina alferrik da hitzik egitea haiei, ez dute konprenitzen, ezin duzu haiekin laster egin, ez datoz zuregana, ez dizute zaunka egiten... Eramaten banaute ihes eginen dut, astero etorriko naiz, ez dakit, urrun dagoela uste dut, baina uste dut gezurretan ari direla, uste dut bafore batean sartuta Ameriketara naramatela, beti berdin egiten dute, arrebari bakarrik esaten diote egia.
‎Helegiteen izaera bereziaren ondorioz, eta segurtasun juridikoa babesteko, arau orokor legez, alderdiek ezin dute haietan dokumenturik ezta jardunetan agertzen ez den egitaterik ere aurkeztu (LPLren 231.1 art.).
‎R 15 Code de Procédure Pénale artikuluak zehazten ditu: ...rien erregistroko 2 boletinarekin bat, kondenatua, ezgaitua edo inhabilitatua ez izana71; 3) gaitasun, independentzia eta inpartzialtasun bermeak aurkeztu behar dituzte72; 4) 75 urte baino gutxiago izan behar dute; 5) Justizia Ministerioak dispentsarik eman ezean, ezin dira magistratu baten edo jurisdikzioko funtzionario baten ezkontide, bikote, guraso edo hirugarren gradura arteko ahaide izan edo ezin dute haiekin solidaritate lotura zibilik izan.
‎Krisiak, baina, arrakala zabaldu du gure goretex dun armaduran. Gure mendiko jantzi intsumiso cool ak ikaragarri garestiak dira, eta krisi garaiotan badira gero eta euskal herritar gehiago ezin dituztenak haien oinarrizko beharrak bete. Behar identitario estetikoez ari gara, jakina.
‎Oso fuertea da berarekin egin zenuena, super fuertea, halere ezin zaitut haiek bezala epaitu, laguntza bila zugana bueltatu nintzelako eta nolabait eman didazu.
2011
‎Guztira, berrogei bat lagun egongo ziren sotoko ezkerralde hartan; eskuinaldean, berriz, gehiago ziren, hirurogei bat edo, den denak soineko marroiz jantzirik. Txanoa ipinita, bizkarra emanda, eta hutsik zegoen agertokiari begira zeudenez, Franek eta Annak ezin zituzten haien aurpegiak ikusi. Musikak jarraitzen zuen, eta inoizka, kanpoko ekaitzaren burrunbek gogorarazten zieten oraindik ere ez zeudela infernuan.
‎Dezente ziren ni baino sukartsuagoak politikaz aritzerakoan, unibertsitateko asanbladetan, eskolak zapuzteko orduan, fabriketako greben antolamenduan. Ez nuen, ordea, inor irudikatzen nire ataka berean, ezin dut haietako inor imajinatu baiezkoa ematen ate joka etorri den pertsona baten halako eskari bati. Andregaia zuen batek; urlia hasia zen lanean aseguru etxe batean, erdipurdiko soldata baten truke; halako, berriz, bere aitaren inprentatxoan ari zen, linotipiako matrizei matrizak eransten.
‎Berak pausatu, hilak piztu eta puskatua berrosatu egin gura luke. Baina Paradisutik aldagoiak erasotzen du, hori bere hegoetan katramilatzen da eta hain da bortitza, aingeruak ezin baititu haiek atzera bildu. Aldagoi horrek eutsiezinki etorkizunerantz bultzatzen du, bizkarra ematen baitio berak horri, bere aurrean zeruraino metatuz dihoan bitartean hondakinen pila.
2012
‎Gainera, azienda kopuruak haien estatusa neurtzen du, eta, horregatik, ohikoak dira lapurretak tribuen artean. Horrez gain, Hego Sudanek iazko uztailaren 9an independentzia lortu zuen arren, Sudanen aurkako gerra luzeak arma kopuru handia utzi du herrialdean, eta gobernuak ezin du haien erabilera kontrolpean eduki, egoera are ezegonkorragoa bilakatuz. NBEk 3.000 soldadu eta 800 polizia bidali ditu Pibor ingurura erasoei amaiera emateko helburuarekin, eta Hego Sudango armadak beste 2.000 soldadu bidaliko ditu.
‎Bada, kazetariak, jendea, zaleak libre direla nahi dutena pentsatzeko. Nik ezin dut haien iritzia aldatu, jokoarekin ez bada. Ezinezkoa da jendeak esaten edo pentsatzen duen guztia kontrolatzea.
‎Sito Alonsorentzat partidako erritmoa nork jarri desorekatuko du balantza alde batera edo bestera: «Garbi dago ezin dugula haien erritmo azkarrean jokatu, oso onak direlako. Ez dut esan nahi ez dugula korrika egin behar, baina bai komeni zaigun erritmoa jartzea».
‎Arrasateko merkatarien Ibai Arte elkarteko arduradun Jesus Mari Elkoro are eta ezkorragoa da oraindik. . Jaiegunetan zabaltzea gure turismoari harrera egiteko modu bat bezala saltzen dute, baina negozio handien aldeko apustua da, saltoki txikiok ezin dugulako haien lan baldintza eskasekin lehiatu?. 80 urtetik gora pasatu dira Gasteizko Aiztogile kalean Ibañez izeneko lehen denda zabaldu zutenetik.
‎Ba al dago intentzionalitatea Applen? Zaila da zehazten, egia baita aurrerapen teknologikoak oso azkar doazela garai berri honetan; kontsumitzaileek fabrikatzaileei asko eskatzen diete, eta ezin dute haietako batzuen zaharkitzapen funtzionala eragoztea produktuak. iPhone eta Android en zaharkitzea Nolanahi ere, ezin da ukatu Apple salmentetan laguntzen ari da, bizitza laburtzen ari delako ordenagailuen eraginkortasuna. Eta gauza bera gertatzen da= »https ://www.consumer.es/tecnologia/ hardware/ iphone 4s merece la pena cambiar al nuevo telefono.html»ekin.
‎Lehenago baino mingorragoak zitzaizkion oinazpiko ziztadak; orduko hartan ezin zuen haietaz pentsatzea saihestu. Jarraitu beharra zeukala agintzen zion bere buruari, jarraitu beharra; gero eta nekagarriagoa zuen, ordea, pausoa botatzea.
‎Lankideek indiferentziaz. Parrandako lagunak kez, jendez eta musikaz gainezka dagoen taberna batean banan banan hurbildu zaizkio esalditxoa errepikatzera, kabroi halakoak, ezin ditu haien aurpegiak bereizi. Eta aitak, sofan eserita esan dio (Ez Indonesia eta ez Jamaika; kontratu iraunkorra egiten dizutenean, biok elkarrekin oporretan Londresera joango gara), baina berehala aldatu zaio umorea, orain arduratuta dirudi:
ezin dute haien errua ordaindu
2013
‎Fisikak ura edaten laguntzen dio katuari Irudia: Christine Majul Katuek beren putzuko ura xurgatzen dute abiadura horretan, eta jabeek ezin dute haien aurrean garatzen den mekanismo zientifiko zoragarria detektatu. Zehazki, felinoar sorbearra ura da, segundoko lau aldiz abiadura harrigarrian.
‎Artikulu honetan beste iturri bat aipatu dugu: baliabide linguistiko ezak barne mundu mugatua bultzatzen du, eta, beraz, gazteek ezin dituzte haien frustrazioen iturriak objektibatu. Azken iturri bat aipa daiteke seguruenik(" azken iturri bat" diogu, baina seguruenik beste asko egongo dira; artikulu hau eztabaida bultzatzeko da, baieztapen eztabaidagarri asko egiten da —zientzia gogorren ikertzaileek barkatuko dizkidate hasierako paragrafoko hitzak... —, baina ezin gara hemen xehetasunetan sartu...):
‎Ezin ditut ezin ditut haien aurpegiak gogoratu.
2014
‎Afrikako lurra oso gutxitan da emakumeena. Neskek lan egiten dute, baina ez dituzte etekinak jasotzen edo ezin dute haiekin zer egin erabaki. Gizonezkoek erabaki horretan hartzen dute agintea, eta familiak laborantza lurren mende dauden arren, komunitateetako buruek haien erabilera eta errendimenduekin zer egin erabakitzen dute.
‎Ez da ezin dutela haiek egin.
‎Ezin dut sinetsi, gizon zoragarriak topatu eta ezin dugu haiekin egon.
2015
‎Konparazioan dago problema. Milioika. com daude, urte askoko ibilbidea du, eta guk ezin dugu haiekin lehiatu merkatuko prezioan. Erosten duenak eman behar dio balioa PuntuEus domeinuari.
‎Etxearen parera iritsi direnean, banan banan aztertu ditu andreak, eta, segidan, falta dena gogoratzen saiatu da, iturginaren alaba alegia. Alferrik, ordea, adin horretan berdin antzekoak iruditzen zaizkio neskatila guztiak, molde berarekin eginak, eta ezin ditu haien hazpegiak buruan luzaro gorde.
‎haietako batek, hain desira gartsuak izanik, goizetik Jauna hartu behar izaten zuen, bere iritziz, biziko bazen; ez ziren itxurak egiteko arimak, ezta munduko ezergatik ere gezurra esatekoak. Ni ez nintzen han eta ama prioreak idatzi zidan gertatzen zena kontatuz eta ezin zuela haiekin ezer egin, eta urliak eta sandiak ziotela, gehiago ezin bazuten, ongi zeritzotela erremedio horri. Nik berehala ulertu nuen arazoa, Jaunak horrela nahi izan zuelako; hala ere, isilik egon nintzen bertan egon arte, huts egiteko beldurrez, eta baiezkoan zegoenari ezezkoa ematea ez zelako komeni neure arrazoiak berari agertu arte.
‎Alemaniako jabeen babes osoa izan zuen gerentziaren neurrigabeko agintekeriak kale itsura eraman zuen konfliktoa, hain oinarrizkoak izanik grebalarien eskaerak —zigorrak kentzea eta lantegira itzuli orduko kaleratuak izango ez zirenaren bermea— non ezin baitzuten haietatik amiñi bat ere atzera egin.1108
‎Ezen nahi ala ez, islameko liburu sainduaz duten irakurketa berezi batetik abiatzen dira salafista horiek, eta musulman" normalek" abiapuntu horretan dagoen okerkeria/ makurkeria zinez argitu behar dute, salatu, gudukatu. Guk ezin dugu haien ordez egin, aldez aurretik diskalifikatuak gaude arrotz" infidel" bezala.
2016
‎goizero joaten ginen ikastetxera, uniforme berde grisa soinean genuela, eta beste edozein neskaren antzera egoten ginen ikasgeletan eta patioan. Batzuetan, egun osoko irtenaldiak egiten zituzten, eta guk ezin genuen haietan parterik hartu. Etxean geratzen ginen egun haietan.
2017
‎Metropoli Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea izateak ere ez zuen arrazoitu Bilboko Udalak harengana jotzea, txostenaren arabera. Izan ere, mota horretako elkarteek ezin dute haien sarreren %30 baino gehiago merkataritza ekintzetara bideratu, eta Metropoli Fundazioak kopuru hori gainditu zuen 2010 eta 2013 urteetako kontuetan. Lehiaren Euskal Agintaritzak dio" interes orokorra" bermatzeko udalak kontratazio prozesu bat zabaldu zukeela, aukera berdintasuna bermatuta hainbat enpresa aurkez zitezen.
‎Dr Winkler Martinsek inoiz ezagututako medikurik txukunena ez ezik zuhurrena ere bazen. Adierazpen hain mugatuak egiten bait zituen, ezin zenuen haien egiatasuna inolaz ere zalantzan jarri. Esan zuen:
2018
‎Ikastolan neu nintzen azkeneko mamu gorria; ez nuen lagunik izan sekula eta eskola berrira pasatu nintzenean okerrago izan zen. Ikusi bezain laster, gelakide guztiek ezkerreko begiz hartu ninduten (nik ere ezin nituen haiek jasan, baina ni bat nintzen eta haiek asko). Makinatxo bat bider joana naiz etxera ubelunez belztuta, baita odolez makilaturik ere.
‎273. 1964ko maiatzaren 2an Muguerzak, egoerari buruzko burutazioak eginez, laburbiltzen du, etsipenez, batzuek karguaren zioaz eta beste batzuek hitza eman ondoren bete ez dutelako, ezin dutela haien esperoan egon.
‎Horrela, esate baterako, lehen instantzian, soilik haien epaileek (alkateek) epaitzen ahal zituzten frankoak, eta, gainera, haien foruaren araberakoa izan behar zen epaiketa. Hori hala izanik, inork ezin zituen haien herrigunetik kanpo deklarazioa ematera behartu. Fidantzapeko askatasunarena izan zen eduki zuten beste eskubideetako bat:
2019
‎bigarren ezkontzako haurren erdiak senar hilari zor zizkion. 5 Gurasoen oniritzirik gabe ezkontzen zen emakumeak ezin zuen haien herentziarik jaso harik eta aurreneko semeak, adinduna zenean,, emazte pribilegiodun, gisa aitari ematen zion arte; senarra lehenago hiltzen bazen, adingabetzat jo eta tutoretzapean jartzen zuten alarguna.
‎Diseinu batekin Apple Watch ek bere sistema eskaintzen du operatiboa, Fitbit OS. Bateragarria da zenbaki on batekin aplikazioa monitorizatzeko edo jasotzeko aplikazioak jakinarazpenak, baina ezin dugu haiekin elkarreragin. Horrez gain, lau egun arteko autonomia izango du, Fit bit Verrsa honetan gehien nabarmentzen dena% 100 da.
2020
‎1985ean, Donostiako Auzitegian bigarren epaiketa egin zen, baina orduan ere ez zuen hiru lagun iheslarien izenik eman, argudiatuz kolaboratzaile sekretuak zirela eta segurtasunagatik ezin zituela haiek identifikatu. Justiziari laguntzarik ez ematea leporatuta, epaileak hiru urtez funtzio publikoan aritzea debekatu zion komisarioari, eta 100.000 pezetako isuna.
‎Morellan, hemendik berrogeita hamar kilometrora, kokatu zuen bere estatu txikiaren hiriburua. Gobernuko ejertzitoak ezin zituen haiek garaitu. 1839an Bergarako besarkada bake izenpetzearekin euskaldunek galdutzat eman zuten gerra, baina Cabrerak traiziotzat jo zuen ituna.
2021
‎Horregatik Hondarribikoak Hendaiara etortzen ahal ziren arraina saltzera eta erostera. Donibaneko eta Ziburuko arrantzaleek, aldiz, ezin zuten haien arrantza ekarri. Halaber, beste aktibitate batzuk ere baziren, hala nola emazteak Hondarribitik etortzen ziren etxeetan lan egitera eta haur pila bat Hendaiako eskoletara.
‎Gaur egun berriz ikasten hasi naiz, baina nire txinera haur baten txinera da. Eta orain gurasoekin ezin dut haien hizkuntzan hitz egin. Mandarina eta gaztelania nahastuz hitz egiten dut nik.
‎Inoiz ez dute Spauldingi buruz ezer entzun, eta ez dakite bizilagun dutenik ere nahiz eta nik txistuka entzun nuen Spaulding, zaldiak etxean zehar gidatzen zituela. Ezerk ere ezin du haien bizitzen baretasuna berdindu. Haien armarria liken soil bat da.
‎Haatik, bai aurkitu nuen, haizea baretu eta urrutitik entzun zitekeenean, imajina daitekeen ahopeko kanta goxo delikatuena, urrutiko erlauntza batekoa bezala maiatzean, zeina haien pentsamenduaren soinua baitzen beharbada. Ez zuten alferrikako pentsamendurik, eta ezezagunek ezin zuten haien lana ikusi, haien industria ez zegoen-eta korapilo eta eskrezentzietan bildua.
‎Konstituzioaren arabera, Gobernuaren zati zibilak ezin du muturrik sartu armadaren gaietan, eta militarrei dagokie izendatzea Defentsa, Barne eta Aduanetako ministroak. Hau da, bai armada eta bai Polizia kontrolatzen dituzte, eta Gobernuaren alde zibilak ezin du haien operazioei buruzko erabakirik hartu, Rakhinen rohingyen inguruan, esaterako. Hala ere, komandanteburuari 60 urteko gehienezko adina ezarri zitzaion, eta berak 65 urtera luzarazi zuen.
‎Bi emakumeengan paratu zituen begiak, ezin zituen haien gorputzaren eta atzeko zeruaren arteko ertzak bereizi, argazki mugitu bat ematen zuten. Eskutik helduta zihoazela ohartu zen.
‎Inor ez da gurasoek edo aitona amonek egindakoaz ez errudun ez zordun; inork ezin du haiek egindakoa ezpatatzat hartu. Erabakiak beste batzuek hartu zituzten.
‎Esan nion zorte txarra ematen ziela eta ezin zuela haiengana hurbildu.
2022
‎gorputza eta gorpua eta kontzeptu hau oso lagungarria da txikienei heriotza zer den azaltzeko; itzulezintasuna honetan kalte handia egin dute marrazki bizidunek, sarri erraz hil eta berpizten direlako pertsonaiak; kausalitatea heriotza dela gertatu den zerbaiten ondorioa; gorputzik gabeko jarraikortasuna gugan utzi duen ondarea, arrastoa, haren oroimena…; eta unibertsaltasuna jaiotzen den izaki oro hilko da. Bost horiek ulertzen ditugunean esan dezakegu garela gai heriotza bere osotasunean ulertzeko, baina prozesu bat da, txikitan ez dituztelako hainbat kontzeptu ulertzen, horrek ez du esan nahi ezin dugunik haiekin heriotzaz hitz egin: txikienekin gehiago izango da bakarrizketa bat, gure beldur eta kezkak azaleratzeko eta geure tabuak hausten joateko gaizki ez datorrena, eta zerbait jasoko du umeak, baina batez ere somatizatu egingo du, gaiaz ari garelarik edo heriotza bat bizi dugularik guri mugitzen zaiguna jasoko du, emozioetatik.
‎Adinez orduan traineruan arraun egin ezin zuten haietako hainbati beste batzuk batu zaizkie urte hauetan, eta orain hamabosteko taldea osatzen dute, seniorrak eta gazte mailakoa. Kadete haietako bat zen Jone Gisasola (Portugalete, Bizkaia, 2002), eta igandean herritarren aurrean egin zuen arraun.
‎Ez du beti min ematen, baina ematen duenean, ez da jasateko minik errazena. Odol jarioa hasi aurreko egunetan titiak puztu egiten zaizkizu, eta ezin duzu haiek ukitzerik ere jasan. Tripa deitzen diogun inguru horretan egiten du minik handiena, hala ere:
‎Ikerketa batzuek diotenaren arabera, erasotzailea zugandik zenbat eta gertuagokoa izan, adibidez, zure aita edo anaia baldin bada, orduan eta luzeagoa izaten da amnesia garaia. Ustez gehien babestu behar zaituen pertsonak egiten dizu mina, eta hori ulertzeko oso zaila da, eta, gainera, erasotzen dizuten pertsona horiek behar dituzu, ezin duzulako haiengandik ihes egin, eta, beraz, buruak amnesia baliatzen du, bizirauteko. Eta horretaz aparte, amnesia garatu edo ez, sexu abusuak jasan dituenak erruduntasuna eta lotsa sentitzen ditu maiz, eta horrek eragiten du zer gertatu zaion ez kontatzea.
‎Gorrotagarriak iruditzen zaizkio eredu gisara eta ezatseginak bistara, xomorroak bezala, baina gainerakoan jasan ditzake. Eraman ezin duena haien ugaltze zaletasuna da, naturari abantaila ematea iruditzen baitzaio. Zeru azpiko aldia penatan emandakoek nondik demontre jaso dute oinordekoak ernaltzeko premia?
‎Pat Vincent, ordea, ez dator bat. Beretzat, emakumeak jipoitzen dituzten gizonak" koldarrak" dira, gaitzespen zorrotza agertzen duen terminoa baliatuz; izan ere, harentzat," gizonek neskatxak joz gero" azken horiek ezin dituzte haien buruak defendatu. Emakumeak indarkeriaren mundu maskulinoan lehiatzeko ezgauza direla aurresuposatzen da, eta ez dira benetako parte hartzaileak oldarraldi fisikoen trukean.
2023
‎Egunero joan eta etorri ibiltzen nintzen ni Villabonatik Donostiara eta buelta. Aita edo ama gaixorik zeuden egunetan lanera faltatzen nintzen, anaiek ezin zuten haien lanetan eguna eskatu. Nekatuta ibiltzen nintzen, baina zoriontsu nintzen, pozik nengoen.
‎Helburu zehatzak markatu genituzke; izango ditugu horrelako guneak ere bai, baina leku batzuetan ezin da inor sartu. Egiten ditugu bizikletaz ibiltzeko bideak, eta badaude txori eta intsektu batzuk ezin dutela haien zikloa bukatu. Zorroztasun handiagoa behar da.
‎Esan nion Suediako lehen ministroari 120 terrorista bidaltzeko. Ez dizkigutenez eman, ezin dugu haienganako jarrera positibo bat eduki. Finlandiarekin ez da hori gertatu, eta gure posizioa positiboa da».
‎Hala ere, arazoa ez da bakarrik harrapari handiena, baita hegazti txikiagoena eta saguzarrena ere. Tamalez, erroten kontra talka egiten duten hegaztiek ezin dute haien akatsetatik ikasi eta haien jokabidea aldatu, ordurako jada hilik baitaude.
‎«Jurisdikzio horietan, LGTBI kolektiboko kideak baztertu egiten dituzte: ezin dituzte haien aurkako gehiegikeriak salatu, eta noiznahi atxilotu ditzakete. Gainera, ez dago bermatzerik etorkizunean lege horiek ez dituztela gogortuko», ohartarazi du Human Dignity Trust erakundeak bere azken txostenean.
‎Mesfidantza ez da anekdotikoa. «Orain dela hiru urte zaintzen nuen andrearekin hitz egiten nuen, eta, oheratzen nuenean, aldendu egiten nintzen Kolonbiako nire jendeari deitzeko, arratsaldez baino ezin baitut haiekin hitz egin. Bada, alabak esan zidan bere amari ez zitzaiola gustatzen ni sakelakoarekin ibiltzea, eta joan nintzen ganbarara berba egitera».
‎Hala ere, arazoa ez da bakarrik harrapari handiena, hegazti ttikiagoena ere bada, hala nola, estimatzen da saguzar aunitz hiltzen direla erroten kontra talka eginez zein barotrauma edo haizearen presioaren eraginez. Tamalez, erroten kontra talka egiten duten hegaztiek ezin dute haien akatsetatik ikasi eta haien jokabidea aldatu, ordurako jada hilik baitaude.
‎Non gelditu dira nire haurtzaroko mukizu likatsuak, kirasdunak, beren kasa hazten utziak bizilagun nekaturen baten edo aitona txotxolotuaren begirada distraituaren pean? Ez, ezin ditut haiek eredutzat hartu. Haien amak pobreak ziren eta ez zekiten ezertxo ere umeen zaintzaz.
‎" Hemen isiltasun lege bat dago: ezin duzu haiei buruz hitz egin. Gehien izorratzen dituena salaketa publikoak dira.
‎Estatu Batuak, Alemania, Japonia. Baina ez, ezin du haietara jo, kaka bat izango dira denak.
‎" Hiru silaba horiek entzuten dituen gizonak ezin ditu haiek ulertu. Haatik badaki hitza ez dela soilik harrabots sinplea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia