Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2015
‎Zure zerbitzuan jardun gabe egongo ote naizen beldur naiz, eta zure zerbitzura noanean, ez dut aurkitzen asetzen nauenik ezer, zor dudanetik zerbait ordaintzeko. Badirudi horretan erabili nahiko nukeela guztia, eta neure ezerezari ongi erreparaturik, ezin dudala egin ezer onik konturatzen naiz, Zuk zeuk eman ezean.
‎arima oso beldurti ikusten duenez gero, beronen gogoz kontra, neke handiak ematen dizkio, eta irabaziaz ateratzen du; eta gero, arima horretaz konturatzen denean, galdu egiten du beldurra, Hari bere burua gogotsuago eskaintzeko. Gutxi dela esan nahi nuen, asmoak eta hitzak egintzekin batera konparatuz, eta guztia batera ezin duenak egin dezala apurka apurka; bere borondatea makurraraziz joan dadila, otoitzetik ezer onik atera nahi badu: baztertxo hauetan aukera onik asko izango baituzue hori egin ahal izateko.
‎Ez daki nondik merezi ahal izan zuen hainbesteko ondasuna;, nondik etor zekiokeen, esan nahi nuen, ongi baitaki ez duela merezi?; bere burua Jauna goresteko halako desiraz ikusten du, non urtu egin nahi bailuke, eta Harengatik milaka heriotza jasan. Gero neke handi handiak eramateko desira sortzen zaio, beste gauzarik ezin baitu egin. Penitentzia gogo bizi biziak, bakardadearen gogoa, Jainkoa guztiek ezagut dezaten gogoa; eta hemendik datorkio Hura iraindua dela ikustearen samin handia.
‎...eabruek ematen dituzten beste oinazeetako batzuk, kanpo aldetikoak, ez bide dira hain ohikoak, eta horrela, ez dago haietaz zertan hitz eginik, ezta ez dira gehienetan hain neketsuak ere; bada, eginahalak eginda ere, nire iritziz, ez dira iristen ahalmenak horrela ezgaitzera, ezta arima honela asaldatzera ere; azken batean, arrazoimena geratzen da pentsatzeko, Jaunak baimentzen diena baino gehiago ezin baitute egin deabruek, eta hau galdua ez dagoenean, guztia ere gutxi da, esanda geratu denaren ondoan.
‎9 Azken batean, ulertu nuen nire erremedioa ez zela etorriko hark ematen zizkidan bitartekoetatik, hauek arima perfektuagoarentzat zirelako; eta ni, Jainkoaren mesedeetan aurreratua banengoen ere, bertuteetan eta hilduran oso hasieretan nengoen. Eta egia esan, harekin baizik traturik izan ez banu, uste dut sekula ere ez zatekeela hobetuko nire arima; izan ere, hark esaten zidana nik ez nuela egiten, eta nire iritziz ezin nuela egin, ikusteak ematen zidan nahigabea nahikoa zen itxaropena galdu eta guztia bertan behera uzteko.
‎Apaltasun gutxikotzat dute eta besteei irakatsi nahirik ari dena bezala, haiengandik ikasi beharrean, batez ere emakumea bada. Hemen da gaitzetsi beharra, eta arrazoiz, gainera?, ez dakitelako zer oldarrek mugitzen duen; eta batzuetan ezin du egin, ezta maite dituenei eta bizitzako kartzelatik libre ikusi nahi dituenei begiak zabaldu gabe jarraitu ere, kartzela baino gutxiago ez baiteritzo bera sarturik egon denari.
‎Alda bedi otoitzeko ordua, eta sarritan hainbat egunetan izango da. Igaro bezate ahal duten bezala erbeste hau, nahiko zorigaitz baita Jainkoa maite duen arima bat miseria honetan bizi dela eta nahi duena ezin duela egin ikustea, gorputz hau bezalako arrotz kaskarra edukitzeagatik.
‎16. Zuhurtasunez? esan dut, noizbait deabruak egingo duelako; eta honela ez da komeni, ez otoitza beti uztea gogoa guztiz barreiaturik eta adimena asaldaturik dagoenean, ezta arima beti oinazetzea ere ezin duena egitera behartuz.
‎9 Garai honetan, gau batean hain zuzen ere, ito egiten nindutelakoan nengoen; eta ur bedeinkatu ugari bota zutenez gero, haietako aldra bat iheska ikusi nuen, amildegian behera doan baten antzera. Hainbeste aldiz oinazetu naute zorigaiztoko hauek eta hain beldur gutxi diet nik, Jaunak baimena eman ezik zirkinik ere ezin dutela egin ikustean, non, esango banitu, gogait eragingo bainioke berorri eta neure buruari.
‎Horrela, bakoitza bere aldetik bada, nola esaten dugu eta sinesten hirurak esentzia bera direla, eta egia handi handia da, horrengatik mila heriotza jasango bainituzke nik? Hiru Pertsonetan nahi izate bat, ahal izate bat eta jauntasun bat baizik ez da; beraz, ezer ezin du egin batek besteak gabe, eta diren kreatura guztien Kreatzailea bakarra da. Krea ote dezake inurri bat Semeak Aita gabe?
‎Nondik eta nola ez daki; baina horrelaxe gertatzen da, eta hark irauten duena ezin du alde batera utzi; eta kentzen denean, lehen bezala irudikatu nahi izan arren, alferrik da, irudikapena delako hau eta ez presentzia, hau ez baitago haren esku; eta honela dira naturaz gaindiko gauzak. Eta hemendik dator Jainkoak mesede hau egiten dion hark bere burua ezereztzat izatea, gauza emana dela konturatzen delako eta berak ez duela han ez kentzerik ez ipintzerik; eta honek askoz ere apaltasun eta maitasun handiagoaz gerarazten du Jaun hain ahaltsu hau, hemen ulertu ere ezin duguna egin dezakeena, zerbitzatzeko; jakintzarik handiena izanda ere, ulertzen ez diren gauzak daude.
‎...ri dagokionez, uste dut, arreta handiagoa duela eta hainbesteko hildurarik ez janean, eta penitentzia egiteko lehen zuen gogo bizirik ere ez duela; dena dela, dirudienez, Jainkoa beste gauza batzuetan gehiago zerbitzatu ahal izatera bideratua doa dena, gorputza zaintzea askotan sakrifizio handi bezala hartzen baitu, eta asko nekatzen; horregatik, penitentzia batzuk probatzen ditu; baina bere ustez ezin du egin bere osasunaren kalterik gabe, bere prelatuek agintzen diotena etortzen zaio gogora. Honetan eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke.
‎5 Egintzek eta desirek, ustez, ez dute lehenago zuten indarrik; izan ere, handiak izan arren, askoz ere handiagoa da Jainkoaren borondatea eta haren aintzarako dena egin dadin duen nahia; arimak buruan ongi sartua duenez gero Jainkoak badakiela honetarako zer komeni den eta bere interesetik hain urrindua dagoenez gero, laster batean amaitzen dira desira eta egintza hauek, eta, nire iritziz, ez dute indarrik. Hemendik dator zenbaitetan izaten dudan beldurra, lehenago izan ohi nuen ezinegon eta nahigabez ez bada ere, arima sorgortua dagoelako, eta ni ezer egin gabe, penitentziarik ezin baitut egin. Sufrikario egintzek eta martiritzakoek eta Jainkoa ikusi nahiak eraginikoek ez dute indarrik, eta gehienetan ezin ditut egin.
‎Hemendik dator zenbaitetan izaten dudan beldurra, lehenago izan ohi nuen ezinegon eta nahigabez ez bada ere, arima sorgortua dagoelako, eta ni ezer egin gabe, penitentziarik ezin baitut egin. Sufrikario egintzek eta martiritzakoek eta Jainkoa ikusi nahiak eraginikoek ez dute indarrik, eta gehienetan ezin ditut egin. Jateko eta lo egiteko eta ezeren nahigaberik ez izateko bakarrik bizi naizela dirudi, eta honek ere ez dit nahigaberik ematen; batzuetan, diodanez, bai, engainatua izango ote naizen beldur bainaiz; hala ere, ezin dut sinetsi, uste sendoa baitut nigan ez dela nagusitzen inolako kreaturekiko ez zeruko aintza guztiarekiko loturarik, Jainko hau maitatzeko desira baizik, hau ez baitzait gutxitzen, nire iritziz gehitu baizik eta guztiek zerbitza dezatela nahi izatea.
‎Etxeko jaun andreei deitu zieten gero; jabea, esan dudanez? jaun handikietako bat zen, eta haren emaztea ere andre handikietakoa; biziki poztu ziren beraien etxea monasterio bihurtu zelako, eta horregatik ontzat jo zuten; dena dela, ezin zuten egin ere besterik. Geroago, beste egun batean, eskriturak egin ziren eta etxearen herena ordaindu zen, hau da, elizgizonak eskatu zuen bezala egin zen guztia, gauza batzuetan hitzarturikoa baino zama astunago ezartzen baitzigun, baina beragatik guztia onartzen genuen.
‎Izan ere, esanda dagoenez eta berriro esaten dudanez (beraientzat hau ulertzea garrantzi handikoa delako, noiz edo behin, edo batzuetan, gehiago ezinean egoten badira ere), errutik aske uzten duen zorotasun ziurra ez denez gero, batzuetan halakoa izan arren, beti ez, eta arima arrisku handitan geratzen da; dena dela, diodanez? arrazoia guztiz ilundua badu, gehiago ezin zuenean egiten zuena egiten edo esaten du. Jainkoaren erruki handia da, gaitz honek jota daudenek gobernatzen dituenaren arrimuan egotea, hemen baita haien on guztia, aipatu dudan arriskuagatik.
‎Ez utzi, mesedez, sarri sarri idazteari. Benetan poztu naiz probintzialik izendatu ez dutelako, berorren aitatasunak dioenez, egoki baitago hori; hala ere, frai Antoniok bekaturik ez egitekotan besterik ezin zuela egin esan zidanean, nik ez nion kontra egin. Hemen guztia eginda zegoela pentsatu nuen; baina, egindakoa berrestera, Erromara joan behar badute, probintzia lortzera ere joango dira.
‎Eta gogoan dut hori, nik berorren zerbitzurako nuen borondate finaz, dote ona izatea nahi nuelako, aita bisitariak, garai hartan aita Gracián baitzen?, baimena eman zezan, eta horrela idatzi nion, eta horretan guztian ahal nuena egin nuen; izan ere, Kasilda eta Teresatxo eta aita Graciánen beste arrebatxo bat izan ezik, ez da neska txikirik sartu etxe hauetan eta ez nuke onartu ere egingo. Etxe guztietan ezin dut egin ohi nuena, gauzak botoen bidez erabakitzen direlako. Eginik dauden konstituzioek agintzen dutenez, hamabi urte bete arte ezin dute abiturik hartu, ezta profesa egin ere hamasei urte bete arte, eta, beraz, ez dago horretaz zertan hitz eginik.
‎7 Serranok esan dit, moja bat hartu dela orain, eta beraren ustez etxean zenbat dauden kontuan izanik (hogei direlako ustea agertu baitit) kopurua osatua izango da, eta hala bada, du eman inork baimenik hartzeko, aita bikarioak ezin baitu egin ezer [bisitari] apostolikoen akten aurka. Kontu handia izan bedi, Jainkoarren, harri eta zur geratuko bailitzateke, errenta eta zer jana izan arren, asko izateak etxe hauetan egiten duen kaltea ikusirik.
‎Nik asko begiratzen diodana eta beldurra ematen didana eta berorrek aztertzea eta argi gera dadila nahi nukeena hau da: ea egin daitekeen berak dioena Jainkoa iraindu gabe eta eskumikuan erori gabe; izan ere, beste horiek diotena egia bada, inola ere ezin du egin berorren aitatasunak; eta Tendillako kondea joanik, eta ez badoa ere, egiten duen kontaketa eginik?, egiaz baimena emango diotela uste dut.
‎2 Poztu naiz, dagoeneko fundatzaileak direlako; izan ere, egiaz diotset, premia honetan beroriek lagundu ez balute, ez dakit zer irtenbide izan zitekeen etxea erosteko, Katalina Tolosak nahi izanda ere, ezin baitu egin egiten duen baino gehiago, eta beraz, hau izan zen Jainkoaren erabidea: beroriek hau egin ahal izatea; bada, artzapezpikuak mojek beren etxea izan arte baimenik ematen ez bazuen eta erosteko baliabiderik ez bazen, kontuak atera zer izango zen.
‎Hau bai mesede gorena, eta inola ere ezin merezizkoa, Jaunak horretarako dohaina eman ezik! Egia da, maitatzeko ere ez dagoela itzarririk; baina zorioneko loa, zorioneko mozkorraldia, arimak ezin duena egitera Senarra baitator, agindu hain miragarria emanik: ahalmenak hilik edo lo daudenean, maitasuna bizirik gera dadila; eta nola jokatzen duen ez dakiela, Jaunak horrela agindurik, hain era miragarriz joka dezala, maitasunaren Jaunarekin berarekin, hau da, Jainkoarekin, bat eginik egoteraino garbitasun handiaz; izan ere, ez dago eragotziko dion ezer, ez zentzumenik, ezta ahalmenik ere, hau da, ez adimenik ez oroimenik; jakina, ezta borondatea ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia