Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2001
‎Hala ere, Bruselak azpimarratzen du birusa batez ere animalia bizietan dagoela, eta pertsona bat haiekin kontaktuan egonez gero izaten den arrisku nagusia dela gaixotasuna beste animalia batzuei kutsa diezaiekeela, eta gaixotasuna kutsatzeko ahalmen handia dela eraso beharreko arriskua. Batzordeak babes neurri bat hartu du, Erresuma Batuko azienda eta esnekiak Hamabostetara esportatzea debekatuz, baina ezin du bermatu bahitura baino lehen esportatzen diren produktu guztiak osasungarriak izango direnik.
2003
‎Kamioien aurrean jarri dira, toki ezberdinetan kateatu dute euren burua, eraikinak eskalatu dituzte... «Ekintza bat planteatzen dugun bakoitzean arriskuak aurreikusten ditugu, gure esku dauden segurtasun neurri guztiak hartzen ditugu, baina besteen eskutan dagoena ezin dugu bermatu. Nola pentsatuko genuen indusmakinak sartuko zituztela jendea etxe barruan egonda?».
‎Nolanahi ere, inkestatutakoen %30etik %65era bitartean, herrialdearen arabera, ez da onartzen oinarri bioteknologikoko elikagaiak erosi edo kontsumitzearen aldeko argudiorik. Horren azalpen nagusia da, seguruenik, egungo teknikaren egoerak ezin duela bermatu aldeko izan litezkeen argudioetako bakar bat ere. Hori dela eta, produktuen etiketatzea eta trazabilitatea funtsezko elementutzat hartzen dira:
‎Normalean, pertsona edo animalia gaixoek ingurune urtarrera ezabatutako bakterio patogenoen presentziaren adierazleak dira, edo mikroorganismo horiek egotera egokitu dira garraiatzaile asintomatiko bihurtu arte. Hala ere, egun molusku eta itsaskiei aplikatzen zaizkien kontrol sistemek, oro har, ezin dute bermatu haien detekzioa. Besteak beste, birusak egotea ez delako gai fekalik egotearekin lotzen.
2005
‎Haren ustez, elikagaien segurtasuna lotuta dago kontsumitzera bideratutako elikagaiaren ikus propietateekin, usaimenezko beste propietate batzuekin eta dastamenekoekin. «Zentzumenen judizioan produktuen kalitateari eustea baino hoberik ez dago; baina, zoritxarrez, produktu horiek elikadura intoxikazioei aurrea hartzeko edo kontsumitzailearengan konfiantza sortzeko duten gaitasuna oso mugatua da; lehen bahea ahalbidetzen dute, baina ezin dute bermatu kontsumitzen ditugun elikagaien erabateko kaltegabetasuna».
2006
‎Beste gai bat da ea zer datorren etxeratzen ditugun botiletan. Emily Arnoldek salatu duenez, «inork ezin du bermatu botilatutakoa guk etxeetako iturrietan daukaguna baino ur hobea denik. Egia esan, botilan eskaintzen den uraren %40 berez iturriko ura da.
‎Oliba olio birjinaren eduki fenolikoaren %70 dira horiek eta haien konjokatuak. «Esan dezakegu olioaren barruan funtzionatzen dutela; olioaren formatik isolatuta, ezin dugu bermatu funtzionatzen dutenik». Substantzia jakin batzuen onura antioxidatzaileak aldarrikatzen dituzten gehigarrien eraginari buruzko eztabaida irekian oinarritzen da behaketa.
2007
‎Schmid en arabera, Europara gutxienez energia beharren %30 hornitzeaz gain, energia eolikoa oinarrizko kargako energia gisa erabiltzeko aukera emango luke, hau da, sistema elektrikoak ordu ukituenetan funtziona dezan behar den gutxienekoa. Gaur egun, iturri ez berriztagarrietan oinarritutako zentral konbentzionalek baino ezin dute bermatu hornidura hori. Era berean, CCk egungo estandarraren aldean duen beste abantaila bat da ezen, energia hobeto aprobetxatzen duen sistema bat lortzean, ez liratekeela beharrezkoak izango korronte alternoko azpiegitura elektrikoak eta ingurumen inpaktatzaileak.
2008
‎Birkokatzea. " Outplacement" enpresak ezin du bermatu langileak enplegu berria noiz lortuko duen. Baina, dirudienez, programa horietan sartzen diren hautagaiek batez bestekoak baino prestakuntza maila handiagoa dute teorian, eta, beraz, aukera gehiago dituzte.
‎Europako eskualde asko, besteak beste Euskadi eta Balear Uharteak, transgenikorik gabeko eremu izendatu dira dagoeneko, eta sustatzaileek berretsi egin dute. EAE eta Balear Uharteak jadanik transgenikorik gabeko eremu izendatu dira Genetikoki eraldatutako organismo horiek ingurumenean askatzeak arrisku handia dakarkie bioaniztasunari eta osasunari; izan ere, une honetan, ezein autoritate zientifikok ezin du bermatu organismo transgenikoek biodibertsitatean eta kontsumitzaileengan zer eragin duten. Bestalde, popularrek ukatu egin zuten Espainia “transgenikoen paradisua” dela, 80.000 hektarea labore transgeniko baino ez baitaude, mundu osoan milioi eta erdi.
2009
‎Hala, Bilboko udaletik jakinarazi dutenez, berez hiriko erdigunea eta mendia lotzen dituen autobus bat dago baina gaurkoan ezin dute bermatu zerbitzua martxan egongo denik. Gauzak horrela, funikularra izango da gakoa Artxandara iristeko.
‎Lan egiten dugunon segurtasuna minimoki ezin badugu bermatu zerbait larria gertatzen ari da gure gizartean. Eta ezinbestekoa da arazo sozial honen oinarrietara jotzea.
‎Egoera ez da erraza, kontuan izanez gero mila herritarreko kasko urdin bakarra dagoela. Baina are zailagoa da berez zibilak babestea helburu duten horiek berak haien giza eskubideak urratzen badituzte, emakumeak bortxatuz edo giza trafikoan arituz gutxienez 70 kasko urdin kanporatu dituzte sexu erasoengatik; baina, behin beren herrialdeetan, NBEk ezin du bermatu zigortuko dituztela. Nazio Batuen Erakundeak iragarri zuen duela hilabete batzuk beste 3.000 kasko urdin bidaliko zituela, baina inork ez ditu bere soldaduak sakrifikatu nahi.
‎Eta esneaz ari gara, amatasunarekin hain lotutako elikagaia, gure kulturan zeharo barneratua; honako produktuaren horniketa, kalitate minimo batzuk ziurtatuta, ezin du bermatu gaur egungo Europar Batasunak. Diru nahikorik ez du, baina ideiak, are urriago.
2010
‎Epaitegiaren arabera, Konstituzioak gaztelania ez diren hizkuntza koofizialak erabiltzeko eskubidea jaso ez izateak ez du esan nahi Autonomia Estatutuek ezin dutela bermatu. Beste gauza bat da, hala ere, ezagutzeko beharra ezarri ahal izatea.
‎Derrigor onartu behar zen. Zuk akordio batean ezin duzu bermatu erreferendumaren emaitza zein izango den. Baldintza hori egon ez balitz, agian onartzera irits zintezke:
‎–Egigurenek arbel batean azaldu zuen berak diseinu hori nola ikusten zuen. Betiere esanda beraiek ezin zutela bermatu ezer, ez zutela konpromisorik hartzen, azkenean nafarrek eta hiru herrialdeetakoek erabaki behar zutela?. Eta egin zuen eskema bat.
2011
‎20 edo 30 urteko hipoteka maileguekin, bankuek errentagarritasun handia lortzen dute. Hala ere, 30 urterako hipoteka bat denbora gehiegi da, eta inork ezin du bermatu bezeroa kaudimenduna izango denik hain epe luzeko ordainketei aurre egiteko. Ahal den neurrian, 10 edo 15 urterako hipoteka bat kontratatzea da gomendagarriena.
‎– Orduan ezin dut bermatu...
2012
‎«Askotan, aurrelikidazoa zergadunaren senide batek egiten du. Beraz, ezin dugu bermatu erantzuna hark ematen duenik». 240.000 gipuzkoar inguruk aukeratzen dute aurrelikidazio eredua errenta aitorpena egiteko.
‎Aplikazioaren sortzaileek, hala ere, mezuaren hartzaileak irudia gordetzeko edo beste gailu batekin argazkia ateratzeko denborarik ez izatea ezin dutela bermatu azaldu dute.
2013
‎Nola bermatuko du gobernu batek ongi bizi ahal izatea? Tira, ezin du bermatu, baina eman dezake aukerarik. Baina ez da nire gobernuaren kontzeptu bat, antzinako gure herrietatik datorkigu:
‎Hori dela eta, mamografiena ez da sistema perfektua, ezin baitu bermatu tumoreen %100 antzemango dituela.
‎Immanuel Kant aztertzaile sakonak Arrazoimen Hutsaren Kritika n arrazoia landu eta egituratu zien pentsamenduaren historia luzean zehar eszeptiko edo agnostiko aitortutakoei. Zera alegia, gizabanakoaren garrasi existentzialetik Ni banaiz! nor anizkoaren bestetasunera dagoen jauzia egitea giza ezagumen soilak ezin du bermatu. Ortziko galaxia ikaragarrietan gizabanakoaren garrasi existentzialak ez dirudi oihartzuna egiten duenik.
2014
‎Hala ere, ikerlan honek badu muga bat: ezin dugu bermatu aztertutako bi lurraldeetako DBH 1eko ikasle guztiak ordezkatuta daudenik. Ikerlan honen beste gabezia bat da ez direla aztertu jarrera linguistikoen eta tokiko identifikazioen artean egon litezkeen erlazioak.
2015
‎Sorturen auzia ere mahai gainean izan zen. Gobernuak ezin zuen bermatu legeztatuko zutenik, baina legeztatua izan zedin bere esku zegoen guztia egingo zuela, bai. Antzekoa hitzartu zuten Parot doktrina indargabetzeari buruz:
‎Baina, gainera, eztiak haur baten hesteetan toxinak sortzeko gai diren bakterioak izan ditzake, botulismoa eroango luketenak, gaixotasun oso larria. Kontsumoko, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziako Batzorde Zientifikoa bat dator aurreko jarrerarekin, hau da, «prozesatze metodoek ezin dute bermatu C. botulinum espezieko esporarik eztian ez eta landare espezieen infusio batzuetan». Hori dela eta, hamabi hilabetetik beherako haurrek ez dute kontsumitu behar.
‎Argitaratu diren edo ezkutuan eman diren informazio zatiek kezka sortarazten dute.Zerk kezkatzen gaitu? • Gardentasunik eta prozedura demokratikorik eza. Hori dela eta, herritarrek eta gizarte zibilak ezin dituzte negoziazioak jarraitu; ondorioz, ezin dute bermatu interes publikoak babestuta egongo direnik. Gaur egun negoziazio horiek erabat partzialak dira:
2016
‎Estrategiak ekarriko zituen ondorio larriez ohartuta, alboratu egin zuten ideia. «Ondorio penalak serioak izan zitezkeen, eta pertsona horien segurtasuna ere ezin genuen bermatu. Lagundu baino gehiago, kalte egin ahal genien», erantsi du.Desobedientzia ere topatu zuten Grezian; izan ere, Europaren inposaketen aurrean alternatibak eskaintzea da greziarrei gelditzen zaien aukera bakarra.
‎Hor ardura handia du eskolak. Testuinguru nahiko euskaldunetan ez dauden eskolek ezin dute bermatu ikasgelatik kanpo ikasleen arteko harremanak euskaraz izango direnik, baina lor dezakete elkarri euskaraz egitea naturaltasunez bizitzea. Ez litzateke batere lorpen txikia hori».
2017
‎100 lagun dabiltza zirkuitu elebidunaren jiran. Errehabilitazio unitateko langile guztiak dira zirkuituaren parte, baina guztiek ezin dute bermatu euskarazko arreta. Gehienak erizainak eta erizain laguntzaileak dira, eta %40 inguru dira euskaldunak.
‎Ertzaintzak esaten zigun: «Zuen biziak arriskuan daude»; legea alde edukita ere, ez ziguten pasatzen uzten, ezin zutelako bermatu gure segurtasuna. Gure biziak arriskuan zeuden bihar eta etzi ere bai, eta inork ez zuen ezer egin.
2018
‎Ikerketa horrek aztarna ekologikoa aztertu du munduko 151 herrialdetan, hala nola Espainian, Portugalen, Italian eta Estatu Batuetan, eta Nature Sustainability, oso nabarmena da: sortzen duten aztarna ekologikoarekin, gaur egungo ezein herrialdek ezin du bermatu bertako biztanleak modu iraunkorrean biziko direnik. hau da, inguruen ahalmen ekologikoari egokituta.
‎Barnean, Nafarroak banderizazio giro sakona jasan zuen, gutxienez XV. mendearen erdialdetik aurrera, ondorengotza egoera irregularrak eragindako koroa ahul baten aurrean. Horren ondorioz, Nafarroako Estatuak ezin zituen bermatu edozein Estatu edo koroa indartsuk ustez eduki lituzkeen elementuak: ordenaren bermea eta hertsadura lejitimoa, edota justiziaz jardutea; ez behintzat XV. mendeko hirurogeiko hamarkadatik aurrera.
2019
‎Goierriko Bi Handiak proban, berriz, hamabi elgoibartar dira parte hartzekoak. Goierriko Bi Handiak lasterketa 23:00etan hasiko da Beasaindik, 88 kilometro eta 6.000 metroko desnibel positiboa duen ultra lasterketa da.Iaz, Ehunmilak ultratraila eta Goierriko Bi Handiak probak bertan behera lagatzea erabaki antolatzaileek, ekaitzarekin parte hartzaileen segurtasuna ezin zutelako bermatu. Javi Dominguez zihoan Ehunmilak probako lehen postuan eta Mayi Mujika zen liderra Goierriko Bi Handiak lasterketan.
‎Garaziren ebakuntza bukatu zenean, zirujauak adierazi zien sabelaldeko barrunbe guztia ondo garbitzen ahalegindu zirela, zorne kondar bat nahikoa baitzen bakterioak ugaltzeko. Zoritxarrez, ehuneko ehunean lortu zutenik ezin zuten bermatu, eta infekzioa berrituz gero antibiotikoekin kontrolatu zuten.
2020
‎Egiaztatu, aplikazioak eskaintzen badu, ez garela streaming bidez ematen ari YouTuben, edozein sare sozialetan (batzuek Facebooken emititzen uzten dute), edo aplikazio bera partekatzen duten guztiek ez dutela bideo-deirako sarbide publikorik. Ez partekatu elkarrizketarako garrantzitsua ez den ezer, ezin baitugu bermatu% 100ean nor iritsiko den hitzordura.
‎«Ezinbesteko arrazoiak» argudiatuta egin du, eta arazo sorta baten konbinazioaren ondorioz. «Batetik, langile eskasiak eragotzi egin du fabrikazio prozesua abian jartzea, eta, bestetik, ezin dugu bermatu langileen osasuna». Erregulazio eskaera onartu dute UGT, CCOO, ELA eta CCP sindikatuek —ordezkaritzaren %83 dute—, baina ez, ordea, LABek eta CGTk.
‎Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik seigarren mailara bitarteko haurrentzat zuzenduta izango da, eta Haur Hezkuntzakoentzat ez da zerbitzurik izango: " Haur txikienen kasuan, ezin dugu bermatu prebentzio neurriak behar bezala bete ahal ditugunik; izan ere, euren jolasteko modua oso gertukoa eta ukimen askokoa da. Beraz, arriskurik ez egoteko, hauentzat ez da eskaintzarik egongo.
‎Lanean hasteko goiz zela irizten zion," ez gaudela prest lana modu ziurrean eta gizarteari eragingo ez dion moduan egiteko". Kutsadurarik egongo ez denik ezin dutela bermatu zioen.Erabaki egokiena bere esanetan," oso argi geratzen da konfinamenduan egon behar badugu konfinamenduan egon behar dugula eta ez lantokietan". Une honetan, lantokien jarduna berriz abiarazita," enpresak interes ekonomikoak osasunari lehenesten dizkio, ez du lehenesten langileen, euren senitartekoen eta gizarte osoaren osasuna".
‎Debekatuta dago eremu publikoetan erretzea, erretzaileak ezin badu bermatu gutxieneko distantzia 2 metrokoa izango dela. Maskara kea arnastu eta botatzeko bakarrik kenduko da.
2021
‎Erantzuna ezin dugu jakin, faktore askok hartzen dutelako parte auzi honetan. Gaur gaurkoz, eta, epe laburrean behintzat, ezin dugu bermatu txertoaren bidez talde immunitatea lortuko dugunik, oraindik ezezagunak diren faktore asko baitaude tartean", hausnartu du Basarasek. " Sarri esaten da aurtengo udarako lor dezakegula immunitate hori baina, egiatan, itxaropena izan behar badugu ere, argi izan behar ditugu aldagai guztiak.
‎2021 hastapen huntan, urteko planak egiten hasi dira Euskal Etxe eta federazioak eta bada berri mota guzietarik. Estatu Batuetan, NABOk iragarri du aurten ez dela bigarren urtez segidan bere Udalekua eginen, ezin baitu bermatu ez haurren, ez eta laguntzaile diren lagun eta familien segurtasuna ere. Honekin zinez hunkitua gelditzen da NABOren zeregina, Udaleku Estatu Batuetako euskal komunitatearen harrobi eta haztokia izanik, bere buruzagiak sortzeko eta heier formakuntza emateko baliabide eta iturri behinena desagertzen baita.
‎“Beldurrak agertzeak esan nahi du bikotea edo pertsona kontziente dela haurra izateak dakarren erantzukizunaz, eta gai dela bere gaitasunari buruzko ziurgabetasuna onartzeko. Nolanahi ere, gurasoek etorkizuneko seme alabak babesteko eta zaintzeko asmoa baino ezin dute bermatu eta konpromisoa hartu, eta horrek bermatzen du aita edo ama ‘behar bezain ona’ izatea (D. W Winnicott) seguru huts egingo duela askotan, baina hori gertatzen bada eta konturatzen bada, konpontzen saiatuko dela”, dio psikoterapeutak. Ez nago prest aita izateko, inoiz egongo naiz prest?
‎Bai. Guk ezin dugu bermatu igandeetan onenak izatea. Eliteko futbolaz ari gara, gaitasun handiko jendeaz.
‎Epaileak adierazi du AEBek ezin dutela bermatu kazetariak bere buruaz beste egingo ez duenik. Akusazioak 14 eguneko epea du orain helegitea aurkezteko
‎Lasterkariek maskara erabiltzen segitu dute ezin badute bermatu 1,5 metroko segurtasun distantzia pertsonen artean.
‎Erantzuna ezin dugu jakin, faktore askok hartzen dutelako parte auzi honetan. Gaur gaurkoz, eta, epe laburrean behintzat, ezin dugu bermatu txertoaren bidez talde immunitatea lortuko dugunik, oraindik ezezagunak diren faktore asko baitaude tartean", hausnartu du Basarasek. " Sarri esaten da aurtengo udarako lor dezakegula immunitate hori baina, egiatan, itxaropena izan behar badugu ere, argi izan behar ditugu aldagai guztiak.
‎Auzoz auzo joango ziren etxolak husten eta eraisten, biztanleen ondasunak jaso eta guztia Otxarkoagara eramango zuten. Han, ordea, ez zegoen hurrengo egunerako planik, hots, pertsonak eta ondasunak lekuz aldatu bai, baina ezin zuten bermatu Otxarkoagara heldu eta behar zituzten zerbitzu guztiak eskura izango zituztenik.
2022
‎Kasu horietan, janariak kontsumi ditzakegu data hori gainditu badute, elikadura toxikazioen beldurrik gabe. Hala ere, ekoizleak ezin du bermatu elikagaiaren ezaugarri organoleptikoen egoera egokia: zaporea, aroma eta kolorea.
‎Hori bai, kable batek beharrezko datuak argi adierazten ez baditu, segurtasun arauak betetzen ez dituen kablea izan daiteke. Eta, beraz, ezin du bermatu kablearen bizitza erabilgarria eta funtzionamendu ezin hobea
‎Zoritxarrez, horrelakoa da egoera; nahiz eta ondasunetan kalte izugarriak jasan dituzten milaka herritarrek, inork ezin du bermatu egoera horiek Nafarroan berriro gerta ez daitezkeenik. Horrek esan nahi du sute mota horiek irauteko etorri direla.
‎«Nire nahia da EITBko profesionalek euren lana askatasunez egiten jarraitzea, beti ere printzipio etiko eta juridikoak bermatuta». Horrez gain gaineratu du ezin duela bermatu horrelako kasuak ez direla berriro gertatuko, «EITB erakunde erraldoia» delako.
‎Euskarazko bikoizketa, berriz, zutabe «ezinbestekoa» da Pantailak Euskaraz entzat, «euskarazko ikus entzunezkoen eskaintza osatzeko, euskararen erabilerak aurrera egiteko eta hizkuntza estandar informala eraiki, berrasmatu eta herritarren artean zabaltzeko». Taldearen arabera, euskaraz ekoizten diren lanek ezin dute bermatu euskarazko eskaintza «zabal, sendo eta duina». Taldearen arabera, «nahitaezkoa eta estrategikoa» da nazioarteko puntako edukiak euskarara bikoiztea, eta horiek ETBn astero eskaintzea, baita zinema aretoetan eta plataformetan estreinaldi garrantzitsuak euskarara bikoiztuta ematea ere.
‎hots, eragina «oso larria» da, Bernalen irudiko. «Gure anatomia ez ezagutzeak esan nahi du gure prozesu fisiologiko arruntak ere ez ditugula ondo ezagutzen; ez badakigu zer den normala edo osasuntsua eta zer izan daitekeen gaixotasun edo arazo baten sintoma, ezin dugu identifikatu; ezin dugu bermatu emakumeok osasun ona izango dugula».
‎Eta gauza bera nahi dute senideek. «Gaur egungo ratioekin, langileek ezin dute bermatu kalitatezko zaintzarik; hiru langilek ezin dituzte hogei egoiliar artatu», esan zuen Markinezek. Ratioen arazoak eragina du, besteak beste, egoiliarren elikaduran eta higienean.
‎128). Adibidez, 2018an Coalition Avenir Québec koalizioaren hautaketaren ondoko lehenbiziko hilabeteetan ikusi genuenez, praktika hori sozialki eta politikoki kaltegarria da, eta ezin du bermatu demokrazia parte hartzailea eta deliberatiboa erabat gauzatuko dela. Beste modu batera esanda, gehiengo bat (kasu honetan, gehiengo parlamentario bat) eratzeak ez dizkio Quebeceko Gobernuari demokrazia akademikoaren arloan jarduteko edo salbuespenezko legegintzako prozeduraren pean hainbat neurri hartzeko eskubide guztiak eta legitimitate osoa ematen, horrekin lotuta, Estatuaren Laikotasunari buruzko Legea96 eta immigrazioaren arloko neurri berriak datozkit gogora?.
2023
‎«Hamahiru urteko ikerketaren ostean, ez dago EAJren kontrako ezer». Era berean, azaldu du alderdi edo gobernu batek ezin duela bermatu «legezkotasunaren aurkako jarduerarik» ez gertatzea, baina gehitu du Jaurlaritzak prebentzio neurriak hartu dituela.
‎Erabaki dugu tankerik edo borrokarako hegazkinik ez ematea». Halere, inbasioa hasi zenetik urte bat bete behar den honetan, potentziek ezin dute bermatu Macronen adierazpenaren lehen zatia konplituko dutenik, ezta, ikusitakoak ikusita, aliatuen abioiek hurrengo hilabeteetan Ukrainako zerua urratuko ez dutenik ere, bi erabaki horiek eragingo lituzketen ondorio ez positibo guztiekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia