Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2001
‎Alta, kanpo zorraren zerbitzu bakoitza truke trunkatu bat da, beste arrazoi bategatik, alegia, zorpeko herrialdeari ibilgailuzko diruan inolako krediturik hornitzen ez diolako. H herrialdeak ezin du baztertu bere errentaren zati bat bere kanpo hartzekodunei transferitzea. Izan ere, ondokoa kontraesankorra da, alegia, transfer hori gauzatzearren, zorpeko herrialdeak zor neto bat ibilgailuzko diruan jasan behar izatea.
‎Dolarretan bere merkataritza esportazioen prezioa ezartzen duen herrialde bakoitzak aurreko paragrafoan deskribaturiko mekanismoa jasaten du; baina ezein herrialdek ezin ditu baztertu kanpo monetetarako eskari gehigarriaren ondorio logikoak etxeko diruaren terminotan. Beraz, herrialde horiek beren merkataritza inportazioen prezioaren gehiketa ikusten dute kanpoko monetan, beren kanpo hartzekodunen zerbitzu korrontearen kopuru zehatzean.
‎Filosofiaren egoera garai hartan nahasmen handikoa zelako eta bere ahaleginak oro har antzuak zirelako. Alde batetik, razionalistek (edo dogmatikoek, Kanten terminologia erabiliz) arrazoimena ezagutza balioduna lortzeko gai dela onartzen dute aurretik haren irizpideen probarik egin gabe eta, horrela, pentsatzea eta ezagutzea berdinduz, espirituz betetako munduak onartzera iristen dira edo horrelako emaitzak ezin dituzte baztertu. Hor ez dago sakontasuna eta hitzontzikeria bereizteko irizpide segururik.
2005
‎C. Prozesu honetan barnetik sortutako tresnak dira garrantzitsuenak. Hala ere, kanpoko ekarpenak ezin ditugu baztertu. Kanpotik datozen soluzioekaskotan ez dute ondo ezagutzen edo bereizten barneko errealitate sozialazein den.
‎Berogailua amatatu dute, denak izerditan hasita. Naroak ezin du baztertu Amets kableei lotuta ikusteak sortzen dion ezinegona.
2006
‎Baina egia erran, ni ere kezkaturik nago. Atzoko Audi gris hark egonezina sortzen dit –sorbalda zabalak goratu zituen– Tira, baliteke gorabehera horiek inolako garrantzirik ez izatea, baina ezin dugu baztertu beste norbaitek interesa edukitzea afera honetan.
‎–Erran nizun bezala, oso arraroa litzateke hogei urte geroago Arotza berriro agertzea. Bai, onartu behar dut badaudela zantzu kezkagarriak, baina ezin dugu baztertu dena gure irudimenak sortutakoa izatea.
2007
‎Topiko bat da, Humboldt-en hizkuntza eta pentsamenduaren gogoetak hizkuntza eta mundu ikuskera, hizkuntza eta nazioa eta aiurri nazionala, nazioa eta Volksgeist edo Herri Gogoa, etab., auzietan bokalerazten gaituela. Humboldt-en hizkuntza eta pentsamenduaren azterketa serio batek auzi horiek ezin ditu baztertu, Euskal Herrian eginiko azterketa batek gutxienez. Bestalde, auziok aski espezifikoak eta pisu propiokoak ere badira, aparte tratatuak izatea merezi izateko.
2008
‎Pentsatzen dut ez dela soilik terminologia kontu bat. Gainera, politikariek 830 kirolariren iritzia ezin dute baztertu. Guk ere badugu gure ekarpena.
‎Dioenez, ederki egin dute lan hori orain arte zuberotarrek maskadararekin. Kulturgintzan profesionalki dabiltzanak kritikatu gabe, baina bide hori ezin dugu baztertu.
‎Biak ere hartu behar dira erakunde publikoek babestu eta sustatu beharreko ondare sozial eta kultural gisa. Gobernatzeko ardura daukatenek ezin dute baztertu ez euskara ez gaztelania. Edozein ikuskatzaile inpartzialak, NBEtik etorrita edo Martitzetik etorrita, ez luke ordu erdi baino gehiago behar izango bietatik baztertuta dagoen hizkuntza zein den argitzeko.
‎" Normalean, gainera, errudun egin duen lege haustura ez da nahita egindakoa; egitea ezin zuen baztertu. Grekoen egoera tragiko ohikoena zera da:
2009
‎Prosodiaren atal guztiek euren garrantzia eduki dezaketen arren, faktore sozialek fisikoetan daukaten eragina ezin dugu baztertu, euren artean neska gazteen joera aipatu behar dugu beren beregi. Berau hurrengo baterako ikergaitzat jo daiteke, izan ere, oinarrizko maiztasun apala edo baxua prestigio sozialarekin lotuta agertzen dela pentsa daiteke.❚
‎Ezin dugu ahaztu bidaiari ekin aurretik arriskuari aurrea hartzen saiatu behar garela, eta autoan arreta handiz joan behar garela; baina oso erabilgarria da aurkako baldintza meteorologikoetan kontuan izatea hainbat aholku ustekaberik ez izateko. eitb.com ek Luis Murgia RACeko bideko segurtasunaren eta mugikortasunaren aholkulariarekin hitz egin du; bere ustez, oso garrantzitsua da autoa dagokion egoeran izatea (lantegira noiz eraman behar dugun ahaztu egiten dugu), eta elurraren aurkako kateak nola jartzen diren ondo dakigula baieztatzea. Halaber, eguraldiaren egoera dela eta errepideak arrisku handiagoa duenean, ezin dugu baztertu gidatzeaz gain beste zerbait egin behar dugula: Askotan, ez dakigu ondo portatzen, eta horrek arazoak handitzen ditu, uste du.
‎–Basoa itzela da, eta ezin dugu baztertu zure emazteak istripua izatea.
‎Iranek ez dio mendebaldeko inteligentziaren eskaerari erantzun. Eta IAEAk ezin ditu baztertu programaren balizko helburu militarrak. Beraz, bai, kezka izan genuke.
‎Sektorea oso egoera txarrean dago. Zenbaki gorriak ere ezin ditugu baztertu, azaldu du Hans Dieter Poetsch finantza buruak.
‎Irudi aldetik autogileen merkataritza ibilgailuak ez dira euren proposamen kutunenak, baina ezin dituzte baztertzen ere. Izan ere, euren erabilgarritasuna dela eta, etekinak ematen dizkiete autogileei.
‎Konbentzimendu antropologiko hori izan dugu. Guk ia hasieratik onartu genituen Euskaltzaindiaren arau guztiak, baina ezin dugu baztertu bizirik dagoen euskara.
2010
‎Beharbada ez kalte egitekotan, baina uste dut agian sobera arin eta azaletik ez ote garen egoeraren aldaketa sumatzen ari. Horretarako eta gauzak okertzen lagundu baino lehen non, nola eta norekin bizi garen ezin dugu baztertu. Espainian egun indarrean dagoen sistemak zazpiehun preso politiko baino gehiago ditu.
‎Arratsaldean ekaitza egoteko aukera handia izango da, ez bakarrik barnealdeko lekuetan, kostaldean ere bota dezake. Gainera, txingorra sortzea ezin dugu baztertu. Tenperaturari dagokionez, 25 ºC bitartean egoten jarraituko du, hala ere ekaitz guneetan freskatuko du.
‎Konbentzio hau berresten duten edo horri atxikitzen zaien estatuek ezin dute baztertu horren edozein zatiren aplikazioa, eta ezin dute konbentzioa aplikatu gabe utzi, 3 artikuluan xedatutakoa gorabehera, langile migratzaileen kategorietarik edozeini begira.
‎Zigarro asko erre behar izan genituen gure gelako leihoan ustekabe hura irensteko. Nik esan nien egia zirudiela gure organizazioak defenditzen zuena, Leninen edo Troskiren jarraitzaile batek ere ezin zuela baztertu nazio jakin baten kultura. Imajinaezina zela Ondarroako edo Hernaniko troskista batek gauak belauniko pasatzea.
2011
‎Okerrena ez gertatzea espero dut, baina datozen orduetan edo egunetan gertatzea ezin dugu baztertu, ohartarazi du Energia komisarioak.
‎Burukidearen ustez, tranpa da PPrentzat; izan ere, Rajoyk zuzentzen duen alderdiari, horrek ekitaldiari ezetza ematekotan, aberastasun handien alde dagoela esango diote. Ortuzarren esanetan, beharrezkoa da zerga politika zorrotz aztertzea, baina ezin dute baztertu Euskadik errespetatu behar dituzten eskuduntza batzuk dituela. EAEn, esan duenez, dirurik gehien irabazten duen jendeak gehiago ordaintzen du, dagoeneko.
‎ITXASO. Lo sé, eta horrek ematen dit min gehien. Hala ere, ezin diot bihotzari aurka egin, ezin dut baztertu benetan sentitzen dudana!
‎–Aukera hori ere ezin dugu baztertu, aitortu zuen Janek?; gainera...
2012
‎Bestalde, Enperadore haren Gorteko damei buruz hitz egitean, hark esan ohi zidan batek oreztak zituela, beste batek aho zabalegia, hirugarrenak sudur luzeegia, nahiz halakorik ezer ezin nuen nik sumatu. Gogoeta hauek nahikoa jakinak direla aitortu beharrean nago, baina, halere, ezin nituen baztertu, bestela izaki erraldoi haiek benetan itxuragabeak zirela pentsa baitzezakeen irakurleak; eta, justizia egiteko, esan behar dut jende mota erakargarria dela; eta batez ere nire ugazabaren aurpegiera, nekazari baizik ez izan arren, oso egoki eratua iruditzen zitzaidala, hogei metroko altueratik ikusten nuenean.
‎2 Ekintza pribatu horietako ezein klausulak ezin du baztertu edo mugatu lurraldeko berezko hizkuntzaren erabilera.
‎Gertatutakoaren berri xehea eman diet. Ehuneko ehunean ezin dudala ziurtatu poliziak zirenik. Hala baziren argazki bilduma ederra izango dutela, Mexikora ebakuatu behar genuen burkidea harrapatuta egongo dela eta ezin dugula baztertu gu ere hartuta egotea, segurtasun ibilbideetan ez baitugu deus ikusi.
2013
‎Sustapen kontseilari Luis Zarralukik argi utzi du, hala ere, eroritako hegala egonkortzeko lanak egin dituztela. «Bertzela ezin dugu baztertu luizi gehiago gertatzeko arriskua», adierazi du. Lurra egonkortzeko modua aztertzen ari dira orain teknikariak, Zarralukik erantsi duenez.
‎Puxkov Errusiako Parlamentuaren ordezkariaren arabera, baina, AEBek eman duten pausoa esku hartze zuzen baten atarikoa baino ez da. «Orain matxinoei armak ematen ari dira, baina ezin dugu baztertu esku hartze zuzen bat egiteko moduren bat prestatuko ez dutenik». Salim Idriss FSAko buruzagietako batek aire eremua debekatzeko ere eskatu zien atzo AEBei.
‎Heriotzaren atarikoa eta heriotza bera aztertzean, ardatz hartzen dugu gure gizartean, oro har, pertsonak zahardadez hiltzen direla sarrien, urte askorekin, eta gaixotasun prozesuen ondorioz. Dena den, beti ez da hori gertatzen, eta ezin dugu baztertu beste asko gazterik hiltzen direla, mendekotasun aldia bizi izan gabe; edota, badaudela beste pertsona batzuk, mendekotasunean bizi nahi ez dutenak edo mendeko izaten hasi orduko hiltzea erabakitzen dutenak, ez baitute jarraitu nahi zentzurik ez duen bizitza batean.
2014
‎Terapia genikoan itxaropen handia dugun arren, ezin ditugu baztertu beste estrategia terapeutiko batzuk. Horren harira, aipamen berezia merezi dute 2013ko Medikuntzako Nobel saria jaso zuten ikertzaileek.
‎Gorpuak toki horietaraino eramateko zailtasunak agerikoak dira, baita ikusia izateko arriskua ere. Nire ustez, hiltzaileak (edo hiltzaileek, ezin baitugu baztertu pertsona bat baino gehiago izatea) efektu ikusgarria lortu nahi zuen. Gorpuak zutarrietan utzita, segurtatu du hilketek oihartzun handia izanen dutela.
2015
‎Euskal Herrian hura eraikitzera joko luke oraingoz, baina nazioarte mailan, berriz, hura hondatzera, egitura horretatik kanpo taldeen arteko arazo asko saihets daitezkeelakoan. Hala ere, esan dudanez, azkeneko jokaera horrek ezin du baztertu aurkakoa, ez baitago hain argi joera nazio estatuaren hondamenerakoa denik; munduko eskualde askotan alderantziz gertatzen ari da eta. Nazionalismoek hobe lukete, orduan, zabalik dauden bideetan adi egotea, momentuan kontraesankor agertu arren, baina helmuga zein den beti argi edukita; hau da, helburu estrategikoa eta urrats taktikoak nahastu barik.
‎Alegia, gizakiok gure jokabidea aldatu ezean, belaunaldi gutxiren buruan sor daitezkeen eraldaketak sakonak eta zenbait kasutan itzulezinak izango dira. Diamond ek (2012) ongi azaldu bezala, gizadiaren historian desagerturiko gizarteak ez dira gutxi, eta kontuan hartuta egungo egoera globala zein den, ezin dugu baztertu etorkizunean berriro ere gertatuko denik. Gainera, iragan gizarteen kolapsoak ezinbesteko patua dirudi baliabideen agortzearen arazoari muzin egin ziotenean, eta hain zuzen ere, hori dugu egungo gizarte globalaren arazo nagusietariko bat (ikus Heinberg, 2007).
‎Uste dut ezin duzula baztertu ia heriotza esperientzia oro teoria bakar batekin.
2016
‎Hitlerrek ez zuen berriz hauteskunderik egin. Noski, gazte haiek ez zuten Hitler iritsi zen punturaino joan nahi, baina arriskua beti dago, hori ezin dugu baztertu. FISen estrategia demokraziaren amaiera programatua izan liteke.
‎Zergatik? Arrazoi desberdinak izanen dira, baina ezin dugu baztertu frantses literaturaren pisua hor dugula, horrekin formatu garela eta haren eragina handia izan dela eta dela.
2017
‎–Dena gure alde dago, lan itzela egin dugu, eta garaipena geure eskuetan dago... Baina iruzurraren arriskua ezin dugu baztertu, eta horren kontra ezin dugu ezer egin. Hori bai, kaleak ez dira isilik geldituko.
‎–Ari gara, guztion artean, euskararen batasuna egiten adierazi du Urrutiak, behar beharrezkoa duguna. Herritik bertatik datorkiguna ezin dugu baztertu, batez ere ahozko tradiziotik jasotakoa, baina ahozkotik harago joan behar dugu?.
‎(...) infants who gaze followed andlooked longer at the target object had significantly faster vocabulary growth than infants withshorter looks?. Ondorioz, garrantzi handiko elementua izanik, ezin dugu baztertu ikerketahonetan.
‎Mutazio honek beta zelulen biziraupenean eraginik ez duen arren (ez dira emaitza hauek erakusten), ezin dugu baztertu mutazio honek beste eragin potenzial batzuk izan ditzakeela beta zelula mailan. Izan ere, frogatua dago STAT3ren aktibazio konstitutiboak ziklo zelularraren erregulazioan eragina duela etaapoptosia eragiten duela beste zelula mota batzuetan (Al Zaid Siddiquee K eta Turkson J, 2008).
2018
‎Baina... noiztik? Ez dugu eztabaida honetan sartuko baina ezin dugu baztertu gure eskualdeko herri izen batzuk jatorri indoeuropearra erakusten dutela.Beraz, noiz galdu zen euskara Aiaraldean. Nolakoa izan zen galtze prozesua?
2019
‎Erabat ezin duzu baztertu inoiz, baina orain ez dut ikusten neure burua zuzeneko batean. Lisaborekin bateria jotzea oso lan gogorra da fisikoki, eta une honetan erosoago nago nire taldearekin, Jupiterrekin jotzen.
‎" eta sistema antibloqueo de frenos?, nola kristobelen esaten da sistema antibloqueo de frenos? Literatura egin nahi bada, ezin ditugu baztertu erdara nagusietatik datozkigun kanonak, prezeptiba literarioak, begiradak, zirtzilkeria niminoenak.
2020
‎" Lortu ditugun emaitzak ez genituen espero, baina aurreikusten genuen parte hartzeak behera egin zezakeela, eta hori kaltegarria izan zitekeela guretzat, eta lortutako emaitzek eta abstentzio altuak hori berretsi dute. Ez dira emaitza onak izan eta autokritika egin behar dugu, baina ezin dugu baztertu, abstentzioak emaitzak desitxuratu dituela eta kalte egin digute, zalantzarik gabe".
2021
‎Eta lan erreforma? Dena dago ikusteko, eta horregatik ezin dugu baztertu mobilizazioa.
2022
‎Irudi hori ezin dut baztertu, azeta bat bezala bizi baitzen, oso apalki, xuhurki, ene iduriko pobreki, bai jan edanetan, bai jantzian (gorbata ez ttattarrik ez diot behinere ikusi). Ez zuen jaun baten itxurarik, ezta nahi ere.
‎Sentitzen dut Azenari. Zure osaba, gure erresumako gerlaririk erasokorrena da eta ezin dut baztertu. Zuri, Deion tenente postua ematen ahal dizut...
‎ikaragarria eta edertasuna, goi asmoa eta amildegia. Eta J. M. Coetzeek ere idatzi zuen" klasikoa dela basakeriarik latzenaren gainetik ere bizirauten duena, giza belaunaldiek ezin dutelako bazterturik utzi eta horregatik oratzen diote nola edo hala" Klasikoengan, Homerorengan, dena ikus daiteke oraindik, urteen igaroaren urruntasunetik begiratuta ere. Ulisesek eta Telemakok bizi zutena gure herrian, gure etxean da oraindik.
2023
‎Orain, kontzertu jendetsu batean zaudetela pentsatuko duzue. Hori dela eta, ezin dugu baztertu haserre sentitzea Iruñeko Udalak, gure etorkizuna den herritartasun gazteenaz pentsatu beharrean, gure eguneroko zereginari oztopoak jartzen diharduelako, berez zaila den ikasgela bakoitzeko egungo ratioengatik.
‎Ez dut ikusten batere. Hala ere, oraingoz ezin dut baztertu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia