Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2003
‎itxita dauzkan biktimak ezin du arnasa hartu, ezta hitz egin edo eztul egin ere eta, instintiboki, eskua eztarrian jartzen du.
2005
‎–Mahats ale bat kontrako eztarritik joan eta ezin zuen arnasa hartu –azaldu zidan Mirenek.
2006
‎Eta hori familiarekin hitz egin eta askotan egin izan dugu. Baina legalki ezin dugu arnasa hartzeko gailua itzali, edozeinek salaketa jar diezaguke, erailketagatik edo homizidioagatik, ez dakit. Gainera familiari berari ere esango bagenio «paziente honek ez du inolako aukerarik bizitzeko, hil egin nahi du, joan eta itzal ezazue makina», seguru ezetz esango lukeela.
‎Anek ezin zuen arnasarik hartu. Bularreko pisua handiegia zen.
‎Eta haiekin batera titimutur harrotuen kontaktua larruazal bustian. Astiro baizik ezin zuen arnasa hartu. Kolpeka bezala.
2008
‎KOLDO k ezin du arnasa hartu. Baina baietz esaten du buruarekin.
‎Aita etxean sartzen da eta alaba besoetan aupaturik, besarkatu egiten du estu estu. Hasieran Rosa oso pozik dago aitaren jarrerarekin, barre egiten du, txalotxoak jotzen ditu, baina aitaren besarkada kementsuegia baita, neska koskorra laster itotzen hasten da estualdiarekin, ezin du arnasarik hartu.
2009
‎Fida zaitez nitaz, ez izan beldurrik; eta, dena dela, huts egingo banu eta elurrak estaliko balitu gu bion gorputz akituak, ez litzateke izango hain izugarria ere, zu eta ni elkar hartuta garbitasun honetan, bi buda izaera uztarturik elurraren lurralde epelean, karmaren lokarrietatik aske, birjaiotzeen gurpiletik aske, nonahiko kontzientziarekin bat eginik; orduan ikusiko zenuke zer nahi izan nuen nik biontzat, zeri uko egin zenion itsumenagatik eta ego hutsagatik, baina ez dizut errurik egozten, ezjakintasuna da gizakion bekatu bakarra, horregatik sufritzen dugu; gogoratzen zer nolako erasoa jo zenidan?, gaixoa, nola salatzen ninduzun: ...dela, amaren eza nozitzen duzula, zeuretzat bakarrik nahi nauzula, arnasa hartzen ez uzteraino, maite zintudan eta maite zaitut oraindik ere, Ananda, bizitzan gertatu zaidan gauzarik onena zaitut, baina gure harremana itotzen ari zara, ez didazu arnasa hartzen uzten, ez didazu arnasa hartzen uzten, ulertzen, ostia; ez esan hitz zatarrik, Sara; titietatik ateratzen zaidana esango dut, ostia, ostia, ezin dut arnasarik hartu, zu eta zure paranoiak, eman dezagun benetakoa dela zuk esaten duzun hori guztia, orduan bihotz zabala izan zenuke, lasaia, eta zer ipuin da beste hori ere: nire laguntza behar omen duzula argitze iraunkor bat biontzat lortzeko, nola jar dezakezu horrelako proiektu baten oinarrian ni zuri loturik eusteko behar konpultsibo hori, ez al zara jabetzen ama galdu zenuen bezala ni galtzeko beldur zarela; ez jarraitu, Sara, zital hori, erotu egingo nauzu; ikusten nola galtzen duzun kontrola, Ananda, ez erantsi eskurik niri, ostia, nazkaturik nago zure mehatxuez, a zer kaka argia zurea, ez ukitu ni gero, ulertzen, bortxatzailea, ama putaren semea; ez hitz egin horrela, Sara, dena zikintzen duzu, dena pikutara bidaltzen duzu; pikutara bota zer, Ananda, zure paranoiak?, Iñigo eta Xabierren ustekeriak?, nik bizitza bizi besterik ez dut nahi, behin batean ezagutu nuen gazte ezti eta jakintsu haren ondoan, berrogei urteko asko baino helduagoa eta tinkoagoa zinen, segurtasuna eskaintzen zenidan eskalatzen ari ginela, yogako klaseak antolatzen ari ginela, diru arazoren bat gertatzen zenean, hantxe eusten zenion lasai, neurritsu, neba Kandidorengandik eta haren jokabide bortitz eta intoleranteetatik babesten ninduzun, desarmaturik uzten zenuen zeure ahots harmoniatsu horrekin, zer ostia gertatu zaizu, orduan bai zinela maisu handia niretzat, argiduna, ez al zara konturatzen zeu izan zarela dena kakaztu duena, eman dezagun zuk adierazi bezala direla gauzak, bizimodu argitsu eta zoriontsu bat dugula zain, zuk eta zure lagun berri horiek seinalaturiko bide horretan barrena, baina ezin dut itsu itsuan aurrera egin, Ananda, zugan soilik fedea dudala, jainko ahalguztiduna bazina bezala, eta areago Iñigo eta Xabierrengan fidaturik, horiek ez daude burutik sano, ezin dut, ikusten baitut argi eta garbi nora zoazen, horra non agertu zaizun barruan gorderik zeneraman haur abandonatu eta beldurtia, eta nik ezin diot jarraitu esklabo egin nahi nauen ume apetatsu horri, amaren hutsunea betetzeko baino ez nau-eta behar; nor zara zu nire amaz mintzatzeko, urdanga, ezta hitz erdi bat ere hari buruz, edo bertan hilko zaitut, entzun?; hil nazazu, ez duzu potrorik, hil nazazu, aurpegian zartako bat emateko baino ez zara gauza, ume negarti baten pare, jo nazazu ukabilez, potrorik baldin baduzu, eta amaitu dezagun hau guztia, ez nazazu besarkatu, ez ezazu negarrik egin, ostia, ume puta, aska nazazu, kendu zeure aho hori nire tititik, aska nazazu, ume gaixo bat besterik ez zara, ez ezazu negarrik egin, tira, zatoz, jarri hemen, kulunkatu egingo zaitut, baina ez jo ni berriro, ez didazu minik egiten, baina umiliatu egiten nauzu, ez didazu minik egiten, baina egunen batean kontrola erabat galduko duzu, zatoz, ez egin negar, maite zaitut, laguntza bilatu behar dugu, espezialista batengana jo, ez begiratu horrela, ongi, ez gara joango, ez baduzu nahi ez gara joango, ez zaitut inoiz utziko, ez izan beldurrik, ez zaitut utziko, maitekorra izan behar duzu nirekin, fidatu nitaz, leial natzaizu, beste inorekin ez nintzateke oheratuko inola ere, non aurkitu zu bezalakorik, galduta nengoen, nerbio arazoekin, bizitzan aurrerabiderik gabe, kaka hutsa nintzen, eta zu ezagutu eta eraldatu egin nintzen, bai, zuri zor dizut dena, buruz ongi samar jantziriko emakumea bilakatu nauzu, eskalatzaile bikaina, yoga irakaslea, eta bizi gogoa dut orain, ez nazazu hain estu hartu beraz, ez ezazu ito nigan jaioarazi zenuen ilusioa, zu ezagutu zintudanean erabat aldatu zen nire bizitza, orduan bezala jarraitu nahi dut, ongi dago, saiatuko gara beste urrats bat aitzina egiten, baina emadazu denbora pixka bat, ulertu egin nahi dut, ez diozu beldurrik izan behar ni galtzeari, heldutasun eta jakinduria handiko pertsona zara, ez utzi ezeri gure harremana zapuzten, gure bide espirituala eteten, egin negar, egin negar, badakit, uste duzu ez dudala ezer ulertzen, zuk dena argi duzu, badakizu nondik jo behar dugun betegintzarrea lortzeko, mendiak eskalatzen ditugunean
‎Zenbat ahalegin, zenbat saio egin eta, hala ere, alferrik. Burdin hiriaren giro itogarri hartan ezin zuten arnasa hartu.
2010
‎Baina ez? txarretik txarragora egin zuen, azkenean ezin zuen arnasa hartu?!
2011
‎Eta politikarik gabeko kultura, berriz, folklorea omen da hondar hondarrean. Horrela, bada, estatu modernoaren batasun politiko zurrun eta itogarrian kultur aniztasunak ezin du arnasarik hartu, aniztasun horren heriotza besterik ezin du erditu.
‎Zer du horrek esanguratsutik? Tira, kontua da ordura arte ezin nuela arnasarik hartu eskuineko sudur zulotik. Behin ebakuntza eginda, aldiz, biriketara airea behar den moduan heltzen hasi zitzaidan.
2012
‎Itotzera noa? ezin dut arnasa hartu, zorabiatzen ari naiz?
‎Aireak uko egiten zion biriketan sartzeari. Hurrupa txikietan baizik ezin zuen arnasa hartu. Itzal bat mugitu zen iluntasunean.
‎Harentzat, kalera ateratzea, supermerkatuan erosketak egitea, zinemara joatea edo merkataritza gunera joatea ezinezko zereginak dira. Egoera horietan, dardaraka hasten da, bihotza erabat bizkortzen zaio, ahoa lehorra sentitzen du eta ezin du arnasarik hartu, ikuspena lausotzen zaio, kontrola galduko duela dirudi eta hilko dela ere sentitzen du. Gogoan du sentsazio hori izan zuen lehenengo aldian futbol zelaian zegoela partida bat ikusten.
‎Livok zerbait esan nahi zion, baina ezin zuen arnasarik hartu.
2014
‎Helikoptero, kamioi… mota guztietako militarrak sartu ziren, mota guztietako armekin. Ikusi genuen jendea garrasika, nora jo ez zekiela, haurrek ezin zuten arnasarik hartu gas negar eragilearen ondorioz, zaharrak lurrean… Ezin da hitzez kontatu han ikusitakoa. Gure erantzuna, baina, indartsua izan zen.
‎Hala ere, sortu eta minutu gutxira hil zen. «Biriketako arazoak zituen, eta ezin zuen arnasa hartu», azaldu du Zubiagak, espezie desagertu bat berreskuratzeak duen zailtasunaren erakusgarri. Hala ere, baliagarria izan zen zelulak izoztu eta bizirik mantentzea posible dela egiaztatzeko, baita klonazio mota hori egingarria badela erakusteko ere.
‎Barruraino. Eta zerbaiten bila hasi da, eta uzkurtu ditut giharrak, eta orduan gehiago sentitu dut atzamarra aluaren barruan, eta erreka bat jaio da nire baitan; nire eskuan itsasoratzen hasi da eta, bitartean, ezkerreko eskua bularrari oratzen, modu leun batean galkatuz, laztanak laztanekin larrutan, bata bestearen gainean, uhin sinusoidaletan barrena higitzen; eta arnasak ezin du arnasarik hartu, eta hasperenak hasperenka dabiltza, eta tapakiarekin tapatzen dut ahoa kontrolatu ezin ditudan zaratak tapatzeko; eta aldakak dantzan, eta nire bizkarra goratuta parabola perfektuegi bat marraztuz, eta?
‎Orain ezin dut min hau jasan, Gorriak nire barruan zegoen guztia irentsi du, ez naiz hezur, haragi eta azal baino, baina barrutik? barrutik hutsik nago, ez da ni nintzenetik ezer geratzen, eta, aldi berean, hustasun hori guztiori, zulo beltz infinitu hori tristuraz eta ikaraz eta saminez beteta dago, eta ezin dut ebitatu hori sentitzea; saiatzen naiz, zin degizut saiatzen naizela bizirik nagoela sinesten, baina ezin dut ezin dut ezin dut arnasarik hartu, ezin dut lorik egin, ezin diot utzi jateari, erretzeari, neure buruaren kontrako guda honi amaiera eman nahi nioke eta hasiera bat bilatu, ez baitakit nondik hasi, nahiz eta hasi naizen dutxan sartu jantzi orraztu kalera irten paseoak eman pertsianak igo eta kokotsa apur bat altxatzen, hasi naiz gauzak egiten, baina ez diot zentzurik harrapatzen.... Ezeri.
‎Itokarrean nago. Eta aire ahokada handiak ematen ditut, bisiguaren pare; baina ezin, ezin dut arnasarik hartu.
‎Ternuan dago baleekin igerian. Itsaso hilean dago eguzkitan eta hondora doa, urak xurgatzen du eta gazia da dena eta egarri da eta ezin du arnasarik hartu (gatza baino ez du hartzen ahoa zabaltzen duenean) eta ez da azalera heltzen eta eguzkiaren argiak itsutu du eta eguzkia gero eta hurbilago dago eta eguzkiak klaxona jo du.
‎– Hainbeste ez. Ur azpian ezin duk arnasarik hartu. Nik zirrikitu bat bazaukaat behintzat.
‎Baina amak ezin zuen arnasik hartu.
2015
‎Bere ustez arazoa bisibilizatzeko batzuetan problematizatu egin behar da. "' Hemen arazo bat dago, euskal hiztunok ezin dugu arnasik hartu', esan behar dugu batzuetan".
‎Horrelakoa da. Androideek hidrokarburoen erreketatik energia lortzea bideratuko duen sistema bat diseinatzen jarri da; ez du nahi energia hori aurrerantzean zelula atomikoetatik lortu, modu horretan androideek ezin baitute arnasarik hartu eta jan. Zelula atomikoa ez da gizatiarra, hidrokarburoak bai, aldiz.
‎Hala iruditzen zitzaidan behinik behin: ezin nuela arnasarik hartu, ito egingo nintzela aldareko kandela hartaraino iritsi baino lehen. Hartan, itolarri hura jada jasanezina zitzaidanean, emakume zahar batek aurrea hartu eta aldarearen izkina bateko palanka bat altxatu zuen.
‎Atseginak zitzaizkion belar busti usaina, txorien zalaparta alaia eta ilargi betearen perfekzioa. Bereak ez diren leihoak irekiz eta beste nonbait biribildutako ilargiak behatuz aurkitu du galdutako bihotz ikara, harmoniarik gabeko anabasa karrankari honetan ezin baitu arnasarik hartu dagoeneko.
‎Hori gabe ezin zuen arnasarik hartu.
‎Amaren sabelean soka bat zegoen eta zure lepoan korapilatu zen medikuak izutu ziren ia ezin zenuelako arnasarik hartu.
2016
‎Ongi, analgesia gehiago orduan. Edo" ezin dut arnasarik hartu". Oxigeno gehiago… Gaixoak esaten dizu zer duen, eta zuk neurriak hartzen dituzu.
‎Horretarako, honela jokatu behar da: 1 Jakinarazi kaltetuari ezin duela arnasarik hartu eta oso izututa egongo dela. Bizkarrean kolpe batzuk egingo zaizkio.
‎Altruismo nabarmenena eta deigarriena aita ameena litzateke kumeekiko, haiek hazten halako lanak hartu eta gero, apurrik gabe alde egiten baitiete (34). Baleak eta izurdeak ito egiten dira ezin badute arnasarik hartu.
‎Hemen ezin dut arnasarik hartu.
2017
‎Paketearen barruan, Waldo zirraraz hain zegoen paralizatuta, ezen ia ezin baitzuen arnasa hartu. Azalak azkura egiten zion beroarengatik, eta bihotzaren taupadak eztarrian sentitzen zituen.
‎Aretxabaletako eta C.D Elgoibarreko fisioterapeutak jokalaria zegoen lekuraino iritsi zirenean berehala konturatu ziren zerbait ez zegoela ondo. Antza, erorketa gogorraren ondorioz mingaina irentsi zuen eta ezin zuen arnasarik hartu. " Egoerak larria zirudien eta ikusleen artean zegoen erizain bat ere gerturatu zen laguntzera.
‎Bakarrik, hasperenka hasperenka esperantza barik hasperenka nabil ezin baitut arnasarik hartu.
2018
‎Mahai azpian ezin zuela arnasarik hartu, eta kabrioletaren pertikak bereganaino sartzen zitzaizkiola.
‎Zurik arrazoi du... Uff, ezin dut arnasa hartu?
2019
‎Paketearen barruan Waldo hain zegoen paralizatuta ezen ia ezin baitzuen arnasarik hartu. Beroagatik, azkura zuen larruazalean eta bihotzaren taupadak, berriz, eztarrian nabaritzen zituen.
‎baina ez duzu atenditzen, eta iruditzen zaizu aurrean duzun atea estutuz doala, zure sama estutzen doan bezala. Ia ezin duzu arnasarik hartu. Eta inoiz baino presenteago sentitu duzu buruko pilota, eztanda egingo dizula iruditzen zaizu.
‎Altxatu nahi izan zuenerako, ordea, lepotik heldu eta herrestan zeraman sotanaz jantzitako lodikoteak. Ia ezin zuen arnasarik hartu ezkerreko besoaz egiten zion indar itogarria zela eta, baina, beste eskuan labana bat zekarrela ikusi zuenean, garrasi lazgarri batean lehertu zen. Zorionez, berehala agertu ziren parean lotutako baporeko marinelak, eta erasotzaileak ospa egin beste aukerarik ez zuen izan.
‎Rosak zentimetro eskasera ikusi ditu, ezin izan du ezer egin, ezin izan du begirada apartatu, ez du astirik izan. Larritasunak gainezka egin dio, ezin du arnasa natural hartu.
2020
‎Izpi kosmikoetatik etengabe babestu genuke, mutaziorik eragin ez dezaten gure gorputzean. Eta hango atmosferan ezin dugunez arnasarik hartu, gailu artifizialak genituzke. Horrek guztiak eragina izango luke gure gorputzean.
‎Milioika pertsona, errefuxiatu klimatikoak bihurtu dira. Gaixo jartzen gara eta ia ezin dugu arnasarik hartu. Lurrak ez gaitu nahi.
‎Connellek zimiko moduko bat sentitzen du hatzetan eta ezin du arnasa ondo hartu.
‎Eta ezin dut arnasarik hartu.
2021
‎Lau polizien artean lurrera bota zuten, eta eskuburdinak jarri zizkioten, eta haietako batek, Derek Chauvinek, belaunarekin lepoa zapaldu zion, geldirik eusteko. Horrela eduki zuen, 9 minutu eta 29 segundoz, nahiz eta berak behin eta berriz errepikatu ezin zuela arnasarik hartu; zazpi minutu igaro zirenerako, Floyd konorterik gabe zegoen, baina polizia zuriak jarraitu egin zuen hari eusten, harik eta larrialdi zerbitzuak heldu ziren arte. Ezin izan zuten ezer egin.
2022
‎Ez du ongi ikusten, xirimiria, ezin du arnasarik hartu, hezetasuna, haizea astunegia da, taupa taupa, orain beroa. Beroa aurpegian.
‎" Ez joan, Lea". " Zer diok, Marco?, utz nazak."" Ez joan, Lea."" Marco, ezin dudala arnasarik hartu. Marco, uzteko.
2023
‎Dendaostera sartu denerako ezin du arnasarik hartu, bihotza atera beharrean dauka, horman bermatu du sorbalda eta arrastaka eraman du behera lurrean esertzeraino, belaunak bildu, eskuak forropolarraren azpian sartu eta harramazka egin die bularrei. Hau ez da hura, baina gauean maletak egiteko promesak baino ez du baretu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia