Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2000
‎HORREN inguruan, ezin dugu ahaztu ETA erakundeak publikoki adierazi duela bere praktika armatua alde batera uzteko prest dagoela Euskal Herriko eskubide politikoak gauzatzeko prozesu demokratikoarekiko konpromiso tinkoa baldin bada. Beraz, borroka armatua elkarlanerako arazo gaindiezina bilakatzen zaien sektore horientzat, badago eskaintza zehatzik, askotan aipatutako su eten berri bat baino eraginkorragoa, hots; ETAren borroka armatua baztertzea Euskal Herri osorako prozesu demokratikoaren truke.
‎Guztiz onartzen dut hori, baina ezin dugu ahaztu herria alderdi politiko baten izenean ordezkatzen dugula, eta badira herriaren kudeaketaren gainetik dauden baloreak. Udal akordio hauek su eten giroan sortu ziren eta legebiltzar mailako akordio bat ere bazegoen.
‎Inolako zalantzarik gabe, langileen heriotzak eta langileek jasan beharreko ondorio larriak dira lan istripuen alderdirik lazgarriena, baina, hori horrela izanik ere, ezin dugu ahaztu eragiten duten kostu ekonomikoa. Eta, lehenengo aldiz, modu ofizialean ezagutzera eman da EAEn lan istripuek 1999an eragindako kostu ekonomikoa.
‎Eta hor dira aldizkariak, esaterako. Gainera helduak ere ezin ditugu ahaztu. Horri guztiari Gabonetan heldu diogu.
‎Borgesen Babelgo liburutegiaren metafora erabiltzen badugu, liburutegi unibertsal horretan dago euskara, beste hizkuntza guztiak bezala, baita xumeena ere. Unibertsaltasun horretan ezin dugu ahaztu ingelesa ere partikularra dela. Miguel Torga idazle portugaldarrak esaten zuen:
2001
‎Horrela, RWE talde alemaniarra kontuan hartu beharrean gara, dagoeneko Hidrocantabrico erosteko eskaintza bat egina baitu. EON enpresa ere ezin dugu ahaztu, hau ere Alemaniakoa, Endesa Iberdrolako aktiboak erosteko gogoa erakutsi zuela kontuan izanik. Belgikako Electrabel ek ere izan lezake Iberdrola bereganatzeko interesa.
‎Iragarkien sormenaren mailaz ari bagara, Euskal Herrian badugu behar den kapazitatea publizitate kreatiboa egiteko. Baina ezin dugu ahaztu honetarako dauden oztopoak: bata, hemengo iragarle handiek (inbertsio handiak egiten dituztenak) Madrilera edo Bartzelonara jotzea nahiago izatea; bestea, kanpoko bi merkatu horiek profesional onak erakartzeko duten ahalmena (kanpaina eta soldata interesanteenak han daudelako).
‎bata, hemengo iragarle handiek (inbertsio handiak egiten dituztenak) Madrilera edo Bartzelonara jotzea nahiago izatea; bestea, kanpoko bi merkatu horiek profesional onak erakartzeko duten ahalmena (kanpaina eta soldata interesanteenak han daudelako). Bestaldetik, ezin dugu ahaztu publizitate sektorea ekonomia orokorraren atzetik ohi doala, hau da, herri bateko ekonomia sendoak publizitate sektore indartsua dakarrela. Era berean, publizitatea gure enpresek duten lehiatzeko erreminta izatearren, ekonomia orokor horretarako publizitate sektorea indartsua izatea lagungarria da.
2002
‎Batzuetan kulebroi itxura hartzen dutela eta garrantzia gehiegi ematen zaiola pertsonaien intimitateari? Fikzio lanen aurrean gaudela ezin dugu ahaztu eta, gainera, eskolako liburu aspergarrietan aipatzen ziren pertsonaia aseptiko eta lehorrak humanizatzen ere lagun dezake horrek
‎Grupo Correo Prensa Españolak ezin du ahaztu Emilio Ybarra talde horretako akziodun handienetakoa dela, hango administrazioko kontseiluko kidea dela eta, gainera, haren anaia dela hango presidentea. Taldearen informazioa, funtsean, Ybarraren eta haren jirakoen bertsio ofiziala eta instituzioekin kolaboratzeko duten borondate ona ikusaraztera zuzendu dute.
‎Hori gizartea mehatxatzea eta beldurtzea da, gizarte honek irtenbiderik ez duela irudikatzeko. Epe laburrera arazo asko dauzkagu, baina ezin dugu ahaztu gure helburuak zeintzuk diren eta horri heltzen badiogu eta lana egin, lehenago edo geroago etorriko dira fruituak.
‎Iazko ikasturtean 1.661 ikasle eta 75 irakasgai izan zituzten. Noski, Bergaran egoitza duen UNED ere ezin dugu ahaztu.
2003
‎Arabako Itziar Ugarteren hitzetan «ez dakit zehazki zer den, baina Slutskayak badu zerbait gusttzen ez zaidana». Emakumezkoekin amaitzeko ezin dugu ahaztu iaz Naganon, Slutskaya eta Kwanen atzetik, brontzezko domina lortu zuen Fumie Suguri japoniarra. Ezta Malmon zilarra lortu zuen Elena Sokolova errusiarra ere.
2004
‎inprenta batetik ateratzen den paper orri edo liburuarekin. Baina ezin dugu ahaztu teknologia berriek berebiziko iraultza eragin dutela komunikazioaren alorrean. Ingurune multimediatiko batean gaude guztiok, eta belaunaldi gazteenek, bereziki, naturaltasun osoz bizi dute errealitate berri hau.
‎Tortura badagoela adierazten digun beste zantzu nabarmena bada: ezin dugu ahaztu GAL ez zela banda autonomo bat izan, kalean libre zabilena. GAL hizkiekin azaleratu zen une jakin batean Estatuaren egitura organiko, jerarkiko, instituzional eta konstituzional osoa.
2006
‎Legeak aldatzearen ildotik, pauso batzuk eman ditu XIX. eta XX. mendeetan. Baina ezin dugu ahaztu munduaren heren batean bakarrik aldatu direla legeak. Munduaren heren bi oraindik ere, emakumeari dagokionez, gu XIX. mendean bezala daude.
‎1975 eta 1993 urteen artean egin ziren birmoldaketen ondoren eta nekazaritzan, abeltzaintzan eta arrantzan izandako birmoldaketaren ondoren, Euskal Herria Zerbitzuetara eskainia dagoen herri berdinduagoa da. Hala ere, ezin dugu ahaztu zerbitzuetako asko euskal industriak bultzatu duela, nahiz eta industria hau oraindik garrantzitsua izan nolabait. Hau da Udalbiltzak, Nazio Garapenerako Biltzarraren eta Gaindegiaren laguntzarekin egin duen Euskal Herria Datuen Talaiatik bigarren liburukian ikus daitekeen ondorio garrantzitsuetako bat.
‎Espainiako Estatuko magistratuen elkarte garrantzitsueneko bozeramailea Bartzelona joaten bada ezin du esan epaitegietan katalana erabiltzea, zerra mekaniko bat eskura izanda esku-zerra erabiltzea bezala dela. Eta ezin dugu ahaztu Gerra Zibilaren zorra oraindik kitatu gabe dagoela. Beraz, baikortasunez, nik etorkizunean sentsibilitatea handitzearen aldeko apustua egiten dut.
‎Esan daiteke zure zinemagintzak harreman estua duela Goya abizenarekin. Goya sariez gain, Luis Goya produktorea ere ezin dugulako ahaztu. Gizon honek asko lagundu dizu, ezta?
2007
‎Jendearen poza iluntzea eta diktaduraren sare ezkutuak babestea izan litezke bahitzaileen helburuetako bi, baina ezin dugu ahaztu gertaera honek datozen epaiketetan izan dezakeen eragina. Izango al da epaiketa gehiago?
‎Hau guztia esan ondoren, beraz, ezin dugu ahaztu lurralde garatuenetan klase ertaina existitzen bada, Ongizatearen Estatuari esker dela, eta ez norbanakoen lorpenen eta arrakasten ondorioz. Hortaz, klase ertainak ez luke gauza bat ahaztu behar:
2008
‎Lehenik eta behin, azpimarratu nahiko nuke hemengo egoera zein den aintzat hartuz laguntza ekonomikoa oso garrantzitsua dela. Nafarroako ikastolek ez dute jasotzen EAEkoek jasotzen duten adina diru eta ezin dugu ahaztu ikastola bat aurrera ateratzeko dirua behar dela. Bestalde, Nafarroa Oinezek Jaso ikastola Iruñean ezagutarazten lagun dezake.
2009
‎Argi dago desoreka dagoela. Baina ezin dugu ahaztu orain dela hamar urte desoreka askoz ere handiagoa zela. Pausoak eman ditugu, baina gehiago eman behar dira.
‎Ba, musikaren mundu honetan balio duena da ezagutu dezakezun jende interesgarria, eta horrek ahalbidetzen duen kultura eta giza trukatzea. Zoritxarrez, ezin dugu ahaztu aurrera egiteko gero eta horma lodiagoak jartzen dizkigutela. Baina, azkenean lehenengoak guztia konpentsatzen du.
2010
‎Beti ibili gara garai haietako kontzertuak, bideoak ikusten, eta halakoetan sabelean ere kilimak sortzen zaizkigu, baina ezin dugu ahaztu gu 2010 urtean gaudela eta garai haietako ideologia eta mugimendu haiek maitagarriak izan arren, daukagunera eta garenera egokitu behar dugula.
‎Denok dakigu burgesiaren boterea diruaren jabegoan eta estatuaren nagusia izatean datzala. Aitzitik, langileek, sindikatuek, ezker sozial eta politikoek ezin dute ahaztu beren benetako boterearen iturria, funtsean, kalean mobilizatzeko ahalmenean dagoela. Batez ere, krisi kapitalistan, lege eta ohitura erreakzionarioek kaltetutako gizartearen zati guztien errebindikazioak antolatzeko eta biltzeko ahalmena landu behar dutela.
‎Bestaldetik, ezin dugu ahaztu, Europako erabakiek ez ezik, Frantziako eta Espainiako gobernuen erabakiek zuzenki kolpatzen gaituztela. Horregatik gure beharra ere bada, langile gisa eta nazio gisa, Hegoaldeko eta Iparraldeko euskal langileok Espainiako eta Frantziakoekin batera kapitalismoaren aurka eta askatasunaren alde jotzea.
‎Ez ditzagun gizonezkoak desitxuratu. Eta bestetik, ezin dugu ahaztu mugimendu feministak, hastapenetan, izugarrizko borroka egin zuela espetxe politikaren aurka, kartzelen aurka. Eta orain badirudi kartzelaz betetako Estatu bat nahi dugula, bertan gizon gaizto guztiak sartu ditzaten.
2011
‎Lehenik eta behin, askotan kapitalismoaren aurkako mugimendua bezala jaio da, baina salbuespenak salbuespen Porto Alegreko bilerak hor daude proposamenen aldea gutxi landu da, mugatuagoa izan da eta gutxienez horien oihartzuna nahiko antzua izan da iritzi publikoaren aurrean. Hori azaltzeko noski, ezin dugu ahaztu talde anitz sarritan izaera oso ezberdinetakoak bildu direla denominazio horren azpian. Era berean, mugimendu horren" arrakasta" ezagunenak kapitalismoa zuzentzen duten erakundeen goi bilerak eteteko saiakerak izan dira, baina, segurtasun neurriak handituz eta hiriak gotorleku bihurtuz, eragina asko murriztu da, baita euren inpaktu mediatikoa ere.
‎Jakina, ezin dugu ahaztu gizartea misoginoa dela, eta emakume gisa lortzen dugun eksubide bakoitza ordainaraziko zaigula. Ama izan nahi baduzu, horrek prezio bat izango du, ez baduzu izan nahi ere prezioa izango du, lesbiana izan nahi baduzu, ordaindu egin duzu, senarrak adina eskubide nahi badituzu, bidesaria izango da...
2013
‎Ez. Egia da musikariok egun gogorrak bizi ditugula, baina ezin dugu ahaztu sorkuntza aldetik oso garai onak direla. Goi mailako jende asko dago, gazteak oso prestatuta datoz, Musikeneren emaitzak ere ikusten hasiak gara.
‎Euskal Herritik begiratuta eztabaida oso interesgarria bada ere, ezin dugu ahaztu katalanaren eta euskararen egoerak oso desberdinak direla:
‎Azkenik, ezin dugu ahaztu Garbibai ez dela ibaien garbiketaz kontzientzia hartu duen kolektibo bakarra, ezta lehena ere. Badaude beste batzuk, Urgarden kasu, jarduera ludikoekin nahastu gabe hilero ibairen bat garbitzeko deialdia egiten dutenak.
2015
‎Iragana ahaztea izaten da memoria historikoa aipatzen denean azaltzen den kezka nagusia, baina gizarteak ezin du ahaztu ez dakiena. Transmisio falta da informazio galera horren arrazoi nagusia.
2016
‎Badakiguna zera da, elikadura osasungarria moldatu nahi duenak eltzekariak ezin dituela ahaztu. Nazio Batuen Erakundeak aurtengo urte hau eltzekarien urte izendatua du.
2017
‎A. Gartzia: Oraindik hizkuntza eskubideen urraketak salatzen ibili beharra daukagu, ezin dugu ahaztu. Egia da, bilakaera bat izan dugu eta duela urte batzuk esan genuen euskaraz bizitzeko garaia zela.
‎Azala espazioarekin eta Artium museoarekin elkarlanean, eskakizun ofizial bat egin genion arkeologia museoari (hantxe daude piezak gordeta), hartara, piezak eramateko museo horretatik 400 metrora, hots, Artiumera, ikusteko ea arte garaikideak zer nolako ekarpena egin ziezaiokeen halako gai arantzatsu bati. Buztinezko pusketa batzuk baino ez dira, baina ezin dugu ahaztu zer nolako eragina duten gizartean.
2018
‎Lehenik eta behin, azken urte hauetan argi ikusi da jendeak kanabera erabiltzen eta arrantzatzen jakin arren, zenbaitetan ez dagoela bere esku arrainik arrantzatzea; bigarrenik, gero eta gehiago dira kanabera eskuetan arrantzatzen ibili arren arrain txikiegiak harrapatzen dituztenak; azkenik, eta ez bigarren maila batean, ezin dugu ahaztu zenbait kasutan, arrazoi bat edo bestea dela eta, inoiz kanabera erabiliko ez duten pertsonak ere badaudela, eta hauek ere arraina jan beharra daukate.
2019
‎Azken bolada honetan gauzak mugitzen ari dira emakumeen mugimenduan, pentsiodunen artean… Huerta de Peraltako lan gatazkan ikusi genuen zer lor dezakeen elkartasunak. Zaila da gauzak aldatzea, baina ezin dugu ahaztu gu, langileok, asko garela, gehiengoa garela. Gure artean elkartasuna eta konfiantza landu behar dugu, eta horrela posible da.
2020
‎Benetan ospatu beharreko efemeride bat da. Baina ezin ditugu ahaztu aurtengo beste urteurren batzuk, agian ez hain distiratsuak, edo ez hain ezagunak, baina horiei buruz hitz egin behar dugu.
2023
‎Haizea Egiarte: Irakasle moduan sarri gela barruko kontuei ematen diegu batez ere garrantzia, baina kanpo espazioa ere eskolaren parte da, ezin dugu ahaztu jolasteko leku aproposa direla kanpo espazioak eta umeek autonomia, psikomotrizitatea… jolasaren bidez ere garatzen dutela. Patiora irteten direnean, beraiek erabakitzen dute nola jolastu, zertara, irudimena erabiliz, helduek ezarritako arauetatik askeago, eta libreki eta inkontzienteki, ikasten ari dira hor ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia