Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 142

2000
‎Aita Bartolome jesuita zen, baina jesuita berezi bat, baldin jendeak haiei buruz zuen iritziari kasu egin behar badiogu behintzat, zeren erraiten baitzen haietaz —Parisko jesuitek jansenisten kontra izan zituzten borroken ondotik bere batez— ezen ez zutela deus ere jakin nahi bekatu benialetarik harat, eta aita Bartolomek, aldiz, bekatu mortaltzat zituen kasik bekatu guztiak; eta jesuita berezia zen, orobat, bertze alde batetik, jaun inkisidorearen lagun zelako eta instituzione harekin harreman estuak izan zituelako... jesuita izanagatik ere eta jesuiten ordenakoa, erdi jesuita eta erdi dominikoa balitz bezala, nolabait erraitearren, horrelako nahaste bat gezurrezkoa balirudike ere. Bertzenaz, guztien ahotan zebilen ezen jesuita misionestak jendearen baitarat iristeko —jendea beldurtzeko, jaun André? — dohain berezia zuela, eta bazirudiela ezen spirituak —beldurraren spirituak, jaun André? — ukitua zela, zeren joaiten zen herri guztietan uzten baitzuen jendea hunkiturik eta gogo aldaturik, halako suertez, non, misioneak akabatu bezain fite, ezin konta ahalekoak izaiten baitziren konfesionea solizitatzen zioten herritarrak, beren egunorozko desbidetik bidezko biderat egiteko asmotan. Nik ez dakit ba ote zuen hartan zer ikusirik pulpiturat eramaiten zuen burezurrak, huraxe zelako, hain zuzen ere, haren ohitura, baina baietz erranen nuke, zeren eta batzuetan burezurra bi eskuz hartu eta oihuka erraiten baitzuen:
‎Izan ere, badirudi ezen orain dela bi mende eta erdi —Urbiain fundatu zenetik ehun bat urte geroago edo, beraz— lehorte izugarria izan zela Urbiainen, ekainean eta uztailean ur xortarik ere egiten ez zuela. Eta ekainaren azken aldean herritarrak kezkatzen hasi, eta uztail osoan prozesioan atera zuten herriko patroina, zeina baitzen denbora hartan san Mamerto, bere ezin konta ahala mirakuluengatik ezaguna izan zen Vienako artzapezpikua, baina alferrik. Eta erraiten zioten san Mamertori:
‎izan ere, zenbat eta zenbat mintzatu ginen kapitaina eta biok, itsasoratu aitzin, honetaz eta hartaz, baina batik bat itsasoaz eta itsasoarekin loturikako hainbat gaiz...! Eta konbertsazione haietan hura zen kasik beti erraile eta irakasle, eta ni entzule eta ikasle... eta hala hitz egin zidan, konparazione, euskaldunek urruneko itsasoetan egin izan zituzten balentriez, balearen arrantzuan; hitz egin zidan marrazoez eta bertze mila arrain suertez; hitz egin zidan Ekialdeko Indiaz eta Mendebalekoaz, non ezin konta ahala lurralde hauteman baitzitezkeen, eta bertze hainbat herri eta gizon arraza, bakoitza bere izatasunarekin eta ez sinesteko moduko sinesteekin; hitz egin zidan urpean zeuden su-mendiez, zeinetarik uharteak eta artxipelagoak sortzen baitziren... Eta hitz egin zidan bertze mila kontuz, eta nik harri eta zur aditzen nion.
2002
‎esan nahi baita andaluz bakoitza bere Ama Birjinak bizi zuela, nola sinestunak hala ateo bat baino gehiago: Virgen de los Desamparados, Virgen del Rocío, Virgen del Rosario, Virgen de la Macarena..., bakoitza bere kofradiarekin eta bere prozesioekin, ezin konta ahala baitziren lurralde hartan Ama Birjinak zituen deiturak.
2003
‎Eta bekatuak izkiriatzen hasi zen, bostehun lerro gutxienez izkiriatu zituen! Protestantea baitzen Friedrich Wolff jauna, lehen ere esan dizuet, eta ezin konta ahala bekatu egin baitzituen, ondorioz! Ai, zer nolako infernua pasatu zuen ardi beltz alemanak, Jainkoak barkatu ez balio!
‎Egunero hogei gramotik pasatzen ez bazarete, ez duzue beldurrik eduki behar. Haragiak adina proteina du, eta ezin konta ahala bitamina. Eta ultzeraren kontrako asmakizunik behinena duzue.
2004
‎Etxekaltez josia dago, beraz, balizko abertzale batzuen pentsaera eta praxia. Ez da harritzekoa izango, orduan, herri honek bere buruaren jabe izateko dituen ezin konta ahala trabari gain hartzeko erakusten duen ezintasuna. Ideologia mota honen ordezkari intelektualik leialena Joseba Arregi denez, ondorengo harribitxi hauek hautatu ditut erakusgarri:
‎Botere kontzeptuaren logika horrek gizarte indar eta gizarte egitura hegemonikoen joeraz jabetzeko gaitasun teorikoa eskaini behar liguke, gizarte aldaketen nondik norakoa joera nagusi horren ardatzean biraka dabilelako. Hizkuntzaren estatusa zertan den jakiteko, hortaz, gizartearen antolamendua zurkaizten duten ezin konta ahala adierazle eta faktore banan banan izendatu beharrean, hobe genuke hegemoniaren logikari darion indarra eta legitimitate eginkizuna zorrotz hautematea. Labur zurrean:
‎Ez ote da hau guztia, diogun bidenabar, egungo globalizazioaren hastapena izan zen orain dela mende batzuetako kolonizazioaren beste urrats bat? Mendebaldeko Estatu batzuk munduan barrena abiatu ziren orduan heriosuhar, ezpataren eta erlijioaren aginduetara, besteak beste, munduko ezin konta ahala herri nortasun eraistera. Haren ondorengo zuzen zuzena dugu inondik ere oraingo globalizazioaren edo inperialismoaren olatu oroberdintzaile hau, bide batez, ingelesa munduko hizkuntza gisa ezartzeko xedez.686
‎Euskara euskal herritarren ohiko mintzabide bihurtzeko egitasmo zabalak ezin konta ahala alderdi dauzka. Oraingo honetan, Iñaki Arruti eta Fernando Muniozguren datozkigu elkarrekin, elkar hartuta behinola mamitu zuten proposamenaren berri ematera.
‎Euskaldun berriaren ibilera malkartsuak ezin konta ahala gorabehera ditu. Aldapan gora, malkarrez malkar, inoiz kementsu, beste batzuetan herabe.
‎242 Iñigo Kastresana euskaraz mintzatzeagatik atxilotu zuten, baina honelako adibideak ezin konta ahala dira: –Berak (ertzainak) esan zidan ulertu behar nuela herri elebidun batean bizi garela eta berak gaztelaniaz hitz egiteko eskubide osoa zeukala.
‎Izan ere, haren familiak bazuen, bai, dirurik soberan, baina haren etxeari, ardo egin berriari bezala, urteen zaporea falta zitzaion: goi mailako zigilua eta marka, alegia, tradizio eta historia luze batek baizik ezin eman ziezaiokeena, moduak eta moldeak ez baitira diruz erosten, ez kolpetik sortzen, ez begien itxi ireki batean ehuten; ezaugarri horien faltan, baina –eta segurtasun ez hartan, ondorioz–, Montserratek hainbat suzedaneorekin bete zuen familiaren gabezia, gehiegikeriara joz eta ezin konta ahala gizon ospetsuz inguratzen ahaleginduz, gehiegikeria hura gabezia estaltzeko ezinbesteko elementua balitz bezala: hortxe, jaun andreok, gizon ospetsu bat gehiago nire bildumarako; horra hor, bai, markako ardoa, munduko enologorik goi mailakoenak irrikatuko lukeena eta begi onez aukeratuko!
2008
‎Baina ama egoskortuta zegoen: esan nahi baita balizko irtenbideen haize arrosak eskaintzen zizkiòn ezin konta ahala norabideen artean bakarrak itsutzen zuela, halako eran, non bere itsualditik, heriotzak sendatzen ditu gaitz eta min guztiak, erabakitasun handiz esan baitzion:
‎eta irudia bere tokitik falta delako! Edo nahiago al zenukete santuaren irudia hemen egotea eta santua infernuan, ezin konta ahala deabru legioen artean. Horrekin ez dut esan nahi, noski, irudia falta izatea berdin zaidala, hori ere ez, baina bai iruditzen zaidala lezio bikaina ikas dezakegula gertatutakotik, eta horretan ahaleginduko naiz?
‎Aristondok esan digu orain dela 25 urte baino nazioago garela gaur egun. Baina nazioa ulertzeko ezin konta ahala irudikatze modu daudela ohartu gara saio honetan bertan. Nazio politikoaren kontzientziaz den bezainbatean, agian hobeto gaude orduan baino.
‎Nahiz eta, nola uka, borroka politikoak gurean erakutsi duen giza gaitasun eta duintasun eredugarria ahantziezina izan. Hunkigarria izan da eta da, ezin konta ahala euskal seme alabak euskal aberriaren alde erakutsi duten borroka grina eta paregabeko duintasuna.
‎uler dezaket lapurra kaperan sartzeagatik aztoratuta egotea, lapurra hiltzailea ere izan baitaiteke, baina ulergaitz egiten zait bere burua kristautzat duen edonor kezkatzea, zergatik... eta irudia bere tokitik falta delako! Edo nahiago al zenukete santuaren irudia hemen egotea eta santua infernuan, ezin konta ahala deabru legioen artean. Horrekin ez dut esan nahi, noski, irudia falta izatea berdin zaidala, hori ere ez, baina bai iruditzen zaidala lezio bikaina ikas dezakegula gertatutakotik, eta horretan ahaleginduko naiz... zuek ere halako erabakia hartu baitzenuten, bizitza osoan komentuko harrien artean ixtekoa, Jainkoari zeuen bizia eskaintzeko asmotan; esan nahi dudana da zuek modu sakonean bizitzeko aukeraren alde egin zenutela noizbait, eta sakonean bizitzea badakizue zer den:
‎Baina ama egoskortuta zegoen: esan nahi baita balizko irtenbideen haize arrosak eskaintzen zizkiòn ezin konta ahala norabideen artean bakarrak itsutzen zuela, halako eran, non bere itsualditik –heriotzak sendatzen ditu gaitz eta min guztiak– erabakitasun handiz esan baitzion:
2009
‎Hil eta gero argitara zen Cartas familiares del ciudadano José Joaquín de Clararrosa a Madama Leocadia, 1822,. Clararrosaren beste batzuk bezala, dio K. Izagirrek?, Cadizko Obispoak debekatua izango zen. Liburu hauetaz gainera (eta Amerikan publikatu zuenaz), ezin konta ahala panfleto argitaratu zuen, Eliza eta Estatuaren arteko bereizketaren aldekoak batez ere?.
‎(?) Bere Jesusen bizitza k Frantzia zeharkatu zuen eta mundu osoa zeharkatu zuen, arrakasta editorial berdingabean. Lehen hiru hiletan zortzira iritsi ziren frantses argitalpenak; urtebetean bost izan ditu Alemanian, eta Europako bertsioak ere ezin konta ahalekoak dira.
‎Goizeko zortziak ziren une hartan, eta, aurkikuntzarekin batera, ostia hura, ezin konta ahala simetri ardatz zituena (bat, eta beste bat, eta beste bat, ehun, mila, infinitu?), Jainkoaren gorputza zen!?, Nazariok bihotza saltoka nabaritu zuen?
‎Baina Albertok bazuen, ezin konta ahala izakien nahaste borrastean, ipar bat; esan nahi baita izaki haiek guztiak ez zitzaizkiola berdin, berak ere bere lehentasunak baitzituen:
‎gerra bat? gerra baitzen esparrurik behinena eta egokiena jende goranahiak aparrak bezala gora egin zezan, historiak, bere ezin konta ahala adibiderekin, behin eta berriro erakusten zuenez:
‎Henrikerendako ari zen orain lanean. Hiriko murruen azpira ailegatuak ginenez geroztik, ezin konta ahaletan ikusia nuen gauaren erraietatik agertzen eta ilunpe berean desagertzen.
‎Goizeko zortziak ziren une hartan, eta, aurkikuntzarekin batera –ostia hura, ezin konta ahala simetri ardatz zituena (bat, eta beste bat, eta beste bat... ehun, mila, infinitu...), Jainkoaren gorputza zen! –, Nazariok bihotza saltoka nabaritu zuen... Hain pozik zegoen, bai –bere bideari borondatetsu eta ahalegintsu ekiten dion autodidaktak hunkitzeko joera berezko bezain gehiegizko bat du, nerabe bat bezala erreakzionarazten diona aurrerapauso bakoitzean–, non hotelera itzultzea erabaki baitzuen, zeina urruti gabe baitzegoen, katedraleko plazatik bizpahiru minutura oinez.
‎Baina Albertok bazuen, ezin konta ahala izakien nahaste borrastean, ipar bat; esan nahi baita izaki haiek guztiak ez zitzaizkiola berdin, berak ere bere lehentasunak baitzituen:
‎konbentzituta zegoela; baina, nola ageriko arrazoi batek beti baitu ezkutuko bat guxienez, baliteke merituak egiten ere ibili nahi izatea; Nikolaik, izan ere, argi zuen –argi behar zuen, bere portaera gehiegizkoak salatzen zuenez– egun argiz hirian gertatutakoak –borrokatxoak eta liskarrak– beste zerbait iragartzen ari zirela: gerra bat... gerra baitzen esparrurik behinena eta egokiena jende goranahiak aparrak bezala gora egin zezan, historiak –bere ezin konta ahala adibiderekin– behin eta berriro erakusten zuenez: dominarik gabeko soldadu soilak edo sarjentuak, gauetik egunera jeneral dominadun bihurtuak, edo funtzionario grisak ministro, askotan zorte kolpe batek lagunduta, bai, baina aurretik merituak ederki eginda gero... eta Nikolaik bere neurriko ametsak zituen, ausaz, ez Stalin bezalako buruzagi karismatikoa izateko, ezta ministroa ere, baina bai partiduan kargu on bat izateko, beharbada, hiriko edo probintziako partiduko buru, konparazio batera, edo antzeko zerbait; Nikolaik, beraz, kamioiaren kutxa merituz beteta zeraman, baina, egoitzara iritsi ez beste, ia meritu gehienak kendu zizkioten, sei gizonetatik berehala askatu baitzituzten lau; Nikolaik, gainera, ekintza hura zela-eta, entzutekoak entzun behar izan zituen hiriko partiduko buruarengandik, berea –Nikolairena– inorekin kontsultatu gabeko ekintza izan zelakoan, indiziplina hutsa, eta erne ibiltzeko hurrengoan, gerra garaian fusilamenduekin ordain baitzitezkeen indiziplina faltak.
‎(...) Bere Jesusen bizitza k Frantzia zeharkatu zuen eta mundu osoa zeharkatu zuen, arrakasta editorial berdingabean. Lehen hiru hiletan zortzira iritsi ziren frantses argitalpenak; urtebetean bost izan ditu Alemanian, eta Europako bertsioak ere ezin konta ahalekoak dira.
2010
‎–Kontzientzien kolektibitate harmoniko bat, superkontzientzia moduko bat ere badena. Eta lurra estaltzen duena, ez bakarrik ezin konta ahala pentsamendu alez, baizik eta bilgarri pentsalari batez, guztiaz pentsamendu ale sideral bat, bakarra bezain handia, gailendu arte.
‎Errealitate psikikoaren espazioa ez da, beraz, dimentsio bakarrekoa: multidimentsionala da, ezin konta ahala aldagairen araberakoa, eta espazio horretan egin behar dira psikeari buruzko analisi guztiak, ganorazkoak izango badira: ganorazkoak, bai, baina baita ezinezkoak ere, errealitate psikikoan, neurgailu zehatzik ez izateaz gain, sentimenduen argi ilunen ahalmena ez da kilowatiotan neurtzen, metaforikoki ez bada?, guztia aldatzen baita unez une, baita borondateak landutako egoera egonkorrik egonkorrenetan ere, eta horrek erakusten du pertsonaren baitan ez dagoela garaipen erabatekorik, arimaren gudu zelaietan, armaden arteko gerra konbentzionaletan ez bezala, hil ahala pizten dira hiltzen ditugun etsaiak eta hiltzen ditugun itzalak:
‎Ondorioa garbi dago, anaitasun unibertsalaren idealak ematen baitio zilegitasuna edonori, baita anaia garbitzeko ere, Anbrosiok Abelardo edo Abelardok Anbrosio, gizonak inoiz amestu izan duen ametsik ederrena amesgaizto bihurtuz: anaiak anaia hil zuèn antzinako historia bera, ezin konta ahala bider errepikatua. Nola ahaztuko dut, bada, xehetasun hori, anaiari buruz egin dezakedan epaiketan?
‎Haien garaian izugarriak izan zitezkeen ondorioak, zer edo zer esanez gero haien aurka. Maiz, gainera, haien borondatea irabazteko, ezin konta ahala biktima eskaintzen zizkieten: gerran hartutako presoak, edo birjinak eta dontzeilak.
‎orduantxe jakin bainuen surrealismoa ez zela kontu bitxi bat, errealitatearekin lotutako zerbait baizik; are gehiago: surrealismoa errealismoaren ezin konta ahala izenetako bat besterik ez zen, ausaz; edo aurretik egin ote nuen surrealismoa neure, modu oharkabean izan bazen ere, Pagoagan gertatutakoak ere ez baitziren txantxetakoak izan, ezta, Damaso?; bai, badakit surrealismoa zerbait konplexuago eta aberatsagoa izan zela, mugimendu iraultzaileekin ere lotua sarri askotan, baina uste dut ulertzen duzula zer esan nahi dizudan, arrazoizkoa ez dirudien baina arrazoia bezain erreala den beste mundu horretaz ari bainatzaizu, azken batean.
‎–Baina ezin konta ahala zarete eta gure tirogaiak agor genitzake, triskantzan denbora galduz!. Ongi erregulatuko dut tiroa?
‎"... Kontzientzien kolektibitate harmoniko bat, superkontzientzia moduko bat ere badena. Eta lurra estaltzen duena, ez bakarrik ezin konta ahala pentsamendu alez, baizik eta bilgarri pentsalari batez, guztiaz pentsamendu ale sideral bat —bakarra bezain handia— gailendu arte. Banakoen gogoeta askotarikoak elkarrengana bilduz, pilatuz, eta aho batezko gogoeta bakar batean berrindartuz...".
‎Haien garaian izugarriak izan zitezkeen ondorioak, zer edo zer esanez gero haien aurka. Maiz, gainera, haien borondatea irabazteko, ezin konta ahala biktima eskaintzen zizkieten: gerran hartutako presoak, edo birjinak eta dontzeilak.
‎Ondorioa garbi dago, anaitasun unibertsalaren idealak ematen baitio zilegitasuna edonori, baita anaia garbitzeko ere, Anbrosiok Abelardo edo Abelardok Anbrosio, gizonak inoiz amestu izan duen ametsik ederrena amesgaizto bihurtuz: anaiak anaia hil zuèn antzinako historia bera, ezin konta ahala bider errepikatua. Nola ahaztuko dut, bada, xehetasun hori, anaiari buruz egin dezakedan epaiketan?
‎Errealitate psikikoaren espazioa ez da, beraz, dimentsio bakarrekoa: multidimentsionala da, ezin konta ahala aldagairen araberakoa, eta espazio horretan egin behar dira psikeari buruzko analisi guztiak, ganorazkoak izango badira: ganorazkoak, bai, baina baita ezinezkoak ere, errealitate psikikoan, neurgailu zehatzik ez izateaz gain —sentimenduen argi ilunen ahalmena ez da kilowatiotan neurtzen, metaforikoki ez bada—, guztia aldatzen baita unez une, baita borondateak landutako egoera egonkorrik egonkorrenetan ere, eta horrek erakusten du pertsonaren baitan ez dagoela garaipen erabatekorik —arimaren gudu zelaietan, armaden arteko gerra konbentzionaletan ez bezala, hil ahala pizten dira hiltzen ditugun etsaiak eta hiltzen ditugun itzalak:
‎Ni hamasei bat urteko nerabea nintzela irakurri zuen André Bretonek Manifestu surrealista, gerora hain eragin handia izan zuena mundu osoan; nik, ordea, geroxeago egin nuen surrealismoarekin topo, hogei bat urterekin, Parisen ibilitako arte kritikari baten hitzaldira joan nintzenean hiriko ateneora; aitor dezadan, hala ere, arte kritikariak esandakoak urrun geratu zitzaizkidala, sutsu aritu zen arren, hain egin zitzaizkidan bitxiak eta gehiegizkoak hari entzundakoak; gero, berandu gabe ikusi nituen hiriko zinema batean Un chien andalou eta L’age d’or, Buñuel eta Dalírenak; teoria orotatik harat, baina, nik etxean egin nuen surrealismoa neure —zuk Marx anaien umorea aipatzen duzu zeurean, askoz ere ikuspegi baikorragoan—, ama bere gaitz harekin nora ezean ibili zitzaigunean... orduantxe jakin bainuen surrealismoa ez zela kontu bitxi bat, errealitatearekin lotutako zerbait baizik; are gehiago: surrealismoa errealismoaren ezin konta ahala izenetako bat besterik ez zen, ausaz; edo aurretik egin ote nuen surrealismoa neure, modu oharkabean izan bazen ere, Pagoagan gertatutakoak ere ez baitziren txantxetakoak izan, ezta, Damaso?; bai, badakit surrealismoa zerbait konplexuago eta aberatsagoa izan zela... mugimendu iraultzaileekin ere lotua sarri askotan, baina uste dut ulertzen duzula zer esan nahi dizudan, arrazoizkoa ez ...
2011
‎Mezulariek dena egia zela ikusi eta bermatu zutenean, Enperadoreak, esan behar da udaberria zela, ezin konta ahala landare hazten diren aroa, monarken bidaien garaia, gortea bildu zuen, elefanteak eta zaldiak horni eta dotorearazi eta Han Xin alderantz abiatzeko agindua eman zuen.
‎Honako sentimendu hau gailendu baita gertakari horren aurrean: hots, munduan gaindi dauden ezin konta ahala botere gune txiki guztiei beren zentzua eta funtzioa aldarazten dizkieten botere erakunde handiak gailendu izanaren sentipena. Asko eta askotariko aginte txikien aurrez aurre alimaleko botere guneak egituratu baititu globalizazioak.
‎hots, familia zabal baten izaerari, halako klan bati edo honako tribu bati. Herri aurrenazional hauen adibideak ezin konta ahala dauzkagu mundu zabalean: Andeetako estatuak eta Asia hego mendebaldekoak izan daitezke diogunaren erakusgarri?
‎Arrazoizko logika oro desegiten duen ideologia da aurreiritzien desbideratze itxuragabea. Hori frogatzeko ezin konta ahala adibide egonda, har dezagun, bat behar eta, Estoniakoa: –Egia da estoniar herritartasuna eskuratzeko gure hizkuntza ikastea eta hizkuntz testa pasatzea derrigorrezkoak direla, baina helburu bererako Alemanian galdatzen dutenarekin alderatuta, ezer gutxi da gure herrialdean exijitzen duguna?.
‎Beren ametsik ero eta beroenean ere ezin imajinatuko zuten horrelako pagotxa. Zer eta, ertzainei tiroka eraso omen dien baserritar terrorista delako hori, zinez dela baserritarra eta are egiazkiago terrorista, Espainiako espetxeetan hainbat urte igarotakoa, ezin konta ahala krimen eta delituren egilea izateagatik.
2012
‎Itsasertzera iritsi bezain laster, harritu ninduen ikusteak nire egoitza uhartearen lekurik okerrenean jarri nuela, han hondartza ezin konta ahala dortokaz baitzegoen betea; eta beste aldean, berriz, hiru besterik ez nituen aurkitu urte eta erdian. Era askotako hegazti kopuru ikaragarria ere bazen; batzuk lehenago ikusiak nituen eta beste batzuk ez nituen ordu arte ikusi; askok oso haragi ona zuten, baina ez nituen izenak ezagutzen, pinguino izenekoak izan ezik.
‎Eta orain horrela segituko zuten beraz bata bestearen ondoren ilaran, beti berdin, ezin konta ahala, eta ezer berririk ekarri gabe! Beste existentziek, arruntenak izanik ere, bazuten bederen gertakizunen baten aukera.
‎Biharamunean bertan mandatari bat bidali zuen Kizliarrera hainbat erosketa egitera; itzultzean, Pertsiako oihal mordoa ekarri zuen, mota guztietakoak, ezin konta ahala.
2013
‎zer etxetan bizi zen, zenbat seme alaba zituen, etab??? orratz bat balitz bezala, interneteko ezin konta ahala daturen lastategian galdua?
‎Baina zertarako, orduantxe egin baitzezaketen hura guztia, Koldok material guztia baitzuen pendrive batean: ezin konta ahala datu eta plano?!
‎Hark irakatsi zidan, adibidez, Allahk, bere probidentzian, lorategi handi bat egin zuela, Lurraren neurrikoa? begietarako ederra ez ezik, botika bikain bat ere bazena, ezin konta ahala belar, landare eta zuhaitzek osatua, erroak, zurtoinak, hostoak, haziak eta fruituak sendagai: hori, batetik?
‎Sei bat urte zituela, txapak gustatzen hasi? eta ehun bat pilatzera ere iritsi zen, asko eta asko lagunei erositakoak, hamar xentimo, bi erreal edo pezeta baten truke txapa bakoitza, zailtasunaren arabera?, aitak edo aititak emandako ezin konta ahala pagatxoz.
‎etxekoak xantaiatzeko negarra erabili izan zuen mila bider; lagunak erosteko, dirua? eta Almudena irabazteko, hamaika film ikusia zegoen ordurako Pedro?, ezin konta ahala opari: soinekorik ederrenak oparituko zizkion, zeta eta tul; urrezko eraztun errubidun bat, pultserarik garestiena, perla zurienez osatutako lepokoa, zernahi?
‎erran nahi baita mutila ez zela sobera ahalegintzen bere ohiko bilaketetan, halako moldez, non, oztopoak metatzen zitzaizkionean, etsi eta gibelera egiten baitzuen, berak irrikatzen zuèn informazioa –EXPOSAko nagusiari buruzko datu pertsonalen berri jakingo ote zuen, halako batean: zer etxetan bizi zen, zenbat seme alaba zituen, etab...? – orratz bat balitz bezala, interneteko ezin konta ahala daturen lastategian galdua...
‎Baina zertarako, orduantxe egin baitzezaketen hura guztia, Koldok material guztia baitzuen pendrive batean: ezin konta ahala datu eta plano...!
‎Habiben jakituria, beraz, mendeetako esperientzian oinarritua zegoen. Hark irakatsi zidan, adibidez, Allahk, bere probidentzian, lorategi handi bat egin zuela, Lurraren neurrikoa... begietarako ederra ez ezik, botika bikain bat ere bazena, ezin konta ahala belar, landare eta zuhaitzek osatua, erroak, zurtoinak, hostoak, haziak eta fruituak sendagai: hori, batetik... eta bertzetik, gauzen arteko harremanak, agerikoak nahiz ezkutukoak; izan ere, Allahk mundua sortu eta nonahi edireiten ahal ditugu sorkariak:
‎Alde batetik, lehia izugarria zela pentsatu behar zuen, ikustekoa baitzen zelan zebiltzan hiruzpalau mutil –tartean Erminio– neskaren inguruan tentelkeriak egiten; bestetik, baina, desiratzen zuèn guztia lortzen ohitua zegoenak, buruan behar zuen, halaber, nola edo hala bereganatuko zuela neska hura: etxekoak xantaiatzeko negarra erabili izan zuen mila bider; lagunak erosteko, dirua... eta Almudena irabazteko –hamaika film ikusia zegoen ordurako Pedro–, ezin konta ahala opari: soinekorik ederrenak oparituko zizkion, zeta eta tul; urrezko eraztun errubidun bat, pultserarik garestiena, perla zurienez osatutako lepokoa, zernahi...
‎Sei bat urte zituela, txapak gustatzen hasi... eta ehun bat pilatzera ere iritsi zen, asko eta asko lagunei erositakoak –hamar xentimo, bi erreal edo pezeta baten truke txapa bakoitza, zailtasunaren arabera–, aitak edo aititak emandako ezin konta ahala pagatxoz.
2014
‎...eko maskara babesgarri bat, gehiegizko intelektualizazioan, hitz potoloetan eta ahotsaren doinu grabe eta sakonetan oinarritua batik bat, eta horregatik dugu nahiago itsasaldi bortitzei so egin baino, ozeanoaren abiapuntu den itsasadarrera jo, oxigenoak akabatutako arraintxoen hilotzak diruditen txalupa gorri/ urdin/ berdeak behatzera eta zera egiaztatzera, hainbesteko misterioa duen itsas hondoa, ezin konta ahala hollywoodeko film inspiratu dituen lurralde mitologizatu hori, gure betiko hondar estalki soila besterik ez dela, olatuen irismenetik at geratzen den eremuko berbera, baina tanto bat ubelagoa.
‎Memelokeriaren eta horren ondorengo nire mailakako urruntzearen ostean berak ere ez zidan deitu, zinez serio hartu baitzuen gure arteko botere desoreka hauspotzen ez jarraitzearena eta niri baitzegokidan kasu zehatz hartan berari deitzea, ziur naiz halere ezin konta ahala aldiz estutu zituela hortz ilarak bata bestearen kontra soinu karraskaria atera arte eta lotu zituela eskumuturrak gerriaren atzean nire zenbakia ez sakatzeko, baina lortu zuen azkenean helburua, psikologoak bost puxtarri emango zizkion gutxienez, dena dela azkenean elkartu ginen, nola ez, herriko ospakizun inebitable batean, eta egiatan niretzat askoz errazagoa izan zen hala gertatu ... (eta gainera gaztelaniaz, gero esango du euskaltzalea dela) batekin amaitutzat eman nuenean elkarrizketa.
‎b) edo ni bat zeinak, bereziki emankor eta arrakastatsu eta zoriontsu janzten denetan batik bat eguzki samurraren pean, ez baitio hain ikaragarri irizten ezin konta ahala kasualitateren alaba izateari, bizitzara iritsi dena misio zehatz garrantzitsurik gabe, eta aitzitik (utikan!), carpe diem madarikatu horri izterrekin gogor oratzen baitio, ahalik eta sarrien jotzea, bidaiatzea, mozkortzea eta dantzatzea bilakatuz helburu goren.
‎Gordonek besoak zabaldu eta ohearen ertzei heldu zien, negarrez hasteko gogoari eutsiz. Burua nahasita eta burrunbaka zuen; haren ahoa lehor eta garrazturik zegoen, eta sukarra sumatu zuen odolean ezin konta ahala osagaitan banatzen, itogin motel baten pare.
‎Hura guztia eragin zuen neskatxak hamaika urte zituen; zoragarriki itsusia zen, adin horretako neskatxak izan ohi diren bezala: urte gutxiren buruan modu adierazezinean maitagarriak bihurtzen ziren, eta ezin konta ahala gizoni zoritxar amaigabea eragiten zieten. Txinparta, ordea, hauteman zitekeen.
‎guk Prusiaren iragan eslabiarra ezkutatu gura izango bagenu bezala egiten du, eta alemanei berak ikusaraziko balie bezala iragan hori. Quatrefagesek ez du alemana irakurtzen, eta horregatik ez daki Alemanian ezin konta ahala ikerketa guztiz zehatz egina dagoela, antropologiko zein historikoak, berein eskualde, herri eta herrixkaren iragan eslabiarra erakusten dutenak, ez Prusian bakarrik, ezpada, antropologo frantsesak antza ez dakiena. Saxonian, Hannoverren eta Frankonian ere, hots, ia Alemania guztian1446 Antropologia alemanak aspaldi demostratua dauka gaurko Alemania ez dela behialako tribu teutondarren lurraldea.
‎Baina zibistika tatariarra apartagoa zen, kolorezko suak dantzarien gainean kurubilka eta soinekoen xafla txikiek milaka gar ñimiñotan islatuz. Txinpartazko kaleidoskopio bat ematen zuen, ezin konta ahala konbinazio eskaintzen zituena dantzarien higitze bakoitzarekin.
‎Mikel Strogoff lauoinka zihoan kanaberadi horien artean, inork ikusi ezin zuela bidearen inguruko zingiretatik. Belar handi haiek bera baino altuagoak ziren, eta ezin konta ahala hegaztiren zeruratzeak baino ez zuen salatzen haren presentzia. Hegan abiatzen ziren bide bazterretik garrasika, eta taldeetan barreiatzen zeruan zehar lau haizetara.
‎Astoaren orpotik beltz aldra suminkoi bat zetorren, oin lehertuekin eta bekozko ilunez; denda, kanpainako aulki, latorrizko kaxa, ontzi zuri eta fardel nabar pilo bat botatzen zuten lurrera esparruan, eta misteriozko giroa pixka bat sakonagotzen zen estazioko nahasmenduaren gainean. Halako bost segizio etorri ziren, nahas mahasean ihes egindakoen aire absurdo harekin, ezin konta ahala jantzi denda eta janari biltegitako hornidurak zeramatzatela, halako eran non batek pentsa bailezake, lapurreta egin ondoren oihanean barrena zamatzen ari zirela, bertan partiketa egiteko. Berez itxurazkoak izan arren giza eromenaren eraginez harrapakinak ziruditen gauza haiek nahaspila bereizi ezinezko bat osatzen zuten.
‎Kale mehar eta mortu bat itzalpe betean, etxe handiak, ezin konta ahala pertsiana veneziarrekin, hilerrietako isiltasuna, belarra harri tartean ernetzen, arkupe ikusgarriak ezker eta eskuin, atal biko atetzar astunak erdi zabalik. Horietako zirrikitu batetik barruratu nintzen; igo eskobaturiko eta apaindurarik gabeko ezkaratz bat, basamortua bezain elkorra, eta topatutako lehenengo atea zabaldu nuen.
2015
‎Janari lata eta zorroak nabarmen urritzen hasi zirenean, sabela berdintzekoa beste nonbait bilatzea deliberatu zenuen, ezin konta ahala aldiz madarikatu ondoren orroka ari zitzaizun bizirauteko sen nekez ulergarri hura. Aspaldi behe lainotan desagertu baziren ere, kosta egin zitzaizun beste presoen zeldetan sartzeko erabakia hartzea.
‎Begiak kasik abaildu arte xerka ibili ondoren, gertuen duen aulkian eseri da, besoak erorita, ezer ulertzeko ezgauza, ezin konta ahala bataila galdu dituen soldadu armagabetua nola. Ohartu ere ez da egin Sylvie dela une horretako guduaren galtzaile bakar eta isila, libre utzi dion aulkitik nekez barrandatu ahal izango duelako aterik.
‎Erasoa duela bi aste gertatu zen, gauerdian. Bost milatik gora hildako, bi mila zauritu inguru eta ezin konta ahala desagertu.
‎Non egin lehen arrastoa? Mihisean lerro bat ipintzeak ezin konta ahala arrisku, erabaki atzeraezin eta ugariren peskizan jartzen zuen. Teorian erraza zirudien guztia, korapilatsu bihurtzen zen berehala praktikan:
‎Harkaitz mutur bat zirudien, besteak baino handiagoa zen olatu batek estaliko zuena. Ahultasun haren barruan zeuden, baina, bidezidor haiek, terraza haiek, logela haiek... ezin konta ahala gauza. Baina lo hartu aurretik gauzak soiltzen diren moduan, xehetasun franko guztien artetik bakar bat nabarmentzeraino?, hala, sentitu zuen berak, uharteari logaletuta begira, bidezidor eta terraza eta logela haiek desegiten eta suntsitzen ari ziren, eta ez zen ezer geratzen, intsentsu ontzi urdin argi bat besterik, bere baitan hara eta hona erritmoan.
‎Aitona amonez jarduteak baditu bere al de on eta txarrak: txarra, aita amez baino gutxiago dakigula, garaia askoz urrunagoa zaigula, eta, hortaz, ezin konta ahala izango direla historiako zuloak, etengabea anakronismoaren arriskua; alde ona, berriz, tabua gurasoen kasuan baino askozez apalagoa dela eta, datuen faltan, irudimenaren bitartez osa ditzakegula kontagaiaren hutsuneak.
2016
‎Dozenaka liburu idatzi ditu gazteentzat, arrakasta erabatekoarekin: irakurleen estimazioaz gain, ezin konta ahala sari eta itzulpen lortu baititu, izan ere. Euskaraz, besteak beste, honako liburu hauek ditu:
‎aurkikuntzak, lagunak, irakurketa eta solasaldiak? eta filmak, ezin konta ahala film, bizitzaren konplexutasunaren irakasle.
‎Lintxamedu horietaz guztiez eta ezin konta ahala basakeriaz gainera, bortxatzaile beltzaren mitoa eratu zen. Ideologia arrazistaren mundu irrazionalaren barruan baizik ez zezakeen halako mito batek halako erakarmen botere beldurgarririk hartu.
‎AEBetan, koloreko emakumeek eta, bereziki, emakume beltzek, ezin konta ahala hamarkadaz jaso dituzte soldatak etxeko lanen truke. 1910ean, etxetik kanpo ari zen lanean emakume beltzen erdia baino gehiago, eta, haien artean, etxeko langile ordaindu gisa zebilen heren bat.
‎Gaur egun, AEBetako emakumeen erdiek baino gehiagok egiten dute lan etxetik kanpo, eta herrialdearen lan indarraren %41 dira. Hala ere, ezin konta ahala emakumek ezin dute enplegu duinik lortu. Arrazakeria eta sexismoa, bi biak dira emakumeen langabezia tasa handia zuritzeko aitzakia.
‎1848an, Karl Marxek eta Frederick Engelsek Manifestu Komunista argitaratu zuten urtean, ezin konta ahala altxamendu iraultzaile ari ziren gertatzen Europan. Marx eta Engelsen gertuko lankide bat 1848ko iraultzan ibili zen, artilleria buru:
‎Gerora, buruzagi sozialista bilakatu zen, bai eta leienda bat ere, bizi zela, herrialde osoko langileentzat. egin zuen AEBetako mutur batetik bestera, eta ezin konta ahala grebatako arima bihurtu. Filadelfiako tranbiako langileek aditu zituzten haren lehen greba hitzaldiak.
‎Trinidad irlan jaio zen Claudia Jones, irla hori Mendebaldeko India Britainiarren mendekoa zen garaian, eta nahiko gazterik aldatu zen Estatu Batuetara, gurasoekin batera. Gerora, Scottsboroko Bederatziak askatzeko mugimenduan parte hartu zuen, ezin konta ahala herritar beltzek herrialde osoan barrena egin bezala. Hain zuzen ere, Scottsboroko Defentsa Batzordeari esker egin zuen Alderdi Komunistako zenbait kideren ezaupidea, eta gogo biziz batu, gainera, erakunde horretara.
‎Isilpean gorde da urte luzez, oinazea eragin du, eta erru sentipenak ekarri dizkio errudun sentitzea ez zegokionari; orain, ordea, sexu erasoak eztanda baten moduan ari dira azaleratzen, eta argi erakusten dituzte gure gaur egungo gizarte kapitalistaren disfuntzioak. AEBetako iritzi publikoa gero eta kezkatuago dago bortxaketen gaiarekin, eta, ondorioz, ezin konta ahala emakumek beren bizipenak azaldu dituzte, eraso egin dieten edo eraso egiten saiatu zaizkien gizonei buruzkoak. Horri tiraka, egitate harrigarri bat ekarri da argitara:
‎Jakina, emakume beltzen aurkako sexu abusua ez da beti hain publikoa eta agerikoa izan. Arrazakeriaren ondoriozko tragediak egunero gertatu dira, emakume beltzek ezin konta ahala aldiz egin baitute topo abusu egin dieten gizon zuriekin: gizon horiek sinesten zuten beren ekintzak guztiz zirela naturalak.
‎Sangerrek ondo ezagutzen zituen New Yorkeko langile auzoak, erizain lanetan aritua baitzen hiriko inguru pobreenetan. Autobiografia bat idatzi zuen, eta, han kontatu zuenez, erizain ari zela, ezin konta ahala emakumerekin egin zuen topo, eta denek jakin nahi zituzten jaiotza kontrolari buruzkoak, grina biziz.
‎Hala ere,, etxekoandre? esaten zaien ahizpa zuriek bezala, emakume beltzek ere jakiak prestatu dituzte, etxea garbitu, eta ezin konta ahala haur elikatu eta hazi. Hala ere, etxekoandre zuriek senarrarengana jo dute segurtasun ekonomikoa lortzeko, eta emazte eta ama beltzek, ordea, langileak ere izanda, gutxitan eduki dute etxekotasunaren aditu bilakatzeko nahikoa denbora eta energia.
‎Gutman urrundu egin zen Fogel eta Engermanen ondorio ekonometriko zalantzazkoetatik, uste baitzuten esklabotzak ez zuela inongo eraginik izan familia gehienetan, eta egiaztatu zuen indarrez bereizi zituztela esklaboen ezin konta ahala familia. Erreparorik gabe saltzen ziren senarrak, emazteak eta haurrak; Estatu Batuetako esklabotza ereduan gertatzen zen bereziki familiak banatzeko ohitura izugarri hori.
‎Stowek, osorik onartu baitzuen XIX. mendeko amatasunaren gurtza, ez zuen inondik inora islatu emakume beltzek esklabotzaren aurka benetan agertutako erresistentziaren arrastorik. Ama esklaboek ezin konta ahala ekintza heroiko egin zituzten; egiaztatuta daude. Emakume horiek, Elisak ez bezala, esklabotza biziki gorrotatzen zutelako defendatu zituzten beren haurrak.
‎Pasa ditzagun bada azkar antzean Parisko eguneroko bizitzaren lehenengo hilabeteak, ez interesgabeak direlako, baizik haien interesa ez dagokiolako historia orokorrari, ez gure istorio partikular honi; beren etxe berrira, hiri berrira, ia ia aberri berrira egokitu zirenerako jakin zuten, 1939ko udaberrian, apirilaren 1ean historia liburuek diotenez, Errepublikak bere erabateko porrota onartu eta sinatu zuela, eta horrenbestez faxistak zirela nagusi Espainian; ez zen ustekabekoa izan, egia esan, aspaldidanik ikusten baitzen gerraren martxa, ezta pena bereziki samina ere: ...aino lehen mendekoen mendekua etorriko zelako segurtasuna; eguneroko zereginetan lana handitu zitzaien aita alabei, errefuxiatu euskaldunak eta haien zailtasunak ugaldu ahala, eta Marceau karrikako gobernuaren egoera ere ahulago bihurtu zen, barne gerran zebilen Errepublikako organo izatetik atzerriko oposizio huts izatera igaro baitzen, nazioarteko diplomazietan horrek dakartzan estatus aldaketa, ezin konta ahala traba, eta zailtasun ekonomiko guztiekin batean. Egoera berrira ohitzerako, ordea, bost hilabete betetzean beste albiste bat iritsi zitzaien, lehengoa baino zirraragarriagoa, 1939 hartako irailaren 1ean Hitler-en tropek Polonia inbaditu baitzuten, bi egun geroago Frantziak eta Ingalaterrak Alemaniari gerra deklaratu, eta horrela lehertu baitzen II. Mundu Gerra izango zena, ordura arte Gerra Handia deitu izan zitzaion 14koa txiki utziko zuena; gerra honen zantzuak nabarmenak ziren lehendik ere, naziek agintea bereganatu eta politika oldarkorrari ekin ziotenetik, baina hala ere harrigarria egin zitzaien berria, harrigarria baina era berean esperantza pizgarria, gudua eta borroka Europa osora zabalduz gero Euskadin ere hasiko zelako berriro ere, eta oraingoan Frantzia eta Ingalaterraren laguntza izango zutelako euskaldunek, lehenago ez bezala, alemanen adiskide eta aliatu zen Franco agintetik botatzeko; horixe zen Marceau karrikako guztien ametsa, eta horretarako egin zituzten hainbat eginbide eta diligentzia, Agirrek eta beste agintariek burutzen zituztenak baina, zeharka bada ere, Begoñaren etxera iristen zirenak:
2017
‎Haren bular ximelduetan berpizten dira denak, eta denak daude galanki armaturik, andere Hortense hiru mastako fragata noble bat balitz bezala eta haren maitale guztiak, badu engoitik berrogeita bost urte ari dela lanean? karel, berga eta sotoan gora jauzirik hura abordatzen ariko balira bezala, hura, aldiz, bere ezin konta ahala zulo bikeztatu eta guzti, goxoki nabigatzen ari delarik hain luzaz eta hainbeste irrikaz gutiziaturiko bere azken portura: ezkontza.
‎Zorbak Bubulinaren eskutxo gixena bere belaunaren gainean sentitu zuen. Belaun hori zen, izan ere, ezin konta ahala pulunparen ondoan emakume dohakabe hari bere burua salbatzeko munduan geratzen zitzaiòn lehor puxka bakarra.
‎Horixe bera galdetzen diot nik neure buruari, eta konturatzen naiz nire buruarentzako kaltean bestetan ez naizela ari. Ezer onik ez eta gaitzak, berriz, ezin konta ahala: nire bertute, bake eta garbitasunaren galera, fedearen kordoka, boto santuen oinperatzea, eta baita giza duintasunaren beraren itsusitzea ere, apaizentzat ezezik, bestelako edozein gizonentzat ere ez baita gisakoa ni ibili naizen bezala ibiltzea, gauez jaikita, zelatan, zer suma.
‎Neure aita salbatu zuen, eta hori jakiteak elbarritu bezala egin ninduen Telleriaren monumentua txikitzen laguntzeko; baina beste asko hiltzen utzi zituen, ezin konta ahala gizon emakumeren hilketari doinu alai eta bizi bat jarri zien, eta horrexegatik ezin onar dezaket gaur, hiltzaile haien ondorengoak oraindik ere agintean dauzkagunean, Telleriaren musikari txintxo txintxo eta gizabidez txalo jotzen aritzea, Zaratiegi bezalako putasemeen ondoan.
‎Alaben kasuan aspalditik egia zena, amaren nagusitasun erabatekoa, egia bihurtu da semeen kasuan ere. Amatxok daki zer den ona bere umeentzat, ezin konta ahala modutan errepikatzen digute: amak berea eta berezkoa du ahalmen miresgarri hori.
2018
‎Haren arabera, ez daukagu jaiotzaren filosofiarik, eta, alde batetik, egia da hori, baina, beste alde batetik, inola ere ez. Teoria politikoan, ezin konta ahal dira politika munduratu duten gizonei buruzko istorioak, bizitza politikoaren molde berriak edo bizitza politikoa bera sortu duten gizonei buruzkoak. Diotenez, Bachofenek matriarkatuaren porrotaren eta zibilizazioaren sorreraren inguruan eratu zuen historia aieruzkoan, mugarri guztiz erabakigarria izan zen aitatasuna deskubritu izana.
‎Noski, gaur egunetik ikusita, irudi du gertaera erabakigarriak izan zirela, munta handikoak, baina garai hartan ez zitzaidan inondik ere iruditzen hala zirenik. Are gehiago, bazirudien ezin konta ahala egun, hilabete eta urte neuzkala Kenton andereñoarekiko harremaneko gorabeherok konpontzeko, hau da, nahi beste aukera izango nuela holako edo halako gaizki ulertuak zuzentzeko. Garai hartan, sekula ez nuen pentsatuko halako gertaera xumeek betiko zapuztuko zituztenik nire amets guztiak.
‎Gaurko mundua sobera konplexua da sufragio unibertsalerako eta halakoetarako. Are, ezin konta ahala parlamentari eztabaidan aritzeko deus ez lortzearen truke. Duela zenbait urte, izan zitekeen, baina gaur egungo munduan?
‎Izan ere, lord jaunak hainbat aldiz adierazi zuen beraren ustez halako pertsonaiaren batek parte hartu ezik, Alemaniako gaiari buruzko edozein eztabaida ez litzatekeela josteta bat baino gehiago. Berak eta sir Davidek, horrenbestez, prestamenen azken txanpa erabakigarriari ekin zioten, eta apaltasun lezio bat izan zen ikustea zeinen tinko ahalegintzen ziren behin eta berriro porrot egin arren; ezin konta ahala gutun eta telegrama igorri zituzten, eta lord jaunak berak hiru bidaia egin zituen Parisa, bi hilabeteko epean. Azkenik, itzal handiko jaun frantses bat, monsieur Dupont deituko diot, besterik gabe?
‎Kasu batean zein bestean, gorputza tresna edo bitarteko huts baten moduan irudikatzen da, zeinarekin esangura kultural batzuk erlazionatzen diren, baina kanpotik bakarrik. Baina «gorputza» bera eraikuntza bat da, subjektu generodunen eremua osatzen duten ezin konta ahala «gorputzak» diren legetxe. Ezin daiteke esan gorputzek adierazi daitekeen existentziarik dutenik genero marka eduki aurretik; hortaz, galdera hau sortzen da:
‎Harra geratu zitzaion buruan bueltaka, ezin uxa lokartuta ere. ...ezkerretara hartzean gero Kale Nagusira, ilara luzeen okindegira, segitzean ondoren elizaraino, hartzean berriz eskuinera eta ebitatzean turistak, eta San Telmo plazara helduta begiztatzean zeru grisa osorik, lau ertzetatik iltzeekin heldutako oihal bat bezala musika grabatzeko geletan, lau ertzak irmo baina sabelaldea solte, karga karga egindako hodei haiek guztiak buru gainean, lehertzeko zain, ezin konta ahala kilometrora baina pauso bakarrera irudi, eztanda egiten dutenean baino astun eta beldurgarriago, eta hurbiltzean pasealekurantz apurka, eta ikustean han urrunean uhinak, eta entzutean bat batean norbait, kale musikari bat, Itsasoa laño dago sekula inork abestu duen ahotsik ederrenarekin ebakitzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia