2015
|
|
Nire adimena horretan aritzen bada, kexu izango da borondatea, inork horretan enbarazu egiterik ez duelako nahi; izan ere, adimenak ezin du sumatu hain handitasun handietan bere Jainkoa nor den, eta hartaz gozatzea nahi luke eta ez daki nola, hilkortasun hau bezain atsekabetsua den kartzelan jarria baita. Edozerk egiten dio enbarazu, lehenengotan zure handitasuna gogoan erabiltzea lagungarri izan bazitzaion ere, hor hobeki ageri baitira nire
|
ezin
konta ahala kaskarkeria.
|
|
8 Konparazio bat jartzen asmatzeko desira biziz nago, esaten ari naizenetako zer edo zer aditzera eman ahal izateko, eta uste dut ez dagoela ongi datorrenik, baina esan dezagun hau: errege baten edo jaun handi baten gelan sartzen zarete, uste dut ganberatxoa deritzola; beirazko eta zeramikazko
|
ezin
konta ahala mota eta beste gauza asko daude han, halako ordenan jarrita, non sartzean ia guztiak ikusten baitira. Behin honelako gela batera eraman ninduten Albako Dukesaren etxean (nagusien aginduz joan nintzen, bidez nindoala, andre honek ekin eta ekin egiten zielako), eta sartuaz batera harriturik geratu nintzen, eta gogoan nerabilen zertarako balio izan zezakeen halako gauza multzoak eta ohartu nintzen Jainkoa gorestekoa zela era bateko eta besteko hainbeste gauza ikustea, eta orain grazia egiten dit zein ongi etorri zaidan honetarako; eta zati batean han izan banintzen ere, hainbeste gauza ikusteko egonik, berehala ahaztu zitzaidan guztia eta guztiz joan zitzaizkidan gauza haiek oroimenetik, sekula ikusi ez banitu bezala; ez nuke jakingo haiek zuten itxura esaten ere.
|
|
nola ikusi dituen batzuk bat batekoak, zein laster ahanzten dituzten guztiek, nola ikusi dituen lurpean zapalduak oparotasun handitan ezagutu zituen batzuk eta are gehiago: hilobi ondotik bera askotan igaroz, eta begiratuz har ugari daudela gorpu hartan irakitan erreparatu, eta beste gauza asko eta asko ezar dakizkioke aurrean; borondateak
|
ezin
konta ahala gauza eta maitasun seinale ikusirik, maitatzera jotzen du, eta halakoren bat ordaindu nahiko luke: batez ere aurrean jartzen zaio beragandik sekula aldentzen ez baita benetako maitatzaile hau, berari lagun egiten, bizia eta izatea ematen.
|
|
6 Atzo hitz gozoz beteriko gutuna idatzi zidan; hemen ez zuela sentitzen bere pena eta tristura zioen. Beste batzuekin hautsi didate (bi egun hauetan
|
ezin
kontatuzkoak izan dira etorri zaizkidanak eta nahasirik naukate); nahiko min eman didate, eta berorren aitatasunari bidali nahi nion. Hemendik joan zen egunean Lukas Gracián jaunak ez zuela hirunakako sukarrik zioen eta orain ongi dagoela.
|
|
(161 gut., 1 zenb.). Aita Graciáni egindako gutunean diotso, zoramena izan dela hainbeste gutun jaso baititu: . Bi egun hauetan
|
ezin
kontatuzkoak izan dira etorri zaizkidanak eta nahasirik naukate? (125 gut., 6 zenb.). Eta azkenik, hau ere Maria San Joserenari idatzia:
|