Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 166

2000
‎Aita Bartolome jesuita zen, baina jesuita berezi bat, baldin jendeak haiei buruz zuen iritziari kasu egin behar badiogu behintzat, zeren erraiten baitzen haietaz —Parisko jesuitek jansenisten kontra izan zituzten borroken ondotik bere batez— ezen ez zutela deus ere jakin nahi bekatu benialetarik harat, eta aita Bartolomek, aldiz, bekatu mortaltzat zituen kasik bekatu guztiak; eta jesuita berezia zen, orobat, bertze alde batetik, jaun inkisidorearen lagun zelako eta instituzione harekin harreman estuak izan zituelako... jesuita izanagatik ere eta jesuiten ordenakoa, erdi jesuita eta erdi dominikoa balitz bezala, nolabait erraitearren, horrelako nahaste bat gezurrezkoa balirudike ere. Bertzenaz, guztien ahotan zebilen ezen jesuita misionestak jendearen baitarat iristeko —jendea beldurtzeko, jaun André? — dohain berezia zuela, eta bazirudiela ezen spirituak —beldurraren spirituak, jaun André? — ukitua zela, zeren joaiten zen herri guztietan uzten baitzuen jendea hunkiturik eta gogo aldaturik, halako suertez, non, misioneak akabatu bezain fite, ezin konta ahalekoak izaiten baitziren konfesionea solizitatzen zioten herritarrak, beren egunorozko desbidetik bidezko biderat egiteko asmotan. Nik ez dakit ba ote zuen hartan zer ikusirik pulpiturat eramaiten zuen burezurrak, huraxe zelako, hain zuzen ere, haren ohitura, baina baietz erranen nuke, zeren eta batzuetan burezurra bi eskuz hartu eta oihuka erraiten baitzuen:
‎Izan ere, badirudi ezen orain dela bi mende eta erdi —Urbiain fundatu zenetik ehun bat urte geroago edo, beraz— lehorte izugarria izan zela Urbiainen, ekainean eta uztailean ur xortarik ere egiten ez zuela. Eta ekainaren azken aldean herritarrak kezkatzen hasi, eta uztail osoan prozesioan atera zuten herriko patroina, zeina baitzen denbora hartan san Mamerto, bere ezin konta ahala mirakuluengatik ezaguna izan zen Vienako artzapezpikua, baina alferrik. Eta erraiten zioten san Mamertori:
‎izan ere, zenbat eta zenbat mintzatu ginen kapitaina eta biok, itsasoratu aitzin, honetaz eta hartaz, baina batik bat itsasoaz eta itsasoarekin loturikako hainbat gaiz...! Eta konbertsazione haietan hura zen kasik beti erraile eta irakasle, eta ni entzule eta ikasle... eta hala hitz egin zidan, konparazione, euskaldunek urruneko itsasoetan egin izan zituzten balentriez, balearen arrantzuan; hitz egin zidan marrazoez eta bertze mila arrain suertez; hitz egin zidan Ekialdeko Indiaz eta Mendebalekoaz, non ezin konta ahala lurralde hauteman baitzitezkeen, eta bertze hainbat herri eta gizon arraza, bakoitza bere izatasunarekin eta ez sinesteko moduko sinesteekin; hitz egin zidan urpean zeuden su-mendiez, zeinetarik uharteak eta artxipelagoak sortzen baitziren... Eta hitz egin zidan bertze mila kontuz, eta nik harri eta zur aditzen nion.
2002
‎esan nahi baita andaluz bakoitza bere Ama Birjinak bizi zuela, nola sinestunak hala ateo bat baino gehiago: Virgen de los Desamparados, Virgen del Rocío, Virgen del Rosario, Virgen de la Macarena..., bakoitza bere kofradiarekin eta bere prozesioekin, ezin konta ahala baitziren lurralde hartan Ama Birjinak zituen deiturak.
2003
‎Eta bekatuak izkiriatzen hasi zen, bostehun lerro gutxienez izkiriatu zituen! Protestantea baitzen Friedrich Wolff jauna, lehen ere esan dizuet, eta ezin konta ahala bekatu egin baitzituen, ondorioz! Ai, zer nolako infernua pasatu zuen ardi beltz alemanak, Jainkoak barkatu ez balio!
‎Egunero hogei gramotik pasatzen ez bazarete, ez duzue beldurrik eduki behar. Haragiak adina proteina du, eta ezin konta ahala bitamina. Eta ultzeraren kontrako asmakizunik behinena duzue.
2004
‎Etxekaltez josia dago, beraz, balizko abertzale batzuen pentsaera eta praxia. Ez da harritzekoa izango, orduan, herri honek bere buruaren jabe izateko dituen ezin konta ahala trabari gain hartzeko erakusten duen ezintasuna. Ideologia mota honen ordezkari intelektualik leialena Joseba Arregi denez, ondorengo harribitxi hauek hautatu ditut erakusgarri:
‎Botere kontzeptuaren logika horrek gizarte indar eta gizarte egitura hegemonikoen joeraz jabetzeko gaitasun teorikoa eskaini behar liguke, gizarte aldaketen nondik norakoa joera nagusi horren ardatzean biraka dabilelako. Hizkuntzaren estatusa zertan den jakiteko, hortaz, gizartearen antolamendua zurkaizten duten ezin konta ahala adierazle eta faktore banan banan izendatu beharrean, hobe genuke hegemoniaren logikari darion indarra eta legitimitate eginkizuna zorrotz hautematea. Labur zurrean:
‎Ez ote da hau guztia, diogun bidenabar, egungo globalizazioaren hastapena izan zen orain dela mende batzuetako kolonizazioaren beste urrats bat? Mendebaldeko Estatu batzuk munduan barrena abiatu ziren orduan heriosuhar, ezpataren eta erlijioaren aginduetara, besteak beste, munduko ezin konta ahala herri nortasun eraistera. Haren ondorengo zuzen zuzena dugu inondik ere oraingo globalizazioaren edo inperialismoaren olatu oroberdintzaile hau, bide batez, ingelesa munduko hizkuntza gisa ezartzeko xedez.686
‎Euskara euskal herritarren ohiko mintzabide bihurtzeko egitasmo zabalak ezin konta ahala alderdi dauzka. Oraingo honetan, Iñaki Arruti eta Fernando Muniozguren datozkigu elkarrekin, elkar hartuta behinola mamitu zuten proposamenaren berri ematera.
‎Euskaldun berriaren ibilera malkartsuak ezin konta ahala gorabehera ditu. Aldapan gora, malkarrez malkar, inoiz kementsu, beste batzuetan herabe.
‎242 Iñigo Kastresana euskaraz mintzatzeagatik atxilotu zuten, baina honelako adibideak ezin konta ahala dira: –Berak (ertzainak) esan zidan ulertu behar nuela herri elebidun batean bizi garela eta berak gaztelaniaz hitz egiteko eskubide osoa zeukala.
‎–Baina noiz erabili zuen, e, Signora? Bada, abarka zahar batzuk jantzita mendi altu bat igo zuenean, kaleko beste bat baino ez zenean, gozamena mendietan topatzen zuen beste edonor zenean, eta ez orain den hori, bizitzatik zeharo desagertuta bere mahastien erdian, dirua ezin kontatuta, hainbeste du eta.
‎Izan ere, haren familiak bazuen, bai, dirurik soberan, baina haren etxeari, ardo egin berriari bezala, urteen zaporea falta zitzaion: goi mailako zigilua eta marka, alegia, tradizio eta historia luze batek baizik ezin eman ziezaiokeena, moduak eta moldeak ez baitira diruz erosten, ez kolpetik sortzen, ez begien itxi ireki batean ehuten; ezaugarri horien faltan, baina –eta segurtasun ez hartan, ondorioz–, Montserratek hainbat suzedaneorekin bete zuen familiaren gabezia, gehiegikeriara joz eta ezin konta ahala gizon ospetsuz inguratzen ahaleginduz, gehiegikeria hura gabezia estaltzeko ezinbesteko elementua balitz bezala: hortxe, jaun andreok, gizon ospetsu bat gehiago nire bildumarako; horra hor, bai, markako ardoa, munduko enologorik goi mailakoenak irrikatuko lukeena eta begi onez aukeratuko!
2008
‎Baina ama egoskortuta zegoen: esan nahi baita balizko irtenbideen haize arrosak eskaintzen zizkiòn ezin konta ahala norabideen artean bakarrak itsutzen zuela, halako eran, non bere itsualditik, heriotzak sendatzen ditu gaitz eta min guztiak, erabakitasun handiz esan baitzion:
‎eta irudia bere tokitik falta delako! Edo nahiago al zenukete santuaren irudia hemen egotea eta santua infernuan, ezin konta ahala deabru legioen artean. Horrekin ez dut esan nahi, noski, irudia falta izatea berdin zaidala, hori ere ez, baina bai iruditzen zaidala lezio bikaina ikas dezakegula gertatutakotik, eta horretan ahaleginduko naiz?
‎Aristondok esan digu orain dela 25 urte baino nazioago garela gaur egun. Baina nazioa ulertzeko ezin konta ahala irudikatze modu daudela ohartu gara saio honetan bertan. Nazio politikoaren kontzientziaz den bezainbatean, agian hobeto gaude orduan baino.
‎Nahiz eta, nola uka, borroka politikoak gurean erakutsi duen giza gaitasun eta duintasun eredugarria ahantziezina izan. Hunkigarria izan da eta da, ezin konta ahala euskal seme alabak euskal aberriaren alde erakutsi duten borroka grina eta paregabeko duintasuna.
‎uler dezaket lapurra kaperan sartzeagatik aztoratuta egotea, lapurra hiltzailea ere izan baitaiteke, baina ulergaitz egiten zait bere burua kristautzat duen edonor kezkatzea, zergatik... eta irudia bere tokitik falta delako! Edo nahiago al zenukete santuaren irudia hemen egotea eta santua infernuan, ezin konta ahala deabru legioen artean. Horrekin ez dut esan nahi, noski, irudia falta izatea berdin zaidala, hori ere ez, baina bai iruditzen zaidala lezio bikaina ikas dezakegula gertatutakotik, eta horretan ahaleginduko naiz... zuek ere halako erabakia hartu baitzenuten, bizitza osoan komentuko harrien artean ixtekoa, Jainkoari zeuen bizia eskaintzeko asmotan; esan nahi dudana da zuek modu sakonean bizitzeko aukeraren alde egin zenutela noizbait, eta sakonean bizitzea badakizue zer den:
‎Baina ama egoskortuta zegoen: esan nahi baita balizko irtenbideen haize arrosak eskaintzen zizkiòn ezin konta ahala norabideen artean bakarrak itsutzen zuela, halako eran, non bere itsualditik –heriotzak sendatzen ditu gaitz eta min guztiak– erabakitasun handiz esan baitzion:
2009
‎Hil eta gero argitara zen Cartas familiares del ciudadano José Joaquín de Clararrosa a Madama Leocadia, 1822,. Clararrosaren beste batzuk bezala, dio K. Izagirrek?, Cadizko Obispoak debekatua izango zen. Liburu hauetaz gainera (eta Amerikan publikatu zuenaz), ezin konta ahala panfleto argitaratu zuen, Eliza eta Estatuaren arteko bereizketaren aldekoak batez ere?.
‎(?) Bere Jesusen bizitza k Frantzia zeharkatu zuen eta mundu osoa zeharkatu zuen, arrakasta editorial berdingabean. Lehen hiru hiletan zortzira iritsi ziren frantses argitalpenak; urtebetean bost izan ditu Alemanian, eta Europako bertsioak ere ezin konta ahalekoak dira.
‎Goizeko zortziak ziren une hartan, eta, aurkikuntzarekin batera, ostia hura, ezin konta ahala simetri ardatz zituena (bat, eta beste bat, eta beste bat, ehun, mila, infinitu?), Jainkoaren gorputza zen!?, Nazariok bihotza saltoka nabaritu zuen?
‎Baina Albertok bazuen, ezin konta ahala izakien nahaste borrastean, ipar bat; esan nahi baita izaki haiek guztiak ez zitzaizkiola berdin, berak ere bere lehentasunak baitzituen:
‎–Istripu bat baldin baduzu, kontatuko didazu orduan? Baina, orduan, hain zuzen ere, ezin kontatuko didazu, beharbada?
‎gerra bat? gerra baitzen esparrurik behinena eta egokiena jende goranahiak aparrak bezala gora egin zezan, historiak, bere ezin konta ahala adibiderekin, behin eta berriro erakusten zuenez:
‎...ean lotuz, hiritik hirira joan baitziren ihesi, turismoak bizi zuèn hiriburutik industriak bizi zuèn hiriburura?, orain oinez. Chaplinen amak, Rebecak, fardel bat zeraman esku batean eta semearen sonbreirua bestean, Chaplinek azken bolada hartan bere trikimailuetarako erabiltzen zuena?, orain gurdian, gurdi batean iritsi zen Ada ibilbidearen helmugara, babek eta puslek oinak hondatuta?, iheslari ezin kontatuzkoen zutabe ezin luzeagoan, soldadu uniformatuen gerizpean, tartean Domingo eta Chaplin; atzean geratu ziren, halaber, babes hirian igarotako lehen egunak, desordena eta nahaste borrastea nagusi, hainbestekoa zen iritsitakoen kopurua eta hainbestekoa haien zoritxarra, hainbestekoak ondorioz hiriak zituèn arazoak eta hainbestekoa arazoen eta bitartekoen arteko desoreka; atzean geratu zire... halako maniobrak ahalbidetzen baitzituen; egun hartan, hortaz? 1936ko gabonak ziren?, elkarrekin zeuden laurak. Rebeca eta Chaplin, Domingo eta Ada?
‎Henrikerendako ari zen orain lanean. Hiriko murruen azpira ailegatuak ginenez geroztik, ezin konta ahaletan ikusia nuen gauaren erraietatik agertzen eta ilunpe berean desagertzen.
‎Goizeko zortziak ziren une hartan, eta, aurkikuntzarekin batera –ostia hura, ezin konta ahala simetri ardatz zituena (bat, eta beste bat, eta beste bat... ehun, mila, infinitu...), Jainkoaren gorputza zen! –, Nazariok bihotza saltoka nabaritu zuen... Hain pozik zegoen, bai –bere bideari borondatetsu eta ahalegintsu ekiten dion autodidaktak hunkitzeko joera berezko bezain gehiegizko bat du, nerabe bat bezala erreakzionarazten diona aurrerapauso bakoitzean–, non hotelera itzultzea erabaki baitzuen, zeina urruti gabe baitzegoen, katedraleko plazatik bizpahiru minutura oinez.
‎Baina Albertok bazuen, ezin konta ahala izakien nahaste borrastean, ipar bat; esan nahi baita izaki haiek guztiak ez zitzaizkiola berdin, berak ere bere lehentasunak baitzituen:
‎...baitziren ihesi –turismoak bizi zuèn hiriburutik industriak bizi zuèn hiriburura–, orain oinez –Chaplinen amak, Rebecak, fardel bat zeraman esku batean eta semearen sonbreirua bestean, Chaplinek azken bolada hartan bere trikimailuetarako erabiltzen zuena–, orain gurdian –gurdi batean iritsi zen Ada ibilbidearen helmugara, babek eta puslek oinak hondatuta–, iheslari ezin kontatuzkoen zutabe ezin luzeagoan, soldadu uniformatuen gerizpean, tartean Domingo eta Chaplin; atzean geratu ziren, halaber, babes hirian igarotako lehen egunak, desordena eta nahaste borrastea nagusi, hainbestekoa zen iritsitakoen kopurua eta hainbestekoa haien zoritxarra, hainbestekoak ondorioz hiriak zituèn arazoak eta hainbestekoa arazoen eta bitartekoen arteko desoreka; atzean geratu zire...
‎konbentzituta zegoela; baina, nola ageriko arrazoi batek beti baitu ezkutuko bat guxienez, baliteke merituak egiten ere ibili nahi izatea; Nikolaik, izan ere, argi zuen –argi behar zuen, bere portaera gehiegizkoak salatzen zuenez– egun argiz hirian gertatutakoak –borrokatxoak eta liskarrak– beste zerbait iragartzen ari zirela: gerra bat... gerra baitzen esparrurik behinena eta egokiena jende goranahiak aparrak bezala gora egin zezan, historiak –bere ezin konta ahala adibiderekin– behin eta berriro erakusten zuenez: dominarik gabeko soldadu soilak edo sarjentuak, gauetik egunera jeneral dominadun bihurtuak, edo funtzionario grisak ministro, askotan zorte kolpe batek lagunduta, bai, baina aurretik merituak ederki eginda gero... eta Nikolaik bere neurriko ametsak zituen, ausaz, ez Stalin bezalako buruzagi karismatikoa izateko, ezta ministroa ere, baina bai partiduan kargu on bat izateko, beharbada, hiriko edo probintziako partiduko buru, konparazio batera, edo antzeko zerbait; Nikolaik, beraz, kamioiaren kutxa merituz beteta zeraman, baina, egoitzara iritsi ez beste, ia meritu gehienak kendu zizkioten, sei gizonetatik berehala askatu baitzituzten lau; Nikolaik, gainera, ekintza hura zela-eta, entzutekoak entzun behar izan zituen hiriko partiduko buruarengandik, berea –Nikolairena– inorekin kontsultatu gabeko ekintza izan zelakoan, indiziplina hutsa, eta erne ibiltzeko hurrengoan, gerra garaian fusilamenduekin ordain baitzitezkeen indiziplina faltak.
‎–Istripu bat baldin baduzu, kontatuko didazu orduan... Baina, orduan, hain zuzen ere, ezin kontatuko didazu, beharbada...
‎(...) Bere Jesusen bizitza k Frantzia zeharkatu zuen eta mundu osoa zeharkatu zuen, arrakasta editorial berdingabean. Lehen hiru hiletan zortzira iritsi ziren frantses argitalpenak; urtebetean bost izan ditu Alemanian, eta Europako bertsioak ere ezin konta ahalekoak dira.
2010
‎–Kontzientzien kolektibitate harmoniko bat, superkontzientzia moduko bat ere badena. Eta lurra estaltzen duena, ez bakarrik ezin konta ahala pentsamendu alez, baizik eta bilgarri pentsalari batez, guztiaz pentsamendu ale sideral bat, bakarra bezain handia, gailendu arte.
‎Errealitate psikikoaren espazioa ez da, beraz, dimentsio bakarrekoa: multidimentsionala da, ezin konta ahala aldagairen araberakoa, eta espazio horretan egin behar dira psikeari buruzko analisi guztiak, ganorazkoak izango badira: ganorazkoak, bai, baina baita ezinezkoak ere, errealitate psikikoan, neurgailu zehatzik ez izateaz gain, sentimenduen argi ilunen ahalmena ez da kilowatiotan neurtzen, metaforikoki ez bada?, guztia aldatzen baita unez une, baita borondateak landutako egoera egonkorrik egonkorrenetan ere, eta horrek erakusten du pertsonaren baitan ez dagoela garaipen erabatekorik, arimaren gudu zelaietan, armaden arteko gerra konbentzionaletan ez bezala, hil ahala pizten dira hiltzen ditugun etsaiak eta hiltzen ditugun itzalak:
‎Ondorioa garbi dago, anaitasun unibertsalaren idealak ematen baitio zilegitasuna edonori, baita anaia garbitzeko ere, Anbrosiok Abelardo edo Abelardok Anbrosio, gizonak inoiz amestu izan duen ametsik ederrena amesgaizto bihurtuz: anaiak anaia hil zuèn antzinako historia bera, ezin konta ahala bider errepikatua. Nola ahaztuko dut, bada, xehetasun hori, anaiari buruz egin dezakedan epaiketan?
‎Haien garaian izugarriak izan zitezkeen ondorioak, zer edo zer esanez gero haien aurka. Maiz, gainera, haien borondatea irabazteko, ezin konta ahala biktima eskaintzen zizkieten: gerran hartutako presoak, edo birjinak eta dontzeilak.
‎orduantxe jakin bainuen surrealismoa ez zela kontu bitxi bat, errealitatearekin lotutako zerbait baizik; are gehiago: surrealismoa errealismoaren ezin konta ahala izenetako bat besterik ez zen, ausaz; edo aurretik egin ote nuen surrealismoa neure, modu oharkabean izan bazen ere, Pagoagan gertatutakoak ere ez baitziren txantxetakoak izan, ezta, Damaso?; bai, badakit surrealismoa zerbait konplexuago eta aberatsagoa izan zela, mugimendu iraultzaileekin ere lotua sarri askotan, baina uste dut ulertzen duzula zer esan nahi dizudan, arrazoizkoa ez dirudien baina arrazoia bezain erreala den beste mundu horretaz ari bainatzaizu, azken batean.
‎–Baina ezin konta ahala zarete eta gure tirogaiak agor genitzake, triskantzan denbora galduz!. Ongi erregulatuko dut tiroa?
‎"... Kontzientzien kolektibitate harmoniko bat, superkontzientzia moduko bat ere badena. Eta lurra estaltzen duena, ez bakarrik ezin konta ahala pentsamendu alez, baizik eta bilgarri pentsalari batez, guztiaz pentsamendu ale sideral bat —bakarra bezain handia— gailendu arte. Banakoen gogoeta askotarikoak elkarrengana bilduz, pilatuz, eta aho batezko gogoeta bakar batean berrindartuz...".
‎Haien garaian izugarriak izan zitezkeen ondorioak, zer edo zer esanez gero haien aurka. Maiz, gainera, haien borondatea irabazteko, ezin konta ahala biktima eskaintzen zizkieten: gerran hartutako presoak, edo birjinak eta dontzeilak.
‎Ondorioa garbi dago, anaitasun unibertsalaren idealak ematen baitio zilegitasuna edonori, baita anaia garbitzeko ere, Anbrosiok Abelardo edo Abelardok Anbrosio, gizonak inoiz amestu izan duen ametsik ederrena amesgaizto bihurtuz: anaiak anaia hil zuèn antzinako historia bera, ezin konta ahala bider errepikatua. Nola ahaztuko dut, bada, xehetasun hori, anaiari buruz egin dezakedan epaiketan?
‎Errealitate psikikoaren espazioa ez da, beraz, dimentsio bakarrekoa: multidimentsionala da, ezin konta ahala aldagairen araberakoa, eta espazio horretan egin behar dira psikeari buruzko analisi guztiak, ganorazkoak izango badira: ganorazkoak, bai, baina baita ezinezkoak ere, errealitate psikikoan, neurgailu zehatzik ez izateaz gain —sentimenduen argi ilunen ahalmena ez da kilowatiotan neurtzen, metaforikoki ez bada—, guztia aldatzen baita unez une, baita borondateak landutako egoera egonkorrik egonkorrenetan ere, eta horrek erakusten du pertsonaren baitan ez dagoela garaipen erabatekorik —arimaren gudu zelaietan, armaden arteko gerra konbentzionaletan ez bezala, hil ahala pizten dira hiltzen ditugun etsaiak eta hiltzen ditugun itzalak:
‎Ni hamasei bat urteko nerabea nintzela irakurri zuen André Bretonek Manifestu surrealista, gerora hain eragin handia izan zuena mundu osoan; nik, ordea, geroxeago egin nuen surrealismoarekin topo, hogei bat urterekin, Parisen ibilitako arte kritikari baten hitzaldira joan nintzenean hiriko ateneora; aitor dezadan, hala ere, arte kritikariak esandakoak urrun geratu zitzaizkidala, sutsu aritu zen arren, hain egin zitzaizkidan bitxiak eta gehiegizkoak hari entzundakoak; gero, berandu gabe ikusi nituen hiriko zinema batean Un chien andalou eta L’age d’or, Buñuel eta Dalírenak; teoria orotatik harat, baina, nik etxean egin nuen surrealismoa neure —zuk Marx anaien umorea aipatzen duzu zeurean, askoz ere ikuspegi baikorragoan—, ama bere gaitz harekin nora ezean ibili zitzaigunean... orduantxe jakin bainuen surrealismoa ez zela kontu bitxi bat, errealitatearekin lotutako zerbait baizik; are gehiago: surrealismoa errealismoaren ezin konta ahala izenetako bat besterik ez zen, ausaz; edo aurretik egin ote nuen surrealismoa neure, modu oharkabean izan bazen ere, Pagoagan gertatutakoak ere ez baitziren txantxetakoak izan, ezta, Damaso?; bai, badakit surrealismoa zerbait konplexuago eta aberatsagoa izan zela... mugimendu iraultzaileekin ere lotua sarri askotan, baina uste dut ulertzen duzula zer esan nahi dizudan, arrazoizkoa ez ...
2011
‎Mezulariek dena egia zela ikusi eta bermatu zutenean, Enperadoreak, esan behar da udaberria zela, ezin konta ahala landare hazten diren aroa, monarken bidaien garaia, gortea bildu zuen, elefanteak eta zaldiak horni eta dotorearazi eta Han Xin alderantz abiatzeko agindua eman zuen.
‎Jakina da modu ezinago bortitzean itzaltzen duela biharamuneko goiztiriak bezperan pizturiko kandela, halako moldez itzali non, ematen baitu ezen azken keak airean marraztu duen sigi sagako bideak bizitzaren behinekotasuna eta heriotzaren saihestezintasuna gogoratzen dituela, eta infernu erreak marrazten dituela ortzi gatzatuetan. Halako moldez non akordura ekartzen baitu ezin konta ahalako izen lekaren jabe dela Herio; eta, izenak izen, bat eta bakarra dela haren egitekoa. Makurra beti.
‎Honako sentimendu hau gailendu baita gertakari horren aurrean: hots, munduan gaindi dauden ezin konta ahala botere gune txiki guztiei beren zentzua eta funtzioa aldarazten dizkieten botere erakunde handiak gailendu izanaren sentipena. Asko eta askotariko aginte txikien aurrez aurre alimaleko botere guneak egituratu baititu globalizazioak.
‎hots, familia zabal baten izaerari, halako klan bati edo honako tribu bati. Herri aurrenazional hauen adibideak ezin konta ahala dauzkagu mundu zabalean: Andeetako estatuak eta Asia hego mendebaldekoak izan daitezke diogunaren erakusgarri?
‎Arrazoizko logika oro desegiten duen ideologia da aurreiritzien desbideratze itxuragabea. Hori frogatzeko ezin konta ahala adibide egonda, har dezagun, bat behar eta, Estoniakoa: –Egia da estoniar herritartasuna eskuratzeko gure hizkuntza ikastea eta hizkuntz testa pasatzea derrigorrezkoak direla, baina helburu bererako Alemanian galdatzen dutenarekin alderatuta, ezer gutxi da gure herrialdean exijitzen duguna?.
‎Beren ametsik ero eta beroenean ere ezin imajinatuko zuten horrelako pagotxa. Zer eta, ertzainei tiroka eraso omen dien baserritar terrorista delako hori, zinez dela baserritarra eta are egiazkiago terrorista, Espainiako espetxeetan hainbat urte igarotakoa, ezin konta ahala krimen eta delituren egilea izateagatik.
2012
‎Ez behintzat horrelako sekretua gordetzeko gai izango zenik. Neba arreben artean, nebekin ezin kontatu ageriko arrazoiengatik, eta nire ahizparik zaharrenak ni baino hamabi urte gutxiago zituen, gazteegia zen ezer ulertzeko. Edo behintzat niretzako kontsolagarri izateko.
‎Itsasertzera iritsi bezain laster, harritu ninduen ikusteak nire egoitza uhartearen lekurik okerrenean jarri nuela, han hondartza ezin konta ahala dortokaz baitzegoen betea; eta beste aldean, berriz, hiru besterik ez nituen aurkitu urte eta erdian. Era askotako hegazti kopuru ikaragarria ere bazen; batzuk lehenago ikusiak nituen eta beste batzuk ez nituen ordu arte ikusi; askok oso haragi ona zuten, baina ez nituen izenak ezagutzen, pinguino izenekoak izan ezik.
‎Bukatuak zituen, pentsatzen zuen Emmak, hagorantzen zuten traizioak, purtzilkeriak eta ezin konta ahalako irritsak. Orain ez zuen inor gorrotatzen; bere pentsamenduan arrastiriko nahastura ari zen abailtzen, eta lurbirako zarata guztietarik Emmak ez zuen entzuten bihotz gaixo haren auhen aldizkatua baino, ezti eta zehaztugabea, urruntzen doan sinfonia baten azken oihartzuna antzo.
‎Eta orain horrela segituko zuten beraz bata bestearen ondoren ilaran, beti berdin, ezin konta ahala, eta ezer berririk ekarri gabe! Beste existentziek, arruntenak izanik ere, bazuten bederen gertakizunen baten aukera.
‎Biharamunean bertan mandatari bat bidali zuen Kizliarrera hainbat erosketa egitera; itzultzean, Pertsiako oihal mordoa ekarri zuen, mota guztietakoak, ezin konta ahala.
2013
‎zer etxetan bizi zen, zenbat seme alaba zituen, etab??? orratz bat balitz bezala, interneteko ezin konta ahala daturen lastategian galdua?
‎...orkiena, ahalegintzen naiz gaizkilea gaizkitik bereizten, ez bainituzke gaizkileak gaizkia bezala gorrotatu nahi, gaizkile izatea eta errudun izatea, izan ere, ez dira ezinbestean gauza bera, gaizkileak, besteak beste, akats bat izan baitezake burmuinetan, erruaren beste zentzu bat ematen diona, erru zentzurik ere ez hainbatetan?, haiek behin eta berriro madarikatzen ditudan arren sutsu, hain dira ezin kontatuzkoak eta hain ankerrak haien bidegabekeriak maiz?
‎Baina zertarako, orduantxe egin baitzezaketen hura guztia, Koldok material guztia baitzuen pendrive batean: ezin konta ahala datu eta plano?!
‎Hark irakatsi zidan, adibidez, Allahk, bere probidentzian, lorategi handi bat egin zuela, Lurraren neurrikoa? begietarako ederra ez ezik, botika bikain bat ere bazena, ezin konta ahala belar, landare eta zuhaitzek osatua, erroak, zurtoinak, hostoak, haziak eta fruituak sendagai: hori, batetik?
‎Sei bat urte zituela, txapak gustatzen hasi? eta ehun bat pilatzera ere iritsi zen, asko eta asko lagunei erositakoak, hamar xentimo, bi erreal edo pezeta baten truke txapa bakoitza, zailtasunaren arabera?, aitak edo aititak emandako ezin konta ahala pagatxoz.
‎etxekoak xantaiatzeko negarra erabili izan zuen mila bider; lagunak erosteko, dirua? eta Almudena irabazteko, hamaika film ikusia zegoen ordurako Pedro?, ezin konta ahala opari: soinekorik ederrenak oparituko zizkion, zeta eta tul; urrezko eraztun errubidun bat, pultserarik garestiena, perla zurienez osatutako lepokoa, zernahi?
‎–Bai, bai, bai, erabat?, erantzuten dio hunkiturik Morticiak, eta musu ematen diote elkarri. Neuri gustatzen zaizkit graziarik gabeko txiste horiek, baina garbi nuen ezin konta niezazkiokeela neskari. Borgesen amona ingelesak esan zuenarekin gogoratu nintzen orduan.
‎Lehengo egunean esan nizuen zein deungaro jokatu zuen Darcy jaunarekin; eta Longbournen azkenekoz izan zinenean, zuk zeuk entzun zenuen Wickham zelan mintzo zen berarekin hain barkabera eta hain eskuzabala izan den gizonaren gainean. Eta badira beste gorabehera batzuk, kontatzeko askatasunik ez... kontatzea merezi ez dutenak; baina Pemberleyko familia osoaz ezin konta ahalako gezurrak esan ditu. Darcy andereñoaz esan zuenagatik, ni erabat prest nengoen neska harro, barrukoi, desatsegin bat ikusteko.
‎...halegintzen naiz gaizkilea gaizkitik bereizten, ez bainituzke gaizkileak gaizkia bezala gorrotatu nahi –gaizkile izatea eta errudun izatea, izan ere, ez dira ezinbestean gauza bera, gaizkileak, besteak beste, akats bat izan baitezake burmuinetan, erruaren beste zentzu bat ematen diona, erru zentzurik ere ez hainbatetan–, haiek behin eta berriro madarikatzen ditudan arren sutsu, hain dira ezin kontatuzkoak eta hain ankerrak haien bidegabekeriak maiz...
‎erran nahi baita mutila ez zela sobera ahalegintzen bere ohiko bilaketetan, halako moldez, non, oztopoak metatzen zitzaizkionean, etsi eta gibelera egiten baitzuen, berak irrikatzen zuèn informazioa –EXPOSAko nagusiari buruzko datu pertsonalen berri jakingo ote zuen, halako batean: zer etxetan bizi zen, zenbat seme alaba zituen, etab...? – orratz bat balitz bezala, interneteko ezin konta ahala daturen lastategian galdua...
‎Baina zertarako, orduantxe egin baitzezaketen hura guztia, Koldok material guztia baitzuen pendrive batean: ezin konta ahala datu eta plano...!
‎Habiben jakituria, beraz, mendeetako esperientzian oinarritua zegoen. Hark irakatsi zidan, adibidez, Allahk, bere probidentzian, lorategi handi bat egin zuela, Lurraren neurrikoa... begietarako ederra ez ezik, botika bikain bat ere bazena, ezin konta ahala belar, landare eta zuhaitzek osatua, erroak, zurtoinak, hostoak, haziak eta fruituak sendagai: hori, batetik... eta bertzetik, gauzen arteko harremanak, agerikoak nahiz ezkutukoak; izan ere, Allahk mundua sortu eta nonahi edireiten ahal ditugu sorkariak:
‎Alde batetik, lehia izugarria zela pentsatu behar zuen, ikustekoa baitzen zelan zebiltzan hiruzpalau mutil –tartean Erminio– neskaren inguruan tentelkeriak egiten; bestetik, baina, desiratzen zuèn guztia lortzen ohitua zegoenak, buruan behar zuen, halaber, nola edo hala bereganatuko zuela neska hura: etxekoak xantaiatzeko negarra erabili izan zuen mila bider; lagunak erosteko, dirua... eta Almudena irabazteko –hamaika film ikusia zegoen ordurako Pedro–, ezin konta ahala opari: soinekorik ederrenak oparituko zizkion, zeta eta tul; urrezko eraztun errubidun bat, pultserarik garestiena, perla zurienez osatutako lepokoa, zernahi...
‎Sei bat urte zituela, txapak gustatzen hasi... eta ehun bat pilatzera ere iritsi zen, asko eta asko lagunei erositakoak –hamar xentimo, bi erreal edo pezeta baten truke txapa bakoitza, zailtasunaren arabera–, aitak edo aititak emandako ezin konta ahala pagatxoz.
2014
‎...eko maskara babesgarri bat, gehiegizko intelektualizazioan, hitz potoloetan eta ahotsaren doinu grabe eta sakonetan oinarritua batik bat, eta horregatik dugu nahiago itsasaldi bortitzei so egin baino, ozeanoaren abiapuntu den itsasadarrera jo, oxigenoak akabatutako arraintxoen hilotzak diruditen txalupa gorri/ urdin/ berdeak behatzera eta zera egiaztatzera, hainbesteko misterioa duen itsas hondoa, ezin konta ahala hollywoodeko film inspiratu dituen lurralde mitologizatu hori, gure betiko hondar estalki soila besterik ez dela, olatuen irismenetik at geratzen den eremuko berbera, baina tanto bat ubelagoa.
‎Memelokeriaren eta horren ondorengo nire mailakako urruntzearen ostean berak ere ez zidan deitu, zinez serio hartu baitzuen gure arteko botere desoreka hauspotzen ez jarraitzearena eta niri baitzegokidan kasu zehatz hartan berari deitzea, ziur naiz halere ezin konta ahala aldiz estutu zituela hortz ilarak bata bestearen kontra soinu karraskaria atera arte eta lotu zituela eskumuturrak gerriaren atzean nire zenbakia ez sakatzeko, baina lortu zuen azkenean helburua, psikologoak bost puxtarri emango zizkion gutxienez, dena dela azkenean elkartu ginen, nola ez, herriko ospakizun inebitable batean, eta egiatan niretzat askoz errazagoa izan zen hala gertatu ... (eta gainera gaztelaniaz, gero esango du euskaltzalea dela) batekin amaitutzat eman nuenean elkarrizketa.
‎b) edo ni bat zeinak, bereziki emankor eta arrakastatsu eta zoriontsu janzten denetan batik bat eguzki samurraren pean, ez baitio hain ikaragarri irizten ezin konta ahala kasualitateren alaba izateari, bizitzara iritsi dena misio zehatz garrantzitsurik gabe, eta aitzitik (utikan!), carpe diem madarikatu horri izterrekin gogor oratzen baitio, ahalik eta sarrien jotzea, bidaiatzea, mozkortzea eta dantzatzea bilakatuz helburu goren.
‎Gordonek besoak zabaldu eta ohearen ertzei heldu zien, negarrez hasteko gogoari eutsiz. Burua nahasita eta burrunbaka zuen; haren ahoa lehor eta garrazturik zegoen, eta sukarra sumatu zuen odolean ezin konta ahala osagaitan banatzen, itogin motel baten pare.
‎Hura guztia eragin zuen neskatxak hamaika urte zituen; zoragarriki itsusia zen, adin horretako neskatxak izan ohi diren bezala: urte gutxiren buruan modu adierazezinean maitagarriak bihurtzen ziren, eta ezin konta ahala gizoni zoritxar amaigabea eragiten zieten. Txinparta, ordea, hauteman zitekeen.
‎guk Prusiaren iragan eslabiarra ezkutatu gura izango bagenu bezala egiten du, eta alemanei berak ikusaraziko balie bezala iragan hori. Quatrefagesek ez du alemana irakurtzen, eta horregatik ez daki Alemanian ezin konta ahala ikerketa guztiz zehatz egina dagoela, antropologiko zein historikoak, berein eskualde, herri eta herrixkaren iragan eslabiarra erakusten dutenak, ez Prusian bakarrik, ezpada, antropologo frantsesak antza ez dakiena. Saxonian, Hannoverren eta Frankonian ere, hots, ia Alemania guztian1446 Antropologia alemanak aspaldi demostratua dauka gaurko Alemania ez dela behialako tribu teutondarren lurraldea.
‎Baina zibistika tatariarra apartagoa zen, kolorezko suak dantzarien gainean kurubilka eta soinekoen xafla txikiek milaka gar ñimiñotan islatuz. Txinpartazko kaleidoskopio bat ematen zuen, ezin konta ahala konbinazio eskaintzen zituena dantzarien higitze bakoitzarekin.
‎Mikel Strogoff lauoinka zihoan kanaberadi horien artean, inork ikusi ezin zuela bidearen inguruko zingiretatik. Belar handi haiek bera baino altuagoak ziren, eta ezin konta ahala hegaztiren zeruratzeak baino ez zuen salatzen haren presentzia. Hegan abiatzen ziren bide bazterretik garrasika, eta taldeetan barreiatzen zeruan zehar lau haizetara.
‎Astoaren orpotik beltz aldra suminkoi bat zetorren, oin lehertuekin eta bekozko ilunez; denda, kanpainako aulki, latorrizko kaxa, ontzi zuri eta fardel nabar pilo bat botatzen zuten lurrera esparruan, eta misteriozko giroa pixka bat sakonagotzen zen estazioko nahasmenduaren gainean. Halako bost segizio etorri ziren, nahas mahasean ihes egindakoen aire absurdo harekin, ezin konta ahala jantzi denda eta janari biltegitako hornidurak zeramatzatela, halako eran non batek pentsa bailezake, lapurreta egin ondoren oihanean barrena zamatzen ari zirela, bertan partiketa egiteko. Berez itxurazkoak izan arren giza eromenaren eraginez harrapakinak ziruditen gauza haiek nahaspila bereizi ezinezko bat osatzen zuten.
‎Kale mehar eta mortu bat itzalpe betean, etxe handiak, ezin konta ahala pertsiana veneziarrekin, hilerrietako isiltasuna, belarra harri tartean ernetzen, arkupe ikusgarriak ezker eta eskuin, atal biko atetzar astunak erdi zabalik. Horietako zirrikitu batetik barruratu nintzen; igo eskobaturiko eta apaindurarik gabeko ezkaratz bat, basamortua bezain elkorra, eta topatutako lehenengo atea zabaldu nuen.
‎Hobe beraren garrasia, askoz hobe. Baieztapen bat zen, garaipen moral bat, ezin konta ahalako galtzapenez, terrore higuingarriz, gozamen higuingarriz ordaindua. Garaipen bat, hala ere!
2015
‎Janari lata eta zorroak nabarmen urritzen hasi zirenean, sabela berdintzekoa beste nonbait bilatzea deliberatu zenuen, ezin konta ahala aldiz madarikatu ondoren orroka ari zitzaizun bizirauteko sen nekez ulergarri hura. Aspaldi behe lainotan desagertu baziren ere, kosta egin zitzaizun beste presoen zeldetan sartzeko erabakia hartzea.
‎Begiak kasik abaildu arte xerka ibili ondoren, gertuen duen aulkian eseri da, besoak erorita, ezer ulertzeko ezgauza, ezin konta ahala bataila galdu dituen soldadu armagabetua nola. Ohartu ere ez da egin Sylvie dela une horretako guduaren galtzaile bakar eta isila, libre utzi dion aulkitik nekez barrandatu ahal izango duelako aterik.
‎Erasoa duela bi aste gertatu zen, gauerdian. Bost milatik gora hildako, bi mila zauritu inguru eta ezin konta ahala desagertu.
‎...ak jotzen hasi orduko agintzen zidan moduan; esku batekin nire sabelean bortizki bultza eginez, bestearekin nire bizkarra zentimetro batzuk gehiago luzatu nahian), ez du inporta zenbat ke irentsi duen nire burmuinak, ez du inporta zenbat musika entzunez horditu naizen, ez du batere inporta bigarren aldiz egin baldin badut oka hitzak atera ezinik gorputzari sartutako ardoagatik; ezin baitut idatzi, ezin kontatu nola gertatu den gertatu den gertakizun hau, zein hitz erabili X jada hemen ez dagoela esateko, haren absentziaren zioak erreal bihurtzeko; ezin baitut idatzi, ezin kontatu nola gertatu den gertatu den gertakizun hau, zein hitz erabili X hil egin dela esateko.
‎...orta zenbat ke irentsi duen nire burmuinak, ez du inporta zenbat musika entzunez horditu naizen, ez du batere inporta bigarren aldiz egin baldin badut oka hitzak atera ezinik gorputzari sartutako ardoagatik; ezin baitut idatzi, ezin kontatu nola gertatu den gertatu den gertakizun hau, zein hitz erabili X jada hemen ez dagoela esateko, haren absentziaren zioak erreal bihurtzeko; ezin baitut idatzi, ezin kontatu nola gertatu den gertatu den gertakizun hau, zein hitz erabili X hil egin dela esateko.
‎Eta hala gertatu da: lehenengo bat bakarra izan da, baina gero ezin izan ditut banandu, ezin kontatu banan banan, ezin jakin non hasten zen malko bat eta non bukatu, gehiago baitzen erreka bat begietatik jalgitzen zena, tantaz tantako zirimiria baino.
‎Non egin lehen arrastoa? Mihisean lerro bat ipintzeak ezin konta ahala arrisku, erabaki atzeraezin eta ugariren peskizan jartzen zuen. Teorian erraza zirudien guztia, korapilatsu bihurtzen zen berehala praktikan:
‎Harkaitz mutur bat zirudien, besteak baino handiagoa zen olatu batek estaliko zuena. Ahultasun haren barruan zeuden, baina, bidezidor haiek, terraza haiek, logela haiek... ezin konta ahala gauza. Baina lo hartu aurretik gauzak soiltzen diren moduan, xehetasun franko guztien artetik bakar bat nabarmentzeraino?, hala, sentitu zuen berak, uharteari logaletuta begira, bidezidor eta terraza eta logela haiek desegiten eta suntsitzen ari ziren, eta ez zen ezer geratzen, intsentsu ontzi urdin argi bat besterik, bere baitan hara eta hona erritmoan.
‎Aitona amonez jarduteak baditu bere al de on eta txarrak: txarra, aita amez baino gutxiago dakigula, garaia askoz urrunagoa zaigula, eta, hortaz, ezin konta ahala izango direla historiako zuloak, etengabea anakronismoaren arriskua; alde ona, berriz, tabua gurasoen kasuan baino askozez apalagoa dela eta, datuen faltan, irudimenaren bitartez osa ditzakegula kontagaiaren hutsuneak.
‎ecin contadu al leidi, guiçonac gurearren bere? ezin konta daiteke, gizonak nahi arren ere?
2016
‎Itzala bazegoen ere, asun eta gorotz usain sarkorra zeukan?, han behean handiagoa zen beroa. Eta orain berak goitik begiratzen zidan, buru ilehoria eguzkitan, lasai gure topaketa halabeharrez gertatu ez balitz bezala, kasualitate hutsez, eta bai ordea haurtzaroko lehen urteetatik hasita leku hartan elkartu ginen aldiak ordurako ezin konta ahalakoak balira bezala.
‎Dozenaka liburu idatzi ditu gazteentzat, arrakasta erabatekoarekin: irakurleen estimazioaz gain, ezin konta ahala sari eta itzulpen lortu baititu, izan ere. Euskaraz, besteak beste, honako liburu hauek ditu:
‎aurkikuntzak, lagunak, irakurketa eta solasaldiak? eta filmak, ezin konta ahala film, bizitzaren konplexutasunaren irakasle.
‎Lintxamedu horietaz guztiez eta ezin konta ahala basakeriaz gainera, bortxatzaile beltzaren mitoa eratu zen. Ideologia arrazistaren mundu irrazionalaren barruan baizik ez zezakeen halako mito batek halako erakarmen botere beldurgarririk hartu.
‎AEBetan, koloreko emakumeek eta, bereziki, emakume beltzek, ezin konta ahala hamarkadaz jaso dituzte soldatak etxeko lanen truke. 1910ean, etxetik kanpo ari zen lanean emakume beltzen erdia baino gehiago, eta, haien artean, etxeko langile ordaindu gisa zebilen heren bat.
‎Gaur egun, AEBetako emakumeen erdiek baino gehiagok egiten dute lan etxetik kanpo, eta herrialdearen lan indarraren %41 dira. Hala ere, ezin konta ahala emakumek ezin dute enplegu duinik lortu. Arrazakeria eta sexismoa, bi biak dira emakumeen langabezia tasa handia zuritzeko aitzakia.
‎1848an, Karl Marxek eta Frederick Engelsek Manifestu Komunista argitaratu zuten urtean, ezin konta ahala altxamendu iraultzaile ari ziren gertatzen Europan. Marx eta Engelsen gertuko lankide bat 1848ko iraultzan ibili zen, artilleria buru:
‎Gerora, buruzagi sozialista bilakatu zen, bai eta leienda bat ere, bizi zela, herrialde osoko langileentzat. egin zuen AEBetako mutur batetik bestera, eta ezin konta ahala grebatako arima bihurtu. Filadelfiako tranbiako langileek aditu zituzten haren lehen greba hitzaldiak.
‎Trinidad irlan jaio zen Claudia Jones, irla hori Mendebaldeko India Britainiarren mendekoa zen garaian, eta nahiko gazterik aldatu zen Estatu Batuetara, gurasoekin batera. Gerora, Scottsboroko Bederatziak askatzeko mugimenduan parte hartu zuen, ezin konta ahala herritar beltzek herrialde osoan barrena egin bezala. Hain zuzen ere, Scottsboroko Defentsa Batzordeari esker egin zuen Alderdi Komunistako zenbait kideren ezaupidea, eta gogo biziz batu, gainera, erakunde horretara.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia