2017
|
|
Bere amari idatzitako gutunei begirada bat bota niezaien gelditu ginen kafetegi batean. Beste era batean jokatu izan balu, bizirik jarraituko zuela sartu zitzaion buruan, eta mesede egiten zion ondo jokatu zuela entzuteak,
|
ezin
zezakeela beste modu batean jokatu, ama zegoen zulotik ateratzeko ahalegin handi bat egin zuela eta, gauzak gaizki atera baziren, zoriak hala nahi zuelako izan zela. Bazirudien ez genuela elkarrekin egoteko aitzakia hoberik aurkitzen, eta berak amari buruzko gutunen kontuarekin jarraitzen zuen eta nik bi morroiekiko obsesioarekin.
|
2018
|
|
Hala, bada, herr Bremann hil ondoko asteetan, lord jaunak gero eta ordu gehiago eskaini zizkion Alemaniako krisiari. Jaun boteretsu eta itzaltsuak ohiko bisitari bihurtu ziren etxean, besteak beste, gogoan ditut lord Daniels, Maynard Keynes irakaslea eta H.G. Wells jauna, idazle ezaguna bera, eta, haiekin batera, isilpean etorri baitziren, hemen aipatu
|
ezin
ditzakedan beste batzuk ere bai?, eta lord jaunak orduak eta orduak ematen zituen haiekin eztabaidan, gelatik atera gabe.
|
2019
|
|
Baina hagitz interesgarria da ikustea bi izaki hauen bizitzak, aldi berean, opakoa eta gardena direla, Raimundo Silvak ez du beste inor hurbilago, eta hala ere, gaur arte ez zaio batere axola izan zer nolako bizitza duen emakume honek bere zerbitzuan ez dagoenean, eta izenari dagokionean, nahikoa da Maria andrea esan dezan, eta emakumea atetik azaltzen da, On Raimundo, zerbait nahi al duzu, galdezka. Maria andrea baxua da, argala, beltzarana iluna emateraino, badu bere harrotasun zioa den berezko ile kizkurra,
|
ezin
dezake beste harrotasunik eduki, edertasunaren kontuan ez zelako oso hornitua jaio. Esan edo idazten duenean Dena txukun dago, hitzen esanahiaz abusatzen du, txukuntasunaz pentsatzen duena urrezko arau bat aplikatzean baitatza, honako hau, hain zuzen, nahikoa da dena txukun dagoelako itxura, honela ere interpreta daitekeena, ez bedi ikusmiran geldi txukun ez dena, zenbait kasutan sekula txukunduko ez dena.
|
|
Horixe da Raimundo Silvari gertatu zitzaiona, afaltzeko zikindu zuen baxera gutxi hori garbitzeko tenorean zegoenean, gogoan piztu zitzaion agerikoa zen ideia bat, hau da, argitaletxeak ez zituela hamahiru egun behar izan engainua atzemateko, eta honek superstizio zaharra ezereztuko luke, eta, aldi berean, superstizio berri bat ernetzeko beharra ezarriko luke, ordura arte hamahirugarrena ez zen beste egun ordura arte errugabe bat energia negatiboaz zamatuko zuelarik. ...tu baitzen, delako pertsona horrek aginpide eta eskubide osoz erruei buruz ebatzi behar zuen epaiketa sumarisimoan parte hartzeraino, erruak begi bistakoak, frogatuak eta azkenik aitortuak ziren, nahiz eta, aitortzeari dagokionez, errudunaren susmoak eta buru erreserbak onargarria denetik harantzago joan, eta jokabide honek, azkenik, langile berria sumindu, azken roundean piztu zen eraso bortitzak
|
ezin
dezake beste azalpenik eduki, Baina merezi zuen bezala erantzun nion, marmar egin zuen Raimundo Silvak bere kolkorako, eskuak lehortu eta etxeko lanetarako jaso zituen mahukak jaisten zituen bitartean.
|