Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 15

2000
‎"(...) artista batek, bere koadrorako, eskuak, oinak, burua eta gainerako menbroak modelo diferentetarik hartu behar izanen balitu bezalakoa da, halako moldez, non zati bakoitza ezin hobeki marraztua egon daitekeen, baina gorputz osoarekiko eta haren osotasunarekiko loturarik gabe; eta nola zatiak ez datozen bat eta ez duten bat egiten, hala, munstro bat izanen da guztiaren emaitza, gizon bat baino gehiago". Ptolomeoren sistemaz ari zen Koperniko, eta zientziaz, azken finean, baina zenbatetan pentsatu izan dudan ezen hitz haiek ongi isla dezaketela gizonaren barrena, haren muina eta arima! Baina bertze interpretazino honetan balegoke alderik, zeren nik ez bainuke gizona munstrotzat hartuko, bere bakarrean eta bere osoan anitz moldetakoa delako eta bere aniztasunean osoa eta bakarra; aitzitik, ez al duzu uste ezen, noiz eta aniztasun horretan zati batek bertzeak irensten baititu, bihurtzen dela gizona, edo bihur daitekeela, nehoiz baino munstroago, zeren jabetzen baitzaio orduan osorik ideia bat eta behako bakar bat eta zeren, behako horretan itsuturik, hartzen baititu ondoren armak bertzeen hiltzeko, nola gertatu izan baita Europako lurrak urte luzeetan hondatu eta esteialdu izan dituzten gerla erlijionezkoetan...?
‎Horra bai bertze hitz biribil bat, itzal tipienik onartzen ez duena...!, edo hala lirudike bederen, noiz eta nornahiren ahotik adituko bagenu, ahoa bete hitz eta ahoa bete hots. Aldiz, gero eta sinetsiago nago, zu bezalaxe, ezen hitzik biribilenak ere bere itzala duela, eta hargatik direla biribiltasun guztiak —edo gehienak bederen— ustezko eta balizko, haiek guztiak itzalaren baitan urturik eta ezabaturik akaba dezaketenez gero. Izan ere, zenbat gezur hitz horren ifrentzuan ere, jaun André!
‎Zeren gero eta sinetsiago bainago, zu bezala, jaun André, ezen hitzik eta erranik biribilenak ere bere itzala izan dezakeela eta bere itzala duela, hitzari zein erranari bere biribiltasuna jan diezaiokeena!
‎Izan ere, gauza bat garbi dago: marañon ek gerla irabazi izan balute, gaur egun ez lirateke traidoreak izanen, eta horrek erakusten digu ezen hitzak eta ideiak baino eraginkorragoak direla, ondikotz, armak, zeren arma bidez gerla irabazten duenak erabakitzen baitu hitzaren norabidea, erabakitzen du nor den traidorea eta nor ez...
‎Eta, handik aitzina, neure historia kontatu nion eta hark berea kontatu zidan, eta hala aritu ginen bizpahiru ordutan, bazkaldu ere elkarrekin egiten genuela. Eta ongi jan, hobeki edan... eta, jan edanean igeri dabiltzanen gisarat, erraiten genituèn hitzetan jartzen genuen geure fidantzia eta uste osoa, halako moldez, non iduritzen baitzitzaigun ezen hitzaren indarrez konkistatu eta belaunikaraziko genuela mundua.
‎Eta hitz bat ez zela berdin non paratzen zen, hitz baten edo bertze baten aitzinean, zeren, batekin dir dir egin zezakeen arren, bertzearekin, aldiz, net itzal baitzitekeen... Eta erraiten zigun ezen hitzen lotzetik eta hitzen elkartzetik erran bat osa genezakeela; eta erran bat arku bat zela, eta arkuak fletxa bat zuela, zeina baitzen erranak adierazten zuen pentsua, ideia, edo sentimendua, adimenduan edo bihotzaren erdian zaurt gaitzakeena, arkutik atera orduko: erraileari errana aditu orduko, edo skribatzaileari irakurri orduko.
2009
‎Inork ez zion jaramonik egin, ezen hitzok ahoskatu zituenerako tropel osoa seko lo baitzegoen. Zurrunga egiten zuten denek, arrek emeek baino gehiago, eta xurrungatxo haren pean uhartea eta itsasoa gizakorragoak bihurtu ziren.
‎Hainbesteraino hunkitu zuten mutilaren hitzek Regina, azken urte hartan Gabinori eta Gabinoren gaixotasunari emana?, non bihotza haustera balihoakio bezala sentitu baitzen; eta, halere, Domingori zerbait esateko gogoa piztu zitzaion, sabel irauliak hitzak ekartzen zizkion mihira, esker onekoak batzuk, baita hitzik zuhurrenak ere: kontuz, seme, ez egin horrelakorik, hil nahi ez banauzu behintzat?, baina ohartu zenean ezen hitzak negarrerako bidea urratuko ziola, ezpainak ere dardarka jarri zitzaizkion une batez?, isilik egotera deliberatu zen; zorionez, hantxe zegoen izeba Ernestina ere, zeinak esan baitzuen:
‎Ezustean, gainera, ama Damasoren alde atera zen, hitz hura?, miraria?? arinki erabiltzen zelako ustea nagusitu zitzaiolako, beharbada, edo sabelaren mende ari ote zen orduan ere, zeren balizko mirariaren miraritasunak are gehiago bultza baitzezakeen Domingo erabaki ezin zoroago bat hartzera??, eta pentsatu zuelako ezen hitzari ospea eta tronua itzuli behar zitzaizkiola, birdefinizio zehatz baten bidez, ausaz:
‎Hainbesteraino hunkitu zuten mutilaren hitzek Regina –azken urte hartan Gabinori eta Gabinoren gaixotasunari emana–, non bihotza haustera balihoakio bezala sentitu baitzen; eta, halere, Domingori zerbait esateko gogoa piztu zitzaion –sabel irauliak hitzak ekartzen zizkion mihira, esker onekoak batzuk, baita hitzik zuhurrenak ere: kontuz, seme, ez egin horrelakorik, hil nahi ez banauzu behintzat–, baina ohartu zenean ezen hitzak negarrerako bidea urratuko ziola –ezpainak ere dardarka jarri zitzaizkion une batez–, isilik egotera deliberatu zen; zorionez, hantxe zegoen izeba Ernestina ere, zeinak esan baitzuen:
‎Ezustean, gainera, ama Damasoren alde atera zen, hitz hura –" miraria" – arinki erabiltzen zelako ustea nagusitu zitzaiolako, beharbada –edo sabelaren mende ari ote zen orduan ere, zeren balizko mirariaren miraritasunak are gehiago bultza baitzezakeen Domingo erabaki ezin zoroago bat hartzera? –, eta pentsatu zuelako ezen hitzari ospea eta tronua itzuli behar zitzaizkiola, birdefinizio zehatz baten bidez, ausaz:
2010
‎Badakit ados zaudela, Alberdirenak mundu idilikorik ez duela azale­ratzen esaten duzulako. Baina, badakizu, gurean hain izan da indartsua kostunbrismoak abertzaletasunetik literaturan, artean, edo musikan (operan) eragin duen irudi estereotipatua, ezen hitzaren beraren erabilerak bat eragitea erraza baita.
2019
‎–Hala izango da, baina nire kasuan ahalegina hain izan da handia, ezen hitz alemanak baztertu baititut nire ahotik, esan zuen ukrainera jori batez.
‎Zure erortzea. hain azkar eta ustekabean gertatzen da, ezen hitz egiteko gogoa eskuratu duzunerako erori izana zara. Horrek erabat baldintzatzen du gure elkarrizketa:
2022
‎Horien artean daude genozidio, apartheid eta bortxaketa. Batzuek hainbeste desitxuratu dute jatorrizko esanahia, ezen hitz horien benetako itzala eta zama ezagutu duten asko irainduta eta minduta sentitu baitira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia