Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2000
‎Jarrera eta erabaki hoiek ez dute zerikusirik iazko irailean su etenaren aldarrikapena egiteko erabili ziren arrazoi eta gogoetekin, baina benetan larriak su etena bertan behera uzteko argitaratu dituzten arrazoiak dira. Alegia, eta arrazoi hauen artean nagusiki EAJ PNVren epelkeria irekitako prozesu politikoaren aurrean.
‎Eta horrek ez du zerikusirik literaturaren kalitatearekin. Negozio bat da, azken finean.
‎Datu ugari ditugu hala izan zela sinesteko, Jose Miguel pertsona erreferentziala zen, interrogatorio zenbaitetan poliziak Naparrari buruz jakin beharrekoa bazekiela jakinarazi zien zenbait atxiloturi, Efe agentziaren muntaia poliziala (orduko Efeko norbaitek onartu zigun bezala)...". Bere garaian, ETAtik ere, erakunde honek' Naparra' ren desagerpenean ez zuela zerikusirik jakinarazi izan zaie behin baino gehiagotan familiako kideei.
‎Jadanik 2 urte pasa dira Lizarra Garaziko Akordioa sinatu zenetik. Gezurra dirudien arren momentu horretan esan eta egindakoek ez dute zerikusi askorik gaur egungo egoerarekin erkatuz gero. Bereziki bertan ziren hainbat alderdiren jarrera aztertzeko garaian, nahiz denek hitzarmenak duen gaurkotasuna beren azterketa eta planteamenduetan aipatu.
2001
‎Zer gertatzen da? EAJk proposamen bat egin duenean ofizialki eta idatziz, ez duela zerikusirik horrekin, eta hor dago gakoa.
‎Beste batzuek ordea, bikoizketa" pixka bat arraroak" egiten dituztela aipatu digu, noizbehinka ETBn entzun daitezkeenak kasu. " Gure bikoizketek ez dute zerikusirik ETBkoekin. Zenbait hitzekin, adibidez, oso estuak dira, eta batzuetan ahotsak gaizki aukeratu eta pertsonaiek sinesgarritasun apur bat galtzen dute".
‎Pasa den mendeko arazoak izan baino lehen, Leako herritarrak betidanik bere premiak asetzeko gai izan zirela esan liteke, bertako gizarte nekazariak beharrezko zituen elementu oro (tresneria, jantziak, oinetakoak...) egiteaz norbera arduratzen baitzen; horrela, 1850 arte inguruan ez zen ia artisautza edo merkataritzarik ezagutzen, eta industriaren eragina burdinola eta errota (ugariagoak, garia eta artoa eho behar zuten neurrian) batzuetara mugatzen zen; gaizki komunikatua zegoen bailara honetan gizarte mota ere nahikoa itxia zen, botere politiko ekonomiko osoa kontrolatzen zuten leinu sendi gutxi batzuek eta hauen maizter aritzen ziren beste guztiek osatua, menpetasun harreman gero eta okerrago batean (uztaren eta jaunen menpe erabat). Gizarte egoerak jadanik ez du zerikusirik antzinakoarekin, jakina, baina jarraitzen duena leatarrek beren arazoak beraiek konpontzearen aldeko jarrera da, eta horren adibide nagusia dugu gaur egun 1983an sortutako Lea Ibarreko Udal Mankomunitatea. Horrek bertan bildutako udalerri bakoitzaren hainbat gastu murriztea ahalbidetu du, baina hori baino garrantzitsuagoa dena, bailararen hondoratze isila gainditu ahal izatea ekarri du, Okamikako Industrialdea bezalako ezinbesteko ekimenak aurrera eramateko gai izanez.
2002
‎Bidezidor horietako batetik arrantzaleen portura (port de pecheurs) jaitsiko gara. Kai txiki honek xarma berezia du, bere etxe zuri eta txikiek ez dutelako zerikusirik hirian zehar ikusgai ditugun jauregi handiosoekin. Dena den, gaur egun gehienak turistentzako jatetxe edo dendak dira.
‎X. AIZPURUA. Bilakaera moteltzea kezkagarria dela esatea gauza bat da, eta ni horrekin ados egon naiteke, baina horrek ez du zerikusirik hizkuntzaren desagerpenarekin ezta arriskuan dagoela esatearekin ere. Gaurko egoeran hiztunak nabarmen gehitu ezean eta dakitenek etengabeko erabilera egin ezean, erabilera ez da asko haziko.
2003
‎Badakigu (eta ulertzen dugu) ETAk gogor baldintzatzen duela premiazko ariketa hau, baina ezin diogu ETAri arazo politikoen konponbiderako protagonismo gehiagorik eman. Horrek ez du esan nahi ETAren txantajean erortzen ari garenik; arazo politikoez hitz egiteak ez du zerikusirik ETAren existentziak agerian uzten duen arazo etikoarekin. ETA zuzenbidezko benetako estatuaren aplikazio osoarekin soluzionatu beharreko traba da.
‎Ibilbidearen kutsu erlijiosoak eta bi erromes hauek frantziskotarrak izanik erlijioarekin duten loturak ez du zerikusirik gehienetan bidean izaten diren ibiltarien ezaugarriekin. Iturriozek berak ere argi du asko eta asko, abentura bila edota kirola egiteko asmotan abiatu eta erromes bihurtu direnak ere badaudela.
2004
‎Akaso gehiegi izan litezke Jaurlaritzako kontulariren batentzat, liburutegietarako ale batzuk erosten dituztenez gero, aurrekontuan dirutxo bat aurrezteko modua izango lukeelako bestela; gehiegi izan litezke liburu dendako arduradunarentzat, salmahaia eta erakusleihoa etengabe aldatu behar dituelako; gehiegi izan litezke argitaletxe edo banatzaileentzat, deboluzio eta stock ek buruhauste franko sortzen dietelako. Horien guztien arrazoiak dira zilegi eta ulergarri baina, konturatzen bazarete, ez dute zerikusirik kulturarekin eta bai beren lanbideko gorabeherekin.
‎Sei metro arteko zuhaixka da eta gure lurraldean nonahi topa daiteke. Baina ez nahasi guztientzat ezaguna den erramuarekin, ez du zerikusirik eta. Alboan dugu gurbitza, udazken eta negu hasieran loratzen den bakarretakoa.
‎Ikasitakoak eta egiten dudanak ez dute zerikusirik, baina moldatu egiten zara egoera berrira. Hemen bizitza ez da normala eta besteek egiten duten bezala, lagundu egin behar duzu.
‎Arazo horiek ez zuten zerikusirik amiantoarekin?
2005
‎Fideltasun eza, komunikazio falta eta desamodioa dira, hurrenez hurren, arrazoi nagusiak. Ruedak eta Gilek diote denetik aurki daitekeela eta bikotearen adinak ez duela zerikusirik izan dezaketen familia ereduarekin. Zailtasun gehien ematen duen esparrua ekonomikoa da, bereziki elikadura pentsioari dagokiona.
‎EAEn, hortaz, hogeita bost urtean ez dugu bide makala egin. Ukaezina da orduko eta gaurko egoerak ez dutela zerikusirik, eta hori harrotasunez esan eta transmititu behar diogu gizarteari:
2006
‎Nazioarteko Sindikatu berria sortzeko lanean aritu diren bi sindikatuez gain, beste hainbat erakunderen ahalegina aipatu behar. Erakunde horiek Kontaktu Taldea izenekoan bildu dira eta LMK eta SAENKrekin ez dute zerikusirik.
‎Askotan esaten da musika hizkuntza unibertsala dela, eta hori gezur hutsa da. Gure melodiek batzuetan haienekin ez zuten zerikusirik. Haiek ez ziren kapazak gure melodiak egiteko, eta gu ere ez haien erritmoak egiteko.
2007
‎Eta Alemania nazian eta samuraien Japonian odola eta ohorea hurbil egote hori ez da berdina. Inprobisatzen ari naiz, baina Mishimaren harakirian dagoen heriotzaren erritualizazioak ez du zerikusirik ez nazien heriotzarako deiaren utilitarismo belizistarekin, ezta gerra galdu ondoko suizidio ugarien ihesarekin ere.
‎Emakume eta gizonezkoen idazkerari buruz galdetuta, Amaia Alvarez Uriak dio horrek ez duela zerikusirik emakumezkoa edo gizonezkoa izatearekin, hori sinbolista edo metaforikoa izatea bezala delako. Bakoitzak idazteko modu bat du eta poeta maskulino asko daude, adibidez estilo femeninoa dutenak.
‎Kanpotik begiratuta dantza klasikoak eta euskal dantzak, edota klakeak eta balletak oso desberdinak dirudite. Kanpoko bereizketa horietatik harago, oinarrian ere elkarren artean ez dute zerikusirik. Guztiak dira dantzak, baina dantza bakoitzak bere izaera du.
‎Ebringer medikuntza akademiko ortodoxoaren barruko ikerlaria izanik bere proposamenek ez dute zerikusirik inongo medizina" alternatiborekin" \ gehiengoak onartutako iritziei aurre egiteko ez du lotsarik izan sekula. Behi eroen kasuan, zientzialarien gehiengoak kasik aho batez onartu zuen prioi delakoaren teoria, ez alferrik emango zioten 1997an Nobel saria haren aurkikuntza egin zuen Stanley Prusiner doktoreari.
‎Duela 150 urte (1857an) jaio zen Banco Bilbao (BB) delakoa euskal burgesiaren eskutik. Zenbait bat egiteren ostean, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA) bilakatu da, baina gaurko kudeatzaileek ez dute zerikusirik orduko burgesiarekin, ezta Neguriko oinordekoekin ere.Banco bilbao Vizcaya Argentariak (BBVA) euskal burgesiaren erroekiko lotura galdu du. Kontseiluko kide gehienak espainiarrak dira, eta horietatik bik baino ez dute euskal jatorria eta bizilekua.
‎Eta aukera honek bai, honek badu sinesgarritasun askoz handiagoa. Legitimoa erabat, baina ez luke zerikusirik Ibarretxek Legebiltzarrean irailaren bukaeran aurkeztutako gidoiarekin.
2008
‎Bai iruditzen zait antzekotasun batzuk badituela beste herrialdeetan gertatu denak: Iturriaga, Elortza edo Lujanbio ez ateratzeak ez du zerikusirik, haiek Euskal Herriko Txapelketarako txartela lortua dutelako, aurreko final batean egoteagatik, eta Nafarroako kasuan ez da berdina. Baina bai, nik uste, belaunaldi baten joera dela:
‎Legegintzaldi honetan hartutako lehen konpromisoa hirukoaren gobernu programan hartu zuen eta inbestidurako diskurtsoan berretsi. Orduan hartu zuen konpromisoak ez zuen zerikusi handirik iazko irailean hartutakoarekin.
‎Hori gustuko dudan jolasa da, irakurleari pertsonaia nirekin identifikatzeko bidea ematea. Baina berez ez du zerikusi handirik nirekin. Nire lan egiteko modua oso bestelakoa da, batez ere oroitzapenetara jotzen dut ideien bila eta oso ohar gutxi hartzen dut.
‎Luxenburgoko Auzitegian jokoan dagoena ez da subiranotasun ekonomiko eta fiskala, Kontzertu Ekonomikoa ez baita subiranotasun tresna, Espainiako zerga sistemarekiko dependentzia tresna baizik. Egia da Kontzertuak nolabaiteko autonomia fiskala ematen diola EAEri, baina horrek ez du zerikusirik subiranotasun ekonomiko eta fiskalarekin. Lurralde hauetan kokatutako multinazional eta enpresarioen zerbitzura dagoen politika fiskala jasotzen duen autonomia fiskala da.
‎Marrazteko estiloa urteekin lantzen eta fintzen joaten zaren zerbait da. Eginen egiten nituen tirak ikusten ditudanean ez dute zerikusirik orain marrazten ditudanekin. Suposatzen dut, urte batzuen buruan, orain egiten ditudanak ikusi eta gaur baino gutxiago gustatuko zaizkidala.
‎antza denez kritikari espainiar bakar batek ere ez du bere alde bozkatu. Politikak ez duela zerikusirik. Garbi dago:
2009
‎Hain erraz igartzen al zait? Nire krisiak ez du zerikusirik ekonomiarekin, emaztearekin baizik.
2010
‎Gai honetan Espainia eta Frantzia bakarrik edukitzen dituzte kontuan. Beste ministroek ez badute zerikusi handirik, ez dute presiorik egiten, horregatik akordio guztiak Espainia eta Frantziaren ingurukoak dira. Beraiek esaten dute ezetz, Arrantza Komisioa ibili zela erre que erre ez irekitzeko esanez, baina denok dakigu akordio politiko bat izan dela.
‎Cateringera ez pasatzea erabaki zutelako, administraziotik erabat kanpo dago Larrabetzuko eskola. Osasun kontrolak pasatzen dituzte, eta hortik aurrera ez dute zerikusirik administrazioarekin. Horrek esan nahi du, noski, ez dutela inolako laguntzarik jasotzen.
‎Haserrea adierazi zuten mediku askoren arteko bat da Jacques Waynberg sexologo frantsesa, zeinari ez etikoaz gain lotsagarria iruditzen baitzaio emakumeen ia erdia horrela tratatzea. Urteetan aurrera joandako sendagilearen kontuetan, emakumeen %5 %8 dira sexurik gura ez dutenak, eta honek ez du zerikusirik gaixotasun batekin.
2011
‎Auzitegi Nazionalak aste gutxiren buruan polizia operazioak eta absoluzio epaiak agindu ditu. Kontraesankorra dirudi, baina auzitegien barruko pelikulak ez du zerikusirik kanpokoarekin, Espainiako Gobernuak ez ezik, eskuin kontserbadoreenak ere mugitzen ditu hariak etxe horretan. 2006ko bake prozesua abiatu zenean auzitegiek kolpe ugari jo zituzten han eta hemen:
‎Bilboko Euskalduna Jauregiak ez du zerikusirik tunel batekin. Behingoagatik, ordea, otsailaren 7an tunel itxura hartu zuen, besterik ez bada, egun hartan, Sorturen aurkezpen ekitaldiak hainbatetan aipatu den tunelaren amaieran argia ikustea ahalbideratu zuelako.
‎Goazen gauzak asmatzera. Horrek Nafarroako konkistarekin ez du zerikusirik. Bai, konkista bat izan zen, eta?
‎Edonola ere, heriotza biologikoa izan zen hura. Baina haren heriotza historikoa, nafarren memoriatik egotzi izana, honek behintzat ez du zerikusirik mariskalak nahita bilatutako inolako heriotzarekin.
‎Madrilgo haizea lagun, PPk ondo eutsiko dio eta gaur gaurkoz PSEren emaitza da galdera ikur nagusia. 2008ko Zapaterok ez du zerikusirik 2010eko Rubalcabarekin, nahiz eta, Espainian ez bezala, Euskal Herrian PSEk atera diezaiokeen errentagarritasunik bakearen ideiari. Baina krisia da oraingoan aldagai nagusia, eta Espainian halako zartakoa hartuko badute, badirudi logikoa dela pentsatzea zigor horrek hemen ere izango duela islarik.
‎" Euskal artzainak bezala, historiara pasa da". Jakina da egungo euskal diasporak ez duela zerikusirik Amerikanuak en deskribatzen denarekin. Nola aldatu da Douglassen ikuspegia euskal amerikarrarekiko?
2013
‎Gaur egun baino askoz errazagoa zen eztabaida politiko eta ideologikoak bizitzea. Gaurko gizarteak ez du zerikusirik ordukoarekin. Gaur ere ordea, herri honek zapalkuntza politiko berbera bizi du, ukazio berbera, hain ageriko parametroetan ez izan arren.
‎Zuraidetik Ainhoara eraman gaitu bideak, eta handik gutxira behialako" mugak" beste momentu surrealista samarra utzi digu: Dantxarineako bentek, autoek eta erosle konpultsiboek ez dute zerikusirik ibiltariaren patxada eta erritmo pausatuarekin.
‎EPK-k Euzkadi Obrera aldizkarian kritikatu egin zuen ordea," gutxiengo terrorista baten ekintzatzat" joz eta berretsiz" Madrilgo leherketaren inguruan alde ilun eta susmagarri asko" zeudela eta beharrezkoa zela" egiaztatzea zeintzuk diren egileak eta batez ere ekintzaren akuilatzaileak". Azken finean, Alderdi Komunistaren arabera, atentatu horrek ez zuen zerikusirik Euskal Herriaren interesekin, atentatuaren aitzakiaz errepresioa handitu egin baitzen.
2014
‎Herritarrek grabatu eta interneten zintzilikatu zituzten Mariupoleko gertakariak (armadak desarmaturiko zibilak tirokatuz) eta Donetsk eta Lughanskeko erreferendum egunekoak (botoa ematera zihoazenen aurka tirokatuz). Kieveko gobernu kolpistaren eta Mendebaldeko potentzien bertsioak ez zuen zerikusirik errealitatearekin. Baina, mendebaldar zaleen artean edo Mendebaldeak duen botere mediatikoaren presio eta bazterketa saihestu nahi dutenek aitzakiak bilatzen dituzte:
‎Hiperrean jaki merkeenak erosiko ditu substantziaren bati loturik denaren itxura daukan Whright langabeak. " Baina zorte txarrak ekarri gaitu honaino, honek ez du zerikusirik aberats edo pobre izatearekin".
‎" Izan ere, guk ez dugu gaixotasunaz hitz egiten, kar, kar, kar", azaldu du Daggek. Eta konturatu gara Abreast in a boat ekimenaren arrakastak ez duela zerikusirik laguntza taldeetako ohiko terapien moduekin. " Elkartzen garenean ez dugu bularreko minbiziaz hitz egiten, jarduten gara hurrengo estropadaz, edo txiste kontari, edo gure eguneroko poz eta kezka txikiez...
‎Hala ere, hainbeste haur diru-laguntzengatik izaten dituztela entzun beharrak haserretu egiten du Dacougna: " Emakumeok ezjakin, kulturagabeko eta senarren meneko irudikatzeko sortu duten estereotipoa da eta ez du zerikusirik".
‎igurtzian aurreratuko zaituzte, bidegorrira bidali arte. Jakina, hemengo bidegorriek eta hangoek ez dute zerikusirik. Han, hartu bidegorria eta nahi beste kilometro egin ditzakezu, nahi duzun abiaduran.
2015
‎Azaldutakoak adierazten duenez, sexu heziketak, hau da, sexuenak, ia ez du zerikusirik gaur egun inbaditzen gaituenarekin. Gaixotasunen prebentzioa, haurdunaldiak saihestea eta antzekoak osasun edo gizarte ekintzak besterik ez dira, merituzkoak eta beharrezkoak, baina zerikusi gutxi dute subjektuen errealitate sexualarekin.
‎Bestela, zertarako ari gara prestatzen belaunaldi oso bat euskaraz? Klabe hauetan sartzen da derrigortasunaren kontzeptua eta horrek ez du zerikusirik inposaketarekin. Aracil soziolinguistak esaten duen bezala:
‎Gauza arruntetatik datorren poesia da interesatzen zaidana". Calleren lanak ez baitu zerikusirik intimitatearekin: " Nitaz dena dakiela uste duena, erabat okerturik dago.
‎Paul Austerren Leviatan eleberriko pertsonaia bat, Maria Turner, Sophie Calle artistaren trasuntua omen da: " Artista zen bera, baina egiten zuen lanak ez zuen zerikusirik normalean arte gisa definitzen ditugun lanak egitearekin. Batzuek esaten zuten argazkilaria zela, beste batzuek kontzeptualista esaten zioten, beste batzuentzat idazle bat zen, baina definizio horietako bakar bat ere ez da zehatza, eta azken buruan uste dut ezin dela inolaz ere sailkatu.
2017
‎Berez artikulu horrek ez zuen zerikusirik emanaldiarekin, irailean osatutako erreportaje bat zen, atzerapen nabarmenarekin kaleratua. Irailean, bi gertakari garrantzitsu izan genituen.
‎CCOO eta UGT ez ditugu baztertzen, gehiengo sindikalak ematen badu eta edukiak baldin badaude… 2013an ez zen posible izan, Confebaskek berak ezetz esan ziolako Urkulluri. Baina oraingoak ez du zerikusirik, ELA eta LABen kontra beste urrats bat eman nahi izan da.
‎Ghassan Abu Sittah zirujauak elkarrizketa batean azaldua du gerraren ekologia ulertzearen garrantzia. Gaurko gerrek ez baitute zerikusirik antzinakoekin. Napoleonen garaietan, XIX. mendean, bi armadak egiten zuten talka, gehien bat frontean, elkar eraso, elkarri tiro egin eta elkar hiltzeko.
‎Hasiera batean uste genuen indarkeria amaituko zela horren aurkako lege bat lortzen bagenuen, eta garai hartan, 2000ko hamarkadan, gure onenak eman genituen halako legeak lortzeko. Baina gero konturatu ginen ez zutela askorako balio; gainera, azkenean onartzen dituzten legeek ez dute zerikusirik geuk proposatu ditugunekin, mami guztia kentzen diote.
‎Arazoaren jatorria," traba administratiboak". Abereen eskumenak eta diru-laguntzak Europar Batasunak zehazten ditu, baina estatu bakoitza da interpretatzen dituena eta erabakitzen duena hauek nola aplikatu, eta Agorretak azaldu digunez, Espainiako eta Frantziako estatuen kudeaketa ereduek ez dute zerikusirik: Frantziako araudiak nekazari eta abeltzain txikiei mesede egiten dien bitartean, Espainiakoak agroindustria bultzatzen du.
‎" Esperientzia positiboa izan zen, bai epaimahaientzat, baita saria kudeatu behar duten Jaurlaritzako langileentzat ere". Bere esanetan, erabakiak ez zuen zerikusirik izan" Utikan" ekin, honek" aurreko gobernuetan izandako gorabeherak salatzen baitzituen eta ziur naiz 2007an gu ere ados egon gintezkeela manifestuak esaten zituen gauza batzuekin". Aldaketarekin administrazioak bere buruari aurreztu zizkion titular deseroso batzuk, tarte batez inork ez ziolako finalista izateari ezetzik esan, ez aurkeztearekin aski izanda.
2018
‎Lan berrian hasi berria bada ere, desberdintasunengatik galdetu diot. " Tamaina", bota dit lehen hitza," bai lan-taldearena, eta baita lantokiarena ere", segi du barrez," lehen ohituta nagoen espazioak ez du zerikusirik gaurkoarekin, eta klaustrofobiko xamarra da". Baina ez hori bakarrik, ARGIAn kazetariak gaika banatzen badira, Hirukan herrika antolatuta daude.
‎Eta gurean, Handia fenomenoak Goyatarako izendapenekin (Zorionak, duda gabe) areagotu egiten du irudi hori. Baina errealitateak ez du zerikusirik horrekin, ez eta Gizarte Segurantzarekin dugun harremanarekin ere. Guretzako propio sortu zuten Erregimen Orokorraren barruan artisten erregimenaren berezitasuna aitortzen zaigu, baina horrek ez dizkigu eskubide berak bermatzen.
‎Hasieratik, harrituta gelditu nintzen gizarteratzeko izan nituen erraztasun eta azkartasunagatik. Aldiz, ezustekoa izan zen, beste hainbat zentzutan, Mexikon Espainiaz ezagutzen zenak ez zuelako zerikusirik errealitatearekin. Gogoratzen dut zail zitzaidala ulertzea zergatik urratu nahi zituen Espainiako Estatuak bertako altxor izan liratekeen kulturak.
2019
‎Beste kontu bat da prostituzioa kaletik Internetera edo pisuetara igaro izana, eta horrek ez du zerikusirik gure legearekin, 1999an onartu baitzen, oraindik Internetik ez zegoenean. Prostituzioaren Internet bidezko hedapena mundu osoan gertatu da, ez Suedian bakarrik.
‎" Gaur egunera etorriz jarraitzen du Etxartek, autoritarismoa nondik datorren ikusteko, hedabideek nahi dute Vox alderdira begira dezagun, baina honek ez ditu Mozal Legea eta Alderdien Legea egin, ez da Franco 40 urtez egon den lekuan egotearen arduraduna, ez da Vox gure udalen gastu sabaia finkatu duena… Gaur egun Europan hedatzen ari den eskuin muturrak ez du zerikusirik, gutxienez sinbolikoki, esbastikarekin. Bere ereduetakoa da, adibidez, Herbehereetako eskuin muturra, hedabideetan zaratarik ateratzen ez duena, kutsu soziala duena eta etorkinak gaur egungo judu gisa hartzen dituena.
‎Gure oinarria hori da, gehiengoaren onerako diren balio batzuen arabera informatzea. Adibidez, Klima Larrialdiaz mundu guztiak hitz egiten du orain baina ARGIA hortik harago doa, ez du zerikusirik noizean behin marketing ekintzak egitearekin, jarraipena egiten diegu Klima Larrialdia hemen eta orain eragiten duten neurri zehatzei eta planteatzen dugu, baita ere, zer egin dezakegun Euskal Herrian guk sortzen dugun kutsadurari aurre egiteko. Politikoki, Euskal Herria zazpi lurralde dituen herria dela erakusten dugu.
2020
‎" Lagunak, harremanak. Etxean edo eskolan aritzeak ez du zerikusirik, eta guk zortea dugu, bi gurasoon artean molda gaitezke, baina familia askotan ezinezkoa izaten ari da".
‎Iruditzen zait hor dagoela akatsa. Gizonentzat eta emakumeentzat idazten diren testuek ez dute zerikusirik. Badirudi guk ezin dugula politikoki ez zuzenak izan.
2021
‎Kazetariak McCaffreyri esan dio Irlandako Gobernuak landaketok sustatzen dituela klimaren beroketaren aurkako borrokan CO2 emisioak konpentsatzeko mekanismoaren barruan, baina baserritarrak uste du ez duela zerikusirik, hau dena dela" money, money, money". Landaketok bizi guztia suntsitzen dute, baita lurzorua ere.
‎Azpiegitura eta erosotasun aldetik, ez da berdina alzheimerrak jotako agure bat zaintzea Neguriko txalet batean edo Otxarkoagako zazpigarren solairu bateko apartamentu itxi batean. Kalitate humanoak, baina, ez du zerikusirik klasearekin, eta diru gehien duten familien baitan ere izan dira iruzur esperientzia itsusiak.
‎Tentazioa legoke artisaua gaurko abiaduraren aurkako erresistente gisa ikusteko, orduan, haize freskoa garai turbokapitalista hauetan, zeinean handiagoa izan pilatu duzun esperientzia, gutxiago balio duzun. Artisauaren ekinak ez luke zerikusirik biziraute soilarekin, ezpada kulturak lanari gehitzen dion balioarekin. Eta egia da bizitza pasa dezakezula gehiegi busti gabe, baina artisauak sinbolizatuko luke giza-kondizio partikular bat, egiten duen horretan inplikatu eta kontzentratzen den pertsonarena.
‎Izan ere, biosferaren balioa ez da merkatuko prezioetan antzematen, denen eskura dagoelako kostu monetariorik gabe. Balio horrek ez du zerikusirik epe motzeko emaitzekin," gizakiaren eta beste milaka espezieren ongizatearekin baizik".
‎ACS enpresa espainiarrak Guatemalan hidroelektriko asko eraiki ditu, eta Europako enpresa mordoa dago antzera jokatzen. Eskubide urraketa kasuak ematen direnean eta enpresa hauei erantzukizunak eskatzen zaizkienean, erraten dute herrialde horietako bertze enpresak subkontratatutako enpresak direla, beraiek ez dutela zerikusirik gauza horiekin. Euren izena garbi mantentzen saiatzen dira eta enpresa eredugarri bezala saltzen dute beraien burua nazioartean.
‎Hasteko, jasotako dirua baldintzapekoa da, betekizun zorrotzak dituzte estatuek hauek eskuratzeko. Baina, betekizun horiek ez dute zerikusirik beti egokia den diru publikoaren erabilera zuzena bermatzearekin, baizik eta ekonomiaren arloko neurri indartsuekin. Europako Seihilekoaren esparruan Espainiako Gobernuak egiturazko erreformak egiteko konpromisoa hartzen du diru transferentzien ordain gisa.
‎Gizon bakar baten ikuspegi ezkorrak baino eurozentrismoak itzali zuen Erdi Aroa. Edo kristauzentrismoak zehatzago esanda, Europan bertan, esaterako, Al Andalus musulmanak ez baitzuen zerikusirik Petrarcak irudikatutako aro ilunarekin
‎Hortaz, gizon bakar baten ikuspegi ezkorrak baino eurozentrismoak itzali zuen Erdi Aroa. Edo kristauzentrismoak zehatzago esanda, Europan bertan, esaterako, Al Andalus musulmanak ez baitzuen zerikusirik Petrarcak irudikatutako aro ilunarekin.
2022
‎Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren (ENAM) eremu soziologikotik datoz, eta Euskal Estatu Sozialista dute helburu, baina argi utzi nahi dute ezker abertzalearekin apurtu dutela, eta ez dutela zerikusirik haren tradizio historikoaren segida izan nahi duten beste talde txikiagoekin ere. Iragan azaroko Artekan ozen azaldu zuten apurketaren nondik norakoa," ENAMen porrot historikoaren" analisi zehatza eginez.
‎Beraz, nire ustez, bertako biztanleek beren lurraldearen patua aldatu nahi badute, eskubidea dute, betiere modu baketsuan eginez gero, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez. Irrealegia eta baikorregia dirudi, badakit. Hala ere, esango nuke antolatu berri diren erreferendumek ez dutela zerikusirik bertako biztanleen nahiarekin, pertsona bakar baten nahiarekin baizik. Gainera, herrialde bati eskualde berriak atxikitzen bazaizkio, ez al litzateke logikoa herrialde horretako biztanleei ere galdetzea?
2023
‎herbizidekiko tolerantzia eta intsektuekiko erresistentzia. Argi ikus dezakegunez, osagai horiek ez dute zerikusirik elikagaien kalitatea hobetzearekin. Are gehiago, GE laboreen %90 baino gehiago soja eta artoa dira, eta bazkarako eta bioerregaietarako erabiltzen dira batez ere, ez gose diren pertsonak elikatzeko.
‎dena ukatu. " Kutsadura hori ez dator erraustegitik, ikertu behar da" edo" Lurreko zulo horrek ez du zerikusirik metroaren obrekin, aztertu behar da". Horrekin lortzen dute hedabideek bi bertsio baleude bezala jokatzea, titular nagusietan eskandalua hipotesi bezala edo zer gertatu den jakin ezin balitz bezala aurkeztea.
‎Ea balio duen politikariek pilak jartzeko, baita hedabideek ere, eta datu horiek hobeto erabil ditzazuen. Lan honek ez du zerikusirik kolore politiko batekin edo bestearekin. Webgunean ez dut iritzirik ematen diruaren banaketari buruz, hori ez dagokit niri.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia