Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2000
‎Gure inguruko edozein auzo dateke, duela 30 urte izan zitekeena. Nobelan gauza batzuk identifikatzen ahal dira, baina ez du zentzu handirik lekuak identifikatzeak, nobela oso sinbolikoa delako.
2001
‎Ezin da museotara joan museoak gustatzen edo interesatzen ez bazaizkigu, norbaitek ez badu joan nahi ez da ezer gertatzen, ez dut uste derrigorrezkoa denik. Museoen bilduma egiteak ez du zentzu gehiegirik ez bazaigu artea interesatzen. Baina gaur egun badirudi jende guztiari artea interesatzen zaiola eta erromesaldi modernoak asmatzen dituzte (bidai agentziek, batez ere) munduko museorik modernoena ikustera joateko.
2002
‎Baina horrela ez nindoala inora konturatu nintzen. Izan ere, Euskal Herrian musika neuk ulertzen dudan moduan egin nahi izanez gero, alegia, komunikatuz eta istorio bat melodien bitartez adieraziz, ingelesez abesteak ez zuen zentzurik. Alde musikalari garrantzi gehiago ematen badiozu, beharbada bai.
‎«Torturaren praktika gezurra da. Salaketek ez dute zentzurik, informazio txar baten ondorioz eginak dira. Espainian ez dago inolako gatazkarik ez giza eskubideen urraketarik, giza eskubideen urraketa gatazkaren beste aldeak egiten du soilik.
‎Pertsonaia eroaren esana zehatza eta egiatia izango zen Lewis Carrollen XIXgarren mendera arte gertatutakoari zegokionez, eta horregatik hartuko zuen" garbitasun" hitzak, kasu, berez inola ere ez zuen zentzu morala; edo lortuko zuten" errege" edo" noble" delakoek, baita umeak gordinik jaten zituztenek ere, bere aparteko distira, aura delakoa; edo jasoko zuen" andreak", Evaren edo Pandoraren ipuinak tarteko, bere ospe gaiztoa. Kontua zen, lehengo garai haietan, Eliza zegoela, edo Gortea, edo Gizonezkoa.
‎Planaren kontraesanak aipatzen dira halaber. Batzuen ustez, gaur egun jatorrizko subiranotasunaz hitz egiteak ez du zentzurik.
2003
‎Bide bat proposatzen du, alta, bide biziki zaila du bi muturreko sektoreek zapuztu nahi dutelako. Haatik, ez du zentzurik esatea maximalistek diotena, hau da, planak ez dituela Euskal Herriko herrialde guztiak kontuan hartzen, ezta, bestalde, minimalistek diotena, hau da, plan hau Espainiako batasunaren aurka doala, nazionalista espainolak direnak, gainera. Frantzian ere, tamalez, halako asko daude.
‎Nik, Iparraldekoa izaki," r" guztiak modu batera esaten ditut, eta azentua ere ezberdina dut. Hala mantenduz gero, nahi ez genuen zentzu bat hartuko zuen pertsonaiak. Bakarti litzateke besteen artean.
‎Baina azalpenetik edukietara pasatzen garenean ahaztu egiten gara aitzin-solas horretan esan dugun guztiarekin eta EAEz hitz egiten da soilik. " Egin dezagun erreferendum bat hiru herrialde horietan, non boterearen eragingailua daukagun, eta gero ikus dezagun egun horretan bertan edo nafarrek eta iparretar batzuek bozka ematen ote duten", ondorioztatzeak ez du zentzu handirik. Baldintzak ez dira inondik ere berdinak.
‎J. M. JUARISTI. Guk ez dugu inolaz ere gure boto kutxa artifizialki gizendu nahi, horrek ez baitu zentzurik. Ezker abertzalea hauteskundeetan egotea nahi genuke.
‎Zergatik idatzi eta zertarako idatzi niretzat ezberdinak dira. «Zergatik» galderak zentzu bat dauka, «zertarako» galderak ez du zentzurik. «Zertarakoa»k, batez ere, utilitatea edota erabilpena inplikatzen du, eta poesia ez da gauza erabilgarria.
‎Diktadura amaitu eta trantsizio garaian sartzerakoan talde askok hondoa jo zuen, eta beste askok erroetatik aldatu behar izan genuen lan egiteko modua. Jada kalean libreki esan zitezkeen gaiak antzokietan ukitzeak ez zuen zentzurik. Konturatu ginen bazirela beste hainbat gai oraindik ere tabu zirenak, eta antzerkian landu zitezkeenak.
‎Ea datorren urtean zortea dugun. Honi jarraipena eman behar zaio, bestela ez du zentzurik.
‎Jatorrizko testua gaztelaniaz idatzi zuten, eta ondoren, Ritxi Lizartzak euskaratu du. Hizkuntza aldaketarekin zenbait pasarte ere moldatu behar izan dituzte, gaztelaniazko zenbait hitz jokok euskaraz ez baitute zentzurik. Taldeko kide eta aktoreak onartzen du, oraindik ere lana ez dagoela guztiz finduta:
‎Ilusio handia piztu zuen. Geroztik ohitu egin dira, asko egiten dira, eta ez du zentzu bera.
2004
‎Batzuek nahi izan ez dutelako eta besteek gainerakoak erakartzeko gai izan ez direlako, kontua da lehengoan dagoela eskenategia eta horrela jarraituko duela oraingo adierazleen arabera, nonbaitetik erremediorik jartzen asmatzen ez bada. Nafarroa Bai proiektu berritzaileak ere ez du zentzu honetan, bere bertute guztiekin, aparteko ekarpenik egiten.
‎Pablo Hernandez, SGAEko arduradun juridikoaren aburuz," Europako arteztarauak bateragarri egiten ditu kopia pribatuarengatik aplikatzen den ordainsaria eta berau oztopatzen duten sistemak. Kopiak oztopatzen dituzten sistemak unibertsalak eta eraginkorrak balira, ordainsari orekatzaileak ez luke zentzurik izango, ez bailitzateke kopia pribaturik egongo. Baina badaude".
‎Kaixo proiektu elebiduna da eta zerbitzuek gutxienez euskaraz egon behar dute. Mundu mailako merkatuan euskaraz eskaintzeak ez du zentzurik.
2005
‎Askotan, baldintzen inguruan hitz egitean, benetako borondatea ezkutatzen dela uste dut. Ezker abertzaleko kideoi inozo eta ameslariak garela leporatzen zaigu, Euskal Herri osorako plan batek ez duela zentzurik, hiru administraziotan banatuta eta zatituta dagoelako. Hori irakurketa subjektiboa da.
‎Ideia hori langileen eskubidearekin lotzen da, ez enpresariarenarekin. Beste irakurketa batek ez du zentzurik.
‎Nafarroaren Egunak berak agerian uzten du mugen gainetik bihotz eta hizkuntza bera duen herri bat badela. Eta herria eta hizkuntza, gorputza eta bihotza, bereizi ezin diren bezala, ez du zentzurik zatikatuta dagoen gorputzaren atal bat soilik sendatzeak. Zuhaitza bakarra da.
‎talde profesionaletatik kanpo kulturan jardutea zaildu egin dela. Talde amateurrek ez dute zentzurik dagoeneko».
‎Abiadura handiak zentzu erabatekoa du hiribilduen artean basamortua dagoenean, Gaztelan bezala. Eta ez du zentzurik, tartea badago biztanlez betea. Nola joango da Gipuzkoa osoa Donostiara trena hartzera, Gasteiza edo Bilbora bidaiatzeko?
2006
‎Ez dut beharrezko ikusten kanpo aldeko portua egitea, ezta egoki ere ingurumenaren ikuspegitik. Pasaiako eskualdean kanpoko portuaren proiektuak ez du zentzurik, portu horretarako behar diren inbertsioak ikaragarriak dira, eskualdean sozial nahiz ekonomia mailan dauden beharrak bestelakoak dira. Pasaiak etxebizitza eta birgaitze prozesua behar du lehenik, lan mundua eta gizartearen beraren beharrak betetzea.
‎Nik zera diot liburuan, gaur egun, ez duela zentzurik pentsatzeak Espainiako Estatua dela euskaldunon bizitzak eta heriotzak kontrolatzen dituen «Beste» nagusi hori.
‎Hori ziurtatu gabe, bake politikorik ez da posible. Hori lortuta ere, bestetik, Estatutu berri bati Bai ala Ez esateko deitzeak ez du zentzurik, iritsiak gauden aro politikora eta kontzientziara iritsita.
‎Batez ere esperientzia humano bezala. Niretzat ez du zentzurik jendearengandik aparte, fenomenoetatik isolatuta, absurdua iruditzen zait. Eta jendearekin jendearekin konprometitzera eramaten zaitu, kausa sozialen alde borrokatzera, edo behintzat laguntzen saiatzera.
2007
‎Baina zuk irakurtzen al duzu? Esan nahi da, nik asko irakurtzen dut etxekoak beti ikusi ditudalako irakurtzen eta irakurtzen zuten horrekin gozatzen(...) Horrez gain, nik uste dut ikastetxeetan literatura irakasten XIII. mendeko idazleetatik hasteak ez duela zentzu handirik. Zer gustatzen zaie 10 urteko umeei, Harry Potter?
‎Software askearekin egiten dute lan, eta copyleft lizentziarekin. Jendeak internetez gauzak zabaltzea dute xede," mugak jartzeak ez du zentzurik". Interneten mugak desagertu egiten dira, eta edonork zabal ditzake hedabide handien kontroletik ihes egiten duten albisteak.
2008
‎Horrek ez du esan nahi aldi berean jendearentzat ona izan behar ez duenik, eta aberastasuna sortu behar ez duenik, baina batez ere ingurumenaren mugen barruan egon behar du. Muga horiek gainditzen dituen garapenak ez du zentzurik.
‎lortutako akordioa berrestea. Akordiorik ezean herri kontsultak ez zuen zentzurik konpromiso hartan. Hura zen hartutako konpromisoa eta haiek ziren lehentasun estrategikoak.
‎Bigarrena eta nire ustez funtsezkoena erabiltzailearen parte hartzea da. Jendearen parte hartzerik gabe webgune horiek ez dute zentzurik. Eta gaur egun webgune horietako askok arrakasta handia daukate.
‎Bai. Zer den artea eta zer ez definitzeak, muga jartzeak, ez du zentzurik. Nik Usaiarena artelan izateko asmoz egin nuen, arte lehiaketa batera aurkeztu nuen eta epaimahaiak hautatu egin zuen", azaldu digu Mantzisidorrek.
‎Borboien abdikazioak buru politikorik gabe utzi zuen Inperioa. Eta penintsulan bezala, Espainia Berriko Erregeorderrian ere gobernu berria ezartzeko eskubidea zuten; preso zegoen erregeari obeditzen jarraitzeak ez zuen zentzurik. Iturrigaray Espainiarekiko loturak eteteko prest agertu zen.
‎Izan ere, Korea independente batek Japonia, Txina edota AEBen nahi hegemonikoei traba jarriko lieke. Japoniak eta Txinak ekonomian lehiakide paregabea topatuko lukete; estatubatuarren kasuan aldiz, Japonian eta Korean dituzten 60.000 soldaduen presentziak ez luke zentzurik izango eta ondorioz, Washingtonek zonaldean duen indar militar guztia galduko luke. Azken batean, AEBek Asia ipar ekialdean beharrezkoa dute euren tropen presentzia justifikatuko duen estatu mehatxagarria, baina aldi berean pobrea izan dadila, kontrolatu ahal izateko.
‎30 urte geroago ez du zentzurik dagoeneko, inoiz baino ahulduago gaude. Errepideak eta ordenagailuek komunikatuko gaituzte… Ez dugu asmatu erroak sendotzen eta gure buruzagiei esker globalizazioaren uholdearen erdian gaude nora ezean galdurik.
‎Dominguezentzat Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) La Herreran egin nahi dituen obrek ez dute zentzurik: " Batzorde batetako arkitektoak honela esan zuen:
2009
‎Gaur, badakigu XVI. mendetik kasik orain arte iraun duten aurreiritzi eta mitoek ez dutela zentzurik. Esaterako, adituek badakite euskara ez zela hizkuntza isolatua izan, Europako" autopista batean" bizi eta" egokitzen jakin izan duelako", Xamar ek dioen bezala.
‎da, eta kito. Ze bakoitzak modu jakin batean jasotzen du, garrantzia ematen dio ala ez, espazioak moldatu egiten du soinua… Beharbada espazioarena da gehiago zurea baino… Horri mugak jartzeak eta esateak" soinu hau, berdin da non eta nola erreproduzitzen den, beti pertsona batena izango da", ez du zentzurik. Beharbada, irudiei edo objektuei buruz ari bagina konplexuagoa litzateke kontua.
‎" Galbiderik handiena da. Kristolako traktore batek gure baserrietan ez du zentzurik. Erabiltzen ditugulako ordu batzuez urtean, eta hori ez dugulako amortizatzen inoiz.
‎Ze nik zerbaiti buruz hitz egin nahiko banu, hitz egingo nuke, baina niretzat artea ez da hori, artea ez da pentsamentu bat hiru dimentsiotara ekartzea. Hala balitz artea egiteak ez luke zentzurik. Niretzat mundu sensiblearen, intuitiboaren eta arrazionalaren elkartze gunea da artea.
2010
‎Baina ez zuten hamar aldiz gehiago lan egiten, lortuko zutena ezin zutelako ezerekin trukatu. Produktibitatea hazteak ez zuen zentzurik kasu horretan. Hemen ordea, ordu estrak egingo ditu jendeak, pisua duelako ordaintzeko, eta autoa, eta oporrak… Enpresariak ezagutzen ditut langile kualifikatuak animatzen dituztenak etxea erostera edo ezkontzera, enpresara lotzeko.
‎Alabaina maitasunak ez du zentzu espiritualik, maitasuna espirituala da. Espirituala da edo ez da.
2011
‎Bere horretan hartzen duzu kanta, eta kolore hori kantatzen duzu. Nik ez nioke eskurik sartuko kanta zahar bati, ez du zentzurik. Jakina, oraingo perspektibatik beste kanta bat egingo nukeen, baina ez da hori kontua:
‎Inoiz ez zuen zentzurik eduki, izena bera ere ergelkeria hutsa zen: " terrorismoaren aurkako gerra"...
‎Gerrak ez zuela zentzurik, hala esan zuen alkateak. Jubilatu nahi zuela, jeneralak.
‎Onerako edo txarrerako, botoek laster jarriko dute bakoitza bere lekuan, baina argi da alderdien zilborretik harago begiratuta bederen etorkizun hurbilean ez duela zentzurik horren antzekoak direnen indar xahutzea.
‎Une horretan adierazpen oso bitxiak egin ziren, egileen izen eta abizenak hemerotekan daude oraindik egungo politikan ari dira; hauxe zioten: " Lehendakariak proposatzen duenak ez du zentzurik, baina beste bide bat ireki daiteke, ezker abertzalearekin negoziatzea, kasu". Lopezi esandakoa Aznarri eta Zapaterori ere esan zien.
‎Zuk oso ondo dakizu nola dabilen euskal prentsa. Zurea ez defendatu eta ia hilzorian uztea, horrek ez du zentzurik. Gero ez etorri euskal kultura defenditzen duzula esatera.
‎Ironia darabilten testuak hautatu ditu Halimik, erregistro horrek errealitatea ulertarazten duelakoan, aldi berean saihestuz haserre itxurak eta malko potolo ustelak. Munduko nagusiei dei moralak egiteak ez du zentzurik, dio Halimik. Aski aberats, jakintsu eta bizkorrak badirenez, jakinaren gainean defenditzen dute beren mesederako eraikitako filosofia, hau alegia:
‎Artean elkarri mokoka ari dira. Ezker abertzaleak proposatu zion hauteskundetarako [arazoaren 20koei begira] koalizioa egitea, baina horrek ez du zentzurik, eskaintza elektoralista izan zen, hau eta beste leporatzeko. Haatik, aurrerantzean itun nazional bat egin lukete, Irlandako Sinn Feinek eta Alderdi Sozialdemokrata eta Laboristak (SDLP) 1990 urteetan egin zuten bezala.
2012
‎Adibidez: zaintza kontuetan lana badago jende guztiarentzat, baina kotxe gehiago fabrikatzeak ez du zentzurik.
‎Eta ez dakite oraindik ere. Baina 60 urte inguru dituen salmenta eredua betiko mantendu nahi izateak ez du zentzurik.
2014
‎Baina ez gaitezen tronpatu, medioek eta diskurtso ekonomiko nagusiak zorpetze publikoaren krisia krisi orokorraren kausa bat dela badiote ere, ondorio bat baizik ez da. Horregatik ez dute zentzurik zulotik jalgitzeko predikatzen dizkiguten austeritate politikek. Ahantzi ote dute atzeraldian gastu eta inbertsio publikoen murrizteak zauria handitu baino ez duela egiten?
‎Beraz, ez du zentzurik 4 urterekin hasteak. Lehenera itzultzea hobe, 8 urterekin ikastera?
2015
‎Ez du zerikusirik, are gehiago kontuan hartuta ETAk bere jarrera armatua utzi duela eta iragarri duela ez dela hartara itzuliko. Horrek ez du zentzurik. Gaur egungo espetxe politikaren ezaugarri nagusia mendekua da eta hori legearen edukiaren aurkakoa da.
‎Posta trukea zeharo nahasi eta mantsotu zuen sistemak," ez da ulertzen"," ez du zentzurik"," bidali mezu argiagoak" eta halakoetan denbora erruz galtzen baitzen.
‎Arrozpiderenak ez du zentzu juridikorik, Espainiako justizian zigorren batzea kontuan hartzen delako eta horren arabera, garai bertsuan eta delitu mota berarengatik emandako zigorrak zigor bakarrean biltzen direlako. Orain leporatzen dizkioten atentatuak 80ko hamarkadakoak dira eta Arrozpide, hain zuzen ere garai horretan gertatutako atentatuengatik zigortu zuten.
‎Erabaki gogorra zen gurasoentzat. Haietako asko herri handiagoetatik herritxo horietara mugitu ziren bestelako bizitza baten bila, eta seme alabak herri handiko eskolan matrikulatzeak ez zuen zentzurik haientzat: " Horretarako Iruñean gelditu izanen ginen, eredua etxe atarian geneukan", azaldu du Vicky Briongos Abartzuzako eskolako gurasoak.
2016
‎Gurea plastifikatzen ez den bitartean, aurrera. FRACek ez du zentzurik landutako diskurtsoa edukiz gero, bat batekoa izan behar du. Gu mugimendu sozialetan sortu gara, taldearen lehen segundotik aurrera gure eszena diseinatu behar izan genuen.
‎Frantziako plazetan, Lordonentzako, ez dira bildu ezer erreibindikatzeko. " Nahi adina manifestazio egin gutxieneko soldata igotzeko, 32 orduak edo gizarte laguntzak zabaltzeko, horrek denak ez du zentzurik izango ez baditugu auzitan jartzen neoliberalismoaren egiturak".
‎Jendeak informaziorik gabe hitz egiten du, errazegi. Sexu aldaketaz hitz egitean," okerreko gorputzean jaio zen" gisako esaldiek ez dute zentzurik. Ni nire gorputzean jaio nintzen, eta ordutik sexu berdinekoa izan naiz.
‎profesionalak behar bezala hezi behar dira, eta lege batek ere ez du bermatzen hezkuntza hori. Aurrekoan kirurgia buru bati eskatu nion, mesedez, esan ziezaiela bere lankide gazteenei alferrikako ebakuntzak egiteari utzi behar ziotela, gauza batzuek ez dute zentzurik gaixotasun terminal bat diagnostikatuta dagoenean. Baina ebakuntzak egiten dira hala ere.
‎" ETAk ezin du desagertu presoak kartzelan dauden bitartean". Horrek ez du zentzu handirik. Egun ETAren izenean gelditzen diren gutxi batzuek ez dute ordezkatzen ETA iraganean izan dena.
2017
‎Adibidez, Txinako ekologikoa hor da, baina hori ez da gure eredua. Edo gertutasunari dagokionez, lortu behar da ekoizleak prezio justuan saltzea, bera hortik bizi dadin, bestela ez du zentzurik.
‎Esan dezagun modan dagoela ekologikoa, ahoz behintzat. Orain moda hori edukiz bete behar da, ekoizleak prezio justuan saltzea, bera hortik bizi dadin, bestela ez du zentzurik
‎Oso metafora argia da ikustea nola pasatzen diren hondeamakinak ondare arkeologikoaren gainetik. Horrek ez du zentzurik, baina, finean, erabaki politikoak dira eta kito.
‎Kataluniak telebista duin bat bere hizkuntzan izatea da gure existitzeko arrazoia. " Katalunian bi hizkuntza daude, eta erdia eta erdia egin", diote PP eta Ciudadanosetik.Hasteko ez daude bi hizkuntza Katalunian, 300 baizik, baina nahiz eta gaztelania katalanaren paretsu egon bataz beste, ez du zentzurik erdia eta erdia egiteak. Gure herrialdea islatu behar dugu eta hala egiten dugu.
‎Beraz, Katalunian telebista ikusten duten herritarrek badaukate gaztelaniazko eskaintza. Polemika horrek ez du zentzurik.
2018
‎Emakumeak ez badaude, gai batzuez aritzeak" ez duela zentzurik" jakitun da Dani Alvarez (Bilbo, 1977) Radio Euskadiko Boulevard irratsaioko aurkezle eta zuzendaria. EHUko ikerketak zehazten duenez, emakumeen presentzia ez da heltzen heren batera irratiko Faktoria, Boulevard eta Ganbara saioetan.
‎Aritz Leoz eta Eneko Mendiluze altsasuarrek ez zituzten zigor eskaerok espero: " Itxaropentsu geunden, oso modu nabarmenean ikusi baikenuen epaiketak ez zuela zentzurik. Guztion sentsazioa zen beren muntaia hasieratik bukaerara gidoi batean idatzita zegoela.
2019
‎" Rocka horrela grabatu behar da, elkarrekin. Bestela ez du zentzurik [isilune bat egin du]. Rocka eta edozer gauza, egia esan".
2020
‎" Giza eskubideez ari bagara, haiek mailakatu gabe aritu behar dugu, bai hizkuntz eskubideez, bai migratzaileen eskubideez, baita eskubide sozialez ere. Giza eskubideak mailakatzeak ez du zentzurik". Agerraldiaren bidez mito bat puskatu nahi zuten, alegia, bai migratzaileek baita bertan jaiotako askok ere uste dutela euskarak elkarbizitza bultzatzea zailtzen duela.
‎Gure sistema ekonomikoan ez du zentzurik holako negozio batek. Ohartzen bazara, sistemak berak nahi duena da jendeak kontsumitzea, eta nire negozioak bulkatzen duena da jendeari kontzientzia sortzea:
‎bere obra kontzientziarako deia da, eraldaketa sozial eta pertsonalerako deia. Horregatik, ez du zentzurik Beethoven eta Schubert vienar" klasizismoaren" parte kontsideratzen jarraitzeak. Beethoven, ondorio guztiekin, erromantiko bat da, hau da, Aro Demokratiko berriko gizona, gizon modernoa.
2021
‎Eskolako testu liburuetan askotan Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila atal berdinean sartzen dituzte, baina ez du zentzurik, ematen baitu ondorio tragiko batek batzen zituela, historiografia sasi frankista da ia ia hori. Berez kontrakoa da, gerra zibila frankismoaren prozesu egituratzailea izan zen.
‎Orain gutxi arte historialariek ez dute arretarik jarri horretan, gerra zibila hamabi urte geroago amaitu zela eta orduan sartu ginela beste marko kontzeptual batean, Bandidaje eta terrorismoaren kontrako legea rekin. Eskolako testu liburuetan askotan Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila atal berdinean sartzen dituzte, baina ez du zentzurik, ematen baitu ondorio tragiko batek batzen zituela, historiografia sasi frankista da ia ia hori. Berez kontrakoa da, gerra zibila frankismoaren prozesu egituratzailea izan zen.
‎Hortaz, euskara etxetik dakarten haurrak ez sakabanatzeko eskatzen dugu, haur horiek elkarrekin egonda soilik izango dutelako euskaraz jarduteko aukera. Sakabanaketak ez du zentzurik: euren artean euskaraz egitea eragozten die, eta, bestalde, ez die haur erdaldunei inolako ekarpenik egiten.
2022
‎Lehenengo aldia Barrikan izan zen, hondartzatik bueltan bere lagunek esaten zutena ulertu ezin izan zuenean. Euren ahoetatik ateratzen ziren hitzek ez zuten zentzurik Nagorerentzat. Errealitatetik kanpo egongo balitz bezala zen.
‎Gure Eskuko bozeramaileek ikusten dutenez, 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren ostean Katalunian eragileek estrategia ezberdinak darabiltzate; epe laburrean nondik jo tira-biran badabiltza ere, eta nahiz eta urriaren 1ari zilegitasuna onartu, bigarren erreferendum bat egingo balitz, ados daude denak horrek estatuarekin adostua izan behar duela. Bestela ez duela zentzurik beste erreferendum bat egiteak.
‎Elkarrekin harreman sentimentala zutela jakin nuenean pentsatu nuen ez zela posible horri buruz filma egitea. Ezkutuan zeramaten harremana, beraz ezinezkoa zen filmatzea, ez zuen zentzurik. Ez zuten horren inguruan hitz egin nahi, beraz ez zegoen modurik film hori egiteko.
‎Gainera, zeri deitzen zaio entseatzea? Gure kasuan, ez dugunez instrumenturik jotzen, ez du zentzu handirik. Ez dakizkigu abesti askoren letrak.
‎bat, gerra hau irabazi egin daitekeela eremu militarrean; bi, NATOren sostengua garaipenerako bermea dela, eta gainera, Errusiako erregimena ahultzen bada, hango indar ezkertiarren iraultzarako aukerak sortzen direla. Areago, Ukrainan ere gerta litekeela antzeko zerbait; baina ez du zentzurik, besteak beste, argi ikusi dugu gerrarekin nola utzi dituzten legez kanpo ezkerreko hamalau alderdi, Errusiazale izatea leporatuta.
2023
‎Dei diezaiogun faxismoa, horixe baita; gainera, munduko bazter honetan ondotxo ezagutzen duzue faxismoa. Gure gorputzen gaineko kontrola estatuaren esku utzi nahi duen feminismoak ez du zentzurik. Feminismoaren aldarrikapen giltzarrietako bat gorputzaren gaineko autonomia da, beraz ez diezaiegun izena oparitu.
‎Kontua da Pikara Magazine n egoitzaren pareko eraikinean zuela Irantzu Varelak bere bulegoa. Denborarekin argi izan genuen ez zuela zentzurik bi lokalak mantentzeak, eta, zalantzarik gabe, elkarrekin egotea zela onena. Poliki poliki ideiari forma ematen hasi ginen, hainbat lokal ere begiratu genituen, baina ideia bertan behera gelditu zen.
‎Lehenengo, saiakera liburua ontzea pentsatu nuen, baina gero besterik erabaki nuen, ipuina kontatzen segitzea, eta Elurzuriren ipuinaren beste bertsio bat egitea. Ez noa esatera, ez defenditzera, nire bertsioa dela originala horrek ez du zentzurik, mendeak daramatza ipuin horrek gure artean dantzan, ezin da esan lehenengoz nola kontatu zen. Nik, zentzua daukan eta ezagutu behar den bertsioa kontatu nahi izan nuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia