2015
|
|
Egia esan, arrazoiz deituko diogu dohatsua, atzera egiten ez badu, gure irudiko salbamen bide seguruan baitoa. Hemendik aterako duzue, ene ahizpak, zer axola handia duen iraganeko borrokaldietan garaile irteteak; izan ere, ziurtzat daukat nik Jaunak
|
ez
duela sekula utziko kontzientziako segurantzarik gabe, eta ez da on txikia hau. Segurantza diot, eta oker esan dut, bizitza honetan ez baita segurantzarik, eta horregatik gogoan izan beti, hasitako bidean atzera egiten ez badu?
|
|
Gorputzezko ikuskaririk
|
ez
zuela sekula izan aitortzen digu. Ik. Bizitza 28, 4; 4 Kont. 9 zenb.
|
|
3 Uste dut
|
ez
dudala sekula aditzera eman hau orain bezain ongi; izan ere, Jainkoa barruan bilatzeko (kreaturetan baino hobeki aurkitzen baita eta gure probetxu handiagorako; hala dio san Agustinek aurkitu zuela, toki askotan haren bila ibili ondoren), laguntza handia da Jainkoak mesede hau egiten duenean. Eta ez pentsa adimenaren bidez denik, Jainkoa norbere baitan pentsamenduaz gauzatuz, ezta irudimenaren bidez ere, norbere baitan irudikatuz.
|
|
Gorputz itxuran: ez du esan nahi gorputzezko ikuskaria zenik, halakorik
|
ez
baitzuen sekula ikusi; irudizko ikuskarietan bezala, forma eta irudia zituela adierazten du (ik. 28 kap. Eta 31 kap., 9).
|
|
Aditzera eman zitzaidan benetan merezi duela gerra eta borroka honek halako saria irabazteko, eta iruditu zitzaidan Jaunak erruki gintuela munduan bizi garenok. Baina ez uste izateko ahaztua ninduela,
|
ez
baininduen sekula ere utziko, baina egin nezala neuri dagokidana. Hau erruki eta gozotasunez esan zidan Jaunak, eta mesede ederra egin zidaten eta hemen esan beharrik ez dagoen beste hitz batzuekin.
|
|
Nik azken gauza hauetakorik
|
ez
dut sekula izan, Jainkoak, bere ontasun hutsez, bat egitezko otoitza eman zidan arte, lehen aldiz esan nuenean izan ez bazen; hau orain dela urte asko izan zen, Kristo ikusi nuenean; Haren Maiestateak nahi izan zuen nik egiazko ikuskaria zela uler nezala geroago ulertu dudan bezala, eta ez dit on gutxi egin. Ariman ez da inolako biguntasunik gelditzen, alderantziz:
|
|
9 Behin, Orduak errezatzean, nik noizbehinka tentaldi hau izaten bainuen, ondorengohau dioen bertsora heldu nintzen: Justus es, Domine, eta zure epaiak; pentsatzen hasi nintzen zein egia handia zen, honetan deabruak
|
ez
zuela sekula ere indarrik ni tentatzeko, Zuk, ene Jauna, ondasun guztiak dituzula eta fedeko beste ezertan ere nik duda egiteko eran; alderantziz zen: zenbat eta berezko bidetik aldenduago, hainbat sendoagoa nuela uste nuen, eta debozio handia ematen zidan:
|
|
hain gutxi eta bakanak dira kasu honetan gehiegizko kontu hau ez dutenak, non uste baitut nahiko motibo dela hori, hasten direnak lasterrago perfekzio handira ez joateko. Izan ere, Jaunak
|
ez
du sekula huts egiten, eta ez da Harengatik geratuko; gu gara eskas eta ezerezak garenak.
|
|
1 Beatriz Oñez zeritzan neskatila bat sartu zen monasterio honetan, Kasilda anderearekin nolabaiteko ahaidetasuna zuena. Urte batzuk lehenago sartu zen, eta haren arimak harri eta zur zeuzkan guztiak, Jaunak harengan agerrarazten zituen bertuteak ikusiz; eta mojek eta ama prioreak diote, bizi izan zen denbora guztian ez zutela harengan sumatu sekula inperfekziotzat izan zuten ezer, ezta
|
ez
zutela sekula ikusi zerbaitegatik begitarte desberdinezere, haren arimak barruan zuen poza argi adierazten zuen moduzko alaitasun batekin baizik. Atsekaberik gabeko isilik egote bat, isiltasuna ongi gordetzen bazuen ere, ez zitzaion gauza nabarmenik antzematen.
|
|
2 Obedientziari dagokionez,
|
ez
zuen sekula faltarik izan, agintzen zitzaion guztia betetzeko lehia, perfekzio eta alaitasuna baizik. Ingurukoenganako karitate handi handia zuen; bere burua zati zati egiten utziko lukeela esaten zuen, haiek arima gal ez zezaten eta Jesu Kristo beren anaiaz, halaxe deitzen baitzion gure Jaunari?
|
|
2 Ávilako jaun batek, on Rafael zeritzanak, ez dakit nola, ez bainaiz gogoratzen?, oinutsen monasterio bat egin nahi zela entzun zuen; nik aurrez
|
ez
nuen sekula ere izan harremanik berarekin; eta biztanle gutxiko lekutxo batean berak zeukan etxe bat emango zidala esan zidan; uste dut hogei biztanle ere ez zirela izango, orain ez bainaiz gogoratzen?; maizter batentzat zeukan han eta honek hango errentaren ogia hartzen zuen. Nik, nolakoa izango zen irudikatzen nuen baina, gure Jauna goretsi nuen eta bihotzez eskerrak eman nizkion.
|
|
...gor egin arren (batez ere haietako batek egiten zidan gogorren, eta bidegabekeria egiten niolakoan nintzen, hari nion begirune eta maitasun handiagatik); hemendik geratu zitzaidan hura komeni zitzaidalako ziurtasuna eta nindoan alde bakoitzean iritzi desberdinekin ibiltzea amaitu zelako ustean bihotz aringarria; batzuek sufrimendu handia ematen zidaten, ez nindutelako ulertzen, baina haietako inor
|
ez
nuen sekula alde batera utzi, neure errua zela uste bainuen, hura joaten zen edota ni neu joaten nintzen arte. Beste bi aldiz, hitz desberdinez, esan zidan Jaunak ez izateko beldurrik, berak ematen zidala-eta.
|
|
Gure onaren etsai amorratua denez gero, ez naiz harritzen gure Jaun errukitsua hainbeste mesede batera egiten ikustean, hura izuturik geratzea eta bere sentimenduaren erakuspen hain nabarmena egitea; batez ere konturatuko zen, arima hartan halako aberastasuna geratzean, bera beretzakotzat zituen beste batzuk gabe geratuko zela. Izan ere, nik uste dut gure Jaunak
|
ez
duela sekula ere egiten hain mesede handirik, pertsona bera baino gehiago hartzen ez dituela. Berak egundo ez zuen esan honetaz ezer; baina erlijioso bizitzaren gogo handi handiaz geratu zen eta gurasoei behin eta berriro eskatu zien.
|
|
Dagoeneko esan dut Jaunak aditzera ematen didana, nik eragotzi ezina dena; ulertzen dut hori, besterik ezin dudalako. Baina sekula ere ez diot eskatu Haren Maiestateari zer edo zer ulertarazteko niri, berehala begitanduko bailitzaidake neure irudimenak sortua dela eta deabruak engainatuko nauela; eta, Jainkoari eskerrak,
|
ez
nau sekula jo jakin minak gauzak jakin nahi izateko, ezta ez zait batere axola gehiago jakitea. Asko kosta zait hau, diodanez, nahi gabe ulertu baitut; baina Jaunak, ni hain kaskar ikusi ninduenez gero, nire salbamenerako aukeratu duen bidea izan dela uste dut, onek ez baitute behar hainbeste Haren Maiestatea zerbitzatzeko.
|
|
Haren ezkutuak handiak dira; eta gauza honetan esan dudana baino beste erantzukizunik izan ez dudanez gero (eta honetaz Jainkoa da lekuko), ez nuke izan nahi etorkizunean ere. Errua botatzen badidate, ez da izango errurik gabe sufritzen dudan lehenengo aldia; baina neuk ikusita dakit gure Jauna kontentu dagoenean, guztia lautzen duela; eta
|
ez
dut sekula sinetsiko, gauza oso larriengatik ere, Haren Maiestateak baimenduko duenik bere Lagundia bere Amaren Ordenaren aurka joan dadin, bitartekotzat hartu baitzuen bera zuzentzeko eta eraberritzeko; are gutxiago joango da haren aurka gauza hain ezerezagatik; eta halakorik baimenduko balu Jaunak, beldur naiz ez ote den gertatuko, ustez, alde batetik irabazten dena beste alde batzuetatik galtz...
|
|
13 Munduak
|
ez
du sekula goratzen beheratzeko ez bada, goratuak direnak Jainkoaren seme alabak izanez gero. Nik honen esperientzia handia dut.
|
|
Hagatxo mehe mehe batzuk izan behar ditu marko honek edota horren antzeko zerbait; estu estu ezarriak, esku bat sartzeko ere tarterik ez dutenak. Ohol beltz honek sarraila izan behar du eta prioreak edukiko du giltza, eta
|
ez
du sekula irekiko, Konstituzioak esaten dituen pertsonekin, aita eta amarekin eta senideekin, izan ezik, eta hau gorde bedi zorroztasun osoaz; eta burdinazko atetik kana erdiko tartera egon behar du gutxi gorabehera.
|
|
Hau ulertuko du prelatuaren zentzu onak, haiek probetxu ateratzeko bidean jarriz; baina malenkoniatsuak badira, nahikoa zeregin izango da. Hauek ez dira bigun hartu behar, zerbait lortzeko ustea badute,
|
ez
baitute sekula bakerik emango ezta bakean geratuko ere; kontura daitezela, ordea, beti zigortuak izango direla eta horretarako nagusiaren alde irten behar duela.
|
|
Izan ere, inork ezin ditu ulertu ikusi duenak izan ezik, hortik datozen eragozpen ikaragarriak eta tentaldietarako deabruari irekitzen zaion atea, beren etxetik irten daitezkeela uste badute, horretarako arrazoi handi handiak eman nahi badituzte ere. ...atzuk ekarri baizik; izan ere, halakoa ez da inon ere ongi egokituko, eta kalte handia egingo zaie besteei; eta gogoan izan dezatela, bere etxetik irten nahi duen mojarengan ez duela izango inoiz konfiantzarik prioreak ezertarako ere, eta atera behar balu ere, ez luke egingo kasu horrengatik; atera premiaren baterako edo fundazioren baterako esan nahi dut; eta hala egitea komeni da, tentaldi hauek
|
ez
baitituzte sekula izaten malenkoniatsuek eta probetxu handiko gauzetarako ez diren izaerakoek baizik. Eta, beharbada, egoki litzateke, norbait horretan saiatu baino lehen, hitz egitea elkarrizketaren batean zein gaitz handia den eta zein gaizki sentituko litzatekeen tentaldi honetan legokeena eta arrazoiak eman eta honezkero ezin dela inor irten, orain arte irten beharra izan den kasuak izan badira ere.
|