Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2000
‎Elkarbizitzarako, bi hizkuntza ditugunok askoz eskaintza handiagoa egiten ari gara bakarra duenak baino. Besteak beste, nik ezagutzen dudalako halakok eta halakok egiten duen lana, eta hark ezagutzen ez duelako nirea, baldin eta bere hizkuntzara itzultzen ez badut. Kulpabilizazioetan sartu gabe, hor erantzukizun politikoak daude, nireak hainakoak gutxienez badirenak.
2002
‎Baina nire barruan jende asko bizi gara, hiru edo lau ni bai, behintzat: badago idazten ez duen ni bat, familian bizi den beste bat, prosa idazten duen ni bat, eta poesia idazten duen ni bat ere. Denak oso ezberdinak dira, eta nik ere ikusten dut ezberdintasun izugarri bat poesia eta prosaren artean.
2003
‎Eta nik hori bizi nuen egiazkoa balitz bezala: hor bizi nintzen, hor irakurtzen nuen, heziketa ere ahalik eta gehien euskaraz jaso nuen… Gero ateratzen nintzen Elgoibarko nire lagunekin eta inork ez zituen nire erreferenteak, baina ni unibertso horren barruan bizi izan naiz. Esate baterako, Rikardo Arregi hil zenean txiki txikia nintzen arren, prakamotzetan ibiltzen nintzen oraindik, Mendaroko hiletara joan nintzen, eta han ikusi nuen lehenengo aldiz nire euskarazko unibertsoko akademiko eta idazle haiek benetan existitzen zirela.
‎«Euskaldunon Egunkaria»ren prozesuaren inguruan esan zitekeen guztia esanda dago dagoeneko eta ez dut nik, ahalegin handia eginda ere, datu berririk aportatuko. Alde positiboari begiratu nahiko nioke, baina:
‎H. Audenek Karl Krausen esaldi bat askotan errepikatzen zuen: «Nik ez dut errurik beste batek ez badu nik idazten dudana ulertzen, nik alemaneraz idazten dut ez' egunkariera' z. Nik ere, beraz, euskaraz idazten dut, ez' egunkariera' z.
2004
‎Administrazioa legeari atxiki behar zaio. Agintari bati kexa bat helarazten bazaio, ez du nik eskatu diodalako bete behar, legea bete behar duelako baizik. Hartara, ageriko nahiz itxikeriako egoeren aurrean borrokatzea gogorra da.
2005
‎Hango nire lana amaitu nuelarik, itzuli nintzen Euskal Herrira, eta historia hori pixka bat baztertu nuen. Nik euskara kiskun kaskun ikasia nuen etxean, eskolan ez genuen euskaraz deus ikasteko aukerarik izan eta, beraz, euskara ez nuen nik biziki ongi landua unibertsitate garaian pixka bat, euskal literatura ikasi bainuen Aurelia Arkotxarekin. Orduan, etxera itzuli eta nire euskara sakontzeko Maiatz aldizkariari buruzko ikerketa lan bat egitea erabaki nuen; biziki eraginkorra izan zen lan hura niretzat, euskara irakurri eta lantzeko aukera eman baitzidan.
‎' Masa histeria da hau. Seguru nago fisikarik ez dakitela, seguru nago ez dutela nire lanaren berririk. Hortaz, zertan daude hor, zergatik etorri dira?'.
2006
‎«Ezkondu bezain laster, Alemaniara emigratuko dugu biok. Oraindik gaztea naiz, eta ez nuke nire gurasoen antzeko bizitzarik jasan nahi», esan dit ahopean.
2007
‎Orduan Madrilera joan nintzen fotokopiatutako dozena bat gidoirekin, produkzio etxe askotan galdetu nuen eta azkenean, hasi berria zen produkzio etxe batek (Sogecine, orduko Sogetel) baietz esan zidan. Errodajea gogorra izan zen eta gainera ez genuen nik nahi bezala euskaraz egin; gero, hori bai, kopia oso landua egin genuen euskaraz. Berlingo jaialdian izan ginen, Tokion ere sari bat eraman zuen filmak… Zirraragarria izan zen harrera ona zuela ikustea.
‎" Jasan" diot, Bilboko erdigunean bizi arren hamarkadetan izan dugun bake inbidiagarria zapuztu digutelako aldaketok. Egia da apartamentuaren balioa merkatuan asko igo dela, baina igotze hori ez dut nik disfrutatuko.Neuzkan lasaitasuna eta balkoira biluzik irten ahal izatea, aldiz, bai, neuk disfrutatzen nituen. Ingurunean betidanik dugun sexu zerbitzuetako gremioan ere egon da aldaketarik aspaldion.
2008
‎Gainera, Luciak sekulako arrakasta izan zuen, sari asko jaso zituen eta itzela izan zen, baina aurrera egitea lortu nuen. Esan nahi dut, badaude autoreak euren arrastoa uzteagatik behin eta berriz errepikatzen direnak eta horrek irteerarik gabeko kalezulora daramatza; nik inoiz ez dut nire lana errepikatu nahi izan: Luciarekin emakumearen gaia jorratuko zuen zinemagile latinoamerikarraren etiketa jarri zidaten, baina hori ez zen nire borondatea, pelikula ugaritan protagonista emakumea izan bada ere.
2009
‎Nik ez ditut nire koktel hormonalaren proportzioak ezagutzen, eta ezagutuko banitu ere... Aizue, gaia pixka bat aldatuz:
‎Eta ni tik ni ra ailegatu gara, Katixa. Nik ez dut nitaz hitz egiten, beno hori ere bai, baina ni tik idazten saiatzen naiz. Eta honetan ari garela, zergatik ni a bai nobeletarako eta ez zutabetarako?
‎Horrek merkantzien garraioa hobeto kudeatzen lagunduko luke, egungo trenbide sarearekin lotzen asmatuz gero. Egia da ingurumenaren aldeko askok ez dutela nire iritzi hau konpartitzen eta tren sozialaren alde egiten dutela, baina biak josi ezean jai daukagula iruditzen zait. Ez dauka zentzurik 500 kilometroko bidaiak autoz edo hegazkinez egiteak.
‎Zergatik ez dut nire
2010
‎Erdiko azal batean, ez dut nire burua inongo top tenean ikusten. Dena den, azalei buruz ari naizenean ez da nire burua gorago ala beherago kokatzeko, azal bakoitzak bere ezberdintasun, funtzio eta helburuak dituela azpimarratzeko baizik.
‎Eta Frans Helmersonn, Radu Aldulescu, Luis Claret, Demetri Motatu, Roman Jablonski, Asier Polo… Denak bat datoz: ez dute nire moduko kasurik ezagutu eta hedabideetan euren adierazpenak jasotzen zituzten, baina esan bezala ni gainontzeko haurren modukoa nintzen, eta hala sentitzen nintzen.
2011
‎Barne iraultza bat eragin zidan horrek, guretzat apaintzea eta, zer esanik ez, gizon batentzat apaintzea traizioa ziren ia. Ni oso alferra izan naiz beti, eta oraindik ere ez dut nire burua asko apaintzen, baina aurreiritzi haietatik askatzea handia izan zen, eta oraindik eskertzen diet feminista katalan eder haiei. Dena zuten guk baino politagoa:
‎Iban Zalduak esan berri du, aldizkari honek egindako elkarrizketan, pop kanta askoren hitzek ez dutela gutxieneko kalitate labelik, eta musikari esker salbatzen direla. O Brother! en kanten hitzen kalitatea ez dut nik epaituko, oraindik ere oso gustukoak izatea ahalbidetu didan arrazoi beragatik: nire ingelesa ez da hain ona, kasu honetan zorionez.
2012
‎Eskulan interesgarriak izaten ziren haiek, jatorrizko zerrenda hartu, handitu, antzeko letra mota aukeratu, nik jarri nahi nuen lanaren izenburua gehitu eta berriro hasieran zuen tamainan jarri ondoren, hura erakusten nuen. Beti sinesten zuten, ez zuten nik egiten nuena imajinatu ere egiten" dio Berguak.
2013
‎Esate baterako, oso ondo eraikitako filmak ez zaizkit asko interesatzen: animazioa oso ona, oso fina, testura pila, dena oso ederra… Amorrua ere ematen dit batzuetan, ez du nigan enpatiarik sortzen, ez zait interesatzen lan hori. Atmosfera, bai, baina kontuz!
2014
‎Liburuan gertaera goxoak zein zakarrak agertzen dira. Azken hauek ez ditut nik egin; nik idatzi, azaleratu besterik ez ditut egiten.
‎Suposatzen da rockak berehalakotasuna behar duela, filosofatzeko tarte estua duela, eta nekeza da rock kantu baten baitako poetikotasunaren neurria bilatzea. Nik ez dut nire burua kronistatzat, baina inportantea zait musikak erantzun bat ematea bere garaiari. Era berean, Bide Ertzean ek dioen bezala," gaur ez daukat manifesturik", eta maitasuna, maitasun eza edo bakardadea bezalako gai unibertsalei buruz aritzeko beharra sentitzen dut.
‎Itxaropen printzak badauden arren, baten batzuek, oro har, zenbait klasikori barra barra erasaten dien gaitzak jota, nahiko modu axalekoan ezagutzen dugu, kolektiboki, Amaia Lasaren lana, argitaratu eta 40 urte pasata oraindik ere manifestazioetako lelo gisa erabil genitzakeen (eta bide batez genero hori azalberritu) bere poemetatik hiruzpalau baino ez dakizkigu buruz, bat bera ere ez dugu Nire aitaren etxea bezain burdinez markatuta.
2015
‎Aldiz, Granadara joan eta bazter guztietako jendea, flamenkoa ikastera joanda! " Tira, ez nauk ni flamenkoa ikastearren dena utzi duen zoro bakarra!". Batzuk ziren gitarrista, beste batzuk dantzari… eta denak, ni baino urrutiagotik joandakoak hara.
‎Euskara elkarteetan, ordea, bai. Eta horrelakoetan ez dut nik antzeman euskaldun gisa ditugun arazoei buruz berba egiteko paradarik, ez dut antzeman gure arazoei kasu egiten zaienik, ez dut antzeman gure egoera digeritu eta aldatzeko barne gogoetarik. Modu sistematikoan eta antolatuan, behinik behin.
‎Beraien helburuetako bat zu suntsitzea da, horretarako beste pertsona batzuk salatu behar dituzu eta ondoren pertsona horiekiko egindako salaketak zure gainera botatzen dituzu. Nik argi dut izen horiek ez nituela nik esan, beraiek jarri zizkidaten ahoan, ez nekien nori buruz ari ziren ere.
‎Heriotzari beldurra diot, sufrimenduari izua. Argazki batek ez du nire bizia edo nire sufrimendua balio. Hori jakinda jarraitzen dut egiten dudana egiten.
‎Bahiketak inguruan neukan lasto pila kendu eta aurrean nituen benetako loreak ikusten lagundu dit. Frontera itzultzeko esperientzia eman dit, argazki batek ez duela nire bizia, askatasuna edo osasuna merezi oroitarazi. Orain eskuineko begiarekin enfokatzen dut baina ez dut ezkerrekoa ixten.
‎Orduan ikusi nuen jendaurreko jardunak ez ninduela erakartzen, kontzertuetan ez nintzela sekula erabat gustura sentitu, arraroa zitzaidala jendaurrean eseri eta jotzea. Geroztik, lan erauntsiak eta lehorteak pasa ditut, batzuetan ezetz esateko aukerarik ez ukaiteak nire independentziaren ideia berrikustera eraman nau, baina hala ere, akzionisten batzarren menpe dauden langile esklabizatuak edota langabeak baino libreago bizi naiz.
‎Euren tabu guztiak ikusi zituzten nigan. Torturaren erruz sei hilabete behar izan nituen hatzak, eskuak eta besoak berriz normal mugitzeko, baina ez nuen nire lanean agertzen ziren kurduen izenik eman. Hala ere, espetxeratu egin ninduten, eta gazte bati Istanbulen lehertutako bonba baten erantzule nintzela esanarazi zioten, gupidarik gabe larrutu ondoren.
2016
‎Euskaraz egiten diet erdaldun deklaratuei, euren gaitasuna" euskara ulertzen duzu?" (berriz ere galdera) batekin zalantzan jarri gabe. Neska kozkorretik aurrera inork ez zuen nire gaztelera zalantzan jarri, eta horrexegatik ikasi nuen. Hain xinple bezain irmo sozializatzen gara erdaretan.
2017
‎" Nire familia ez ikustera zigortzen naute. ELNko kideen familia gehienak txiroak dira, eta ez dute ni ikustera etortzeko dirurik". Kolonbian garraioa garestia da, eta orografiagatik, oro har bizpahiru ordu behar dira ehun kilometro egiteko.
‎Gizakiak garen ber baditugu mugak, muga moralak. Boterea eta sosa jokoan direlarik, politika profesionalizatzen hasten delarik," ez dut nire kargua eta karrera galdu nahi, ez jendartean ohorea galdu nahi" joera nagusitzen da. Goxoa da hautetsia izatea, balore erantsia dauka.
‎Delako puntako ikerlari hark, bere demostrazioarendako autoritate babeslea beharrezkoa balu bezala, espantagarriki bururatu zuen: " Ondorio hori, ez dut nik asmatua: ekonomian Nobel saridun ospetsu bati zor diot, Finn Erling Kydland jaunari hain zuzen".
2018
‎Beraz hori egin dut, halako zuhaitz genealogiko bat, baina poemen bitartez, eta azkenean gurasoak askatu ditut erantzukizun guztiaz. Zama bat daukat, ez dudana nirekin eraman nahi, eta hor utzi dut, dagoen tokian; baina nire bizitza nigandik hasten da. Eta balio izan dit gauza positiboak berreskuratzeko.
‎Azken olatua. " Hainbeste nabigatu ostean, zimurrak baino ez ditut nire barnean". Kontrabaxuak abisatu gaitu:
2019
‎Bai, akatsa izan zen. Emango dudan azalpenarekin ez dut nire burua justifikatu nahi, egoera ulertzeko baliagarria izan dadin nahiko nuke. Orduan nituen datuekin erabaki zuzena hartu nuen.
‎Horren aurrean azpimarratzen dut hau fikzioa dela, nahiz eta gero, segur aski, nobela irakurtzen duenari gauza batzuk gertukoak egingo zaizkion: Donostian girotuta dago; pertsonaiak ez du nire adina, bi edo hiru urte zaharragoa da, baina bueno, gauza batzuk identifikagarriak dira; eta hala ere, ez du esan nahi fikzioa ez denik.
‎Telebista, irrati, egunkari, lagun etxekoek ere, maizago deitzen dutelako konturatzen naiz zerbait pasatzen ari dela hemen. Baina badakit orduan ez dutela nigatik egiten, ez dutela nola nagoen jakiteko deitzen, haiengatik baizik, historiak ukatzen dien hori ezagutu nahi dutelako. Ulertzekoa da.
‎Beraz, mugatuagoa izan zen. Gainera, militante batzuek ez zuten nirekin egon nahi, eta jakinarazi zidaten. Elkarrizketatu nituen guztiak ziren ETAko militanteak, baina momentu horretan jada ez zeuden taldeetan, ez zeuden ekintzak egiten, batzuk kartzelatik atera berritan zeuden, beste batzuk gero sartu ziren… Esan nahi dut ni ez nintzela arriskuan egon eta ez nuela inor arriskuan jarri.
‎Historia autobiografikoak pisu handia du nire gorputzaren erabileran. Adibidez, ez dut nik objektu bihurtu, besteek bihurtu dute nire gorputza objektu: prostituta bat behin baino gehiagotan zu abortatzen saiatu denean, objektu politiko bezala jaiotzen zara.
2020
‎Egia badela lotura hori kantuen artean. Ready to go n ez dut nik kontatzen joatearena, ni naiz istorio horren aktorea edo kontalaria, ez naiz baitezpada pertsonaia... Baina bai, pertsonak argiki dio prest dela joateko.
‎Oihartzuna kantua ez dut nik idatzi, Elorri Lamberten hitzak dira, beraz ni naiz mezularia. Kantua ez dudanez nik idatzi komentatu dezaket: iduritzen zait eromenetik baduela Oihartzuna k, suizidio historio bat da ere, baina Lore sortu orduko baino bortitzagoa dela iduritzen zait.
2021
‎Galdera argiak egiteko eta erantzunak exijitzeko agindua daukat. NBEko estatu kide horietatik inork ez zuen ikerketarik hasi, ez zituzten nire galderak erantzun, eta ez zuten elkarrizketarako interesik erakutsi.
‎" Konturatu barik bazterkeria sustatu dezakegu ez badugu gai honetan arreta jartzen". Chromebook a ez dut nik ikasleentzako tresna bezala ulertzen, haur eta gazteek euren etorkizunean eragiteko aukera gutxiago ematen dizkien gailu bezala ulertzen dut, ordenagailuarekin alderatuta.
2022
‎Gogorra da halako toki batean lan egitea, baina nik ez dut sufritu batere. Pentsatzen dut jendeak ez duela nire ikuspuntutik begiratzen, lantoki bezala ikusten dute, eta kito. Eta lanerako lekua da, baina baita ere goxoki egoteko leku bat.
‎Muturtuta amaitzen dut depilatzen naizen bakoitzean, sentitzen dudan poz gorena" lan bat gutxiago" da; ez dut higieneagatik egiten (hortzak garbitzea ere ez dakit horregatik egiten dudan); ez dut nire buruarekin hobeto sentitzeko egiten; inbidia diet ile gutxi eta argia dutenei, ez nirea bezala, bazter guztietan irteten den beltz osasuntsu hau. Lotsa ematen du esateak, baina maskararik gabe ibiltzeko aukera zabaldu zitzaigunean, nire nonbait alerta bat sumatu nuen, bibote eta bizarrak ohi baino oparoago nerabiltzalako.
‎Baina orain traizionatuta sentitzen naiz, eta oso minduta; abandonatuta sentitzen naiz. Nire herrialdeak ez du nire iritzia onartzen, nire iritzia ozen adierazteagatik isunak jaso edo espetxeratua izateko arriskua dut. Munduak nire nazionalitateagatik gorroto nau.
‎Nik ez dut nire belaunaldiaren bozeramaile izateko eskubiderik, bakoitzak oso ezberdin bizi duelako egoera. Nire lagunak eta ni hiriburuan bizi gara, eta hiri hau Errusiako beste batzuk baino pixka bat" europarragoa" eta liberalagoa da.
‎Nire ikaskideekin batera bukatu nituen Zuzenbideko ikasketak, urte berean egin genuen masterra, amaitu genuen, egin genuen abokatutzara sartzeko azterketa, oposizio baten antzekoa, Justizia Ministerioak antolatzen duena, gainditu nuen, baina Justizia Ministerioak berak ez zuenez nire naziotasun espedientea ebazten, ezin nintzen kolegiatu. Argi ikusi nuen zer desberdin tratatzen zaituzten atzerritarra izanda, nahiz eta sistema beretik pasatu ginen ikaskide guztiak:
2023
‎Parakaidismo kazetaritza esaten diote: ezer ez dakizun herrialde batera bidaltzen zaituzte, eta ikusten duzuna kontatu besterik ezin duzu egin, tokikoari buruzko jakitaterik ez duzu-eta, ez duzu nik orain Parisi buruz dudan background a, adibidez. Baina Egiptoren egoerari buruzko ezer ez dakizula Kairora joan eta Udaberri Arabiarra kontatzeak ere badu koska.
‎Elkarrizketa interesgarriak irakurtzen dizkizuet ARGIAn. Nik ez bezalako dimentsioa dute zuen aldizkarian agertzen diren pertsonek, eta, hortaz, esan nizun ez duzuela nire elkarrizketa argitaratzeko obligaziorik, publikatzeko batere konpromisorik ez. Ohar hori kontuan hartzen badidazue, askoz lasaiago egongo naiz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia