Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 12

2015
‎4 Ia hasieratik ohartu nintzen esperientziaz ulertzen zidala esaten niona; hori zen, hain zuzen ere, nik behar nuena; izan ere, orduan ez nekien neure buruari ulertzen orain dakidan bezala, esaten jakiteko eran; gero Jainkoak eman dit Berak egiten dizkidan mesedeak ulertzea eta esaten jakitea, eta beharrezkoa zen niri bete betean ulertuko zidana eta zer den azalduko zidana hortik pasatua izatea. Hark argitasun handi handia eman zidan, irudizkoak ez ziren ikuskarietan behintzat ez bainuen ulertzen zer izan zitekeen hura, eta arimako begiekin ikusten nituenetan ere iruditzen zitzaidan ez nuela ulertzen nola izan zitekeen; esan dudanez, nik uste nuen gorputzeko begiekin ikusten direnak bakarrik direla kontuan hartzekoak, eta halakorik ez nuen nik.
‎Batzuetan harriturik gelditzen naiz, arimak Jainkoagana bideratzen hasteko grazia berezia duen pertsona izanik, nola ez zuen nirea ulertzerik izan eta nola ez zuen hartaz arduratu nahi izan, eta ikusten dut nire on handiagorako izan zela guztia, nik Jesusen Lagundiko jende hain santua ezagut eta trata nezan.
‎11 Nire arimak garai hauetan zuen gatibutasuna irudikatzen jakin nahi nuke, ongi bainekien gatibu nengoela, eta ezin nuen ulertu zertan eta ezin nuen sinetsi guztiz aitor entzuleek hain larritzat jotzen ez zutena nik neure ariman sumatzen nuen bezain txarra izan zitekeenik. Haietako batek esan zidan, ni berarengana eskrupuluekin joan nintzenean, goi mailako kontenplazioan izanda ere, ez zitzaizkidala izango oztopo halako okasio eta harremanak.
‎7 Hain handia izanik aitak zidan maitasuna eta hain disimulu handia nirea, ez zuen sinesten hain gaitz handirik nigan, eta horrela ez zuen nigan zuen uste ona galdu. Denbora laburra izan zenez gero, zerbait jakin bazen ere, ezin zitekeen ziurtasunez esan.
‎Batzuetan pentsatzen dut zein gaizki egiten duten, era batera nahiz bestera, seme alabek beti bertutezko gauzak ikus ditzaten saiatzenez diren gurasoek; izan ere, nire ama, esan dudanez, bertutez jantzia izan arren, onetik ez nuen ia ezer hartu ezaguerara heldu nintzenean, eta txarrak kalte handia egin zidan. Zalea zen zaldun liburuetara eta entretenigarri hau ez zuen nik neuretzat hartzen nuen bezain gaizki hartzen, bere lanerako ez baitzuen eragozpen, baina kontua da guk haietan irakurtzeko modua egiten genuela, eta, agian, berak zituen lan handietan ez pentsatzearren egingo zuen, eta bere seme alabak hartan ari ziren bitartean, beste gauzetan galduak ibil ez zitezen. Honek hainbesteko mina ematen zion nire aitari, non kontuz ibili behar baitzen ikus ez zezan.
‎Hala ere, isilik edukitzeko esan nion, lagunengan nahasmenik ez sortzearren, batez ere Gizakundeko bi haiengan, gainerakoak nigatik edozein neke igarotzeko prest baitzeuden. Bi haietatik bata priore ordea zen, eta handik irteteko eragozpen handiak jarri zizkioten; biak ziren etxe onekoak, eta beren gogoz kontra zetozen, guztiek zentzugabekoa zeritzotelako, eta gero ikusiko nuen nik oso zuzen zebiltzala; izan ere, Jaunak honelako etxeren bat nik fundatzea nahi duenean, uste dut, burutua egon arte, inork ez duela nire kontrako iritzirik, asmoa bertan behera uzteko nahikoa dela deritzodanik. Orduan eragozpen guztiak batera jartzen zaizkit, gero ikusiko denez.
‎5 Gauza bat eskatzen diot, mesedez: ez nazala nahi izan ni munduko probetxurako, Jainkoari berori gomendatzeko baizik; izan ere, gainerako gauzetan (Godínez jaunak gauza handiak esaten baditu ere) ez dut nik ezer egingo, eta bihotzean sentitzen dut. Nik badut nork gobernatu nire arima, eta ez bakoitzak bere buruaz.
‎2 Egia esan, nirekin hara joan zirenengatik ez dut nik pena handirik; poza bai batzuetan, deabruak egiten dien gerra honetan irabazi handia lortuko baitute. Hor sartu direnengatik, berriz, nahigabez nago, gelditasunari eta Ordenako gauzak ikasteari ekin behar ziotenean, dena egoezina sortu sortu zaielako; horrek, berri berriak direnez gero, kalte handia egin diezaieke.
‎kontu horrengatik, horren bitartez nik hartara eragin diodala pentsa ez dezaten, hain gezur handia izanik. Hala ere, nik diotsot berorren aitatasunari, hain beldur gutxi diedala haien mehatxuei, non Jainkoak ematen didan askatasunaz harri eta zur bainago; eta horrela, errektoreari esan nion, Jainkoaren zerbitzurako dela uste nuen gauza batean, ez Jesusen Lagundi osoak ezta mundu osoak ere ez zidala atzera eragingo, eta arazo honetan ez nuela nik inolako zerikusirik izan, ez asmo hori gauzatu dezan, ez gauzatu ez dezan.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene alaba. Jainkoarren, jakin beza gure aitak noiz hartzen duen nire gutuna, ia beti berorren agurgarritasunari idazten badiot ere harenekin batera; izan ere, haren aitatasunaren bat eman didate gaur, urriaren 22an idatzia, eta aspaldidanik ez duela nire gutunik hartzen diost, eta idatzi eta idatzi besterik ez dut egiten. Batez ere luze idatzi nuen mandazainaren bidez bidalitakoa.
‎1 Obedientziak behartu ez banindu, ziur ez nukeela nik erantzungo, ezta onartuko ere epailetza arrazoi batzuengatik; ez, ordea, hemengo ahizpek dioten arrazoiagatik, hau da, nire neba tarteko izanik, maitasunak zuzenbidea okertu egin dezakeela dirudielako. Izan ere, bihotz bihotzez maite ditut guztiak, nekeak eramaten lagundu didatenak bezala; nire neba kaliza edatera azkenean etorri bazen ere, egokitu zaio haren parte bat, eta gehiago ere egokituko zaio, Jainkoa lagun.
‎Badirudi hau edozein aitor entzulek dakiela, baina uste okerra da. Niri gertatu izan zait teologia osoa ikasia zuen batekin tratatzea kontzientziako gauzak, eta kalterik nahiko egin zidan, gauza batzuk ezer ere ez zirela esanez; eta badakit ez zuela ni engainatzeko asmorik ezta ez zuen zergatik engainatu ere, baina ez zekien gehiagorik. Eta, honez gainera, beste bi edo hirurekin ere gauza bera gertatu zitzaidan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia