Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2010
‎Bestalde, kalea jada zapaltzen ez duen nire edadeko norbaiti zaharkitua eta tokiz kanpokoa iruditzen ahal zaio tatuaietako pertsonaiak" punkiak" izatea, baina kalea oraindik zapaltzen duen banandutako gizon honek ongi daki punk estetika, atzera ere, joera nagusia bilakatu dela (hogeita hamabost urte beranduago!) Debagoieneko gazte ustez eta underground en artean.
‎Bilobak baimen bila begiratzen dio aitonari, izebak sartu duelako berea ez den erresuman, baina aitonarengandik erantzun argirik jaso ez duenez niri begiratzen dit alabak, amamari txanda pasa eginda.
‎Martin hasi zen erantzuten, modu maitagarrian" minduarena" antzeztuz. Honek ez du nigatik hitz egiten; neu bai ibili nintzen eta ondo, Gabon Zaharra beti joaten zait primeran!
‎Gutuna idazteko eskatu didak, ez irakurtzeko. Gainera ez duk niri zuzendua: ez duk nahiko indiskretua izan nadin!
2011
‎Arnaut Abadiak hurrengo zenbakian ere azaltzen du ez zuela jakiterik izan nor zen delako Phindar hori. Noski, baldin eta egilearen enigma lehenago argitzerik izan ez bazuen nire ustez Hiriart Urrutik salatuko zion, ia seguru—, beranduenez 1910ean ohartuko zen Jean Etxepare zela Villeneuvette zeritzon artikulu miresgarriaren idazlea, izan ere, Jean Etxeparek urte horretan plazaratu baitzuen Buruxkak artikulu bilduma malerusa, eta hain zuzen bertan berrargitaratu zuen —" laburkichago" —, bospasei urte lehenago Phindar ezizenaz sinaturik... Baina, badakizu, orduko Euskal Herri santujalean Buruxkak liburua franko ausarta suertatu zen, zeharo eskandalagarria, eta Etxeparek etxeko selauruan atxiki behar izan zuen liburu apartaren argitaraldi osoa.
‎Zabaldu zen uste baten arabera, bazitekeen margotzeko pistola batek autoak margotu beharrean, buruzagiren bat margotzea, zeren sindikatuek ez baitzuten azken lan hitzarmena sinatu nahi izan. Baina teknologia berriko ekintza horiek ez nituen nik begiratu behar, baizik eta ohiko esne gainezko tarta jaurtiketa klasikoa, pailazoek eta egiten dutena, ohi ohikoa, baina eraginkorra oraindik ere irudiaren gizarte honetan. Sindikatuetan nuen kontaktuak horixe jakinarazi zidan, esne gainezko tartei kasu egiteko.
‎—Hik konprenitzen ahal duan moduan, hori ez duk nire eginkizuna, usna duk nire lana, sudurra luzatzea, baina Interneteko tokitxo batzuk gomendatzen ahal dizkiat.
‎Harrera egin ondoren hitzalditxoa egin digu zuzendari jaunak bertan geunden guztioi (egia esan, ez dut nik gauza gehiegirik ulertu, oso azkar mintzatzen zelako eta, gainera, doinu oso itxia erabiltzen zuelako bere frantses arraro horretan. Amaitu duenean, txaloak izan dira.
2012
‎Bukatzen ari nintzen Paradisua eta katuak izeneko testu hau, eta ohartu nintzen ez nuela sare unibertsalean begiratu, ez nuela nire kanabera bota piszifaktoria infinitura, eta agian aurki nezakeela han zerbait. Markatu nuen beraz" paradisu" hainbat hizkuntzatan —paradisu, paradis, paraiso, paradise, eta guztira 180.000.000 artikulu edo aipamen inguru atera zitzaizkidan.
‎Batetik: ikusmen eta jarrera" neutrala" beraientzat jabetuz" jakintza" objektibo" alderdigabekoaren balioaz baliatzen direnek ez dituzte nire" aurreritzi"," aurrepentsamendu" eta" presuposizio" subjektiboak partzialtzat baztertzen, halako epistemologia" inozente" baten neurria ematen baizik. Eta, bestetik:
‎Baina ez liburuaren azaletan edota orri solte batean gehigarri gisa, istorioaren barruan baizik. Hots, bitxi denda famatu baten izena (eta ez dut nik orain izen hori aipatuko, ez diot dohaineko publizitaterik eskaini nahi) berrehun edo hirurehun bat aldiz aipatuta azaltzen omen da pertsonaiek edota narratzaileak behin eta berriro etengabeki esan ondoren. Honek eztabaida luzea ekarriko du, dudarik gabe, zeren, esan dutenez, prest baitago idazle mordoa horrelakoak egiten hasteko... jasoko duten diru poltsa tentagarri samarra baldin bada.
‎Memorias de un gudari (Pamiela argitaletxea) liburua bere jaioterrian aurkeztu zuen, Tolosan, eta bertan egon ginen askok une batez uste izan genuen hantxe bertan joango zitzaigula emozioak jota hain baitzegoen pozik eta hunkituta. Inoiz ez dut nik horrelakorik ikusi liburu aurkezpen batean: egilea banan banan joan zen bertara bildu ziren entzule guztiak agurtzen, eskua ematen, muxu eta besarkadak partitzen, eta nabari zitzaion benetan zegoela txoratuta egoera harekin.
2013
‎Segizioan, frak batez jantzitako txirrindulari bat suertatu zitzaidan aurrean, eta bere bizikleta bitxiak aurreko gurpila izugarri handia zuenikusleen begirada eta komentario guztiak bereganatu zituen. Gainera, jende gehienak ez zuen nire pertsonaia erabat ulertu, ez baitzuten Antoineren edo beste kantari modernoen albisterik. Ulertu zuten gutxiek, berriz, mozorroa ez zela mozorro huts igarri, eta komentario burlatiak zuzendu zizkidaten.
‎—Ba, eman eskerrak Jainkoari. Inoiz ez duzu nire zoritxarrik izango. Ez duzu etxola batean lo egin, eta tirorik ere ez dizute inoiz botako.
‎Beste zelatariek Erramu igandea dela esango balute, nik ere baieztatu eginen nikek. Baina ez nauk ni izanen aurrena esaten duena. Ez badute ezer esaten, ordea, zer egin nezake nik?
‎—Mendiko piztia bezala ni lotzeko ez duzue nire izena behar izandu kanpotarra poliki poliki txinalka jarri da elorri makilan babestuz. Idatz dezakezue agirian gizaki arrotza naizela, kanpotarra alegia; eta kito.
2014
‎KATXO: Zure semea ez dut nik bildu... ohetik kendu eta kanporat eman duzularik baizik.
‎Beren artean? Etxamendik Beloken Iratzeder zuen konfesore eta biak euskaldunak izanki, ez ditut nik Eñauten memoriak idatziko, nik baino hobeki idazten du, hasteko haien solasak frantsesez ziren. Intelektualen arteko hizkuntza frantsesa zen, euskara jende xehearekin mintzatzeko, edo dobermanekin Bizi nizano munduan kari Donapaleuko karriketan Amaia Ezpeldoik erakutsi digun bezala.
2015
‎Ez dakit Jesus Legarra, Elizmendiko Donbitorione etxean bizi zen gizona, Joxe Arratibel bezain kontalari ona izango zen, baina baietz iruditzen zait harekin gaztetan izan nituen hizketaldiak gogoratuta. Pena bakarra, ez nuela nik orduan haren hitza jasotzeko tresneriarik; ezta halako lanak egitera bultzatuko ninduen girorik ere inguruan.
‎—Ba, eman eskerrak Jainkoari. Inoiz ez duzu nire zoritxarrik izango. Ez duzu etxola batean lo egin, eta tirorik ere ez dizute inoiz botako.
‎—Orain ez duk nire laguna aipatu zion oso umore txarrez Paulinok Balentini New Yorken, Long Islandeko Queensboro Stadium aretotik ateratzen ari zirela, Isidororen garaipena ikusita.
‎568. Honoko aleak laburbiltzen du sortaren mezua" Arbola dago igartua ta/ euskaldunak gaude triste,/ ez det pentsatzen pasatu danik/ munduan beste onenbeste;/ orain gertatu zitekeanik/ ere ez nuen nik uste,/ milla urtean segitu duten/ fueroak kendu dituzte".
2016
‎Kontzentraturik ordubete neramanean, bisualizazioa lortu diat, eta hantxe zeuden denak, likidoak iragazten, substantziak nahasten, erreakzio kimikoak sortzen, eta guztien artean inolako dudarik gabe ederrena gibela huen, oso errai urruna, oso maiestate handikoa. Gogoetara jo diat hura guztia ikusiz, eta zera bururatu zaidak, errai haiek guztiek, nahiz nireak izan, nahiz nire manupean egon, ez zutela nitaz ardurarik hartzen, beren gisara ari zirela, nire borondatearekin inolako ardurarik gabe, eta hala jarraituko zutela harik eta haietako bat, oinazearen bitartez, gaitzaren lengoaia erabiliz, nirekin mintzatzen hasi arte," hemen nauk" esanez," jadanik ez nauk lehengoa, zerbaitgaizki joan duk eta aldaketa hau onartzea beste aukerarik ez daukak".... Hartan, bisualizazioak energia asko kentzen baitzidan, organoen kontenplazioa utzi eta gelaren sabaia berrikusten nuela jarri nauk.
‎Ikusi zuen besteak ateko letreroa eta berala juan zan kontrarioaren bila, bainan nola aurkitu ez zuen etxean, esan zion morroiari: zure nagusiari esan bear diozu izan naizela bisita pagatzen, eta beste batean, etortzen danean ni bisitatzera, ez duela nere etxeko atean bere izena jartzeko bearrik".
‎Geroago, berak izkiriatu testuaren moldaketa guziak erakutsi nizkionean, ea nik egin aldaketekin konforme zen galdetuz, holaxe erantzun zidan gutun batean, liburua gainetik behera egun batez aztertu zuela argitu ondoren (hau ere ingelesetik itzulia): " Biziki pozik naiz ez baituzu nire kontakizuna aldatu, eta olerkiaren errima eta erritmoa bere horretan utzi baitituzu. Historia honek bihotza hausten dit leitzen dudan aldiero.
‎Ez zaitez larritu, pozik nator zugana, eta zaude lasai, zuk ez duzu nire zorionaren errurik.
2018
‎Ez nago ohituta zu etxean afaltzen ikustera. Baina zuk ere ez duzu nigan pentsatzeko ohiturarik, eta zergatik egingo zenuen gaur salbuespena?
‎—Deabrurik handiena ez duk ni baitan, bai ordea, Remediosen barrena solt zebilek! Jose de la Concepcion zeritzak, Manzanillo n sorturiko sasi saindua!
2019
‎Jainkoaren bitartekaritza? Jainkoak inoiz ez du nire negozioetan esku hartu, badakit eta ziur diot. Hartu izan balu aukera emango zidan Rodriguez kaporala nolabait aurkitzeko, bizirik edo hilik, edo haren arrastoa behintzat (gogotik eskatu nuen arrenka, gogotik erregutu, aurpegi ere eman nion zeruetako Jainkoari, alferrik ordea).
‎Neure erabakia izan balitz ez genizukeen ezer esango. Zertarako beharrik gabe larritu, ez nuen nire erruagatik zuen bizitza zailtzerik nahi. Jakin banekien ahizparen deia jaso orduko hemen izango zintudala, konferentzia garrantzitsuren bat utzi zenukeela, agian, edo luzaroan prestatutako oporrak baztertu.
‎Esan izan da: ez ezazu inoiz esan" ur honetatik ez dut nik edango", edota" apaiz hau ez da nire aita". Egia.
2020
‎Amak hau kontatu zidanean ez nuen nik errementeria horren berri, baina Erviti izenarekin harrituta gelditu nintzen. Ez zitzaidan ezezaguna egiten, baina abizen andaluza zela iruditzen zitzaidan.
‎Berehala, itzuli egin zen. Fede ematen dut zikoina ez nuela nik jarri zeru hartan gaurko nire jardun honi bukaera polit bat emateko (gainera, bukaera politak oso arriskutsuak dira, politegi bilakatzen baitira). Egia da, han ibili zen zikoina, Errekaleorreko zeruan.
‎" Aizak hi, ez hituen gaizki egon elefante kontuak!". Baina, ai!, horrela hasiko banintz, gezurra nioke, ez baitute nire lagunek txintik atera; ez baitzitzaizkien, itxuraz, batere interesatu nire elefanteak, ez elefante poloniarra, ez Juan Carlos izenekoa, eta ez Botswanakoa.
‎—Ez fanatiko erlijiosoek ez politikoek ez dute nire bizitza ozpintzeko ahalmena hurrupa bat te hartzean.
‎Gizaki oro, Mireia, egunero hogeita lau orduz hiltzen da. Karl Marxen Kapitalaren lehenengo liburukia ari naiz irakurtzen; nik ez dut nire irakurketak aukeratzeko ahalmena. Batzuei komeni zaienean, nitaz egindako panpinarekin aspertzen direnean, esaldi horren lehenengo zatia iragaziko dute, maitea; web orrietan, telebista guztietan jarriko dute bahitu hau marxista amorratua bihurtu dela; jendeak amen.
2021
‎Kasu honetan ere mugaren gainean nabil, ez bainaiz mundu batekoa ez bestekoa. Egungo errealitatea ez dut gustuko, ez dut nirea den ezer topatzen hor, ez dut mundu edo kultura horretakoa izan nahi. Baina, nahiko nukeen mundurik edo kulturarik ez dagoen neurrian, mundu horretako kide ere ez naiz; are gehiago, ideal hori gauzatzea benetan zaila iruditzen zait, beharbada ezinezkoa.
‎Esandako guztiarekin, eta dituen gauza on guztiak onartuta ere baita eskaini dizkidan gauza on guztiak ere, ez dut nirea sentitzen egungo ikastola, ez nau asetzen, ez baita bizi izan nuen ikastola hori ez da itzuliko; are gutxiago arestian Iztuetak deskribatutako ikastola. Izan ere, bat egiten dut, beste behin ere, Iztuetaren honako ikuspegiarekin:
‎Gauzak horrela, egoera hori iraultzeko borrokatzen saiatu arren, aitortu behar dut mundu hau ere ez dudala nirea sentitzen, bere gauza on guztiekin ere —doakoa izateaz aparte, anitzagoa eta inklusiboagoa da, besteak beste— Gero eta gehiago iruditzen zait, sare bati falta zaiona daukala besteak, eta alderantziz; hots, elkarrengandik asko ikasteko daukatela, elkarrekin asko lantzeko; eta, horrenbestez, uste dut korapiloa askatzen hasteko sare biak desmitifikatzeari ekin geniokeela, bako... Sare baten aldekoak, bestera lerratutakoak zein bi munduen artean kolokan dauden horiek guztiak bilduko lituzkeen proiektua, Euskal Hezkuntza Sistema Publikoa, Euskal Eskola Nazionala edo beste edozein izen izango lukeena.
2022
‎Gau hartan lo egiteko zailtasunak izan nituen hormetan hezetasun orbainak zeuden lurreko oholtzak kirrinka egiten zuen terrazan ere katuak miauka zeuden eta ilargi betea eta ni toki bitxi guzti horietatik ibili izan ostean ez nuen nire ondoan lo egiten zuen gorputz hura ezagutzen.
‎Berak ihes egiten zidan ikusten ninduen bakoitzean. Ni ausartu ez ezer esatera eta, tuntuna bezala, ez zuelakoan nirekin ezer jakin nahi, aldentzen utzi nuen. Kaka zaharra!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia