Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 184

2000
‎neurria eta distira, distira eta neurria. " Eta bietan bat hautatu behar baduzue, hautatu neurria, zeren, gehiegizko neurriak bere distira ere izan dezakeen bezala —neurriaren distira—, aldiz, gehiegizko distirak, nola ez baitu neurririk, ez du distirarik, zeren eta neurririk gabe ez baitago distirarik", erraiten zigun. Eta nola apuntatzen nituen nik gisa hartako sententziak eta erranak, ene spirituak harri preziatu haien ederretik hats hartuko balu bezala...!
‎Jainko Salbatzaileak Utopiako lurren ikusterat ekarri nindian Mundu Zaharretik, eta ez diat uste lur haiek ikusi gabe partituko naizela mundualdi honetarik. Zeren Haren probidentziak ez baitu neurririk, eta zeren, itsas lapurren atzaparretarik libratu gintuen bezala, berdintsu eta orobatsu libra baikaitzake trenpe gaixto honetarik...
‎Bertzenaz —eta natxekion behingoz gaiari—, nola aitaren anbizioneak eta handinahiak ez baitzuen neurririk, eta nola baitzekien ezen handikiek eta jende printzipalak beren erakustaldiak egin behar izaiten zituztela, beren jendeen eta bertze jauntxoen aitzinean, beren handitasunaren frogatzeko, hala, atsegin izaiten zuen jauregian festaren bat emaitea noizik behin...
‎" Borondateak, benetako bihotz isurtze denean, ez du neurririk". Sarritan entzunak nituen hitz horiek.
‎Nik banekien gure aitaren hitz haiek" Borondateak, benetako bihotz isurtze denean, ez du neurririk" biribiltasun eder baten errainua eta odol hutsa zutela. Galduak nituela aitaren hitzak, alegia.
2002
‎Erregimen frankistaren politika ekonomikoaren orientabidea muturretik aldarazi ez zuten neurrien multzo horrek, hala ere, eragile ekonomikoen jarduera bideratu zuen, industriaren hazkundearen ahalmenei probetxua ateratzeko bidean; hainzuzen, neurri horiek inguruko herrietan urte horietan gertaturiko tiraldi ekonomikoak eragin zituzten, eta aski izan ziren garapena oztopatzen zuten traba batzukdeuseztatzeko.
‎Desitxuraketa kuantitatiboaren kasuan, ziri sartzaileak zerbaiti buruz komunikatzen duenean, ez du neurriaren aurrean orekarik gordetzen eta exajeraziora jotzen du; kasu batzuetan, egoera magnifikatu egin gura du handikerietan jausiz; beste batzuetan, ostera, oreka galtzen duelarik, exajerazioa beste muturrera doa, egoera huskerietara makurtuz.
‎Enpresak hasieran iragarri zuen atzo, irailaren 2an, irekiko zuela, eta, handik gutxira, berriz irekitzea atzeratu zuen, bankuekin eta finantza erakunde ofizialekin egindako negoziazioetan oinarrituta, sei milioi euro lortzeko, eta, hala, ikastetxeak ireki ahal izateko. Hala, Ausbanc ek, bankuen erabiltzaileen elkarteak, iragarri du Openingen aurkako kereila kriminala aurkeztuko duela, baldin eta bere zentro propioak ixteak eragindako 45.000 ikasleak ez badira liberatzen ikastaro horiek ordaintzeko finantza erakundeekiko kredituetatik, eta Administrazioak ez baditu neurri egokiak hartzen ordaintzeari uzten dioten bezeroak zordunen erregistroan sar ez daitezen. Ikastaroak finantzatzeko, maileguak “lotutako maileguak” dira, eta kontratatu zen ondasuna dagoen bitartean soilik ordainduko dira, eta Kontsumorako Kredituaren Legeak arautzen ditu.
‎‘Drogen munduan, guztian bezala, neurria da kontua. Eta ni neurriz ari naiz’ Baina Emmanuelek ez zekinan heroinak ez duela neurririk, berak neurri guztiak hartu arren...
‎Gainera, neurri latzok herio mantso batera eramaten dituzte presoak eta zigorrak, horrela, zigor kapital baten pareko bilakatzen dira, nahiz ez daramaten izen hori. Ondorioz, bada, botere exekutiboak botere legegileak onartzen ez dituen neurri zorrotz eta latzetara makurrarazten baditu presoak, esan daiteke horien heriotza haien esku geratzen dela; baina, ostera, legegileak neurri zorrotz eta latz horiek onartzen baditu, nahiz kondena horrek heriotza mantso batera eramango dituen ezinbestean, ez dago esaterik presoak heriotza zigorrera kondenatu dituztenik; nolanahi ere, argi gera bedi neurri horiek zorrotzegiak iruditzen... Horrez gain, presooi ordainarazten zaizkien zigor zorrotzak ez datoz bat, inolaz ere, egindako okerrengatik ordainarazi behar litzaiekeenaren neurriarekin, haietako bakoitzak zigorraren zorroztasuna agoantatzeko agertutako indar eta gaitasunekin baino.
2003
‎Jendeak uste du «segurola»ra jotzen dugula, baina guretzat aukera bakarrenetako bat da bertso luzeak botatzeko. Zeren plazan ez du neurri luzeak funtzionatzen normalki, eta ez da geu kobarde batzuk garelako bakarrik! Baina aldea badago plazatik txapelketara.
‎Banaketa garrantzitsuena Kutxa orlegia eta besteen artean ematenda. Horrela, EBko NPBko eta AEB Farm Act deritzan laguntzak merkataritzaoztopatzen ez zuten neurrien artean kokatu ziren kutxa orlegian, babes neurriakjarraitzea, eta dataren aukeraketa interesatuaren bitartez, indartzea ere ahalbidetuz.
‎Egindako esperimentuek erakutsi dutenez, ahuntz esnearen proteinak “behi esneak baino kalitate hobea du, eta organismoak errazago xurgatzen du”. Koipeari dagokionez, behiarena baino errazago digeritzen da, zeren eta “ahuntz esnearen koipearen globuluak behiarena baino txikiagoak baitira, eta, gainera, kate ertaineko gantz azido (MCT) asko dituenez, ez baitu neurri handi batean behazuna (behazun gatzak) behar digestioa eta xurgapena egiteko”. ANA taldeak azpimarratu duenez, “kate ertaineko gantz azidoak direnez, zuzenean iristen dira hestera eta odolera; beraz, azkar metabolizatzen dira eta energia sortzen dute berehala; gainera, gantz mota hori ez da metatzen eta, beraz, ez du gizentzen”.
‎595). Politikari horren arabera, ordura arte inork ez zuen neurriz kanpoko galderarik egin, zientzialarien eta beren inguruko aurkikuntzen inguruan ordurako susmo txarrak sortu ziren arren. Beraz, giro horretan ari zen proposatzen zientzi ikerkuntzan inbertitzen zen diruaren murrizketa.
2004
‎Gora jotzeko errekurtsoa jar dakieke banantzea edo dibortzioa ukatu duen epaiari, eta ezkontideek zein hitzarmen arau-emaile proposatu eta horretatik aldentzeko neurriren bat agindu duen autoari. Neurrien inguruan erabaki duen autoaren aurka zein errekurtso aurkeztu eta horrek ez du neurrion eragingarritasuna etengo, eta errekurtso horrek ez du ukituko banantzeari edo dibortzioari buruzko epaiaren irmotasuna.
‎Alderdi exekutatuak ez badu neurri alternatiborik zehazten, ezta behar besteko kauziorik ematen ere, ezin daiteke betearazpenaren aurka jar, eta horixe aginduko da berehala, errekurtsoa jartzeko aukerarik gabe.
‎Erabiltzen diren pentsuek, diote, ekidin daitekeen eta saihestu litzatekeen kutsadura baten jatorrian daudela. Mundu osoko hainbat erakunde, besteak beste, Osasunaren Mundu Erakundea, ados jarri dira baieztapen horiekin; izan ere, ez dute neurririk hartzen azterketaren egileek beren ondorioetan iradokitzen duten arrisku mailari dagokionez. Kutsatzaile horiek egon daitezkeelako arrisku potentziala onartzen den arren, hainbat herrialdetako osasun agintariek, besteak beste, Espainiakoek, ohartarazi dute atzemandako mailak toxikotzat jotzen diren atalaseen azpitik daudela, eta horiek erregularki irenstearen ondoriozko onurak, American Heart Association (AHA) elkarteak eta beste erakunde batzuek egindako azterketek erakusten dutenez, askoz handiagoak direla horri lotutako arriskua.
‎Entsaladilla, arriskutsuena Eguraldi onak joan etorriak errazten ditu. Hori dela eta, askotan hondartzan edo mendian bazkaltzen dugu, batzuetan ez baitituzte neurri higienikoak eta elikagaiak kontserbatzeko neurri egokiak. Lokal horietan, intoxikatzeko arrisku handiena duen elikagaia entsaladilla errusiarra da; izan ere, mota horretako “tapak” erabiltzen dira “mostradorean gorde eta hemendik hara joateko, hotzetan kontserbatzeko eta kutsatzeko arriskua handitzeko”, Vázquez Iglesias doktoreak behar du.
‎adibidez, arrautzekin kontaktuan egon diren tresnak ez dira beste elikagai batzuetarako erabili behar. Eta, jakina, salmonelarekin zerikusirik ez duten neurriak ere badaude, hala nola fruta jan aurretik garbitzea. Eta arraina ondo prestatu.
‎Jakina, metodo hori erabiltzen zen mende hasieran, eta txerto horiek ez daude purifikatuta, baina funtziona dezakete. Arazoa da legez kanpoko txertaketak, agian ez funtzionatzeaz gain, ez dituela neurri osagarri guztiak, hala nola txertatuta dauden eta txertatu gabe dauden hegaztien monitorizazioa eta bereizketa. Txertatu edo ez txertatu Hegaztien hilketa txertaketa baino neurri eraginkorrago eta zuzenagotzat jotzen da behar diren monitorizazio neurri zorrotzak ezartzeko azpiegitura nahikoa ez duten herrialdeentzat.
‎Barraketako feriantea zirudien, beti hitz eta pitz. Lotsa galdu zuen, eta etxekoak lotsatzen gintuen, ez baitzuen neurriaren zentzurik. Zentzu hura, amona Sinforosa aurrean zuenean bakarrik berreskuratzen zuen, erreflexu kondizionatu bat balitz bezala, baina amonak beste zeregin batzuk ere bazituen, eta ezin izaten zen egun osoan aitaren atzetik ibili.
2005
‎“Europako Batzordearen erantzuna oso txikia da, eta beranduegi iristen da. Hamar egunez ez dute neurririk hartu, nahiz eta publikoki ezaguna izan giza kontsumorako baimendu gabeko elikagai bat Europako elikadura katean sartu zela”, adierazi zuen Adrian Bebb ek, Lurraren Lagunen transgenikoen arloko arduradunak. “Orain, Batzordeak kontrolari berriro heldu behar dio, eta legez kanpoko edozein elikagai berehala erretiratzeko eskatu behar du”, esan zuen Bebbek.
‎–Alde batetik, batzuek kapital stock osoa hartzen dute kontuan, eta halaz, kapital naturalaren eta gizakiok sortu kapitalaren guztizkoak behera egiten ez duen neurrian bere horretan mantenduko da kapitala belaunaldi batetik bestera. Iritzi horren arabera, posible izango litzateke gure ondorengoei kapital" artifizial" kopuru handia eskaintzea:
2006
‎“Gaur egungo egoera da arriskutsuena. Edo debekatu edo arautu egiten dugu, baina ezin dugu izan egin ezin dela, egin daitekeela dioen dekreturik, eta inork ez duela neurririk hartzen egiteari uzteko”, dio Domínguezek. Adituek administrazioei eskatzen diete ikuskatze mekanismoak indartzeko eta zehapenak igotzeko, indarreko debekuari eustea erabakitzen badute.
2007
‎" Gure atxikimendua adierazi nahi dugu hiru arrazoi nagusiengatik. Lehenik eta behin, justifikaziorik ez duen neurria delako. Bigarrenik, Zuzendaritzak iragarritako berregituratzearekin emango den lanpostu galerak eragin negatiboak izango dituelako udalerri nahiz eskualde mailan.
‎3 Artikulu honetako 1 idatz zatiak aipatutako kasuan, enpresaburuak ez dituenean neurri egokiak hartzen edo ez duenean uzten halakorik hartzen, langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko, langile horien lege ordezkariek erabaki dezakete, kideen gehiengoarekin, arrisku horrek ukitutako langileen jarduera geldiaraztea. Erabaki hori berehala komunikatuko zaie enpresari eta lan agintaritzari; lan agintaritzak, hogeita lau orduko epean, deuseztatu edo berretsi egingo du langileen ordezkariek erabakitako geldiaraztea.
‎GKEek kritikatu dute polizen kostua AECIren eta erakundeen artean erdibana ordaindu behar dela. Ricardo Angora (CONGDE) atsekabetuta dago, besteak beste, “aseguru kolektibo honek urtebeteko atzerapena darama bere eraketan”, eta gaitzetsi egiten du, halaber, Administrazioak bere gain hartuko ez duela neurri handi batean, baizik eta zati berdinetan administrazioaren eta GKEen artean, “eta horrek finantza zama handia dakar erakundeentzat”. “Ministroen Aginduak garatu ez duen beste alderdi bat da kooperanteen seme alaben hezkuntza estaldura aseguru kolektiboan sartzea; izan ere, horien karga, Administrazioaren erantzukizuna izan arren, GKEei dagokie erabat”, kritikatu du.
‎Euskadi Saria euskal kulturaren arazoa da. Eta Utikan manifestuaren sinatzaileak galdu behar ez ditugun neurri berean, ez dut uste Euskadi Sari erabat duina eta erabat aintzat hartua izateko aukera ere galdutzat eman behar dugunik. Gure literaturak Nazio Saria behar du.
2008
‎Sozietateak ez baditu neurriok betetzen, interesdunetatik edozeinek eska diezaioke epaileari neurri horiek har ditzan. Administratzaileek epaileari eskaera hori egiteko betebeharra dute, sozietate erabakia kapitala urritzearen kontrakoa denean edo ezinezkoa denean halako erabakia hartzea.
‎Partaidetzak ez badira besterendu epe horretan, sozietateak berehala erabaki behar du partaidetzok amortizatu eta kapitala urritzea. Sozietateak ez baditu neurriok betetzen, interesdunetatik edozeinek eska diezaioke epaileari neurri horiek har ditzan. Sozietate eskuratzailearen administratzaileek betebeharra dute epaileari eskaera hori egiteko, edozein arrazoi dela bide ezinezkoa denean amortizazioaren nahiz kapital urripenaren erabakia hartzea.
‎Oraindik ez dituzte neurriak zehaztu, baina helburua zera izango da, AEBetako Gobernuak hipoteka zaborrek kutsatutako aktiboak bereganatzea.
‎Baina, langile gehienak ez bezala, balizko iraultzaz mintzatzen ziren asko eta asko gau eta egun?, fabrikaren funtzionamenduak harritzen zuen Nazario, eta hala, sugina zenean ez zen suari bakarrik begira gelditzen, tornularia zenean tornuari bakarrik begira gelditzen ez zen bezala, edo fresatzailea zenean fresagailuari bakarrik: guztiari begiratzen zion, makina bati eta besteari, sekzio honi eta hari, edo, haren ikasminak ez baitzuen neurririk, ofizioko jendeari galdetzen zion ofizioaz, edo enkargatuei erakusten bere prestasun osoa, fabrikak gorputz oso bat bezala funtzionatzen baitzuen, azken batean.
‎al parecer a Somorrostro»1168 Urtarrilean eta otsailean kobratutako kopurua egonkortu egin zen, 1.000 errealen inguruan1169, baina martxoan, 567 errealetara jaitsi zen, gutxi gorabehera erdiek ez zutelako ordaindu. Ez dira boikot horren arrazoiak azaltzen, ezta ordaindu ez zutenen aurkako neurririk hartu zen ala ez1170 Txostenaren azken idatzia maiatzaren 12koa da1171 1875eko azaroko akta batek adierazten digunez, Eibarko udalerria Gipuzkoako Batzar Orokorretan ordezkatzen zuten suakciones y tercios forales» 57tik 38ra jaitsi ziren,«, cuyo numero debera servir para contribuciones, vota1172 Suen jaitsiera horrek Eibarko biztanleriak behera egin zuela islatzen du; beraz, gerrak aurrera egin eta karlisten itxaropenak makaldu ahala, herritik alde egin zuten armaginen kopurua asko hazi zela ondoriozta dezakegu.
‎Ehunka bertso. Hango egonaldiak ez du neurririk. Hango doinuak ezin dira doinutegian errenditu.
‎«Zapaterok ez du legea bete, Estatutuak duen maila hori baita; eta ez ditu neurriak bete»
‎«Mota horretako ekimenak beharrezkoak dira jendeak kontzientzia har dezan», dio Cañok. Nafarroako Gobernuak ez du neurririk hartu plastikozko poltsen inguruan, baina etorkizunean gaiaren inguruan eztabaidatuko dutela aurreratu du Zuazok. «1999 urteko hondakinen planak ez zuen gai hori kontuan hartzen, baina orain berrikusten ari gara, eta neurriak proposatuko dira».
‎Ekonomia krisiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dutela neurririk hartu salatu du Leopoldo Barreda PPko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak. Barredaren ustez, Ibarretxe eta Zapatero kaltegarriak dira ekonomiarentzat, «geldirik daude eta ez dute konpromisorik arazoarekin».
‎Arte Eskolan zur langintza artistikoa ikasi nuen, eta bolumena zen gaietako bat. Ereduei buruzko zer edo zer ikasi nuen han, baina, noski, erraldoien proportzioekin zerikusirik ez duten neurrietan. Erraldoiei dagokien eredugintza, eskulturgintza eta bestelakoak, neure kasa ikasi ditut, arituz; maiz, gaizki arituz.
‎Dosierrak lanaldiari eragingo dio, %40 %50 inguru moztuko da, baina enpresak kaltetutako langileen soldata gordinaren %90 ordaintzeko konpromisoa hartu du. Sindikatuek ez dituzte neurriak onartu, enpresak azken urteetan «etekin ugari» lortu dituela ziurtatu baitute. Jaurlaritzak dosierra «arretaz» aztertuko duela esan du.
‎Ezker Batuak, ezker abertzaleak eta Aralarrek ordezkatzen duten ezkerra aztertuz gero, argi ikusten da ezkerra krisian dagoela. Herri honetan dagoen ezkerreko sentimenduak ez du neurri bereko isla hauteskundeetan. Euskal gizartean ezkerreko sentimendua oso indartsua da, baina hauteskundeetan ez da modu berean islatzen.
‎Iñaki Mentxaka alkateak jakinarazi digutenez," hainbat kexa jaso ditugu udalean gehiegikeriak egiten ari direlako". Dirudienez, eraikuntza batzuk ez dituzte neurriak betetzen eta beste batzuk bigarren etxebizitza bihurtu omen dira. Horregatik, hirigintza araudi berria indarrean jarri bitartean baimenak emateari utziko dio udalak.
‎Baina, langile gehienak ez bezala –balizko iraultzaz mintzatzen ziren asko eta asko gau eta egun–, fabrikaren funtzionamenduak harritzen zuen Nazario, eta hala, sugina zenean ez zen suari bakarrik begira gelditzen, tornularia zenean tornuari bakarrik begira gelditzen ez zen bezala, edo fresatzailea zenean fresagailuari bakarrik: guztiari begiratzen zion, makina bati eta besteari, sekzio honi eta hari, edo, haren ikasminak ez baitzuen neurririk, ofizioko jendeari galdetzen zion ofizioaz, edo enkargatuei erakusten bere prestasun osoa... fabrikak gorputz oso bat bezala funtzionatzen baitzuen, azken batean.
‎Zenbat eta urrunago edo desberdinago eta orduan eta onetsiago. Gutako askoren ondu behar tontoak ez du neurririk.
2009
‎Baina beti bezala langilegoari ordaindu arazi nahi dizkiote beraien kanibalismoaren ondorioak". STEE EILAS sindikatuak ere egoera oso larria dela uste du. " Ez dugu neurri edo arau zehatz baten kontra borrokatzen, ez baitute neurri berezirik hartu behar izan milaka langile kale gorrira bidaltzeko, ez dute murrizketarik ezarri paroa kobratu gabe gero eta langabetu gehiago uzteko, hain kaskarra baita eratuta dagoen lan merkatua. Hala ere, patronalek langileak kaleratzeko malgutasun handiagoa eta pentsioen murrizketa aldarrikatzen dute; Baina, krisi honetatik ez gara aterako aberatsei diru gehiago emanez, orain arteko gehiegikeriak errepika ditzaten.ESK sindikatuko Joxean Cuestak adierazi digunez," Krisi ekonomikoa oso gogorra ari da izaten, eta jarraituko du; oso gogor ari da astintzen langileria modu askotan:
‎Eta liburuan azaltzen zaigu azken 30 urteotan muturreko liberalismo ekonomikoa nola zabaldu duten munduan haren ikasle sutsuek The Chicago Boys shock traumatikoen bidez! Normalean jendeak inola ere onartuko ez lituzkeen neurriak, shock egoerak herrien gogoa eta nortasuna zeharo ahulduta uzten dituzten horiek baliatuz ezartzen dira. Zer neurri?
‎Josu Erkoreka EAJko bozeramailearen hitzetan, Zapaterok bere sinesgarritasuna agortu du. Gainera, Zapatero inolako loturarik ez duten neurriekin aurkeztu da eztabaidan, Erkorekaren arabera, eta bertatik melodia koherenterik ateratzea ezinezkoa da.
‎Madriletik Euskal Herrira bueltan dira Mikeldi Zenigaonaindia, Haritz Garrido eta Gorka Urbizu. Fiskalak ez du neurririk eskatu haien kontra, baina auziperatuta jarraitzen dute.
‎Eusko Jaurlaritzak PP ren morroi ikusten du Karrerak baina, onartzen du, beraien alderdia talde mistotik ez duela neurri ugari bideratzeko egoeran. EAJ rekin egin dituzten gobernu hitzarmenetan akatsak onartu ditu, ez dutelako jakin PNV k markatzen zuenetik gure postura argitzen.
‎Barkatu, andereño. Eleuterio bezero leiala da, baina batzuetan ez du neurririk? –eta, bat batean irri zabala egiten ziola, gehitu zuen?:
‎Gustatu nahiz ez gustatu, horrela ezin da ibili, eta kito! Izan ere, neurria igarotzen denean hasten dira komeriak, eta zuek ez duzue neurririk! Erne ibili, bada, hurrengoan, zabuak ere kendu egingo dizkizuet-eta, behar bezala ibiltzen ez bazarete.
‎bai mahaia argitzen zuèn kriseilua; bai afariaren xehetasunak, jan zituztèn hiru oilasko erreak, eta edan zituztèn garagardoak, hauek neurriz, ezohiko bilera hartan bizarduna baitzen gehien agintzen zuena, afaria eta afalondokoak berak ordaintzeko asmoa zuenez gero, eta apostoluak, anarkista egin zenean ere Kristo miresteari utzi ez zionak, bere iritzi partikularrak baitzituen puntu hari buruz: . Kristok ardoa edaten zuen, baina ez zen inoiz mozkortu??; eta bai afaltiarrek elkarri egindako aieruak eta iradokizunak ere, afalondoko tratu eta negozioen ingurukoak, zeinetaz Domingok ezer gutxi esan baitzezakeen, mundu hura ezagutzen ez zuen neurrian nekez jakin baitzezakeen mundu hura arautzen/ desarautzen zuèn hizkera, hara sartzeko aukera zabal ziezaiokeena; Domingok bazuen, baina, hura baino kezka larriagorik, afari osoan ezin kendu izan baitzuen burutik ideia bat, obsesio bat, obsesio guztiak bezala joan orduko etortzen zitzaiona, etorrera bakoitzean burura indartsuago itsasteko, argi eta garbi ikusten baitzuen, afalorduko... –Oilaskoak jan ditugu, eta orain oilandak falta:
‎UNAI. Modelo munduan etzenuen zereginik, ez dituzu neurri egokiak.
‎Agintean egoteagatik ez dut neurriz kanpoko preziorik ordainduko, aurreratu zuen atzo Tzipi Livi Kadimako buruak. Haren alderdiak izan zuen boto gehien astearteko bozetan.
‎Horrela jarraituz gero, bere burua ahulago egiten du tortura salaketa eta deklarazio faltsuei aurre egiteko. Nik baztertzeko eskatu nion, eta egiten ez duen bitartean neurriak hobetzeko atxilotuen eskubideak errespetatuak izan daitezen.
‎Lana eginez gero, egun horretako soldata bikoiztu lioke nagusiak langileari. Batzorde konstituzionalak ez du neurri hori onartu, eta berdintasunaren izenean salbuespenik ezin dela onartu ebatzi du. Horren ondorioz, gainerateko eremuetan baliatuko den eredua baliatu dute Parisen.
‎Bestalde, Ezker Batuko Mikel Aranak gogoratu zuen AIk kezka agertu duela Espainiako Gobernuak ez duelako neurririk hartu torturak saihesteko, eta ohartarazi zuen horrek tratu txarren inguruan, zigorgabetasun, giroa sortzen laguntzen duela.
‎San Mameseko zelaia ez dago ondo. Sasoia hasi zenetik gaixotasuna dauka belarrak eta euren eskuetan dagoen guztia egin arren, noizean behin eurek gustuko ez dituzten neurriak hartzera behartuta egoten dira berdegunea zaintzeaz arduratzen direnak. Atzo area bota behar izan zuten.
‎Taldeko makulu sendoenetako bat izateko fitxatu zuten, eta soldata mamitsua ordaindu (600.000 euro baino gehiago urteko). Moisok, ordea, ez du neurria eman, baina haren emaitza apalek ez, haren jarrera epelak haserretu ditu gehien taldeko entrenatzaileak. Moisok jarrera pasiboa erakutsi du sarri, inplikaziorik ez taldearen jardunean, eta kantxan izan denetan, ia beti gogogabetuta aritu da.
‎Barkatu, andereño. Eleuterio bezero leiala da, baina batzuetan ez du neurririk... –eta, bat batean irri zabala egiten ziola, gehitu zuen–:
‎–amak– Gustatu nahiz ez gustatu, horrela ezin da ibili, eta kito! Izan ere, neurria igarotzen denean hasten dira komeriak, eta zuek ez duzue neurririk! Erne ibili, bada, hurrengoan, zabuak ere kendu egingo dizkizuet-eta, behar bezala ibiltzen ez bazarete.
‎bai mahaia argitzen zuèn kriseilua; bai afariaren xehetasunak –jan zituztèn hiru oilasko erreak, eta edan zituztèn garagardoak, hauek neurriz, ezohiko bilera hartan bizarduna baitzen gehien agintzen zuena, afaria eta afalondokoak berak ordaintzeko asmoa zuenez gero, eta apostoluak, anarkista egin zenean ere Kristo miresteari utzi ez zionak, bere iritzi partikularrak baitzituen puntu hari buruz: " Kristok ardoa edaten zuen, baina ez zen inoiz mozkortu" –; eta bai afaltiarrek elkarri egindako aieruak eta iradokizunak ere, afalondoko tratu eta negozioen ingurukoak, zeinetaz Domingok ezer gutxi esan baitzezakeen, mundu hura ezagutzen ez zuen neurrian nekez jakin baitzezakeen mundu hura arautzen/ desarautzen zuèn hizkera, hara sartzeko aukera zabal ziezaiokeena; Domingok bazuen, baina, hura baino kezka larriagorik, afari osoan ezin kendu izan baitzuen burutik ideia bat, obsesio bat, obsesio guztiak bezala joan orduko etortzen zitzaiona, etorrera bakoitzean burura indartsuago itsasteko, argi eta garbi ikusten baitzuen, afalorduko... " Oilaskoak jan ditugu, eta orain oilandak falta:
‎Justiziari erreparatzen badiogu, ohartuko gara are makurragoa dela egoera. Aginte Judizialaren Kontseilu Orokorrak muzin egin die, beti muzin, arlo honetan dituen betebeharrei, ez baitu neurririk hartu edo proposatu gaztelania ez beste hizkuntza ofizialak Justizia Administrazioan zerbitzu eta lan hizkuntza moduan normaltasunez erabil daitezen. Ez aipaturiko Kontseilu Orokorrak ez Espainiako Gobernuak berak ere ez dute deus arautu epaile, fiskal eta idazkariek izan luketen euskara gaitasunari buruz, nahiz eta, legeriaren arabera, herritarrak eskubidea izan, berak hala nahi badu, prozedura judiziala euskaraz egin dadin.
‎Nire pozak ez zuen neurririk, kuadrillakoen aurrean, Setmana Catalana goitik behera irabazi eta gero, hurrengo goizeko seiak eta erdietan karreran irten, moto gainetik farolak piztuta, eguna artean zabaldu gabe eta, 588 kilometro egin eta gero, azkenekoak motozikletaren atzetik, arratsaldeko bostak eta gero, Bordeaux Paris mitikoa irabazi zuenean (1988an egin zen azkeneko aldiz, erabat ezina zelako ia 600 kilo... Pentsa, Bizkaiko asto karrera aspaldikoetan ere Anketil eta Poulidor ziren asto entzutetsuenak.
2010
‎Salvadorrek salatu du Exekutiboak gastatzea baino ez duela egin, eta herritarrek gustukoak ez dituzten neurriak hartzea saihestu izana leporatu dio.
‎egonkortasun guztiak desegonkortzen ditu, etorkizunaren zerumugan ekaitz eta naufragioaren ideia marraztuz; txakurraren eta nagusiaren artekoan, aldiz, marra beti dago bere lekuan, edo ia beti, herrien mugak zaintzen dituzten urkien lerroa bezala, harremanen egonkortasuna bermatuz eta sendotuz, orekan eta bizi-pozean oinarritutako maitasunaren mesedetan, leialtasuna beti hortxe? maitasuna leialtasuna bada, txakurrarenak ez baitu neurririk, zeren leialtasuna ere halakoa duen.
‎2.Inork ez du neurri hertsagarririk jasango, halakoek kaltetu dezaketenean norberaren askatasuna, aukerako erlijioa edo sinesmenak izan edo bereganatzeko.
‎Zehazki, BJKNk, Libro Blanco de la Justicia, op.cit., 280 or., egungo sisteman espezializazioari 5 akats edo ahulezi atzematen dizkio: (1) ez ditu era egokian magistratuek dituzten lanbide asmoak edo nahiak ebazten; (2) ez du neurri pizgarri nahikorik, are gehiago, espezializazioa lortzeak dakarren lanpostu aldaketak hautagaiek motibazioa galtzea eragiten du; (3) oposaketa sistema asko gogorarazten du (gainera, bakarrik presta dezakete era egokian lan zama txikia duten lanpostuetan aritzen direnek, eta lan gogorra egiten ari direnak kaltetuta ateratzen dira); (4) funtzio jurisdikzionalean denbora askoan jardutea ba... Ondorioz, BJKNk arazo horiei guztiei irteera ematen dien espezializazio sistema bat pentsatu behar dela dio, norberaren interesak (interes profesionalak) eta zerbitzuaren interesak uztartuz.
‎AEMPSek zehazten du, botika horiek hartu behar izanez gero, ez dela komeni denbora luzean sendagaia ematea, ez baitu aurreikusten klopidrogrelaren eta omeprazolaren edo esomeprazolaren arteko elkarreragina. Gomendio horiek ez zaizkie aplikatzen, gaur egun, protoi ponparen gainerako inhibitzaileei (lansoprazola, pantoprazola, rabeprazola); izan ere, interakzio hori erabat baztertu ezin den arren, “eskura dagoen ebidentziak ez du neurri hori babesten” esan zuen AEMPSek, Osasun Ministerioaren mendekoa baita. “Clopidogrelarekin tratatutako pazienteek IBParekin tratatu beharra eta horrek izan ditzakeen arriskuengatik espero diren onurak banaka baloratzea gomendatzen da”, erantsi zuten.
‎Talde horretan, erosteko ahalmen handia dutenak (%41) eta 25 eta 44 urte bitartekoak (%45) nabarmentzen dira. Azterlan berak erakusten du espainiarrek ez dutela neurririk hartzen ordaintzeko modu hori erabiltzean gerta daitezkeen iruzurren aurrean. % 17k adierazi du ez dakiela zenbat diru gastatzen den urteko zenbait alditan, eta% 15ek paperontzira bota ditu txartelen laburpenak.
‎Txostenean adierazten da datuak babesteko Espainiako araudia gehiago betetzen dela zentro publikoetan; izan ere, aztertutako Osasun Sistema Nazionaleko 268 ospitaleetatik erdiak baino gehiagok (159) neurri zuzentzaileren bat aplikatu dute. Aztertutako ospitale publikoen %30ek ez du neurririk gaixoen historia klinikoak lapurtu, galdu edo bidegabe atzitzeko; %37k ez du informazio konfidentzialerako sarbide guztiak dituen erregistrorik. Artemi Rallo AEPDko zuzendariak adierazi zuenez, “bereziki kezkagarria” da ospitale publikoen %66k ez duela bi urtean behin egiten legeak agintzen duen segurtasun ikuskapenik, eta hori ospitale pribatuen %88k egiten du.
‎Ekologistak Martxan taldeak adierazi du “aspalditik” Nazio Batuen Erakundeak (NBE) eta Europako Batasunak (EB) “osasun publikoko arazo hori kontrolatzeko premia” dagoela. Mundu osoko egoera “alerta handienekoa” den bitartean, Espainian “agintariek ez dute neurriak hartzea erabakitzen” dio. Erakundeak adierazi du merkurio gelaxkak dituzten kloro sosa instalazioak direla Espainiako merkurio kontsumitzaile nagusiak.
‎Krisiaren aitzakiarekin, langileen egoera hobetuko ez duten neurri antzuak proposatzea gaitzetsi zuen LABek: Beste herrialde eta egoeretako adabakiak kopiatzen dituzte.
‎Familiaren abokatuek nabarmendu dutenez, hori egin zezan aspaldi eskatu zioten prokuradoreari. Zergatik ez duen neurri hori lehenago hartu galdetu diote abokatuek.
‎zergatik ote da, bada, gizonezkoa emakumezkoa baino infidelago? —, txakurraren eta nagusiaren artekoa nekez. ...gonkortzen ditu, etorkizunaren zerumugan ekaitz eta naufragioaren ideia marraztuz; txakurraren eta nagusiaren artekoan, aldiz, marra beti dago bere lekuan, edo ia beti, herrien mugak zaintzen dituzten urkien lerroa bezala, harremanen egonkortasuna bermatuz eta sendotuz, orekan eta bizi-pozean oinarritutako maitasunaren mesedetan, leialtasuna beti hortxe... maitasuna leialtasuna bada, txakurrarenak ez baitu neurririk, zeren leialtasuna ere halakoa duen.
‎Egia da kanpaina mediatiko politiko hark ez zuela neurririk; horrelako giroan bizi ginen. Baina, egia esanda, 1998tik gaur arte, beti ikusi ditut kanpainan PP eta PSOE, eta haien hurbileko prentsa; beti hauteskundeei begira.
‎Zenbatetan errepikatzen du esaldi hori Dusko Ivanovicek. Atzo esaldi hori berriro errepikatzeko bide eman zioten bere taldeko hainbat jokalarik, ez zutelako neurririk eman, eta hortik egin zion ihes garaipenak. Bartzelonak ere ez zuen partida biribila jokatu, kosta egin zitzaion partidan sartzea, eta arnasa eman zion Baskoniari lehen laurdenean, 27 puntu hartuz.
‎Horrela, EAEn salerosten diren produktuen etiketak edota enpresek banatzen diguten publizitatea euskaraz ere egon dadin zer egingo duten ez dute esan, zine aretoetan gaurkotasunezko pelikulak euskaraz ere egon daitezen ezer egingo duten ez dakigu, hedabideetan euskararen presentzia gutxienez ezagutza tasaren araberakoa izan dadin, Lanbide Heziketaren eskaintza osorik euskalduntzeko zer neurri hartuko duten edo alor sozioekonomikoan euskaldunon hizkuntza eskubideak etengabe eta sistematikoki urratuak izan ez daitezen zer neurri hartuko duten ez dakigu. Agian ez dute neurririk hartuko, eta espainolaren sustapenarekin segituko dute, orain arte bezala, alegia.
2011
‎Adibide legez ipini du, 2006an EAJ gobernuan zegoela, alkatearen solda jaistea proposatuz zuzenketa egin ziotela Independienteek jeltzaleen aurrekontu proposamenari; \" alkatearen soldata %20 murriztea eskatzen zuten\". Larraurik salatu duenez, \" udal gobernura ailegatu direnean, urtebete beranduago arte ez dute neurrik hartu, eta azkenean burutu duten murrizketa %10ekoa izan da\".
‎Bertan zeuden elkarteei beste leku bat topatu eta eraikina botatzea litzateke asmoa, gaineratu dutenez. \" Eskolako ume kopurua kontuan hartuta jolastokiak ez ditu neurriak betetzen\", udalaren berbetan.
‎Horregatik, hainbat neurri zehatz hartzeko eskatu dio defentsak atxilotuen ardura duen Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari. Baina hark ez du neurri bakar bat ere hartuko.Habeas Corpusa aplikatzeko eskatu zuen abokatuak aurrena, alegia, atxilotuak berehala epailearengana eramatea. Hori ukatu ostean, inkomunikazio aldian hiru neurri hartzeko eskatu zion:
‎Bi kargurengatik, hain baliotsua den Lasarte Oriako herria oparitu diete" adierazi zuen. Era berean, GBBen jarrerarekin desengainua izan dutela jakinarazi zuen PSE EEko ordezkariak," gure herrian larunbatean gertatutakoaren ostean, ez baitu neurririk hartu". Jarrera koldarraLOHPri ere kritika zorrotza egin zion. Alderdiak jarrera koldarra izan duela azpimarratu zuen.
‎Zailtasunak izango al dituzte. Bai, jakina. Gobernuak badaki jendea oso haserre dagoela eta ez dituela neurriak onartuko.Eta jendeak ba al daki benetan gaur zer onartu den. Bai, bai. Grezian 800.000 langabe daude.Jendea oso haserre dago. Langile gehienak murrizketan eta pribatizazioen kontra daude.
‎David Logan Panathinaikosera joan daiteke, baina haren irteera Milenko Tepicen etorrerarekin lotuta egon daiteke. Tepic Panathinaikoseko jokalaria da, baina Obradovicek ez du bere taldean jarraitzea nahi, ez duelako neurririk eman.Tepic izen bat da, baina beste asko ere mahai gainean daude. Baskoniak diru freskoa dauka kontu korrontean, eta inbertsio franko egin ditu taldea osatzeko.
‎Diru askorekin egindako taldea da Malaga. Aurreko sasoian ez zuen neurria eman, baina azken txapan eman zezakeenaren lehen zertzeladak eskaini zituen. Denboraldion lerro guztietan egin ditu fitxaketak, gehienak goi mailakoak.
‎Ezker abertzaleak uste du egoera hori gertatuko balitz gehiengoak independentziaren alde egingo lukeela, hainbat arrazoirengatik: «Herri gisa geroa ziurtatu ahal dezakeen proiektua delako; gure erabaki propioak hartzeko gaitasunik ez dugun neurrian eta Espainiako Estatuari kateaturik jarraituz gero sistemaren sakoneko krisiak oso kinka larrian jar dezakeelako gure herriaren ongizatea eta honi aurre egiteko modua delako. Azkenik, gure hizkuntza eta kultura munduaren aurrean desagertuen artetik atera eta nortasun eta presentzia propioz garatzeko garantia delako».Independentistak sareak jakinarazi duenez, biharko martxa ez da izango ohiko manifestazioa.
‎Kasu horretan, batzuen ontziek arrantzatutakoarekin osatzen dugu besteen biltegia". Sistema horri esker, koadrilako sei ontziek bermatzen dute" eguneko jornala". Era berean, ez dute neurri gabeko arrantza[...]
‎Gorenaren autoa onartezina dela salatudute eta Espainian botere banaketarik ez dagoela uzten omen duagerian,   Gorenaren erabakiak ez duelako zentzurik, izan ere, Bildu osatzen duten alderdiek eta koalizioaren hautagai guztiek ETArenagindupean jarduten dutela diote, baina ez dute neurri juridikorikjasaten.
‎Kutxek ez dute neurri traumatikorik hartuko proposamena onartzen bada
‎Rojo: Rajoyk ez zuen neurria eman 2006an, ez du merezi presidentetza
‎Bere aldetik, Ramon Jauregui Espainiako Gobernuko Presidentzia ministro eta Arabako zerrendaburuak berretsi du Zapateroren Exekutiboak ez duela neurririk hartuko presoen inguruan, eta hurrengo Gobernuak egin duela erantsi du.
‎–Halaxe izan zuan, aitortu die Leonek bere lagun zaharrei, gazta tartari azkeneko haginkada egin ondoren?. Gure aita zenak, izan ere, etxeko kontuak okertzen hasi zirèn garaian, Cayetano Gortariren alde egin zian, Urgainek ordura arte buru izan zuèn gizonaren alde alegia, harro hutsa baitzen don Rufino, eta haren anbizioak ez baitzuen neurririk. Eta neurririk gabeko anbizioak neurririk gabeko ondorioak zekartzak?
‎Nafarroako agintarien politikaz ari zaigu hemen Ricardo Feliu. Eremu publikotik euskaltasunaren izaera oro ezabatzeko zio espainolistak ez du neurririk:
‎Estatu etnozidaren obsesioak ez du neurririk. Alergia dio berezitasunari, bere ezpaleko eta izaerako ez denari, eta garai bateko, barbaro?
‎Nabarmendu zuen, gainera, oraingoan Barclays ek ez zuela baldintza hori bete “eta milaka inbertitzailek, horietako askok erretirotik beren aurrezkiak inbertitzea bilatzen zutenek, sufritu egin zuten”. “Gauzak okerragotzeko”, Barclaysek ez zuen neurri eraginkorrik hartu etapa goiztiar batean akatsak aurkitu zirenean, esan zuen Colek. “Uste dugu arau hauste horiek bereziki larriak direla eta oso isun garrantzitsua merezi dutela”, esan zuen.
‎Justiziara jotzearena ez dizut gomendatzen: inoiz ez luke neurria emango. Justizia sistema etsita daudenen azken bidea da.
2012
‎Novalek azaldu duenez, Gomezek bizitza «erabat arrunta» egin du bere herrian bi urteotan, eta ez da ulergarria orain beste hamar urterako espetxeratzea. Azaldu du herritarrek ez dutela neurria ulertzen, eta gogorarazi du 2010ean Ortuellako Udalak zigorra ez luzatzeko eskatu zuela. PSE, EAJ eta EAren botoekin egin zuen eskaera udalak.
‎Estatubatuarrak 17 puntu eta bederatzi alderatze lortu zituen, 23 puntuko balorazioa, eta bere eskutik iritsi ziren kataluniarren saskiratze erabakigarriak. Real Madrili dagokionez, txukun jokatu zuten Carroll, Llull eta Miroticek, baina Ante Tomicek eta Nole Velickovicek ez zuten neurririk eman, eta bere taldeak asko igarri zuen bi jokalari horien ekarpen eskasa (bi puntu Tomivek, bakarra Velickovicek). Titulurik gabe geratzeraino.
‎Sektoreko elkarte eta talde ekologista ugari kritiko agertu dira Europak onartu nahi duen arrantza lege berriarekin. Besteak beste, adierazi dute diskurtso berdea ezerezean geratzen dela, erabaki zehatzik eta parte hartze jakinik ez delako azaltzen; espezie asko proposamenetik at geratzen dela, horien gainbehera areagotuz; egokitze neurriak artisau arrantzari baino ez zaizkiola inposatuko; ez duela bultzatzen inguruan inpaktu txikiena eragiten duten barkuak izatea lehentasuna; ez dituela neurri eraginkorrak hartzen arrain hilak berriz itsasora botatzea saihesteko ez baitu debekatzen" soberako" arrainen harrapaketa masibo eta bereizi gabea; edota gizentze haztegien aldeko apustua egiten duela.
‎enpresetan euskara planak egitea sustatu du, adibidez. Krisi garaian egonagatik, «batere kosturik ez duten neurri batzuk» har ditzakete administrazioek, eragina dutenak, Bilbaoren esanetan: «Badaude moduak urrats eraginkorrak egiteko, baina, horretarako, borondatea behar da».
‎Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du ez dituztela neurriak konpartitzen eta bide juridiko guztiak aztertuko dituztela EAEn eragina izan ez dezaten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia