2015
|
|
Gauza guztietatik askatze handi bat du eta beti bakarrik edo arimaren baten onerako zeregin batean egoteko gogoa. Ez du lehortasunik, ezta barruko nekerik ere; gure Jaunarekin halako oroipen eta samurtasunez izanik, inoiz ere
|
ez
luke nahi Hura goresten baino beste ezertan aritzerik; eta arreta galtzen duenean, Jaunak berak iratzarri ohi du esan den bezala, argi argi ikusten baita bultzada hura, edo dena delakoa, arimaren barrutik datorrela, bultzadei buruz hitz egiterakoan esan zenez. Hemen gozotasun handiz gertatzen da, baina ez dator ez pentsamendutik, ez oroimenetik, ezta arimak bere aldetik egin zuela uler daitekeen ezertatik ere.
|
|
Izan zuen errentaz hitz egin zuten. Eta inola ere
|
ez
genuen nahi hamahiru baino gehiago izan zitezen arrazoi askorengatik.
|
|
Hura irabazten irten zela konturatu nintzen; izan ere, hura joan zelako nahigabe handiz nengoela, esan zidan Jaunak pozteko eta ez hartzeko nahigaberik, ongi gidatua zela-eta. Hain onura handiaz etorri zen haren arima handik eta hain aurrera espirituzko gauzetan, non, etorri zenean, esan baitzidan, ezergatik ere
|
ez
zukeela nahiko hara joan gabe geratzea. Eta nik neuk ere beste hainbeste esan nezakeen; izan ere, lehen ziurtasuna eta poza bere letrekin soilik ematen bazidan, dagoeneko espirituzko esperientziaz ere egiten zuen, naturaz gaindiko gauzen esperientzia handia baitzuen.
|
|
Eta hau egia da; berorrek adimen bizia dudala uste badu ere, ez dut; izan ere, gauza askotan ikusi dut nire adimenak ez duela ulertzen, esan ohi denez, jaten ematen diotena baizik. Batzuetan nire aitor entzulea harri eta zur geratzen zen nire ezjakintasunez; eta sekula ez nuen aditzera eman, ezta
|
ez
nuen nahi ere, Jainkoak nola egin zuen hau eta nola izan zitekeen hau, ezta ez nuen galdetu ere egiten, nahiz eta, esan dudanez, aspaldiko urteetatik hona jakintsu on askorekin harremana izan.
|
|
Goian dagoenak asko lortzen du. Honezkero
|
ez
du nahi izaterik nahi, ezta ez du askatasunik ere nahi, eta halaxe eskatzen dio Jaunari. Beronen borondatearen giltzak ematen dizkio.
|
|
Esanda gelditu den otoitz osoan eta haren moduetan, baratzezainak zerbait lantzen du; azken hauetan lana arimaren hainbesteko zorion eta poza lagun dituela dago, non
|
ez
bailuke nahiko sekula ere hartatik irtetea, eta horrela ez da hartzen lan moduan, zorion moduan baizik.
|
|
Horrela ez da egundo ere iristen espirituaren askatasunera. Jokaera oso ona iruditzen zait ezkonduen bizierarako, haiek egin zaien deiaren arabera joan behar baitute; baina beste bizierarako, inola ere
|
ez
dut nahi aurreratze era hau, eta ez didate sinetsaraziko ona denik, nik neuk probatu dudalako, eta horrela egongo nintzakeen beti Jaunak bere ontasunagatik beste lasterbide bat erakutsi ez balit.
|
|
Nik ez dut uste oso osoan egia denik aztikeria kontu hori; baina nik neuk ikusi nuena esango dut, abisu gisa, harreman hau izan nahi duten emakumeekin gizonezkoek kontu izan dezaten, eta sinets dezatela, Jainkoaganako lotsa galtzen baitute (emakumeak gizonezkoak baino gehiago daude behartuak onestasuna gordetzera), haien gauzetan ezertan ere ezin fida daitezkeela; beren borondatea eta deabruak jartzen dien zalekeria aurrera eramatearren, ez baitute ezer begiratzen. Ni kaskarra izan arren, horrelako ezertan ez nintzen erori, eta sekula ere
|
ez
nuen nahi gaitz egiterik, ezta, ahal izan banu ere, ez nukeen nahi izango inoren bihotza behartzerik ni maita nintzaten, Jainkoak hortik gorde ninduelako; baina eskutik utziko banindu, bestetan egin ohi nuen gaitza egingo nukeen, nigan ez baitago ezer fidatzekorik.
|
|
2 Apain janzten hasi nintzen eta itxura onez agertzean atsegin eman nahi izaten nuen, kontu handia izanez esku eta ileekin eta usain gozoekin eta horretarako izan ahal nituen banitate guztiekin, eta asko ziren, oso txukuna bainintzen. Ez nuen asmo txarrik, nigatik inork Jainkoa iraintzerik
|
ez
bainuen nahi. Urte askoan iraun zidan gehiegizko garbitasunaren ardura biziak, baita ez zirela inola ere bekatu niri iruditzen zitzaizkidan gauzak ere.
|
|
19 Oso bare geratu nintzen eta aurretik nuen ezinegona kendurik; hala ere, ez nekien eginda zegoena eta etxe hartaz esan nuen txar guztia nola konpondu, neure ahizpei esan eta esan egin bainien zein txarra zen eta
|
ez
nukeela nahiko ezergatik ere gu hara joan gintezen ikusi gabe; dena dela, hauek ez zidaten hainbesteko kezkarik ematen, nik egiten nuena ontzat izango zutela banekielako; beste etxea nahi zuten haiek ematen zidaten kezka: buruarin eta aldakortzat hartuko nindutela zirudien, nik barru barrutik gorrotatzen dudana.
|
|
13 Nik
|
ez
nuen nahi hura baino besterik etor zedin nire laguntzailea eta biokin; izan ere, hain arduratsua izanik nahikoa nuen hura, eta zenbat eta zalaparta gutxiago, hobeki ibiltzen naiz bideetan. Honetan ordaindu beharra izan nuen, haranzkoan hain ongi ibili izana.
|
|
Saiatu nintzen, ongi egingo zuelako uste osoa nuena ama priore izan zedin, ni baino askoz ere hobea baita. Eta beharrezko gauzak eramanez abiatu ziren gure bi fraide oinutsekin; izan ere, ordurako aita Julian Ávilako eta Antonio Gaitán orain dela hainbat egun itzuli ziren beren herrietara; eta hain urruti egon eta hain eguraldi txarra eginik, abenduaren amaiera baitzen,
|
ez
nuen nahi etor zitezen.
|
|
Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten. Eta obedientziari dagokionez, maite duena
|
ez
du nahiko Bera joan zen bideaz bestelakotik joatea: obediens usque ad mortem.
|
|
Bere ahaide eta lurraldetik guztiz aske dago, eta beti izan du handik urruti joateko gogo bizia, eta horrela ekin eta ekin egiten die nagusiei, baina berak duen obedientzia hain handia izanik, han ere nahiko pozik dago. Eta horregatik beloa hartu zuen, baina inola ere
|
ez
zuen nahi korukoa izaterik, belo zuriduna baizik; harik eta nik gauza asko esanez eta agiraka eginez idatzi nion arte, probintzialaren borondatearen aurkakoa nahi zuela eta; ez zela hura gehiago irabazteko eta beste gauza batzuk esaten nizkion, laztasun handiz tratatuz. Eta hauxe da beraren pozik handiena, horrela hitz egitea berari.
|
|
10 Etengabe san Paulok dioena gogoratzen dudan egunak datozkit, ziur asko niregan horrela izango ez bada ere?, hau da, ni ez naizela bizi iruditzen zait, ez dudala hitz egiten, nik
|
ez
dudala nahirik, baizik eta nigan dagoela gobernatzen nauena eta indarra ematen didana, eta ia neugandik kanpo bezala ari naiz, eta horrela, bizitza samingarri zait oso. Eta nik Jainkoari zerbitzu handitzat eskaintzen diodana da, Beragandik bereizia egotea niri hain samingarri gertaturik, bere maitasunagatik bizi egin nahi dudala.
|
|
5 Jaso nuen berorien gutuna eta
|
ez
nuen nahi idatzirik zutena erre zezaten, aukera aukeran etor zitekeelako. Nireak ez ziren hain beharrezkoak, hemengo jakintsuek diotenez, baina ez du axola.
|
|
7 Mezu bat bidali nion gero Luisa andereari; erantzunaren zain nago eta erabakia harturik, ongi egiten ez badu, harik eta hemen egin dezan arte, Paracuellosen duen etxera eraman ditzan saiatzeko, Madriletik hiru legoara baitago eta bi legoara Alacalátik, uste dudanez; toki oso sanoa; han monasterioa egin zezala zen nire nahi bizia, baina inoiz ere
|
ez
zuen nahi izan. Askoz ere nahiago nuen haiek hemendik ez irtetea, kokapen ezin hobean eta batetik besterako bide bidean daudelako; Jainkoak nahi beza hau egitea eta berorren aitatasunak ontzat eman dezala, ez bainaiz egongo beste baimenen zain; uste dut ontzat emango duela, ez dago beste irtenbiderik eta; eta monasterioa desegitea, Pastranakoa bezala, inola ere ezin daiteke egin.
|
|
Behin eta berriro esan biezaio berorrek eta gutun hau beretzakotzat har beza, mezularia laster batean joateko denez gero, ez baitiot idazten berariaz; estimu handitan izango nuke opari hau; Pedro Ahumadarekin har dezake ostatu eta joan etorrirako zamariak nik ordainduko ditut. Beharbada, hemendik urrundu beharra izango dut berriro, eta inola ere
|
ez
nuke nahi beroriek ikusi gabe joaterik.
|
|
Bihotzekoa zela esan zidatenean, ez nuen hainbeste sentitu; izan ere, amorruz jotzen duenean nekagarria bada ere, beste gaitz batzuk xurgatzen ditu eta azken batean ez da arriskutsua, eta esan zidatenez, hidropesiaren beldur zirenez gero, gaitz erditzat hartu nuen. Jakin beza
|
ez
dutela nahi izaten sendaketa asko batera egiterik, baina handitua beheratzea nahitaezkoa da.
|
|
4 Berriro agnusdeiaren zerera etorriz, delako harentzat zelako,
|
ez
nuen nahi bidali gabe utz zedin, gainerakoa bidaltzeko aitzakia zelako, eta gauza on onak ziren. Baltsamotik hartu zen hemen pixka bat, han ugari dutela esan zuelako Isabeltxok, eta hiru gozoki, nire Isabeltxo amaordearen alaba dela inork pentsa ez dezan, zerbait eman beharra bainuen; nahiko dira doazenak.
|
|
5 Nola dago kondesa?, eta korrejidorearena? Jakin beza nire partetik, eta esan biezat; nik berorren ahizpa nola dagoen idatziko diot, hori jakin arte
|
ez
bainuen nahi Navarrori bidaltzerik, zerbaiten berri eman diezaion. Bihar gogoratzen banaiz, honek eramango ditu hamasei errealak, gaur ere ahaztu egin zait-eta.
|
|
15 Nik han izateko gogoa nuen negozio hau mugitu ahal izateko, tratulari ona bainaiz (bestela, esan beza Valdemoro adiskideak); izan ere,
|
ez
nuen nahi hitzetan ez asmatzeagatik egin gabe gera dadin, etxe hura eta hori izan baitira nik beti desira izan ditudanak. Kentzekotan, erosotasun handiagoa izan arte, Ciudad Realekoa; izan ere, ez dut ikusten inondik ere ongi irtengo denik.
|