Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2001
‎– Benga, Krixtottiki! Hau ez duk lo egiteko tokia!
2003
‎Damianek ez zuen lo handirik egin Londres Hoteleko gau hartan eta bazitekeela, erabaki zuen, bazitekeela bera bezalako gizonak ez ezagutzea behar bezala bere burua. Bazitekeela geruza bat eta beste baten azpian ezkutatuta edukitzea benetako desira.
2004
‎Orain bizpahiru hilabete ere ibili zen horrela: ez zuen lorik egiten, ez zuen ezer txukunik jaten... Eta gainera porrot handia jasan zuen bere ikerketan.
2005
‎Ez, gau osoan ez zuen lorik egin, eta galderak bata bestearen ondotik etorri zitzaizkion. Zer egingo zuen?
2006
‎«Neure begiekin ikusi nuen nola hiltzen ziren geure hamaika lagun, istripuz. Orduan bai odola izerditu... gaur pastillak hartu gabe ez nau loak hartuko». Isilik geratu da tarte luze batean eta Gerraz hausnartzen jarraitu du.
‎Sinestera eta mirestera iritsi ginelarik, hara berriz ere dena hankaz gora! Nik behintzat ez dut lorik egiten kontuok jakitera eman zirenetik.
2007
‎Argi horrek intentsitate handikoa izan behar duenez, komeni da pantaila bat izatea, inguruan dauden eta hark liluratu ditzakeen pertsonei traba ez egiteko. Antzeko zerbait gertatzen da logelan, nahiz eta kasu honetan are garrantzitsuagoa den pantailak erabiltzea, pertsona bat baino gehiagoko geletan irakurketa argiak irakurri nahi ez dutenen loa bateratzea galaraz dezakeelako, lo egin beharrean. Lanpara pantailatuak etxe osoan Korridoreetan eta pasaguneetan, lanpara pantailatuak aukerakoak dira eta batez ere apaingarriak.
‎Cresporen arabera, mundu osoan espezie horren lau eraso baino ez dira erregistratu. Bartzelonako Aquariumeko teknikariek, marrazoa harrapatu nahian dabiltzanak, esan dute ez dutela lorik egin haien pisua ezagutzen ez dutelako, eta sare bat inbutu gisa zabaltzeko teknika aukeratu dute. Barruan, ur tankea duen furgoneta batera eramango dute.
‎Pedrok arratsalderoko siesta luzea egin du gaur ere. Gauetan ez duela lorik egiten esaten dit, baina ni etxetik irteten naizen bakoitzean, goizean nahiz bazkalostean, zurrunga batean uzten dut, azken bi urteetan egunero berdin. Uste dut, bazkalostean ordu bat edo bi ematen dituela lo, eta gero esnatu eta telebista ikusten egoten dela ni iristen naizen arte.
2008
‎Hamaka hori ez da niretzat. Zati bat apurtu egin dut, ia ez dut lorik egin, eta gaur esnatuaz batera hau sartu didate ahoan. ... Gogorra izango da.
‎RAKEL. Ei, loti... hau ez duk lo egiteko tokia. Esnatu hadi!
‎Ametsek, negozioek eta premiak inoiz ez dutela lo egiten dio Citigroupen leloak. Azken egunetan lorik egin ez dutenak, ordea, Citigroupeko langileak, akziodunak eta bezeroak izan dira.
2009
‎Gehienek eskertu egiten dute kontatzeko aukera izatea. Pertsona batekin bi elkarrizketa izan nituen bideoz grabatzeko hitzordua egin baino lehen eta grabatzeko lotu ginenean, gaur gauean ez dut lorik egin zer kontatuko dizudan pentsatuz, esan zidan. Euren dolua badute oraindik eta kostatzen zaie.
‎( ez dut lorik egingo, gabon esaten ez badidazu)
‎Aparra ez balitz mugituko, ez nuke jakingo eskuak dardakadan ditudala. Badakit etxera iritsi eta ez dudala lorik egingo, ohe aurreko hormari begira geratuko naizela, zintzilik ditudan argazkiei so. Hamaika guztira eta denetan emakume ezezagun berbera, azken hamabost urteotako ipuinik ezinezkoena, oraindik erantzun gabea.
‎Leku horiek egiazki bazirenik ezin segurtamen osoz jakin. Eta erregina izateaz den bezainbatean, ene erresuma, benetakoa, ez nuen lo egiteko ganbera baino zabalago. Orain badakit zer herrialderi erraten ahal diodan nire erresuma.
‎Denboraldi zaila izan da. Inoiz ez dut lo egiteko pilularik hartu, orain arte. Taldea desagertuko zela pentsatu genuen hainbat unetan, amore eman genuela, eta hori hagitz gogorra da.
‎Han zebilen Wardes, berriz, lokartzeko ahaleginetan, loak hartu ezinean ibiltzen baitzen bai Parisen bai Canneseko etxean ere. Tarteka, kartetan egin ondoren eta usterik gutxieneko unean, lorik ez egitera etsita zegoenean, artean bere buruari esaten ari zionean" Ez dut lo hartzen, ez dut lorik egingo", hantxe, suite hartan, erortzen zen bat batean halako ilunpeko amildegi fresko batean, hil egiten zen eta, gero, argitasunera itzultzen, lo egin ahal izanagatik txundituta.
‎Klandestino afrikarrek gaitza pairatzen dute paper gabeak direnean bereziki. Triste doaz, antsiatsu, ez dute lorik egiten, isolatuak direnez bakartasun gorria sufritzen dukete. Nostalgiaz erretzen dira.
2010
‎Ingelesezko katea sortu du, kiroletarako eta haurrentzako kanal tematiko bana ditu, Documentary Channel.... Astebetean ia ez zuen lorik egin, berehala hasi zen musikari gisa munduan zehar ehundutako konplizitate sarean ekoizleak, diskoetxeak, musikariak, kazetariak... hariak mugitzen eta baiezkoa eman zuen. Sinetsita zeuden baiezkoa erantzungo nuela.
‎Bizitza osoan gertatu zaidanari aitortutako saria ere bada aipamen hau, esan du, bere literatura ibilbide osoa hizpide hartuta. Ilusio handia egiten zidan, eta gaur ez dut lorik egin, emango ote zidaten pentsatzen, esan du. 85 urte bete ditu aurten Matutek, baina, gaur adierazi duenez, liburu berri bat idazteari ekingo dio Gabonetan.
‎eta kartzeletan nekez aurkitzen dira izaki ederrak, armiarmak eta arratoiak baizik. Bai, badakit badagoela borrokatzeko era burutsuago bat, ezkutukoa eta isilpekoa, baina klandestinitatea ere ez da niretzako modukoa, kezkarekin ez bainuke lorik egingo eta lo egiten ez duen gizonak burua galdu edo betiko loa aurki bailezake berandu gabe, eta hori ere ez nuke nahi. Bitartean, ahalik eta normalen bizitzen saiatzen naiz, neure mugen barruan, jakina,, normal?
‎–Ez dakit? esna nengoen, ez nuen lo egiteko gogorik eta?
‎(26: 34) Egun ikaragarri haren bezpera gauean Nedak ez zuen lorik
‎Alde batetik, amarekin egoteko beharrasentitzen du, beldurra sentitzen du ama bakarrik utzita, baina bestetik, amarengana joateak urduri jartzen du. Azkenaldian ez du lorik egiten eta familiak aurpegiratzen dio ez diela jaramonik egiten.
‎Arestian aipatutako heroiaren paperean jarriko banintz, esate baterako, Francoren aurkako politikan, kartzela nuke ordaina... eta kartzeletan nekez aurkitzen dira izaki ederrak, armiarmak eta arratoiak baizik. Bai, badakit badagoela borrokatzeko era burutsuago bat, ezkutukoa eta isilpekoa, baina klandestinitatea ere ez da niretzako modukoa, kezkarekin ez bainuke lorik egingo eta lo egiten ez duen gizonak burua galdu edo betiko loa aurki bailezake berandu gabe, eta hori ere ez nuke nahi. Bitartean, ahalik eta normalen bizitzen saiatzen naiz, neure mugen barruan, jakina," normal" bizitzea ere ez baita erraza...
2011
‎Arthur erregeak ez du lorik egin gau osoan, Etxaburudorreko zurezko zoletan bere oin hotsa, oin hots beti berregin eta azkenik gabea sentitu da iluntasun denboran.
‎08:15 Ni ere kanpin dendan sartzen naiz; Kepak, aldiz, zeharo kolokatuta, ez du lotarako gogorik eta bere musika ekipo txikia ozen jarri du. Lo zeuden alboko auto karabanetako familiei guri baino gutxiago gustatu zaie jarritako musika tekno modernoa.
2012
‎Eta lorik ezin bildu izango du lasai zorra kitatzeko ezina aitortzen duenak, besteak beste non lo egin ere ez duelako izango. Hartzekodunak aldiz ez du lorik galduko, berea nekez izango baita galera. Krisiak, eta egungo egoerak, errefrautegia ere hankaz gora jarri digu.
‎Gure aingura txikia bota, eta gau osoan mugitu gabe egon ginen. Mugitu gabe esan dut, ez baikenuen lorik egin; izan ere, bizpahiru ordu igaro zirenean era askotako izaki ikaragarriak ikusi baikenituen, ez genekien zein izen eman, itsasbazterrera hurbiltzen eta uretara lasterka abiatzen, eta, freskura hartzeagatik edo, zilipurdika uretan murgiltzen, inoiz entzun ez nituen oihuak eta uluak eginez.
‎Orduan, pentsakor eta goibel zutitu eta neure aterpera itzuli nintzen, horma atzaparka igo eta ohera joateko asmoz. Baina burua tamalez nahasia nuen, eta ez nuen lotarako gogorik. Beraz, aulkian eseri eta argia piztu nuen, iluntzen ari zuen eta.
‎«Eta heu ezkonduko bahintz, horratio!, ezkonduko bahintz!». Gauean, ez zuen lorik egin, bere eztarria hertsaturik zegoen, egarri zen; pitxerretik ura edatera jaiki zen, eta leihoa ireki zuen; zerua izarrez estalirik zegoen, haize beroa zebilen; urrunean zakur batzuk adausika ari ziren. Bertaux aldera itzuli zuen burua.
‎IKERNE. Gurasoenean utzi dut. Ia ez du lorik egin bidaia guztian eta ohera sartu dut zuzenean.
‎Hala, «txakurra soropilean edo lurrean bertan egon daitekeen hezetasunetik ondo isolatuta egotea lortzen da», azaldu du Juan Antonio Aguado albaitariak eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Albaitaritzako fakultateko irakasleak. Hala ere, txakurrak ez du lorik egin behar hormigoiaren gainean, «koltxoneta bat jarri behar zaio eroso egoteko», esan du espezialistak. Zakurraren etxolak tamaina egokia izan behar du animalia eroso sentitzeko.
‎" Donnek zioen inork ez duela lorik hartzen kartzelatik urkamendira daraman gurdian, eta hala ere denok lo egiten dugula amaren sabeletik hilobira bidean, edo ez gaudela erabat iratzarririk.
‎" Liburuak zigorrik gabe erakusten diguten maisuak dira, garrasi eta sumindurarik gabe. Haiengana hurbiltzen bazara, ez dituzu lotan aurkituko inoiz; galdetzen badiezu, ez dira ezkutatzen; ez dira kexuka murmuratzen hasiko zuk huts egiten duzunean; ez dizute burlarik egingo zerbait ez dakizunean. Oi, liburuak, liberal eta aske bakarrak, eskatzen duen orori eman egiten diozuenak eta askatasuna ere ematen diozuenak zuen zerbitzura diligentziaz jartzen den guztiari".
‎Azken putarrak. Nik ere ez nuen lotarako gogorik burumuinak derbiaren ondoko herotsez eta Daniel Elgebeltz jaunaz ikasiez beterik nituelako. Esku ukaldia emango nion.
2013
‎Gainera, haur horiek beti erne egoten dira, ia ez dute lorik egiten (20 minutu jarraian, gehien jota) eta soinurik txikienarekin esnatzen dira.
‎Lo egiteko jarrera eroso baten bila sumatu nuen eserlekuan mugitzen, baina banekien ez zuela lo egiteko asmorik, aitari buruz pentsatzen eman nahiko zuela tarte bat, eta bakean utzi nuen. Isilik egin zuen tarte luzea, behean, lainoen artetik bistaratzen ziren mendi malkar eta ibarrei leihatilatik begira, baina arretarik jarri gabe, eta kolpetik ahots apalez hasi zen hizketan, hatz erakuslean zeraman eraztunari itzuliak ematen zizkion bitartean, niri begiratu gabe.
‎Bere adatsak distira horailak egin zituen hasieran, zuriak gero, egunsentira arte. Foolek ere ez zuen lorik egin, eta noizbehinka leihotik, zelatan, haren zotin eta negarrak entzuten zituen. Haiek izan ziren erreginaren ahotik berarentzat eta erregerentzat atera ziren azken soinuak.
2014
‎Orain hazixeak ditut berriro kizkurrak eta lehorrak garondoko tximak, komunean gauzatu beharrekoa amaitzear da, atzera jantzi ditut etxeko arropak baina ez pijama, nik bien artean desberdintzen dut-eta, pijama ez dut lotarako besterik ipintzen, esna nagoenean ezin dut sufritu darion loaren nagikeria epel hori, berdin du orain dela zenbat erabili duzun, erantzi duzun, eskegi duzun: berriz janzteko momentuan, edozein delarik ere, badatorkizu beste behin goxotasun nardagarri hori azala besarkatzera, pijama soinean eramateak neure mutur nihilistenera bortxatzen nau, baina ez modu kultuan, ez naiz irakurtzen edo eztabaidatzen edo sinfonia ilunak entzuten hasten, kontua da ohetik altxatu eta pijama kentzen ez badut ez naizela zinez konorteratzen, ez dudala ezer egiten, neure burua sofara zigortzea baino, telebistako zaborra irenstera ezein galbaherik gabe eta aitortu ditzakedan baino ordu gehiagoz, izan ere, making a long story (very) short:
‎Bart ez du lorik egin Mariok; hil beilan izan direnen antzera ibili da, bere beila propioan. Zentimetro gutxiko mugimenduak soilik egin ahal ditu armairu barruan.
‎Oviedora heltzen ari zen autobusa, han utzi zuten emakumea. Irenek ez zuen lorik egin gau osoan, galduta ibili zen hurrengo egunean, lan gutxi, txarto, erabat nahastu zuen autobuseko emakumeak, kordokatu, munduko garun guztiak ikusi zituen garun hartan, Irene Arriasena ere bai.
2015
‎Sylvie: Aspaldi da ez dudala lorik egin, baina dagoeneko ez dio axola. Lorik egin gabe amesteko ordua iritsi da.
‎–Hala hobeto, eta orain goazen gosaltzera, gauean ia ez dut lo zipitzik egin eta gosea handitzen zait halakoetan.
‎Ama egunetik egunera makaltzen ikustea ez da broma gero! Jateari utzi zion, ez zuen lorik egiten, eta bizitzeko gogorik ez zuela esaten zigun behin eta berriz, nahiago zuela derrepentean hil. Jesus, Jesus, hori ezta txantxetan ere!
‎21 Sinets iezadazue, Jainko maitasunak (ez diot hala denik, halakotzat izaten dugula baizik), grinak mugitzen baditu nolabait Jainkoa bera iraintzera eta arima maiteminduaren bakea haustera jotzeko, arrazoirik ez ulertzeraino, argi dago orduan geure burua bilatzen dugula, eta deabruak ez duela lorik egingo kalterik handiena egiten digula uste duen hartan gu estutzeko; halaxe egin zion emakume honi, eta, egia esan, izu ikarak hartu ninduen ni, ez, ordea, salbamena eragozteko adina izango zela sinesteraino, Jainkoaren ontasuna handia baita; dena dela, une gogorrean gertatu zen tentaldia.
‎Egiaz pentsa dezake berorrek ez nagoela axolarik gabe eta ez naizela egongo ere, berori Alban dagoela jakin dezadan bitartean; eta beraz, jakin nahi dut zer egiten den kasu honetan eta ez dadila deskuida gauzak egiten, arriskua ez baitago batere hila. Gure Jaunaren maitasunagatik, ez dadila berori deskuida, negua bertan dagoenez gero ez zaio gaizki etorriko su onak izango dituen lekura joatea, berorrek egin ohi duenez; bada, sinets beza deabruak ez duela lorik egiten, abisu eman didatenez. Hau egia da, eta horregatik beldur handia dut, nahi dezagunean dugula erremediorik jarri, eta emakume hori isilik dagoelako ez daitezela lasai egon.
‎6 Bai garrantzitsua dela ohar hau, lagun hurkoaren, batez ere esanak geratu diren arima haien, nekeetan haietaz errukitzeko, neke txikiak badira ere; honezkero hauek, nekeen desira dutenez gero, guztia dute arintzat, eta kontuan har dezatela ahulak zirenekoa, eta orain halakoak ez badira, sendotasuna ez datorrela beraiengandik; izan ere, hemendik joan daiteke deabrua lagun hurkoaganako karitatea hoztuz eta berez txarra dena perfekzioa dela guri sinetsaraziz. Guztian kontuz eta itzarrik ibili beharra dago, eta perfekzio handiagoan doazenak are gehiago, hark ez baitu lorik egiten; izan ere, tentaldiak disimulu handiagokoak dira, beste ezertara ez delako ausartzen; kontuz ibili ezik, diodanez?, ez da kalteaz ohartzen bat, egina dagoen arte. Azken batean, beti egon behar da erne eta otoitz egin, ez baitago otoitza baino erremedio hoberik deabruaren isilpeko gauza hauek ezagutzeko eta hari seinalea agerrarazteko.
2016
‎Zer zioen? Berriro ere oso berandu zela zioen, ergelkeria eta gaiztakeria zela aita horrela torturatzen jarraitzea, gau hartan ere ez baitzuen lo egitea lortuko, etxeratzen ez nintzelako kezkatuta; eta arimari bakea ekartzeko ordua zela. Seriotan.
‎–Lasai, ohera joanda ere ez genuke lorik hartuko eta. Karmenek, urduri, amantalari tira egiten zion.
‎Gauez, noizbehinka, ohean egiten genuen lo, jesuiten etxeetan. Beraz, inoiz beste lekuren batean ez genuen lorik egin; eta honek denak bi hilabete eta erdi iraun zuen. Kito da kapitala.
‎Seguru! Badakiaguk bai, ez dugula lorik eginen." Infanteria jarri zen gainetan eta gu, gure kanoia, aurreko kanoia, errenkaden ondo ondan, zortzi zaldizkorekin, ondo ondoan, bada ezpada, infanteria pusatzen baldin bazuten, ez zezaten preso gehiegi hartu. Alemanak ondo ondorat hurbildu arte ez genituen kanoiak utzi behar alemanen eskuetarat.
‎Ici vous ne dormirez pas cette nuit! Sur!" Badakiau ba ez dugula lorik inen. Infanteria jarri zuxun gañetan eta gu, gure pieza, batterie avancee, liñen ondo onduan, zortzi conducteur ekin, ondo onduan, balekiale ekartzen bazuten infanteria aitzinian, ez zezaten sobera preso har.
2017
‎Laborantza molde horrek erabili lurren zabaltzearekin hesiak kendu dira gero eta gehiago pentzeetarik, txorien kalterako: " Txoriek ez dute lo egiteko edo gordetzeko lekurik gehiago".
‎– Ez, putetxean ez duk lorik egingo, esan nion?. Begira, azken aldian neskek ez ditek lan handirik eta berebiziko tabarra emango diate.
‎Gauez, madame Zilensky bere hamabigarren sinfoniarekin aritzen zen. Ematen zuen inoiz ez zuela lorik egiten; berdin zen zer ordutan begiratzen zuen Mr Brookek bere salako leihotik, madame Zilenskyren estudioko argia piztuta egoten zen beti. Ez, Mr Brooki ez zitzaizkion halako zalantzak sortu arrazoi profesionalengatik.
‎Esate baterako, asaldura psikiatrikoei loturiko loezina% 40 agertzen da. Loezina primarioa bada, larriak ez diren kasuetan sendabelarren erabilera hiperaktibazio eta loezina tratatzeko aukera bat izan daiteke, sendabelar horien segurtasuna eta erabilgarritasuna frogatuz gero1 Tratamendu fitoterapeutikoek ezaugarri hipnotiko eta erlaxagarriak izateaz gain, ez dute loaren arkitektura eraldatzen2 Artikulu honetan, loezinerako farmazietan eskuragarri ditugun landareen berrikusketa egin da Natural Medicines databasea erabiliz3 Informazio iturri horrek PubMed, AMED, CANCERLIT, CINAHL, CISCOM, The Cochrane Library, EMBASE, HerbMed, International Pharmaceutical Abstracts eta NAPRALERTen produktu naturalen inguruan deskribaturik dauden lanak biltzen ditu....
2018
‎Despentsako giltza erakutsi zuenean, esanahia ulertu genuen, baina ideiak gutxi lasaitu gintuen. Nik ez dut lorik egingo!, errepikatu zuen irmoago, gure sumatuz. Bai, bai!
‎Ikasle batzuk lanean ari dira oraindik, beste batzuk ikasgeletan gelditu dira berriketan aritzeko, edo kartetan, edo kantuan. Ikasleek ez dute lotara joateko ordu jakinik, halako beroa egiten du egunez ze arratsaldea nork bere kasa igarotzen uzten baitute nolarebait, begirale gazteek nahi bezala. Gu gara barnetegi estataleko zuri bakarrak.
‎" Denbora fabrikatzaileek ez dute lorik egiten", otu zitzaion, baina ez zuen sestrarekin jarraitu nahi izan.
2019
‎Nekatua, arras nekatua, bere buruarekin haserre ohatzean sartu zen; irratia biztu zuen, bazekien ez zuela lorik eginen, itzuli eta itzuli mandiria lepoan korapilaturik, lomoker eta izerditan, goizeko zortzietan aditu zuen albistea: Ondarretako Mikelete etorbidean duela hamar
‎Lozorroan dago Aize, jakaren gainean biluzik, une batean, freskatzen hasi denean, atorra hartu eta bularraren gainean jarri badu ere, maindire gisa, hori egiteko itzartu gabe, ordea. Hodeik, aldiz, ez du lo kuluxka baino egin; ez da, berez, asko lo egitekoa, eta are gutxiago halako desorduetan, eta asko dauka, berriz, hausnartzeko. Bere soinekoan bilduta, eskuturreko eta eraztunekin dabil jolasean, Aizeri begirik kendu gabe.
‎Beharrezkoa bazen, ez zuen lorik egingo, esna pasatuko zituen gauak; baina, nola edo hala, erabakita zeukan harrapatuko zuela iluntasunaren gerizpean intimitatea zelatatzera etortzen zitzaion hura.
‎Etxean, bake uhin bat hedatu zen. Hondarrean, Felixek ez zuen lo egiteko gogorik. Memoria nahasten joan zen, iragana, orai  no eta balizko etorkizuna baltsan juntatzen zi  tzaizkiola.
‎Ehizako eskopetaren kanoia antezko txaleko gorriminaren gainean jarri ziotenean (haur ia bizargabe, begi urdin urdin eta apaiz ikasten ari direnen aurpegi zurbila zuen batek jarri baitzion) uste izan zuen (ez zion inoiz uste izateari laga, ezinezko baitzeritzon hari) hura ametsa besterik ez zela. Gau hartan bazekien ez zuela lorik egingo, argia piztuta utzi zuen, Kropotkinen Ogiaren konkista irakurri zuen," Ohituta gaudenez aurrekoengandik jasotako aurreiritziengatik, heziketa eta instrukzio zeharo faltsuengatik, alderdi guztietan gobernua, legedia eta magistratura besterik ez ikusten...", eta haur aurpegia zintzilik zen jada iluntasunean, sabai gorenetik bat batean eta isilpean jaitsia balitz bezala.... Eskaiola pintatuzko aingeru irudia, hegalik gabea ordea, eta zutik.
‎Ile luzea zeukan, ia gerrirainokoa, gaztaina argia. Zurztasuna iradokitzen zizun, ez zenekien arren ia ez zuela lorik egiten, baten bat behar zuela beti alboan, fobiak zituela, nerbioek erabiltzen zutela, iparrorratz faltsua zuela irudimena. Bezperan, belaontzian afaritan, burua arrimatu zuen zure besora, keinu horrekin zuganako atxikimendua agertuz.
‎Izeko Ednak ez du lorik egin primeran egon zaitezen botere guztiekin.
2020
‎Nirekin hitz egin nahi zuen. Ziortza eta gurasoak lanean zirela aprobetxatu nahi zuela, nirekin gaizki ulertze negargarri hura argitu behar zuela, ez zuela lorik egin, hanka sartze hori barkatu behar niola, ezin niola berari egotzi urteetan pilatutako irain guztien karga, ez zela bidezkoa. Hitz egin behar genuela.
‎«batez ere, arratsetan. Aunitzetan ez dut lorik egiten eta normalak ez diren izualdiak izaten ditut». Urteak pasatu arren garbi dio:
‎Demonio ez dago lo. Horrek inoiz ez du lorik egiten. Demonioak korrika irteten ikusi du.
‎Nahiz eta negurik oraingotz ez ageri, Euskal Herriko hirietan badira jendeak aterberik ez dutenak lo egiteko eta kale gorrian daudenak: 130ez goiti Bilbon, Donostian 87 eta Gasteizen 18 kondatu dituzte kasu hoietaz arduratzen diren nahiantek.
2021
‎aginduak, oihuak, itsusia nintzela, ez nuela ezertarako balio, ez ateratzeko kalera bera gabe, ez hitz egiteko inorekin… Emakume hari otorduak prestatu behar nizkion, jaten eman, garbitu, arropak atondu, etxea jaso, erosketak egin… dena. Gauez ere ez nuen ganoraz atseden hartzeko aukerarik berak ere ez zuelako lorik egiten… Bi hilabete eskasera antsietateak eta takikardiek jota, indarrik gabe, emakumearen senitartekoek eraman ninduten hospitalera, eta ez itzultzeko esan zidaten. 1.000 euro ordaindu zizkidaten.
‎Kanpamentuaren kanpoaldean, hainbat txabola dago, plastiko urdinez estaliriko egitura prekarioak. Orain hemen inork ez du lorik egiten, baina otsailean, gazte askok, barruko baldintzak zirela eta, instituzioen babesari uko egin zion eta kanpoaldean kanpatu zuen.
‎Gizona hain pozik geratu zen egindako mesedeaz, non gau osoan ez baitzuen lorik hartu, eta biharamunean goizean goizik joan zen atsoak esandako lekura. Txundituta geratu zen.
‎Lasterketan zehar, berriz, ordu eta erdiko bi saio egiten saiatu nintzen. Jakitun nintzen ez nuela lo sakonik egingo, baina atseden hartzen saiatzen nintzen tarte horretan. Baina aurten, lasterketan, arazoa ez da loa izan, urdaila baizik.
‎Nuñezek aste oso batez ez zuen lorik egin ebakuntzaren aurretik, zeinak morrontzatik eta gutxiagotasunetik herritar itsuen mailara igoko baitzuen, eta eguzki ordu beroetan, besteak lo gozoan zeuden bitartean, eserita egoten zen kontuari jira eta bira; edo noraezean ibiltzen zen, aurrean zeukan dileman zentratzeko ahaleginetan. Emana zuen erantzuna, emana onarpena, baina, hala ere, ez zegoen ziur.
‎leku hura hotzak, odol beltzezko iluntasunak eta lainoak harturik dago. Han dago Inbidia, sugegorriaren okela janez, zurbil, zeharka begira, gaixobera; inoiz ez du lorik egiten, kezkaren kezkaz. Eskatzen dio Aglaurok laguntza.
‎Hiriko iruditeria herrikoiarentzat zera geratu zen, aitaita ez zela niregandik bereizi, ez zuela jan, ez zuela lorik egin, urik ere ez zuela edan eta sendagileek aise ulertu zutela gizon hark sustraiak bota zituela eta inork ez zuela ziutik aterako hankaz aurrera ez bazen.
‎Ainitz neskek deliberatzen zuten" sasoin" bat egitea Kostako edo Lourdeseko hoteletan. Pasatzen zituz ten, zonbait aldiz, hiru hilabete, bakantzarik hartu gabe; ez zuten lo handirik egiten, zeren jendeak heltzen baitziren egunez eta gauez. Beti erne egon behar zuten, hotelak beti idekiak baitziren; hola nagusiek egiten zuten sos alde bat, hiruzpalau hilabetez eta bazuten urte batendako bizitzeko ahala, sasoin labur harekin.
‎Ez. Antonek oraindik ez du lorik egiten segidan eta asko gogaituko gintuztela dio.
2022
‎Badut Armagnac-eko pattar on bat dendan. Nik ez dut lo egiteko gogorik. Nahi al duzu dastatu su eder honen ondoan logalea heldu bitartean?
‎Gazte, zer da premiazko hori? Gau osoa zaintzan izan ondoren ez duzu lotarako gogorik?
‎Sartzean mokadutxo bat ahoratu ondoren, lotaratu dira, bi orduz. Guztiek ez dute lorik egitea lortu, baina atsedenerako parada eskertu dute. Sei bat orduko mendi martxa dute aurretik.
‎Gauean bereziki astuna egin zitzaidan sentimendu hura. Anaiaren logelaren ondoko gelan prestatu zidaten ohea, eta handik entzun nezakeen ez zuela lorik egiten, altxatu eta arakatzez beteriko platera zegoen tokira joaten zelako, aldiro ale bat hartzera. Buruari bueltaka ibili nintzen:
‎Amonak gau guztian ez zuen lorik egin, pentsamenduek eragozten ziotelako. Egunsentian, berriz, jaiki, bere errezoak egin eta geltokira joan zen gutuna bidaltzera.
‎Eta nik ez dut lorik egiten, ezin dut lorik egin, eta nola egin nuke lo, ama besoetan dudala, ezin dut beragan eta horrela lo egiten duelako amorruan baizik pentsatu, bi bizi bizitzera behartzen nau, neurea eta lehenengo berea, berak egin ez zuena bi aldiz egitera behartzen nau munduan zehar bidaiatzen duen nire sexuarekin, nazio guztietako haurra eraman lezakeen haurrarekin, eta horrek zertarako balioko lu...
‎Stan, ez badut lorik egiten, bihar dut irabazi.
2023
‎Bi eguzki egunen ostean, eguraldi txarra etorri zela, baina Elbako urak jaitsi zirela. Luterok ondo egin zuela haiekin ez joatean; gauean ez zuela lorik egin, besoko giharretan mina zuelako. Katalina arrastaka ibiltzen zela, aulki eta mahai artean, lau hankan.
‎Sekula ez ziren aski. Oinazerik gabe, ez zuen lo egiteko gogorik. Baina nik, XXren nebak, lo egiteko gogo handia, izugarria nuen.
‎Partaideek argi dute «tradizioa» beteko dutela, «nekatuta» egon arren. Andere Castillo zornotzarrak (Bizkaia) eta Areane Garcia berangarrak (Bizkaia), ordea, ez dute lo egiteko arazorik: «Ohean sartu, eta segituan lokartzen gara.
‎Grazia egin zidan, halako batean esnaturik, ez zuela lorik egin esan zidanean. Ez nion aurka egin.
‎Beharbada gaixoa ez zen sendatuko, baina gaiztorako denak kentzen zizkion: haurrak ez zuen jango, ez zuen edango, ez zuen lorik egingo, baina lasai hilko zen, kantuan agian".
‎Nola esan ez dudala lo egiteko gogo handirik?
‎Komun publiko bat topatu genuen, eta bertan garbitu bat hartu eta gero Anderrek eta biok eliza batean lo egitea erabaki genuen. Jonek, elizan ez zuela lorik egingo esan, eta kanpoko berdegune batean geratzea erabaki zuen. Lo geundela, Anderrek norbait zegoela esan zidan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia