Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2008
‎Espainiako Konstituzioa «erreala eta fidagarria» dela hiru hamarkadatan frogatu dela esan du eta, beraz, «batzuk abiatu nahi duten abenturak» ez duela lekurik. Ekimenak ez duela aurrera egingo ziurtatu du, beste behin.
‎Sanferminetako torneoan ez du lekurik izan, enpresak atzelari nafarren aldeko apustua egin baitu. Lotsarik gabe onartu du gustura jokatuko lukeela torneo handiren bat, baina ez txapelduna delako, ondo dabilelako baizik.
‎Baita errepide eta eraikuntzen zaharberritze lanek ere. Arrailak konpondu eta ixten direnean, esaterako, saguzar askok ez dute lekurik lo egiteko, eta, maiz, saguzar multzo handi baten galera dakar horrek. Deforestazioarekin gauza bera gertatzen da.
‎Gerra egoeraz kanpo, dokumentazioak dio goarnizioan zortzi soldadu bakarrik zeudela. Beraz, inondik inora ez dute lekurik Amaiurko gazteluaz ikusi ditugun berreraikitze handi horiek», ohartarazi du Errazkinek. Amaiurko gazteluaren perimetroa mendiaren orografiak markatzen du.
‎Oraingoz, ez du ezer aurkitu, eta Lezaman ari da entrenatzen. Denboraldi-aurrean taldekideak batetik bestera dabiltza lagunarteko partidak jokatzen, baina Tiko etxean gelditzen da, ez duelako lekurik taldean.
‎Eta ez da, Anasagasti jauna, orain dela 70 urte bezala bizi nahi dugulako, baizik eta ez dugulako ulertzen halako toki bat era honetara apurtzea. Eta ez da etxebizitza beharrari aurre egiteko, ez gaitezen inozoak izan; etxebideok ez dute lekurik bertan.
‎«Jendeak, gutxi gorabehera, badaki zer ikusi eta entzutera doan; beraz arriskua ez da izaten handia. Besterik da jendeak espero ez duenean, edo ez duen lekuan zerbait eskaintzen duzunean. Ez dakizu jendeak nola erantzungo duen».
‎Taldean ez zuela lekurik esan zioten denboraldi-aurrean. Etxekoa izanda, gogorra izan behar du halakoak entzutea.
‎Eta ez da, Anasagasti jauna, duela 70 urte bezala bizi nahi dugulako, baizik eta ez dugulako ulertzen halako toki bat apurtzea. Eta ez da etxebizitza beharrari aurre egiteko, ez gaitezen inozoak izan, etxebideok ez dute lekurik bertan.
‎Azken orduan arazo bat sortu da Lukas Podolski aurrelariarekin. Ile horiak ez du lekurik hasierako hamaikakoan, eta taldea uzteko ahalegin guztiak egingo ditu. Real Madril erne dabil!
‎Ebazpenaren oinarri den legea, Alderdien Legea, bertan behar uzteko eskatu du. «Era honetako legeek ez dute lekurik Europa moderno batean». Hala ere, gogoratu du «alderdiak legez kanpo utzita ere ideiak ezin direla ezabatu, ideiak ezin direlako preso eraman».
‎Sei jardunaldi jokatu dituzte, eta oraindik ez du minutu bakar batez aritzeko aukera izan. Deialdietan ere ez du lekurik. Ligako lehen partidan baino ez zen aulkian egon.
‎Ez musika, ez gainerako arte espresioak ere. Bertzeak bertze, Euskal Herriko instituzioetako kultura sailetan sormenak ez duelako lekurik. Ikusi bertzerik ez dago aurrekontuetan ikuskari handiek zenbateko zatia daramaten sormenaren ondoan.
‎Gaur egun, badakigu emozioek buruan ez dutela leku jakin bat, baizik eta emozio motek mekanismo neurologiko zehatzak dituztela. Badakigu, halaber, animaliak garen heinean gure eraketa primarioa dela, Homo sapiens sapiens espeziekoa, eta emozioez arduratzen diren garun mekanismoak ia ia berdin iraun dutela giza garapenaren historian.
2009
‎Etxeberriaren egoera aztertzeko ezohiko udalbatzarrera deitzeko eskatu zioten Eizmendiri, baina oraindik ez dute erantzunik jaso. Orain dela gutxi alkatetzara iritsi da eskubide guztien aldeko bandera eskuan hartuta, baina, dirudienez, torturak ez du lekurik Julian Eizmendiren giza eskubideen eskalan, salatu zuen Arzallusek.
‎burugabetzea, elektrokuzioa, urkatzea, injekzio hilgarria, su arma eta harrikatzea. Horiek guztiek, Khanen hitzetan, ez dute lekurik XXI.mendean.
‎Lehen taldeko hamabi jokalarik pentsatzen dutena jakiten lagunduko luke. Bestalde, Betisen aurka jokatuko dutenek badakite ez dutela lekurik izango Kopako finaleko hasierako hamaikakoan, baina aulkian egoteko lehiatuko dira. Zorionez, finalean hemezortzi lagun egon daitezke.
‎Estua da gero lotura hori, hainbat eskubide ez baitago indarrean Irlandan erlijio hori dela medio. Horregatik agian Euskal Herriaz dudan utopian Irlandak ez du lekurik. Baina azken egunotan Irlanda miresten hasi naiz, gai izan baitira apaizek mutikoekin eginiko sexu abusuak ikertzeko.
‎Eta jardungo du etxean ere, bi semeak futbolean aritzen dira eta. Zelaian inoiz ez du lekua galdu, eta zelaitik kanpo ere ederki daki hori egiten. –Futbolak hezi egiten du, besteengan pentsatzen erakusten dizulako.
‎Hala ere, gehienak suhiltzaileen urez edo xanpainez itzali eta hondatzen dira. Egia esan, puru tradizionalak ez du leku handirik horrelako likido festan.
‎Halaber,, biolentzia babesten dituztenei? ohartarazi die jaietan ez dutela lekurik izango, eta egin asmo duten ekitaldi oro debekatuko dituztela. –Galarazi egingo ditugu jaietako gune publikoetan terrorismoaren alde egin asmo diren ekitaldiak?.
‎Inbertsio, objektu eta erakusleiho hiriaren osagarri den su artifizial eta izozkien jai eredu ofizialaz ari gara. Eta helburu horretarako, jaiaren kudeaketaz arduratuko den lan-talde profesionala sortzea hautatu dute, non herriko espresioek ez duten lekurik eta kudeaketa enpresa pribatu eta kanpotarren poltsikoen arabera egiten den.
‎Rescue Me, kasu. Vice Presidentesen bira osoarekin, ez zuen lekurik, eta orain berreskuratu egingo dugu, gitarrarekin eta ahotsarekin, eta ederki geratu dela uste dut, biluzik, bossa nova estiloan erabat, batere makinarik gabe.
‎Duela urte batzuk fanzineek ez zuten lekurik liburutegietan, ez ziren informazio iturri, serioa, historialarientzat, eta ez zituzten gordetzen.
‎Ezin dugu ahaztu halako gertakariak salatzeak duen garrantzia eta horretan dugun egitekoa. Erasotzaileei eta emakumeak hiltzeko ideia zaharkituetan babesten diren guztiei argi utzi behar diegu eraiki nahi dugun gizartean ez dutela lekurik, ez ditugula gure artean nahi. Pertsona guztien eskubideen benetako berdintasuna eta elkarrekiko errespetuan eta elkarrizketan oinarritzen diren harremanak funtsezko jotzen dituen gizarte batean, emakumeak erasotzea arbuiagarria eta ezin justifikatuzkoa dela.
‎99 min. Adam gazte lirain bat da, eta bizitza lasaia eraman izan du. Baina Beth bizilaguna ezagutuko du, eta inoiz bisitatu ez dituen lekuetara joango da. Bilbo (Zubiarte), Donostia (Principe), Iruñea (Golem La Morea).
‎4 EAk berretsi egiten du, zalantza izpirik gabe, edozein motatako indarkeria erabiltzeak ez duela lekurik jarduera politiko demokratikoan.
‎Areago, herritarrekin benetako arazoak izaten ari dela iruditzen zaio. Izan ere, haren esanetan, Euskadiko herritarrek ez dute lekurik EAJko buruzagi batzuk Euskal Herriari buruz defendatzen duten kontzeptu mirrin, baztertzaile, etnizista eta aurre demokratikoan.
‎Giroa lotsagabeki despolitizatu dute. Politika instituzionalak baino ez du lekurik, PSOEren propagandak eta PPren errefortzu propagandistikoak; oposizioa nekez agertzen da; ezker abertzalea, inoiz ez. Giroa polarizatu dute:
2010
‎Nola daiteke, beraz, beraien helburuak armen bidez lortu zituzten haien oinordekoek armen mehatxupean (Konstituzioa) eurenari eustea? Zergatik gure hitzak ez du leku izpirik ere egungo marko juridikoan. Orduan, zertarako balio du gure hitzak?
‎Horrek The New York Times egunkariak Troglodytes izenburuko editoriala argitaratzea eragin zuen, Santander eta BBVA bankuen akzioak segituan jaitsi ziren Wall Streeteko burtsan eta Mena jenerala berehala ordezkatu zuten. Lehen erabili ziren konponbide jakin batzuek ez dute lekurik gaur egun. Badakit haitzulo mediatikotik erreakzio oso gogorra etorriko dela, baina haien kanpaina partzial, interesatu eta gaiztoa indargabetzeko adina argudio ditugu. Gure xedea eraikitzea izan behar du, horrelako erronka handi baten aurrean haztea eta Madrilen esaten dutenaz ez arduratzea.
‎Han ikerketetan dabiltzan ikerlariei lagundu. Matematikak begirik ez dugun lekuetan ikusten laguntzen ditugu.
2011
‎Auzitegiak aitortu du baliogabetzeak legezko bi alderdiri eragiten diela, baina hauteskundeetan «ETA Batasunarekin batera» parte hartzea erabaki dutela nabarmendu du. « [EAk eta Alternatibak] erabaki horren ondorioak jasan dituzte, estrategia horrek ez baitu lekurik zuzenbidean», dio ebazpenak.Sorturen legeztatzea debekatu zuten bederatzi magistratuek 61eko salan duten gehiengoa baliatu dute, oraingo honetan, Bilduren zerrendak baliogabetzeko. Aldaketa bakarra egon da, Sorturen legeztatzearen alde azaldu zen Xavier OCallaghan Bilduren zerrendak baliogabetzearen alde bozkatu baitu orain.
‎«Hutsik dauden espazioak okupatzen ditugu; jabea daukate, bai, baina abandonatuta daude. Espekulazioaz gain beste funtziorik ez duten lekuak eraldatzen ditugu, eta auzokoentzako azpiegiturak eta zerbitzuak egiten. Zuek pribatu egiten duzue publikoa dena; guk publiko bihurtzen dugu pribatua dena.
‎Laurek hiru urteko lanaren bidez findu ahal izan dutena: «Denborarekin ohartzen zara hasieran zerrendan sartu nahi zenituen batzuek, azken finean, ez dutela lekurik liburuan», Irozek zehazturik. Ikuspegi bat emateko.
2012
‎Bilbora goizetik joatea erabaki zutenetako batzuek aurrez gordea zuten bazkaltzeko lekua. Jatetxe askok ez zuten lekurik. Bazkaltzeko tokia aurkitzeko zailtasunak izan zituzten batzuek.
‎Banca Civica CAN baino lau aldiz handiagoa zen, baina duela bi urte Nafarroako Kutxa bera baino askoz merkeago erosi du Caixak orain. Suntsipen honen arkitektoak, Goñik, ez du lekurik izango Caixan (katalanek badakite zer egin), baina poltsikoak bero bero dituela joango da etxera. Ezin ahaztu Miguel Sanz eta Yolanda Barcina.
‎«Gizartean eratzen ari den eta herritarrek amesten duten aldaketa politikoa instituzioetara eramango duen gobernu bat behar dugu», adierazi du. «Adabakiek» dagoeneko ez dutela lekurik ohartarazi, eta nabarmendu du hauteskundeak aurreratzea dela aukera bakarra.
‎Horrekin batera, genero indarkeriarekin lotuta sei eraso gertatu dira; emakumeen aurkako bi sexu eraso izan direla ere salatu du. Horren harira, konpartsetako kideek esan dutenez, «jarrera sexista dutenek eta besteak errespetatzen ez dituztenek ez dute lekurik Bilboko jaietan».
‎EAJk eta Bilduk osatutako udal taldeak erantsi du «edozein indarkeria mota guztiz errefusatzen» duela: «Horrelako jokabideak ez daude inola ere justifikatuta, eta ez dute lekurik gure gizartean». Argibiderik ez ikerketari buruz San Joan Doloz jaiak ospatzen ari dira egunotan Bakion; hala ere, udalak ez ditu bi auziak lotu, jaiak ez baititu aipatu oharrean.
‎Gizarte osoarekin batera eman beharreko ekimen politiko instituzionala da Nafar Asanblea Nazionalean antolatua. Abstentzioak ez du lekurik prozesu honetan eta abstentzionismoari aurka egin behar izan diot hainbat alditan. Besarkada euskaltzale eta nafarzale bat.
2013
‎Athleticen bai, behintzat. Sentimenduek ez dute lekurik gaur egun. Ez, behintzat, sasoi batean adinakoa. Beharbada, ez lukete izan, baina kontua da gaur egun beste gauza batzuek dutela lehentasuna.
‎Izan ere, Espainiako eta Frantziako polizia eta militarrek euskal herritarren eskubideak etengabe urratzen dituztela salatu zuten atzoko mobilizazioen deitzaileek; besteak beste, kontrolak jarriz, atxiloketak eginez eta herritarrak torturatuz: «Gerra egitera eta gure herria zapaltzera etorri direnek ez dute lekurik hemen, sobera daude».
‎Etxeak eskatzen dizkien lanak denbora egokian eta garaiz egiten dituzte. Etxeak, pertsonak bezala, ongi zainduak izan badira eta ohitura onak izan badituzte (erretzearenak hemen ez du lekurik), zahartzaro osasuntsuagoa eta bizitza luzeagoa izango dute. Orain gure aukera da gizartearen ohitura aldatzeko eta hobetzeko.
‎kartzelen betetze tasa txikitzea eta delitu bera berriz egiten dutenen kopurua gutxitzea. Gainez eginda daude Frantziako kartzelak, ez dute lekurik. Delitu bera berriz egiten duten presoen kopurua oso altua da (%56), eta ez da jaitsi azken sei urteetan.
‎Autobusak Lalastran utzi, eta Herranera doa gero ibiltariak hartzera. Aukera hori ez dutenek leku beretik itzuli edota Santa Anako bidea har dezakete Valderejoko kubetara itzultzeko. Goitik ikusitako trantsizioa Leire Abinek bigarren egunerako proposatutako bidea, haitz artean beharrean, haitz gainetik edota horien aurretik igarotzen da.
2014
‎Eman botoa Euskadiren eta askatasunaren alde». Hiletara gonbidatu zituen herritarrak PSOE PSEk, «alderdi politikoen arteko batasun izpiritua berpiztu eta Euskal Herriak kontzientzia har dezan ETAk ez duela lekurik demokrazian». EAJ ere kritikatu zuten hurrengo egunean sozialistek, «beste batzuek bezala», kanpainan PSOE GALekin lotzeagatik, «modu horretan behar zuten babesa emanez Enrique Casasen hilketa justifikatu nahi zutenei».
‎Pertsona zehatz batzuei buruz hitz egin zuen Marotok, baina jaioterria eta etnia zehaztuta loratu zuen. «Instituzioek edozeini ematen diote aukera hona etortzeko delituak egitera; pertsona horiek ez dute lekurik gure artean». Gaizkileak dira; eta gizarte laguntzen abusua egiten dute. Bi estereotipo esaldi bakarrean.
‎Datuek berriro agerian utzi dute Baionako espetxeak behar baino preso gehiago hartzen dituela, ez duela lekurik preso atxikiak diren guztientzat. 75 ziega ditu kartzelak, eta 75 presorentzako lekua du beraz, baina abuztu honetan 108 preso hartu ditu.
‎eta Laorga aretoan jarritako lanak, azkeneko hamar urteotan sortutakoak?, eta altzairuarekin, egurrarekin, alanbrearekin, zinkarekin, harriarekin, brontzearekin, kartoiarekin eta paperarekin osatutakok dira. Eta Arantzazun daude, «parekorik ez duen leku batean», Saenz de Gorbearen hitzetan, historiak, sinbologiak eta arteak bat egiten duten lekuan. «Testuinguru honetan hausnarketa eta esperientzia estetikoen hazi bat loratu zen, eta horrek, neurri batean behintzat, euskal sorkuntza artistikoaren norabidea mitifikatu du».
‎Ikasle gehiago ditu Tafallako ikastolak: 394 Baina ez du lekurik guztientzat. Horregatik, eraikin berria egiten hasi ziren urtarrilean.
2016
‎«Ez dago ezer, dena saldu dugu dagoeneko», esan zidan behin.Orduko testuinguru kulturalean eragina izan zenuela esaten da... [Barre egin du] Cicatriz taldea sortu zen bertan. Hasieran ez zuten lekurik jotzeko elkartzeko. Galdetu zidaten ea lekuren bat ezagutzen ote nuen.
2017
‎Lehenengoaren erritmo hauskorrek aldaka mugitzeko balio dute; bigarrenak, berriz, buruaren mugimendu mantsoa eragiten du. Egia esan, monotoniak ez du lekurik doinu progresiboetan, batzuen logura sor dezakeen arren.Ikusezina ikusgarri ere bihurtu daiteke. Australiako boskoteak, diskoaren izen bereko Ghost Mile kantuan, bere osagai gehientsuenak batu ditu.
2018
‎«Ulergarri behar du lerro bakoitzak. Bost lerroko esaldiek ez dute lekurik irakurketa errazean», zehaztu du Morillok.Hiztegiari dagokionez, «hitz potoloegiak» kanpoan uztea da lehen premisa idazlearentzat. Eta metaforak eta gisako baliabideak erabiltzean zentzumenekin eta ideia argiekin jokatzea.
2019
‎Lehen bost partidetan, abiadura, sakontasuna, barruko jokoa eta eraginkortasuna eman dizkio taldeari. Ez da Ibai bezain liderra, baina, bestelakoan, alderaketek ez dute leku txarrean ipintzen.Betisen, Quique Setienek barrualdean kokatu zuen, eta japoniarra ez zen eroso sentitu bertan. Gusturago dago hegaletan, aurrez Eibarren eta orain Alavesen erakutsi bezala.
2020
‎Interneteko estreinaldia BERRIAren webgunean izatea pozgarritzat jo du, halaber, zinemagileak: «Proiekzioak egin ez ditugun lekuetara iristeko aukera emango digu, eta oso kontent gaude. Dena den, orain jakinda BERRIAko webgunean ikusi dela, pena ematen digu filmean BERRIArekin gehiagotan sartu ez izanak».
‎Baina horrelako azalpenek ez dute lekurik ardoa, politika eta enpresen interesak nahasten diren auzi horretan. «Arabarrek modan jarri nahi dute, eta desberdinagoak izan», esan du Errioxako presidente Concha Andreuk asteon, Arabako Mahastiak gutxietsi nahian.
‎eskultura, diseinua, marrazkia, zinema, obra grafikoa... Argazkiek, aldiz, ez zuten leku nabarmenik izan, eta Agirreren gogoan gelditu zen artistaren «alde ezezagunagoak» argitara ekartzeko asmoa. «Argazkiarenak erakusketa baterako emango zuen susmoa nuen, eta intuizio hura ondo baieztatuta gelditu da».
‎150 bat tona isuri zituzten. Alkargo kooperatibak atera zituen lur kutsatuak, Mungiako (Bizkaia) obra batetik, eta hondakin arriskutsuetan espezializatutako enpresa bati eman zizkion —Hera Tratesari—, baina azken horrek Verterri eskatu zion 150 tona horiek hartzeko, bere instalazioetan ez zuelako lekurik —nahiz eta Verterrek hondakin arriskutsuentzako baimenik ez izan— 2012an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak zigor txosten administratibo bat ireki zuen, eta Verterren jabeei 33.000 euroko isun bat jarri zien; Alkargori, berriz, bi isun ezarri zizkion, bakoitza 30.000 eurokoa. Pilar Unzalu (PSE EE) zen Ingurumen sailburua.
2021
‎Lehen zatian, plano itxiak dira nagusi, paisaiak ez du lekurik. Bigarrenean, alderantziz.
‎Urtarrilaren 8an euskal presoen alde Baionan eginen duten manifestazioarekin abiatu nahi dute fase berria, eta lehen xehetasunak jakinarazi dituzte: hiru lekutatik abiatuko da protesta, eta oraindik iragarri ez duten leku batean bukatuko da. Fase berrian parte hartu nahi dutenentzat izena emateko parada izanen dela iragarri dute.
‎Botere Judizialaren gaia da hau, eta, besterik gabe, horren esanetara egon behar dira». Gainera, zehaztu zuen «asilo politikoak ez duela lekurik estradizioa betetzen denean», estradizio hori Uruguaiko auzitegiek gaitzen baitute, ETAko ustezko kideek Espainian egindako delituen ondorioz.
‎Horrez gain, Oleaga eta Otxandianok salatu dute zuzenketa horrek «euskal gizartearen aniztasun politikoaren aurka» egiten duela: «Gobernuko alderdiek gehiengo absoluturik ez duten lekuetan azpiegiturak inposatzea da aldaketa honen helburua». Zuzenketaren bidez, EAJk eta PSEk proposatu dute Interes Publikoko Proiektuen figura berria sortzea, eta hura ere gaitzetsi dute:
‎Mespretxuaren gainetik, ezjakintasuna erakusten du; ez dakite nora etorri diren». Amaia Fontang Etorkinekin kolektiboko kideak erran zuen «xenofobiak eta arrazakeriak» ez dutela lekurik, eta Euskal Herria harrera herria dela. «Batasun Nazionalak zabaltzen dituen ideiak onartezinak dira; jendeen beldurren gainean jokatzen dute, oraindik gehiago pandemia egoera honetan».
‎Bizkotxalde plazan, larunbat gaueko eraso homofoboa jasan zuen leku berean, herri oso baten babesa jaso zuen atzo Ekain Perrino gazte basauriarrak. Txalo eta oihuen artean, Basaurik (Bizkaia) argi adierazi zuen homofobiak ez duela lekurik bere kaleetan, eta milaka pertsona bildu zituen manifestazio batekin jakinarazi zuen eraso bakoitzak erantzuna izango duela.
‎Hitz «potoloak» direla dio Maiozek: «Badirudi herri txiki batean horrelakoek ez dutela lekurik, baina, Gipuzkoako herri txikiena hau egiteko gai bada, edozeinek egin dezake. Argindarraren prezioaren oraingo zurrunbilo horretatik aparte, honek luzerako begirada eskatzen du.
2022
‎«Astebete baino ez da igaro azken elkarretaratzea egin genuenetik, eta, orduan esan genuen bezala, ezelako erasorik ez da egongo erantzunik gabe geldituko denik», azaldu du Argitan elkarteak. «Matxirulo eta matxistek Barakaldoko emakumeak aurrean izango gaituzte; ez dute lekurik gure kaleetan, ezta gure bizitzetan ere».
‎Eusko Jaurlaritzaren ustez, baina, poliziek egindako eskaerak ez du lekurik legearen interpretazio horretan. Justizia sailburuak argi utzi du:
‎70eko eta 80ko hamarkadetan ezkerreko alderdiek gobernatu zuten, eta herritar askok egoera dramatikoak bizi izan zituzten. Egun, sozialistak edo ezkerrekoak diren gobernuek ez dute lekurik Etiopian.
‎Horren harira, Meron Hailu artista etiopiarrak esandakoa gogorarazi nahi dut. Hark esan zidan emakumeak errespetatzen ez dituzten leku batean egotea, eta generoan oinarrituta dauden hesi guztiak kontuan hartuz, etxetzat har dezakezun zerbait izan daitekeela gure gorputza. Baina gure gorputza bortxatua bada, imajinatu zer den zure etxean bortxatua sentitzea.
‎Badatoz inauteriak, eta mozorroz eta tradizioz beteko zaizkigu kaleak eta eskolak; batzuetan, mendeetako historia duten kultur adierazpide batzuk dira, hala nola kaldereroak, zeinek azken mendeetan exaltazioz eta exotismoz agertzen baitute buhametasuna/ erromanitasuna, ijitoen herriarekin zerikusia duena. Beste ohitura batzuk, berriz, oraintsu hasiak dira, baina denak ere gure iruditeria kolektiboaren parte dira, eta ez dugu lekurik eta astirik hartzen pentsatzeko zer sinbolizatzen duten, nola irudikatzen gaituzten eta zer estereotipo erreproduzitzen dituzten. Duela hiru urte, parada izan genuen zenbait hitzalditan gogoeta horien berri emateko, kaldereroen festaren jatorriaz eta irudikatzen duenaz mintzatuz.
‎𠠟  Ÿ£ #Tolosa ko Inauterietan gertatutako eraso matxista salatu eta biktimari elkartasuna adierazteko elkarretaratzearekin bat egin dugu. Emakumeen duintasunaren eta askatasunaren aurkako ekintzak gipuzkoar guztion aurkako agresioa dira eta ez dute lekurik gure gizartean. pic.twitter.com/JLb0RiUEEW
‎Hain zuzen, urte hartan anexionatu zuen Errusiak Krimeako penintsula. «NATOk unitateak hedatu behar izan zituen inguruetan, Baltikoko herrialdeetan, ordura arte presentziarik ez zuen lekuetan. Sarritan urratzen dira aire eremua eta itsaso eremua mugan dauden herrialde horietan».
‎beraien korporatibismoa indartzea, horretarako edonoren eta edozeren gainetik pasa behar badute ere komunismoaren banderaren aitzakiapean. Horrelako jokamoldeek ez dute lekurik gure herri eta auzoetan.
‎gehiegizko hots kutsadura eta berotze globalaren ondorioz itsas korronteetan gertatzen diren aldaketak. Horiek desorientatu egiten dituzte belugak, eta iritsi ez luketen lekuetara iristen dira.
‎Eraso eginez gero, aurrean izango gaituzu». Esan dutenez, aspaldi erabaki zuten beldurrak ez duela lekurik Aste Nagusian, eta lanean jarraitzen dute jai esparrua «gune alai, eroso eta segurua» izan dadin.
‎Nik etxean kanta sorta bat neukan jada idatzita, baina ez nituen erabili nahi orduan nuen proiektuan: ez zuten lekurik hartan. Hortaz, aurreneko kantu horiek probatu genituen talde berrian.
‎Eider Mendoza bozeramaileak udalak deitutako elkarretaratzean parte hartu zuen, eta honela mintzatu zen gertatutakoaz: «Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta pertsonen duintasuna, askatasuna eta osotasun fisikoa errespetatzea eskubide bortxaezinak dira; eskubide horien aurkako jokabideek ez dute lekurik gure gizartean, inolako testuingurutan».
‎Orain, 11 urte geroago, beste gazte batzuen begirale edo (beste izen bat asmatu behar da zure behar handiegirik ez duten gazteen bidelagun zarenerako) izan naizen honetan, gogora etorri zaizkit orduko abentura haiek, egun ere segida dutenak laguntasun urrun edo gertukoago baina beti estimatuetan: ordu txikitan idatzitako istorio kolektiboak, lehenengo mozkorraldi eta gaupasa epikoak, oroituko ez ditugun lekuak eta oroitu gabe ere gugan arrastoa utzi zuten elkarrizketak. Literatura guztia eta aldi berean literatura ez beste guztia zegoen han.
‎Euskalduna da, berak agian ez, baina bere haurrek bizitza euskaraz egitea nahi lukeena». Etorkinek ez dute lekurik horretan. Nire ustez bai.
‎«Espero ez nauten lekuan ere utzi nahiko nuke nire arrastoa»
2023
‎Izan ere, txotx garaia iristen denean, bisitari anitz biltzen dira herrira, eta gehienetan «ohiko bihurtu diren jarrera onartezin batzuk» izaten direla erran zuen Lertxundik. «Ozen esan nahi dugu horiek ez dutela lekurik Hernanin, eta ez daukatela sagardoaren kulturarekin zerikusirik. Hernaniarrok sagardoaren kultura babesten dugula baina jarrera horiek arbuiatzen ditugula adierazteko mezua zabaldu nahi dugu».
‎Askotan bezala, hizketaldiak literaturaranzko bidea hartu du; lehen hezkuntzako irakaslea da laguna eta kezkatu egiten du literaturak eskolan eta etxean hartzen duen lekuak. Kezkatu, hartzen ez duen lekuak kezkatzen du. Izan ere, kexaka ditu hainbat guraso:
‎Eta, segidan, saioa bukatu orduko, bestelako umore klase bat, absurdoagoa nahi baduzue, zeharkakoagoa. Baina beti han, ordurako udalik ez zuen leku hartako Udaletxeko plazan. Absurdoa hori ere, absurdorik bada.
‎Hori altxor bat da». Nikkei sukaldaritza ezagutzen ez dutenentzat lekua badagoela esan du koordinatzaileak: «Eskaintzen dugun zerbitzua oso adeitsua eta hurbila da; nire etxea da, eta nire gonbidatuak balira bezala tratatzen ditut».
‎Tamalez, gaztelerazko kontuan zabaldutako txio horretan Martinezen aurkako irainekin erantzun dute zale batzuek, eta klubak berehala salatu behar izan ditu jarrera horiek gazteleraz idatzitako beste txio batekin: «Mesedez, errespetu faltek eta irainek ez dute lekurik Athleticen. Eskerrak eman nahi dizkiogu Iñigo Martinezi gure armarria defendatzeagatik».
‎Berdintasun institutuko zuzendariak azaldu duenez, kanpaina «erasotzaileei zuzenduriko deia» da, «jakinarazteko jarrera matxistek ez dutela lekurik gure festetan». Izan ere, Isturizen irudiko, oso garrantzitsua da «gizonek pauso bat ematea aurrera, eta edozein konplizitate apurtzea emakumeei eraso egiten dietenekin».
‎Udal hauteskundeek gehiengoak argi utzi ez zituzten lekuetan, bukatu da itxaronaldia. Bihar osatuko dira Bizkaiko 112 udalak.
‎Egoera oso bestelakoa da indar aurrerakoiek PSNren botoen beharrik ez duten lekuetan. Tafallan, adibidez, Xabier Alkuaz (EH Bildu) izanen da alkate, Iniciativa por Tafalla, Zurekin Nafarroa eta Geroa Bai taldeekin akordioa lortu ostean.
‎Gehien agertzen diren politikariak Maia eta Joseba Asiron dira, baita Pedro Sanchez Espainiako presidentea ere. Maria Txibitek ez du leku askorik lortu pankartetan, eta Cristina Ibarrola alkate berria ez da pankarta batean ere agertu. Hala ere, epeak estuak ziren, eta zaila zuen Ibarrolak inon agertzea, aginte makila hartzerako marrazkiak eginak baitzeuden.
‎Soinu paisaia bat dugu, altxatzen garenetik oheratzen garen arte laguntzen diguna. Eta isiltasunak ez du lekurik paisaia horretan; beharrezkoa dugun isiltasuna luxuzko produktu bilakatu da. Badirudi isiltasuna denbora galtzea dela, ahulezia, mehatxua.
‎Artikuluak «diskriminazioa instituzionalizatu» duela gehitu zuen Jangek, eta LGTBI kolektiboko jendearen aurkako biolentzia «bultzatu» edo haienganako erasoak «justifikatu» ditzakeela esan. Adierazi zuen artikuluak ez duela lekurik Hego Koreako gizartean, eta «berehala» kendu behar dela aldarrikatu zuen. Hego Koreako diputatuei dei egiten zien artikulua baliogabetzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia