Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2004
‎Nutri Sport da edulkoratzaile artifizialak erabili dituen bakarra: erabilera horrek ez du justifikaziorik, horrelako edariek bai baitauzkate azukre naturalak.
2006
‎Osasun ona duten pertsonen kasuan horrelako produktuetara jotzeak ez du justifikaziorik; aldez edo moldezko trastorno zein gaixotasunik nozitzearren, elikadurako ekarpen energetikoa, gantz edo azukre kopurua mugatu behar dutenen kasuan, aldiz, egokiak dira.
2008
‎Alegazioak CNCk baloratu ditu portaera hori justifikatzeko Iberdrolak aurkeztutako alegazioak, funtsean “egunkariak funtzionamendu kostuak estaltzeko duen prezioa nahikoa ez izatea eta, beraz, inbertsioa errentagarri bihurtzeko ezintasuna” oinarri hartuta. Hala ere, parametro horiek antzeko beste zentral batzuetakoekin konparatuta, bai lehiakideenak, bai Iberdelarenak berarenak, merkatuaren lehia presioaren mende dagoen eremuetan, CNCak ez du justifikazio objektiborik aurkitu neurriz gaineko portaera baterako, zeinak eragin larria izan baitu merkatuan prezioak igotzean. Iberdrolak iragarri du isunaren aurkako errekurtsoa jarriko duela Auzitegi Nazionalean Era berean, CNCak jokabidearen larritasuna baloratu du, eta garrantzi berezikotzat jo du, eguneroko jarduera ekonomikoan oinarrizko produktua baita, eta Espainiako industriaren lehiakortasunari zuzenean eragiten dion input produktiboa.
‎Are gutxiago inkomunikazioa horrenbeste luzatu izana. Izan ere, guardia zibilek denbora horretan ikerketarako diligentziarik ez zutela egin ohartarazi du, eta, beraz, luzamenduak ez duela justifikaziorik.
2009
‎Hori bai, ordezkaritza duen sindikatuetako batek, CCOOk, egokitzat jo du Lan Sailaren erabakia. CCOOren ustez, 217 lanpostu suntsitzeko erabakiak ez zuen justifikaziorik. Era berean, hedabideetan hainbesteko arreta pizten ez duten auzietan beste modu batera ez jokatzeko exijitu dio sindikatuak Azkarragaren departamentuari.
‎Alternatiba alderdiak eskaera bera luzatu du. Alternatibarentzat, Hondarribiko pista luzatzeak? ez du justifikaziorik?, Miarritzeko aireportuak, hegaldi eta zerbitzu askoz ere gehiago eskain baditzake?. Alkarbidek ere kritikatu egin du egitasmoa, Mendeluko bizilagunen bizi kalitatea okertuko duelakoan.
2010
‎Afganistango gerrak nahiko onarpen zabala izan zuen hemen, erasoa handik etorri zelakoan. Irakekoa, aldiz, gerra prebentiboaren eredu da, ez du justifikaziorik, ez dago ulertzeko modurik, administrazioko eskuin indarren" belatzak", esaten da hemen, esku hartze gabe. Hedabideak engainatu zituzten, beste behin, Saddam Husseinek arma nuklearrak zituelako aitzakian.
‎Jakina da arrazoizkoena agian hizkuntza nagusia erabiltzea izango zela. errazagoa izango zitzaigun denoi, denok erdaraz hitz egingo bagenu. baina orduan ez ginateke geu izango, geu izan nahi dugu ordea eta ez beste zerbait. gutxiengotua den hizkuntza batek esplikatu beharra izaten du bere izanaren zergatia, zergatik den azaldu behar du, arrazoitu. baina hizkuntza nagusi baten kasuan ez da sekula galdera hori egiten: zergatik hitz egiten duzu gaztelaniaz edo frantsesez?. hizkuntza nagusiak ez du justifikazio beharrik, hizkuntza hauen eguneroko erabilerak justifikatzen baitu bere erabilera. gutxiengotua denak berriz bai. izaten jarraitzeko arrazoiak eskatzen zaizkio hizkuntza nagusiak dituen bezala, logika, argumentu arrazionalak, erabilerak edo hizkuntza baten praktikak indartzen dituen arrazoiak. gizartean maila ahulena duen hizkuntza erabiltzen duen hiztunari motibazioak eragiten di...
2011
‎Baina, era berean, Red Electricak Zierbena edo Gatika Bordelerekin lotuko duen itsasazpiko linea aurkeztu berri du. Eta, egoera horretan, Gatikak hartu luke indarra, ez Gueñes Itsaso bideak», dio Alex Etxeberria legebiltzarkide jeltzaleak.Beste korridore bat egitearen kontra dago EAJ, Etxeberriak dioenez «jasangarritasunaren ikuspegitik» ez lukeelako justifikaziorik: «Gueñes eta Itsaso artean linea berri bat egiteko, 30 metroko zabalerako korridore bat egin litzateke, eta horrek basoetan eragingo luke».Oraingoz, Red Electricak ez du iritzirik eman.
‎" Gu, demokratok" esateak demokrataren debaldeko labela ematen dizun gisa berean. " Gu, ezker abertzalekook" esan eta, agi denez, ez duzu justifikaziorik eman behar, automatikoki kokatzen zarelako borrokaren abangoardian, nahiz eta urtetan egin duzun gauzarik iraultzaileena hautesontzi batean boto ziztrin bat sartzea izan (utzi dizutenean, hori bai). Nahiz eta kultur eredu kontserbadoreenetan (rock erradikal baskoa eta prosa kitsch purpura) tinko mantendu, nahiz eta ingeniaritza OPUSen edo enpresaritza Deuston ikasi, nahiz eta antzinako erresuma baten ikurra eraman golkoan, nahiz eta alde zaharreko magrebtarrei destainaz so egin.
‎EAEko patronalak adierazi duenez, Administrazio publikoen gastua orekatu eta ongizate egoera moldatu da. Ezinezkoa da bidaiaririk izango ez dituen Abiadura Handiko Trenak inauguratzea edo hegazkinik ez duten aireportuak egitea, horrelako azpiegiturek ez baitute justifikaziorik, ezta justifikatu ezin diren gastuei aurre egitea ere, azpimarratu du.
2012
‎Gaur egun ditugun testigantza historiko ukaezinen aurrean, hasi hasieratik libertarioek salatu zutena argia da: marxista leninistek inposaturiko estatu terrorismoak ez du justifikazio moralik eta, gehiago dena, ez da efikaza izan iraultzaren lorpenak finkatzeko eta sozialismoaren bidetik aurrera jotzeko.
2015
‎Urte haietan San Anton urtegiaren eraikuntza bukatuta zegoen" baina hodia oraindik jarri gabe zegoen, orduko argazkietan ere ikus daiteke hori", dio hondarribiarrak. Enparanentzat ere lehortearen kontuak ez du justifikaziorik, urterik lehorrenetan euri kopurua ez delako 1.600 mm-tik jaitsi, nahikoa ur eskaera asetzeko. Bestalde, larrialdirik izanez gero Jaizkibelgo errekastoetara ere jo dezakete," beti egin izan den moduan", dio Alkainek; bertotik 4,4 Hm3 ateratzeko baimena du Txinzerrek.
‎Beraren ustez, dauzkagun datuei erreparatuta litekeena da Euskal Y k ohiko esplotazio gastuak kitatzeko adina etekin ere ez ematea. Urtez urte diru publikotik edatearen menpe egongo litzateke haren bideragarritasuna, eta horrek ez luke justifikazio handirik, gogoan izan behar baita AHT ez dela funtsezko premia bat asetzeko diseinatutako garraiobidea.
‎P.D. Baina heriotz batzuek ez dute justifikaziorik, eta baldin balute are okerrago, zeren argudio orok bengantza forma itsu bortitz eta primarioenaren erantzuna justifikatuko bailuke.
2016
‎" Gobernuz kanpoko erakundeak borrokan ari gara irizpide hori aurten onartuko den EDCen erregulazio araudian aintzat hartua izan ez dadin", diosku Kistiñe Garciak. Andreas Kortenkampek berak adierazi zuen, bere izena daraman txostenean, potentzia irizpidea besterik gabe erabiltzeak ez duela justifikazio handirik zientziaren ikuspuntutik.
2017
‎Erriberan 90.000 dira, eta 18,5 hektometro kuboko beharrak jarri ditu Nilsak mahai gainean". Fito Jimenezek ere zalantzan jarri ditu kopuru horiek, eta uste du ez dutela justifikaziorik. " Iruñerriko kontsumoa halako bi dute Erriberan; kontrolatu gabeko uraren kopurua ere izugarri handia da; urak ihes egiten duela erran nahi du horrek, bertzeak bertze.
‎Gutunaren gabezia nagusietako bat da Europako zeinu hizkuntzak aintzat ez hartu izana. " Ahazte" horrek ez du justifikaziorik eta haien egunerokoan zeinu hizkuntzak erabiltzen dituzten Europako biztanle guztientzat ondorio penagarriak dituen iraina da.
‎ETArekin geratu zaiguna ez da izan gatazka politikoa, ezta gatazka armatua ere, terrorismo kontu bat izan da. ETAk sekula ez zituen hartu behar armak, eta inoiz ez du justifikaziorik izan. Gauzatzeko dagoena ETAren desegitea da; trukean ezer jaso gabekoa izan behar du, baldintzarik gabekoa.
2018
‎" Alegazioak egin genituen, eta erabat justifikatuta dago programak aurrera egitea. Skolae eteteak ez zuen justifikaziorik". Hala ere, kontuan izatekoa da auzitegia oraindik ez dela sartu salaketaren oinarrian, Skolaeren beraren edukietan:
‎Beste batzuetan, aitzakia gisa erabiltzen dira ikasleen masifikazioa edota ikasleen balizko tipologia problematikoak. Errealitatean, baina, ustez problematikoak diren ikastetxe horien ezaugarriak inguru hurbileko beste ikastetxeen oso antzerakoak dira, eta itxitura erabaki horiek ez dute justifikaziorik noosferaren ikuspuntutik.
‎Hala ere uste dut sentimendu hauek ez dutela ulertezin egin behar edo Garaitu Garaileen formula betikotzen utzi behar, edo formula horren biktimez profitatzeko tiraniaren oinordekoek duten desioak irabaz dezan. Gauza batzuk ulertezin egiten dituen eta beste batzuez hitz egitea ere ezinezko bilakatzen duen formula hori; formula hori, zeinaren arabera gauza gatzuek ez baitute justifikaziorik eta beste batzuk horrela dira botereak edo bere gobernuak esaten duelako. Edo berdin al dio konfrontazioa konpontzea edo ez, hilerri ofizialen eta ezkutuen historia, beren oinazea eta hurkoekiko harrotasuna adieraztea debekatua dutenen historia?
2019
‎Aizu, onartzen dut ez duela justifikaziorik.
2020
‎33 urte bete dira euskal presoen sakabanaketa eta urruntzea hasi zenetik, eta Etxerat ek salatu du «inoiz ez duela justifikaziorik izan». Sufrimenduaren erabilera eteteko eskatu diote Espainiako Gobernuari Hernanin egindako agerraldian.
2021
‎Uste horren arabera, frutak janari nagusian irensten den jakia jatera eramango du. Baina teoria horrek ez du justifikazio fisiologikorik eta ez dago horren euskarri den ikerketarik. Juan Reven dietista nutrizionistak azaltzen duenez, “norbaitek esaten badigu fruta gauean jan ondoren (baina ez goizean) hartzitu egiten dela, gogorarazi behar diogu digestio hodian beti izaten dela gaua”.
‎Alta, ez du eraginik izan. Enpresak argudiatu du administrazioak birritan ez diela euren eskaerei erantzun, eta atzerapenak ez duela justifikaziorik.
‎Zure etxean ez dago tokirik". Badakit hurrengo neska laguna etxean sartzean Jorge leihotik aterako dela, Anderrek ez baitu justifikazioetarako talenturik, eta nola azaldu Jorge bezalako norbaiten presentzia. Anderrek barkamena eskatzen daki bakarrik.
‎Botere guztietatik urrun, errepresioarekin nahastu ez ziren nagusi txikien edo profesionalen exekuzioek ez zuten justifikaziorik: gehiago dena, kalte handia ekarri zioten herri sostenguari eta, horrekin, proiektu estrategikoari.
‎AP Peajerik Ez plataformak proiektu honen inguruko iritzia plazaratu du. " Obra berri honek eta horrek eukiko duen gastuak ez du justifikaziorik, eta ez da benetako beharrizan baten ondorioz", azaldu dute.
‎AP Peajerik EZ plataformarentzat, obra berri honek, eta horrek eukiko duen gastua, (seguru milioien sorta on bat gaindituko duela), ez du justifikaziorik, eta ez da benetako beharrizan baten ondorioz; izan ere, Euba inguruan beste irteera sarrera bat egitea, biztanleria dentsitate oso txikia denean ez du zentzunik. Tarte horretatik igarotzen diren auto gidariek, bidesariaren kostu altua ez ordaintzeko erabiltzen dute, eta Usansolora iristea dute helburu, A autobidean sartu eta bertatik zirkulatzeko, ordaindu gabeko gainerako bizkaitarrek bezala.
2022
‎Batzuetan enpresek mediku pribatu bat kontratatzen dutenez, bost pertsonak kontrolatzen dute langilea. Xahubide bat da, eta ez du justifikaziorik. Enpresarien interesengatik da; uste dute gaixoaldian dauden langileak ustezko iruzurgileak direla; ez du zentzurik.
2023
‎Agirrek gehitu du arrazoia: «Delitu batek inoiz ez du justifikaziorik, baina ia beti du azalpen bat; gabezia batzuei lotuta dago. Gabezia kognitiboak, emozionalak...».
‎Iaz, 6.400 migratzaile izan ziren aberriratze zentroetan, 2021ean baino %69 gehiago, baina erdiak bakarrik itzularazi zituzten jaioterrira: horrek erakusten du horietako anitz atxilotzeak ez zuela justifikaziorik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia