Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 8

2015
‎14 Bestea hau da: zuek ezin duzuela eta ez duzuela Jainkoari arimak eramateko modurik; gogo onez egingo zenuketela, baina, apostoluek bezala, irakasterik eta predikatzerik ez duzuenez gero, ez dakizuela nola. Honi erantzun diot batzuetan idatziz, eta ez dakit Gaztelu honetan ere ez ote den izan; hala ere, Jaunak ematen dizkizuen desirengatik, buruan darabilzuen gauza dela uste dudanez gero, ez naiz hemen esan gabe geratuko:
‎6 Gauza honengatik, sekula ere ez zuela Jainkoari zer emanik izan eta ez zuela Harengatik zer utzirik ere izan gogoan zerabilela, gurutze baten aurrean oso samindurik zegoen pertsona bati esandakoa erantzungo dio, beharbada: Gurutziltzatuak berak esan zion, kontsolatuz, Berak ematen zizkiola bere Pasioan eraman zituen oinaze eta neke guztiak, beretzakotzat har zitzala, Aitari eskaintzeko.
‎Horregatik diot ez uste izateko gela gutxi direnik, milioika baizik; izan ere, arimak era askotara sartzen dira hemen, guztiak asmo onaz. ...behar du gela batzuetatik besteetara igarotzea oztopatzeko eta, arima gaixoa horretaz ohartzen ez denez gero, era askotara egiten dizkigu iruzurrak; erregea dagoen lekutik hurbilago daudenei ezin die egin hainbeste; hemen, ordea, oraindik munduko gauzetan sarturik eta atseginetan murgildurik eta hango ohore eta gurarietan barreiaturik daudenez gero, arimaren zerbitzariek (zentzumen eta ahalmenak) ez dute Jainkoak berezko izaeran eman zien indarrik, eta arima hauek erraz izaten dira mende hartuak, Jainkoa ez iraintzeko gogoaz jardun eta egintza onak egin arren. Beren buruak egoera honetan ikus ditzatenek, ahal duten eran, Haren Maiestatearengana sarri sarri jo beharra dute, haren Ama bedeinkatua hartu bitarteko, eta haren Santuak, hauek haien ordez borroka egin dezaten, haien zerbitzariek indar gutxi baitute beren burua babesteko.
‎5 Arrazoi hauek eta beste batzuek baretzen dute gorespen hauek sortzen duten nahigabea, baina ia beti geratzen da nahigabe pixka bat, ez gutxi eta ez asko antzematen ez denean izan ezik; baina, ez dago alderatzerik, askoz ere nahigabe handiagoa da arrazoirik gabe jendaurrean ontzat hartua izatea, goresteko esanak baino; eta horren axola handirik ez izatera datorrenean, gutxiago izango du beste horiena; alderantziz, atsegin egingo zaio eta musika oso leun baten antzeko gertatuko zaio. Hau egia handia da, eta arima sendotu egiten du koldartu baino gehiago; izan ere, honezkero esperientziak irakatsi dio bide honetatik datorren irabazi handia, eta uste du ez dutela Jainkoa iraintzen beraren aurka jazartzen direnek; aitzitik, Haren Maiestateak baimentzen duela beraren irabazi handirako; eta hori argi argi sumatzen duenez gero, berariazko maitasun samurrez begiratzen die, eta uste du hauek adiskide hobeak direla eta gehiago irabazarazten diotela beragatik ongi esaten dutenek baino.
‎11 Dirudienez, honezkero ez du gogoeta egin beharrik hau ulertzeko, hortik igaro izanaren esperientziak, bere burua erabat ezgaitua ikusirik, gure ezerezaz konturarazten zion, eta zein gauzaezak garen; izan ere, grazia (hura gabe, antza denez, ez du egon behar, ekaitz honen guztiaren tartean ere ez baitu Jainkoa iraintzen eta ez bailuke irainduko munduko ezergatik ere) hain dago ezkutuan, non Jainkoaren maitasunaren txinpartatxorik ere ez duela ikusten eta sekula ere ez duela izan iruditzen baitzaio; izan ere, ezer onik egin badu edota Haren Maiestateak mesederen bat egin badio, guztia ametsetako gauza eta irudipena begitantzen zaio. Bekatuak egin zituela, ordea, ziur ikusten du.
‎5 Arima honaino iristean, ez ditu Jainkoaren aldeko asmoak soilik; Haren Maiestateak asmo haiek egitez betetzeko indarra ere ematen dio. Haren zerbitzurako dela uste duen guztira oldartzen da; eta ez zaio nekagarri egiten, argi ikusten duelako, diodanez?
‎Emazkidazu, Jauna, nekeak; emazkidazu jazarpenak. Eta egiaz nahi ditu, eta gainera onik irteten da haietatik; izan ere, dagoeneko bere kontenturik begiratzen ez duenez gero Jainkoa kontentatzea baizik, haren atsegina Kristok izan zuen sufrimendu handiko bizitza zer edo zertan imitatzea da.
‎13 Eta hain desira bizi hau izaten deabruak lagundu balio? Gerta daitekeena da; Kasianok biziera oso latzeko eremutar bati buruz kontatzen duenez, putzu batera bere burua botatzera eragin zion, hala Jainkoa lehenago ikusiko zuela-eta; nik, horratik, uste dut ez zuela Jainkoa zerbitzatuko apaltasunez eta ongi; izan ere, Jauna zintzoa da eta Haren Maiestateak ez luke baimenduko hain gauza nabarmenean itsutu dadin. Baina argi dago, desira hori Jainkoagandikoa balitz, ez ziokeela kalterik ekarriko:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia