Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
‎Asfaltoa ozeano beltz bat bezalakoa da (edo da nire begietan). Bakarrik nago, eta ez dut inoren beharrik. Izerdia itsaso bat bezalakoa da (edo da nire gorpu  tzean).
‎azken bagoia ginen. Eta orain ez genuen inor aurretik. Eta leihatilak eta ateak hermetikoki itxita zeuden, ongiegi itxita egon ere, pentsatu nuen nire kabutan ikuskapen zehatz mehatz baten ondoren; ez mailurik ez tresna puntadunik zegoen, ez halakorik leukakeen bidaiaririk ere, guztiz ezinezkoa gertatzen zen, beraz, beirarik haustea handik irteteko edo laguntza eskatzeko.
‎" Hauxe izan da ene sumendia, laba honen indarrak ehundaka sabel, ezpain, tunel, sarobe ernaldu ditu, ene gogoz kontrara, diru apur batzuen truk. Maria Magdalenaren leinuari fidel izan nintzen, egia da, baina orain, orain Gabriel goiaingerua nauzue, bere suzko ezpatarekin, eta nik salbatuko zaituztet bekatuetatik, kainendandik, judas gaiztoengandik, eta nire arbola, nire suzko kirtena ez du inork ebaki ahal izango, zeren, jakin bezate arerio guztiek, berau suntsituta ere, atzera loratuko dela zuhaitz bat bezala, gero eta ederrago, gero eta indartsuago". Jendeak eskuak lehertu beharrean txalotu zituen hitzok Hadesetik, eta halaxe erretirarazi zuten Abdul kaiolaratua.
2001
‎Itxi egin dute. Aitona amonak egoitzara joan dira bizitzera, ez dute inoren karga izan nahi eta. Aita gaixotu egin da, eta amak hogeitaka urtez gordeta eduki duen maistra titu  luari hautsak kendu dizkio oposaketak prestatzen  hasteko.
‎Penagarri da gure jendea atergabeko lan deslanean ikustea, baita lehenagoxekoek argi baino argiago ikusi zituzten auzietan ere. Lizardi ez dugu atzokoen artean ahaztuena, baina halere ez du inork aipatu hark zorrozki egin zuen bereizkuntza (Itz lauz, 1934, 146): " Ortarako...
‎Jakina, nabarmenagoa izaten da, aho literaturaren fruitu horiek nolabait gorde baldin badira. Bestela verba volant esaten zuten lehen, hitzak haizeak eramaten omen ditu, eta, nolabait gorde ez baldin badira, betiko galtzen dira eta orduan ez du inork horretaz kezkatzeko arrazoirik.
‎Baina muga bat badago; esan nahi dut, honenbeste hiztunetatik behera erabiltzen den hizkuntza txikia da eta txikia denez, eta hor dago kontua, besteren premian dagoena, edota hortik gora pasatzen baldin bada, hizkuntza handiagoen artean sartzen da eta ez du horrenbesteko besteren laguntzaren premiarik. Hizkuntzak berez ez du inoren premiarik; hizkuntzak berez, hizkuntza den aldetik, ez du inoren eta ezeren premiarik. Hori euskaraz baino erdaraz hobeki adieraz daiteke, guk erabiltzen dugun euskaraz hitz jokoak –Hiribarrenek erabiltzen zuenean, bai, O mihi ederrena, hasteric gabea!
‎Baina muga bat badago; esan nahi dut, honenbeste hiztunetatik behera erabiltzen den hizkuntza txikia da eta txikia denez, eta hor dago kontua, besteren premian dagoena, edota hortik gora pasatzen baldin bada, hizkuntza handiagoen artean sartzen da eta ez du horrenbesteko besteren laguntzaren premiarik. Hizkuntzak berez ez du inoren premiarik; hizkuntzak berez, hizkuntza den aldetik, ez du inoren eta ezeren premiarik. Hori euskaraz baino erdaraz hobeki adieraz daiteke, guk erabiltzen dugun euskaraz hitz jokoak –Hiribarrenek erabiltzen zuenean, bai, O mihi ederrena, hasteric gabea!
‎Hori euskaraz baino erdaraz hobeki adieraz daiteke, guk erabiltzen dugun euskaraz hitz jokoak –Hiribarrenek erabiltzen zuenean, bai, O mihi ederrena, hasteric gabea! esan baitzezakeen, euskararekin ari zela– egitea zailago baita; alegia" la lengua no tiene lengua", hizkuntza bera ezin mintza daiteke, hizkuntza hori darabilten hiztunak mintzatzen dira, eta hiz  kuntzak ez du bere buruari laguntzeko eskurik eta hizkuntzak horrexegatik beragatik ez du inoren premiarik, premia dutenek hizkuntza hori dakitenak dira edota hizkuntza hori erabiltzen dutenak; beraz, beti hizkuntza diogunean hiztuna sartu nahi dugu; ez, esate baterako, gure kasuan, euskara bera, euskalduna baizik.
‎Eusko Ikaskuntzak, hona bestea, goian aipatu ditudan hitzak zituen armarrian. Herri elkarte izan zen hura ez zuen inork, oraindik orain besterik idatzi bada ere, debekatu, izendatuki bederen. Lazaroren gisa lurpean egona dugu, soil soilik, horrenbeste urtez.
‎gertakizuna poliki josia dagoela, holakoren lana harrigarrizkoa dela, besteak ere hainbestean egin duela, eta abar. André Cayattek ez zuen inoren jolaserako egin film hau, horren bidez mandatu bat –gaur esaten den bezala– zabaltzeko baizik. Ikusleak astindu nahi ditu eta lazki marruskatu, ez balakatu.
‎Hor azaldu dira, gogoangarrienetatik bat edo beste aipatzeko, Azkueren MorfologÃa vasca osoa –ez da laburra– eta Altuberen Erderismos eta El acento vasco, euskararen kaltean beharbada U. jaunaren ustez. Eta ez du inork aditzera eman, nik dakidanez, Euskerak, bigarren agerraldi honetan, bere ohiturak aldatuko zituenik. Ez zuen, bada, U. jaunak besterik itxaroteko eskubide handirik:
‎Gure Erdi Aroko historiaren hutsune nabarmen hori ez du inork oraindik bete eta ez dakigu gainera noiz izango den inor zertxobait bete  tzeko gauza. Etxaideri, jakina, ezin diezaiokegu horrelakorik eska, historialaria ez denez gero.
‎Haren gogo erne, beratx eta irrikor, bare eta aldartetsuak, eguzki eta laino, eta hodei ñabarrak zeruan barrena lasterka? opa zuen bizi eta heriotza hortxe dago, hitz gutxitan emana," Urte giro" en azken hogeita sei bertsoetan, eta ez luke inork, burdinaz eta tupikiz ondu nahi balu ere, irudi sendoagorik sortuko.
‎Are gehiago, uste dugu kritikorik onenak ere baduela, izan, zimendu sendoen premia, eta zimenduak gehienbat behealdean egon ohi dira eta ez teilatu aldean. Okerrenean ere, ez du inork, ezta ikertzaile goitarrenak ere, inolako kalterik hartuko gure peoi lan apala dela medio.
‎Nornahik aski harrigarri deritza iraute etengabe horri, eta horrela iritzi behar ere. Artean bederen ez du inork, jende piloa saiatu delarik, esplikazio oso beterik aurkitu.
2002
‎Josu R k ilunabarra irentsi zuen, eta ilunabarrak bere baitan murgiltzera gonbidatzen zuela deliberatu zuen. Eta hala, gonbit hari amore emanez, ez zuen inorekin hizpiderik bilatu, eta arreta nonbait finkatu beharrez, bere oinen erritmo geldoari jarraitzera bere baitaratu zen.
‎Bai baitago hor, inork ere aipatu ez arren, halako itun ezkutu bat, soinekoaren binperra erakutsian uztea debekatzen diguna. Gure abeniko isil horren azpian ez du inork ere bere izena jarri, baina guztiek errespetatzen dugu, hor egiten baitugu denek ohorezko abaro: zuek, beste errealitaterik ezagutu gabe, itzalpe horretan biltzen zaretelako, eta guk, gure gogoan genuen berreskuratze distiratsu hartaz ahaztuz, ezinbestean nahiago baitugu gerizpe goxo horretan lokartu.
‎Gaztelania ere gurea da, eta gaztelaniak aberastasuna ematen digu, ikaragarria gainera. Hizkuntza kontuetan nik ez dut inor ere ito nahi, ez dut dudan aberastasun bati uko egin nahi: gehitu nahi ditut, ez dut kenketarik nahi kontu hauetan, eta saiatuko naiz jendeak hau pentsa dezan.
‎Ile luzea uzten genuen guk, bizarra ere zenbaitek, eta gona laburrak neskek. Eta barkatuko didazu txotxolokeriekin hasten banaiz, adin kontua izango da, baina lepoa, bekainak edo mihia ez zituen inork ere zulatzen, ez sudurra metalezko uztaitxo distiratsu batekin josten, gorputzak sortzetik dituen zuloak aintzat hartzen baikenituen eta aski izan zitezkeelakoan bakean uzten: egunen batean azaldu didazu nola arraio konpontzen zaren katarroa edo hotzeria bildu ondoren burutik beheitikoarekin hasten zarenean.
2005
‎Aitak, hain barea eta onbera izaki, nahikoa ondo eutsi zion animuari; tiroka hasten zirenean, metro batzuk gorago botatzen zuen. Ziur zegoen ez zuela inor hil, bala galduren batek jota ez bazen. Aurrez aurre zeuzkaten lubakietan mugitzen ziren itzal urrun haien artean, anaia zaharraren aurpegia ikusi uste zuen etengabe, hura ere izuturik, bera bezala.
2006
‎Txundituta nengoen: aerodromoko jarduna hutsaren hurrengoa zen, bulegoan sartu arte ez genuen inor ikusi garitako guardia hantusteaz eta barrakoietaraino eraman gintuen soldadu handikoteaz kanpo. Bulegoan sartu ginenean ere, bertako jardueraren motela pilatu zitzaien nire ordu arteko desilusio txikiei.
2007
‎Negar batean lehertu zen berria jakin zuenean. Lisak behin eta berriro esan behar izan zion baietz, etxera joan zitekeela, ez zuela inoren konpainiaren beharrik, alegia, baina Pilarrek bazekien, familia lokarririk gabe ere, agurearen eta Lisaren arteko harremana oso estua izatera iritsia zela, eta ez omen zitzaion gizalegezkoa iruditzen saminean bakarrik uztea. Kostata amore eman zuen.
2008
‎–Uste dut ez duela inorekin egoteko gogorik, berarentzat denbora behar duela. Esan, ez du esango.
‎Laztanak zintzoak dira; eta laztan zintzoak, hitz zintzoak baino sinesgarriagoak. Inoiz ez nau inork horrela desiratu. Ezagutzen ditut esku hauek:
‎ez dagoela euskal etxerik edo klubik Anchoragen, eta, berak dakiela, ezta euskaldun jatorriko biztanlerik ere. Bera ere, euskal kontuekiko interesa piztu zitzaionean, saiatu zela euskaldunen arrastoak topatzen bertan, baina, Boisetik 1960ko hamarkadan hara joandako bikote bat izan ezik, ez zuela inor aurkitu, erretreta hartzean itzuli ziren, gainera, Idahora?, eta, ondorioz, ezin izan zuela euskararen eta euskaldunen inguruko talderik sortu Anchoragen, bere intentzioa hori izan zen arren, penaz esaten dit hori bere mezuan?. Albisteak, ordea, pozez gainezka jarri nau ni, hori baitut amets:
‎Gauzak garbi: hau euskaraz idazten dut, zeren erdaraz ez bailuke inork argitarako. Esan beharra daukat:
‎Egiten dut galde, haur baten argiarekin: munduak uste baldin badu, ogia, dirua edo libertatea eduki litezkeen bezala, arrazoia ere eduki litekeela, orduan zergatik ez du inork egundo arrazoia eskatu, ogia, dirua edo libertatea eskatzen diren bezala?
‎Zeharoko tontorik ez dakit dagoen (ez da egongo," tonto axkarra" oso ugaria da-eta), baina badakit zeharoko azkarrik ez dagoela. Ez dago pertsona azkarrik eta argirik; ez dut inor ezagutu, alderen batera edo askotara tonto herren nabarmena egiten ez duenik," azkar tonto motza" ez denik.
2009
‎–Baina, ez duzu inor zain. Lagun asko izango dituzu, senideak, familiako asko.
‎–Nahi duzu esatea zer izan zaren niretzat? Inoiz ez dut inor zu baino maiteago izan, esan zuen Dariok, egia esaten ari zela sentituz, baina ez egia osoa, ezta zatirik handiena ere; bai, ordea, egia erabateko eta komunikaezin horren muinaren zatirik baliotsuena.
‎Gau hartan, aurreko eguneko zubia agertu zitzaion ametsetan. Elefantea zubia gurutzatzen ikusi zuen ke artean; beste aldean, ordea, ez zuen inor zain. Bide erdian, elefantea begira geratu zitzaion une batez, zerbait adierazi nahian bezala.
‎Cuando la tensión se estaba haciendo insoportable miré si estaba abierta alguna puerta del segundo piso que daba a la escalera y cuando comprobé que, efectivamente, habÃa una, me tranquilicé, porque en el caso se que se presentara la policÃa no tenÃa mà ¡ s que marcharme por la puerta trasera. Laster jakingo zenez, atxilotuek ez zuten inoren izenik eman, eta Mariok ohiko bizimodua egiten jarraitu ahal izan zuen. TOP, Tribunal de Orden Publikoko fiskalak sei urteko kartzela zigorra eskatu zuen atxilotuentzat.
‎Fida zaitez nitaz, ez izan beldurrik; eta, dena dela, huts egingo banu eta elurrak estaliko balitu gu bion gorputz akituak, ez litzateke izango hain izugarria ere, zu eta ni elkar hartuta garbitasun honetan, bi buda izaera uztarturik elurraren lurralde epelean, karmaren lokarrietatik aske, birjaiotzeen gurpiletik aske, nonahiko kontzientziarekin bat eginik; orduan ikusiko zenuke zer nahi izan nuen nik biontzat, zeri uko egin zenion itsumenagatik eta ego hutsagatik, baina ez dizut errurik egozten, ezjakintasuna da gizakion bekatu bakarra, horregatik sufritzen dugu; gogoratzen zer nolako erasoa jo zenidan?, gaixoa, nola salatzen ninduzun: Ananda, badakizu barru argitzea zer den, zuk zeuk ezagutu duzu zeure baitan; orduan, zertarako nire laguntza?, edozerez harago iristeko ahalmena duzularik, zergatik ba sufritu zure atzetik jarraitzerik nahi ez dudala eta?, ez zenuke inoren laguntzarik behar zure betegintzarre espirituala lortzeko; eta kontu horiek guztiak ipuin huts balira, zer?, zer da ba Kailas mendi sinboliko hori, zer Cervino Materhon gailurraren pareraino lebitatzea?, neuk ere ikusi zintudan lebitatzen Kumbamelan, egia da, lurretik hamar bat zentimetrora, baina orain ez nago erabat ziur, agian ilusio optiko hutsa izan zen; zer da energia zurrunbi... nire laguntza behar omen duzula argitze iraunkor bat biontzat lortzeko, nola jar dezakezu horrelako proiektu baten oinarrian ni zuri loturik eusteko behar konpultsibo hori, ez al zara jabetzen ama galdu zenuen bezala ni galtzeko beldur zarela; ez jarraitu, Sara, zital hori, erotu egingo nauzu; ikusten nola galtzen duzun kontrola, Ananda, ez erantsi eskurik niri, ostia, nazkaturik nago zure mehatxuez, a zer kaka argia zurea, ez ukitu ni gero, ulertzen, bortxatzailea, ama putaren semea; ez hitz egin horrela, Sara, dena zikintzen duzu, dena pikutara bidaltzen duzu; pikutara bota zer, Ananda, zure paranoiak?, Iñigo eta Xabierren ustekeriak?, nik bizitza bizi besterik ez dut nahi, behin batean ezagutu nuen gazte ezti eta jakintsu haren ondoan, berrogei urteko asko baino helduagoa eta tinkoagoa zinen, segurtasuna eskaintzen zenidan eskalatzen ari ginela, yogako klaseak antolatzen ari ginela, diru arazoren bat gertatzen zenean, hantxe eusten zenion lasai, neurritsu, neba Kandidorengandik eta haren jokabide bortitz eta intoleranteetatik babesten ninduzun, desarmaturik uzten zenuen zeure ahots harmoniatsu horrekin, zer ostia gertatu zaizu, orduan bai zinela maisu handia niretzat, argiduna, ez al zara konturatzen zeu izan zarela dena kakaztu duena, eman dezagun zuk adierazi bezala direla gauzak, bizimodu argitsu eta zoriontsu bat dugula zain, zuk eta zure lagun berri horiek seinalaturiko bide horretan barrena, baina ezin dut itsu itsuan aurrera egin, Ananda, zugan soilik fedea dudala, jainko ahalguztiduna bazina bezala, eta areago Iñigo eta Xabierrengan fidaturik, horiek ez daude burutik sano, ezin dut, ikusten baitut argi eta garbi nora zoazen, horra non agertu zaizun barruan gorderik zeneraman haur abandonatu eta beldurtia, eta nik ezin diot jarraitu esklabo egin nahi nauen ume apetatsu horri, amaren hutsunea betetzeko baino ez nau-eta behar; nor zara zu nire amaz mintzatzeko, urdanga, ezta hitz erdi bat ere hari buruz, edo bertan hilko zaitut, entzun?; hil nazazu, ez duzu potrorik, hil nazazu, aurpegian zartako bat emateko baino ez zara gauza, ume negarti baten pare, jo nazazu ukabilez, potrorik baldin baduzu, eta amaitu dezagun hau guztia, ez nazazu besarkatu, ez ezazu negarrik egin, ostia, ume puta, aska nazazu, kendu zeure aho hori nire tititik, aska nazazu, ume gaixo bat besterik ez zara, ez ezazu negarrik egin, tira, zatoz, jarri hemen, kulunkatu egingo zaitut, baina ez jo ni berriro, ez didazu minik egiten, baina umiliatu egiten nauzu, ez didazu minik egiten, baina egunen batean kontrola erabat galduko duzu, zatoz, ez egin negar, maite zaitut, laguntza bilatu behar dugu, espezialista batengana jo, ez begiratu horrela, ongi, ez gara joango, ez baduzu nahi ez gara joango, ez zaitut inoiz utziko, ez izan beldurrik, ez zaitut utziko, maitekorra izan behar duzu nirekin, fidatu nitaz, leial natzaizu, beste inorekin ez nintzateke oheratuko inola ere, non aurkitu zu bezalakorik, galduta nengoen, nerbio arazoekin, bizitzan aurrerabiderik gabe, kaka hutsa nintzen, eta zu ezagutu eta eraldatu egin nintzen, bai, zuri zor dizut dena, buruz ongi samar jantziriko emakumea bilakatu nauzu, eskalatzaile bikaina, yoga irakaslea, eta bizi gogoa dut orain, ez nazazu hain estu hartu beraz, ez ezazu ito nigan jaioarazi zenuen ilusioa, zu ezagutu zintudanean erabat aldatu zen nire bizitza, orduan bezala jarraitu nahi dut, ongi dago, saiatuko gara beste urrats bat aitzina egiten, baina emadazu denbora pixka bat, ulertu egin nahi dut, ez diozu beldurrik izan behar ni galtzeari, heldutasun eta jakinduria handiko pertsona zara, ez utzi ezeri gure harremana zapuzten, gure bide espirituala eteten, egin negar, egin negar, badakit, uste duzu ez dudala ezer ulertzen, zuk dena argi duzu, badakizu nondik jo behar dugun betegintzarrea lortzeko, mendiak eskalatzen ditugunean
‎Lainoa pixka bat altxatu bezain pronto abiatuko nauk gora, bi horien bila. Arrebari zerbait gertatzen bazaio, jo eta txiki txiki egingo diat txoropito hori; izatez ez nauk inor jozale, baina arreba, kuidau gero, ez dezala inork ukitu. Morroi horri ez zioat tankera onik hartu inoiz, hainbeste bake eta hainbeste mistika... eta, gainera, beste zoro horiekin juntatu zenetik, Iñigo, Mirentxu eta haluzinatu horiekin...
‎Zapia atera, eta zintz egin behar izan nuen, bizpahiru bider, petrilaren atzetik irten baino lehen. Itxura denez, ez zuen inork kandelarik edo piztu nire alde: zuen bizilekura hurbiltzea besterik ez zitzaidan bururatu.
‎Ispiluek ez dute inoren isla
‎Erraza da hizkuntza kontuetan katramila sortzea, baina, adostasunak edo desadostasunak gorabehera, gezurretan ibili nahi ez duen orok onartu eta aitortu behar du kontsumitzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Euskadiko araubideak ez duela inor behartzen esparru pribatuan gogoz kontra euskaraz hitz egitera. Behartu, ez du inor behartzen; araudiak bermatzen duena da zenbait enpresak eta establezimenduk ezin izango dutela eragotzi kontsumitzaileek euskara erabiltzea, eta, euskara erabilita ere, artatuak izango direla. Beste hitz batzuekin esanda, araudiak bermatzen du zenbait enpresak eta establezimenduk ezin izango dietela kontsumitzaileei gaztelaniaren erabilera inposatu, euskararen kaltean.
‎Araubidearen argitan ez luke inork gaztelania baztertuta geratuko den beldurrik izan behar. Gure beldurra da, ordea, araubidearen aurkako zenbait jarreraren atzealdean gordeta dagoen asmo ezkutua dela herritarren hizkuntza eskubideak mugatzea, esparru pribatuan erabat ukatzeraino mugatzea.
‎Gehiago ere esango dugu: ez luke inork elebakarrak laidotzeko tentaldian erori behar, ez baita bidezkoa, ez justua, inola ere ez onargarria. Inor ez baita errudun hemen.
‎Denoi dagokigu errealitate hori gainditzeko bideak irekitzea, eta irekitako bideez baliatzea, zenbat eta lehenago, hobe. Norbanakoarentzat eta gizartearentzat onuragarri ez den ezer ez luke inork balio sozial positibotzat babestu behar. Hain zaila ote da ulertzea, elebakartasuna, eta batez ere elebakarrak, euskal herritarretatik gehienak, oraindik ere?
‎Jakin behar dugu, eta batez ere, elebakarrek jakin behar dute? elebidun izateak ez duela inor hizkuntza bat edo beste erabiltzera behartzen, eta ez duela behartuko; beude lasai, elebidun izateak hizkuntza hautatzeko aukera eman besterik ez du egiten eta. Jakin behar dugu, euskara errespetatzen dugun guztiok jakin behar dugu?
‎Egia da zenbaitek, zenbaitetan, euskara batuaren eraikuntza uniformetasun gehiegizkoarekin nahastu duela. Esan nahi dugu, adibidez, euskara batua sortzeak ez duela inor euskalkiak ez gutxi ez asko gutxiestera eraman behar, edo kode batua sortzeak ez duela esan nahi forma estandar bat eta bakarra behar denik eremu guztietarako. Administraziorako egoki den estandarrak ez du zertan egokia izanik hedabideetarako.
2010
‎–Azterketa mediku batean gaude. Nik dakidala, ezkondua egoteak ala ez egoteak ez du inoren osasunean zer ikusirik, Andres.
‎Mikel Ormazabalek agintariei buruz esan duena ez dela zehatza erantzun dio, bera antolatzaileetako baten alabaren senargaia izateak inolako eraginik ez duelako. Mijail Bakuninek bere botoagatik ez zuela inor ezkongairik gabe utzi nahi erantsi du eta prest zegoela behingoz baiezko botoa emateko Ormazabal jauna bikoterik gabe geldi ez zedin baldin bazen. Mikel Ormazabalek komunean egon den bitartean askoz hobeto egon direla erantzun dio eta, mesedez, matrimonioa bezalako gauza garrantzitsuekin bromarik ez egiteko.
‎parte hartu, zure iritzia eman, jarri zure aletxoa. Kontuan hartu ez duela inork zure ordez egingo eta guztion indarra eta parte hartzea behar dugula, zurea ere bai, hau ondo atera dadin.
‎Hirugarren testiguak, Joanes de Hualde, natural frances, oficial cantero, de 23 años, residente en la ferreria de Arranbide, donde trabaja en la fabricación de la casa de ella, con sus oficiales hala dio: egun hartan, arratsaldeko ordu biak aldean, Arranbideko burdinolako langileen sustento ordinario bila joan omen zela Goizuetara, bere arrosarioa eskuan zuela, eta haruntzekoan ez zuela inor topatu bidean, baina, honuntzekoan, Alduntzingo oletako langileekin hizketan hasi bezain laster, hilaren berri eman ziotela.
‎Aspaldiko partez, ipar tentea hor azalduko da ate joka datorren astearte inguruan. Noski, ez dut inor behartzen" gartak" edo koarta tenporak ongi" apuntatuta" jaso ditzan: gustuko duenak egin dezala.
2011
‎–Janek gero eta garbiago ikusten zuen dena?. Baina Werfelek ez zuen inor hil; inguratuta zegoela ikusi zuenean, bere buruaz beste egitea erabaki zuen: horrekin, alde batetik, sekta bera babesten zuen, eta bestetik, beste mundu horretara mugitzen zen.
‎Gainera, egunez giroa bazegoen errekara joaten hasi nintzen amuarrainak harrapatzera edo eguzkia hartzera Okillegi eta Berdabio artera. Erreka ez zen txikia, putzu ederrak zituen eta amuarrain hobeak, eta ez zintuen inork ikusten, ez baitzuen biderik eta oteek eta laharrek dena estaltzen zuten. Eguraldi txarra bazegoen, mutilari ardiekin laguntzen nion Artikutza aldera edo ardiak jezten, gazta egiten hasiak baitziren, eta horrela pasatzen genuen denbora.
‎Herrian bertan alemanak zuten zalditegitik zaldi batzuk lapurtzeko ni animatu nahian zebilen. Esaten zidan alemanek bazkaltzen zuten bitartean zaldiak ez zituela inork zaintzen, eta alemanen barrakoitik urrutien zeuden zaldien itxituraren langa ireki besterik ez genuela egin behar. Azkenean, hurbildu ginen, ireki genuen langa eta batzuk Urruña aldera uxatu genituen alemanak haien atzetik joan zitezen, eta hiru zaldi Larrun mendi aldera eraman genituen han gordetzeko asmotan.
‎Hori oraindik ez du inork aztertu, zergatik jendaurrean zerbait egin behar duena urduri jartzen den. Ez du inork ongi aztertu; hor osagarri asko daude, alde batetik... nork bere buruarekiko lehia bat bezala dago, ea gauza naizen nik barruan dudan hau kanporatzeko.
2012
‎Aitortzen zuen pena emango ziola zozorik ez ikusteak plazako lorategietan, halako bat ere gabe utziko baitzuten berria. Baina gutxi axola zitzaion bere pena; ez zuen inork esan beharrik edukitzen konturatzeko oraingo haurrentzat egungoa izango zela betiko Gaztelu Plaza. Bestalde, ez zuen inolako eragozpenik belar gabeko plazak ere eder askoak izan zitezkeela onartzeko; adibide gisa, italiar tradizioko harrizko txundigarriak aipatzen zituen.
‎Eztarrian pilatu zaizkion gorroak askatzeko, eztul egin du Inasek, bitan; horrela hautsi du luzea iruditu zaion nora ezean emandako unea. Abian jarri ahal izateko gutxieneko jarraibideak ezagutu beharra daukanez, Zuzendaritzara itzultzeko erabakia hartu du; institutura sartu denean, hara joan da artez artez, baina ez du inor aurkitu bertan; irakasle gelan egin dioten harrera ikusita, berriro Zuzendaritzan saiatzea izango duela egokiena pentsatu du.
‎Aitaginarrebak ez du inor behar denbora betetzeko, badaki bakarrik egoten; are gehiago, berehala igartzen zaio jendearekin baino gusturago dagoela bakar bakarrik.
‎Coudrayren aurretik pasatu ginen (Colettek begirada triste eta jeloskor bat zuzendu zuen hango leiho irekietara), basoa zeharkatu eta errotaren ondoko zubiraino iritsi ginen. Etxeko jendeak ikusi gintuen zubia zeharkatzen, baina nola ez gintuen inork agurtzen, Coletteri galdetu nion ea nik ezagutzen nituen betiko maizterrak al ziren, istripua gertatu zen gauean mutiko hura Coudrayra bidali zutenak.
‎Azkenak ginen. Ez zen jendearekin nahastu, ez zuen inor inguruan irteerako kontrola pasatzerakoan. Kontrolaren arduradunak adeitsu agurtu zuen.
‎... ez dute berehalakoan esango ezer txarrik zugatik, ez du inork inoiz esango neurria galdu zenuenik ezertan...
2018
‎Sua ez du inork bere eskuko, inork ez daki zein puntutan bihur  tzen den hotza izotz, ezin da jakin azkenekoa dela lepoan estututako urka bilurrak pasatzen utzi duen arnasatsa. Baina torturari buruzko nire zalantza ugariak Erregeri adierazi orduko, hark gelberatzat joko ninduenez, irabaziren bat atera nahi izan nion nik torturari, ordu arteko usadio guztia aski baldartzat baneukan ere.
‎Zaldia eta jantzita neraman arropa ondasun bakar, buhame alderraia izan naiz ordutik, eta orduan hartutako hiru asmo soil izan ditut bizitza osoan muga bakar: ez nintzela inoiz aterpe baten babesean biziko; ez nuela inorekin ohe traturik izango; ez nintzela sekula indarraz baliatuko. Ez dut harrezkero inoren kontra eskurik jaso; ez dut emakumerik, ez nahi ere; nire loak zerua izaten du izara, eta ez dut sekula aterpe batean hiru egun baino gehiago egin.
2019
‎Bada emakume bat, askotan ikusi duena bakarrik, bere kasa. Itxura batera, ez du umerik ez familiarik, ez du inorekin harremanik edo maitasuna agertuko dionik. Berrogeita hamarren bat urtekoa ematen du, nahiz Lale ohartu den gizon eta emakume errumaniarrek beren adinari dagokiona baino zaharragoak ematen dutela.
‎–Egundaino ez dut inor ezagutu Strafkompanie tik atera denik. Beraz, ondo egina, dio Baretskik.
‎Eta ez daude prest jan  tziak partekatzeko. Borroka pizten denean, SSek ez dute inoren alde egiten; hein berean zigortzen dituzte parte hartzen duten guztiak, errukirik gabe: jateko arrazio eskasa ukatzen zaie liskar eragileei; zartako latzak jasotzen dituzte fusilaren ipurdiarekin edo modu basatian jipoitzen dituzte zigorrarekin, eta beren kideak begiratzera behartzen dituzte.
‎" Eramaiozu botila hau aitari. Ziurrenik norbait laguntzen ibili zaizula esango dizu, baina zuk erantzun ez duzula inoren beharrik halakoak egiteko".
‎Eskola garaia zen eta emakumeak ez zuen egunik huts egiten ahal, etsaminen edo azterketen garaiotan. Konponduko ziren gizonak gizonen artean, ez zuten inoren premiarik.
‎Akabera mantso dator eta mingarria da. Nik, sakon sakonean, ez dut inor gorrotatu nahi, baina zerbait ernetzen ari da nire baitan, haserre suntzitzaile bat edo  (askotan agertzen da hitz hori Biblian).
‎Errumaniera, Hizkuntza Globala: eragozpenik ez du inork ez errumaniera ulertzeko, ez errumanieraz egiteko. Unibertsala egin ote da erbestea?".
2020
‎Lupe ez zen eskolara berehala itzuli, ikasturtea bukatu bitartean ez zuen inork ikusi gelara inguratzen, Mikela hura konbentzitzen ahaleginean saiatu bazen ere.
‎Zuek joango zarete, denbora hau pasatuko da, iluntasun hau pasatuko da eta noizbait liburua aurkituko du norbaitek eta dena argitara aterako da. Eta zu ez zaitu inork gogoratuko, Dario, ez da zure oroitzapenaren arrastorik inon gordeko, eta nirearena ere ez, baina Ramonek nire alabari egindako maitasun poemak hor egongo dira. Gure miseria, gu biok historiaren une honetan hemen bizitzen ari garen hau, ez du inork gogoratuko.
‎Eta zin egiten dizut hemen ez dagoela ezertxo ere. Hemen ez zuten inor fusilatu, eta esango dute nahi dutena leku honi buruz zerbait esan nahi dutenek, baina, aditu ondo hau: infernuraino zulatzen baduzue ere, ez duzue ezer aurkituko, hemen ez baitzuten inor hil!
‎Aurten, lehenbizikoz konturatu haiz barakuilu maskorretik irten haizela. Orain arte kalean ez huen inor ikusten agurtzeko. Kirolean trukatuz jendarteratu haizela dirudi.
‎Kirol instalazio hauek 1971n inauguratu ziren Felix Oraá presidente zela. Era horretako instalaziorik ez zuen inork estatu mailan. Athletic aitzindari izan zen.
2021
‎Lagunak ere urratuta ditu zapatak, eta horregatik gustura gaude elkarrekin. Lagunak ez du inor errietan hasiko zaionik jantzita dituen zapatak direla-eta, neba bat besterik ez du, mendian bizi dena eta ehiztari botak jantzita dabilena. Berak eta biok ondo dakigu zer gertatzen den euria egiten duenean, eta hankak biluzik eta bustirik daudenean, eta ura zapata barrenera sartzen denean, eta orduan urrats bakoitza egitean hots ahul hori, plisti plasta moduko zera hori entzuten denean.
‎Kaka zuentzat! Eta neu ere malko jario, barrutik kauendioska, inoiz ez dut-eta inoren aurrean kontrola honela galdu. Zure osabaren ahul-une bat, ilobatxo.
‎Sikario bat, semaforo batean bi tirotan akabatuko zaituena? Oro har, herritar arruntak ez du inork bera hiltzea galarazteko modurik, norbaitek horixe erabaki badu. Niri, ikusten ditugun kasuak aztertzea gustatzen zait, iristen zaizkidan hilketen tokiak analizatzea, eta erasotzailearen aurrean bizirik nola irten nintzatekeen pentsatzea, modu praktikoan, baina ez dut neure burua engainatu nahi:
‎–Aitana, engainatu egin zintuzten, oheratu nahi ez zenuen inorekin oheratzeko.
‎Batzuetan horixe besterik ez da behar, erraza da, belarria jarri eta aditu. Krimen batek inguruan duen hainbat jendek zer esan franko du, baina guk, ikertzaileok, ez diegu kasurik egiten, adituak garela uste dugu, baina ez dugu inor ezagutzen, ez erasotzaileak eta ez biktimak ez ditugu ezagutzen. Inguruan dabilen jendeak, aldiz, batzuek eta besteak ezagutzen ditu.
‎Amore emate bat zen, ez nuen interpretatzen asmatu. Paula hura jasotzera joan zen, kontsolatzen saiatu zen, baina Sergiok ez zuen inor ikusten, negarrik ere ez zuen egiten. Logroñora gabe, Gasteiza itzultzea hobetsi genuen.
‎Tipo hiperlagunkoia da. Atzo arte mundu guztiak Ignazio eskatzen zuen ekitaldi ofizialetarako, eta, hain zuzen ere, Blusa eta Neska egunean, eta bezperan, ez zuen inorekin egoteko planik. Ezta bere lagun taldearekin ere?
‎Ados? Inoiz ez dut inor etxera eraman. Haraxe joan nintzen alargundu eta gero, duela bi urte baino gehiago.
‎Ordura arte, nahiz eta emakumeek botoa emateko eskubiderik ez izan, gizonezkoek hauta zitzaketen. Alabaina, emakumeek berek ez zuten inor hautatzeko eskubiderik. Edonola ere, Campoamor eta Kent bezalako emakumeak salbuespenak ziren.
2022
‎...direla jakinagatik ere, nahi ez ditudala jakinagatik ere, tira, horixe baizik ez dut nahi, eta horretan pentsatzen dut beti, hil behar dudala pentsatzen ez dudanean izan ezik, eta hil nahi izatea dudarik gabe loturik dago larrua jotzeko eszenatoki horiekin, non aita batek bere alabarekin larrua jotzen duen trabesti irakasle batek eta bere ikasleak larrua jotzen duten agertokian, ordezkatze horiek ez dute inor engainatzen eta hala ere engainagarri gertatu lirateke, hobeko litzateke engainagarri gertatu ahal balira, zeren engainua hil ala biziko du egiatik askatu nahi duenak, eta berriz diot, aspaldi ulertu nuen barrutik hortzikatuaren natura, eta okerragoa da, narda xehetasunik txikienari lotzen zaiolako eta gero handik paisaiaren osotasunera barreiatzen delako, nire bezero, guraso eta psikoa...
‎...ni bere ondoan ikustea eta seinale bat eginez uxatzen ninduen, eta seinale hura ez zen hitz bat ere, gehiago zen zarata bat, txistu egiten zuen nire aldera, baina katuei txistu egiten zaien modura mahaira ez igotzeko edo landareekin ez jolas egiteko, hortzak estuturik eta jotzeko prest obeditzen ez badute, eta seguru samar amak ez zuen nahi nik haiekin lo egiterik, baina aitak bestela iritzi zion, ez du inor aztoratzen eta apenas mugitzen den esaten zuen aitak, zutaz babesteko behar dudan harresia da, pentsatzen zuen aitak, eta ama ez balitz ordurako larba bat, tematu eta ni oinen bidez ohetik botako nindukeen aurpegira ttu eginez nola egiten baitute arrek eme bat lortzeko lehian ari direnean, atzaparkada batez gauzaez bihurtu zezakeen amari traizio egindako gaztetasun hau, aitari hainbeste i...
‎...re handiko puta bat naiz, eskari handikoa, Hegoaldeko herrialdeetara ere joan naiteke bere buruari bankuko billeteekin haize ematen dioten Zuriekin batera, gauza guztiak bestela bezala erosten dituzten bezeroak dira, Zurien nagusitasuna azpimarratzea beste helbururik ez dute, dena erosi litekeela erakutsi nahi dute, hala emakumeak nola besteren miseria, eta gizon hauek nire adina bi halako izateak ez du inor harritzen, hondartzan ikusten gaituztenean jendeak badaki zer egosten ari den gure artean, guri kasu ez egiteko moduan antzematen dut, eta bestalde askotan galde  tzen diot neure buruari zer pentsatuko lukeen amak ni bere adineko gizon batekin horrela ikusiko banindu, amak ez luke ezer pentsatuko, berak ez dakielako gauza horiek ikusten, kontrasteak eta ez probableak, eta gainera ama ez...
‎Pentsatzen jarriz gero, ez dut inor ezagutzen, ezta puntu honetaraino tormentatzen nauen ama hori ere, eta nola ezagutu jan eta isilik egon baizik egiten ez duen bat, ez egotearen indarrez egiaz inor ez den bat, oroimenetik aspaldi ezabatu duen jainko baten oroimenez gatzezko estatua izatearen indarrez inor ez den bat, haizeak edertasuna kendu zionetik, eta gainera ama ahaztua dute denek, nik izan ezik beharbada, amaz pent...
‎–Nik uste nuen ez zuela inork zerutik deitzen...; tira, zerutik esan dut...
‎Jean Mariek ez zuen inor ezagutzen, eta irribarre egiten zion medikuari. Sukarrak ahituta, flotatzen ari zen unibertso arraro batean:
2023
‎Mungialdeko berbeta erabiltzen dute gamiz fikarrek. Aro bidaiariak ez du inor ikusi udaletxetik kanpo; sartu eta andre bat eta gizon bat ikusi ditu; galdetu, eta, bai, harekin egotekoak dira egualdi eta denporaz jarduteko. Aro bidaiariak ostagien izendapenetan sano kontu bitxiak aurkitzeko itxaropena dauka Fikan.
‎Hori gertatu zen gure ikasle ohi batzuengan: produktua ordaintzen ez dugun unean produktua gu bihurtzen garela ohartu eta horren ondorioak zeintzuk ziren jakin zutenean, eurak izan ziren harreman osasuntsu bat eraiki nahi izan zuten lehenak, ez baitzuten inoren produktu izan nahi. Beraiek kontrolatu nahi zuten mugikorra, eta ez alderantziz.
‎Gogoan izan behar dugu inori ez zaiola gustatzen behin eta berriz entzutea zer egin behar duen, eta debekatzeak, hain zuzen ere, debekatzen dena egitera bultzatzen duela. Hala ere, inork ez du inoren produktu izan nahi, eta aipatutako ondorioak jasan; gauza bagara horretaz jabetzeko, edozein aldaketarako ezinbestekoa den motibazio intrintsekoaren botoia aktibatuko dugunaren seinale. Gogoa badugu eta erabakitasunez jarduten badugu, erabilera osasungarrirako beharrezkoa den egitura eratu dugu.
‎Ikas dezagun egoera horietarako hiztegi eraginkorra: esan beharrean lasaitu, esan hemen nago behar banauzu, lasaitu hitzak normalean ez baitu inor lasaitzen, aurkakoa baizik, horixe baita, hain justu, ezin egin duena, lasaitu, eta horrek beldurtzen du, ezin kontrolatzearen sentipena; gainditu ezazu, ez da horrenbesterako esan beharrean, ulertzen dut horrela sentitzea; makina bat daude zu baino okerrago → Asko sentitzen dut zuk hau pasatzea; irten, burua lasaituko duzu horrela → Hartu behar duzun denbora; gauza guztiekin... → Indartsuagoa izan behar duzu → Besarkada bat behar duzu?; Lasaiago hartu zenituzke → Beti egongo naiz hemen behar banauzu; Ez horrenbeste pen  tsatu horretan, pasako da → Goazen paseotxo bat egitera, hitz egin eta arnasa hartzera...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia