Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2001
‎Eguzkiak ez du ia ezkutaldirik izanen, gauerdian uraren muga ozta ozta ukitu eta berriro hasiko da igotzen. Eta eguzkiarekin ilargia ere goian izanen da orain, lez.
2002
‎Nire arreba hori ez da ni bezalakoa, zeharo bestelakoa da. Oso serioa eta zuhurra da, ez du ia inoiz irribarre egiten (eta inoiz ez barrerik), eta zerbait garrantzitsua adierazi behar ez badu hitz bakar bat ere ez esatea hartu du arautzat. Bestalde, ez du inoiz elkarrizketa inozorik entzuten eta ezta arrazoizko kontuak ez direnak ere.
2005
‎Bidearen azken zatia autobusez egiten ari dira, Musashi Koganeiraino iritsi ondoren. Ametsek ez du ia hitzik esan Madokaren etxetik irten dutenetik, begiak paisaiaren punturen batean galduta dituela, ukondoa leihoan bermatuta eta aurpegia ukabil itxian. Naroak ere ez du haren isiltasuna apurtu gura.
‎Zure ahotik ez zen kexu bat atera, argi suma bazitekeen ere nork bere bizitza egiten duzuela... Astean zehar, ordutegi ezberdinak direla-eta, ez duzue ia elkar ikusten; larunbat arratsaldeetan, zu amaren etxera joaten zara eta bera musean jokatzera jaisten da tabernara; eta igandean, kalera joaten zara alabarekin eta zure gizona telebista kodetua ikusten gelditzen da etxean.
2006
‎Ilargi berria, gau oskarbietako izarrak, hain distiratsuak. Gizakiak usteldu ez duen ia guztia gustatzen zait, hiri ederrak barne.
‎Luisari arrotz egin zitzaion Germanen begirada. Hiru aste haren zain egon ondoren, ez zuen ia ezagutu Urkiolamendi itsasontzitik irten zen mutil aurpegi zurbil eta buru makurra. Kaian ikusi zuenean Luisa esan zion honek, ahots dardartiarekin, eta Luisak begi ikaratiak igarri zizkion.
‎Maritxu zuen andrea; hasieran ez zuen ia aipatzen, baina egun haietako batean, ez dakit nola, ni ariko nintzen neure amaz hizketan, bere andrea ekarri zuen ahora Julianek. Hizpidea eman zidanez, galdezka hasi tzen, zenbat urte eman zituzten elkarrekin, noiz ezkondu ziren, horrelako kontuak.
2007
‎Atmosfera arrastorik ez du ia ia (bilioiren bat bar gainazalean). Eta sateliterik eta eraztunik ere ez.
‎Beldur da haurra izateko kontu honekin ez ote diren okertuko beraien sexu harremanak. Aspaldi ez dute ia ezer egiten obulazio egun ez direnetan. Beldur da sexu harremanak mekanizatzeko bidean ez ote doazen.
‎Enpresari txinatarrekin sinatu berri duen tratuak milioika dolar irabazaraziko dizkiola-eta irribarrez doa aurrera, harro. Kaletik aurrean igarotzen zaizkionak ez ditu ia ikusten, kaleko dekoratua besterik ez dira, aurpegi gabeko gorputz ibiltariak. Igaro duen kafetegiaren atea ireki du emakume batek, eta, gizona irribarrez dagoela ikusita, irribarrez erantzun dio.
2008
‎Azken itsasgorak ur gainean jarria zuen; eta haize handia egon balitz, edo marearen korrontea bizia izatera, hala nola hegoaldeko ainguralekuan, sekula ez genuen berriro ikusiko, edo erremediorik gabe hondartuta aurkituko genuen bestela. Gauzak gertatu ziren bezala, kalterik ez zuen ia, masta nagusiaren hondatzea kenduta. Beste aingura bat prestatu eta besabete eta erdiko uretan murgildu genuen.
2009
‎Kuriosoa da: liturgiko eta teologikoki Gabonaren zentzua Pizkunde Pazkoarekin dago lotua, baina Gandiagak ez du ia behin ere harekin lotzen (salbuespena, ik. ABG, 152); eta harekin ez dago lotua, baina Gandiagak lotu egiten du Sanjoan suagaz (ik. –Tradizioak, ohiturak,/ etc. Sanjuan sua zelaian,/ sutondoan Gabongoa?:
‎–Apaizak noiznahi ibiltzen zaizkigu pulpitutik zer egin behar dugun esaten, baita zer ez dugun egin behar ere. Bada, nik liburuan zer egin behar dudanetik gutxi aurkitu dut, eta egin behar ez dudanetik ia guztia. Adak.
‎Biharamunekoa, baina, oso beste kontu bat izan zen, Teofilo Mariak nahi zituenak eta nahi ez zituenak entzuteko parada izan baitzuen, belarria zuloari itsatsita; egunez, aurreko egunetan ez bezala, aita semeek ez zuten ia zaintzaileen hitzik entzun, ez Grigoriren barre zaratatsurik, ez Nikolairen biraorik, ez oihu mehatxuzkorik?, eta beren artean ere, eguneroko errezoetatik landara, ez zuten aparteko solasaldirik izan; hala, bada, bai goikoak eta bai behekoak, batzuk eta besteak isiltasun itun esangabe batek lotu balitu bezala, ez zituzten urrunetik zetozèn tiro hotsak baizik entzuten, aldez aurretik ule... ez etorkizun osoa eta erabatekoa, baina bai etorkizun hurbila, beharbada; esan nahi baita Grigorik eta Nikolaik. Nikolaik, batez ere?
‎–Eskuineko birikan ez duzu ia ezer, zorionez, baina ezkerrekoan bai. Ikusten dituzu orban itxurako foku horiek, azpian tonu ilunagoak dituztenak eta goian argiagoak?
‎Hasi zituen, bada, apaizak ofizioak, ekin zioten eliztarrek Pange lingua kantatzeari, geratu zen Domingo ekisainduari begira, ohi bezala? baina, ohi ez bezala, borondatearekin inoiz baino gehiago ahalegindu arren, ez zuen ia ezer sentitu; berak, ordea, hegan egin nahi zuen, edo, hegan egin ezean, hegan egiten ariko balitz bezala, era hartan sentitu izan baitzuen Domingok bizpahiru bider Jainkoaren graziaren isuria, eta hain data gogoangarrian, zangoen osasuna jarri zuen jokoan, astebete eskas lehenago!, hura gutxienez merezi zuela irizten baitzion; hala, begiratua ekisainduaren ostia zurian kontzentratzen saiatzen zela?
‎Biharamunekoa, baina, oso beste kontu bat izan zen, Teofilo Mariak nahi zituenak eta nahi ez zituenak entzuteko parada izan baitzuen, belarria zuloari itsatsita; egunez, aurreko egunetan ez bezala, aita semeek ez zuten ia zaintzaileen hitzik entzun –ez Grigoriren barre zaratatsurik, ez Nikolairen biraorik, ez oihu mehatxuzkorik–, eta beren artean ere, eguneroko errezoetatik landara, ez zuten aparteko solasaldirik izan; hala, bada, bai goikoak eta bai behekoak, batzuk eta besteak isiltasun itun esangabe batek lotu balitu bezala, ez zituzten urrunetik zetozèn tiro hotsak baizik entzuten, aldez au... ez etorkizun osoa eta erabatekoa, baina bai etorkizun hurbila, beharbada; esan nahi baita Grigorik eta Nikolaik –Nikolaik, batez ere– hargatik tratatu zituztela aita semeak, ausaz –bai gosarian, bai bazkarian, bai afarian eta bai pixontziaren bila joan behar izan zutenetan ere–, tratatu zituzten moduan, gutxieneko begirune adeitasunak bitarteko; behatzaile begi zoli bat, baina, berehala ohartuko zen ezen, adeitasun itxurakoaren azpian, beste zerbait zegoela, Nikolairen aldikako irri maltzur sumagaitzek salatzen zutena, keinu haiekin aita semeei zera esan nahi balie bezala:
‎–Apaizak noiznahi ibiltzen zaizkigu pulpitutik zer egin behar dugun esaten, baita zer ez dugun egin behar ere. Bada, nik liburuan zer egin behar dudanetik gutxi aurkitu dut, eta egin behar ez dudanetik ia guztia –Adak.
‎–Eskuineko birikan ez duzu ia ezer, zorionez, baina ezkerrekoan bai. Ikusten dituzu orban itxurako foku horiek, azpian tonu ilunagoak dituztenak eta goian argiagoak?
‎Hasi zituen, bada, apaizak ofizioak, ekin zioten eliztarrek Pange lingua kantatzeari, geratu zen Domingo ekisainduari begira, ohi bezala... baina, ohi ez bezala, borondatearekin inoiz baino gehiago ahalegindu arren, ez zuen ia ezer sentitu; berak, ordea, hegan egin nahi zuen, edo, hegan egin ezean, hegan egiten ariko balitz bezala, era hartan sentitu izan baitzuen Domingok bizpahiru bider Jainkoaren graziaren isuria, eta hain data gogoangarrian –zangoen osasuna jarri zuen jokoan, astebete eskas lehenago! – hura gutxienez merezi zuela irizten baitzion; hala, begiratua ekisainduaren ostia zurian kontzen... Elizako organoaren notak ere iristen zitzaizkion tarteka, baina, ohi ez bezala –" Nik ez dakit nola den, baina organoaren musika entzun eta barruan halako indar bat nabaritzen dut, odola olatuka hasiko balitzait bezala" esan zion behin batean izeba Ernestinari–, Domingok ez zuen bere baitan bizi indarraren misterioaren bultzadarik sentitu; esan nahi baita hura bere burua engainatzeko modu bat besterik ez zela, begiratua helburuan finkatu arren, beste mila gauza eta beste mila kontu pasatu baitzitzaizkion gogotik –Domingok betileak gora eta behera higitzen zituen etengabe–, kontrolatu ezin zuèn irudien sekuentzia etengabean:
2010
‎–Bada, Norvegian ez dugu ia delinkuentziarik, zorionez, esan zuen Ingridek, eta Helgak adostasuna adierazi zuen buruaz ezezko keinuak eginez.
‎Isidro behintzat nahikoa zen bere burua gobernatzeko, bere betiko bizimodua egiteko ez baitzuen ia inoren beharrik, eta ez baitzeukan, inondik ere, bizimodu hura aldatzeko asmorik: goizean goiz jaiki, buzoa jantzita tailerrera jaitsi, eta hantxe jardungo zuen iluntzera arte, eguerdiko atsedena beste etenik gabe, otordua eta bost minutuko lo kuluxka egiteko.
2012
‎–Periko? txiki eta erosoak hainbat hiletan sortzen dira, baina ez dute ia zaporerik. Aitak heredatu zituen udareondoak handiak ziren, eskailerak behar genituen fruituak hartzeko.
‎Ba, mundu guztiak. Bistakoa da amonak ez duela ia telebistarik ikusten, eta aldizkariak eta horrelakoak ere ez dituela gustuko. Baina, hara!, nik ez dut inoiz ikusi gizentzeko balio duen produktu baten iragarkirik.
‎Eta hori, azpildurarik gabeko ertza baldin bada. Azpildura izanez gero, zentzurik ez du ia honek guztiak. Ikusten duzu beraz eragozpen asko eta handiak direla, arantza?
2013
‎Eguna, bere logelan eta kaperan pasatzen zuen. Etsita zegoen, lur jota, ez zuen ia hitzik egiten eta askotan besterik gabe negarrez hasten zen. Zeharo deprimituta, ez zuen garai batean egiten zuen modura, irribarrerik egiten, ez zen zerbitzarien aurrean alai azaltzen, berdin zitzaion dena.
‎Eta bazkaria ere, gaur, nire kontu. Etxe honetara heldu naizenetik ez dut ia ezer sukaldatu; zuk egiten duzu dena eta hori ez dago ondo.
‎Bazkaldu bitartean Bennet jaunak ez zuen ia berbarik egin; alabaina, zerbitzariak joan zirenean, bere gonbidatuarekin solas apur bat izateko garaia iritsia zela pentsatu, eta, Collins jauna bere distira osoan agertzeko moduko hizpidea bilaturik, Lady Catherine De Bourgh babesle izateak zorioneko gauza izan behar zuela adierazi zion. Izanez ere, andereak bere babestuaren gurariei ematen zien arreta eta gizonaren ondo izateak sortzen zion ardura biziki nabarmenak ziren.
2014
‎Beti aritzen zitzaidan esaten Elena eta biona ez zela normala; krisiren bat izan behar genuela inoiz; nik kontatzen nionak ez zuela ez hankarik ez bururik, zerbait gehiago egongo zela hor ezkutuan, gure artekoaren estolderian. Egia esan, nik ez nuen ia ezer komentatzeko gure bikote harremanari buruz, eta Joseanekin elkartzen nintzenean bere istorio korapilatsu eta luzeak entzutea egokitzen zitzaidan batez ere.
‎Ni ezkontzen saiatu ziren. Eta orduan, sentitzen hasi nintzenean bizitzak ez zuela ia deus merezi, zerbait aurkitu nuen, begirada distiratsua zerura eraman zuen?, zerbait aurkitu nuen!
‎Egunero etortzen naiz zurekin bazkaltzera, eta begira, zain egon behar izan dut. Orain ez dut ia ezertarako denborarik.
2015
‎Hasi bezala amaitu zuen agureak. Leuntasun ikaragarri batez, inoiz mugimendurik egin ez balu bezala ia. Eskuak askatu zizkion poliki.
‎Hamalau urte nituenean erabaki nuen hamabost urterekin gertatuko zitzaidala hori. Gogoan dut bolada hartan irakurritako liburu bat,. La vida sale al encuentro?, José Luis Martín Vigil izeneko batena, apaiza bera, eta arrakasta handiko idazlea sasoi hartan, gazteon artean bederen; ez dut ia ezer oroitzen nobela hartaz baina bai protagonistak hamabost urte dituelarik aurkitzen duela bere biziko maitasuna. Hortaz, nioen neure artean, hamabost urte bete arte lasai, ez dago presarik.
‎Sorkuntzarako sen hori transmitituko zien seme alabei, baina euskaltasunik nekez, herritik kanpo hazi baitziren, eta ama ere ez baitzen euskalduna. Medikuntza ikasketak ere Madrilen egin zituen Piok (gogoratzea komeni da oraintsu arte ez dugula ia inolako unibertsitaterik izan Euskal Herri osoan), eta hango kultur giroan sartu zen berehala. Hala ere, oinazeari buruzko tesia egin eta gero, Zestoan lortu zuen mediku postua.
‎Erdi itsua izan daiteke bat, miopea, begi ezkela? bista ona eta ikusi ezina daukanari bakarrik pasako zaio oharkabean baserriaren laudorioak ez dituela ia inoiz baserritarrak egiten; euskaldun natural samar bat ez litzatekeela sekula euskararen goraipamenetan nekatuko; kanpolarrosak izan direla beti gure barruko loriak eta mirariak kantatu dituztenak.
‎Ateko katea berria da ordea, jakinarazi dio Xk grina txarra ezkutatu ezinik, ez zuen ia herdoilik. Nork jarri du orduan.
‎Baina berehala irrati kate bateko telefono deia jaso du eta oraingo honetan gogamenaren birusa zabaltzen ari diren horda dualistei erantzuteko eskatu diote. Begira, esaten dio lokutoreari uhinetan?, gogamenak egiten dituen gauzen zerrenda ematearenak ez du ia ezertarako balio. Askoz ere eraginkorragoa da jarduera horiek azaltzeko garuna kontzeptua erabiltzen badugu.
‎Stalin, Trotski, Bakunin eta horrelako izen potoloak aipatu ohi zituen. Gure amona Benitarekin ez zuen ia hitz egiten, baina ikusten zen elkarri errespetu berezia ziotela. Gehiegi luzatu gabe, ardo basoaren hondarra pare bat aldiz errepasatu eta sabaira erretiratzen zen gabon esanda.
2016
‎Hala ere, hurrengo ordu eta egunetan aita eta amarekin topo egiteak mamuetan sinestea zekarren berarekin. Amari beldurra nabaritzen zitzaion aurpegian, eta ez zuen ia hitzik esaten; aitak, berriz, aurpegian iltzatuta zuen erru sentimendua. Izeba Josunek ekartzen zizkigun tupper ei esker elikatzen ginen, amak ospitalean ematen baitzuen denbora guztia.
‎Euzkadi zetaz zegoen idatzita. Egia esan, poemak ez zuen ia ezer esaten Euskal Herriaz, lau lerro besterik ez, eta irakurri egin zituen: –En Euzkadi han caído no sé cuántos leones,/ y una ciudad por la invasión deshechos.
2017
‎Bizi garen txoko honetako gizaki gehienek ez dute ia aukerarik beren bizitzak determinatuko dituzten oinarrizko osagaiak eta baldintzak aukeratzeko, eta egitate hori moralki okertzat jotzeak ez dakar inolako ondorio politikorik berdintasunaren eta demokraziaren alorrean. Emakumeen, beltzen, afrikar amerikarren, kurduen, migranteen edo pobreen ongizatea eta autoritatea ez dituzte merkatu askeak eta lehia globalak areagotzen, ez eta horiekin loturiko moral eta arrazoi unibertsalak ere; ez, emakumeen, beltzen, afrikar amerikarren, kurduen, migranteen edo pobreen ongizatea eta autoritatea indartzen dira jende horiek guztiak politizatzen direnean, borrokatu eta altxatzen direnean, horrek ekartzen die bozkatzeko eta ikasteko aukera, horrek ekartzen dizkie ongizatea, autoritatea publikoa, instituzioak eta prestigioa.
‎Hori da EAEn zientzia ikerketarako inbertsio publikoa hain kaskarra izatearen arrazoietako bat (%4 inguru; Europan, %16 ingurukoa da). Bestalde, Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak ez du ia batere presentziarik EAEn, eta Espainiako estatu zentralak hiru hamarkadaz erresistentzia handia ezarri duenez zientzia eta ikerketa eskumenaren transferentzia egiteko, EAEko berrikuntza sistemaren indarra enpresa sektorean datza, teknologia zentroak barne. Horregatik izan da oso garrantzitsua finantza erakundeak eta enpresa sektorea EAEko gizarte eta erakunde ehunean errotuta egotea (egon izana), lehen aipatu bezala, gizarte eta ekonomia egitura dibergente bat garatzeko, Espainiakoaz bestelakoa.
‎Gauetan sumatu uste nuen eme hats eta hots haren oihartzun eta errainua niregana iritsi eta bere baitan biltzen ote ninduen kontatu nizun aurrekoan, oso oker ez banago. Gero berriz, ez nuela ia ia hotsik barruntatzen, kilkerrena ez bazen. Giza arima zer den gero!
‎urteak aurrera zihoazen eta ni mutilzahartzen ari nintzen. Emakumezkoekin ez nuen ia tratubiderik, bulegoko pare bat neska gazte eta beste hiru neskazahar kenduz gero, eta ezagutzen nituen apur haiek ez zitzaizkidan askorik interesatzen. Musikari egozten zion amak ni mutilzahar geratzearen errua, harekin entreteniturik andregai bila saiatu ez nintzelako; saiatu banintz ere lotsatiegia nintzela ahazten du gure amak, eta nire beste akats asko, hemen zertan aipatu ez dudanak?, baina beste alde batetik arrazoi izan lezake, musika aditu ahala emakume irudi lanbrotsu, zehazgabeak etorri izan baitzaizkit beti gogora, dama eder, ukigaitz, lilurazko bezain iritsiezinak, airezkoak ia ia.
‎Ulertzen zaitut, ama. Eta barkatuko nizuke sei hilabetetan ez ninduzulako ia besoetan hartu, barkatuko nizuke nirekin ez zinelako ia egon, barkatuko nizuke nire ariman buruan bihotzean gorputzean lixibaz ere kendu ezin daitekeen mantxa bat utzi zenidalako, arrasto oinaze orbain marka bat, barkatuko nizuke dena, hori eta beste guztia; baina orain, pasatutakoak pasatu ondoren, esan behar dizut ez dagoela barkatzeko ezer. Ez dago, ez.
‎bata, zortzi urte nituen artekoa; bestea, handik aurrerakoa. Lehenbizikoaz ez dut ia ezer gogoratzen, eta bigarrengoan galderarik egin gabe bizi izan naiz orain arte.
‎Zer aurkituko zuen Babaren etxean? Azken batean, mutil hura ez zuen ia ezagutzen eta gurasoek beti esan izan zioten ezezagunez ez fidatzeko. Baina, era berean, Babak bazuen zerbait atsegina.
‎Bada adin bat, non adin horretarako egin nahi zenituen gauzen artean ez duzun ia bakar
2018
‎Izan ere, lord jaunak aipatu zuen berriz kontua, arratsalde batez, egongelan tea zerbitzatzen ari nintzaiolarik. Ordurako, Carolyn Barnet andreak ez zuen ia inongo eraginik lord jaunarengan; areago, utzia zion Darlington Hallera bisitan etortzeari. Erants dezadan, bestalde, lord jaunak hautsia zuela ordurako Alkandora Beltzekiko harreman oro, agerian geratua baitzen talde horren egiazko aurpegi iluna.
‎goizago etorriak ziren, bilkuraren nondik norakoak ahalik eta ongiena prestatzeko. Beti bezala, jaun horiek ez zuten ia ahaleginik egin nire aurrean ezer ezkutatzeko geletan sartu irten nenbilelarik haiek eztabaidan murgildurik zeuden bitartean, eta, beraz, ezinbestez antzeman nion, nolabait ere, prozesuko urrats horretan nagusi zen aldarteari. Lord jauna eta beraren kideak, noski, ahaleginean ari ziren etortzekoak ziren parte hartzaileen berri elkarri artoski jakinarazteko; baina, alde handiz, haien ahaleginen xede nagusia pertsona bakarra zen, hain zuzen, monsieur Dupont, frantses ordezkaria?, eta orobat haren sinpatiak eta antipatiak.
‎Inoiz ez du eduki atximur egiteko moduko izterrik. Hamalau hilabete betetzear, ez du ia ilerik oraindik. Kalean ez didate askotan esan oso ume ederra denik, heldu aurpegia duela esaten didate, eta are, mutil?
‎Xabierrek ez zuen ia hitzik egin ertzain bik etxera eroan zutenean. Besarkada estu batean bat egin zuten hiru neba arrebek, mutu, hitzak alferrekoak izanda.
‎Gauetik goizera loratzen den udareondo bat bezala, Hirugarren Alabaren gaixontasuna bat batean sendatu zen. Barre egitean tentel samarra zirudien, eta Wu Shurentzat zapatak jostean puntada handiegiak egiten zituen, baina gainerakoan ez zuen ia aparteko ezer. Laugarren Ergelaren gaixotasuna, ordea, larriagotu egin zen.
‎Malkoek ez zuten ia
2019
‎Pisua ikustera etor daitezen baino lehen, etxea txukuntzeko garbitzaile bat ordu batzuez kontratatzea otu zaio. Berez, ez du ia beste irtenbiderik.
‎Gorroto dut Liovotxka, alde egin duelako. Ez dut lorik egiten, ez dut ia ezer ere jaten; malkoak irensten ditut, edo gordeka negar egiten. Egunero egunero, sukar pixka bat dut, eta hotzikarak ilunabarrean[...] Hainbeste maitatu izanaren zigorra ote?
‎Batzuetan, emakumeak gizasemeen bizimodu zakar bera izaten zuen. Neska gaztea zenean, zailduta zegoen gorputz ariketa guztietan; zaldiz ibiltzen zen, eta ehizan belatzarekin; ez zuen ia eskolarik, eta lotsagabe hazia zegoen: gazteluan, bera arduratzen zen gonbidatuei harrera egiteaz, haien otordu eta bainuak prestatzeaz, eta bera aritzen zitzaien, haztaka?
‎1810eko legeak guztiz debekatu zuen, eta espetxe zigorrak eta lan behartuak ezarri emakumearentzat eta haren konplizeentzat; egiaz, medikuek beti egiten zuten abortua emakumearen bizia salbatu beharra zegoenean. Legea zorrotzegia zenez, epaimahaikideek hura aplikatzeari utzi zioten mendearen bukaeran; ez zuten ia inor atxilotzen, eta atxilotutako bost emakumetik lau libre ateratzen ziren. 1923an, lege berri batek lan behartuak ezarri zizkien oraindik konplizeei eta ebakuntzaren egileei, baina kartzela zigorra edo isuna baino ez zion jartzen emakumeari; 1939an, beste dekretu batek teknikariei erreparatu zien batez ere:
‎Handik oso hurre bizi da, jende guztiak sindikalak deitzen dion etxadi bateko 12 zenbakian, hirugarren pisua, C atea. Ez daukate igogailurik baina bai etxaurrearen erdia hartzen duen balkoi luzea, hego ekialdera ematen duena eta bi ate dituena, sukaldetik lehenengoa eta saloitik bigarrena, nahiz eta azken hau ez duten ia erabiltzen, amak korrientea sortzen dela esaten duelako.
‎Nahi ez nuen ia gehiena lortu dut eskolan.
‎Bion aita baitzen, azken finean. Berak ez zuela ia gogoratu ere egiten esan zidan, oso txikia zela azkenengoz ikusi zuenean eta neronek hartzeko erabakia. Gaia Uxueren aurrean aipatzeko ahalegina eginez gero, begi errukitsuak jarri eta eskuarekin bizkarra igurzten zidan, nahi gabe zapaldutako katua banintz bezala,, gizajoa?
‎Baixako jatetxe batean afaldu zuten, emakumeak setioko historia nola zihoan jakin nahi izan zuen, Ez zoan gaizki, nik uste, den bezain absurdoa izanda, Asko falta al duk bukatzeko, Hiru lerrotan buka liteken, gero ezkondu eta hagitz zoriontsuak izan zitunan formularekin, gure kasuan portugaldarrek, ahalegin alimale baten ondoren, hiria hartu zitenan, edo bestela has ninteken armak eta tresnak izendatzen, pertsonak eta pertsonaiak endredatzen, eta hala egitekotan ez niken inoiz bukatuko, beste aukera bat izango luken dagoen bezala uztea, elkarrekin topo egin dugunez gero, Nahiago nikek bukatuko bahu, Mogueime eta Ouroana horien bizitzei irtenbidea bilatu behar diek, gainerakoak ez dik hainbeste inporta, historia nola bukatuko den bazekiagu, bukaera horren nolakoaren froga duk Lisboan afaltzen ari garela, gu mairuak ez garelarik, ez eta mairuen lurrean dabiltzan turistak ere, Oso litekeena dun hiriko ateetara egin erasoan izan ziren hildakoak hilerrira eraman zituzten txalupak hementxetik bertatik pasatu izana, Etxera itzultzen garenean hasieratik irakurriko diat, Hori baldin eta gauza interesgarriagoetan jarduten ez badugu, Denbora luzea zeukaagu, jaun txit agurgarria, Gainera, historia laburra dun, ordu erdian dena irakurriko dun, ikusiko dunanez, gurutzatuek portugaldarrei lagundu nahi izan gabe alde egitearen ondorioa iruditzen zitzaidana baino ez dinat idatzi, Horrek nobela bat emango likek, Baliteken, baina honelako lanetan sartu nintzenean hik bahekien zuzentzaile normal eta apal bat baino gehiago ez nintzela, bestelako aparteko dohainik gabe, Desafioari aurre egiteko adina dohain baduk, ordea, Desafioa baino gehiago probokazioa deitu huke, hobeki esateko, Ongi zagok, probokazioa, Zer huen buru barruan erronka egin hidanean, zeren bila henbilen, Une hartan ez nian oso garbi ikusten, neure buruari ematen ahal nizkiokeen, edo eskatu hizkidanean hiri ematen ahal nizkian azalpen guztiak alferrekoak dituk, jada bistan duk hi hintzela bila nenbilena, Honako tipo argal eta serio hau, gaizki tindaturiko ilearekin dabilena, etxean giltzapeturik bizi dena, jaberik ez duen txakurra bezain tristea, Ikusi orduko gustatu zitzaidan gizona, errakuntza bat nahita jarri zuen gizona, non eta errakuntzak zuzendu behar zituen tokian, ezaren eta baiaren arteko bereizketa bizirik irautea beste helbururik ez duen buru eragiketa baten emaitza dela konturatu zen gizona, Arrazoi ona dun, Arrazoi neurekoia duk, Eta sozialki erabilgarria, Zalantzarik gabe, dena baiaren eta ezaren jabeak zeintzuk diren araberakoa den arren, Adostasunen eta jabetzen arabera sortzen diren arauek norabidetzen gaitizten, dun jabetza aldaturik adostasuna ere aldatzen dela, Ez duk irtenbiderik uzten, Ez zegon irtenbiderik, gela itxi batean bizi gaitun, eta gelako paretetan margotzen ditinagu mundua eta unibertsoa, Gogoan har ezak gizonak ilargia zapaldu duela, Eta berarekin bere gela itxia eraman zinan, Ezkorra haiz, Ez naun hainbestera iristen, errotik eszeptiko izatearekin konformatzen naun, Eszeptiko bat ez duk maitatzeko gauza, Alderantziz, maitasuna dun eszeptikoari sinesteko gelditzen zaion azken portua, Balitekek, Esan dezagun horren behar gorrian dagoela. ...i entzun dinat egile errukarriei esker bazkaltzen eta afaltzen dutela editoreek, Horiek kalumniak dituk, klase gorroto baten barne adierazpen zikinak, Ni ez naun gerra horretakoa, zuzentzaile xumea baizik ez naun, Horren bihotzez hartuko baduk, Ez ez, heuk ordaindu, baina bestelako arrazoi batzuk zeuzkanat hik ordaintzea onartzeko, Eta zein dira, Bada, setioaren historia makal honekin guztiarekin, ez dudala ia zuzentzaile lanik egin, eta, hortaz, nire ekonomiaren egoera periklitantearen arduraduna haizenez, bidezko dun hik ordaintzea, eta nolabaiteko trukea egitearren, bihar ogi xigortuak prestatuko dizkinat gosaltzeko, Horrela zorretan geratuko nauk berriz ere.
2020
‎Irteeran," Aspaldiko, Matilde!" esanez hartu du Ezpeletatarren amalehen Angelak; izan ere, etxean Felicitasekin batera egon zirenetik ez dute ia harremanik izan; hiruretako inork ez du elkartzea errepikatu nahi izan, denbora iragana ederragotzeko ahaleginak alferrikakoak direla konturatuta. Bien bitartean, zein baino zein pinpirinago jantzitako sei neska mutilei ohartarazpen bat egiten ari zaie Serapio keinu zorrotzez.
‎Bidaiaren erdia baino gehiago isilik egin zuten. Azken orduetako tentsioak lur jota utzi zituen bi neskak eta ez zuten ia hitz egiteko ere indarrik.
‎Ikasleen lehenengo greba mundialaren eguna. Naiak ez du ia lorik egin, eta argitu baino lehen itsumustuan altxatu da ohetik. Aurpegirako margoak hartu eta komunean itxi da ordubetez.
2022
‎–Ez. Terrazara ateratzen bazarete, ikusiko duzue ez dugula ia landarerik; hor daudenak zainketarik behar ez dutelako dauzkagu.
‎Stewartek ez zuen ia baliozko ezer aurkitu han, eta beste espazio sozial nahiz geografiko batean eraiki du bizitza. Eskolako banda gogorretatik aldendu zen, haien molde oldarkorrak apur bat probatu ostean.
‎Egiazko borrokan zegoen gutxiengoarentzat, muturreko beldurrak, ausazko gertaerek eta heriotza nazkagarriek (artilleriak zatikatuta hiltzea zen ohikoena) osatzen zuten eguneroko errealitatea. Gerra industrializatuaren teknikek ez dute ia zerikusirik heroitasun indibidualaren konbentzioekin216.
‎Ekonomia eta ideologia modu berean nabarmentzen ditu Robert Staples en Black Masculinity [Maskulinitate beltza] lanak, zeina bide erakusle baita diferentzia etnikoaren ikerketan. Staplesek gizon beltzek AEBen sistema arrazistaren baitan bizi zuten egoera soziala lotu zuen hirugarren munduko dinamika kolonialekin; ikuspegi horrek, ordea, ez du ia jarraipenik izan59.
‎Arnasa hartu, hartu, hartu. Botatzeko astirik ez duzu ia. Bihotza taupaka, zorabio sentsazioa.
2023
‎Hainbat hobe, ez dudalako ia aukerarik egoera honetatik irteteko. Bestea naiz dagoeneko.
‎Euribor indizea, Samsungek merkatutik erretiratu duen gailu atera berria, Paris Saint Germain eta Frantziako kopa, Netflixek jarri duen azken seriea... Eugeniak ez daki zertaz ari diren, ez du ia deus ulertzen, baina ez du galdua balitz bezala agertu nahi. Bere buruari ez dio aitortu nahi ahantzia eta baztertua sentitzen dela, etxean sentitzen dela sukaldean bakarrik dagoenean, arrotz herrian, aldiz, jateko salan, familiarekin arrotz.
‎Tabernako beharra amaituta, etxetik arropen otzara hartu, eta errekarako bidean doa Pantxika. Otzarak ez du ia pisurik, harearekin eta harriekin meategian ibiltzen zuenaren aldean: arroa betekoa zen hura.
‎Udalek iturri txikien kontsumoa kontrolatzen dute, haien udalerrietako akuiferoetatik hartzen den urarena, alegia. Horiek, anitz kasutan, ez dute ia ezer begiratzen, bitartekorik ez dutelako. Mankomunitateek, aldiz, kontsumoaren gaineko kontrol zorrotza daramate; nabari da bitarteko handiak dituztela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia