Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2001
‎Bai baitirudi zenbait aldiz, luzaroan ohean egoteak aspertu duen eria bezala, ez dugula, euskaraz ari garela, egoera lasairik aurkitzen. Lehen, esaldi luzeetan barrena zalantzarik gabe murgiltzen ziren euskal idazleek ez zuten horrelako kezkarik. Orain berriz, bide berrien bila eta labur beharrez ari garenok herrenka gabiltza sarritan, oinetako estuegiek min ematen baligute bezala.
‎Zertan hasiko naiz ni ere neure aldetik Jose Migel Barandiaran jaunaren laudorioak errepikatzen? Ez da hori noski horrela gertatzen merezi onez merezi ez duelako horrelakorik, baina, eta beti erakutsi digun gogo giroa hartzen dut lekuko, ez lioke inolaz ere eder iritziko besteak elkarren lehian nor goragoka aritzeari. Nagokion, bada, beregandik ikasi dugun (edo ikasi behar genukeen) hizkera soil zehatzari, bere lanek gure kultur arloan izan duten ondorio eta eraginaz mintzatu behar dudanez gero.
2003
‎Gogoan duk aurreneko eskola eguna fakultatean. Ikasle guztiei antzeman zekiekean unibertsitateak hasi berriei eragin ohi dien ezinegon edo beldur punttu hori –hik ez huen horrelakorik ezagutu, Sartre jauna, hogeita  hamarrak ederki beteak hasi hintzen-eta  ikasten–. Alabaina, nork esan behar zian ez oso aspaldi, gazte garai haietan, ETA barruan astapotro gixajo bat besterik ez hintzela
‎Aurpegia eta hitzak argi baliatuz garaturiko eztabaidaren alde. Helburua liteke, iragana dena delakoa dela kontuan edukiz, ez dadin gehiago gazte bakar bat, ez duela horrelakorik zinez nahi ihardestearen lo  tsaz, bortizkeria politikoaren sareetan du elur bola baten antzera.
‎Gazte bat arrastatzen denean, ikastolako umea izan dela irakurtzen da prentsan. Eta nehork ez du horrelakorik gezurreztatzen. Segi erakundearen eragina handia denean eskola horietako abertzale gaz
‎Anartean, Egunero utz iezadazu munduko berrien tituluak irakur ditzadan. Atenan ez genuen horrelakorik oizu, eta jakitekoak, minuturo, ahorik aho bazebiltzan, egiatik zurrumurru eta alderantziz; gogoratzen?
‎Euskalduntasunarekiko leialtasun zerbaitek. Dagoen giro zaintsuan, Â nehork ez du horrelako izendapen batek ekar liezaiokeen arriskuaren hartzeko gogorik. Noizbait Euskal Herria askatua baldin bada, abertzaleek, etxean azkenean nagusi, jendalde mutu horrekin biziraun dute.
2008
‎–Gure aitak ez zuen horrelakorik sekula eginen, laburtu dut?, edo, beste modu batera esateko, Barrutia, Schopenhaurrek dioen bezala," inor ez da bizi iraganean, inor ez da bizi etorkizunean, oraina da bizitzeko modu bakarra", edo, beste modu batera esateko, ez zuk ez inork ezin du tycheaz techne egin, edo beste modu batera esateko, Barrutia, bizitza inauteri gisa biltzean, heriotzarekiko beldurra laxa...
‎Gero beste buruhauste gehiago etorriko dira, beste korapilo batzuk, askatu beharrekoak narrazioak aurrera egingo badu. Haatik, idazten hasi naizen istorio honetan ez dut horrelako arazorik izango, inoiz baino errazagoa gertatu baitzait izenen kontua erabakitzea. Protagonista nagusiaren izena, liburu honen azalean irakurri ahal izan duzun bezala, Enara da, Enara Fuhan.
2009
‎Elurraren argia gurekin batera dator, Sara, eutsi, senti mugimenduaren poza, ez dugu inoiz gelditu behar, inoiz ez, oroitzen, Naranjo de Bulnes igotzen, ez gelditu, jarrai igotzen, han ere elurra hasi zuen, malutek estaltzen gintuzten, zuk jaitsi egin nahi zenuen, Sara, baina arriskua berdina zen, edo handiagoa, erditik gora geunden, zu aurretik, ez atzera ez aurrera geratu zinen, atsedenleku batean harrapatu zintudan, besarkatu, ez gelditu, jarraitu, begiak itxita ere igoko nuke hau, Sara, fida zaitez nitaz, zatoz atzetik, lotu tinko sokak, jarraitu, jarraitu, mendizale bat hilik egun hartan, entzun genuen haren oihu lazgarria, hutsean behera, ezin ezer ikusi ordea, lainoa, izotza, elur malutak, zure begietan izua, fida nitaz, Sara, ez gelditu, beldurra saretuz doa zure begietan, elurraren distira zure betseinetan, ez gelditu, mendizalearen garrasi lazgarriaren ondoren isiltasun lazgarriagoa, nik oihu, entzuten digu norbaitek?, zuk oihu, bada norbait hor?, inor ez dago, edo urrunegi dago, haizeak ezabatzen ditu gure oihuak, norbait erori da, mendizale bat hutsean behera, hilik, igotzen jarraitu behar dugu, pasatu zaizu beldurra, Sara, lehen aldia da eskalatzen izua antzematen dizudala, ikusten nola iritsi garen gailurrera, beste aldetik jaitsiko gara, ondo ezagutzen dut hau, aitarekin maiz eskalatu nuen, iritsi gara, iritsi gara, mendizale hila, eskalatzaile ona, bakarrik zetorren, ez da bakarrik eskalatu behar, arriskutsuegia da. ...ehean, eta izotza, elurraren distira zure betseinetan, ederra zaude gailurrean, ez nauzu lehen bezala saihesten, ondoratzen uzten didazu, zure ondoan nago, ume bat egin behar dugu Sara, hementxe, grinaren indar guztiarekin, atzetik bueltan, animaliek bezala; zer ari zara, Ananda, ez dut nahi; animaliek bezala, Sara, naturaren indarra, arraza berriaren lehen enborra; berriro kontu horrekin, Ananda, ez dut horrelakorik entzun nahi berriro, utzidazu, min egiten didazu, ostia, ez naiz zakurra, bortxatu egin nahi al nauzu; ez, Sara, munduko maitasun osoz, naturaren indar osoz, atzetik bueltan, utzidazu; zoaz kakatzara, Ananda, kakatzara, utzidazu, min egiten didazu.
2010
‎Gero Josu Pott izeneko beste aldizkari batzuk hasi zen ekartzen. Haiek guztiak ikusi eta esan nion guk ez genuela horrelakorik egiteko dirurik ezta kalitate literariorik ere. Baina alferrik.
‎Menestra eder baten ostean iritsi ziren nire ametsetako zekor muturrak. Ikusi orduko esan zuen Anek ez zuela horrelakorik jango, hozkia ematen ziolako. Amak espero zuen, nonbait, eta labean oilaskoa jarrita zeukan muturrik nahi ez zuenarentzat.
‎Gonbitearen ordaina nola egin planteatu zion eta zinera gonbida zezakeela erantzun zion. Gomorra filma ikusteko proposamena egin zion; Danielak nahiago zuen erromantikoagoren bat; ez zuten horrelakorik aurkitu, ordea, eta sarrerak hartu zituzten. Nahikoa denbora bazutenez, pentsatu zuten digestioa egiteko modu ona izango zela Paseo Berriari itzulia egitea.
‎–Hemen ere bai, baina kasu batzuk bereziak dira, zuena, adibidez. Apaiz daramatzadan urteetan, inoiz ez dut horrelakorik ezagutu. Berrogeita hamar urtetik gorako adin aldea duen bikoterik, esango nuke ez dela egundo ezkondu Bedaiopeko elizan.
‎Bakunin jaunak Posito hitza erretiratzeko eskatu dio haserre bizian. Oubiña jaunak ez du horrelakorik egin eta atera egin da azken hitz hauek esanez: afari guztietarako apuntatu, ni eta andrea.
‎Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Eusko Alkartasunak erabaki genezakeen inbestidura saioa baino lehen Batasunarekin (Euskal Herritarrok) legealdirako akordioa ixtea eta, hartara, gehiengo absolutua ziurtaturik joan gintezkeen 1998ko abenduaren 28an izango zen lehendakaria aukeratzeko ekitaldira, baina ez genuen horrelakorik egin, uste genuelako maila horretako konpromisoak beste bat eskatzen zuela aldez aurretik: ezker abertzaleak indarkeriari uko egin behar zion lehenik, bestela ezinezkoa zen harekin akordio politikoa egitea.
2011
‎Gainera zer axola dio bat izan edo bi izan salbatutakoak". Baina Rémyk ez zuen horrelakorik entzun ere egin nahi; lagunari adore ematen saiatu zen, nola edo hala zauria lotu zion, izotz zati batzuk eman zizkion miaztu zitzan, eta berriro abiatu ziren.
‎" Ganboa, ganbioa!",(" gainean bihoa" esan nahiz). Baina andetan zeramatenek ez zuten horrelakorik entzun ere egin nahi, eta honela erantzun zieten: " Oñez, oñez!".
‎Ez dut uste nire anaia ni etxera eramatera etorri zenik aitaren aziendez arduratzeko. Etxean ez dute horrelako soldatak ordaintzeko dirurik. Zuk lehen hamabi duro ematen zenizkidan eta zortzi gehiagorekin hogei izango lirateke; diru pila bat da urtean.
2012
‎Konstituzioren eskubide indibidualen bermea sendoagoa zen, ohiko foruen bidezko legediarekin parekatuz gero. Foruen bidezko Konstituzioan ez zuten horrelako bermerik eta horregatik kritikatzen zuten. Bazuten beraien egitasmoa aurrera ateratzeko ahalmena, Konstituzioaren baitan autogobernua bermatzekoa alegia.
‎Konferentzi edo bilkurako aktatik kanpo gelditu zen proiektu zehatza, hau da, foruen moldaketarako negoziazio ibilbidea. Ordezkari bizkaitarren eskariz ez zuten horrelakorik erabakitzeko baimenik.74 Bizkaian aldiz, aipatutako moldaketa proiektuaren aurkakoak ageri ziren: Bere estrategia, horretan irautea, Espainiako gobernuarekin adostasunik hitzartu gabe nahi zutenak alegia.
2018
‎Maitasun istorio liluragarria bizitzen ari dela esaten die Loreak, sekula ez duela horrelakorik bizi izan, ez zekiela horrenbesteko lotura sentitzerik bazegoenik. Dirdiratsu dago kontatzen dien bitartean.
‎Orain aurrean daukan emakumeak energiazko zirkulu bat sortzen du bere inguruan, eta bera zirkulu horren barruan dago, ibilbide galaktiko zirraragarri batean. Inoiz ez du horrelakorik sentitu, horrelako hurbiltasunik, beste inorekin horrelako komunikazio hurbilik.
‎Amaia iritsi denean, bi neskak Maiderrek ekarritako holopantaila[*] abiatzen ari dira, Loreak apartamentu honetan ez baitu horrelako gailurik, eta ezinbestekoa da Esperientzia Exotikoari zuku guztia ateratzeko. Amaia ere bakarrik dator," izpiritua bizitzeko" edari bat da festarako bere ekarpena.
‎Gainera sukaldean besteren bat ere badago... Gogoratzen du oso txikitan zerbitzariak zeuzkan taberna edo jatetxeren batera joan izana noiz edo noiz, baina orduz geroztik filmetan besterik ez du horrelakorik ikusi.
‎–Hobe xerra bat jarriko bagenizu, baina aspaldi ez dugu horrelakorik.
‎Gaur iluntzean ezin dinagu huts egin zioten batzuek. Larrañetan egundo ez duk horrelakorik ikusi zioten bestetzuek.
2019
‎–Tira, ez dut horrelakorik egiteko asmorik. Barre egingo lidakete.
‎–Berak ez du horrelakorik aitortzen, eta senitartekook, tratamenduan jartzera behartzeko, mendekotasun horren probak behar ditugu, ezinbestez, hausnarketa labur baten ondoren, hizketan jarraitu zuen?: Ulertzen dut zure jarrera eta ezin duzuela informazio hori eman.
2020
‎–Ondo esana: nire agindurik gabe, nola?, eta nik ez dut horrelakorik agindu.
‎Ai, igelak! Bedeinkazioa bailiran, zaplaztekoak iduri, erori ziren arrainak, gizon eta emakumeen buruen gainera, eta barre egiten zuen jendeak, eta airera jaurtitzen zituen berriro, itzuli nahi izan balizkigute bezala, baina ez zuten horrelakorik nahi, eta guk ere ez genituzkeen onartuko. Korroka egiten dute igelek sabel barrenean.
‎Ez dute nik uler nezakeen deusik esan. Hitzak, halako gogoetak, egin ditut nik neure kolkorako, baina berek ez dute horrelakorik, hitzik. Min hori, gorroto hori, ur lohi hori guztia baizik ez dute.
‎Behar bada, horrek egingo ninduen zinezale. Gure aitak eta osabek ez zuten horrelako zaletasunik eta gainera, bazuten nahikoa zeregin bestela ere. Nire izeko Carmenek eta nik aprobetxatzen genituen sarrera horiek.
‎Uste dut Perdiguero masajista izan zela Iribarrengana joan zena. Prestatzen ari zela ez zuen horrelakorik nahi izaten, baina hainbesteko ekinaren aurrean, irten egin zen, mutiko hura besoetan hartu, musuak eman eta ume haren negar malkoak oraindik ere ikusten nago.
‎Zutik egotea ere asko kostatzen zitzaigun. Inoiz ez dut horrelako zelai batean jokatu, profesional mailan behintzat. Galdu ondoren, Mexiko 70eko Munduko txapelketatik kanpo gelditu ginen.
2021
‎Nik egindako eskultura edo horiek badakit ez dutela balio surtarako egurra baino gehiago, eta hartarako erabiliko ditudala ziur asko, baina, lan horretan ari naizenean, mundua desagertu egiten zait; zura eta biok geratzen gara, eskuz esku, etengabeko laztanaldi batean. Inoiz ez dut horrelako bizipenik izan; ezta libururik ederrenak irakurriz munduaz beste egon naizenetan ere, beti baineukan halako zelatari garratz bat esna, nik pen  tsamolde kritikoa deitzen niona. Orain, ordea, ez.
‎Agur esateko eta kontuak garbitzeko denbora doia? Nik ez dut horrelako gauzetan sinesten, baina ordubeteko argiunea izan zuela begi hauekin ikusi eta belarri hauekin entzun nuen. Eta interpretazioa, kointzidentzia hutsa izanik ere, bete  betean ezkontzen da gertatuarekin.
‎Halako begietan dakusat neure eraldakuntza intelektual guztia. Pinpilinpauxak eta haren kastakoek ez dute horrelako arazorik; txakurra ongi finkatua dute, bat eta bera, ongi bridatua, bat eta bera, berdin dio ideologia batetik bestera igarota ere. Izan liteke, ordea, horrelako kontuak epaitzean, nire ikusmena irudipen baten mende egotea, neu izatea txakur batetik bestera islaz isla dabilen errainua.
‎–Zure haurrari aztarna jarraitzea ezinezkoa da, benetan ezinezkoa, inoiz ez dut horrelakorik ikusi. Baina sorgin zahar honi bizitzak ez dio alferrik erakutsi gertaeren ikuspegi panoramikoa izaten.
‎Bera da. Inork ez du horrelako tatuajerik, nire neba da, garrasika, eta bekokian musuka hasi zitzaion, bere onetik aterata, aurpegia irinez eta malkoz lokaztuta.
‎haien familia, haien iragana, haien ingurua, esan nuen pentsakor, parkingeko tiketa ordaintzen ari nintzela?. Inork ez zuen horrelako ikerketarik egin, hain zuzen, ezustean Ignaziok Tasio atxilotu zuelako eta, horrenbestez, kasua itxi zuelako.
2022
‎–Esaten dute, esan zuen Mary Janek? ez dugula horrelako elurterik izan hogeita hamar urtean; eta Irlanda guztian orobatekoa dela irakurri dut gaur goizean egunkarian.
‎...hozkaden azpian ihartuko zen gorputz hartan egiazkorik ez zegoen, gorputz hartan alferrik galtzekorik ez zegoen zeren nik artean ez neukan emakume helduaren usainik ez profil lizunik, ez nituen ezagutzen izerdia ez hormonak, ez hilekoa, alegia toki guztietatik ateratzen den gehiegizko zera hori guztia eta aurpegiari aire maiztu bat ematen diona eta inoren silueta dudazko eta ahul egiten duena, ez, ez nuen horrelakorik ezagutzen, eta nola eskatu niokeen amari barkamena bere aldean jarri ez nintzelako, bere ohe eta ama hildakoaren miseriaren aldean, kolpeak jaso izan banitu ere, ohe azpian ezkutatu nukeen neure burua zaratarik atera gabe, gurasoak gainean utzirik batak bestea bazterturik, hasiera hasieratik utzi niokeen haur izateari eta garajeetako langileen hatz markez eta olio orbanez beteri...
2023
‎Garrasi egin du aro bidaiariak. Azkenaldion ez du horrelakorik aditu. Bere oharretan miatu eta ohartu da Bermeo, Kortezubi, Oñati eta Orion ere aipatu diotela solas bera urruneko euri zutabeei irizteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia