Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2001
‎Izan ere, horixe izan zen Leibnizbarrutiaren irakaspen interesgarrienetakoa; ez zela, ez bera eta ez bere lana ere, erabat seriotan hartu behar gaztigatzen zuen umore fin eta argigarri, argi eragile bat. Zuek ez duzue horrelakorik usaindu ere egiten, eta hamar mila kongresu eginik ere ez duzue usainduko. Autokritika faltak lerdotu egin zaituzte, eta iseka zakarra, trufa mutiria, ahulari zartako ematea, itsuari lapurtzea, babesgabea zafratzea munduan den jardun distiragarri eta ohorezkoentzat dauzkazue, doilorkeria eta umorea gauza bera bailiran...".
2002
‎Etsi antzean erretiratu zen tabernako ataria zen eszenategi hartatik, eta Kristoaren plazatxoko aulkian jesartzera abiatu zen, handixe ederto ikusten baitzen Pello Txikireneko kanpoaldea. Ezin zuen burutik kendu aurreko astean Joseluk aipatutako zurrumurruarena, alegia, Santos bere txotxongilo hutsa zelako istorioarena, eta hura entzun baino lehenagoko egunetan taberna barruko lagunartera dei egingo ziokeen arren, orduko hartan ez zuen horrelakorik egin, eta hogei metrora patxadan itxarotea deliberatu zuen. Irribarrea ezpainetaratu zitzaion Joseluren gizontzeaz isilean ironizatuz, dagoeneko mutikoa ez zela hain ume eta beregan eragindako portaera aldaketa zuela haren froga zuzena.
2004
‎Mahai buruan eserarazi zituzten hiru atxilotuak. Miren negu gorrian horma txoria sukalde epelean sartu modura begiztatu zuenean, egoeraren sukarrak eraginik, bestela ez baitzuen horrelakorik inoiz eginen, bera oilagorra bezala baitzen, hegazti bakarti eta herabea, begiak garondoan kokaturik aurrera nola atzera atezuan egoteko gauza, besoarekin agur egin eta bere ondora esertzera etortzeko oihukatu zion, Fermin eta Esti eta Harakinen aurrean nabarmenduz, iruditu zitzaion. Mirenek, Esti eta Harakin ikusi eta, zalantza mugimendu kulunkari baten ondoren, mahai luzeetan leku bila ari zen jendearen artetik aurrera egin zuen haien ondoraino.
‎Zerbait esan beharreko premia baitaratu zitzaion Bazterri. Ordura arte Harakinekiko harremanean ez zuen horrelako premiarik susmatu, ez zen arazorik hitz egiten bazuten ez bazuten, halako lasaitasun bat nabaritzen zuten biek ala biek, haien arteko adiskidantza hitzez haraindi bailegoen; baina hitzik gabeko entendimendu hura hautsirik, gauzak esan beharra zegoeneko garaia iritsia zela iruditu zitzaion Bazterri, eta orduan Ferminek denei egozten zien akusazioa, emeagatik edo destaina eragiten zi...
‎Atzera begira jarririk, ebatzi zuen Bazterrek ez zuela horrelako" jokoetan" parte hartzen; esaterako, Bazterrek ez zuen koadrilan ongi pasatzeko ergel bat behar; Harakinek, aldiz, bai, haren kontura barre egiteko; eta askotan, gehiegitan, Fermini berari egokitu zitzaion rol mingarri hori.
2005
‎Ekintza garbiak eta sinbolikoak burutzen dituzteno herriaren askatzaileak dirateke. Guk ez dugu horrelako gauzetara plegatzeko ez kopeta ez eta kuraiarik!
‎Agata denentzat Agata baizik ez zen, ona, isila, soila eta isiltasunean arrazoilaria. Makurrez lagunak Luixa edo Tehexa deitzean, Agatak imajinatzen zuen nekeziaz troxatu haurtzaro triste eta hitsa jazartzen zitzaiela, bestela izen batek ez zuelako horrelako erranahi ezkorrik. Beharbada, eskolako lehen egunetik haste, errientsa larderiatsuak Louise edo Thérèse izendatu zituenean jende sentitu ziren.
‎Zernahi aditzen zuen une horietan: alfer hutsa zela, ez deus bat, euskaldunek ez zutela horrelako famarik, egiazkoak langileago zirela, Xarles kontratatu zuen egunean ez zuela suerterik izan... eta dena zinkurina. Hogeita lau urteko mutikoak, orduan, errabia barneratzen zuen, etxe inguruko bazter ederrez oroituz.
‎Jakesek nahi zuen atsolutoki Lakabira bereganatu, zedarrietan han hara zegoen iraztor heze baten trukean. Aitak ez zuen horrelakorik onartzen eta mehatxuengatik, eskaintzak ezeztatzen zituztenen izenak enkre gorriz seinalatuko ziren, Lakabira baserriaren mengoan mantendu zuen. Igandeetan, herrira zihoanean, Graxik maite zuen, zakurra ondotik zeukala Bordaraino oinez hupatzea eta handik, urrezko leku perfektu eta karratua zen Lakabira mirestea; aldi berean alkateak antolatu bilkuretarik landako tentsioaz ezkaratzean sartu orduko aita husten berritxuratzen zuen, emazteari eta haurrei larderiaz.
‎Neskak halaber, larruari lotutako dote gisa ulertzekoa zen, galdeak, dudak, segurtamen izpiak, erantzunak, hipotesiak eta anitzetan ondorio hutsalak zizelkatzeko gai zen alimaleko irrati bat zeraman kolkoan, ahots etengabe bat, lotarako bakarrik isiltzen zen murduka zurrun bat, menturaz ametsetarik eleka ari zitzaiona. Bazekien jende zoriontsuek ez zutela horrelako plomuzko tramankulurik burumuinean trebes, bazekien haiek interlokutoreak erraz kausitzen zituztela kezka gehienen arintzeko, izan senar zein emazte, izan adiskide, izan ezagun.
‎Ez Inezek hori esan zuelako, baizik eta Lydie Vidal, emakumearen eskubideen alde borrokatzeko burdinazko hesi batera bere burua kateatzeagatik Aljeriatik egotzi zuten ekintzaile politikoaren idazkari pertsonalak –eta nork zekien, maitaleak– esan zuelako. Lydiek ez zuen horrelako idazkaririk –eta are gutxiago amoranterik– merezi, ebatzi nuen.
2006
‎Ez zen hori ere xede nagusia beharbada, baina horretarako itxaropen ezkutu bat gordetzen nuen beti. Orain, ordea, ez dut horrelako itxaropenik eta, areago, okerrago, neuk ere ez diot kasurik egiten neure mezu zahar zintzoei, nahiz eta ukatu ere ez ditudan egiten, nahiz eta oraindik ere batzuetan sinesgarri eta benetako irizten diedan; neuk ere ez dut neure jokaera gero eta integratuagoa eta arruntagoa aldatzen, neuk ere ez ditut neure kate gero eta ugariagoak eta motzagoak apurtzen, nahiz eta oraindik ere batzu... Lilura hori ez da beharbada burges txiki baten jolas erosoa besterik, batere arriskurik gabea, noski, eta halaxe aitortzen dut garbi garbi gaur egun.
‎Kutxa oparitu ziotenean, ez zuen sekula pentsatu gozamen iturri barik, arazo bihurtuko zitzaiola. Aitzitik, ez zuen horrelako detailerik espero, eta luze eskertu zion opari egileari. Oparia jaso eta astebetera, ordea, kutxak proiektatzen zuen galdera ikurrak berau jasotzean sentitu poza lausotzen zuen.
‎Aitzitik, editoreak" nekea" eta" eroaldi iragankor baten mendean egon izana" alegatu zituen egun batzuk geroago, ekintzaren arrazoiak azaldu behar izan zituenean. Inork ez zuen horrelakorik jendaurrean esan, baina editorearen kolega batzuek ahapeka aitortu zuten bere jokabidea ez zitzaiela hain aparteko eta burugabea iruditu; izan ere, halako idazle" interesgarri" eta are" oso interesgarrien" elemenia bat edonoren eramana eta pairamena mila puska txikitan zartatzeko modukoa izan behar zen, eta denek gogoratzen zuten editorea bere kortakoak mimoz... Gauza hain omen zen nabarmena lanbidekoentzat, ze Balkan Txikiren lehiatzailerik zorrotz eta gogorrena zen Entelekiak argitaletxeko nagusiak –argitaletxe artesanal eta oso interesgarria hau ere– behin baino gehiagotan esana baitzien bere laguntzaileei ez zuela ulertzen Balkan Txikiko editoreak nola eusten zion, bera izatera, aspaldi suizidatu zatekeela, edo lanbidez aldatu, mukizapi fabrika bat ipintzeko, esaterako, edo sofrologia kabinete bat.
‎– Et, et, et... Berak ez du horrelakorik aitortzen; esaten du gaztetan bi aldiz saiatu zela liburu horren trabak gainditzen, eta ezinezko izan zitzaiola. Gainera, hala izatera ere, zer du txarrik aitorpen horrek?
2007
‎Ekar iezadak orain beste blanc cassis bat, lehengoaren antzekoa, gozoa zegoan eta. Eta zuk, mon ami, eman iezaiozu pause traste horri, ala ez dute horrelakoen beharrik gaur egungo magnetofoi berri hauek. Isiltasuna sentitzean geldirik geratzen diren horietakoa al da?
‎Pistola ahurrean tinkatzen nuela, tregoa izanki kontzientzia txarra hazten zihoakidan eta momentu batez pistola zegoen tokian berriz ezartzeko gogoa nuela aitor nezakeen. Eskerrak ez nuela horrelako xoxokeriarik egin, pistola ederki baliatu zitzaigulako, partida genituen biligarroen menderatzeko.
2010
‎– Zirujauak ez du horrelakorik esan, ez zaitezela amaren besteko ezkorra izan. Probak egingo dizkizutela da ziur dakiguna, ez besterik.
2012
‎Azkenean gorriz markatu du hitzorduaren eguna bertan. Badaki ez lukeela horrelakorik egin behar, baina kezka egin zaio azken aldian daraman bizimoduarekin ez ote duen ahantziko.
‎– Zergatik ez duk horrelako kontuei buruz idazten –proposatu dit.
‎Kito, bai. Banekien nik gaiak ez zuela horrelako garrantzirik, noski. Ezin nezakeela ohar batean asmatu Kyotoko frontetik salbuets nintzaten eskatzeko moduko ipuinik.
2015
‎– Urte asko daroatzat hemen lanean... –erantsi du nekatu antzean, milaka liburu bizkar gainean garraiatu izan balitu ez zuen horrelako ahots hebaindua aterako–, arazo guztiak ezagutzen ditut.
‎Ez, ez du xokolata eskatuko, Azpeitian alferrik da. Oporto bat hartuko luke gustura, baina ez du horrelakorik ikusi botilen artean. Alkoholik saltzen ez duten galdetzea ere otu zaio, baina ez ditu azpeitiarrak gaizki utzi nahi.
‎ARANTZA: Oker zaude, nik ez dut horrelakorik sekula esan, kazetariak manipulatuko zituen.
2016
‎esan zion Larreak tenplau. Kaboak ez zekien zer egin, ez zuen horrelakorik uste, eta horixe baliatu zuen Larreak ezkerrarekin gerreratik oratu eta eskumako ukabila erakusteko.
2017
‎Oraindik ez ziren plazerak senaz ahaztera eramaten zaituen une horretan. Beharbada, azkeneko boladan ez zuten horrelakorik lortzen, lana edo betebeharren zamak eraginda, akaso; edo elkarren gorpuzkeretara ohitzeak, zeinak plazeraren berezkotasuna atzendu eta eraikitzeko zerbait bilakatzen baitzuen: areago mailaz maila eta geruzaz geruza osatu beharreko eraikin baten moduko zerbait, ezen ez pasioaren indarrez braust batean sorturiko haragizko gauza.
2018
‎Pertsiana jaitsita zuen, eta arratsaldeko zazpiak arte ez omen zuten zabaltzen. Egia esan, gogo handirik ere ez zuen horrelako taberna batean sartzeko. Nostalgia arraro bat sentitu zuen, ezagutzen zuen zerbait galdu izan balu bezala, nahiz eta jakin berak ez zuela han inolako zeresanik.
‎Giuliaren berriak ezagun guztiak aztoratu ditu. Inork ez zuen horrelakorik pentsatuko inoiz, surrealistegia izan da. Pentsatzeko surrealistegia zen eta gertatzeko oraindik surrealistagoa.
2019
‎Zuri beltzeko argazkiak liburua da oroitzapen pertsonalez osaturiko bakarra, eta pudore handiarekin idatzi zuen, ni aren eta gu-aren artean, ez baitzuen nitasunaren kontzientzia handirik haur garaian. Edonola ere, oso kontuz ibili zen zer kontatu eta zer ez, eta Laboaren inguruan Marisol Bastidak idatzitako biografia oso gustura irakurri zuen arren, berak ez du horrelakorik egin nahi, besteei buruzkoak ez ditu kontatu, ezta kontatuko ere, dio sinetsita.
‎Lagunen laguna zen... Eta ez baduzue horrelakorik sentitzen, egin teatroa lasai, niri aunitz gustatzen zait eta! Tragedia ere izaten ahal da!
2021
‎Atzean geratu behar izan nuen berandu ibiltzeagatik. Gaur, ez dut horrelakorik gertatzerik nahi izan, eta horregatik garaiz iritsi naiz. Baina ez dut trabarik egin nahi, e?
‎Bideoa birala bihurtu zen New Yorken. Alkateak berak esan zuen ez duela horrelako jarrera arrazistarik onartzen eta emakumea lanetik bota zuten. Baina zer gertatuko zen Polizia agertu izan balitz?
2023
‎Emanaldia aurrera joan ahala, gurasoek haurrak gelatik atera zituzten. Inoiz ez dut horrelakorik egiten, baina Ignatiusen oihu eta irainak normalean baino suabeago bota nituen. Autozentsuratu ere egin nintzen, eta testuko esaldi batzuk inprobisatu eta beste batzuk kendu egin nituen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia