Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2015
‎Eta halako edo holako harrokeria dela dirudi guk gorago igo nahi izatea, Jainkoak nahiko eta gehiegi egiten baitu, gu zer garen ikusita, bere ondora eramateaz. Ez da ulertu behar hau diodanik, pentsamenduaren bidez, zeruko edo Jainkoaren goiko gauzak eta han dauden handitasunak eta haien jakinduria hausnartzera igotzeaz; izan ere, nik sekula ere egin ez arren( ez nuen horretarako trebetasunik, esan dudanez, eta hain kaskar nengoen, non lurreko gauzetaz pentsatzeko ere ez baitzidan Jainkoak egia hau ulertzeko mesederik egiten, eta ez zen ez ausardia txikia, arrazoi gehiagoz zerukoez pentsatzeko), beste pertsona batzuek probetxu aterako dute, batez ere letradunek, jarduera honetarako altxor handia baita, nire ustez, apaltasunarekin bada.
‎7 Kalte handia egin zidan gorputzeko begiekin izan ezik ezin ikus daitekeela ezer uste izateak, eta deabruak lagundu zidan hala sinets nezan eta ulertarazten ezinezkoa zela eta burura etorriko zitzaidala eta deabrua izan zitekeela eta honelako gauzak, beti gelditzen baitzitzaidan barruan Jainkoa zelako ustea eta ez zela burutazioa. Hala ere, nire gogokoa ez zenez gero, gezurtatu egiten nuen neure burua; eta inori horretaz kontsulta egiten ausartu ez nintzenez gero eta berriro ere ziztaka zetorkidan ez zegoela gaizki halako pertsona ikustea eta ez nuela hori eginda ohorerik galtzen, irabazten baizik, eta horregatik itzuli nintzen solasaldi horretara eta beste une batzuetan beste batzuetara ere bai, urte asko baitziren jostaldi kaltegarri horretara jotzen nuela; ez neritzon nik, horretan sartua nengoenez gero, izatez zen bezain txarra, sarritan ez zela ona ikusten banuen ere; baina haietako batek ere ez zidan ekarri diodan honek bezalako barreiatzerik, oso atxikia bainengoen harengana.
‎9 Etxea gure gogokoa zenez gero, berehala etxe sartzea egiteko agindu nuen, bertan ezer egin baino lehen, eragozpenik sor ez zedin; eta laster batean etorri zitzaidan aipaturiko Andrada hori, etxea egun hartan hustuko zela esanez eta eraman genitzala hara geure gauzak. Nik esan nion ez genuela horretan lan handirik, ez geneukala bi lastamarrega eta burusi bat baino besterik. Bera harri eta zur geratuko zen.
‎Jainkoagan ustea dut, probetxu handia egingo dela. Egiaz, poz pozik nator, eta berorren gorentasuna ere egon bedi, eta sinets beza ni bertan izatea ez dela beharrezkoa izango etxearen erlijiotasunerako, ahizpek dutenaz eta halako aitor entzule, eta ahaztuko ez dituen apaizarekin, egunetik egunera aurrerago joango direlako itxaropena dut Jainkoagan eta ez dut horretan zalantzarik.
‎Hau kontu handiz begiratuko da. San Andresko prioreak egin nahi balu, ez litzateke txarra, eta erregidoreren batek edo bi erregidoreek batera, gastuaren kontuak eraman ditzaten; ama prioreak ez baitu horretan sartu behar, ezta gauza horiek ikusi eta entzun ere, esan nuenez. Sartuko direnen izaera aztertu da eta zenbat urte egon behar duten.
‎Espiritu Santua joan bedi berorrekin eta ordain biezaio gaur egin didan karitatea. Berorrekin hitz egiteko era izango nuela uste nuen eta ez inorengatik marmarrean aritzeko, ez baitut horretarako motiborik, elkarrekin asaskatzeko baizik. Ez nazala berorrek ahaztu otoitzetan, orain behartuago uzten bainau neureen urritasunean.
‎7 Beatriz anderea ongi dago. Joan zen ostiralean asko egingo zuela hitzeman zidan, baina nik, Jainkoari eskerrak, ez dut horren beharrik. Berorrek agertu zion jarrera atsegina kontatu zidan.
‎Jauna hartzen duten egunetan jostaldirik izaten ez badute, eta egunero ematen dute meza, ez dute egundo ere jostaldirik izango. Eta apaizek gordetzen ez badute hori, zertarako gorde behar dute gainerako gaixoek?
‎horretaz balia daitezela fraide horiei ohi duten baino hobeki jaten emateko. Nik diotsot berorren aitatasunari, alde guztietan honi erremedioa jartzen ez bazaio, ikusiko dutela zertan amaitzen den; eta ez lukete hori agindu gabe utzi behar, beharrezkoa eman gabe sekula ere ez baita geratuko Jainkoa. Haiek fraideei gutxi ematen badiete, Jainkoak ere gutxi emango die...
‎Ongi nago eta, esan ohi denez, berorren zerbitzurako prest. Esan biezat gure aita noizbait horra joaten ote den jatera, edota nola atsegin eman hari, bere etxean ez baitu horretarako aukerarik, eta uste dut izaterik ere ez dirudiela ongi. Jakinaraz biezat guztiaz, eta gera bedi Jainkoarekin, orain sarri elkarri idazteko bidea izango baitugu.
‎Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan egon ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela. Eta Sernak ez du horretan zerikusirik (hara joatea buruan ez zuenean ere, gauza bera egin nahi baitzuen), beraren gaixotasunak baizik; eta, egia esan, beldur handia nuen gehiegikeriaren bat ez ote zen gertatuko.
‎6 Era berean uste dut, ez dudala merezi Jesusen Lagundiagandik sufrimendu horiek hartzerik, gauza horretan sarturik banengo ere, haiei dagokienez ez duelako horrek ez egitekorik ez desegitekorik; horren oinarriak goragotik datoz. Jaunak nahi dezala nirea sekula ere Jainkoaren borondatetik ez aldentzea izatea, eta berorri eman diezaiola beti argia gauza bererako.
‎Hain premia handian daude, non berorrek erruki handia hartuko bailieke. Nik handia diot Beatrizi, moja izan nahi badu ere, ez baitu horretarako doterik. Limosna handi handia litzateke, berorrek ahal dezanean, zer edo zer bidaliko balu, gutxiena izanda ere asko izango baita.
‎Eta gauza honetan haren gogoa zer den konturaturik, burutik egon ezik, ez nuen orain onartuko halakorik. Egia da, batzuetan, nik asmo hori eragoztearren hainbat gauza esatean andere hau negar eta negar aritzen zenez gero, itxaropen modukoa emango niola entretenigarritzat, eta, beharbada, horregatik usteko zuen nik nahi dudala, baina nik neuk ez dut horren gomutarik.
‎Nola ez dut, bada, bihotzez maitatuko, niri atsegin eman besterik ez baitu egiten? Agnusdeiak piztu zidan soilik desira pixka bat, egun hauetan administrariari zer emango ote nion nerabilen buruan, ez baitzitzaidan gogora etortzen gogoko izango zuenik; Malagóngo etxe honetan batez ere lan asko egin du, eta egingo du, eta etxe honen lehortasuna hainbestekoa izanik, nire izaerari oso gogor egiten zitzaion; etxe bakoitzean dago gurutze pixka bat, eta ez dut horren penarik.
‎3 Oi, ene aita, bai beharrezkoa izan dela ni hona etortzea, bai honetarako, ez baitzuen horren laster egiteko itxurarik, bai gainerako gauzetarako! Jainkoak ongi egin zezakeen, baina nik ez dut ikusten orain beste erarik sorginkeria hau desegiteko.
‎12 Beraz, ez gaitezen kexa beldurrengatik, ezta ez dezagun adorea gal geure izaera eta ahalegina ahulak direla ikustean ere; saia gaitezen, ordea, apaltasunean geure burua sendotzen eta ongi ulertzen zein gutxi ahal dugun eta Jainkoak lagundu ezik, zein ezerezak garen; eta inola ere ez dezagun uste onik jarri geure indarretan, haren errukian baizik, eta kontuan izan hartan egon arte guztia dela ahultasuna. Gure Jaunak ez zuela motibo handi gabe agertu ahultasuna; gauza jakina da ez zuela horretarako motiborik, sendotasun berbera baita, baina gu kontsolatzeko izan zen eta geure desirak egintzetara eramaten saiatzea komeni dela uler dezagun, eta arima bat hildura bidean hasieratan dagoenean guztia egiten zaiola nekagarri kontura gaitezen; atseginak uzten hasten bada, nahigabea sentitzen du; eta ohorea utzi behar badu, sufrikarioa; eta bere aurkako hitzen bat sufritu behar bad... Azken batean, inoiz ez zaizkio falta nahigabeak heriotzara arte.
‎Ongi ulertuko dion aitor entzule batengan. Izan ere, hau guztiz ezaguna da eta askok idatzi dute eta zuek ez duzue horren beharrik, ez dago horretaz zertan hitz eginik.
‎Hemen, dirudienez, lan pixka bat egin dezala nahi du, hain atseden handiz izanik ia sentitzen ez bada ere. Adimena da atsekabea ematen diona; ez du hori egiten hiru ahalmenak bat eginik daudenean, haiek sortu zituenak etenda uzten dituelako; izan ere, ematen duen pozaz, guztiak jartzen ditu zerbait egiten, haiek nola ez dakitela eta ulertzerik ez dutela.
‎9 Izan ere, liburu honetan ohartarazi dizuedan guztia honetara zuzendua dago: Kreatzaileari geure burua oso osoan ematera eta geure borondatea harenean jarri eta sorkariengandik askatzera, eta honezkero zein garrantzitsua den buruan sartua izango duzue-eta, ez dut horretaz besterik esango; hala ere, esango dut zertarako jartzen dituen hemen aipaturiko hitz hauek gure Maisu onak, bere Aita Betikoari zerbitzu hau egitean zein irabazi handia lortuko dugun ongi dakienak bezala. Izan ere, prestatzen ari gara laster batean geure burua ikus dezagun bideko ibilia amaitzen eta esanda geratu den iturriko ur bizitik edaten.
‎3 Orain, esandako bide hau hasteko abiapuntutik okerrik ez egiteko eran, azal dezagun pixka bat nola hasiera eman lanaldi honi, oso garrantzitsua baita; oso garrantzitsua dela diot. Ez dut esaten hemen adieraziko dudan erabakia falta zaionak ez duela horretan hasi behar, Jauna erabaki hori hobetuz joango baita; eta pauso bat eman baino besterik egiten ez badu ere, bere baitan hainbesteko indarra izanik, ez dezala izan galduko duen beldurrik, ezta oso ongi ordainduko ez dion beldurrik ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia