Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 201

2000
‎Eta ez ote da, ondorez, mezurik bizkorrena eta eraginkorrena keinua, zeren hitz bakar batez —keinuaren hitz bakarraz— guztia signifika baitezake, erabili gabe, hartarakotz, bertzela erabili ohi ditugun hitzak eta eleak, zeinek, aldi berean, bertze mila hitzen beharra izan ohi baitute usu, haien argitzeko eta esplikatzeko? Baina, baldin oraintxe erran badizut ezen keinuak ez duela hitzen beharrik, zer nabilkizu ni orain hemen keinuei buruz hitz eta pitz, jaun André?
‎...erran baitzezakeen nitaz, oker handirik gabe, ezen amaren belarri zulotik erditua izan behar nuela, Gargantuak bezala, zeren, nola egun osoan egon behar izaiten bainuen honi eta hari adi, hala egin baitzen ene entzutea hagitzez ere sentiberagoa, ene belarria ikustezinki zabaldu balitz bezala, bazter guztietarat iristeko gai... eta hala eta halatan aditu behar izaiten bainituen anitzetan aditu nahi ez nituen hitzak ere, nola egun hartan, zeinean aditu nuenak markatu eta zigilatu baininduen, bihotzaren erdian.
‎Aitarentzat ez nuen hitzik.
2001
‎Hi maiteminduta hago, tematu da Unai albotik, jendearen jakin mina piztuz. Baina Tasiok ez du hitzik gaineratu eta nork bere eskutitz zatitxoa idazten bukatu bezain laster presaka alde egin dute denek.
2002
‎Nire arreba hori ez da ni bezalakoa, zeharo bestelakoa da. Oso serioa eta zuhurra da, ez du ia inoiz irribarre egiten (eta inoiz ez barrerik), eta zerbait garrantzitsua adierazi behar ez badu hitz bakar bat ere ez esatea hartu du arautzat. Bestalde, ez du inoiz elkarrizketa inozorik entzuten eta ezta arrazoizko kontuak ez direnak ere.
‎Izan ere, hurrengo astean zain egon nintzen, Sara nondik aterako zitzaidan. Egia zen aurreko igandean, Martilunen egon gineneko hartan, so hura izan genuela soilik, agurtzerakoan, eta ez genuela hitzik egin zerbaitetan geratzeko... nekez hitz egingo baikenuen, bestalde, Karmele aurrean genuela. Baina bai, uste osoa nuen aste hartan ere elkar ikusiko genuela nola edo hala.
‎Sarari, aldiz, orduantxe gailendu zitzaizkion buruan zentzua eta sen ona, kontuak jada erremediorik ez zuenean: esan nahi baita errudun sentitu zela, esan behar ez zituen hitzak esan zituelako eta urrunegi joan zelako. Izan ere, nor zen bera Sergioren fideltasuna kolokan eta zalantzan jartzeko?
‎Eta aita –Jaxinto– jostailu mutu bat zen amaren eskuetan, sekula iritzirik ez zuen gizona. Ai, nola egoten zen Sara, halakoetan, aitaren hitzen baten zain!, baina aitak ez zuen hitzik ere esaten, eta haren isiltasuna amaren aldekoa gertatzen zen, ororen buruan. Halaxe bizi izan zen Sara hogei urtetan, eta halaxe ohitu zen, finean.
2003
‎Leihoko gauak ere intimitatea ematen zuen, eta bero apur bat. Orduan zazpigarrenez pentsatu zuen Matiasek umeak ez zuela hitz bat bera esan bidaia osoan, eta hurrengo gogoeta izan zen amak ere ez zuela hitzik esan; zazpigarrenez pentsatu zuen hori ere.
‎Leihoko gauak ere intimitatea ematen zuen, eta bero apur bat. Orduan zazpigarrenez pentsatu zuen Matiasek umeak ez zuela hitz bat bera esan bidaia osoan, eta hurrengo gogoeta izan zen amak ere ez zuela hitzik esan; zazpigarrenez pentsatu zuen hori ere.
‎Irribarre maltzurrez begiratzen zidan komisarioari agertu behar izan nion ez nuela lehendabiziko aldia, gehiagotan ere nahastu nindutela maitale, gaizkile edo suerte gutxiko beste hainbat jendailarekin, lehen ere inoiz kontatu niola nola behin aireportuan adiskide baten zain nengoela emakume batek besarkatu ninduen eta belarriko gingila miazkatzen zidala ulertzen ez nituen hitzak esan zizkidan, zerbait barkatzeko erregutuz bezala; nire aurpegiak ez du nonbait behar adina nortasun, arruntegia da edo trukagarria, ez du ezer bereizgarririk. Ikastola baten atarian jartzea nahikoa dut umeren batek zangotik besarkatu eta aitatxo deitzeko; mendi buelta bat egitera joaten banaiz, zakurren batek jarraituko dit atzetik, aurreko bizitzan edo oraingoan izandako jaberen baten antza dudalako (zakurrak maiz errenkarnazioak izaten dira).
‎45 urte bakarrik zituen artean. Hogei urte gehiago bizi izan zen, baina, adiskideek ahalegin guztiak egin zizkioten arren, ez zuen hitzik gehiago egin, ez zirudien bizien artean jarraitzen zuenik. 1936an hil zen.
‎Mirenek ez du hitzik egiten, baina ama semeen hitzak bere egin, eta bihotzaren ingurura bildu ditu.
‎1 baina ona da jakin dezazun/ zure aitak ez zuela hitzik atera/ edo garrasi egin zuela zoro moduan/ isilik egoteko era polita hori ere// zure aitak zenbaki guztiak ahantzi zituela/ (horregatik ezin zizun lagundu biderketetan)/ eta horrenbestez telefono guztiak// eta karrikak eta begien koloreak/ eta ileak eta orbanak/ eta zein bazter/ zein taberna/ zein geltoki/ zein etxetan
‎Bere hizkuntza zen, eta nik hustasun bat nabaritzen nuen, zerbait kendu balidate bezala, ezagunen batekin topo egin eta euskaraz hasten zen bakoitzean. Ulertzen ez nituen hitz eta hots berri haien falta sentitzen nuen... Nolabait, gure jatorrizko komunitatea desagertzen ari zela iruditzen zitzaidan, bazihoala.
2004
‎multzotan mugatzen dira, elkarren aurka eta elkarri bultzaka berezten dira, adieraz dezakegun guzia multzotan partekatzen dugu. Ondoko etsenpluetan ageriko den bezela, ez dute hitzek beren izana" berez" finkatzen; edo bakarrean, edo ez dakigu zein" logika" ren arabera. Ez.
‎Izan ere, indar hutsa zen Lantza, indar itzela, ongirako zein gaizkirako erabil zitekeen energia. Eta Lantzaren Ahotsak ez zuen hitzik erraten, ez behintzat Munduak ezaguturiko ezein hizkuntzatakorik, baina hitz egin zidanean, nire ama hizkuntzaz mintzatu balitzait bezain ongi ulertu nuen.
‎Handik aurrera, afari osoan ez genuen hitz erdirik esan, guztiok altxatu ginen arte:
‎" Antiguallen" kontu hura, batez ere. Ezetz, ez nuela hitz hura esan nahi, nik ere banuela izugarri maite nuen amona bat, eta ez nintzela amonaren teilatuaren kontra harrika ibiliko; eta ezetz, hirugarren adinekoak ez zirela aprobetxategi batzuk, hura ere gaizki esan nuela, eta barkatzeko, ongitxo mereziak zituzten-eta bidaiatxo haiek, bizitza osoan lan egin ondoren eta segurtasun sozialari urte luzeetan zergak ordaindu ondoren.... Entrenatzaileari buruzkoan, berriz, hura gu bion arteko afera zela esan nuen, eta kito.
‎–Behin batean bazuan Argentinako herri batean, Alfredo Di Stefano izeneko mutil bat, futbolaria izan nahi zuena, eta baloiarekin hitz egiten zuena. Bai, bazakiat baloiek ez dutela hitz egiten, baina gutxi batzuek, bai, hitz eragin ziezaieketek, ametsetan... eta dantzarazi ere bai, errealitatean: futbolaren magoak dituk, oin buruetan makilatxo magiko ikusezin bat dutenak.
2005
‎20 Gure hizkuntzan ordainik ez duen hitza. Tokion oso tipikoak diren neska gazteak, institutukoak gehienbat.
‎Berriro hiztuna nintzenetik gizaki bakarra baino ez nuen hitz egiteko: Mateo.
‎–Zertaz hitz egin nahi duzu? –igartzen zitzaion ez zuela hitz egiteko gogo handirik. Ez zen geldi geratu, logelatik irten zen, komunera bidean.
‎–Jatetxera nire bila etorri zen eguerdi hartan ikusiko zuen lehenengoz eta ez zuten hitzik gurutzatu; ez, ez zuen ezagutzen.
‎Eta arrazoi zenuen... grabagailuari hitz egin ondoren, hobeto gelditzen da bat. Badakit behin eta berriro entzungo nauzula, eta errepikapen batetik bestera ez ditudala hitzak aldatuko, ez naizela erratuko. Beti irmo mantenduko naizela nire hitzetan.
‎Eta orduan, inoiz ahantziko ez ditudan hitzak entzun ditut:
2006
‎Une hark izan zezakeen tentsio apurra kentzearren berriketan hasten nintzen ni, erizainok gaixoekin egiten dugun moduan, praktiketan ikasita nekien hori. Julianek, aldiz, ez zuen hitz erdirik esaten, ezta nire galderei erantzuten ere, eta neuk ere isiltzea erabaki nuen. Harrezkero, isiltasun osoz egindako operazioa bihurtzen zen oherako prestatze hura, eta isilik jardute horrek halako zeremonia kutsua ematen ziola esango nuke, egunero errepikatzen ziren keinu eta mugimenduekin, ballet baten koreografia edo erritu jakin baten pausoak balira bezala.
‎Hala ere, barneko sua ez da zuhurtasun hutsez itzaltzen, eta Bawtryko uhalgileak esan behar ez zituen hitzen batzuk esan zituen esan behar ez zituen lekuren batean, eta epailearen aurrera eraman zuten. Erretxindutako edo puritanoen garaian gorriak ikusitako norbaiten aurrera eramango zuten, agidanean, eta heriotza zigorra jaso zuen gizajoak.
‎Ez dut uste sekula egin dudanik hain bizkor arineketan. Eta halere, atzetik entzuten nuen ezti saltzailearen zarata eta istilua, ulertzen ez nituen hitz itsusien zerrenda luzea ahoratzen zuela. Izkina batean txakur bat ere irten zitzaidan zaunkaka, baina alde egin zuen berehala, nire izu aurpegia ikusita.
2007
‎Adin batetik aurrera, esan liteke sutondoko beroa ematen digula adiskidetasunak, kanpoko hotzaren, erasoen, axolagabeziaren aurrean; niri, dagoeneko, zaila egiten zait sutondo horren beroarekin amets egitea ere, baina hango hauspearen epela lortu nahiko nuke bederen, ilinti bizi bat ez bada txingar ondo bat, garai bateko su lamen arrasto gisakoa. Metafora errazak dira hauek, ohartzen naiz, baina gizon emakume askoren gogoa zulatu duelako bihurtzen da metafora bat erabilerraza; sentipen sakonek, gehienetan, ez dute hitz zailen eta hitzaldi konplexuen beharrik.
2008
‎Izeba Ursula ere hantxe zegoen? , osaba izebak eta iloba protagonista zituèn eszenari begira zegokeèn lekuko balizko batek berehala antzemango zion nola begiratzen zion izebak ilobari, harekin liluratuta balego bezala, osaba Bixentek bere jarrera itxiari eusten zion bitartean?, baina ez zuen hitzik egin osaba Bixentek alde egin zuen arte: aitzurra erakutsi didak, bai, Nazario, eta orain banoak, gauza inportanteagoak egin behar ditiat eta?
‎Biak bakarrik zeuden arren, ez zuten hitz gehiagorik egin, izebak, haatik, muturra okertu zion, sinesgogor?, bezperan aski eta sobera hitz eginak baleude bezala. Baina buruko minak burmuinak zulatzen bazizkion ere, bezperako eguna zuen, ezinbestean behar zuen?
‎Zosimo Sukunzak osaba Bixenteren jarduna moztu zuen: Zosimok hitz egiten zuèn neurrian, baina, are moztuago gelditu zen, osaba Bixentek ez zuen hitz erdirik ere egin behintzat; eta orduan, lauzpababost segundoko isilunea gauzatu zen; atzera aurrera gabeko egoera hartan, gehienak osaba Bixenteri begira zeuden, baina Ismaelek. Nazariorekin gero eta konfiantza handiago zuelako, beharbada, are handiagoa honek Dobainen eskopeta bat erosi eta oparitu zionetik, Ismaelek hamabost urte bete zituenean: –Askotan esan izan duk, Ismael, ez haizela basurde bat akabatu arte gizon sentituko, eta hemen daukak eskopeta??
‎Aita ere han zegoen, baina ez zuen hitzik egiten, Ernestinak ere ez, eta Reginak behin eta berriz begiratu zien biei, batean aitari eta bestean ahizpari, harik eta begirada Ernestinaren begietan pausatu eta honela mintzatu zitzaion arte, etsipenaren ertzetik:
‎Egin dute batzarra, gaztelania hutsez. Amaieran, kontraesanez jabetzen ote diren galdetu die irakasleak, zergatik ez duten hitz bat bera ere egin euskaraz batzarrean, zergatik ez duten hitz bat bera ere egiten euskaraz egunean. J.S. Sesmak dioskunez, ikasleek kanpo arrazoiak dituzte beti argudio:
‎Arraroa egin zitzaidan, eta etsigarria ere bai, hilabete gutxi lehenago nik debozioz laztantzen nuen bekoki hartan orain berorik ez aurkitzea. Nataliek bere kontra besarkatu ninduen eta maitasunezkoak izan zitezkeen baina ulertu ez nituen hitz batzuk esan zizkidan belarrira arnas hotsarekin nahasian. Hilabete pare bat igaro da, baina tarteka, isiltasunak horretarako beta ematen didanean, Natalieren arnas hotsa entzun dezaket, heze eta bero, itsasoaren oihartzuna bezain eder, belarrian.
‎Zosimo Sukunzak osaba Bixenteren jarduna moztu zuen: Zosimok hitz egiten zuèn neurrian, baina, are moztuago gelditu zen, osaba Bixentek ez zuen hitz erdirik ere egin behintzat; eta orduan, lauzpababost segundoko isilunea gauzatu zen; atzera aurrera gabeko egoera hartan, gehienak osaba Bixenteri begira zeuden, baina Ismaelek –Nazariorekin gero eta konfiantza handiago zuelako, beharbada, are handiagoa honek Dobainen eskopeta bat erosi eta oparitu zionetik, Ismaelek hamabost urte bete zituenean: " Askotan esan izan duk, Ismael, ez haizela basurde bat akabatu arte gizon sentituko, eta hemen daukak eskopeta" – egin zuen aurrera, ezustean:
‎Izeba Ursula ere hantxe zegoen... –osaba izebak eta iloba protagonista zituèn eszenari begira zegokeèn lekuko balizko batek berehala antzemango zion nola begiratzen zion izebak ilobari, harekin liluratuta balego bezala, osaba Bixentek bere jarrera itxiari eusten zion bitartean–, baina ez zuen hitzik egin osaba Bixentek alde egin zuen arte: aitzurra erakutsi didak, bai, Nazario, eta orain banoak, gauza inportanteagoak egin behar ditiat eta... orduan bai, izebak aitzurrari heldu eta honela hitz egin baitzion Nazariori, barruan gordetako iritzia –sentimendua– kanpora ateratzen zuela:
‎Biak bakarrik zeuden arren, ez zuten hitz gehiagorik egin –izebak, haatik, muturra okertu zion, sinesgogor–, bezperan aski eta sobera hitz eginak baleude bezala. Baina buruko minak burmuinak zulatzen bazizkion ere, bezperako eguna zuen –ezinbestean behar zuen– gogoan Beñardok:
‎Aita ere han zegoen, baina ez zuen hitzik egiten, Ernestinak ere ez, eta Reginak behin eta berriz begiratu zien biei, batean aitari eta bestean ahizpari, harik eta begirada Ernestinaren begietan pausatu eta honela mintzatu zitzaion arte, etsipenaren ertzetik:
2009
‎Batzuetan, mozten zionean, Markus haserretu egiten zen. Ez zen mehatxurik eta horrelakorik izaten, baina kale erdian orroka hasten zitzaion, Ibaik ezagutzen ez zituen hitzekin iraintzen zuen eta ez zen bizitzeko eszena polita izaten.
‎–Bada, Felisa eta Manuela Orradre ahizpen ilobarekin ez dut zorte handiagorik izan. Horrek ez zuen hitz egiteko gogorik. Fusilatu hitza entzun orduko, ez, ez, ez?
‎Xantik alferrik itxaron zuen pasaeran ikusitakoari buruzko daturen bat. Olasok ez zuen hitz gehiago egiteko gogorik, antza. Horrelakoa zen Olaso.
‎Ezagutzen zuen hark ere bere ama, noski. Horregatik, bere etxeko ezkaratzean sartu ginenetik ez genuen hitzik ere egin ia, eta lapurren gisan sartu nintzen haren ganbaran.
‎Edipo antzinako Greziako errege bat izan zen, bere amaz maiteminduta zegoena? . Adak ez zuen hitzik ez keinurik egiten; elkarrizketa jarraitzen zuèn balizko lekuko batek, baina, galdetu orduko aitortu zuen ezen Adaren begiei distira ia ezin hautemanezko bat zeriela, haiek apur bat zabaldu izanaren ondorioz?. Eta entzun duzu behin ere Elektra?
‎apatikoagoa, nolabait esatearren: ...astuntasunaren astunagotze bat balekarkio bezala; esan nahi baita muinoian sentitzen zuèn mina minagotu egin zitzaiola Domingori, mina gainditzeko moduan zegoen arren, gainditu!; orbetarrak, izan ere, bere lekuan egon ziren, istripua gertatu zenetik Domingori eta Domingoren osasunari begira gau eta egun, eta bera ere bere lekuan egongo zen, etxekoei hura zor zien, zer gutxiago!; Domingok, beraz, ez zuen hitz egiteko gogorik, lasaigarriek ere sorgortasunaren eremura zeramaten?, eta irriak banatzen zituen batez ere, bere minaren gaineko irriak, orbetarren berbaroa entzuten zuen bitartean, amaren ahotsa erdigune eta ardatz: iruditu zitzaidan, bai, trena eliza bihurtu eta arrosarioa errezatu genuèn hartan mirariaren atarian geundela, eta horratx, azkenean sendatu egin zaigu Domingo!, zeren Reginak ez baitzuen zalantzarik egiten mirari bat izan zela, Jainkoak egina eta zeruko Ama Birjinaren bidez lortua?
‎–Euskara ere galdu nian, eta galdua berreskuratu behar diat. Amona Ursulak beti hitz egiten ziguan euskaraz, baina, hura hil zenetik, etxean ez duk hitz erdirik ere egiten, eta, gehiena ulertzen dudan arren, hitz egiten ahaztu zaidak.
‎Regina Aldasorok ez zuen hitz erdirik esan ordura arte; Teofilo Mariarekin begirunezko harremanak zituen, sendoa baitzen mutila, zintzoa, esanekoa, nahiz eta zurrunegia ere bazen batzuetan: aitaren antzekoa zen, hitz batean, baina antzekotasun hark Reginari ez zion enbarazurik egiten, ezta Nazariorekiko harremanak gaiztotu zitzaizkionean ere, senar emazteen eta ama semeen arteko harremanak oso bestelakoak ohi dira eta; noizean behin, baina, gizontto bat bezala ikusten zuen Teofilo Maria, eta, orduan, Reginari bururatzen zitzaion bere neba ere izan zitekeela:
‎itxi zuten, izeba Ernestinaren ardurapean, izebak, bere egiteko hartan, Rakel neskamearen laguntza baldintzarik gabekoa izan bazuen ere; hiru oroitzapen haiek behar zituen, beraz, Maria Bibianak, eta hiru oroitzapen haiek behar zituzten, halaber, beste anai arrebek ere: hiru oroitzapen elkarri lotuak, hiru soka bezala, isilpeko tratu bat txirikordatu zutenak, denbora ilun haren baitan; tratu hark, baina, ez zuen hitz handien ez odol zinaren beharrik izan; are gehiago, hitzen beharrik ere ez zuen izan, tratuak hartara behartzen baitzituen, hain zuzen, anai arreba guztiak: afera hartaz eta, zer?
‎Damasok ez zuen hitz erdirik ere esan, zeresanik bazuen arren; honako hau esan zezakeen, adibidez, Domingoren laguntzan: –Barka, Teofilo Maria, baina Don Zoiloren agindua ez zen agindua izan, aholkua baizik??; Damaso, baina, isil isilik geratu zen, zirt edo zart egitea eskatzen zutèn egoera gatazkatsuetan, inork betaurrekoak kenduz gero, mutil galdua zen?
‎–Zu? , eta nola ez baitzuen hitzik aurkitu esan nahi zuena adierazteko, hatz erakuslea lokira eraman, eta hantxe ibili zuen Damasok, jira batera eta jira bestera.
‎Bere ahizpa hunkitu nahian zebilen Regina, antza, baina Ernestinak ez zuen hitzik ez keinurik egin; edo, bai, beste keinu hautemanezin bat egin zuen, ezpain inguruko dardara hura, segundo hamarren batekoa, oinazearen ertzeko mugimendu bat ere bazena?, ahizparekiko desadostasuna erakuts zezakeena, harekin zera esan nahi balio bezala: –Eguerdiko eguzkiaren argi betea merezi du, ordea, haurrak, Regina, mesedez?!?.
‎Bizardunak sutsu hitz egiten zuen, eta Domingok ez zuen hitzik galtzen, hainbestekoa zen hitz haiek berarengan pizten zutèn arreta eta interesa; asko aldatu zen Domingo azken urte hartan, baina ez behar adina, beharbada: esan nahi baita bizardun sutsuaren egiak, era zuzen bezain ausartean adieraziak, harrikadak bezala iristen zitzaizkiola Domingori, barrua inarrosten ziotenak eta iraultzen?
‎...hala Adari, Maria Bibianari eta izeba Ernestinari irri urduri bat zuzendu ere, autodefentsa hutsa ere bazena, itxuraz, zeinari Adak begien zuria erakutsiz erantzun baitzion, arnasestuka, bere baitatik kanpo balego bezala; Maria Bibianak beste irri urduri batekin erantzun zion, eta izeba Ernestinak begirada etsi bezain ezti batekin; Domingok, gero, Damasori egin zion irri, baina honek, bilera osoan ez zuen hitz erdirik esan?, anaiaren begiradari ezin eutsiz edo, begiak jaitsi zituen; azkenik, aterantz abiaturik, urrats bat egin zuen Domingok, bi urrats, hiru urrats, bost, sei, zazpi?; zazpigarrenean, baina, ezustekoa, Ada zutitu egin baitzen, baita oihu egin ere, oihuarekin batera korrika irteten zela:
‎ikaskideek ez bezala, zeinek. Hemen, jauna!? erantzuten baitzuten beren izenak entzun ahala, Ligoriok ez zuen hitzik esaten, noski, baina belarriak itxuragabeki tentetzen bai, Ildefonsok berak hala kontatzen zuen behinik behin, auskalo?; esan nahi baita guztiek maite zutela eta guztiek zaindu nahi zutela Ligorio, eta, jakina, nola untxia lasaia baitzen eta nola egun osoan jaten egoten baitzen, ikaragarri gizendu zen azkenean; eta orduan, gertatu beharrekoa gertatu zen, zeren, maisua ikasleei kapelup... –Neska mutilak, ongi konturatuko zineten bezala, mahukapean ez dut untxirik, eta kapelupean ere ez dago??; hura esan ahala, ordea, kapeluan kabitzen ez zelako edo, untxiak kapelua astindu eta isatsa atera zuen, maisua nabarmen utziz; han izan ziren barreak eta irri karkailak!; maisuaren hitzak aintzakotzat hartuz gero, gainera, badirudi orduantxe bururatu zitzaiola Ildefonsori, estutasunetik ateratzeko edo, astebete lehenago Charles Chaplinen City Lights filma ikusi izanak ere izango zuen nolabaiteko eragina?, onddo kapela buruan jartzea eta Charlot imitatzen hastea, neska mutilen algaren artean:
‎Garai hartan alokatutako etxe batean bizi ginen, plazatik hurbil, ama hiltzean etorriko ginen hona bizitzera. Bidean ez zuen hitzik egin, galtzada harriei begira egin zuen bide guztia. Etxera heldu eta urduri ibili zen, korridoreko alde batetik bestera, eta azkenean, atearen kolpea entzun nuen.
‎Bortzetan bazkaldua nintzen han, Etxeberri eta haren familia guztiarekin batera, Garrüzetik eskola hartzera etortzen nintzenean. Ministroaren emazte Léonineren erresuma zen hura; han hark baizik ez zuen hitza. Emakumea, alabaina, Nabarrenkoxen gelditua zen, hilotz, kanoi bala papista batek haren gorputz behiala betea kausituta.
‎Badira ordea taliban batzuk defendatzen dutenak egiazko euskaldunak orgasmoa bezalako trantzeetan ez duela hitzik egiten, eta antzina, Santimamiñen eta, irrintzi egiten zuela. Orobat, izan zen film porno euskaldun bat egiteko asmoa, abortatua noski, eta gidoiak zekarren orgasmo guztiek irrintzia behar zutela.
‎...Adari, Maria Bibianari eta izeba Ernestinari irri urduri bat zuzendu ere, autodefentsa hutsa ere bazena, itxuraz, zeinari Adak begien zuria erakutsiz erantzun baitzion, arnasestuka, bere baitatik kanpo balego bezala; Maria Bibianak beste irri urduri batekin erantzun zion, eta izeba Ernestinak begirada etsi bezain ezti batekin; Domingok, gero, Damasori egin zion irri, baina honek –bilera osoan ez zuen hitz erdirik esan–, anaiaren begiradari ezin eutsiz edo, begiak jaitsi zituen; azkenik, aterantz abiaturik, urrats bat egin zuen Domingok, bi urrats, hiru urrats... bost, sei, zazpi...; zazpigarrenean, baina, ezustekoa, Ada zutitu egin baitzen, baita oihu egin ere, oihuarekin batera korrika irteten zela:
‎Damasok ez zuen hitz erdirik ere esan, zeresanik bazuen arren; honako hau esan zezakeen, adibidez, Domingoren laguntzan: " Barka, Teofilo Maria, baina Don Zoiloren agindua ez zen agindua izan, aholkua baizik..."; Damaso, baina, isil isilik geratu zen, zirt edo zart egitea eskatzen zutèn egoera gatazkatsuetan –inork betaurrekoak kenduz gero, mutil galdua zen– isilik egoten zen bezala; ohituraren inertziaren mende zegoen, beraz, Damaso, halabeharraren halabeharrez, buru argia zen arren, argiegia ere bai, beharbada; argitasun gehiegizko hura, baina, berebiziko dohaina izateaz gain, oztopo bat ere izan zitekeen besteekin zituèn eztabaidetan edo bat batean hartu beharreko erabakietan, sarritan aldeko eta aurkako argudioen ugaritasunean galtzen baitzen, eta basoan galtzen denak ez baitaki basoaren berri:
‎–Zu... –eta nola ez baitzuen hitzik aurkitu esan nahi zuena adierazteko, hatz erakuslea lokira eraman, eta hantxe ibili zuen Damasok, jira batera eta jira bestera.
‎Heriotza, izan ere, oso gauza itsusia da, munduko ezein haurrek inoiz ikusi ez lukeena, eta zuek ez duzue ikusiko, lasaitasun hori izango duzue behintzat, nire aholkua betetzen baduzue..."; eta ongi oroitzen zuen, azkenik, nola haurra ganbarako gela bakartuan –gela debekatuan, bestela esanda– itxi zuten, izeba Ernestinaren ardurapean, izebak, bere egiteko hartan, Rakel neskamearen laguntza baldintzarik gabekoa izan bazuen ere; hiru oroitzapen haiek behar zituen, beraz, Maria Bibianak, eta hiru oroitzapen haiek behar zituzten, halaber, beste anai arrebek ere: hiru oroitzapen elkarri lotuak, hiru soka bezala, isilpeko tratu bat txirikordatu zutenak, denbora ilun haren baitan; tratu hark, baina, ez zuen hitz handien ez odol zinaren beharrik izan; are gehiago, hitzen beharrik ere ez zuen izan, tratuak hartara behartzen baitzituen, hain zuzen, anai arreba guztiak: afera hartaz eta" zer" hartaz hitz erdirik ere ez egitera.
‎Edipo antzinako Greziako errege bat izan zen, bere amaz maiteminduta zegoena... –Adak ez zuen hitzik ez keinurik egiten; elkarrizketa jarraitzen zuèn balizko lekuko batek, baina, galdetu orduko aitortu zuen ezen Adaren begiei distira ia ezin hautemanezko bat zeriela, haiek apur bat zabaldu izanaren ondorioz– Eta entzun duzu behin ere Elektra. Bada, Elektra printzesa bat izan zen, bere aitaz maitemindu zena –esan zuen don Juliok, Adak begiak are zabaltzenago zituela, medikuaren hitzek haren arreta piztu balute bezala, modu berezian piztu ere– Baina irudimenak burura ekartzen dizkigun eta geure buruaren kontra zapaldu behar izaten ditugun sentimendu horiek batzuetan beren bidea egiten dute, errealitatean ez bada, ametsetan... gure kontzientziaren azpian bai baitago beste kontzientzia maila bat, kontzientziarik gabeko kontzientzia, nolabait esatearren, sekula geldi ez dagoena, hondoko itsasoa bezala, ez dakit ulertzen didazun...
‎hain untxizale bihurtu ziren hauek, non, berandu gabe, maskotatzat hartu, kaiola batean sartu eta eskolan –gelan, alegia, gela bakarreko eskola baitzen, sei eta hamalau urte bitarteko umeak hartzen zituena– zaintzera obligatu baitziren, batean batek belarra ekartzen ziola eta bestean beste batek azenario pare bat... honek kaiola garbitzen zion eta horrek ura ematen; izena ere jarri zioten –Ligorio–, baita gelako zerrendan sartu ere... eta are gehiago, zerrenda irakurtzerakoan harena ere irakurtzen zuen maisuak, untxia ikasle bat gehiago balitz bezala: ikaskideek ez bezala, zeinek" Hemen, jauna!" erantzuten baitzuten beren izenak entzun ahala, Ligoriok ez zuen hitzik esaten, noski, baina belarriak itxuragabeki tentetzen bai, Ildefonsok berak hala kontatzen zuen behinik behin, auskalo...; esan nahi baita guztiek maite zutela eta guztiek zaindu nahi zutela Ligorio, eta, jakina, nola untxia lasaia baitzen eta nola egun osoan jaten egoten baitzen, ikaragarri gizendu zen azkenean; eta orduan, gertatu beharrekoa gertatu zen, zeren, maisua ikasleei kapel... " Neska mutilak, ongi konturatuko zineten bezala, mahukapean ez dut untxirik, eta kapelupean ere ez dago..."; hura esan ahala, ordea, kapeluan kabitzen ez zelako edo, untxiak kapelua astindu eta isatsa atera zuen, maisua nabarmen utziz; han izan ziren barreak eta irri karkailak!; maisuaren hitzak aintzakotzat hartuz gero, gainera, badirudi orduantxe bururatu zitzaiola Ildefonsori, estutasunetik ateratzeko edo –astebete lehenago Charles Chaplinen City Lights filma ikusi izanak ere izango zuen nolabaiteko eragina–, onddo kapela buruan jartzea eta Charlot imitatzen hastea, neska mutilen algaren artean:
‎Bizardunak sutsu hitz egiten zuen, eta Domingok ez zuen hitzik galtzen, hainbestekoa zen hitz haiek berarengan pizten zutèn arreta eta interesa; asko aldatu zen Domingo azken urte hartan, baina ez behar adina, beharbada: esan nahi baita bizardun sutsuaren egiak, era zuzen bezain ausartean adieraziak, harrikadak bezala iristen zitzaizkiola Domingori, barrua inarrosten ziotenak eta iraultzen... harik eta bizardunak, hatza luzaturik, esan zuen arte:
‎Hamaiketan orbetar guztiak igo ziren gelara, zer moduz eta zer moduz, musuak eta esku estutzeak; aurretik hainbeste emozio bizi izan zituelako edo, beste bat zen Domingoren egoera, eta beste bat haren jarrera... apatikoagoa, nolabait esatearren: ...astuntasunaren astunagotze bat balekarkio bezala; esan nahi baita muinoian sentitzen zuèn mina minagotu egin zitzaiola Domingori, mina gainditzeko moduan zegoen arren, gainditu!; orbetarrak, izan ere, bere lekuan egon ziren, istripua gertatu zenetik Domingori eta Domingoren osasunari begira gau eta egun, eta bera ere bere lekuan egongo zen, etxekoei hura zor zien, zer gutxiago!; Domingok, beraz, ez zuen hitz egiteko gogorik –lasaigarriek ere sorgortasunaren eremura zeramaten–, eta irriak banatzen zituen batez ere, bere minaren gaineko irriak, orbetarren berbaroa entzuten zuen bitartean, amaren ahotsa erdigune eta ardatz: iruditu zitzaidan, bai, trena eliza bihurtu eta arrosarioa errezatu genuèn hartan mirariaren atarian geundela, eta horratx, azkenean sendatu egin zaigu Domingo!, zeren Reginak ez baitzuen zalantzarik egiten mirari bat izan zela, Jainkoak egina eta zeruko Ama Birjinaren bidez lortua... esan, hura esaten zuen behinik behin, sabelak buruak baino gehiago erabakitako hitzetan:
‎Bere ahizpa hunkitu nahian zebilen Regina, antza, baina Ernestinak ez zuen hitzik ez keinurik egin; edo, bai, beste keinu hautemanezin bat egin zuen –ezpain inguruko dardara hura, segundo hamarren batekoa, oinazearen ertzeko mugimendu bat ere bazena–, ahizparekiko desadostasuna erakuts zezakeena, harekin zera esan nahi balio bezala: " Eguerdiko eguzkiaren argi betea merezi du, ordea, haurrak, Regina, mesedez...!".
‎Regina Aldasorok ez zuen hitz erdirik esan ordura arte; Teofilo Mariarekin begirunezko harremanak zituen, sendoa baitzen mutila, zintzoa, esanekoa, nahiz eta zurrunegia ere bazen batzuetan: aitaren antzekoa zen, hitz batean, baina antzekotasun hark Reginari ez zion enbarazurik egiten, ezta Nazariorekiko harremanak gaiztotu zitzaizkionean ere, senar emazteen eta ama semeen arteko harremanak oso bestelakoak ohi dira eta; noizean behin, baina, gizontto bat bezala ikusten zuen Teofilo Maria, eta, orduan, Reginari bururatzen zitzaion bere neba ere izan zitekeela:
‎–Euskara ere galdu nian, eta galdua berreskuratu behar diat. Amona Ursulak beti hitz egiten ziguan euskaraz, baina, hura hil zenetik, etxean ez duk hitz erdirik ere egiten, eta, gehiena ulertzen dudan arren, hitz egiten ahaztu zaidak.
2010
‎Eta hala ere, onartzen dut ezinezko bat eskatzen nuela, zeren muturrak nagusitzen direnean, eta Espainian hala zeuden kontuak?, ez baitago erdibiderik, ez herria demokrazia batez erditzeko posibilitaterik? Baina ez ditut hitz hobeak Einsteinenak baino, lehengo batean Txopitea jaunak utzitako frantses aldizkari batean irakurri nituenak, desfile hartan sentitu nuena adierazteko: –Aski zait, musika banda baten akordepean formazioan doan gizon batek gozatu egiten duela jakitea, hura mespretxatzeko.
‎betiere osagai. Baina lehen ere esan dizut ez dudala hitz handietan. Aberria, Justizia, Jainkoa, eta Antzekoak?
‎Hondakinak ez zeuden urrun, baina ezinezkoa da hara ailegatzea matxete eta gidari on batekin ez bada. Umeak ez du hitzik esan bide osoan, eskuarekin ibilbidea adierazi baino ez du egin. Azkenean, lehenengo harri aztarnak ikusi ditugu.
‎Isilka jan zuten tomatea, geroko sorpresaz pentsatzen ari zirelako ez baizik esatekorik ez zeukatelako; inoiz ez zuten hitz askorik egin etxe hartan, eta sukaldean telebista ipini zutenetik errazagoa zen eramaten mututasun hura.
‎Artista erromantikoak, izan ere, absolutu baten funtzioan bizi diren heinean, mundu absolutu bat eraikitzen ahalegintzen dira beren artearen bidez; edo hitzezko tenplu bat erakitzen dute, bestela esanda —poeten kasuan dudarik ez—, hitz handiak —tenpluaren habe eta zutabe izateko deituak— betiere osagai. Baina lehen ere esan dizut ez dudala hitz handietan —Aberria, Justizia, Jainkoa... eta Antzekoak— sobera sinesten: purpurinaz jantziak izan arren, pipiak janda egon ohi direla, alegia, halako moldez, non, tenpluak, hondarrean —habe eta zutabeek zamari ezin eutsita—, goitik behera egiten baitu, arkitektoa azpian harrapatuz maiz.
‎Oi, Madrilgo eguzki zeru urdinak, askatasunaren ikurtzat nituenak! Hain malenkoniatsu nengoen, bai, non sentipen harekin afaldu —afari guztian ez nuen hitz erdirik ere egin— eta halatsu joan bainintzen ohera... baita biharamun goizean berdintsu jaiki ere. Eta orduan, berriro mintzatu zitzaizkidan Madrilgo eguzkia eta zeru urdina, kontzientziaren ahotsa bitartekotzat hartuta:
‎Eta hala ere, onartzen dut ezinezko bat eskatzen nuela, zeren muturrak nagusitzen direnean —eta Espainian hala zeuden kontuak—, ez baitago erdibiderik, ez herria demokrazia batez erditzeko posibilitaterik... Baina ez ditut hitz hobeak Einsteinenak baino, lehengo batean Txopitea jaunak utzitako frantses aldizkari batean irakurri nituenak, desfile hartan sentitu nuena adierazteko: " Aski zait, musika banda baten akordepean formazioan doan gizon batek gozatu egiten duela jakitea, hura mespretxatzeko.
2011
‎Bertsio zaharrago bat instalatu, eta dena gozo gozo joaten hasi da; izan ere, berehala hasi baita. On Xuxen? hitzak taxuz gorriztatzen, edozein giza editore hasiko litzatekeen bezala; baina, editore asko bezalaxe, ezjakin eta ausart maiz, zuzendu beharrik ez duten hitz xalo eta hobengabeak ere estigmatizatuz. Hau beldurra!:
‎Ez ninan hik baino hobeto asmatuko gure artekoaren zer nolakoak azaltzen, elkarrenganako maitasuna hobeto deskribatzen; ez, ez huen hitz hori erabili, bazekinat kariñotik eta galduta nola ibili ginen gau osoan, bakanegi erabiltzen dugun beste hitz horren itzuri, neuk maitasuna zer den ere ez nekiela esan eta gero. Polita izan zunan hori hiri entzutea, baina nik une hartan alde batera nahi nuen bion egoera ere ekarri hidan gogora, lagunak, inguruaren trabak, hire mugak, nik ez bezala, garbi aski baiheukan muga horiek, gau hartan behintzat, bi ohe haien arteko tarte hotzean zeudela, nahiz hala onartu ez?, hire gogo bihotzak bestetan hituela.
‎Hona hemen liburua, ea atzo baino suerte hobea duzun, opatu zidan antiojoen gainetik, orain arte ezagutzen ez eta benetan eskertu nion irribarre batez. Astebete bazen gizon harekin besterekin ez nuela hitzik aldatzen, egun hauetan egon naizen ostatuko etxekoandrea ere ez da-eta oso hiztuna, izan ere. Goizero goizero, gosaldu eta artxibategira; eta iluntzeetan, artxibategitik irten eta ostatura, ezinbestean, haizea bera ere arrotz eta etsai bilatzen nuen karriketan barrena.
‎Leonen aitak, anitzetan ohi bezala, ez zuen hitzik erran, baina bai hasperen egin, ezinezko baten aitzinean balego bezala, erpurua eta hatz erakuslea elkar igurzten zituen bitartean.
‎Banekien neure buruaz hitz egiten hasiko nintzaiela eta edonor lotsarazteko moduan hitz egingo nuela gainera, isildu beharreko hainbat gauza agertuz eta neure mania nagusien kontaduria eginez, horrek entzuleei grazia egingo zielakoan. Denak isilik eta deseroso zeudela oharturik ere, banekien ez nuela hitz jarioa moztuko eta ataka gaizto horretatik aurkezleak berak edo editoreak aterako ninduela bromaren batekin. Banekien nire hizlari txarraren fama eskualdetik kanpo ere zabalduko zela eta adiskide zitalen batzuek, ni hitz totelka ikustea beste helbururik gabe, ekitaldiak antolatuko zizkidatela eta, okerragoa dena, jendea etorriko zela entzutera.
‎Lehen estaian, ezpainetan ipini du hatza Mikelek, berak ere ez daki zergatik beharbada, isilik egoteko adieraziz. Mirenek ez du hitzik esaten, urduri, ametsean bezala sentitzen da. Ametsa ez bada, zer da orduan?
‎Ardoak berotutako muturrak ez baitu hitz goxorik.
ez ditudan hitzak,
‎barrerik ez duen hitzaz
‎Nire kontakizuna amaitu dudanean ez du hitzik esan, eta gelan bakarrik egongo balitz bezala leihotik begira gelditu da.
‎Begiraden jolas nahikoa libidinoso hura amaitu genuenean, hirurok ahoan gurutzea genuela gelditu ginen. Denborak aurrera egin ez balu bezala hitz egiten ari ginen!
‎–Gure aurkikuntza guztien berri eman nion, baina ez zuen hitzik ere atera, ezta bere bilobaren aipamena egin nionean ere. Morroi gogorra benetan, hasperen egin zuen?.
‎Durand kapitainak iruzkin mikatz batzuk egin zituen Frantziako administrazioari buruz, eta telefonoz hitz egitera urrundu zen. Zeuden tokitik Mikelek eta Armentiak ez zuten hitzik ulertzen, baina errukia hartu zioten Duranden mintzakideari, funtzionario errugabe bat seguruenik. Deia amaituta, kapitainak erietxeko kafetegira eraman zituen.
2012
‎Oihuka hasi dira ateak ireki baino lehenago, Egoitz izan da oihu egiten lehena, eta Oierrek jarraitu egin du. Oihuak ez du hitzik, orro basatia da, besterik gabe. Kanpoan ilunduta dago eta hori da kamerak grabatzen duena, iluntasuna, autoaren argietatik kanpo.
‎Ez egite ekintzailea edo esan genezakeena. Hasieran ez nituen hitzon barrunbeak ulertzen, baina orain argia zait dena, Benitoren hitzen harira: zorionaren bila joan beharrik ere ez duzu, daukazun zoritxarra kendu eta nahikoa duzu.
‎Zalapartaren ondoren isiltasuna iristen da berriro ere, eta han izango da wendigoa, inoiz baino maltzurragoa eta zirikatzaileagoa. Ahotsak xuxurlatzen hasiko da, bidaiariak entzun bai baina ulertzen ez dituen hitzen antzeko soinuak, eta bidaiariak wendigoaren arrastoak nabarmenago sumatuko ditu: zuhaitz artean itzal bat mugitzen, izaki ikusezin batek oinpean zapaldutako belarra?
‎Mariak eten zuen isilunea. Eta espero ez genituen hitz haiek esan zituen.
‎Franek ez zuen hitzik esan, baina burua emeki aurrerantz makurtuz erantzun zion lagunari. Beñatek berriz ekin zion:
‎Baina behin erreparatu nire lagunaren begitarteari, eta sinetsita geratu nintzen haren egiazkotasunaz. Eseri ginen; eta zenbait minutuz, Usherrek ez baitzuen hitzik egiten, erdizka errukia eta erdizka harrimena zen sentimendu batez egon nintzaion begira. Ez dut uste Roderick Usher bezala hain tarte laburrean hainbeste aldatu den gizon asko izan denik.
‎Ingurumari askoren poderioz eman nion ugazabari esan nahi nionaren zentzu zuzena; haien hizkuntzak ez baitu hitz ugaritasunik, nahiak eta grinak ere guk baino gutxiago dituztelako. Baina ezinezkoa da azaltzea haren erresumin zintzoa houyhnhnm arrazakoei ematen diegun trataera basatiagatik; batez ere, zaldiak nola eta zertarako irentzen ditugun azaldu ondoren, berauen espeziea ugal ez dadin eta menpekoago izan ditzagun, alegia.
‎Gotorlekura itzuli nintzenean, gertatu zitzaidan guztia eta ikusi nuen guztia kontatu nion Maxim Maximitxi; eta jakin nahi izan nuen zer pentsatzen zuen patuaz. Hasieran ez zuen hitz hori ulertu, baina ahal izan nuen moduan azaldu nion haren esanahia, eta orduan, hala esan zidan, burua modu adierazgarrian astintzen zuen bitartean:
‎Gauean eldarniotan hasi zen; sutan zeukan burua, aldian behin sukarrak eragindako dardarizoak goitik behera astintzen zion gorputza; ez hankarik ez bururik ez zuten hitzak esaten zituen aitari buruz, nebari buruz: mendietara itzuli nahi zuen, etxera...
2013
‎Ihesi noala idatzi dut orrian, beste balizko bizitza berri bat eraiki beharra daukadala, hemengo honek ez duelako funtzionatzen. Idatzitako guztia ezabatu dut ondoren, ez ditudala hitz egokiak aukeratu iruditzen zait, beste modu batean esan nizukeela zer noan egitera. Baina hitz egokiak aukeratzea ez da beti erraza.
‎Bo, gazte horrek ez du nekerik merezi... eta ez dut uste orain Janek munduko aukerarik txikiena ere izango duenik inoiz harrapatzeko. Inork ez du hitzik esaten datorren udan Netherfieldera berriz etorriko ote diren; eta jakin lezakeen mundu guztiari egin diot galde.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia