Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 154

2000
‎Oilasko eta kapoi ale ederrak izaten ditu, baita sariak lortu ere. Arrautza kopurua ez du helburu, baina ez dago arrautza hauen parekorik. Mari Karmenek dioenez, batzuk kaskarrak gelditzen dira eta beste batzuk arrautza jartzaile paregabeak dira.
‎gizakiak baizik ez du bilatzen onarpen hau munduan, hura baita biologiaren gainetik dagoela frogatzeko bere bizia arriskatzera iristenden izaki bakarra. Izan ere, zenbaitetan ez dute helburu biologiko hutsek mugiarazten; adibidez, sexu irrikari uko egin ohi dio Jainkoa sutsuago maitatzearren, edo bere arte obrari duen guztia eskaintzearren, hazia zakiletik barik bolalumaren puntatik isurizeleberri biziagoa sortuko duelakoan, eta abar. Sofokles-ek zein Txillardegik ederkinabaritu dituzte gizakien zailtasunak, biologiak bizi dituen sendi edo bikote harremanei uko egin beharraren aurrean, historiari heltzeko orduan.
‎Badakigu helburuaren formulazio hutsak lege mailakoak ez duela helburu horren gauzatze materiala ziurtatzen; eta, alde horretatik, Iraultza frantsesean agerturiko hainbat asmok ez zuen bat bateko islarik izan. Edozein eratan, prozesu horren nondik norakoak ezagutzeko, nazioaren eraikuntzara zuzenduriko xedeen azalpena ezinbesteko baldintza dugu.
‎Hiru aldiz irakurri nituen lau esaldi idatzi berriak. Azkenak ezjakintzat jotzen nuen gertakari baten jakitun egitea baizik ez zuen helburu. Lehenbiziko hirurek, berriz, labur bezain zehatz ematen zuten nire erresuminaren berri.
‎Baina Carnapen definizio partzialek ez zuten helburu murriztailea arras asetu. Analisi logiko horren helburua joerazko terminoekin bukatzean zetzan, logika behaketazko enuntziatuekin baliatuz.
2001
‎Zein da helburu hori? Ikasle guztiek ez dute helburu bera, eta helburua betetzeko neurriak ere ez dira berdinak izango. Baina, Euskal HerrianHEAk duen funtzioa eta murgilduta gauden normalizazio prozesuari erreparatuta, guk argi dugu geure helburua:
2002
‎Hemen ez dago euskarazko prentsa erosteko ohiturarik, eta «Otamotz»ek neurri batean behintzat hutsune hori bete du. Guk ez dugu helburu erraldoirik, baina bertan lanean gabiltzanontzat balio handia du Urretxu Zumarragan euskarazko hedabide bat izateak. Garrantzitsua da 2.000 lagun horien etxeetan euskarazko prentsa irakurtzea.
‎Printzipio hau elkartasun kontzeptuarekin lotzen da; horrela, pertsona juridikoen arteko batasunaren oinarrizko ideiak interkooperazioa ahalbidetzen du. Interkooperazioaren bidez, enpresek beren burua indartuko duten jarduerak egingo dituzte, banaka inoizlortuko ez lituzketen helburuak erdietsiz, eta gainerako printzipio kooperatiboen garapenetik ondorioztatzen diren eta bertako giza komunitateagaratuko duten ekintzak abiaraziz.
‎Itxaronaldi kirurgikoetan eta eskualde batzuen eta besteen arteko diagnostikoetan desorekak saihestea zen azken helburua. Osasun sistema publikoak zero itxaron zerrenda lortzea ez duela helburu izan behar azpimarratzeaz gain, Lurralde arteko Kontseiluko lan-taldeak “Itxaron zerrendak eta jarduteko proposamenak egotea erabakitzen duten faktoreak” izeneko dokumentuan adierazten du “itxaron zerrendak egotea ez dela nahitaez kaltegarria. Izan ere, itxaronaldi egonkorrak, klinikoak eta sozialki onargarriak dira sistemaren eraginkortasun faktore bat, lanaren programazio egokia ahalbidetzen baitute”.
‎Eta eta abar. Baina liburu honek, hasieran aipatu dut, ez zuen helburu orokortzailerik; Donostiako Parte Zaharrean zehar pintxoz egindako afari baten antz handiagoa eduki nahi luke, jatetxe bateko menu sendo batena baino (jatetxe hori, zer esanik ez, bilbotarra litzateke).
‎Beraz, Benthamen helburu humanitario eta erreformistek garapen bat izan badute ere, kontrol eta diziplinaren inguruko proposamenek beste garapen bat izan dute. Zuzenketan oinarritzen direla dioten egungo kartzela eta zigor kodeek, beraz, ez dituzte helburu hau atxikitzeko bitarteko nahikorik eskaintzen eta kontrolerako tekniken errefinamenduan indar gehiago jarri dute estatuek. Datuak hor daude:
2003
‎“Batzordeak ongi etorria ematea erabaki badu, baina orain arte Administrazioak ez du gehiegi egin”, adierazi du Sanchezek Andaluziako Gobernuaren ekimenaren gainean. FACUAk oso argi du mota horretako produktuek “kontsumitzailea engainatzea” besterik ez dutela helburu, eta horrek argi eta garbi adierazten du “iruzur osoa”. “Eskumenak eta legeak daude aplikatzeko, eta ez dira erantzukizunak inhibitu behar”, gehitu du.
‎Feyerabend da bortitzena tesi berri horiek proposatzerakoan, bere ustez filosofiak ez duelako helburutzat zientzialariei arauak ematea. Bidenabar, Feyerabendek ez du gaizki ikusten filosofiari ordura arteko funtzio arauemaile hori ukatzea, alderantziz baizik, haren tesia baita edozein metodologiaren balioa justifikatu lukeela filosofiak, eta ez soilik gutxi batzuena.
2004
‎Cummins en funtzioa. Definizio honek ez du helburutzat zerbaiten benetako funtzioadefinitzea, baizik eta sistema konplexu batean osagai batek nolako lana betetzen duenadieraztea, osoak gaitasun konplexu jakin bat izan dezan (adibidez, odol zirkulazioa dutenanimaliengan, zein da bihotzaren zercgina?). Funtzio mota hori analitikoa da.
2005
‎OPC 85, beste osagai batzuen artean, bioflavonol estraktua (prozianidina oligomerikoa) duten konprimitu gisa, egunean konprimitu bat kontsumitzea gomendatzen da. Produktu horri dagokionez, adierazi zuten, bakarka, produktuak dituen bioflavonoideek ez zutela helburu nagusia elikagaietarako edo gozamenerako izatea, baizik eta ekintza farmakologikoa zuten substantziak zirela, eta, beraz, osasuna babesteko premiazko arrazoiak zeudela, produktu hori merkaturatzearen aurka zeudenak. E, 268 mg bitamina duten konprimitu gisa, egunean konprimitu bat kontsumitzea gomendatzen da.
‎Ezetz egin zion Damianek eskuarekin, ez zuela ezer nahi. Lo egitea baino ez zuela helburu eta joateko lasai etxera, behingoz. Bakarrik zuela nahiago gurasoak gela barnean denbora galtzen ikusita baino.
2006
‎Doktrinak behin baino gehiagotan esan du LDLren 12 artikuluak (besteren izen onaz baliatzeko jokaera jasotzen duenak) hondar balio duela nahasketa (LDL 6 art.) eta imitazio jokaerekiko (LDL 11 art.); esate baterako, lehiakide baten zeinu bereizleak erabiltzeak ez du helburutzat izango publikoa nahastea, bere produktua lehiakidearenarekin parekatzea baizik, horren izen onak edo goodwill delakoak iragarlearen produktuari on egin diezaion. Ikuspegi horretatik esan daiteke LDLren 12 artikulua erabat beharrezkoa dela (Lema eta Gómez Montero, 1995:
‎Ez da hori alegia ikusten dena, Lurralde Zatikako Plana (PTP) eta Uribe Kostako korridorea bezalako proiektuekin agerian dago hirigintza mota honek bertako jauntxoen kontu korronteak loditzea besterik ez duela helburu. UKko korridorearen kasuan, trafiko arazoak konpontzeko egingo omen dute, baina beste leku batzuetan ikusi den bezala, epe laburreko soluzioa izango da hau, urte gutxitan arazoa areagotuko baita.
2007
‎Inondik ere, aldi honetan Royalek lortzen badu ezkerreko boz emaileen sostengua, nahiko lan izango du Bayrouren boz emaileengana iristeko. Ez da baitezpada boz emaile mota bera, ez dituzte helburu ez interes berak. Hain zabala den esparruaren lotzeko, hurbiltzeko ariketa dialektiko oso fina eta, dudarik gabe, azalekoa erabili du Royalek.
‎Adibidez, 1960ko hamarkada hartan, Archimede batiskafo frantziarrak 10.800 metroko sakonerara iristea lortu zuen, Marianetako fosan. Urperatze haiek, ordea, ez zuten helburu zientifiko handirik. Izan ere, batiskafoak ez ziren batere egokiak hondoa esploratzeko; oso astunak ziren (200 tona), eta ez ziren hondoan mugitzeko gai.
‎Jendeak hobeto egiten du lan informazioa baldin badauka, lan egiteko informazioa behar baita. Baina arduradunak ez baditu helburuak eta lan egiteko moduakargitzen, barne komunikazioaren ikuspegitik eskain daitezkeen euskarri eta gainerako kanal guztiak alferrik daude.
‎Eta gehitu du sozietate horren izena “Animaliak Babesteko Elkartea” dela. “Kasu askotan, animaliak biltzen dituzten enpresa horiek dirua irabaztea besterik ez dute helburu, animaliak babesten dituztela dirudi, baina ez dute inola ere egiten”, dio. Puerto Realeko txakurtegiak erabiliko lukeen sakrifizio metodoa, heriotzarekin tratu txar izugarria eragiteaz gain, oso merkea litzateke, 35 euro inguru, 10 tona zakur eta katu hil litezke.
‎Accion Catolicatik sortutako erakundeek (JOC, HOAC, Baserri Gaztedi, eta abar) gero eta garrantzi handiagoa hartu zuten denborak aurrera egin ahala. Hamarkada horretan ez zuten helburu politikorik erakunde horien zereginek eta hausnarketek (ez dira nahastu behar hamar urte geroago gertatu zenarekin). Don Balentin Zamoraren gorazarre liburuan, apaiz horren pentsamendua definitzean, ondo laburbildu zuten mugimendu horren bultzatzaile askoren jarrera:
2008
‎Negozio mota horiek, orokorrean, lege iruzurra gauzatzeko asmoarekin burutzen dira, baina beti ez da horrela gertatzen. Sarritan, lege iruzurra bestelako bideetatik lortzen da, eta zeharkako negozio juridikoak, orobat, beti ez du helburu fiskalik.
‎Are gehiago, Amadeo erregeak abdikatu eta Madrileko Gorteek I. Errepublika proklamatu zutenean. Ordutik aurrera karlismoaren helburu nagusia espainiar monarkikoak bere aldera irabaztea izan zen, eta oraingo honetan dinamika militarrak ez zuen helburu politikoaren zilegitasuna baldintzatzen, errepublikaren aurka armaz altxatzea bidezkoa zelako monarkiko gehienentzat.
‎Hala ere, magia eskola batzuetan, profesionalek fantasia eta trikimailuen mundua hurbiltzen diete ikasteko interesa duten guztiei. Horietan etorkizuneko ilusionistak sortzen dira, eta gehienek beren zaletasunaz gozatzea besterik ez dute helburu. Mailarik altuenera iritsi nahi duenak lau urtez ikasi eta praktikatu du, Ana Tamariz Juan Tamariz ezagunaren alabak zuzendutako magia eskola beteranoan gertatzen den bezala.
‎Hipoteka guztiak ez dira berdinak, eta ez dute helburu bera. Tradizionalez gain, oraindik eraikitzen ari diren etxe bat erosteko asmoa duten pertsonak finantzatzera bideratuta daude, edo “autosustatzaile” deritzenak, etxebizitza bera eraiki edo zaharberritzen dutenentzat.
‎Liga berean ariko dira aurten ere Reala eta Eibar, baina ez dituzte helburu berberak. Aurrenekoen nahia Lehen Mailara igotzea da; bigarrengoen jomuga, berriz, Bigarren Mailan jarraitzea.
‎«Nork esan dezake halako greba batek Estatua arriskuan jartzen duela?», dio Asonal Epaileen Elkarteko presidente Fabio Fernandezek. Horren arabera, Uriberen erabakiak justiziako langileen protestak itotzea baino ez du helburu. «Zapaldu egin nahi gaitu.
‎Ez dut erraten lortuko dudanik, baina helburua izan behar du». Mixel Airek ez du helbururik. «Ez dut sekula pentsatu 64 urtetan bertsotan ariko nintzela».
‎Aldiz, gaur egun, gizartearen parte handi batek unibertsitate mailako ikasketak eginagatik ere, hezkuntzak ez du helburu hori betetzen, eta diferentzia horiek bermatzen eta errepikatzen laguntzen du, oraindik ere.
2009
‎Bestalde, defizita murrizteko bidezko erreforma fiskal birbanatzailea tresna egokia litzateke. Baina, mugimendu sozialak ekiditen ez badu helburu hori gastu soziala berriz ere murriztuz beteko da.
‎alde batera utzi eta zientziari atxiki zaionarentzat,, la vida aparece como una cosa oscura y ciega, potente y jugosa, sin justicia, sin bondad, sin fin?. Biziak ez du helbururik, ez ongi edo gaizkirik, ez da ezertarako. Guztiaren bizi borroka itsu hori da errealitatea, ez dago beste ezer.
‎Haurtxoentzako plan eta kontuak (berez, adin epe zabalagoak hartzen dituzte) biztanleria segmentu horri zerbitzu bat eskaintzen saiatzen dira, baina, zalantzarik gabe, oparien eta sustapen zozketen eskuzabaltasunak, oparotasunak edo komisioen salbuespenak leialtze estrategia argi bati erantzuten diote. Haurrentzako kontuek, aurrezkia besterik ez baitute helburu, hainbat prestazio eskaintzen dituzte, besteak beste, gurasoren bat hiltzen denean haurra babestuko duen bizi asegurua. doakoak eta komisiorik gabeak “Plan de Futuro para tus hijos” (Caja Astur), “Programa Jaioberriak” (la Caixa), “Ahorro Infantil” (Caja Laietana), “Libreta Infantil” (Caja Murcia), “Libreta Ahorro Infantil” (Caja S... Gainera, aurreztutako diruaren interesak jasotzen dira, gutxieneko saldorik eskatu gabe.
‎Craigslist utopia arrakastatsua da eta bere burua elikatzen du. Mundu mailako hedapena Craig Newmark informatikariak 1995ean San Frantziskoko badiaren eremuan (“Craigslist” esan nahi du) sortu zuen zerrendak, hasiera batean, hain eremu aktiboan gertatzen ziren gertaera garrantzitsuenen berri ematea besterik ez zuen helburu. Baina erabiltzaileak laster hasi ziren uzten, jaietako, kontzertuetako eta erakusketetako oharrez gain, truke proposamenak, salmenta proposamenak eta erabilitako objektuen eskaera.
‎Lehen Maila Nazionaleko kirolari onenen sariak eskualdeko bi jokalarik eskuratu dute. Gizonezkoen artean, Anaitasuna taldean utzia ari den TID San Antonioko Ibai Meoki doneztebarrak jasotzekoa zuen, baina Anaitasunarekin Asobal ligara igotzeko promozioa jokatzeko kontzentratua zegoenez (lehen partida Cangasen kontra galdu eta ez zuten helburu hori betetzerik izan), Saioa bere arrebak hartu zuen. Emakumezkoen artean, Lindutx Baztan BKT eskubaloi taldeko Josune “Totu” Iturzaetak jaso zuen.
‎Aitzineko hiru azoketan obrak saldu ditu. Halere, moltsa ez dute helburu bakarra artistek. Funtsean, publikoaren aldetik, moltsa orotarik heldu da.
‎Jaurlaritzaren arabera, zitalak eta moralgabeak dira halako jokabideak. Gizartea kikiltzea baino ez dute helburu.
‎–Futbolak hezi egiten du, besteengan pentsatzen erakusten dizulako. Zugan soilik pentsatzen baduzu, inoiz ez dituzu helburuak lortuko?. Lelo hori ederki barneratu die taldekide guztiei.
‎Etxekoei dagokienez, presoen senide direla frogatzen zuten agiriak aurkeztu behar izan zituzten berriro," nahiz eta paper horiek espetxe agintarien eskuetan egon jada", AAMren hitzetan. " Horrek familiarrengan eragozpenak sortzea baino ez du helburu", orduan salatu zutenez.
‎Lanak ez du helburu moral jakinik, Aristegik ez du ikuslearen kontzientzia astintzeko asmo berezirik. –Gertakariak nolakoak izan ziren kontatu nahi dut, eta belaunaldi berriek ezagut ditzatela, jabetu eta berriz gerta ez daitezen.
‎Athletici ezin dio kezka eragin aurkariaren egoerak. Zuri gorriek aldarte onean jarraitzea baino ez dute helburu asteburuan atseden hartuko dutela kontuan izanda. Horretarako, ahal duen hamaikakorik indartsuena zelairatzeko asmoa dauka teknikariak.
‎Diego Garciaren oroimenezko Azkoitia Azpeitia XVI. Nazioarteko Maratoi Erdia hilaren 28an izango da 16:30ean, Azkoitiko Julio Urkijo kalean irtenda. " Parte hartzaile kopurua igotzea ez dugu helburu, gure helburu nagusia lasterketaren kalitatea hobetzea eta goi mailako lasterketa antolatzea da", azaldu dute antolatzaileek lasterketaren aurkezpenean. Hori dela eta, 1.600 dortsal atera dituzte eta muga horretatik aurrera ez dute onartuko inor gehiago.
‎Bensaidek dio komunismoa ikuspegi berriarekin begiratu behar dela, baina, era berean, kapitalismoarekiko ere ikuskera aldatzea beharrezkoa dela. Ikuskera berri honetan denbora ez da lineala, etena dago; eta ez du helburu ziurtaturik, baizik eta eskaintzen diren aukera eta ahalbide guztietara zabalik dago. Hortaz gainera, mundu hau baino hobearen aldeko itxaropena beteko ez bada ere malenkoniaz apustu egin behar da.
2010
‎Poeta Gazte Kaskarrak (PGK), nola ez, biziki eskertzen ditu Benetako Idazle Helduaren (BIH) debaldeko aholkuak, baina beren artean akaso sakoneko ezadostasun bat dagoela pentsatzen du. Izan ere, beretzat arteak eta literaturak ez dute helburutzat" irakurlearen zama arintzea". Horretarako zenbait gauza aski egoki eta eraginkorragoak bururatzen zaizkio.
‎Aniztasunean bildurik. dena den, europako batasunaren sorreraren aitzindari europako ekonomi elkartearen hastapenetatik egon den garapenari erreparatuta aniztasun partziala besterik ez dela izan ondoriozta dezakegu. ekonomi elkartetik gaur egungo europako batasunerako prozesuan zazpi itun aurkituko ditugu: ...i, ordea, erakundearen hizkuntza irizpideak. estatuek osatutako erakundea dela kontuan harturik, europako batasuna ez da sartzen kide diren estatuek aplikatzen dituzten hizkuntza politiketan; haien ustetan barne arazoa baita. bitxia da, izan ere, ekonomiarekin edo beste eremu batzuekin hainbat arteztarau sortu ditu batasunak, eta estatu guztiek aplikatu beharrekoak dira. hizkuntzaren afera, aldiz, ez dute helburu; hainbat estatutan berezko hizkuntza gutxiagotuak suntsitzeko, eta ondorioz herritarrak eskubideez gabetzeko, politikak abiatzen badituzte ere. hala ere, badira europako batasunak, eta gutxiengoen hizkuntzei dagokienez, abian jarritako hainbat ekimen eta dinamika. horietan gehienetan batasunaren ekarpena ekonomikoa besterik izan ez bada ere. esaterako, europako parlamentuaren ekimene...
‎Animaliak ez dira adarkatzen saiatu, min egitea ez zuten helburu, korrikalarien etengabeko jausiek inor harrapatzeko aukera eman badiete ere.
‎Ustezko damutze hauek adarra jo nahi dute, espetxean onurak lortzea baino ez baitute helburu. Ez dute barkamena eskatu eta ez dira damutu, esan du.
‎Google Buzz informazio kopuru handia sortzen duen produktua da, eta, azkenean, gogaikarria da Erabiltzen jarraitu nahi dutenentzat, baina ez zaie gustatzen Buzz nola erabili. hurrengo elkarrizketak tratatzen ditu, helbidera bidalitako mezuekin sarrerako ontzia, aukera bat da Google Buzz etik datozen mezu guztiak ez dute helburu hori, baina eraginkorragoa da Gmail-en konfigurazio menutik deshautatzea. n “Buzz” fitxa. Handik, erabiltzaileek aldaketak egin ditzakete oinarrizko parametro batzuk Buzz.
‎Herrialde batek kanon digitala bezalako mekanismo baten alde egiten badu, “kopia pribatu bakoitzeko konpentsazio sistematzat” har daiteke, zuzentarauarekin bat etorriz, ekipoak, tresnak eta materialak, ustez, kopia pribatuak egiteko erabiliko balira. Amaitu zen “praktikak erakusten duenez” kopia pribatuarekin zerikusirik ez duten helburuetarako erreprodukzio digitaleko tresna eta euskarriak erosten dituzten enpresei eta profesionalei bereizketarik egin gabe aplikatzearen ondorioz eskubideen titularrei ordainsari bat ematea ez dela “bidezko konpentsazioa”.
‎Planak ez duela helburu pedagogikorik, politikoa baizik berretsi du Sortzen Ikasbatuazek. Eta adibide gisa jarri du soilik EAJrekin adostu nahi izatea:
2011
‎autodeterminazioa, independentzia, azken batean munduan gure ahots propioa entzunarazteko euskaraz, eta ez beste batzuen bozgorailu arrotzetatik. Izan ere, bakea ez baitugu helburu, ala. Gure helburua bat egitea izan behar du, ala?
‎Atzo, Gabi Mouesca ezkertiar abertzaleak zuen haren hautagaiaren berri eman, Teresa Halsouet Urruñako hautetsia zuela ondoan, ordezko gisa.Hamazazpi urtez preso egon ondoan, 2001ean askatu zuten Iparretarrak taldeko militantea, eta legediak behartzen duen gisa bere eskubide zibil eta politikoak berreskuratuko ditu aurten. Berreskuraturik, hauteskundeetan aurkezteko hautua egin du, eta azaldu senatari izateko ardura ez duela helburu bezala ikusten, «baizik eta bitarteko gisa».«Euskal Herrian abiatua den bake prozesuaren sostenguz indar guztiak biltzea izanen da gure ideia nagusietarikoa», zioen atzo Mouescak. Prozesu hori «guztion afera» dela erranik, herritar guztien «engaiamendua» beharrezkotzat jo du.Horrez gain, Ipar Euskal Herriari doakionez, autonomiaren estatutua ere aldarrikatuko du.
‎Nahimenean oinarritzen diren joerek ez dute joera errepikatzea beste helbururik. Alde horretatik, joerek ez dute helburu jakinik. Joerak faltsuak dira, jarraitzen duten helburua ilusio soila delako.
‎kontsumo munduan nonahi agertzen zaizkigu markak eta enpresa izenak. Hala ere, gure ikerketa hau ez da mugatu izen horien agerkera publikora eta ez dugu helburuetan idazkun horiek ez zenbatzea, ezta neurtzea ere, izan1.
‎Bere jakin mina ase behar da, baina gauza bat bere kezkei erantzutea da, eta beste bat, eskatzen ez duenari irakaspena ematea. Antsietatea arintzea besterik ez du helburu, eta gehien lasaitzen duena da jakitea adinekoek erantzuten dutela, kezkatzen duenerako. Komeni da ohartaraztea zer aldaketa izango dituen modu zehatzean, hasieran eguna lotan emango duen anaia baten mirariak ere ez dituela espero, eta noizbait “arrotzarekiko” sentimendu txarrak izango dituela.
‎Urte amaierakoak iraganekoaz balantzea egin eta heldu den urtean ere beteko ez ditugun helburuak zehazteko egun aproposak izaten dira. Horrelako lanetan hasi aurretik, ordea, Stevensonen Eguberrietako Sermoia irakurtzea bezalakorik ez dago, testuak gu guztion nahi eta ezinen ispilua begi aurrean jartzen digulako.
2012
‎Jasotako kritikei ere erantzun die Etxeburuak. Izan ere, Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE EEko eta PPko bozeramaileen arabera, ekimena «baztertzailea» da, eta gaztelera hitz egiten dutenak zigortzea baino ez du helburu. «PSE EEk, batez ere, oso gogor egin du egitasmoaren kontra, eta uste dugu oso joko arriskutsuan sartzen ari dela.
‎Berriro diot, gehiegikeria dirudi deskripzio zabar honek, baina joera sozialen tentsioa hor da. eta hiria da, ezbairik ez, polikronien tentsioeremu nagusia. Gurean ere bai. euskal herriko hiriak erdal hiriak izan dira hiri moderno izaten hasi zirenetik, espainiar eta frantziar hiri probintzianoak. euskal abertzaletasunak eta euskaltzaletasunak ez zuten helburu hiri nazionala. Baina, jakina, ezin izan dira bizi hirietatik kanpo.
‎Hizkuntzarekiko aktitude positiboak sustatzea da hizkuntzaren etorkizuna ziurtatzeko bide nagusietako bat (Crystal, 2000). Izan ere," azken finean, hizkuntza plangintzak ez ditu helburu linguistikoak. (...) Egokiagoa da giza jokaeretan eragiteko ahalegin modura definitzea, arazo linguistikoak konpontzeko saiakera modura baino" (Cooper, 1989).
‎Joxeba Leturiaren lagun bat Mikel da, bizitza ez autentikoa bizibidetzat hartuduen pertsona horietako bat. Ez du inoiz ezkontzeko asmorik, firin faran ibiltzeada bere asmoa, Kierkegaard-en plazera baino bilatzen ez duen Don Juan a legez.Joxebak baina kritikatu egingo du bere lagunaren bizimoldea, konpromisoa ekiditeabaino ez baitu helburu azaleko bizimodu eta azaleko zoriontasun horrek.
‎Joxeba Leturiaren lagun bat Mikel da, bizitza ez autentikoa bizibidetzat hartuduen pertsona horietako bat. Ez du inoiz ezkontzeko asmorik, firin faran ibiltzeada bere asmoa, Kierkegaard-en plazera baino bilatzen ez duen Don Juan a legez.Joxebak baina kritikatu egingo du bere lagunaren bizimoldea, konpromisoa ekiditeabaino ez baitu helburu azaleko bizimodu eta azaleko zoriontasun horrek.
‎52). Goian aipatu dudan legez, gizakiaren eta gainerako animalienartean eraiki den mugaren azterketak ez du helburu frogatzea mugarik dagoen ala ezdagoen, baizik eta aztertzea muga horren objektifikazioaren ezintasuna, muga horrenmalgutasun, hauskortasun eta barne multiplikagarritasuna, alegia.
‎Aktore hauek bitartekaritza burutzen dute elkarrengandik urrun dauden errealitateen artean (estranged). Gainera, honek ez du Soldatos eta Dechacek en protodiplomaziak duen kutsu subertsiboa, ez baitute helburutzat diplomazia eta nazioarteko ordenaren eraldatzea. Baltasar (1999) bat dator planteamendu honekin, eta azpimarratu egiten du paradiplomazia eta protodiplomazia bereizteko beharra, baita ere, diplomazioa mota honek duen garrantzia aitortzea, subiranoa ez den entitate batek ez baitu estatu subirano osoa helburu.
‎Doktrinak behin baino gehiagotan esan du LDLren 12 artikuluak (besteren izen onaz baliatzeko jokaera jasotzen duenak) hondar balio duela nahasketa (LDL 6 art.) eta imitazio jokaerekiko (LDL 11 art.); esate baterako, lehiakide baten zeinu bereizleak erabiltzeak ez du helburutzat izango publikoa nahastea, bere produktua lehiakidearenarekin parekatzea baizik, horren izen onak edo goodwill delakoak iragarlearen produktuari on egin diezaion. Ikuspegi horretatik esan daiteke LDLren 12 artikulua erabat beharrezkoa dela (Lema eta Gómez Montero, 1995:
‎Egoera estarian dagoen oldarkortasunarekin zerikusia duela aldarrikatzen duen diskurtso zaharkituaren barneko ikuspegia tenteltzat hartzen du Foucault-ek, sadomasokismoaren praktikak ez baitu helburu oldarkortasuna askatzea biolentziaren bidez. Aipatu autorearentzat agerikoa da, behintzat sadomasokismoaren barnean mugitzen denarentzat, maitale sadomasokisten praktiketan ez dagoela inolako oldarkortasunik, biolentzia egon badaiteke ere. Sadomasokismoa, gauzak horrela, askoz gehiago da; plazera lortzeko zein emateko aukera berrien asmatzea eta ahalbidetzea da.
‎umeentzat eta tailerrak antolatzea". Aukerak dira, baina ez du helburu lanbidearena: " Bizitzak berak eramango nau bere bideetatik barrena, eta lanbidearena gauzatzen bada, oso ondo".
‎Baina kontutan harturik negoziazioa ez dela errendizioa, eta, beraz, exijentzia batzuk gobernuek deblauki baztertzen badituzte negoziazioa ez dela gertatuko. Argi eta garbi, negoziaketetan lortuko den oreka politiko berriak ez luke helburu independentisten kontra joan behar, eta ETAren buruzagitza historikoak jarraipena izan luke koiuntura berrian. Sozialisten aldetik, negoziatzeko borondatea ez da batere argia.
‎Boterean direnek negoziatzea onartzen badute, negoziatzeak etsaiekin negoziatzen dela esan nahi duela onartu dute. Eta etsaiek ez dituzte helburuak ahazten edo baztertzen; beren aldeko jukutrietan hasteko prest egongo dira beti. Alta, bikoiztasun horren kontzientzia jokamoldeen argigarria izan behar bada ere, ezin bilakatu negoziaketaren printzipioa ukatzeko estakuru iraunkorra.
2013
‎2020rako, hiri hondakinen %50 birziklatu behar dira. Europak inon ez du helburu gisa jarri hondakinen ehuneko zenbat erraustu behar diren. Europak zerbait zehaztu badu, zehaztu du hondakinen ehuneko zenbat birziklatu behar diren.
‎Helegitea jarriko dugu. Dirua lortzea besterik ez zuten helburu, osasuna kontuan eduki gabe».
‎. eus erabili ahal izateko irizpideak bat datoz PuntuEus fundazioaren filosofiarekin, Esnaolaren arabera: «Domeinuak helburu batzuk ditu, Interneten euskara eta euskal kultura sustatzea, eta horregatik. eus ek ezin du. com izan, ezin du edozein webgune onartu, ez genukeelako helburua betetzea bermatuko». Bi irizpide daudela erantsi du.
‎Europako Agenda Digitalak zazpi zutabe ditu mugarriak lortzeko, Europako Batasuna 2020an potentzia teknologikoa eta digitala izan dadin. Zutabe horien barruan, batzordeak ez ditu helburu argiak finkatu, ekonomiek eboluzionatzen duten erritmoaren arabera markatzen ditu, baita berrikuntza teknologikoak aurrera egin ahala ere. Hauek dira zutabeak:
‎«Garrantzitsua da pertsona guztiok erosotasunaz gozatzeko aukera izatea gure baldintzak abiapuntu hartuta», gehitzen du Bego Goiak. Haurtxo sorta zabal baten aurrean, «neguan bero eta lehor joan dadin bere kotxean», gurpil aulki bat behar duten pertsonek ez zuten helburu horretarako jantzirik. Azken urteetan, produktu lerroa aldatu egin dela ziurtatu du, eta, besteak beste, geruza, zango eta eskularru egokituak dituela, «aulkiaren gurpilak biratzean, eskuak marruskatzen dituzten puntuetatik babesteko».
2014
‎Haietatik 21 ohartarazi zituen Espainiako Federazioak, top eta kulerotxoen partez tirantedun kamisetak eta galtza motzak jantzi zituztelako. Datorren urtean jarriko da indarrean Nazioarteko Federazioaren araudia, eta Espainiakoak azaldu zuen hura betearaztea besterik ez zuela helburu.
‎Erabaki sexista dela salatu dute, eta ez duela zerikusirik jokalekuetan gailendu behar diren kirol baloreekin. " Erabakiak ez du helburu jokalariak erosoago egotea edo eraginkorragoak izatea euren zereginean, baizik eta euren irudia erakargarri egitea, berdintasun eta ez diskriminazio printzipioen kontra joanez", adierazi du Emakundek.
‎Inorengana heltzen ez den, inolako emoziorik sortzen ez duen komunikazioak, nekez lortuko du inoren pentsamendua edo ikuskera moldatzea eta are gutxiago portaera aldatzea. Beraz, komunikazio ‘neutroak’ ez du helburu horretarako balio.
‎Guk lanean jarraitu behar dugu, eta sasoi honetan egokitu zaigun guztiaren ondoren, geure buruari eska diezaiokegun gauza bakarra da lan egitea eta lehiatzea. Gero ikusiko dugu non egon gaitezkeen, baina ez dugu helburu zehatzik. Teorian, kanporaketek lukete helburu, baina hiru garaipenetara daude, eta oraindik Real Madril, Bartzelona, Laboral Kutxa eta Valentziaren aurka jokatu behar duzue.
‎direlako da: haien filosofietan gizadia bere helburua erdiesteko nazioez baliatzen da, nazioaren egitekoa ez da gizadiaren helburuari zerbitzatzea besterik; nazioek ez dute helburu propio partikularrik.
‎16 Irakasleek ez lukete helburutzat hartu behar ikasleek material bat ikasten ordu asko pasatzea, baldin eta denok badakigu material hori ez dela ebaluatu ere egingo.
‎B txartelen erabilera ez oso etikoa Irudia: maesejose B txartelak enpresek berek ematen dizkiete beren zuzendaritzako langileei edo kualifikatuagoei, ordezkaritza gastuetarako dirua izan dezaten, baina Caja Madrideko kupulako zenbait zuzendarirekin gertatu den bezala, batzuetan erakundearen jarduerarekin loturarik ez duten helburuetarako erabiltzen dira. Txartel horien kreditua erabil daiteke kargu bat betetzeak sortzen dituen gastuak ordaintzeko Txartelarekin edo erakunde publikoarekin zerikusia duten jarduerak ordaintzeko txartelean sortutako kreditua erabil daiteke.
‎Horiek dira Alex Mariñelarenaren helburuak. Puntuatzen duten postuetan sartzen ahaleginduko da irurtzundarra “baina hasieran ez ditugu helburu oso potoloak jarriko, bestela ondoak jota geratu gaitezke. Garrantzitsuena lana egitea da eta honek jarraipena izatea” nabarmendu du.
‎Berdin zen gainerateko karguetako. Besta berrik ez du helburu artistikorik," edertasun" bat bilatzen du bai, baina ez da hor" zerbaiten kontatzeko", korapilo baten askatzeko, kontzeptu baten aitzinatzeko edozein arte ekintzatan bezala, konfliktoa, Stanislavskiren esanahian nabil beti, Sakramentu saindua da, gaineratekoak konpartsak dira. Collage bat da eta edertasuna atzematen badiogu, ulertzen dut ontsa, surrealisten obra biziki kausituak badira metodo horretatik abiatuz.
‎Tantrismoak ez dauka erlijioaz ezer, tradizio espiritual eta mistikoa den arren. Eredugarri bilaka zitekeen arren, gazte mordo batek Kamasutra ren postura guztiak ikastea baino ez du helburu, gizontasunarengatiko borroka horretan.
‎Sendatu zitzaion eta ukondoaren mugimendua berreskuratzen ari zen bitartean, barruan zuen kezka nagusia zen nola bildu mototsa bakarrik. Esan nionean oneratzearekin jarraitu behar zuela eta azkenean, ez bazuen helburua lortzen, ebaki zezakeela ilea, bere lagunak eta izeba Maria Luisak berak bezalaxe, erantzun zidan ezetz, aitak beti esaten ziola oso ile ederra zuela, ez mozteko. Ordurako aitak hogeita hamar urte zeraman kanposantuan.
2015
‎Euskal Herrian errotutako telekomunikazio enpresa oparoa izan zitekeena, gure zergetatik ateratako diru publikoekin sortua, espekulatzaileen eta finantza marrazoen menpe egongo da. Halakoek etekina baizik ez dute helburu eta horretarako enpresa bera desagerrarazi edo beste operatzaile batzuekin fusionatu behar badute, horixe egingo dute. Zoritxarrez, tarte gutxi dago jadanik hori eragozteko.
‎Literaturaren autonomiaren enegarren aldarrikapenarekin ixten zuten testua, kasu honetan literatura eta hizkuntza zuzentasuna nahastea kritikatuz. Euskal literaturak ez zuela helburu pedagogikorik, ez zela berez euskara ikasteko gogorarazten zuten. Nekez izan zitezkeen argiago:
‎–Musikak aukeratu ninduen ni, harrapatu egin ninduen indar berezi batekin. Musikak ez zuen helburu pragmatikoa niretzat. Contigo en la distancia, bere kantu enblematikoena?
‎Nolanahi ere, gastu finko batzuei aurre egin diete batzuek zein besteek, eta gastu horiek areagotu egin daitezke neguko ihesaldiko parte hartzaileen arabera. Oro har, aurreko hilabeteetan metatutako aurrezkiekin nahikoa izango da bidaia finantzatzeko, baina familia askok ez dute helburu hori lortuko, eta, ondorioz, hori gauzatzeko bide librea emango dien finantziazio iturri batera joan dute. Arazo horri irtenbidea emateko, oso kreditu espezifiko bat kontratatu behar da.
‎Printzipioz ez dut helburu finkorik. Helburua da gero eta hobeto kantatzea eta entzuleak gero eta gehiago gozatzea.
‎Berdin du Jainkoa, instituzioak eta bestelakoak hil diren edo gainbeheran dauden, gizaki hipermodernoak kontsumitzea eta bere desira nartzisista eta hedonistak asetzea baino ez baitu helburu; ez omen dago arazorik, ez omen dago arriskurik, askeak eta autonomoak omen dira protokoloen segurtasun uhala jarrita nahi beste kontsumitu eta nahi beste plazera bide hautatzeaz baino ez dute arduratu behar.
‎Aipatu bezala larunbatean egin da Herriko Etxean Purgu Xopolo auzoaren kontsulta bozkaldi baten bidez, Herriko Etxetik Purguko kurutzeraino doan bidearen sentsuz aldatzea edo ez duela helburu. Oraino gehixago jende bozkatzerat joanez hobe izanen zela diote auzo hortako arduradunek.
2016
‎Gero pentsatu nuen merezi zuela. Azkenean, ez baduzu helburu bat, amaiera ematen diozu. Saiatzea erabaki nuen".
‎Bere buruak, dantzariarena gora eta aitzinera begira dagoen bezala, ez du helburu tinkorik, heriotza baizik, etorkizuna hain ilauna baita. Bere helburu bakarra jakin gosea da, asez ase tinkatuko duen geroko geroa.
‎Baina agian nire maniak dira... Txistu eta biok, ordea, saiatzen da pittin bat urruntzen azpigeneroan ohikoa den autogoreste buenistatik, narratzailea egiten ahalegintzen den kultur munduaren arbuio maleziatsuaren bitartez batez ere, baina esango nuke ez duela helburua lortzen, umore faltagatik eta tonu kexati bati eusten diolako etengabe, berrikus gorago. Euskal idazle erretxinaren tridekalogoa??, eta baita Euskal Herrian horren ohikoa den apalkeriara jotzen duelako ere: sentitzen dut, baina euskarazko egunkari nagusiko, ui, barkatu, bakarreko?
‎«Aldaketa horiek inplikazioa dute gizarte zibilarekin: gizartea ez badugu helburu hartzen, ez baldin badugu biderik asmatzen euskal gizarte zibil horrentzat, oso mugatuta geratuko gara, eta oso arriskutsua litzateke hori». Garaiak aldatu egin direla dio.
‎Era berean, parte hartzearen helburua ez da EiTBk dauzkan helburuez bestelakoa izan behar. Hau da, ikusleek, entzuleek eta erabiltzaileek ez dituzte helburu pertsonal, komertzial, edo publizitarioetarako baliatu behar parte hartzeko mekanismoak.
‎Egoera zaildu da, sorkuntza badago baina ezagutza falta du, bere baitan sinetsi behar du ez baita gaur egun euskal letrek bizi duten garapen maila berean kokatzen. Mundu amateurrari lotua da, ez ditu helburu berak, ez ditu telebistak behar dituen abiadura handiko sorkuntzak behar, ez ditu sentsazio berak sortzen. Espazio, sentsazio eta komunikazio desberdina bultzatzen du.
‎Sarritan harrokeriak eta aisetasunak bultzatuta. Bideak aukeratzeko, askatasuna gauza ederra da, baina norberak ez baditu helburu nobleak, erraz jausten da norberekerian. Egitez, ezkontzak gitxitu diran nazino askotan, gehitu egin dira bakarrik bizitzeko aukera hartu dabenak edo ez dira behintzat alkarrekin bizi.
‎Material ezberdinak erabiltzen dira jolaserako. Jolas mota honek ez du helburu zehatzik, baina bitartekari ona da hainbat eta hainbat ezagutza lortzeko (zentzumenak erabiltzen dira: ukimena, usaimena, entzumena...).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia