Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 109

2000
‎Atsoaren ehorzketarena usaindu ere ez ditek egin... Gu baizik ez gintuan han —ez nion Tomas aipatu. Ez zuen ongi hartuko— Hori alimaleko mazelakoa ez bada...
‎Eguraldi harekin onena Goizuetara jaistea genuela zioen Lauaxetak, baina nik aurrera jarraitzea erabaki nuen. Elamatik barrena Artikutza ez genuela oso urruti esan nion, eta atertzen ez bazuen han gelditu ahal izango ginela.
2001
‎Batetik Errumania oso urrun zegoen Mendebaldeko Europatik (geografia fisikoari baino gehiago gure ezagutzari dagokionez), eta han gertatuak eraginik ez zuen geure bizimodu konkretuan. Mendebaldeko hedabideek, haatik, korrespontsalik ere ez zuten han, eta ia informazio guztia oso iturri gutxiren eskutik etorri zen. Bestalde, hedabideek eta bereziki telebistako irudiek indar handia dute epe laburrera gure emozio egoerak alde batera edo bestera eragiteko (gezurrezko film batek ere negarra eragin ahal digu eta!).
‎Orain oroimena gruyere gazta bezala zulatu zait eta adoreak ihes egin dit, ohe azpira seguru asko. Baina ez dut han begiratzeko ohiturarik.
‎Bidenabar esan, zezenketak ez zituela deus maite. Beste behin, moja batzuk lore eske joan, eta ezetz, ez zutela han moztutako lorerik eramango inora, ez mojak ez beste inork, esan omen zien.
2003
‎Lemoizen egon nintzen bizitzen eta Bilbora ere asko joaten ginen osaba izebak han bizi zirelako. Aitak 27 urte zeramatzan gurasoak ikusi gabe eta, arrebak eta nik ez genuen han inor ezagutzen, oso emozionantea izan zen bertara iristea. «Monte Ulia» trasatlantikoan egin genuen bidaia, Santanderrera ailegatu eta trenez joan ginen Bilboraino.
‎Horren ondoren, nire keinu baten esanera, itsasorantz begiratu genuen berriro; hantxe jarraitzen zuen bainuzale ikaratuak, besoak zinez desesperatuki mugituz, baina garrasirik jaulki gabe, bere salbatzailearen etorrera loriazkoaren zain. Ikuskizun hark ostera ere konturarazi gintuen gutako inork ez zuela han begiralerik edo salbamendu patruilarik ikusi, baina bai, eta ez gutxi, Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren eta Udaltzaingoaren furgonetak eta automobilak eta motozikletak, hala nola uniforme dotorez jantzitako agenteak, hondartzako etorbide ebokatzailean barrena patruilatzen.
2004
‎Ohera sartu eta Estiren ondoan etzan zen; ez zuen han aurkitzea espero azken aldi hartan Estik haurraren logelan egiten baitzuen lo, haurrarekin egoteagatik bainoago berarekin lo ez egiteagatik susmatzen zuen Harakinek, eta eskertzen zion, izan ere, nahiago baitzuen bakarrik lo egin eta elkarrekikoak, gauez bazen ere, lasai uztea.
2005
‎Serantesek trajebuzoa soinean ez daramala berriro ziurtatu eta ezetz esan du. Igogailura bidean, hatz puntak atzeko patrikan sartzean, bolantea ez duela han ohartu da. Larritu egin da une batez.
‎Beteranoak ohatzetan zeutzan indarge –denborak ez du han dominarik banatzen–, laster aterako ziren seinale.
2006
‎Badira euskaldun andana hemendik hara joanak, han urte batzuk egin eta bueltan etorri zirenak. Eta horietarik askok ez du han egindako urteen kotizazio edo dena delakoa.
‎Kontrata batekin joaten ziren, egoten ahal ziren hiru urtez, eta buelta etxera. Gero, artzain horietarik aunitz hirurogeitaka urtetara etorri dira eta kontua da ez dutela han egindako urteen diru saririk edo ez dutela erretiroa hartzen ahal.
‎Garrüzen berean zegoen, gaztelutik ez urrun. Aitatxik inoiz ez zuen han etxerik zutiarazi, baina lehen harria eman zuen bederen. Hurrengo udaberrian, erreginaren kartak infantzoi bilakatu zuen.
2007
‎Eta hara joan zen berak zituen arazo eta kezkei erantzuten zielako Wundtek irakasten zuenak. Irakasleak dagoeneko 81 urte zituen; ikasleak, 23 Barandiaranek izan zuen Leipzigeko laborategia ikusteko aukera, baina ez zuen han lanik egin, berak dioenez ordurako utzia baitzuen Wundtek psikologia indibiduala eta, Barandiaranen hitzetan, «esplikatzen zuena ez zen psikologia, baizik herrien psikologia?
‎Myrran diren ardoak dira ezin hobeak, izigarri azkarrak. Baina ez duzu han luzaz egon behar ahantziko baituzu zure helburua eta bizi guzia han egonen baitzara ardo ezin hobe eta azkar haien menpe, zuk zure burua Paradisuan duzula uste izanen duzula. Jakinen duzu beraz, Myrratik ilki eta Hipokrataren lurraldeetara buruz joan duzula, ahal bezain laster.
2008
‎Gure kirolak hemen ez du han duen jarraipenik. Ez jenderik, ez ezer.
‎Haatik, Urruñatik Donibane Lohizune ez urrun, ohartua zen ere goizik gure Pierre xixterari: ez zituena han, Josep Mourguy, Beñadin Solaberrieta, Errotaberea, Nazabal, Bermejo donibandarrak, geroxa go Battitt Garra ziburutarra eta Mixel Lecuona biriatuarra eta beste zenbait, bera bezain azkar eta zenbait jada trebatuago!
2009
‎Etxe batek bizitzeko balio behar du; inork ez badu han bizi nahi, ez du deus balio», entzun diot agure bati autobusean.
‎Ez zuten espero Urumea ertzean 1936ko gerran fusilatuen gorpuzkinak aurkitzea. . Bi bandoek fusilamenduak egin zituzten inguru haietan, baina, ondoren, gorpuak ez zituzten han hilobiratzen?, azaldu du Ega, ak. Frankisten gorpuzkinak Donostiako Polloeko hilerrira eramaten zituzten.
‎Gaur egun Greenwichera bisita egiten duenak hanka bat ekialdean eta bestea mendebaldean jartzeko aukera izaten du meridianoa markatzen duen lurreko marra batean. Hala ere, GPSak ez du han markatuko meridianoa, 1984an 100 metro mugitu baitzuen behatokiaren ekialdera. I.L.
2010
‎Duela 50 urte zabaldu omen zuen Perun Guillermo Ganoza enpresaburuak, baina zainzuriaren eromenak 15 urte besterik ez du han: Munduko Bankuak maileguak egin zizkien esportaziorako soroak antolatu nahi zituztenei.
‎Mandelak, ordea, ezkontzeari uko egin eta Johannesburgera joan zen bizitzera. Hasieran, meategi bateko zaindari gisa topatu zuen lana, baina ez zuen han luze iraun eta legelari batzuen bulegoan hasi zen lanean, lagun baten laguntzari esker. Bertan zela, falta zitzaizkion ikasketak amaitu zituen Hegoafrikako unibertsitatean.
‎Lehen gauean errepide ondoko soro batean ipini genuen kanpin denda. Luze gabe baserritar musugorri gazte bat agertu zitzaigun haiek bere familiaren lurrak zirela eta ez genuela han kanpatzeko eskubiderik esatera. Euskaraz hitz egiten saiatu ginen, baina zubereraz mintzo zen eta ez genion ia ezer ulertu.
‎Arropa guztia erantzita, Lubis bere anaiarengana jaitsi zen, eta elkarri bultzaka hasi ziren biak, barrezka eta garrasika. Kobazuloaren oihartzunak ez zuen han erantzun goibelik sortzen, eta ni ere, bizkortuta bi anaien alaitasunarekin, urmaelera sartu nintzen. " Begira hau, David", esan zidan Lubisek.
‎1913an, Mohamed el Mizian Toledoko Infanteria Akademiara sartu zen, erregearen gomendioekin eta eraztun batekin. Ikastetxearen arauak aldatu behar izan ziren horretarako, musulmanek ez baitzuten han matrikulatzerik.
2011
‎Urdaibaiko Guggenheimi buruz ari naiz. Orain arte ez dute han inbertsio sendorik egin, eta orain frankizia amerikar bat asmatu dute, magia balitz bezala, biosfera erreserba bateko inguru naturalean. Urdaibaik baditu utzita dauden industrialdeak, eta horietan lan eginda biziberritu behar da ingurua.
‎Itsasoarekiko estreinakoa Asilah ko hilerritik entzundako orroa izan zuen, orro haren izugarria, eta itsasoarekin batera heriotzarekin ere egin zuen topo, ustekabean. Hassanengana doa orain, baina ez du han Mercedesik aurkituko, ezkondu delakoa ere gezurra dela jakingo du, eta Parisen, aurrera ateratzekotan, lana asto batek bezala egin beharra dagoela ikasiko du laster. Iraganeko ametsetatik ez dago itzarri beharrik, iraganekoak dira eta ondo daude beren horretan, baina etorkizunekoetatik iratzartzen gaituztenean nahiago genuke lo jarraitu.
‎" ez dago amoinarik xahutzaile zoroentzat", orduan bideari begiratuko diozu eta ez duzu han egun beti berdinen gristasuna baizik atzemanen, inorenak ez diren ordu erori horiek izanen dira zure gogoetagune, igarotzen zara iraganeko lurraldeetatik jaso nahirik irudietan antzinako argiaren gardentasun asaldatuak garisailen gerriburu urretsua mahastien lerrokatze hornitua, baina dena dago erreten zikinduetan atxilotua ez baita izadiaren beira horretan zoritxar handi bat baizik isla...
‎Interneten sartu eta zenbait orrialde pornografikotan barrena ibili zen Idoia, jakin minez, harrituta jendearen pudore faltarekin, garraio publikoetan eta patrikako telefonoekin grabatutako milikaldiekin, lokal ilunetako hormetan egindako zuloetatik ateratzen ziren zakil anonimoak itsumustuka jezten zituzten kolore eta adin guztietako atsoekin, ohe elastikoan baleude legez jauzika ageri eta pantailaz bestaldetik zamalkatzen zintuztela zirudien nerabe desbridatuekin, kamera internauta birtualki zamalkatuaren begietan kokatzen zuten ezin zenbatu ahala bideorekin. Gaztetan inoiz begiztatu izan zituen aldizkari pornografikoetan bezala, interneten ere gizonaren ikuspegi menperatzailea erabat nagusitzen zela iruditu zitzaion hasieran, ez zuela han beretzat kilikagarri izan zitekeen deus topatuko, kanpaia jotzeko estimulazio andana baino ez. Baina batetik bestera zebilela, piercingez jositako bi neska gazte ikusi zituen elkarri alua jaten, modu basan, plazeraren mende erabat.
2012
‎Hurrengo Sari Nagusia Italiakoa izango da, asteburu honetan bertan. Grosjeanek ez du han parte hartuko, FIAk lasterketa baterako zigortu duelako. Batez ere egin duenaren gainean hausnartzeko balio behar dio honek, asmo txarrik gabe bada ere arrisku gehiegi sortu baitu aurten.
‎Bigarren Mundu Gerraz geroztik Europan izandako sarraski handiena izan zen. Karadzicek adierazi du Hagako auzitegira iritsi aurretik ez zuela han gertatutakoren berririk, eta esan du ez dela hilketen erantzule: «Inoiz ez nuen baimenik eman krimenik txikiena egiteko ere».
‎Une hartan sentitu nuen Vera ez nuela han aurkituko, ez nuela kanpoan aurkituko. Orduan ulertu nuen Vera nire gorputzaren zirrikitu ilunen batean topatuko nuela eta bila nenbilen Vera hura ahaztean bakarrik jakingo nuela nor izan zen.
‎Ez nintzen handik mugitu, eta ez zen inor ohartu han geratu nintzela, ilunpean. Ez zitzaidan burutik pasatu parkingera ateratzea gurasoen bila, ondo bainekien ez nituela han topatuko, ez haiek ezta gure autoa ere, Donostian egongo zirela beren jogurt eta esne kaxa guztiekin. Biharamunean igandea zen, gainera, ez zen inor ibiliko saltokian.
‎Zerraldo egin nuen lo, eta inoiz baino hobeto esnatu nintzen. ...; eta hamabost urte neramatzala eta ez nuela inoiz inoren itzal edo giza irudiarekin topo egin, eta inoiz iritsi izan balira ziurrenik ahal bezain laster handik alde egingo zutela, ordu arte ez baitzuten egokitzat hartu han kokatzea; eta, gehienez ere, kontinenteko jende galduaren ezusteko lehorreratzeen arriskua nuela; seguruenik, beren borondatearen kontra iritsitakoak izango zirela, eta, beraz, ez zutela han geratu nahiko, eta ziztu bizian alde egin nahiko zutela; horrenbestez, ez nuela leku segururen bat aurkitu besterik egin, basatiak lehorreratzen ikusten nituenerako.
‎Sarritan pasatu ohi zituen han ordu luzeak bakarrik, etiketatzen, ontziz aldatzen, lokarriak jartzen; eta berak ez zuen behatzen biltegi soil gisa, baizik eta benetako saindutegi gisa, handik jalgitzen baitziren gero, bere eskuez elaboraturik, molde orotako pilulak, aleak, belarrurak, lozioak eta edabeak, inguruetan bere ospea hedatuko zutenak. Munduan inork ez zuen han oinik ipintzen; eta hainbesteraino errespetatzen zuen non berak pasatzen baitzuen erratza. Alegia, farmazia, zetorren guztiari irekirik, bere harrotasuna zabaltzen zuen lekua baldin bazen, capharnauma zen bere abaroa non, berekoiki bere baitara bildurik, Homaisek atsegin hartzen baitzuen bere kuttuntasunen egikaritzan; beraz Justinen kokorrodura adeigabekeria eskerga iruditzen zitzaion; eta, arakatzak baino gorriztago, errepikatzen zuen:
‎Kontua da ez dakidala nola natura horren jostaria eta adimentsua izan den hain trompe l’oeil ederra egiteko. Izan ere, bideberritik ikusita haitzulo bat dirudi, baina bertaratzen bazara ez duzu han zulorik aurkituko, bi haitz baizik, bakoitza bere forma bereziarekin, bere bihurgune propioekin, eta biak batzean ilusio optikoa sortzen da behar den lekutik begiratzean. Beraz, zuloa ikusten dugun arren, zulorik ez dago eta begia edo begiak ikusten ditugun arren, begirik ez dago.
‎Kontua da ez dakidala nola natura horren jostaria eta adimentsua izan den hain trompe l’oeil ederra egiteko. Izan ere, bideberritik ikusita haitzulo bat dirudi, baina bertaratzen bazara ez duzu han zulorik aurkituko, bi haitz baizik, bakoitza bere forma bereziarekin, bere bihurgune propioekin, eta biak batzean ilusio optikoa sortzen da behar den lekutik begiratzean. Beraz, zuloa ikusten dugun arren, zulorik ez dago eta begia edo begiak ikusten ditugun arren, begirik ez dago.
‎–Arrazoi duk. Heurekin joango nauk, on egingo baitit paseoak, baina ez nauk han geldituko, itzuli egingo nauk berehala.
2013
‎ABEL. Luisek makilak tailatzen zitian. Eta hau ez duk han zeuden besteak bezalakoa: landu berria zagok, eta gainera?
‎Oso zaila egin zitzaidan niri baztertze egoera hura; ondokoek galdetzen zidatenean zer dela-eta nindoan beraiekin, ez nuen jakiten zer erantzun, beraiek, ordea, zeregin garrantzitsuren bat izaten zuten beti, bizian aurrera egiteko folisak lortzen lagunduko ziena; edo, aita edo senarra izaten zuten gudari haien artean, guda galduz gero, beraiekin batera galduko zuten askatasuna, edo bizia bera. Eta nik ere bai; baina ezertxo ere ez egiteaz gain, ez nuen han aitarik, eta are gutxiago senarrik.
2014
‎Europan ibiltzen naiz, han eta hemen, Bruselan, Europar Batzordean eta Ginebran, irrati zabaltzaile guztiak biltzen dituen erakundean, eta han garbi ikusten da herrialde bakoitzak bere maila duela, bere abiadura. Espainia atzera dago, esaterako, eta Euskal Herriak, berriz, ez du han presentziarik Europako foro horietan, tamalez. Ingalaterra, aldiz, aurreko muturrean da, BBCk bultzatuta.
‎Ez nuen bitan pentsatu, eta hantxe gelditu nintzen. Inoiz ez dut han bezain gaizki jan. Errusiar entsalada zen:
‎Aitak alde batetik bestera burua estaltzearren propio utzitako ile xerloa orraztu du pentsakor, arropak autoan utzi eta jatekoak igotzea deliberatu aurretik. Gaua ez dutela han pasatuko ondorioztatu du Xabik, lasaituta.
‎Geltokirako bidean isilik zihoazen denak, harrigarria zen Hendaiako bakartasun hura, kale huts haiek. Etxeetako argi piztuek baizik ez zuten han inor bizi zen zantzurik adierazten, bestela dena zen mortu. Aita geltokitik aldentzen ikusi zuten, Peugeotaren atzeko argietako bat itzalita zeramala, eta denak eskua altxatuta geratu ziren, autoa bistatik galdu zuten arte, nor bere pentsamenduetan murgilduta, trenaren zain egoteko uneak ematen baitzuen nor bere baitan biltzeko tenorea, nork bere etorkizunaren nondik norakoez gogoeta egitekoa.
2015
‎Jakina, hemendik 14.000 kilometrora errazago ere bada. Kontra egingo dizunik ez duzu han.
‎Burua altxatu eta lagun guztiak ikusten nituen AEBak eta aireportua erdibitzen dituen marraren beste aldean. Behin eta berriz saiatu nintzen azaltzen Euskal Kultura grabatzeko intentzioa besterik ez nuela han, baina, nonbait, nire kamera profesionalak beste intentzio batzuk nituela pentsarazten zion gizon hari. Azkenerako, itzultzaile bat ekarri zuten eta hamaikagarrenez, gaztelaniaz, zertara nentorren azaldu ostean, utzi zidaten Estatu Batuetako lurra zapaltzen.
‎Poliki idazteari buruz jardun nuen Errekarteko koadernoa n, eta ez dut han esandakorik errepikatzeko asmorik (baten batek esan lezake, dena dela, erraz beteko ditudala orriak besteen aipuak horren maiz eta oparo kopiatuz gero). Astiro irakurtzeaz den bezainbatean, ni, eskuarki, arin arin irakurtzen saiatzen naiz; testu bat gustatuz gero, haren baitan sartu eta jan egiten ditut orriak:
‎–Hura izan zuan hura desastrea. Ni ez ninduan han egon, baina gure ama eta Ibon joan zituan berarekin. Jubilatuenean izan zuan entrebista; hura bukatutakoan, kanpoan bazkaltzeko plana ere egina genian.
‎Baieztapen berarekin amaitu zuen 20 kapitulua: . Badaki berak ez duela han ezer eta, nahi badu ere, ezin duela ez ikusi egin, begi bistan duelako?. Eta kapitulu honetako 5 zenbakian:
‎Bere buruaz ezer esaten badu, haren aintzarako da. Badaki berak ez duela han ezer eta, nahi badu ere, ezin duela ez ikusi egin, begi bistan duelako, eta, bere gogoz kontra bada ere, begiak itxiarazten dizkio munduko gauzei, eta irekita izan ditzala egiak ulertzeko.
‎Azken batean, Jaunak bide desberdinetatik eramaten ditu. Baina prioreek kontuan izan behar dute ez dituztela han jartzen bidea nork bere gustura hautatzeko, beren agindupekoak Erregelaren eta Konstituzioen bidetik eramateko baizik, beraiei gogor egiten bazaie eta beste gauza bat nahiko balute ere.
‎Nondik eta nola ez daki; baina horrelaxe gertatzen da, eta hark irauten duena ezin du alde batera utzi; eta kentzen denean, lehen bezala irudikatu nahi izan arren, alferrik da, irudikapena delako hau eta ez presentzia, hau ez baitago haren esku; eta honela dira naturaz gaindiko gauzak. Eta hemendik dator Jainkoak mesede hau egiten dion hark bere burua ezereztzat izatea, gauza emana dela konturatzen delako eta berak ez duela han ez kentzerik ez ipintzerik; eta honek askoz ere apaltasun eta maitasun handiagoaz gerarazten du Jaun hain ahaltsu hau, hemen ulertu ere ezin duguna egin dezakeena, zerbitzatzeko; jakintzarik handiena izanda ere, ulertzen ez diren gauzak daude.
‎Haietako batean, Jauna hartu ondoren otoitzean nengoela, gure Jaunagandik aditu nuen beraren zerbitzurako izango zela etxe hura. Uste dut ez nituela han eramango oraindik bi hilabete, neure espirituak presa ematen zidalako Valladolideko etxea fundatzera joateko, eta horren arrazoia orain esango dudana zen.
‎Oi, Jainkoarren, eta bai gutxi ezagutzen dugula elkar! Bada, nik diotsot berorren aitatasunari, egindakoagatik ere beldur naizela eta ez nukeela han ikusi nahi, eta horixe gertatu dela uste dut. Itzuliko ahal da katuen artera!
‎Batek hala esan du: ados gaude agerraldi horren helburuarekin baina ez dugu han egoteko asmorik, izan ere helburu bat jartzen da eta gero beste batzuk oihukatzen dira. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak arrazoi hobeak ekarri behar lituzke bere burua zuritzeko.
‎Menderakuntza ezaugarri pribatuen ondorioa dela pentsarazi du nazio estatuaren logikak: emakume, pobre, homosexual, alofono.; horiek denak ezaugarri pribatuak dira, eremu publikoa berdintasunaren eremua denez ezaugarri horiek ez dute han lekurik. Ezabatu beharrekoak dira nazioan.
‎Aktibitate politikorako aukera berdintasuna ez zen batere segurua. Atenastar librepobreek ez zuten han ez zeresan ez zeregin handirik. Ez zenplazan izango debate espontaneorik, ez benetan aske eta garbirik.
‎Ez zenplazan izango debate espontaneorik, ez benetan aske eta garbirik. Metekoek, esklaboek, emakumeek ez zuten han lekurik. Egia da plaza hori demokrazia inperialaren definiziopolitikoen zurrunbiloaren erdigunea zela.
2016
‎Misteriozko argi kutxak interpretazio dibinoak baztertzen zituela zirudien, nahiz eta batzuek konpromisoetan aritzea ohikoa zeukaten eta hura Jainkoak ere hortxe ezarri zuela esan zezaketen. Oraingoz bederen hala ez zen eta Adanek eta Ebak ez zutela han hori ezarri esan zieten, ezta ere beste inork haiek biziriko Edengo egonaldian, Jainkoak halakorik egin ote zuenez ez baitzuten ezer jakin bederen. Orain, nehork ez zuen dibinokerietan erortzeko nahirik.
‎Gogoa hoztu egiten zait noiz eta gaineratu behar dudan ezen, Calaisera azkeneko aldiz itzuli nintzenean, aita Lorentzoz galdetzean entzun nuela bazirela hiru bat hilabete hil zela, eta, haren nahia betez, lur eman ziotela ez bere komentuan, baizik eta komentuarena zen eta bi legoatara zegoen kanposantu txiki batean. Gogo bizia piztu zitzaidan ikusteko lur eman zioten lekua; eta han, hilobi ondoan eseri eta fraide gaixoak eman zidan adarrezko tabakontzia atera, eta hilobiaren buruan zeuden asun lore bat edo bi kendu nituelarik, zeinek ez baitzuten han hazteko batere eskubiderik, halako eszenak hain bortizki eragin zien ene sentimenei, ezen negar anpuluak lehertu baitzitzaizkidan hitzetik hortzera. Baina emakume bat bezain ahula naiz; eta munduari erregu egiten diot ez dezala nitaz barre egin, baizik eta gupida izan dezala.
‎Bisitari ezezagunak bilatzen zuena ez zuela han aurkituko erabaki eta hozkailuko atea itxi zuenean ikusi ninduen. Ikusi eta irribarre egin zuen.
‎Ez zen korrika saioarekin nahikoa izan, baina almazenera heldu eta zakurrak ez zituela han itxita utziko konturatuzpozak zoratzen jarri zirenean, kea bezala desegin zen doinua bere buruan. Bellek eta Gretak kosta lain kosta miazkatu nahi zioten aurpegia, eta berak etengabe egin beharra zeukan haien jauziak saihesteko ahalegina; zail egiten zitzaion arreta beste gauza batzuetan jartzea.
‎Hurbildu zelarik, gizonak begi urdinak zituela ere ohartu zen. Hark bazekien Marieren berri, eta azaldu zion zergatik ez zuen han zain bere anaia, otto Louis. Aldi berean argitu zion Currie Hotelean hasi behar zuela lanean, eta hara eraman zion maleta.
2017
‎Halakoak ez du kezkarik munduko esan mesanengatik. Falso testimonio bat, aurkako bat erauzten diotenean, eta batek eta besteak ahotan gaiztoki darabiltela ikusten duenean, laster egiten du bere kontzientziara eta, nola ez baitu han dioten faltarik aurkitzen, hartaz kontsolatzen da, hartaz adoretzen eta berotzen da.
2018
‎Gorria da, baina oso gorri bizia, distiratsua, zehaztu du Magureguik. Oso garestia zen, ez baita lurra, minerala baizik, eta ez zuten han inguruan, ekarri egin behar zuten. Bada, ikertzaile taldearen helburua da jakitea nondik ekartzen zuten.
‎Biok gaude nekatuta, eta ez dugu han denbora gehiago eman nahi, baina geratu egiten gara, oraindik ez dugulako Sinjarko mendietara joateko itxaropena galdu. Iritsi ginen egunean, EIren erasoek korridore humanitarioaren itxiera eragin zuten.
‎Izarok hartu egin zuen eskuorria. Soniari iruditu zitzaion ez zuela han bertan apurtu gordinegia litzatekeelako keinu hura publikoki, baina hori egiten irudikatu zuen, nahiz eta, Soniak hori jakin ez, Izarok behin sobrea eskutan edukita zergatik ez, pentsatuko zuen, eroan egingo dut, jakitearren zelako mezuak agertzen diren, igual badago zeozer interesgarria feministen batzarrera eroan eta han lantzeko.
‎–Zuk uste? NBAn jokatzeko, denak sartzeaz gain, beste zerbait behar da; Petrovitxek ez luke han izango hemen duen arrakasta. Oso tipo egozentrikoa da eta ez dakit bigarren mailako jokalaria izatea eta bankilloan egotea onartuko lukeen.
‎Izena eman, guztia euskararen mesederako da. Gaur joan naiz Nafarroako herri txiki batera, ez Nafarroa iparralde inguruan, eta espero ez nuena han ikusi dut; Euskaraldirako izena emateko aukera eta hunkitu naiz. Begira, zenbat lan egiten ari den jendea!
‎–Zuk uste? NBAn jokatzeko, denak sartzeaz gain, beste zerbait behar da; Petrovitxek ez luke han izango hemen duen arrakasta. Oso tipo egozentrikoa da eta ez dakit bigarren mailako jokalaria izatea eta bankilloan egotea onartuko lukeen.
‎Idazteko makina bat zegoen Oihartzunen Gelan. Idazteko makina hark ez zuen han inolako funtziorik. Gizon txikiak eskuetan zuen bisturiak, bai.
‎Plastikozko poltsetan daudenak biribilkatu, eta zintarekin hermetikoki itxi. Paketetxoak New Yorkera joateko prest duen maletan sartu ditu, horrela ez du han dena erosi.
‎Egia esan, gogo handirik ere ez zuen horrelako taberna batean sartzeko. Nostalgia arraro bat sentitu zuen, ezagutzen zuen zerbait galdu izan balu bezala, nahiz eta jakin berak ez zuela han inolako zeresanik. Bera ez zen historia haren parte, eta gainera, nahikoa zuen bere bizitzarekin, baina bazen zerbait historia hartara erakartzen zuena.
‎Bilbaon ibiltzeagatik ez nuen galdu bernikan, orain ez dut han ezer nik hil nintzelako Gernikan".
2019
‎Solairura joateko igogailuak non zeuden sarreran galdetu ondoren heldu ziren polizia zegoen ateetara. Haakonssonek emandako txartela lagunik izango ez balu bezala han zegoenari erakutsi ondoren, aurrera egiteko baimenarekin sartuko ziren. Yamwezi Nicizanye mutikoa bere albotik mugitzen ez zen erizainaren txeratan zegoen.
‎goazen, protestatu zuen lagunak, kokoteraino zegoen hainbeste bueltarekin. Baina ez badugu han aurkitzen, nik ez dut bilatzen jarraituko, eh?
‎–Josune Mendoza arraun elkartearen instalazioetatik atera zela, eta, ondorioz, hiltzaileak ez zuela han hil, gaineratu zuen Ibarrak.
‎British Medical Journals en argitaratutako ‘Milk, mucus and myths’ dokumentuaren arabera, ez dago frogarik esnea edatea mukosa produkzioa handitzeagatik (eta bai, ordea, kontrako noranzkoan). Aebetan egindako hainbat ikerketa eta Australiak ez du han egon esnearen kontsumo erregularraren eta ekoizpen handiagoaren arteko korrelazioa probatzea lortu dugu. mukia. Kalifornian 1948an argitaratutako azterlan batek 157 muki koskor aztertu zituen ez dago alderik esnea hartzea aldarrikatzen zutenen eta ez dutenen artean.
‎Batzuetan amets egiten dut ontzira igotzen naizela, gauez, aita eta amarengandik ezkutuan, eta han geratzen naizela bizitzen. Inolako betebeharrik ez dut han. Inork ez nau ikusten, eta nik ere ez dut inor ikusten.
‎Autoak jo, eta aurretik eraman ninduen hankaz gora. ...a birrindu berri den tximeleta bat bezain arin; hala, neure buruaren jabe izan gabe, airean hegan, kontziente nintzen hiltzera nindoala eta nire bizitzako azken momentuetan nengoela, hegan libre, arin, ia zoriontsu metro pare batez, harik eta buruarekin auto baten guardabarroak jo nituen arte; autoa espaloiaren gainean zegoen, perfekzio totalaz gaizki aparkatua; eta, aitak beti esaten duen bezala, ez zuen han egon behar, ez zuen han egon behar, ez zuen han egon behar (jeneralean, hiru bider esaten du ez zuen han egon behar). Baina han zegoen.
‎Autoak jo, eta aurretik eraman ninduen hankaz gora. ...meleta bat bezain arin; hala, neure buruaren jabe izan gabe, airean hegan, kontziente nintzen hiltzera nindoala eta nire bizitzako azken momentuetan nengoela, hegan libre, arin, ia zoriontsu metro pare batez, harik eta buruarekin auto baten guardabarroak jo nituen arte; autoa espaloiaren gainean zegoen, perfekzio totalaz gaizki aparkatua; eta, aitak beti esaten duen bezala, ez zuen han egon behar, ez zuen han egon behar, ez zuen han egon behar (jeneralean, hiru bider esaten du ez zuen han egon behar). Baina han zegoen.
‎Autoak jo, eta aurretik eraman ninduen hankaz gora. ...hala, neure buruaren jabe izan gabe, airean hegan, kontziente nintzen hiltzera nindoala eta nire bizitzako azken momentuetan nengoela, hegan libre, arin, ia zoriontsu metro pare batez, harik eta buruarekin auto baten guardabarroak jo nituen arte; autoa espaloiaren gainean zegoen, perfekzio totalaz gaizki aparkatua; eta, aitak beti esaten duen bezala, ez zuen han egon behar, ez zuen han egon behar, ez zuen han egon behar (jeneralean, hiru bider esaten du ez zuen han egon behar). Baina han zegoen.
‎Autoak jo, eta aurretik eraman ninduen hankaz gora. ...ente nintzen hiltzera nindoala eta nire bizitzako azken momentuetan nengoela, hegan libre, arin, ia zoriontsu metro pare batez, harik eta buruarekin auto baten guardabarroak jo nituen arte; autoa espaloiaren gainean zegoen, perfekzio totalaz gaizki aparkatua; eta, aitak beti esaten duen bezala, ez zuen han egon behar, ez zuen han egon behar, ez zuen han egon behar (jeneralean, hiru bider esaten du ez zuen han egon behar). Baina han zegoen.
‎Gertutik eta estu dauka zainduta. Ez dizut nik esango, Kosme nolakoa den jakinda, aldian behin ez duela han edo hemen flirt bat botako, baina andregaia, andregai finkoa, nik ezezkoa segurtatzen dizut.
‎Hondartzako taberna, jatetxe txiki bat. Inoiz ez genuen ezer erosi, inoiz ez genuen han bazkaldu. Gogoratzen zara, leihate handiak, udan?
2020
‎Tokia hemendik oso urruti dago eta inork ez nau han ezagutzen; mutua izateko itxura egiten badut, seguru ongi hartuko nautela.
‎Inguruan gertatzen zenak gehiegi hunkitzen zuen eta horregatik, azkenik Salomon irletara joatea pentsatu zuen. Baina inoiz ez zuen han geratzea pentsatu. Bost astetako egonaldi bat, itsasontzi baten etorrera eta hurrengoaren irteera artekoa nahikoa izango zuen, bere izatearen azken izpiraino dardararazten zuen antzinatasun dei hori asetzeko.
‎Lujuak dena ikusi zuen Oier aterpetik atera eta ez zituela han nahi ez neskaren gorpua eta ezta hiltzailea ere garbi utzi zion bitartekariari. Norbaitek jakiak eskatu eta ekarri dizkiotenekin konforme ez dagoenaren doinuan hitz egin zion.
‎Bazkalostean joan ziren Muinoara etxeko emakume guztiak arratsalde pasa, Rosario izan ezik, hark bertara lagunduko zien, baina zereginak zeuzkan arratsaldean, eta gainera ezin zuen etxea hutsik utzi. Mikelak ez zekien haserretu egingo ote zen, berak ez zuelako han geratu behar, edo gustura hartuko zuen Potrosarekin egon beharrik ez izatea. Ez zuen ematen axola izan zitzaionik Rosariori, bere betiko umore onez jarraitu baitzuen denbora gehienean.
‎Ericek ate aldera keinu egiten du buruarekin, mutil zaharrago batzuk iritsi direlarik. Teorian, haiek ez lukete han egon behar, bakarrik txartelarekin sartu ahal izango zela esan zuen diskotekak. Mariannek ez daki zein diren, norbaiten nebak edo lehengusuak beharbada, edo institutuko diru bilketako ekitaldietara joatea gustatzen zaien hogeitaka urteko mutil batzuk, besterik gabe.
‎Ez, Daniel Ez da ez zaituztela han nahi, zera da une txarra da.
2021
‎Gaur egun ere han hemenka biltzen dira [tuko+ ahal+ izan/* edun] eta [ezin+ tuko+ izan/* edun] adizkien lekukotasunak: Herri galdu batean hasi zuen misionea; guziek zioten ez zuela han deusik eginen ahal (X. Arbelbide); Orduan deus trabarik gabe, joanen ahal zare komenturat (X. Arbelbide); Ezin esango dugu behintzat zintzo jokatu ez zuenik sortzaile horrek bere sorkarientzat izena bereizterakoan (Segurola); Ezin utziko nuen arrotzen esku (Lertxundi). Hizkera batzuetako hiztunek dizut eman/ ezin emango dizut bereizten dituzte:
‎Baina oro alferrik zen; izan ere, batetik heriotzak oinaztatzen bazuen, bertzetik amodioak areagotzen zuen martirioa. Ikusiz emaztea lurpean zela eta bere nagusiak dei egiten ziola, eta ez zuela han denbora gehiago gelditzeko modurik, halako etsipena jabetu zen Amadourren bihotzaz, non burua galtzear egon baitzen. Floridek, ustez kontsolatzen zuelakoan haren desolazioa zenak, arrastiri oso bat eman zuen ahal zituen elerik ederrenak eginez gizonari, haren damuaren handia albait hobekien leuntzeagatik, eta segurtatuz bilatuko zituela berak moduak gizonak uste baino maizago elkar ikusteko.
‎Nolako astea ez dute han iraganen, zain eta odol osasunerako segurtamenak egunetik egunera
‎Antzezlana Bilbon girotu badute ere, ez du han jatorria. Josi Alvarado valentziarrak idatzi zuen Tarara, eta SGAEren I. Ana Diosdao saria irabazi zuen 2019an.
‎–Ideia ona –esan du Marinak–, baina film arraroak baino ez dituzte han.
2022
‎Harrapatu hau guztia mugitzen ari direnen bat, eta onean ezin bada, mailuka egin, baina zerbait jakin nahi dut. Ez eraman bulegora, ez dut han holakorik nahi, egin bazterren batean inor konturatu gabe, ez dut nahi hori falta zaigun hildakotxoa izatea. Alproja halakoak!
‎Mexikon, 50 urtetik gorako edozeini 1968ari buruz galdetu, eta urriaren 2an Tlatelolcon gertatutako sarraskia aipatuko dizu segurutik. Horrelakoetan ohikoa denez, gazteagoek arrastorik ere ez dute han jazotakoaz: historia liburuetan erdi ahaztuta geratutako beste gertaera bat gehiago da haientzat.
‎Gibelaldea agerian zuen osoki, eta jantziak hurbiltzeko izi zen, andeatuko zitzaizkion beldur. Oihua entzun orduko sartu ziren zaldunak, eta espektakulu ederra ikusi zuten, baina ez zuten han kausitu emaztea tormentatzen zuen bertze kordelierrik, haren ipurdi mazelak goraino lekedatuak zituen zikinkeria hura baizik. Eta horrek irria eragin zien gizonei, noski, eta ahalke handia andereari; izan ere, garbitzen laguntzeko emazteak izan orde, biluzgorri eta emazteki bat agertzen ahal zen egoerarik makurrenean ikusi zuten gizonak izan zituen zerbitzuko.
‎Eta beste modu batez istorioak dio neskaren aitak, Eskoziakoak, hiltzerakoan erregetza eman ziola semeari, eta haren arrebak ez zuela han egon nahi eta itsas ontziz Mundakara heldu zela esan den moduan; eta lagun batzuk itzuli zirela eta beste gehienak printzesagaz gelditu eta bertan finkatu zirela. Eta, han zeudelarik, neska horregaz lo egin zuela ametsetan deabru batek, Bizkaian Suge deitzen duten Etxejaunak, eta neska ernaldu zuela, eta bi gauza hauetarik zein den egiagoa ez dakigu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia