2015
|
|
noski, ezta ez da komeni mirarien zain egoterik ere. Jaunak berak nahi duenean egin ohi ditu, arima honengatik, esanda dagoenez eta geroago ere esango denez; baina Haren Maiestateak geure burua kaskartzat izatea nahi du,
|
ez
dugula halakorik merezi uste izanik, eta geure buruari lagun diezaiogula ahal dugun guztian. Eta nik uste dut hil arte, otoitzik gorena izanda ere, hau beharrezkoa izango dela.
|
|
Eta irudipena dela esaten badizuete, ez izan batere kezkarik, irudipenak ezin baitio egin ez kalte eta ez on handirik zuen arimari; eska iezaiozue jainkozko Maiestateari, ez dezala onar engainatuak izan zaitezten. Deabrua dela esaten badizuete, gauza zailagoa izango da; baina
|
ez
du halakorik esango benetan jakintsua bada, eta aipaturiko ondorioak badaude; baina, esango balu, nik badakit zuekin dabilen Jaunak berak kontsolatuko zaituztela eta ziurtatuko dizuela, eta hari argia emanez joango dela zuei eman diezazuen.
|
|
5 Izugarria diot, mila urte bizi izanda eta halakoa gogoan sortarazten eginahalak eginda ere, pertsona batek imajina dezakeenik ederrena eta atseginik handienekoa izan arren (gure irudimen nahiz adimenean sar daitekeen oro baino haratago doalako), haren presentzia hain da gorentasun bikainekoa, non arima izu ikara handiak hartzen baitu. Hemen ez dago ez, inork esan gabe nor den nola dakien galdetu beharrik, zeru eta lurraren Jaunak ongi ezagutarazten baitu bere burua; lurreko erregeek
|
ez
dute halakorik egingo, beraiek bakarrik gutxitzat hartuak baitira, beraiekin batera segiziorik ez badute, edota nor diren esaten ez badute.
|
|
Hain desberdina zen, non bere senetik irtenda eta txunditurik utzi baitzuen: bata, ikuskari hau indar handiz izan zelako; bestea, berriz, esan zizkion hitzengatik, eta baita arimaren barnean agertu zitzaiolako ere, aurreko ikuskari hau izan ezik,
|
ez
baitzuen halako besterik ikusi; jakin ezazue, bada, benetan alde handia dagoela aurreko ikuskari guztien eta egoitza honetakoen artean; eta gauza bera espirituzko ezkon hitza ematearen eta espirituzko ezkontzaren artean, elkarri hitz emanda daudenen eta dagoeneko ezin bereiz daitezkeenen artean dagoen bezala.
|
|
Eta biziki maite banuen ere, uzteko tentaldi batzuk izaten nituen, eta berak ematen zizkidan otoitzeko nahigabeak eragozpen zitzaizkidala uste nuen. Horretarako erabakia hartzera nindoan bakoitzean, berehala aditu nuen
|
ez
nuela halakorik egin behar, eta agirakaldi bat, aitor entzuleak egiten zuenean baino gehiago desegiten ninduena. Batzuetan nekatu egiten nintzen:
|
|
hain gazte ikusten ninduten eta hainbeste arriskutan sarturik eta sarri erretiratzen nintzela bakardadera errezatu eta irakurtzera, Jainkoaz asko hitz egiten nuela, haren irudia toki askotan pintatzea nahi izaten nuela eta otoiztegia izan eta han deboziora eragiteko gauzak egiten saiatzen nintzela, besteengatik gaizki ez esatea, bertute itxurako honelako beste zenbait gauza ikusten zituzten nigan, eta nik, huskerietara emana nintzenez, neure burua estimatzen nekien munduan estimagarritzat izan ohi diren gauzetan; horrela, ni baino askoz zaharragoak zirenei eman ohi zitzaien adinako askatasuna eta handiagoa ematen zidaten niri eta nigan ziurtasun handia zuten. Bada, askatasuna hartzea neure kontura eta baimenik gabe gauzak egitea, hau da, zulo edo pareta artetik edo gauez, ez dut uste sekula era horretara hitz egingo nukeenik monasterioan,
|
ez
dut halakorik egin, Jaunak bere eskutik eduki ninduelako. Iruditzen zitzaidan, konturatuta eta nahita gauza askori erreparatzen niela?
|
|
Edo Haren Maiestateak atsedenaldiren bat niri ematea nahi izan du, edota deabruak min zuen gure Jauna zerbitzatzen zen hainbeste etxe egiten zirelako (argi geratu da ez zela izan gure aita jeneralaren borondatez,, ez diezadala agindu etxe gehiago fundatzeko nik erregu eginez? idatzi baitzidan,
|
ez
zuela halakorik egingo, nik buruan ileak ditudan adina fundazio egin zitezela nahi zuelako, eta horretaz ez da urte asko); ni Sevillara etorri baino lehenago, egin zen Kapitulu Jeneral batetik, Ordenaren hazkundeari erantzun behar zitzaiola eta, Kontseiluan emandako agindu bat ekarri zidaten, ez bakarrik ez nezala fundazio gehiago egin esanez, baizik eta inola ere ez nadila irten aukera nezan etx... Eta txarrena da gure aita jenerala nirekin muturtua egotea zen, hori baitzen niri nahigaberik handiena ematen zidana; motiborik gabe, gainera, pertsona buruberoen informazioengatik.
|
|
Burdin sarea eta tornua genituela jakin zuenean ere haserretu zen, monasterioa oso osorik egin nahi nuela iruditzen baitzitzaion. Nik idatzi nion
|
ez
nuela halakorik nahi, bildutasunezko pertsonen etxeetan ohikoa zela hori, eta halako itxura ez agertzearren, gurutze bat jartzen ere ez nintzela ausartu, eta hau egia da. Erakusten zuen borondate on eta guzti ere, baimena eman nahi ez zuela jarraitzen zuen.
|
|
Bestea ez zen hau bezain espirituala, ezta hurrik eman ere; ezin izan nion esaten niona buruan sartu. Baina niri ez zitzaidan hainbeste axola honengatik, honekin
|
ez
bainuen halako lotura berezirik. Ni hitz egiten hasi nintzaieneta arrazoi ugari ematen, nire iritziz nahikoa, erremedio hau gabe hil egingo zirela uste izatea begitazioa zela uler zezaten.
|
|
Sentitu dut negozioengatik berorrek pena hartu izana. Jakin beza nik
|
ez
dudala halako saminez hartzen, Jainkoarenak direla eta Haren Maiestateak guk baino kontu handiagoaz begitzen diela konturatzen naizelako, beraz, gertatzen dena gertatzen dela pozik izango naiz: izan ere, asko erregutu zaio, eta arima onen bidez, arazo horren alde.
|
|
Ordu onean! Ez beldurrik izan horrek pena emango didanik, ezta ez uste izan kalte egiten dionik, tontakeria handia bailitzateke, eta hark
|
ez
du halakorik, orain urez beterik eta orain hutsik dauden ubideetako ur gurpil honetaz gogoratzen ez bada.
|
|
6 Beatrizek idazten dit ongi dagoela eta ez duela sufrimendurik. Hark berorrek hala nahi duela ikusten badu, gaizki egon arren ongi dagoela begitanduko zaio; lizentziadun gaixoak dioenez,
|
ez
dut halakorik ikusi, baina esan dudanez?
|
|
Eta Konstituzioak berak ere esaten du, nire iritziz, premia larria izan duela limosna eskatzera behartuko dituena. Haiek
|
ez
dute halako premiarik, Katalina Tolosa andereak esan baitzidan seniparteetatik emanez joango zela. Ez dutela errentarik jakiten badute, jakin dezatela.
|
|
3 Aita hauek gogor defendatzen dute beren burua, beraiek
|
ez
dutela halakorik egin esanez eta nitaz kexatzen dira kalonje jaunari idatzi niolako. Ez dakit nor izan zitekeen esango ziona, niri gutxi axola bazait ere.
|
|
ziurtzat dudala (Jainkoarren, nahiago nuke gezurra balitz baina) pertsona asko Sakramentu guztiz Santura bekatu astunekin hurreratzen direla; eta Jainkoaren maitasunaz hiltzen dagoen arima bati hitz hauek esaten entzungo baliote, harriturik geratuko lirateke eta ausarkeria handitzat izango lukete. Behintzat ziur nago beraiek
|
ez
dutela halakorik esango, hitz hauek eta Kantarik Ederrenean dauden hauen antzekoak maitasunak esaten baititu; eta haiek maitasunik ez dutenez gero, alferrik irakurriko dituzte egunero Kantarik Ederrenak, ez baitira haietan trebatuko, ezta ez dira ausartuko ahotan hartzen ere; entzuteak berak ere zinez beldurra ematen du, maiestate handia dutelako beren baitan. Handia duzu Zuk, ene Jauna, Sakramentu guztiz Santuan; baina fede bizia ez baina hila dutenez gero, hauek ogiaren irudipean Zu hain apal ikusirik, ez diezu ezer esaten, entzuterik ez dutelako merezi, eta horrela hain ausart agertzen dira.
|
|
haraino iritsi arte ez gelditzeko erabaki handi eta adoretsuan, datorrena datorrela, gertatuak gertatu, nekeak neke, marmarka jardun dezanak jardun dezala, bertaraino iritsi nahiz ez, nahiz eta bide erdian hil behar edota bidean dauden nekeak eramateko kemenik ez izan, nahiz eta mundua hondatu, behin baino gehiagotan esango baitizkigute honelakoak: , kontuz, gero?,, urlia hortik galdu zen?,, sandiak bide okerrera jo zuen?,, berendia, errezo artean zebilena, behera etorri zen?,, erlijioari kalte egiten diote?,, ez da emakumeentzako zera, ameskeriak sor baitakizkie?,, hobe dute goruetan egitea?,?
|
ez
dute halako txukunkeriarik behar?,, nahiko dute Gure Aita eta Agur Mariarekin?.
|
|
[2] benetako infernua den horretaz gaizki esaten ez dugu zertan nekaturik, horren kalterik txikiena ere ezin esanezkoa baita. Guk ez dugu hau ahotan hartu behar, ezta munduan dagoela pentsatu ere; ez txantxetan ez benetan
|
ez
dugu halakorik entzun behar, ezta gure aurrean halako maitasun konturik erabili eta kontatu dadin onartu ere. Ez dakar ezer onik, eta entzuteak berak ere kalte egin dezake.
|
|
4 Beste hauek apaltasunez ari dira, beren erruagatik izango ote den beldurrez, eta beti aurrerantz joateko arduraz. Besteak malkotan bustiak ikusi orduko eta beraiek
|
ez
dutela halakorik, uste dute Jainkoaren zerbitzuan oso atzeraturik daudela, eta, beharbada, askoz ere aurreratuagoak daude; izan ere, negarrak onak izan arren, ez dira denak ziurrak; eta apaltasuna eta hildura eta bihotzaren askatasuna eta beste bertuteak ziurragoak dira betiere. Ez da zertan beldurrik izan, ezta ez uste izan kontenplatiboak iristen diren perfekziora iritsi gabe geratuko zaretenik.
|