Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2010
‎Don Pedrok ez zituen halako aholkuak aintzat hartzen, eta broma batekin erantzuten zuen; edo, bestela, gaia erabat aldatuz, bere bizitza amerikanoaz mintzatzen zitzaien lagunei. Vancouver aipatzen zien, edo Alice Arm, edo Prince Rupert:
‎Promotoreak ez zuela halako galdera konkreturik nahi adierazi zuen erantzunaren ondoren, ez lehen egun hartan, eta jantokiko mahai nagusian eserita zegoen talde batengana luzatu zuen besoa. Hantxe zeuden Berlino eta nire aita; baita Degrela koronela ere.
‎Dardaneloetako desenbarkua bezalakoa egin nahi zen, Gerla Handian britainiarrek turkoen kontra egin zutena bezalakoa. Madrileko agintariak erabakia hartu eta gero konturatu ziren Espainiak ez zituela halako operazio anfibioa aurrera eramateko beharrezkoak ziren desenbarkurako gabarrak.
‎Eta Tubalek, Mendebaldeko Patriarkatarako destinatuak, hodeiertzean erdikusi zituelarik gaur egun Espainia eta Afrika deitzen diren lurraldeak, aurpegia tristatu zitzaion eta burua bertikalki astindu zuen. Kezkaturik lagun hurbilenak ardogile alaiak ez zuelako halako aurpegierarik erakusten, galdetu zioten zergatia, eta hark erantzun zuen: Alferrik a". 743
‎Eredutzat aipatzen den Atenaseko demokrazia arkaikoan, lautik batek baino ez zuen biltzarretan parte hartzeko fakultaterik. Esklaboek eta emakumeek ez zuten halako eskubiderik. Hauteskundeak zozketaz erabakitzeak igualitarismo faktore bat sartzen zuen sisteman.
2011
‎Hegats batez jaurtikiko dituzu, minik egin gabe, kofoinaren barnerat. Lagunak ere han dituzte; doazela haienganat, zuk ez duzu halako beharrik.
‎—Eneeeeee, jauna, hirurehun urte. Ez, ez dugu halakorik aditu. Herri honetan ehortzirik dagoen kanpotar bakarra mendi hartako gainean dago.
2012
‎Bere heriotza gogoan, Donatienek zintzurraren taupadak sentitu zituen bihotza haraino igo balitzaio bezala, eta bere buruari errepikatu zion Lalande Biranek ez zuela halakorik egingo, sei urte zirela elkarrekin, sei urte laguntzaile leial bezala. Baina ez zuen bere burua lasaitzea lortu.
‎—Nik badakit, Chrysostome, zure sinesmenek debekatutako ekintza dela suizidioa, eta ez duzula halakorik egingo —esango zion bukatzeko— Baina beldur nintzen albistea jakitean ez ote zinen itsu itsuan Van Thiegel hiltzera joango. Eta Yangambiko postu militarreko buru naizen aldetik ezin dut holakorik onartu.
‎Paradisurako jaioak gara hala nola po po po po txoriak airerako; paradisuaz behera ez dugu po po po ezer ere nahi. Eta nahiz arau orok bere salbuespena duen po, eta teorian sukar dezima bat edo min txikiren bat onartuko genukeen po po po, ez dugu halakorik nahi po po, benetako paradisuak, un paradis comme il faut, ez duelako po salbuespenik, eta gu paradisurako jaioak garelako, po po po po, hala nola txoriak airerako.
‎Eta horrela denak. Mariak, aldiz, ez du halako diru, ohore, botere goserik; bai, ordea, ezin esan ahalako irrika bat bere barrenean, sabeletik bihotzera estutu eta inarrosten duena, berak zergatik jakin gabe."
‎Magdalakoak hitzez eta keinuz eskertu izan dio amari abegi hori, baina hark argi utzi dio, hitzez zein keinuz, ez duela halakorik behar, eta, hortaz, ageriko eskertzarik ezean, jarrera amultsu batez erakusten dizkio andre gazteak bere poza eta onginahia.
2013
‎Intxaurrondoek ez zuten halako sekreturik. Nahikoa zen enborra taratulu batekin zulatu eta txirbil beltza noiz ateratzen zen zaintzea.
‎—Guk kafe honengatik ordaindu duguna eman behar balute komentario bakoitzarengatik, ez lukete halako federik erakutsiko alienigenengan —esan zuen Earlek— Hori du txarra fedeak, dohainik dela.
‎Bolada batean [izerdi etxeak] debekatuta egon ziren, eta azkura, tumore eta beste epidemia batzuk zabaldu ziren gizonezkoen artean. [Izerdi etxeak] itzuli zitzaizkienean, nekez aurki zitekeen gizonezko bakar bat azkura zuenik; emakumezko eta umeen artean, ordea, gaitz zabaldua da, ez baitute halako izerdi etxerik erabiltzen. Emakume erditu berriek izerditzeko beste modu bat erabiltzen dute.
‎Iparraldean pasabiderik bazen aztertzera joandakoek ez zuten halakorik ikusi, eta iparralderanzko bide guztian lurrak murru handi baten itxura zuela esanez itzuli ziren. Ez zen albiste txar bakarra.
2015
‎Intxaurrondoek ez zuten halako sekreturik. Nahikoa zen enborra daratulu batekin zulatu eta txirbil beltza noiz ateratzen zen zaintzea.
‎Hain zuzen, giza ehizan eskualdeko biztanleen borondatezko parte hartze bat, dela kolpe militarraren zale izateagatik, dela orduko boterearen alde jartzeagatik, dela arrazoi" ludikoagoengatik". Iruditu zitzaidan, arakatzen hasi nintzen dokumentazioan, inork ez zuela halako partizipaziorik aipatzen; zirudienez inork ere ez zuen balizko esku hartze zibil horretaz galdetzen. Galdera hura zentzurik gabea zela ondorioztatu nuen.
‎Bertsolaritzan ez dugu halako harridurarik. Guk geuk txalotzen edo baztertzen ditugulako bertsolariak, gure irizpide —baita politiko ere— eta kultur logikaren arabera.
‎Antzinako borreroek beharbada beldurra izango zuten, mehatxatuta senti zitezkeen jendez inguratuta. Iragan mendeko 30eko eta 40ko hamarkadetako alemanek, seguru asko, ez zuten halako arriskurik. Antzinako borreroen eta Eichmannen jokabidearen artean ez da funtsezko diferentziarik nabaritzen.
2016
‎Bertan handiki baten lekuan agertzen da egilea, eta ez ditu makalak kontatzen: zer egin dioten matxinoek, nola moztu dioten zakil azala, nola dagoen jendea prest Donostiatik Azpeitira joateko, eta ez badute halakorik gertatzerik nahi, merkatu egin dituztela garia eta artoa. Abisua, amenazua, aurrerapena nagusiei izua eragin diezaiekeelakoan dago idatzia.
‎Baina ordurako egin diate lana bere errai ixilek, joan dituk aldatzen, eta aldatzen gainera bera zintzoki hitz egiten ari den horren kontrako norabidean, eta egun batean, jaiki duk gizon hori ohetik, eta oinaze berezi bat sentitu dik: bere errai izpiritualetako bat duk, protestaka hasi zaiona noski, jadanik ez duela halako ideietan sinisten, jadanik ez daukala ilusiorik halako proiektuetan, aspertu egiten duela hamar urte lehenago zirrara batean jartzen zuen kantak. Hik esango didak:
2017
‎Porlieren altxamenduak ez zuen inoiz aukerarik izan garaile irteteko. Minak inoiz izan bazuen Porlieri laguntzeko asmoa, berehala joan zitzaion, batetik, Ingalaterrara heldu berritan baliabiderik ez zuelako halako egitasmoa sustatzeko eta, bestetik, 1815eko ekainean, Porlieren A Coruñako matxinada baino hiru hilabete lehenago, Minak beste helburu batzuk zituelako, Mexikorako espedizioa antolatzen hasia baitzen.
‎Gehienek, ordea, bide biak nahasi ohi dituzte egun, egoeraren arabera. Guk ez dugu halako teoria unibertsal edo esentzialistetan sinesten eta uste dugu, Tomasellorekin batera, gizakia ez dela berez ona edo txarra, berekoikeria edo altruismoa ez direla bateraezinak; hots, elkarrekin etorri ohi direla, biak ala biak baitira garrantzitsuak ikuspegi biologiko edo eboluzionista batetik. Gu guztion baitan daude.
2018
‎—Marti' jauna —esan omen zion Herediak—, zu nobelista bikaina zara, baina nik ez dut halako imajinaziorik. Giroa lasai dago.
‎Herenegun eta atzo urruneko argazkiak hartu nituen abiapuntutzat. Gaur ez dut halakorik behar, pantailan balitz baino zehatzago gogoratzen dut Ixidro Etxabe Carabancheleko Zazpigarren Galeriara sartzen 1981eko otsailaren 12ko arratsaldean.
2019
‎Aspertu egiten zen kontu haiekin, ez zuen halakorik kontatzeko premiarik sentitzen, baina ez zen isilik egoteko gauza.
‎Gero, zutitu eta terrazaren alde batetik bestera ibiltzen zen eskuak albornozaren poltsikoetan zituela, zerrenda pasatzen ari balitz bezala, beren lekuan ote zeuden gauzak, zer zegoen aldatuta eta zer ez. Edo agian ez zuen halako asmorik, eta kanpoko giroan egon nahi zuen besterik gabe, haize brisarak eta eguzkiak ilea lehortzen ziotela.
‎Ez zuen erabat lortu, baina irainek beste norabide bat hartu zuten. Stopperrak ez zuen halako errurik. Pertsona kaltegarria izan zitekeen, hala nola nortasun eskaseko edonor zirkunstantzia ez erosoetan; baina errudunak stopper haiek formatzen zituzten hezitzaileak ziren, eta haien patroiak.
‎Kapitalismo garaikidea ulertzeko, nahitaezkoak ditugu, aski ez izan arren, Marxek gainbalioari, diruari eta salgaien formari buruz egindako analisia eta, batez ere, bere metodoa, esparru ekonomikoaren eta esparru politikoaren arteko banaketari uko eginez oinarri material bat eman ziena historiari eta klase borrokari. Ez da harritzekoa, beraz, mundu mailako krisia handitzearekin batera Marxekiko interesa berriz piztu izana, nahiz eta 1990eko urteetan inork ez zuen halakorik espero izango, orduko jakitun nagusiek hiltzat jotzen baitzuten Marxen teoria. Baina ez zegoen erabat hila, eta sozialismo errealizatuaren hondakinen artetik hainbat auziri buruzko eztabaida zabalak sortu dira; esate batera," metatze primitibo" ari," trantsizio" moldeei eta komunismoaren garrantzi eta posibilitate historiko eta etikoari buruzkoak.
‎—Begira hasi zitzaidan Kepa piramidean izandako abentura azaltzen, Omar Khayyam alde batera utzita. Esan beharra dago Kepak ez zuela halako sen poetiko nabarmenik. Duela hilabete inguru, Salvadorrek, badakizu, ilea apaindegi sorta baten jabe den madrildar horrek, gonbita luzatu zigun igande batean Teotihuacan era joateko, non baitaude, oso ederki dakizunez eta seguru mordo bat aldiz izana zarela bertan, eguzkiaren piramidea eta Ilargiaren piramidea.
‎Adibide bat jartzearren, gaur egungo herrikide askok ez dute jakingo Galtzateneko Zui badagoenik ere, baina dakiten askori mihia trabatuko zaie, ulertzen ez duten halako izen arraroa ahoskatzerakoan.
2020
‎Gizonilloa aldentzen hasi zen zeruko beste alderdi baterantz. Ibili baino gehiago, limurtu egiten zen, oinetan patinak balitu bezala; baina ez zuen halakorik, berezko dohainez mugitzen zen hala. Ordu arteko mututasuna hautsi, eta galdera egin nion:
‎Lombrosoren ustez, aurpegia arimaren benetako ispilua zen, eta hiltzaile batek, demagun, hiltzaile aurpegia zuen, ezaugarri jakin batzuk zituen, esate baterako bekain hezur handiak eta buru-hezur txikia. Nik, ordea, ez nuen halakorik ikusten ezagutzen nituen Berlingo gaizkileen artean. Itxura eta tratabide normalekoak ziren gehienak.
‎Ez dut hildako heroi bat izan nahi, kausa sakratu baten martiria, ezta gurearena ere. Ez naiz inoiz izan inoren eredu, ezeren ikur, inoiz ez dut halakorik bilatu.
2021
‎Gogoan dut gure konpainiako kapitaina, sablea airean. Gogoan dut ez nuela halakorik espero, erabat sumindu nintzela, bultzakada artean batekin eta bestearekin diskutitu nuela. Gogoan dut, hala ere, beste urte batez atera nintzela Alarde baztertzailean.
‎Mandatari kezkagarri horiek porturen bateko tabernan eseriko balira ardoa edatera, olagarro errea jatera, ezezagunekin hitz egitera eta mozkortzera (zuhurtziak eskaturik, inoiz ez dute halakorik egiten), bidaia istorio handiak kontatuko lituzkete. Denetik egin dute:
‎Bezperan hiritar izandakoak menekoak ziren orain. Elkarren kontra borrokan jarraitu zuten, baita denbora pasan ere aliantzekin, itunekin, arbitrajeekin eta gerra deklarazioekin, baina, independentzia galdurik, guduek ez zuten halako gatz eta piperrik. Hutsaren aurrean, estatu egitura berriak —hasiberriak, autoritarioak eta borroka dinastikoetan murgilduak— ez ziren bizitzarako aingura.
‎Idazle guztiak ez ziren ausartu imajinatzera beren obrek hain bizialdi luzea izanen zutela. Martzialek —haren lana ez zen ailegatu eskolara— ez zuen halako fantasia baikorrik. Bere Epigrametan, txantxetan ari da baztertutako liburuen patuaz, gailurretik apartatutakoen talde sufrituaz:
‎Biribilki erosi edo konfiskatu berriak biltegietara eramaten zituzten, eta Demetriosen laguntzaileek, han, haiek identifikatu eta inbentarioa egiten zuten. Liburu haiek papirozko zilindroak ziren, azalik eta bizkarrik gabeak, eta ez zuten halako obra hain goratua, zirraragarria eta sekulakoa dela oroitarazten digun bilgarririk edo xingola gorririk. Zaila zen lehen begiratuan edukia zein zen jakitea, eta norbaitek dozena bat liburu izan eta maiz kontsultatu nahi bazituen, lan egiatan gogaikarria bihurtzen zen.
2022
‎Etorkizuneko estetika etika izango dela, esan zuen Vladimir Leninek. Alabaina, etorkizuna pasatu da eta ez dugu halakorik.
‎Halako batean, logelako ezker alderantz biraturik pertsianako zulotik sartzen den argitasunak ulertarazi dio egun hartako pasadizo bitxia. Aspaldi ez zuela halako kortesiarik jasotzen eta, zenbatetan ez ote zuen pentsatu, baita damutu ere, garrantzirik gabeko gertakizunaz aprobetxatu egin zela, dendaria engainatu egin zuela Errukiena ni! Nagusiarena ez zen jokaera inozoa izan!
2023
‎Paradisurako jaioak gara hala nola po po po po txoriak airerako; paradisuaz behera ez dugu po po po ezer ere nahi. Eta nahiz arau orok bere salbuespena duen po, eta teorian sukar dezima bat edo min txikiren bat onartuko genukeen po po po, ez dugu halakorik nahi po po, benetako paradisuak, un paradis comme il faut, ez duelako po salbuespenik, eta gu paradisurako jaioak garelako, po po po po, hala nola txoriak airerako.
‎Orduan ondo asmatzenjakinzuenLopedeAgirrek, garaileen alde jokatu baitzuen. Espainolen arteko borroka ebatzi bitartean, inguruko mendixketatik indiarrek pozarren begiratzen zieten, ez baitzuten halako ikuskizunik egunero: ordukoan, arrotzak euren artean elkar hiltzen lanpeturik, indiarrak bakean utzi zituzten behingoan.
‎Emaztea izatekotan, etxekoandrea; lekaimea izatekotan, abatanderea aukeran eta, puta izatekotan, hobe erregeren begikoa, Filipe IV.aren Calderona edo Luis XlV.aren Montespan bezalakoak. Alta, Katalinak ez zuen halakorik izan nahi izan; ez baitzen jaio haurrez erditzeko, ez lau paretaren artean hiltzeko, ez eta inoren apetak asetzeko ere.
‎A zer gauza, zintzoa eta lotsatia izatea, inork bere horretatik ateratzeko beste biderik opa ez badio; edota, bere gizonak, lasaikeriaren batean harrapatuz gero, lehenengoan bizia kenduko diola baldin badaki? Hortik hara, beldurragatik edo egokierarik ez duelako zintzoa dena nik ez dut halako beste hura adina maite izango, inork eragindako hazkurak eta kilikak garaitu eta bentzutu dituena adina, alegia (i, xxxiii).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia