2015
|
|
3 Oi Jauna, ene Jainkoa! Negar dagit hori ulertu ez nuen aldiagatik; eta Zuk, ene Jainko, badakizunez gero hori ulertu nahi
|
ez
dutenak hainbeste eta hainbeste direla ikusteak zein nekatua naukan, haietako batek, Jauna, orain eskatzen dizudan batek behinik behin, ikus dezala zugandiko argia, askok ikusteko bidea bailitzateke. Ez dizut neugatik eskatzen, ez baitut merezi, zure Semearen irabaziengatik baizik.
|
|
Azken batean, ene ahizpak, honekin amaitzen dut: ez dezagula oinarririk gabeko dorrerik eraiki, Jaunak
|
ez
baitu hainbeste begiratzen egintzen handitasuna, nolako maitasunez egiten diren baizik; eta ahal duguna egiten badugu, egunetik egunera gehiago eta gehiago ahal izanez joan gaitezela egingo du Haren Maiestateak, laster batean nekatu gabe, bizialdi honek dirauen tarte txikian, eta, beharbada, bakoitzak uste duen baino txikiagoa izango da, ahal dugun sakrifizioa barrutik eta kanpotik eskaintzen badiogu Jaunari; Haren Maiestateak gure sakrifizioa gugatik gurutzean Aitari eskaini zionarekin batuko du, gure borondateak merezi duenaren balioa izan dezan, egintzak txikiak izan arren.
|
|
Hau neke oso astuna da, batez ere min handiak direnean; alde batetik, haiek latzak direnean, uste dut lurrean direnik eta handienak direla, kanpoko oinazeak esan nahi dut? nahi diren guztiak sarturik ere; oinaze latzetakoak badira, diot, barru eta kanpo arima hausten eta bere buruaz zer egin ez jakiteraino estutzen baitute; eta askoz ere nahiago izango luke edozein martiritza sufritzea, oinaze hauek baino; hala ere,
|
ez
dute hainbeste irauten hain latzak izanez, Jainkoak ez baitu ematen sufri daitekeen baino gehiago, eta lehenbizi Haren Maiestateak pazientzia ematen baitu.
|
|
Guztia zetorkidan ni hain bekataria naizelako eta izan nintzelako. Berak kontsolatzen ninduen erruki handiz eta, hura bere buruagan gehiago fidatu izan balitz, nik
|
ez
nukeen hainbeste sufrituko; izan ere, Jainkoak egia agertzen zion gauza guztietan, Sakramentuak berak argi egiten ziolako, nik uste dudanez.
|
|
Hau noizbehinka izaten nuen, Jaunak liluramendu hain handiak izan nintzala nahi zuenean, jende artean nengoenean ere ezin bainien kontra egin, eta horrela, nire pena handiz zabaltzen hasi ziren. Haiek izan ondoren,
|
ez
dut hainbeste nabaritzen pena hau; bai, ordea, lehenago beste leku batean esan nuena, ez naiz gogoratzen zein kapitulutan, hura gauza askotan oso bestelakoa baita eta balio handiagokoa; orain diodan pena hau hasten denean, berriz, Jaunak arima harrapatu eta estasian ezartzen duela dirudi, eta horrela ez dago pena izateko ez sufritzeko biderik, gozatzea datorrelako berehala.
|
|
13 Dena dela hark, nitaz zuen iritziaz eta niri zidan maitasunaz, guzti guztia sinetsi zidan; lehenago erruki izan ninduen. Baina honezkero goi goiko mailan zenez gero,
|
ez
zuen hainbeste denbora egiten nirekin; ni ikusi eta joan egiten zen, astia alferrik ematea zela zioen-eta. Nik beste banitate batzuetan denbora galtzen nuenez gero, ez nion garrantzi handirik ematen.
|
|
5 Emakume esklabotxo hori sartzeari dagokionez, ez kontra egin inola ere; izan ere, etxeak hasieretan daudenean, gauza asko egiten dira izan behar lukeenaz bestera, eta hari ez zaio eskatu behar perfekziorik, zerbitzu lana egin dezala baizik; belo zuriduna izateko
|
ez
baitu hainbeste axola, eta profesa egin gabe egon daiteke bizi osoan, horretarako ez balitz. Horren ahizpa txarrenetakoa da; baina hau ere ez utzi hartu gabe, eta Jainkoagandik lor beza ona izan dadila.
|
|
3 Beraz, egin beza ahalegina bidaltzeko, eta eska biezaio Jainkoari nire alde, Pazkoa igaro ondoren, Burgosko fundazio hura bainoa, eta aro honetan lurralde hotz hotza baita. Eta berori dagoen inguruan balitz, behintzat, berori ikustearen truke
|
ez
nuke hainbeste sentituko; baina gure Jaunak egingo du egunen batean.
|
|
Eta beste garai batean izan balitz, saiatuko nintzen neure arimako gauzak harekin tratatzen, iritzi horretakoak zirenengana zaletzen bainintzen, engainaturik banengoen beste batzuek baino hobeki irekiaraziko zizkidala begiak uste nuelako. Orain, beldur horiek uxatuak direnez gero,
|
ez
naute hainbeste erakartzen, pixka bat baizik; eta aitor entzulerik ez banu eta berorren agurgarritasunak ongi balitza, joko nuke harengana; egia esan, soseguz nagoenez gero, inorekin ere ez dut asko tratatzen, lehengoekin izan ezik.
|
|
Ez dut ulertzen hau nola den, eta ez ulertzeak atsegin handia ematen dit; izan ere, ene alabak, arimak
|
ez
ditu hainbeste begiratu behar geure behe mailako adimenen bidez ezagut ditzakegula diruditen gauzak, ezta gauza horiek ez diote eragiten bere Jainkoari begiratzera eta begirune izatera, inola ere ulertu ezin direnek eragiten dioten bezainbeste. Eta horrela biziki gomendatzen dizuet, libururen bat irakurri eta sermoiren bat entzun edota gure fede santuko misterioez gogoeta egin eta ezin uler dezazuenean, ez zaiteztela neka ezta burua hausten jardun ere; gauza asko ez dira emakumeentzat ezta gizonentzat ere.
|
|
Ongi ulertzen nuen arima nuela; baina arima honek zer merezi zuen eta nor zegoen haren barruan ez nuen ulertzen, nik hura ikusteko bizitzako huskeriekin begiak estaltzen nituelako. Nire iritziz, [orduan ulertu banu] orain ulertzen dudanez, nire arimaren jauregi txikitxoan hain Errege handia sartzen dela,
|
ez
nukeen hainbeste aldiz bakarrik utziko, batzuetan Berarekin egongo nintzakeen, eta hain zikin egon ez zedin saiatuko nintzatekeen. Baina bai gauza miresgarria dela, hain gauza txikian sartzea!
|