Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 117

2000
‎Nire txanda heldu denerako apur bat lotsatuta nengoen, nik ez baitaukat neska honek beste abentura kontatzeko. Noski, ez nuke hain bizimodu hotzean jaio eta hazi nahi, eta familiarik ez izatea eta holan, baina Rocíok" eta zuri buruz, zer?" galdetu didanean berak beste eskarmentu izan nahi nukeela konturatu naiz, hori bai. Horregatik eztul txiki bat egin eta kontatuko niona pentsatzen hasi naizenean, berriz itaundu dit" zer?, ez al duzu ezer kontatzeko?", eta nik baietz, hain zuzen ere horrexegatik etorri naizela Irlandara, nazka nazka eginda nagoelako kontatzeko ditudan gauza gutxiekin.
‎—Irri eginen didazu, baina usna oneko gizona naiz, eta Urbiainen sartu naizenetik heriotza bertzerik ez dut usaindu, Heriok Urbiain osoa ostatutzat hartu balu bezala. Eta ez dut hain ostalari gaixtoarekin minutu bat ere iragaiteko asmorik, eta banoa lehenbailehen hemendik.
‎Oroitu, haren aulki birakorra ez zuan mahaiaren pare parean, atzerago baizik, bere burua gerizatu nahirik gibelat egiteko astia izan zuelako marka noski. Tarte tikia izanagatik ere, ez duk hain erraza pistolaz inor behingoan kausitzea, mugitzen ari bada. Eskarmentuz zakiat.
‎Argia zegoen Josuren ganberan eta ahalik eta isilen errepikatu nituen goizekoak. Pilulek —hiru oraingoan— ez ninduten hain berehalakoan jo, baina orduan ere lokamuts egiazko nahiz alegiazko guztietatik kanpo egon nintzen, gorputza berriz ere noiz eta nola errendituko behakizun izan zuen itxaronaldi lañoan.
2001
‎–Sartu, sartu. Barkatuko didazu baina ez zintudan hain goiz espero eta ohetik altxatu berria naiz.
2003
‎Ateari pitin bat bultza egin eta pasillo hutsari begiratu nion. Une horretan Monika, esku batarekin bere bularrak maindirearekin estaliz eta beste eskua ahoan zuela bere gelatik atera izan balitz, ez nuen jakingo zer esan edo zer egin, berriro atea itxi eta ihes egitea ere pentsaturik nuen, Monikak ez ninduen hain erraz ezagutuko, begi zelatari bat baizik ez zuen ikusiko ate zirriztutik, oraindik garaiz nengoen atea pausatuki itxi eta itzultzeko, baina erabaki bat hartu eta kontrakoa egiteko inoiz izaten dugun adurrarekin zabaldu nuen atea, gainditu nuen muga, jarri nuen oin bat etxe barruan eta lasaiago sentitu nintzen: gauzak bere lekuan zeuden, edo hormak gutxienez, aspaldian margotu gabeko horma gris zikinduak; marko pare baten hutsuneak nabari ziren, lauki argiago batzuk paperaren jatorrizko kolorea agerian utziz, aurreko jaberen batek inora eramanak, nik beti horrela ikusi nituen, ez lehen gauean, gau horretan Monikari jarraiki sartu nintzenean adiago bainengoen bere keinuei, aginduei edo esanei," hasi zaitez biluzten, segituan nator" esan zuenean, baina bai biharamunean, eguzkiaren argiak etxeko bi gelak eta, zeharka, pasilloa ere argitzen zituenean eta ni Monikak ukitzen zuen guztiaz, ez oheaz bakarrik, interesatzen hasia nengoenean.
2004
‎–Egia esan, gauzak ez ditut hain garbi une honetan. Ez da erraza.
‎Joxean Ormazabal ere gogaide dugu iritzi horretan: . Ez al zaizue iruditzen Herri honen hizkuntzak euskara izan behar duela esaten dugunok erabat konbentzituta bageunde, ez genukeela hain erraz joko erdarara, ez genukeela hain erraz amore emango? (...) Euskaraz dakigunok epeltzen ari gara, erraz amore ematen dugu, ez gara konturatzen gure hizkuntza zein kinka larrian dagoen.
‎Alabaina, guztiarekin ere, horrek ez luke esan nahiko, horratik, diglosiaren estrategia euskararentzat ona denik. Bide txar batek ez baitu hain zuzen berez txarra dena nahitaez hobetzen; onik onenean, gauzak erlatibizatzeko gaitasuna aitortuko diogu halakoari, baina ez besterik.664
‎–esan zidan, ahotsa dar dar, isilune baten ondotik berriro ekiten ziola–: Bikote batean, gainera, harremanak ez dituk hain errazak izaten, hire aitarekin izan ditudanak ez behintzat; izan ere, momentu batean leihotik botako nian, baina hurrengoan errukitu egiten ninduan, susmoa bainuen hura ni baino gaixoago zegoela eta ezin utzi nuela, baldintza haietan...
‎–Beno, hori ere ez duk hain bekatu handia. Nik izugarri miresten diat Tirano de Bergerac...
2005
‎Naroak ez du erantzun. Alde batetik zirrara ematen dio Ametsen eskutik joateak, eta gainera honek lehengusua apur bat berpiztu duela dirudi, orain ez du hain abailduta ematen, mehatxuaren gertutasunak berriro lema hartzera behartu izan balu legez.
‎Giltzak hartu eta kanpora irten nintzen, hondartzako etxera joateko intentzioarekin. Auto aurrean nengoenerako, ordea, gauzak ez nituen hain argi. Auto barnean sartu nintzen, baina ez nuen martxan jarri.
‎–Geure gurasoez ari gara! Ni ez naute hain gaizki zaindu, ez dute horrelakorik merezi. Mireiak arrazoia du, hau dena erokeria hutsa da!
2006
‎Tenemos alma y genio que no ceden a los de ningún pueblo" 510 Guztien elkarlanaz" prospere y se abrillante el genio de la raza" 511 Izan ere," he aquí expuestos en toda su crudeza los términos del problema: o trabajamos por la hispanidad, o somos suplantados por otros pueblos, por otras razas, más fuertes y menos perezosas" (eta hemen ja arrazaren esentziak eta arrazaren indarrak ez du hain" izpirituala" –fede katoliko hutsa– ematen) 512 Arraza izpiritual hori, kanpoko kutsaduretatik baino lehen eta gehiago, barruko lohietatik behar da garbi garbi mantendu, hori baita egin ere arraza espainolak betidanik egin duena, mairu, judu eta heretiko txukun urrutiak oro merezi bezala tratatuz. Hala irakurtzen diogu Maeztu-ri Aita doktore Torró frantziskotarraren Filosofía de la hispanidad liburuaren aurkezpenean:
‎Hari bertze bat gehitu dio, Etxauzendako. Doinuz bakoitza bere gisakoa izanagatik, mamia ez dute hain aparte. Bere itzuleraz gain, Parisko azken ordukoek hartu dute, bietan, tokirik handiena.
‎Nolako arropa zeraman emazte berriak, zenbat idi hil ziren hainbertze jenderi jatera emateko, Nafarroako nahiz Frantziako zenbat etxe printzipalek igorri zituzten beren seme alabak ezteietara... halako kontuak eta bertze anitz ibili ziren zenbait astetan ikasle eta irakasleen ezpainetan. Agaramonteko etxeak inoiz ez zuen hain gora egin Nafarroako erresuman.
2007
‎Jendea harriturik geratzen duk hire hilobiaren aurrean aulki huts bati hitz egiten diodalako. Aulkiagatik harritzen dituk batez ere, ze bestela ez duk hain arraroa hildakoei hitz egitea. Hasieran azalpenak ematen nizkiean, esaten niean hik aulki txikian eserita bakarrik hekiela entzuten, eta nik ez niala hitz egiten hik ez entzuteko; eta ezetz, aulkia ez nuela neu esertzeko ekartzen, nik tente edo belauniko ere berdin berdin entzuten nuela eta abar.
2008
‎–atera zen Hands?. Zera, ez nauk hain ergela, azken batean. Ez diat aurpegian begirik falta, ezta?
‎Itsasontziaren makurtze hura zela eta, mastak ur gainera okertuta zeuden oso, eta nik gurutze besoetan hartutako tokitik ez neukan behean badiako itsas azala baino. Handsek ez zuen hain gora igotzerik izan, eta, ondorioz, bertago zeukan itsasontzia, eta nire eta karelaren arteko tartera erori zen. Behin bakarrik atera zen ur gainera, apar eta odol zurrunbilo batean, eta gero hondoratu egin zen betiko.
2009
‎Goiz txarra pasa zuen izebak. Gero eta gehiago kostatzen zitzaion ohetik altxatu eta komunera joatea (ur gutxiago edango balu ez luke hain sarri joan beharrik izango, gogoratu zion). Eta gero eta gutxiago ulertzen zituen inoren esanak.
‎–Beharbada ez duk hain gauza txarra hik halako adiskidantzak izatea, erran zidan, noizbait?. Trukean, gure kontu bakar bat ere ez dik hire ahotik ikasi behar.
‎–Orduan ez dugu hain gaztea. Hamahirutan adinez nagusi dira Frantziako erregeak.
‎Gure lehen topaldiak ez zidan eztitu. Beharbada ez zuen hain akabantza latza izanen, Enekotek atariko gozoagoa ezarri balu.
‎–Graziana ez duk hain gaztea?
‎–Nire iloba Henrikek inoiz ez zuen hain luze eginen kargu hartu gabe edo zirika abiatu gabe, besoak zabaldu zituen, erregu antzo?. Mailuko zalduna, komeni zaizu zorroztasunean trebatzea, handien artean moldatuko bazara.
2010
‎Jack Dempseyren ukabilkada batek ez ninduen hain jota utziko!; hura, baina, ez zen egun hartan jaso nuèn azken laztana izan, don Diegok esan ez zidan, bada, jarraian, bera espainiarra zela eta Espainian zegoela, eta begira nezala bestela mapan!
‎T terminalean bonbak eztanda egin zuen egunean bertan, Josu Jon Imazek eta Juan Jose Ibarretxek oso eztabaida luzea izan zuten telefonoz, ordubetetik gorakoa. Inoiz ez zuten hain argi hitz egin, edo behintzat, inoiz ez zituzten elkarren arteko desadostasunak hain argi agertu. Ikuspegi kontrajarri horien arrastoa, hain zuen, hurrengo egunetako polemika publikoak eman zuen, Barajasko atentatuari erantzuteko Ibarretxek deitutako manifestazioaren inguruan sortutako ika mikak, hain zuzen.
‎Jack Dempseyren ukabilkada batek ez ninduen hain jota utziko!; hura, baina, ez zen egun hartan jaso nuèn azken laztana izan, don Diegok esan ez zidan, bada, jarraian, bera espainiarra zela eta Espainian zegoela... eta begira nezala bestela mapan!
2011
‎–Inoiz ez ditut hain sandwich ederrak ikusi, esan zuen Joseren ahots aztoratuak?. Zenbat klase esan duzu daudela?
‎Ni gazteegi egiten nain. Inoiz ez haut hain xarmanta ikusi. Begira!
‎Zorrak ez luke hain zor behar hala ere, afaria nik eraman nezan onartzea baldintza izan da berera joateko. Kostatzen ari zait zer kuzinatu erabakitzea, ez dut Elisa ezagutzen, zeri dion nazka, zer den afarian jarriz gero gaua izorratuko dion osagaia, niri melokotoizko marmeladak egingo lidakeena, eta horrela, itsuan aukeratu behar dut jango duguna.
‎Inoiz ez dut hain usain txarra halako plazerez usaindu. Kolektorea, gutxi falta da, auskalo ze ordu izango den, nekaturik nago baina ez dut uste gaur lorik egingo dudanik.
‎Lucía zoriontsu egin duzu. Sekula ez dut hain pozik ikusi, haurra zenean bezalako distira du begietan. Orain lasai hil naiteke.
2012
‎Gizona lanean ari zela, Jonek itxura txarreko urratu batzuk ikusi zizkion lepoaren alboan. Galdetzear egon zen beren arteko borrokan egin al zituen, baina ez zuten hain berriak izateko itxurarik. Jonen behaketez ohartu gabe, gizona egongelara sartu zen.
ez dunala hain argi heure buruarekikoa,
‎Gure arteko houyhnhnmak, zaldiak deitzen ditugunak, geneuzkan animaliarik jator eta ederrenak zirela aitortu nion, apartak beren indar eta bizkortasunagatik; eta goi mailako pertsonen jabetzakoak baldin baziren, bidaiatzeko, lasterketetarako edo gurdiak eramateko maitagarriro eta kontu handiz erabiltzen zituztela, gaixotu edo hankatik herrenka hasi arte; baina orduan saldu egiten zituztela, eta lan astun guztietarako erabiltzen hil arte; ondoren, larrua kendu eta saldu egiten zituztela edozeren truke, eta gorpuak, txakurrek eta hegazti harrapariek jan zitzaten utzi. Baina arraza arrunteko zaldiek ez zutela hain zorte onik izaten, laborariek, garraiariek eta horrelako jende xeheak zaintzen baitzituzten, lan nekagarrietara behartu eta gaizki ematen baitzieten jaten. Ahal bezain ongi azaldu nion nola ibiltzen garen zaldi gainean, nolakoak eta zertarako diren brida, zela, ezproina eta usta, baita arrioak eta gurpilak ere.
‎Lurrean etzateko prest nengoen, erosoago iritsi ahal izan zedin nire belarrira, baina nahiago izan zuen neure eskuan har nezan gure hizketaldirako. Nire askatasunari buruzko konplimenduekin hasi zen, eta hartan berak ere merituren bat izan zezakeela esan zuen; baina, halere, une hartan Gortean zegoen egoeragatik izan ez balitz, agian ez nuela hain bizkor lortuko gaineratu zuen. «Zeren eta», esan zidan, «kanpotarren ikuspegitik hain egoera bikainean egon arren, bi ezbehar handiren menpe baikaude:
‎Arretarik handienaz ibili nintzen kaleetan egon zitekeen berantiarren bat ez zapaltzearren, nahiz eta aginduak oso zorrotzak izan, alegia, mundu guztiak etxean geratu behar zuela edo bakoitzak bere gain hartu arriskua. Teilatondoetako leihoak eta etxegainak hain beteak zeudenez ikuslez, neure bidaialdietan sekula ez nuela hain leku jendetsurik ikusi pentsatu nuen. Karratu karratua da hiria, harresiaren alde bakoitzak ehun eta berrogeita hamar metro inguru ditu luzeran.
‎Une batean, sendo erabaki nuen kontra egitea, zeren eta, askatasuna nuen bitartean, Inperio hartako indar guztiek ere nekez menperatuko baininduten, eta nik erraz egin nezakeen metropolia txiki txiki, harrika erasoz; baina berehala baztertu nuen asmo hura izututa, Enperadoreari emandako zin hitza, berarengandik hartutako mesedeak eta hark emana zidan Nardac titulu handia gogoratu bainituen. Eta gainera, artean ez nuen hain bizkor gortelarien esker ona barneratua, Maiestatearen orduko zorroztasunak iraganeko nire erantzukizun guztietatik aske uzten ninduela konbentzitzeko.
‎Ardura hauek beharrezkoak dira biztanle larregi egon ez dadin herrialde hartan. Baina houyhnhnmen arteko behe mailakoek, zerbitzari izatekoek, ez dute hain muga zorrotzik kontu honetan; sexu bakoitzeko hiru ere sor ditzakete, familia nobleen zerbitzari izateko.
2013
‎–Ez, ez duk hain erraza. Nire lagunek, hik dioan bezala, galdutzat eman ditek borroka hau eta ez zidatek ezer eman nahi.
‎Berehalaxe ikusi zuen Rasputin hitzordurako ezin dotoreago jartzen saiatu zela. Inoiz ez zuen hain dotore eta txukun jantzita eta apainduta ikusi.
‎–Agian ez gaituk hain euskaldunak. Denbora larregi zeramaagu oporretan?.
‎Galderak eta erantzunak etorri ziren. Hauek ez zuten hain memoria onik. Edo, bestela esateko, gertaera haiek ez zitzaizkien hain barruraino heldu eta han iltzatuta gelditu.
‎Hari, berriz, etxeko familia argazki bakarraren kopia igorri nion lehenik, horma irudi bukoliko baten aurrean posean egin zenutena amonak, seme eta alabak eta laurok. Sekulako zirrara eragin omen zien, Delphinek eskerrak ematearekin batera esana, ez zintuelako hain gazte, 24 urte eskas, inoiz irudikatu; bizkarrean ia berrogei urte eta beste horrenbeste min orban zenituela jaio zinelako haientzat. Horregatik, baina bereziki argazkiko emakumea ezagutu zutelako.
‎–Ez. Baina artean gauzak ez genituen hain garbi. Beno, nik neure buruarekin bai.
‎Goikoetxeak, kezkatuta, Feli arrebarekin bildu eta aurrerantzean zer asmo zuen galdetu zion. Feli zen zazpi anai arrebetatik gazteena?; hark gurasoak zaintzen geratuko zela erantzun zionean, lasaitua hartu zuen. «Agian beste zerbait esan izan banio, ez zuen hain azkar alde egingo». Ordurako etxea erosia zuen neska lagunarekin, Andoainen.
‎Ez zuen jite lagunkoirik, eta bisitariei egin zien harrera ez zen izan beren maila xumeagoa ahantzarazteko modukoa. Ez zegoen isilik, eta horri esker ez zuen hain itxura izugarririk; baina, zioena zioela, hain doinu aginduzkoan hitz egiten zuen, bere burgoikeria nabarmendu egiten baitzuen, eta Elizabethi berehala etorri zitzaion Wickham jauna gogora; eta, egun horretan oro har hauteman zuena aintzat hartuta, Lady Catherine Wickhamek irudikatu bezalakoxea zela pentsatu zuen.
‎–Ni ere ez nauk hain txarto portatu –aitak– Astero astero sartu diat behintzat paga...
2014
‎Baina sakonean bagenekien biok hori ez zela egia, eta esango nuke, lehenengoaz geroztik elkartu ginen aldiro, Y ri damu izan zitzaiola beste behin gure artekoaren soka milimetro bat gehiago tenkatu izana, engranajea koska bat estuago bortxatu izana, bere terminologia unatuan, itxaropen faltsuak sortu izana?, eta esango nuke horregatik tratatzen ninduela beti puta merke bat banintz moduan biharamunetan, gaueko karra orekatze aldera edo; potrorik ez zeukanez begietara begira hitzak zuzenean esateko, mezu subliminal hura bidaltzen zidan, uler nezan ez nuela egundo kateatuko, bart jazotakoa haragi ahulegiaren apeta hutsa izan zela, eguzkiaren aurreneko printzek desagerrarazten zutena. Errukitsuagoa irudituko zitzaion baina, jakina, soilik bere buruarekin zen errukitsuagoa, ez zuelako hain urde sentiarazten eta nik neuk, neska argi eta aldi berean leloaren rola ezin hobeto jokatuz, kopla gehiegirik gabe egiten niolako lan zikina deitu ohi duten hori.
‎Itsasoa harrotu egin zen une batez, baina, hasierako zirrararen ondoren, gozo eta atsegin zen guztia, eta olatuen marmar arina bizigarri zitzaion. Sekula ez zuen hain tarte luzea egin igerian, eta kaletar peto petoa zen, baina bihotzeko zoriontasunak adore eman zion. Salbu zegoen, eta aske zen.
‎–Miren, arnasa sakon hartu behar duzu. Urduri bazaude, ez duzu hain ongi pasako. Gainera, orratzak inoiz baino hozki handiagoa sorraraziko dizu, aita balitz bezala hitz egiten zion Germanek.
2015
‎Haraneko biztanleek, eta kanpotik etorritako beste hainbatek, harriturik begiratzen zioten gertakariari. Inoiz ez zuten hain gauza ederrik ikusi.
‎Gram ezpata izan zen Sigfridoren eskuan borroka luze eta krudel baten ondoren, Fafner dragoiaren lepoa moztu zuena. Gram ek ez zuen hain distiratsu sekula luzitu, Fafner en odol gorriz busti zen egun hartan bezalatsu.
‎Kepak, ordea, ez zuen hain garbi nork egin zuen kale. Arenas zaintzea berari zegokiola sentitzen zuen barrenetik.
‎Erraten ohi da zentzumenen artean ikusmena dela ongien oroitzen duena. Halaber, anitzetan entzun dut ezerk ez duela hain oroitzapen bizirik gogora ekartzen nola aspaldi gure sudurra kilikatu zuen usain edo lurrin batek. Baliteke.
‎Eztabaidan jarraitu genuen Maximilian plazarako bidean, nik behintzat Angelaren ahots erretxindua entzuteko atsegin hutsagatik egiten banuen ere. Berak, ordea, ez zuen hain umore onez hartu eta, plazara iritsi orduko, lasterka alde egin zuen nire ondotik. Agurrik ere egin gabe.
‎Era horretara, Euskal Herriak ezagutu zuen lehenengo nazionalismo motarekin hasita, arrazarena?, independentzia ia ia funtsezkoa zaiola esan daiteke, estatua beste arrazekin konpartitzea ezina egiten zaio eta. Hizkuntza nazionalismoak, berriz, ez du hain zurruna izan behar puntu honetan, hizkuntza ziurtatzea baita garrantzitsuena. Estatu batek hizkuntzaren garapen osoa ziurtatuko balio mugimendu nazionalistari, nahikoa dela erabaki lezake azkeneko honek.
‎Alabaina, gaixoak ez zuen hain ondo ikusten bere burua, aspalditik zebilkion buruan jiraka susmo txarra, bazekien hari batetik zintzilik zuela bizitza?, eta haserretu egiten zen, ez baitzioten barrua askatzeko paradarik eskaintzen.
2016
‎Beldur zen Eba, azken honek lizunkeriaren berri izatea, Jainkoaren antzeko erreakzionea ukan zezan eta bidaiatik bota zitzan, maitalea eta biak, suzko hesiak bide bazterrean ezarririk. Baina ez zen batere Darwinen estiloa eta, ez jakitea hobe izan arren, mendeku arriskua ez zuten hain handia.
‎Komun bat aurkitzeko odiseari ekin nion. Inoiz ez dut hain espazio txikian hainbeste ate dituen eraikinik ikusi. Aurkitu nuen, eta bisaia urez busti, eta galtzetako zikina kentzen saiatu nintzen ur pixka batekin.
‎Bizitza honetan ezerk ere ez nau hain zur eta lur uzten nola jendeari nor naizen esaten hasi beharrak; izan ere, ia mundu guztiaz neure buruaz baino kontu hobea emango nuke; eta maiz desiratu izan dut hitz soil batez esan ahal izatea, eta horrela kontu honi behin betiko azkena eman. Nire bizitza guztiko aldi eta okasio bakarra zen nire desirari nolabaiteko atarramentua atera ahal izateko; zeren mahai gainean Shakespeare zegoenez, eta gogora etorri zitzaidanez Shakespeareren liburuetan agertzen nintzela, Hamlet hartu eta bet betan orriak itzuli nituen bosgarren ekitaldiko lur emaileen eszenaraino iritsi nintzen arte, eta behatza YORICKen gainean pausatu eta liburua kondeari luzatu nion, denbora guztian behatza izenaren gainean neukala:
‎–Oraindainokoan ederra zela esaten zenuen gutxienez, dio emakumeak?. Hori esanez etorri zinen behintzat berarekin oheratu eta gero, ez zenuela hain emakume ederrik inoiz ikusi errepikatzen zenuen, erantsi dio. Baina badirudi idazlea horretan ere ez dagoela seguru.
‎Haien laguna izan nahiko nikek, biena. Markus ez duk hain gaiztoa.
‎Beldur ziren, euren arrakasta erabatekoan, Kongresuko tartaren pusketa bat kenduko ote zien lehen aldiz erregimenaren indarrei. Koalizioaren barnean, berriz, ez zuten hain argi, Koldo Martinezen arabera. –Zalantzak genituen.
‎Eta laguna oso gaizki zegoen. Inoiz ez zuen hain txarto ikusi. Ziur aski neskak abortatu egin zuen eta horregatik ez zuen Josebaz gehiago jakin nahi.
2017
‎HAITZ: Sekula ez dut hain ondo pasa igerilekuan. Eta zuk, Noa?
‎Ni neu ere aste honetan gertatu dena kontatzera natorkizu baina gertatutakoaren muina, planeten geruza eta mantuaren azpian dagoen nukleoaren antza duen hori, aspalditik datorren istorio luze bezain aldrebesa da. Tira, erraza da ulertzen baina maiz nire ingurukoek ez dute hain erraz ikusten; egia esan, arraroa iruditzen zaie. Ez dute gauza normaltzat hartzen eta noizean behin zoo bateko tximua banintz bezala begiratzen didate:
‎Aurreneko nota aditu zen, neurtua eta lasaia, barea eta behin betikoa, isiltasun presa gabea hustuz hurrengo notari tokia egiteko eta hori da jendeak tankera horretan bata bestearen tokian jartzerik baleuka betiko sugar harrotu bat bezala une batez gailendu eta gero garbiro iluntasun hotzean betiko itzali han etzanda gelditu ordez hamakaz ez gogoratzeko ahaleginak egiten azkenean zedro guztiek Benjyk hainbeste gorrotatzen zuen perfume usain hil bizi hura hartzen zuten arte. Zuhaitz multzoa imajinatze hutsarekin murmurioak oldar sekretuak aditzen nituela iruditzen zitzaidan odol beroaren taupaden usaina sentitzen nuela haragi sekretu gabe basatiaren azpitik betazal gorrien kontra binaka libratutako txerriak ikusiz itsasorantz jotzen parekatuta eta hark esna egon beharra daukagu gaizkia nola egiten den ikusteko pixka batean ez da beti eta nik gizon kementsu batentzat ez du hain luzea izan beharrik ere eta hark hori kemena iruditzen al zaizu eta nik bai jauna zuri ez eta hark gizon bakoitza bere bertuteen arbitroa da zuri kementsua iruditzea ala ez inportanteagoa da ekintza bera baino edozein ekintza baino bestela zinateke egiatan aritu eta nik ez naizela benetan ari uste al duzu eta hark serioegia zarela iruditzen zait niri kezkatzeko arrazoirik emateko bestela ...
‎Beste norbaitek egin du beretako lana, ogi eta guzti. Ziztorraren ekarleak ez du hain urruti bikotearen adina.
‎Biok hilketaz eztabaidan, elkarri desafioka, ustez behintzat amodioak loturik geunden eta politagoko zerbait egin zitekeen garaian. Eta orduan pentsatu nuen, tira, beharbada ez duk hain arraroa azken finean. Beharbada jende askori antzeko zerbait gertatzen zaiok, denek egiten ditek gauza bera, baina beste era batera.
‎Emmaren irri triste triste hark ere, alta, bazuen bere esanahia. Senarraren erabakia ez zukeen hain segur gustukoa. Pentsa!
‎Katilua oraindik eskuan zeukan. Jakinez ez zuela hain segur Colette eta enekin arrazoi ukanen, gu han izan ez bagina bezala, aitari buruz bihurtu zen eta galdatu zion:
‎Ttikia nintzelarik ere, bospasei aldiz edo, zerbait, gaizki? egin ondoan eta nahitaez kontzientzia ez nuelarik hain trankil... hantxetan gordetzen nintzen nire burua, ahantzarazi, arte...
‎esan diodanean. Inoiz ez dut dudarik egin janariari dagokionean, are gutxiago kartaren erdia arkumea besterik ez denean, baina ez dakit zergatik iruditzen zaidan aukeratzen dudana aukeratuta ere erratu egingo naizela, ez dudala hain gustuko izango, alboko mahaikoek nik baino hobeto aukeratuko dutela, damutuko naizela. Une horretan, andrearen begiradak, presioak eta dudek ezkerreko besoa lokartzerainoko zorabioa eragin didate.
‎Jakingo ez balu bezala ni gaixotzerakoan nire gurasoen begiradaren fokua aldatu egin zela. Jakingo ez balu bezala hain txarto nengoela, ezen ama ohera sartzen hasi zen nirekin, aitak kotxea hartzen zuen ni medikuengana eramateko, izekok anbulantzian eroan ninduen behin osasun zentrora; eta hil egiten nintzela sentitzen nuen bakoitzean, elefanteak ikusten nituen bakoitzean, nire alboan egoten ziren. Nire alboan, eta ez berarenean.
‎Ez nekien gradua gustatuko zitzaidan, eta gustatu zait. Etorkizuna ere ez dut hain beltz ikusten, lan aukerek ez zuten eragin nire aukeran, baina justu arlo honetan badago lana. Jende gutxik ikasten du, ze sozialki ez dira oso ondo irudikatzen informatika ingeniariak.
‎Gizarteak inposatutako lege guztiak errespetatuko bagenitu, mundua oso aspergarria izango litzateke, merezi duten gauza guztiak gure eskuetatik oso urruti geratuko liratekeelako. Eta guk ez dugu hain modu tristean iraun nahi, ez da hori daukagun asmoa. Bizitza gure modura gobernatu nahi dugu inori baimenik eskatu gabe.
2018
‎kontra egin zuten, eta, 1820ko hamarkadatik 1840kora bitarte eratu zituzten komunitate ereduzkoetan, ahalegina egin zuten (gero ez zuten arrakasta handirik izan) etxeko lan komunalen bidez aurre egiteko ezkon mendekotasunari. Marxek eta Engelsek, ez balituzte beren aurrekoak hain zakar eta pentsatu gabe utopistatzat jo eta errefusatu, ez ziren hain erraz ahaztuko kontratu sexualaz eta ez zuten hain erraz pentsatuko eremu pribatua ez dela oinarri natural eta politikoki garrantzigabe bat besterik, langilea sortzen den leku bat, non langileak bere lan indarra kontratu bidez ematen duen eta lantokiko borroka politikoetan ere sartzen den. Aurrekoak aintzat hartu izan balituzte, agian aukera izango zen enplegu kontratuaren kritika sozialista ezkontza kontratuaren kritika feministarekin osatzeko, baita ezkoneskubideak eta berdintasun zibila elkarren mende daudela erakusten duen ikuspegiarekin ere.
‎Ezbairik gabe, inguruotako baretasunak modua eman dit azken ordu erdian edo burura etorri zaizkidan gogoetak xehekiago jorratzeko. Izan ere, leku honetako lasaitasunagatik izan ez balitz, seguruenik ez nukeen hain sakon pentsatuko ofizial laguntzailearekiko enkontruan izan dudan jokabideaz. Alegia, apika ez nukeen gehiago pentsatuko zer dela-eta esan diodan ez naizela sekula lanean aritu lord Darlingtonentzat.
‎Ordurako melena luzea utzita eta tupea orraztuz puntan gorantz, jaietan jada ez zuen hain ondo pasatzen, Mikel lehengusuarekin probatu zuen uda hartan bezala. Partila erdi beti beretzat gordeta, amari gezur esaten ikasi zuen eta errutina bihurtu ziren keinu batzuk etxean.
‎Irudirik nekez ahazten zuen Mirenek, beraz, lortu zuen, nolabait, halako inkontzientzia kontziente batean murgiltzea bere burua. Azken batean, Mirenek ez zituen hain urruneko zakilen argazkiak eskatu gabe jasotzen zituzten eta hala ere hein batean errudun sentitzen ziren emakumeak.
‎Berdintasunarekin konprometitutako elkarte bat izanik, hasieratik alardearen gaiari aurrez aurre begiratzeko betebeharra sentitu zutela adierazi du, baina nahi baino astiroago jardun behar izan dutela prozesu horretan. . Elkarteko hainbat kidek argi ikusten genuen kulturak eta tradizioek eboluzionatu egiten dutela; beste batzuek ez zuten hain argi. Orduan, hasieran, akordio bat egin behar izan genuen, eta esan ez ginela politikoki kalean aurkeztuko oso definituta?.
‎Gelan utzi zioten erosotasun bakarra ura berotzeko pitzarra zen. Erosotasuna behar lukeen bestea, gela osoa beretzat edukitzea, alegia, ez zuen hain gogoko, baina susmoa zuen ez zutela hobe beharrez egin, hain zuzen ere. Esan, eta espartzua eskatu zion, batek zorua garbitzen zuen bitartean berak garbitzeko irola.
‎Xabierrek ez zuen hain tentu handiz jokatu, eta mezu lizunen bat jaso orduko berekoi ez izateko eta haientzat ere neskaren bat lortzeko eskatzen zioten lagunek. Hala, substantzia galaraziak agindu zizkion neska batekin eta haren lagunekin elkartzen hasi ziren, hasieran inora ez zihoan jolas nahiko inozoan.
‎Ez zuen mugitu ere egin behar izan. Neskak egin zuen dena, ez zuen hain erraza izan zitekeenik inoiz pentsatu.
‎Ez zuen mugitu ere egin behar izan. Neskak egin zuen dena, ez zuen hain erraza izan zitekeenik inoiz pentsatu.
2019
‎–Aitortu behar dizut harritu nauzula, esan dizu?. Uste dut inoiz ez duzula hain sakonki erakutsi pertsonaia baten barrua.
‎Hark, ordea, argi du zein izan den berarentzat karga handiena: . Jo, begira, ba nik pertsonalki suizidioa bera ez nuen eta ez dut hain tabu bezala bizi izan, baina transexualitatearena, ez tabu, baina bai edozeinekin hitz egin ezin nuen zerbait bezala, zeren ez du jende guztiak ulertzen, beraz, suizidioarenagatik ez hainbeste, baina transexualitatearena bai, tabuago bizitu nuen?.
‎munduan dugun heldulekua dela, eta gure proiektuen zirriborroa. Emakumea ahulagoa da gizona baino; indar gutxiago du giharretan, globulu gorri gutxiago, arnas edukiera txikiagoa; ez du hain bizkor egiten lasterka, ezin du hain pisu astunik eraman, ia ez dago kirolik gizonarekin lehia daitekeenik; borrokan ezin dio aurre egin gizonari. Ahultasun horri, hain zuzen, aipatu dugun egongaiztasuna gehitzen zaio, kontrol falta eta hauskortasuna:
‎iruditzen zait planeta ñimiño baten sorrera ikusten ari naizela, eta haren globo hauskorra oratzen ari naizela. Inoiz ez dut hain hurbil eduki bizia. Inoiz ez dut hain argi sentitu lurraren ahizpa naizela, landareekin eta salbiaren batean.
‎Inoiz ez dut hain hurbil eduki bizia. Inoiz ez dut hain argi sentitu lurraren ahizpa naizela, landareekin eta salbiaren batean. Nire oinak lur gainean dabiltza bizirik dagoen animalia baten gainean bezala.
‎Guk, berriz, gogoko ez dugun emakume konplaziente baten ondoan aurkitzen dugu. Emakumeak ez dira beren zentzumenen jabe gu garen neurri berean, eta ordaina ez dute hain bizkorra eta hain segurua. Haien itxaronaldiak kale egiten du ehunka aldiz.
‎Egiazko bizitzaren kalterako da, ordea, itxurakeria nartzisista; alegiazko pertsonaia batek alegiazko publiko baten mirespena behar du; bere niaren gatibu den emakumeak ez du inolako heldulekurik mundu konkretuan, ez da arduratzen besteekin inolako harreman errealik izateaz; Madame de Staëlek ez zuen hain gustura deklamatuko Fedra baldin susmatu izan balu nolako burlak idazten zizkioten, miresleek, arratsean beren koaderno txikietan; nartzisistak, ordea, uko egiten dio onartzeari bera bestela ikus dezaketela, berak erakusten duen tankera horretaz bestera:
‎–erantzun zion Txefek?. Gauzak ez dituk hain sinpleak. Heriotzak alde bereko egiten gaituen arren, nik neure aldean nahi bainuke orduan ere, Errealaren bandera txuri urdina hilkutxaren gainean?
‎Lan, errazena? uste baino zailagoa gertatu zitzaion hortaz, nahiz eta bukatu zuenean, ez zuela hain gaizki egin eta gutxienean markoaren neurriak doi doi aitak jarritako txapakumearen berberak zirela ohartu zen. Irribarre egin zuen Itziarrek.
‎...o jakiterik gizon hauek zeintzuk diren edo zeintzuk izan diren, bere lagun hurkoenek baizik ez zituzten haien izenak ezagutuko, toki berberetatik haiekin etorri zirelako edo elkarrekin egin zietelako aurre arrisku berberei, Aberriaren alde eman zuten bizia, esango zuen erregeak heroiei azken omenaldia egitera etorri izan balitz, baina On Afonso Henriquesek bere kanpamentua eta bere hildakoak ditu, ez du hain urrutitik etorri behar, mintzaldirik egiten badu, une honetan beste alderako txartelaren zain dauden guztientzat eginda bezala ulertu da, bitartean auzi garrantzizkoak eztabaidatzen ari dira, esaterako ea nortzuk osatuko dituzten txalupetako eskifaiak edo eta nor geldituko den fajinan hilerrian, zuloak prestatzeko. Armadak ez die familiei telegramaz gaztigatu behar, Bere eginkizunak burutzen ari zela ohorearen zelaian erori zen, hau dotoreagoa da gauzak garbi adieraztea baino, Mairu putakume batek hor goitik harri bat bota eta burua zanpatu zion, armada hauek ez dute oraindik erroldarik, eta jeneralek, gehienez, eta gutxi gorabehera, badakite hasieran ekarri dituztela hamabi mila gizon, eta hemendik aurrera egin behar dutena da egunero zenbaki horri bakar batzuk kentzea, frontean dagoen soldaduak ez du izenik behar, Aizu, piztia hori, atzera egiten baduzu tiro bat sakatuko dizut adar artean, eta soldaduak ez zuen atzera egin, eta harria erori, eta hil egin zuen.
‎Haurrak ez ezik, gizonak gardenak ere badira. Eskerrak une hartan Raimundo Silva logelan ez zegoen, horri esker Maria andreak ez zuen hain nahasturik ikusi, hala ere, neskamearentzat nahikoa izan zen, jakiteko ituaren erdian jo zuela, bere belarri ezin finagoak atzeman zuen ahots dardara larritua, Ez dut etxeko azturak aldatzeko arrazoirik ikusten, esaldiak ez zuen noski engainatu, eta gizonarengan beste arrangura bat sortu zen, lausoa, makurra, arrangura horrek benetan zintzo eta adierazkorrak ziren hitz bakarrak uxatu na... Neskameak alde egin arte ez da ikustera joango, orduan ikusiko du maindire garbiak jarri dituela, Maria andrea errukiorra da, izan ere, baina gizonak ez daki konforme edo atsekabetua gelditu behar duen.
2020
‎–Hori bai, lehen zati osoa nik taxi barruan kontatzen nituen kontakizunek osatzen dute?, agertu nion eta isilune bat utzi nuen ea zer erantzuten zidan. Orduan bi besoekin lepotik zintzilikatu eta negarrari eman zion berriro, eta, zotinen artean esaten zituen esaldi solteen bidez ulertu nionez, hain desesperatuta omen zebilen idazlea nobela errealista bati hasiera eman ezinik, ez zuela hain zaila izan behar aurpegiratu omen zion, bere senarrak, nik alegia, kontakizun ezin errealistagoak kontatzen zituelako taxi barruan eta baita taxitik kanpo ere. –Baimena eskatu behar nizun, baina ez nintzen ausartu?, errepikatzen zuen eta estutzen ninduen bere besoen artean eta estutzen zuen bere aurpegia nire bizar larriaren kontra.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia