Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2000
‎" Mila mirakulu egin zenituen bizi izan zinen artean, eta egizu bat gehiago, egizu batto...", alferrik. Eta abuztuaren lehen eguna iritsi zen eta, ikusirik urbiaindarrek ezen herriko saindu patroinak ez zituela haien eskeak eta galdeak aintzakotzat hartzen, sainduz aldatzerat deliberatu ziren, egunean eguneko sainduari gomendatzen hasten zitzaizkiola, abuztuaren lehen egun hartan san Arkadiori; eta lehen egunari bigarrena jarraitu zitzaion, san Arakadiori san Eufronio, alferrik; eta egun bat bertze egun bati jarraitu zitzaion, eta saindu bat bertze saindu bati, baina alferrik... harik eta abuztu... Eta, euria goian behean ari zuela, mendi landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat.
‎" Eta orain, jaits galtzoinak, mon petit..." Eta goratu zuen hark bere soinekoa... eta ni hari beha geratu nintzen, liluraturik bezala, zangoak dar dar... galtzoinetako zinta laxatu, atorra goratu, eta galtzoinak jaisten hasten nintzen bitartean... Baina, zangoak dar dar nituelako edo atorrak galtzoinen goi partea estaltzen zidalako, ez nuen haiek jaisten lehenengoan asmatu... eta ene fortuna gaixtoa ez zen, bertzalde, hartan akabatu, zeren eta, neure bigarren entseiuan, urduritasunaren gaineko urduritasunak harturik, sartu ez zitzaidan, bada, neure haragizko lantza —edo, zinez ote zen burdinazkoa istant hartan, jaun André? — galtzoinetako zulotxo hartarik, zeinaz arestian mintzatu bainatzaizu, hura hantxe trabaturik ...
2001
‎Beraz, hobekiago edo gaizkiago, diru gehiago edo guttiago izateak, mundu hau erosoago edo neketsuago iragaiteak ez du haientzat guretzako bezainbat pisurik.
2003
‎eta beste izen guztiek adierazpen berezia daramate: ezen, Menditarrak deitu iraultzaileak ohartu zirelarik ez zituztela haien ideiak onartzen ez herritarrek, ez auzo herriek, ideien bataila gal beldurrez, izitu ziren eta etsaiak bilatzen eta ehizatzen hasi, bazter guztietan. Bai eta aurkitu ere.
2004
‎Izan ere, Del Vallek ez zuen adiskiderik: ez zuen haien beharrik, bera baitzen bere buruaren adiskiderik hoberena. Bestalde, Parsifal berak bakarrik harrapatzearen meritua eta loria ere ez zitzaion axola handirik.
‎Partida hartatik amona nola itzuli zen da nire bizitzako lehen oroitzapenetako bat. Garbi oroitzen dut haren zirrara, baita nire gurasoena ere, amonak gertatuaren berri eman zienean, baina ez dut haien hitzik gogoratzen, nahiz eta amonak, geroztik, askotan kontatu izan didan balentriatxo hura, gehienetan hitz bertsuak erabiltzen dituela:
2006
‎Bera ere deabru alemana zen. Ziurtatu zigun ez genuela haiekin topo egiteko arriskurik. Eta badaezpada ere, ausweis faltsu bat zeukan, iragan agiri nazi bat alegia.
‎Gehienek biziki aspertzen ninduten. Bertzalde, ez Etxeberrik ez Akademiako irakasleek, inoiz ez gintuzten haiekin luzaz uzten, beldurrez eta gure esku zakarretan hauts bilakatuko ziren. Orain diferentea zen.
2008
‎Hesteak kilkerrez betetzen zaizkizuenean, eta ezer egiten ez duzuenean haiek uxatzeko, agian da zuen alter ego ankerrak direlako: zirrikituetatik sartzen dira, errua bezala.
‎Hori ulertzekoa ere bada neurri batean, botere sistemaren orbitan hazten eta hedatzen baita batez ere jakintzaren eta kulturaren uhina. Baina, nolanahi ere, horrela gertatu izanak ez gintuzke haien diskurtso eta ideologien mirabe bihurtu behar, geure pentsaera propiorik sortzeko gaitasunik ez dugulakoan edo. Hain zuzen, hortxe dago gakoa, inon egotekotan:
2009
‎Frantsesak ostatura etortzen ziren udan, hiru lau familia beren alaba ilehoriekin, eta guk inbidiaz begiratzen genien neska maripertxenta haiei. Bagenekien ez genuela haiek bezalakoak izan behar, ez genuela haiek bezalakoak izan nahi ere, baina, zertan ukatu, bazuten frantsesitek guk ez geneukan beste distira bat. Batere lotsarik gabe ateratzen zuten mingaina izozkiak miazkatzeko, eta guri ere ahoa pixka bat irekiarazten zigun keinu hark, hain zen erakargarria eta itsaskorra.
‎Frantsesak ostatura etortzen ziren udan, hiru lau familia beren alaba ilehoriekin, eta guk inbidiaz begiratzen genien neska maripertxenta haiei. Bagenekien ez genuela haiek bezalakoak izan behar, ez genuela haiek bezalakoak izan nahi ere, baina, zertan ukatu, bazuten frantsesitek guk ez geneukan beste distira bat. Batere lotsarik gabe ateratzen zuten mingaina izozkiak miazkatzeko, eta guri ere ahoa pixka bat irekiarazten zigun keinu hark, hain zen erakargarria eta itsaskorra.
2010
‎–Benetako bi pertsonaia dira, baina haien memoria gogoz ezabatu zuten ondorengoek. Mane tonek K.a. IV. mendean Ptolomeo I.arentzat Egiptoko historia irakurri zuenean, gogoan zituen XVIII. dinastiaren hondarreko hainbat errege erregina, baina ez zituen haien izenak ezagutzen, eta gutxi gorabeherako izen itxuraldatuekin ordezkatu zituen. Garrantzitsuena da Akhenaton ez dela bere izenarekin aipatua?.
‎Normalean esperientzia handikoak izaten dira. Eta ez baduzu haien laguntzarik behar, laster ohartuko dira beraiek horretaz. Eta orduan bakean utziko zaituzte.
2011
‎Izaki zango luze horiei begira eman nuen tarte luze bat: haien gona labur ia inexistenteak luzatzen edo mozten, muga ondo kalkulatuan jartzen alegia, ikusi nituen; beren ispilu txikiei begira ezpainak behin eta berriz margotzen erreparatu nituen, edo beren zigarrokin gorriz margotuak keinu ikasiz lurrera botatzen ondoren, eta Nadia ez nuela haien artean sekula aurkituko erabaki nuen.
‎Bizitzeko ezer ez duten haien gorpu hotzak biltzeaz nazkatuta.
‎Garizumatik garizumara ikusten dute elkar. Grina eta suhar handien albisterik ez du haien oheak.
2012
‎Bitartean, Xabier eta Miren entzuten zituen egongelan. Jonek ez zituen haien hitzak ulertzen, baina, doinuaren arabera, ez ziren oso giro gozoan ari. Berriz ere marrazki bizidunak pantailan agertzea lortu zuenean, Jonek karrikako atearen hotsa entzun zuen.
‎Testuak estudioaren sona handia azpimarratzen zuen lehenengo paragrafoan eta nagusiaren curriculuma bigarrenean. Yale, King, s Cross, Millennium Bridge, Royal College of Art. Hitz gakoak letra handiz idatzita zeuden, ezagutzen ez zituenak haien garrantzia balioetsi zezan. 10:20.
‎Arratsaldeetan, umeak ikastolatik bueltatu ondoren, haien ogitarteko eta zukuak poltsatik atera bitartean, Mercè Rodoredaren nobelei buruz ari zitezkeen, edo Ramon Saizarbitoriari buruz, Mariak gaztelaniaz irakurria zuena, ez baitzekien euskaraz. Ez ziren besteak bezalakoak, amatasunak ez zuen haien burmuina anestesiatu, beste ama askori gertatzen zaien bezala. Lorategi pribatua hiriaren multzoaren barneko azpimultzoa zen.
‎Bidaia oso atsegina izan zen. Beheko lurretan erbiak, edo erbi itxura zutenak, eta azeriak aurkitu nituen; baina ordu arte aurkitutako mota guztien ondoan oso desberdinak ziren, eta ez nuen haiek jateko asmorik, batzuk hil nituen arren. Ez nuen, ordea, ausartegia izateko arrazoirik, janari premiarik ez bainuen, eta neukana oso ona zen gainera, batez ere hiru mota hauetakoak:
‎Eta azkenik, berak ikusia zuenez, herrialde hartako animalia guztiek berezko gorrotoa omen zieten yahooei: ahulagoek ez zuten haiekin topo egin nahi eta indartsuagoek ihes egiten zieten; beraz, guk adimenaren dohaina dugula kontu eginda ere, ezin zuen ulertu nota erremedia zitekeen izaki orok gure aurka agertzen zuen berezko ezinikusi hori; ezta ere, beraz, nola otzan genitzakeen eta gure zerbitzari bihurtu. Halere, esan zuenez, ez zuen arazo honetaz luzaroago eztabaidatuko, irrika handiagoa baitzuen neure istorioa entzuteko, zein herritan jaioa nintzen eta hara iritsi aurretik nire bizitzan egindako eta gertatutakoak.
‎Yahooen beste gauza harrigarri bat harentzat, satsukeria eta zikinkeriarako joera bizia zen, gainerako animalia guztiengan garbitasunerako berezko joera zegoela zirudien arren. Lehenengo bi akusazioak oso pozik utzi nituen pasatzen erantzunik gabe, ez bainuen haietaz hitzik neure espeziekoen defentsan esateko, bestela, neure joeragatik, esango nukeen zalantzarik gabe. Baina azken puntuan egozten zitzaion berezitasunaz erraz mintzatu ahal izango nintzatekeen giza espeziearen alde txerririk egon izan balitz herrialde hartan (baina ez zegoen, zoritxarrez); zeren eta, yahooak baino lauhazkako gozoagoak badira ere, ezin dute, nire iritzi apalean, garbiagoak direnik bidezki uste izan; eta horrela aitortuko zukeen jaun ohoragarri hark ere, ikusi ahal izan balu jateko duten era nazkagarria, eta lokatzetan iraulkatu eta lo egiteko ohitura.
‎Nahas mahas hartan zalapartatzen zen bizitza ugaria parteka banatuta zegoen halere, arlo desberdinetan sailkatua. Emmak ez zuen haietarik bizpahiru besterik hautematen, hauek beste guztiak ezkutatzen zizkioten eta hauek bakarrik gizadi osoa ordezkatzen zuten. Enbaxadoreen mundua zoru distiratsuen gainean ibiltzen zen, ispiluz jantzitako saloietan, urrezko mendeldun belusezko tapizez estalitako mahai obalatuen inguruan.
2013
‎Egunero zerbait jateko eta droga erosteko beste lortzen zuen eskean, batez ere herrialdetik bazihoazen turistei esker. Kunaren beharrik gehiago izango ez zuten haiek soberan gelditu zitzaizkien txanpon apurrak ematen zizkioten.
‎Aldiz, beren artean sortu zèn giro abegitsuak mesfidantzazko ertzak jan eta halaxe joan zen tratu hura ere, adeitasun malgutasunen bidetik: batzuek bertzeez zituztèn iritziak eta informazioak oso ziren aldekoak. Omarrek paper erabakigarria jokatu zuen kontu hartan, bere ahotsarekin eta bere manera onekin musallemdarrak enegarren bider liluratzeaz gain, ez baitzuen haiei buruzko hitz txarrik izaten, hiriburutik herrixkara itzultzen zen bakoitzean?, ezkongaiak maiteminduta zeuden, eta zer ibili behar zuten gurasoek maiteminduen maitasun gurdiari trabak jartzen?
‎nor zen jakin nahi zuten». ETAko kide batzuek ere harengana jo zutela azaldu du, baina, hori argituta, ez zuela haien berri gehiago izan. «Noiz edo noiz topo egiten zuen errefuxiatuekin:
‎Laguntzaileak, babesleak... Gure begiek ikusten ez zutena haien begiek ikusten zuten. Baina lagun harremanak ziren, eta hori aldatu behar zen, uste genuelako bizileku horiek ere zainduak zituzketela.
‎Derbyshirez geroztik, Gardiner andereak ez zuen aldetik kendu Elizabethi eta munduko parte horretan Elizabethek zuen adiskideari buruzko harridura, eta harridura horrekintxe joan zen, joan ere. Ilobak ez zuen haien aurrean gizonaren izena bere borondatez egundo aipatu; eta Gardiner andereak bildutako erdi itxaropena, hau da, euren atzetik gizonaren gutun bat helduko zela Longbournera, hutsean geratua zen. Itzuli zirenetik, Elizabethek ez zuen Pemberleytik etorririko eskutitzik jaso.
‎Aldiz, beren artean sortu zèn giro abegitsuak mesfidantzazko ertzak jan eta halaxe joan zen tratu hura ere, adeitasun malgutasunen bidetik: batzuek bertzeez zituztèn iritziak eta informazioak oso ziren aldekoak –Omarrek paper erabakigarria jokatu zuen kontu hartan, bere ahotsarekin eta bere manera onekin musallemdarrak enegarren bider liluratzeaz gain, ez baitzuen haiei buruzko hitz txarrik izaten, hiriburutik herrixkara itzultzen zen bakoitzean–, ezkongaiak maiteminduta zeuden... eta zer ibili behar zuten gurasoek maiteminduen maitasun gurdiari trabak jartzen. Hori bai, amoranteek, ezkondu bitartean, ez zioten elkarri bisitarik eginen, berritsuek eta berri ipurdiek, beren esamesa eta iruzkin morbosoekin, jendea nahasten hasteko aukerarik tipiena izan ez zezaten, familien izen ona eta ospea ororen gainetik baitzegoen, inola ere arriskuan ezin jar zitekeena.
2014
‎Renan bihotzez eta, printzipioz? legitimisten aldekoa sentitzen zen247, eta legitimismoaren defentsarik sutsuena egiten jarraitu zuen, baina de fakto ez zuen haiekin bat egin248; besteak beste, ideia bat zirelako, ez gobernu bat, eta ideia bezala ere txarra249 Renanek, bada, entusiasmorik gabe, baina. Uztaileko monarkia, liberala onartu zuen, printzipioetan eta bihotz barnean haren aurka sentituz250 Errege, usurpatzaileak?
‎Goi mailako arrazen egitekoa da, ikusia dugu Ferry? arraza behereak menpean hartzea eta zibilizatzea, eta haien joputzaz baliatzea gizadiaren progresoan aitzinatzeko2325 Herrialde haiek euren zibilizazioa badutela eta europarrek eskubiderik ez dutela haiek, zibilizatzeko?, sentimentalismoa da? –c, est de la métaphysique politique? 2326 Nazio handiari handira dagokio jokatzea, ez Belgika edo Suitza pixarrek bezala:
‎Baina ez zuten kontuan hartzen ezbehar igarrezina gerta zitekeela, eta haren kontra deus egiterik ez zuela haien ardurak, ezta haien abileziak ere.
‎urdaileko hutsa, eztarriko lehorra, bularreko pisua. Egun osoa mendian eman zuenez, ez zuen irratia entzun ez telebista ikusi, baina ez zuen haien beharrik jakiteko Nafarroan sekula ez zela halako krimenik gertatu. Iruñera itzultzean, izozturik eta leher eginda, kazetari andana aurkitu zuten Belosoko egoitzaren aurrean.
2015
‎Etxera heltzerakoan, Karla eta italiarrak egongelan ikusi ditut, Claire eta biok noiz ailegatuko zain. Baina ez dut haiekin hitz egiteko indarrik bildu, eta logelan sartu naiz segituan, zorigaiztoko egun hau ahalik eta azkarren amaitu dadin.
‎Halako batean, haietarik bat desagertu zen, eta inguruan zeuden ikertzaileak luzaroan haren berririk jaso gabe zeudenez, xerka joan zitzaizkion, nahikoa zorte eskasarekin. Herrixkako azal marroidun biztanle biluziei galdetu zieten, baina ez zituzten haien hitz aldrebesak ulertzen, eta bila eta bila ibili behar izan zuten oihanean, harik eta oharkabean haren gorpua lurpean aurkitu zuten arte, burua moztuta, enborretik bereiz. Irudia ezin lazgarriagoa zen zibilizatu haientzat, basakeria hutsa inondik ere, eta halaxe bataiatu zituzten hilketa haren errudun jotako gizaki berdadero haiek:
‎Arkitektoaren gizonak desagerturik zeuden. Inork ez zuen haien berririk. Merkatu librea itzuli eta gamelu txikiak ari ziren lanean edonon, eta askok zioten talde guztia atxilotua edo banandua zegoela.
‎Eta ez zutela haiek nehoiz beren hitza jan, lekukotasun asko emanen dute bai gure Erregek berak bai honen aita Enperadoreak, zeren delako Marexala ezarri baitzuten lehenik Toledoko, gero Sevillako eta Frantziatik hurbil den Galiziako gobernadore, izendatu ere hiru Ordenetako Kontseilu Goihenaren burulehen, Estatuko eta Gerlako Kontseilari, nahiz azkenik Kontseilu Goiheneko lehendakaritzat hautatua izan ...
‎Ez da ekonomialaria, oinarrizko ikasketak ere ez zituen burutu Claudiak, baina Nikaraguaren egoera sozio-ekonomikoa bi hitzetan deskribatzeko gai da: . Haurrek badute eskola, publikoa baita hezkuntza, baina ume asko gosaldu gabe joaten dira eskolara gurasoek ez dutelako haiei esnea emateko adina diru. Horixe da nire herriaren errealitatea?.
‎–Onartzea erabaki badut, Irati eta Harkaitzengatik izan da; ez dut haien bizimodua aldatzeko eskubiderik. Baina jakin ezazu niregatik balitz ez nukeela zure dirua onartuko.
‎Luze gabe, haur jostariek ere begirada arretatsuak bota zizkidaten, bai niri, bai ipur azpian neraman gurpil aulkiari (inondik ere, aulkiak nik baino interes handiagoko begiradak jasoko zituen). Hala ere, aurki nire presentzia isilak ez zuen haien arreta merezi izan eta, nitaz erabat ahantzirik, parte hartu ezinen nuen beste jolasen batera joan ziren, lasterka batean joan ere. Egia erran, lasaitu ederra hartu nuen haiek alde egitean, galdera deseroso anitzi erantzun behar izateaz libratzen bainintzen horrela.
‎Baina soilik gizakiok egin diogu munduari halako hiltzaile biribilen ekarria. Ordea, gizarteak ez du haientzat epaia eta kondena baizik: su etenik ez, ezta elizaren bitartekotzarik ere, edo ezkutuko negoziaziorik.
‎Gogoratu du Brasilen umeen erdiak karriketan bizi direla, ez direla eskolara joaten. . Guk ez dugu haien aberastasunik, baina hemen gure ume guztiak eskolara joaten dira, eta estatuak ordaintzen du hori, herri garatuek dituzten azken azken aurrerapen teknologikoekin: telebista, bideoa?
‎dena kolokan jarri zen, defentsa, ekonomia, teknologia? Nik ez nuen haiek egin zituzten huts handien berri. Pentsa, guk geure merkataritza harremanen %35a galdu genuen orduan.
‎Irratiko kideek zera zioten, besteak beste, erreportaian: beste emandegiak (FR3 eta Radio Adour Navarre aipatu zituzten) ez zirela euren etsaiak eta ez zutela haiekin haserrerik gura; horrez gain, ez zutela publizitaterik egingo eta entzuleen sostenguaz baino ez zirela baliatuko ere bazioten.
‎daude eta, nolanahi ere, gobernuak ez du haien iritzirik
2016
‎Haien ohiko sinestea osorik ezin ukaturik, Jainkoak haiekin bidaia egin zuela besteei esan zien, beti bezala, ezkuturik, eta ibilaldiaren amaieratik hurbil, nolazpait, agertzen zitzaiela, bere izaitearen lekuko. Nahiz eta hameka bidaia egin eta mila aldiz harritu, gezur guzien gainetik sekulan ez zutela haien sinesmena galdu ageri zen, inoiz ez zelako galtzen omen. Hortxe zeuden beraz, liluraturik, besteek zuten ikuspegitik nahiko urrun, otoitzetan hasteko gertu.
‎Baina gauzak ezin okerrago zeudenean, gertatu zen ezen, Abderan Euripidesen Andromeda antzezten ari zelarik, orkestra osoa liluraturik geratu zela obra horrekin; baina liluratu zuten pasarte guztietatik ezeinek ere ez zuen haien irudimenean eragin handiagorik izan nola poetak idatzi zituen naturari buruzko lerro hunkigarri haiek Pertseoren diskurtso patetiko hartan:
‎Esan zezatela nahi zutena; zabal zezatela lau haizeetara, eroa izateaz gain, antipatiko eta antisozial hutsa zinela, alde batera utziz egia: ez zizuten ezer baliagarririk eskaintzen, ez zenuen haien onarpena ezertarako behar, zure adeitasun keinurik ez zuten merezi, zu bakean utzi eta ahantz zintzaten besterik ez zenuen nahi.
‎Amaiera nola izango zen esanez deitu zenidan egun hartan errealitatearen gordina guztiz gailentzen zitzaien nire hoberako gurari eta esperantzei; are, ez zuen haientzako lekurik uzten, eta bi bide soilik ikusten nituen zilegi zure autosuntsiketaren espiralean barrena: edo heriotzarik beltzena edo eromenik latzena.
‎Cognaca ez nuen sekula edan, usaindu bai, baina edan ez. Tira, gela batean nengoen, sekula berriro ikusiko ez nituen haiekin, cognaca edateko kopa txiki borobil horiek zeuden, traje batekin nengoen, dotore oso, uneak eskatzen zuen cognaca edatea.
‎Aurkeztutako alegazioa defendatu zuen, esanez turismoari, ekologiaren orekari, Kantauri itsasoari eta arrantzari kalte egiteko arriskua zegoela. Gaineratu zuen ezin zela espero udal batek datu teknikoak aurkeztea, ez zuelako haien ezagutzarik. Gero, kokalekua egokiena al zen galdetu zuen, eta Iberdueroko Antoñanzas jaunak erantzun zion.
‎Artundo da tratu txarrak aipatu dituen bakarra: Nagorek ukatu egiten ditu eta auzokoek ez dute haien berririk. Ekarri zituen argazki horiek ere mutila errudun agerrarazteko helburu garbia zuten.
‎Langilearen begiei egin diet so, eta ez dut haietan aurkitu ezer esango zidanik lagunduko ote zidan, benetan lagundu, ala, hainbat funtzionariok zeukan fama eskasari jarraiki, enbarazurik ez egiteko esango ote zidan.
‎ez dutenek ez dute haien familiakoena
‎1968an, Derioko Seminarioan, bospasei ehun apaizgai biltzen zituen etxean, 70 bat apaiz sartu ziren, eta hilabete batez han egon, handik beren eskakizunak hobeki zabaltzeko eta entzunarazteko: bai Euskal Herrian, bai eta Vatikanoko mundu berezian, nahiz bazekiten arras ongi erlijio erreinu hartan ez zutela haien axolarik. Ordukoa da Julen Lekuona apaiz kantu egileak asmatu zuen kantu hau:
2017
‎Patioan bakarrik egoteko gogoa zeukan Beirek. Kar eta Lete ondoan zituen, baina ez zuen haiekin egoteko batere gogorik. Isilik zegoen.
‎ez demokratikoa, arriskutsua, bidegabea eta alde bakarrekoa da. Europar Batasunak demokrazia pribatizatzeko erabiltzen dituen mekanismoetako bat arbitraje pribatuarena da, esku pribatuen mende utziz legeak, arauak eta politikak epaitzeko eta erabakitzeko ahalmena, herriaren ordezkariek ez dutelarik haien gainean eragiteko inongo aukerarik. Kosmopolitar pluralista eta unibertsalista gehienek esaten dutenaren kontrara, ongizate estatua eta nazioen eta herrien soberania pribatizatzea ez da merkatuen premia abstraktuen ondorio, baizik eta eragile pribatuek aurrera eramaten dituzten erabaki politikoen ondorio.
‎–Krimenaren arloan, delituaren eremuan, droga trafikoan, indarkeria domestikoan edo gerran espezializatu dira gizonezkoak, baina benetan interesatzen zaizkigun arloetan, medikuntzan, zientzietan, hezkuntzan, politikan edo literaturan, emakumeek hartu dute aurrea edo ari dira hartzen?, jarraitzen du eta gazteei esaten dituen gauzak ez direla hutsalak iruditzen zaie, are gehiago, gauza oso interesgarriak esaten dituela, baina ez daude seguru, batzuetan gauzak muturrera eramaten dituela uste baitute. . Emakumeek, amatasunaren zikloa bukatu eta maitale pare batekin ibili ondoren, baztertu egiten dituzte senarrak eta maitaleak, ez dute haien beharrik sentitzen eta emakume elkarteak osatzen dituzte, beren artean hasten dira biltzen, elkarrekin bidaiatzen, bizitza elkarrekin egiten. Zertarako behar dituzte gizonezkoak??, galdetu ohi die aurrean dituen gazteei, eta hauek ez dira ausartzen esatera baina guztiek oso garbi dute, emakume horiek ez dute senarra ezertarako behar.
‎Puri, gainera, ez zen polita ere. Gu ez ginen gauza horietan fijatzen baina bagenekien nolakoak ziren zinemako izarrak eta aldizkarietako argazkietan bikiniz jantzita ageri zirenak, eta Purik ez zuen haien antzik, ezta batere. Axola gutxi ordea Jose Andresi eta Oskarri bere arreba polita zen edo itsusia zen, hura zela-eta Artolaren moto gainean eseri eta harekin batera bidaia zoragarrienak egiteko aukera izaten baitzuten.
‎Gure auzokoek, aspaldidanik, urtero, bi apartamendu alokatzen zituzten udatiarrei. Gehienetan, jende adintsuak ziren eta ez genuen haiekin batere harremanik. Funtsean, Ameztoibehereko jabeekin berekin ere, ez ginen hain bero bero...
‎Ni, ordea, opor totalen inpultso horrek jota, nora ezean nabil aireportuko denda artean, eta aldizkari eta txikleak erosteko denda horietako batean liburu bat erosiko dudala deliberatu dut. Best seller bat hartu nuke, jende mediokreak bere irakurlezaletasuna justifikatzeko eta irakurtzen ez dutenen aurrean haiek irakurle direla esateko irakurtzen dituzten bodrio horietako bat. Normal sentiaraziko nauena, denek egiten duten hori bera egitera naramana.
‎Bederatzi urteko mutiko batek disfrutatuko lukeen doitasun gabeko lan bat dela pentsatzen dute gehienek, eta maiz esan izan didate,, gure semeak ederki egingo luke zure lana?. Normalean ez ditut haien semeak ezagutzen, eta ezagutzen ditudanean, ez dakit, nik ez ditut lan honetan ikusten.
2018
‎Izan ere, bisitarietako batzuk hain ziren isilpekoak, ezen eskatu baitzidaten ziurtatzeko langileek ez zutela haien identitateen berri jakingo edo, inoizkoan, ez zietela begiratu ere egingo. Hala eta guztiz ere, harrotasun eta esker on pizar batez esanda?, lord Darlingtonek ez zuen egundo ahaleginik egin niri ezer ikustea edo entzutea eragozteko; gogoan dut nola behin baino sarriagotan, beren solasa eten eta fidagaitz begiratzen zidaten aldiko, lord jaunak besterik gabe esaten zuen:
‎–Derikeko umeek eguna korrika ematen dutenez, zapatak oso arin gastatzen dituzte, eta ez dute haiei oparitzeko parerik. Baina konponbide baten bila ari gara.
‎Inoizko egarririk izugarriena sentitu zuen, baina ez zioten urik hartzea baimentzen; Ritxiri limoi urez bustitako kotoi zotz batzuk eman, eta emaztearen ahoa freskatzen saiatu zen horrekin ordubetez. Haurrak desagertuak ziren, ez zekiten zehazki zelan zeuden, baina Alicek ez zuen haietaz galdetzeko indarrik ere. Jarraitzen zuen dardarka, eskuak bular gainean ezin mugituta, gonbito egiteko zorian.
‎bizitza errotik erauzi izanak beste gazte baten bizitzaren zapuztea ekarri behar ote zuen nahitaez? Galdera horiek guztiak zetozkion erasoan, eta ez zuen erantzun nahi, ez zuen haietaz pentsatu nahi, nahiago zuen halakorik izan ez balitz bezala jokatu, burua urpean sartu, begiak itxi, berrogei arte zenbatu eta, horren ondotik, begiak berriz zabaldu eta ostera ere arnasa hartzen hasitakoan, dena izango zen desberdina, hura dena amesgaizto bat izan balitz bezala.
‎Sekula ez nuen jakin nondik ateratzen zituen, ez non ezagutu zituen, ez eta zergatik gonbidatzen zituen ere. Sekula ez dut haien berri izan, ez eta haien obrarik irakurri edo aipamenik entzun ere. Gutxi irauten zuten otordu haiek.
‎Beldur gehiago dio une honetan basurde zahar eta handi batek beraien jakiak usaindu eta txabolan sartzen ahalegintzeari, hiriko talde horiei baino. Non ezkutatu dituen pilulak gogoratzen du, badaezpada, baina ez du haien beharrik. Ohatzean lo lasai eta isilean Edy dago.
2019
‎Amorrazioa ematen zidan, jendearen interesa idatziak iradoki zezakeen morbo horretan egongo zela ziurrenik, eta ez idatziaren kalitatean edo egindako esfortzuan. Apostu egiten dizut, orain arte nire lanak erosi ez dituzten haiek, liburu hura erosi egingo zutela. Giza psikologia aurreikusten erraza da askotan.
‎Lehendik ordua erabakitzeak lasaitu egiten nau. Ez da ez dudala haiekin biltzeko gogorik baina, halako nagikeria puntu bat sentitzen dut azkenaldian, edo agian beti sentitu dut, kuadrillakoengana iritsi arteraino behintzat.
‎Ituk argi dauka: . Horrek ekarriko lituzke hainbat gauza; besteak beste, duintasuna emango lieke familia eta ingurukoei, zeren lan hau ez lukete haiek egin edo antolatu behar, baizik eta sozialki eta instituzionalki erraztu egin behar zaie, goxotasun handiarekin, eta memorian txertatu; bestela, 15 edo 18 urteko gazteak, ba, hotzean esanda, suizidatu egingo zaizkigu?.
‎eta okupazio guztiak funtsik gabeak dira denbora pasa hutsa baldin badira. Emakume askok sufritu egiten dute horregatik; atzean bizitza oso bat izanagatik ere, bizitzan hasi gabe dagoen neska nerabea bezain nahastuta daude; ezerk ez du haien premia, eta basamortua dago batzuen eta besteen inguruan; honela xuxurlatzen dute zernahi ekintzaren inguruan: zertarako?
‎Amak, ahizpa zaharrenek barreneraino sartu diote habiarako gustua: bere etxea edukitzea, horra hor hasiera hasieratik zer tankera hartu dioten independentzia ametsek; ez du haiei uko egiteko asmorik, ezta askatasuna beste bide batzuetatik aurkitu badu ere. Eta gizonen unibertsoan oraindik oso seguru sentitzen ez den neurrian, erretiro bat behar du orain ere, bere baitan bilatu ohi zuen barne babesleku horren sinbolo.
‎Inoiz ez dut haiekin topo egin gaur arte. Gaur izan behar, gorroto dut beren ohiturak haizearen menpe uzten dituen jendea, ezin zarelako moldatu haien kaosera.
‎Hemendik ibaia ikusten da, Katedralaren merloien gainetik, eta merloiek, lurraren maldak ikusezin egiten dituen kanpandorrearen gainean, haur jostailuak dirudite, eta urrun egonik ere, ibaiko baretasuna antzematen da, are, kalatxorien hegaldia ere igartzen da, ur argien gainetik. Harantzago gurutzatuen bost itsasontzi daudela egia balitz, hiri defentsarik gabea bonbardatzen hasiak lirateke honezkero, baina ez da horrelakorik gertatuko, ederki dakigu alde horretatik ez zaiela mairuei perilik etorriko, esana baitago, eta esana idatzi egin zen fede emateko, portugaldarrek, kasu honetan, ez dutela haiengandiko laguntzarik edukiko, hemen porturatu ziren urez hornitzeko eta nabigazioak sortzen dituen nekeetatik eta ekaitzen nahigabeetatik atseden hartzeko, gero beren bideari ekingo diote berriz, fedegabeen eskuetatik erauzteko, ez hau bezalako hiri arrunta, Jainkoaren pisua sentitu zuen lur baliotsua baizik, Jainkoaren beraren oinarrastoa, ortozik, oraindik ere gorde behar duen lurra,...
‎...ude etzanik, noiz txaluparatuko zain, batzuek begiak irekita dituzte oraindik, begi zuloetatik erdi aterata eta zerurantz, beste batzuek betazalak ñarrotu dituzte eta irri egiteko gogo izugarriari eusten diotela dirudi, zauri erakusketa bat da, euliek zanpa zanpa jaten duten zauri irekien erakusketa, ez dago jakiterik gizon hauek zeintzuk diren edo zeintzuk izan diren, bere lagun hurkoenek baizik ez zituzten haien izenak ezagutuko, toki berberetatik haiekin etorri zirelako edo elkarrekin egin zietelako aurre arrisku berberei, Aberriaren alde eman zuten bizia, esango zuen erregeak heroiei azken omenaldia egitera etorri izan balitz, baina On Afonso Henriquesek bere kanpamentua eta bere hildakoak ditu, ez du hain urrutitik etorri behar, mintzaldirik egiten badu, une honetan beste alderako txart... Armadak ez die familiei telegramaz gaztigatu behar, Bere eginkizunak burutzen ari zela ohorearen zelaian erori zen, hau dotoreagoa da gauzak garbi adieraztea baino, Mairu putakume batek hor goitik harri bat bota eta burua zanpatu zion, armada hauek ez dute oraindik erroldarik, eta jeneralek, gehienez, eta gutxi gorabehera, badakite hasieran ekarri dituztela hamabi mila gizon, eta hemendik aurrera egin behar dutena da egunero zenbaki horri bakar batzuk kentzea, frontean dagoen soldaduak ez du izenik behar, Aizu, piztia hori, atzera egiten baduzu tiro bat sakatuko dizut adar artean, eta soldaduak ez zuen atzera egin, eta harria erori, eta hil egin zuen.
2020
‎–Ingurukoei galdetu besterik ez duzu haientzat zer ematen genuen jakiteko. Eguzkia eta ilargia?
‎Ezustekoaz asaldaturik mutilak burua biratu duenean, aurrena bozkario infinitua islatzen duen aurpegiera agertu, gero nabarmen lotsagorritu, eta, azkenik eta ezinbestez, lepoa bihurrituta begira begira gelditu zaio Maddaleni esku artean darabilen zeregina bukatu bitartean; hain luze gelditu zaio begira, ezen oharkabean gernu zurrustaren gobernua galdu eta zirrimarra bihurri batzuk busti baititu logelako paretan. Pixaldia behar baino lehen bukatuta, mutilak galtzazpiak bilatu ditu begiz ohatze gaineko maindire nahasien artean, baina ez du haiek eskuratzeko astirik izan, gainera etorri baitzaio Maddalenen besarkada bero beroa.
‎Hantxe daude bi pistolak. Fardelean sartu ditu, hondo hondoan, ez baitu haiek erabiltzeko inolako asmorik. Mandotegira jaitsi da gero, zaldiaren eta asto mandoen bila.
2021
‎Nik, noski, tarte laburrak baino ez nituen haien artean ematen, eta oso gutxitan geratzen nintzen basean edo abeletxean lo egiten, baina lehenbiziko lanetako bat izan zen toki haietako zaintza sistemak konpondu eta nire eskuko gailutik jarraipena egiteko moldatzea. Gertutik zaindu nahi nuen nire haztegia.
‎Are gutxiago Idurrek. Bere kuadrillakoak ikusi ditu plazaren beste aldean baina ez du haiekin egoteko gogorik. Jende xehearen arazo arruntak dituzte orain, pasa ostean zutik eta esna mantentzea besteak beste.
‎Gorputza xehatutako guardia zibil bat, emakume gazte herren bat, beste emakume bat gurpil aulkian, gizon bat lurrean tirokaturik, beste gizon bat burutik odola zeriola. Ikasleen gorputzen opakutasuna itzalen lainotasunarekin nahasirik zegoen tropoilu bat osatuz; baina ikasleek ez zituzten haien arteko itzalak nabaritzen, hori ematen zuen behintzat, ezen itzuri egiten zieten emakume gazte herrenaren garrasiei, gizonaren orroei, guardia zibil xehatuaren min oihuei edo aulki gurpilduneko emakumearen oinaze aurpegiari. Ez zituzten ikusten, eta ez bazituzten ikusten, zergatik ikusten zituen berak?
2022
‎Ohartu nintzen izaki hura hurbilago zegoela. Hitz egin bitartean ez zien hankei eragin, baina, jakina, ez zuen haien beharrik mugitzeko. Atzeraka hasi nintzen, teilatu bizkar estuan barrena.
‎Vazquezek lehergaia eta detonagailuak lortu bazituen ere, ez zidan tenporizadorerik eskuratu. Baina ez dut haien beharrik. Nahiko bizitza ona izan dut, zorionak ugariagoak izan dira saminak baino.
‎–Arousako itsasadarreko narkotrafikatzaile batzuk –azaldu dio Pombok, eta ertzainarengana biratu da berriro– Ez, ez dute haiekin inolako zerikusirik. Familia normal bat dira.
‎Ez dago gayekiko inolako aliantzaren arrastorik ere. (1993an, Clintonen gobernuak armadan zeuden pertsona gayei emandako hitza jan zuen, ez baitzuen haien lanpostuak bermatzeko ezer espliziturik egin; sektore honek ez zuen txintik ere esan). Maskulinitate terapiaren ondorio praktiko nabaria da barnelilura, baita gizonen inguruko gizarte auziak psikologia hutseko terminoetara itzultzea ere; bi efektu horiek lotuta daude talde honen sakoneko interesarekin:
‎erakunde patriarkalen kudeaketara. Erakundeek ez dituzte haien buruak mantentzen; norbaitek praktikatu behar du boterea boterearen efektuak gerta daitezen. Historialariek horren deskribapen bikainak eskaini dituzte:
‎Eskutitz batean idatzita utzi nuen. Erditzean hilko banitz ez nuen haiekin gera zitezen nahi. Emaginak esan zidan idazteko, trankilduko ninduela.
‎Ezer gabe geratu nintzen. Bitartean, umeak zaintza legalik gabe, inork ez zuen haien kustodiarik. Ezin nituen Irunen erroldatu, ezin nituen eskolatu.
‎Gure alabek burua belez beteta zuten, eta ezin ziren kontzentratu. Eskolan ez zuten haien testuingurua kontuan hartu, eta besteekin bezain zorrotzak izan ziren. Eskolako lanekin asko sufritu dut.
‎Jean Claudek uste du lehenbiziko haurra mutila izanen zela jakin zuenetik jarri ziola aitak ia haren izena gasnategiari. Eta patua idatzia izateak altxarazi balu gisan, semea kazetaria da orain, urteko soldatak biltzeko etxez etxeko eskea egiten duen irrati batean, zeinetan inportanteagoak baitira heriotza eta zorion parteak albistegiak baino –horiek, gehienetan, ez dituzte haiek egiten ere– Aitak nahi ez zuen semea izan zen gazte gaztetatik, eta hori ez zion sekula barkatuko. Serioski, Donapaleura?
‎–.. eta oraindik ez dugu haien zantzurik edo ezagutu dituen inor topatu. Beraien etxetik milioika argi urtera bidaiatu, eta gu aukeratu gintuzten jakintza horren guztiaren gordailu!
2023
‎Beste kazetariei begira jarri da Lima: egia esan, ez dute haiek ere kazetari itxurarik. Eta zer dira lurrean botatako makila horiek guztiak?
‎...berehala joateko jende horrengana, eta liburuxka eta idazluma harturik –bi tresna xume horiek dira berriketariaren bereizgarriak, jantzia eta babesa, poliziarena pistola, bertsolariarena mikroa eta estetoskopioa medikuarena bezala– galdetzen hasteko noiztik dauden hor, zertan ari diren oraintxe edo nola iragan diren azken egunak, baina Eñaut beti lotsatu da nehorekin mintzatzea galdetu ez duten haien lasaitasuna urratzeko, igerileku hotzera jauzi egitea zail zaion gisa berean, nahiz eta, behin solasean hasita, urean igerian bezain gustura egoten den jende haiekin, anitzetan mikroaren gibeletik dabiltzan profesional horiekin baino aberasgarriagoa izaten baita elkarrizketa.
‎" Britainiar emakumeek indiarrek Londresen eragiten dituzten makurkeria sozialei buruz hitzaldi bat antolatzearen aurka agertu nintzen hizlari guztiak britainiarrak zirelako, eta haietariko asko Indian sekula egon gabeak", esan zuen Dhanvanthi Rama Rauk. " Guk, indiar feministok, gure gain hartua genuen erantzukizun hori, eta ziur geunden hobeki egingo genuela kanpotarrek baino, batik bat gure kultura ezagutzen ez zuten haiek baino". 26
‎Feminismoa erradikalegia eta moralistegia delako kritiken erantzun gisa sortu da hautu feminismoa (feminismo prosexuala bezala), eta, hala, ez du inongo hauturi buruz inongo kritikarik egiten. Politikak izua eragiten du, funtsean, hautu feminismoan; hala, ez du statu quo a zalantzan jartzen; emakumeak goraipatzen ditu, egiten dituzten hautuak egiten dituztela ere; eta ez du haien ekintzarik epaitzen, ezta beste emakume batzuei kalte egiten badiete ere.149 Statu quo ak ematen duen betetasun arazotsuaz harago, hautu feminismoan, emakumeek itzuri egin diezaiekete pertsonala politikoa egiteak dakartzan erabaki zailei: lagunei, familiari eta maitaleei eskatzea alda daitezela, adibidez.
‎" Institutu garaia zen eta Donostiara bizitzera etorri berriak ginen. Lehen astea zen, eta ipuina klasean irakurri nuenean jendeak txalo egin zuen, ezagutzen ez ninduten haiek txalo egin zuten, eta niretzat hori bai izan zela arrakasta. Gustatu egin zitzaidan sentsazio hori.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia