2015
|
|
Jainkoak egin zion mesedetik, bi gauza atera zituela zioen pertsona hark: bata, Jainkoa iraintzeko beldur ikara handi handia, eta horrela, hain gaitz ikaragarriak ikusirik, etengabe eskatzen ari zitzaion ez ziezaiola utz erortzen; bigarrena, apaltasunerako ispilu bat, egiten dugun gauza onak
|
ez
duela gugan hasierarik ikusiz, gure arimak landatuak dauden zuhaitz honetan, eta gure egintzei beroa ematen dien eguzki honetan baizik. Berak dio, hau hain argi agertu zitzaiola, non, gauza onen bat egitean edota egiten ikustean, bere printzipio horretara jotzen baitzuen eta laguntza hau gabe ezin dugula ezer konturatzen baitzen; eta hemendik zetorkion, gero, Jainkoa gorestera joatea eta, gehienetan, ona zen gauzaren bat egitean bere buruaz ez gogoratzea.
|
|
Guztiz onak izan gaitezela; Berarekin eta Aitarekin bat izan gaitezen, Haren Maiestateak eskatu zion bezala, begira zer falta zaigun horraino iristeko. Aitortzen dizuet penaz ari naizela hau idazten, hortik hain urruti ikusten dudalako neure burua, eta guztia neure erruz; Jaunak
|
ez
baitu guri esku erakutsi handiak egin beharrik horretarako; nahikoa da bere Semea ematean eman diguna, bidea erakus diezagun. Ez uste izan, nire aita nahiz neba hiltzen bada, heriotza hori ez sentitzeraino Jainkoaren borondatearekin bat egitea denik kontua; ez da kontua, neke eta gaixotasunak badaude, haiek pozik sufritzean ere.
|
|
7 Ikuste eta hizketa era hau hain da espirituzkoa, non ez baita inolako zaratarik ahalmen eta zentzumenetan, nire iritziz, deabruak zerbait ateratzeko modua egin dezakeenik. Hau noizbehinka eta unetxo batez gertatzen da; gainerakoan, uste dut nik, ahalmenak ez daudela etenda ezta zentzumenak ere kenduta, bete betean beren jardunean baizik; kontenplazioan ez da beti hau gertatzen, oso gutxitan baizik; baina gutxi hauetan, diot nik,
|
ez
dugula guk jarduerarik eta ez dugula ezer egiten. Guztiak dirudi Jaunaren egintza.
|
|
Fraideen etxeei buruz ari naiz, mojenak, Jaunaren ontasunagatik, orain arte beti joan baitira ongi; eta fraideenak ez zihoazen gaizki, baina laster batean erortzeko itxura zuten; izan ere, beren Probintziarik ez zutenez gero, oinetakodunen gobernupean zeuden. Goberna zezaketenei, hau da, aita frai Antonio Jesusenari, eraberritzea hasi zuena izanik, ez zioten ematen esku hori, ezta
|
ez
zituzten gure aita jeneral txit agurgarriak emandako konstituziorik ere. Etxe bakoitzean beraien iritzira jokatzen zen.
|
|
13 Gure Jaunak jarri zuen erremedioa aita frai Jeronimo Jainkoaren Amarena maisuaren bidez, komisario apostoliko izendatu eta aginpidea eta gobernua eman baitzizkioten fraide eta moja oinutsen gainean. Fraideentzat konstituzioak egin zituen, guk aita jeneral txit agurgarriak emanak baikenituen; horregatik,
|
ez
zituen guretzat egin, haientzat baizik, berak zuen ahalmen apostolikoa eta, esanak ditudan bezala, Jaunak eman dizkion dohain onak erabiliz. Lehenengoz bisitatu zituenean, gauza guztiak jarri zituen hain egoki eta hain ongi eraturik, non Jainkoak laguntzen ziola eta Andre Mariak bere Ordenaren erremediorako hautatu zuela baitzirudien; berari eskatzen diot nik bere Semea mugi dezala hari beti lagun egin eta grazia eman diezaion beraren zerbitzuan oso aurrera joateko.
|
|
5 Gure Jauna goresten dut, inongo Ordenak
|
ez
duelako guk dugun askatasunik haiekin tratatzeko, eta sekula ez zaigulako kentzen ezta kenduko ere.
|
|
Nik bere senetik irtena den pertsonatzat dut, hein batez. Jakin bezate, ezagutzen ditudala hainbat pertsona, etxe hauetakoak ez badira ere, irudimen ahulekoak, burura datorkien oro egiaz ikusten dutela uste dutenak, deabruak horretan lagunduko dielako; eta nik daukadan pena da, ahizpa horri buruan sartuko ziola etxe hori hondatzeko ongi zetorrela zeritzana ikusi egiten zuela; eta, beharbada, berak
|
ez
du guk uste dugun adinako errurik, zoro batek ez duen bezala, izan ere, Jainko Aita dela buruan sartzen bazaio, ez dago hori kenduko dionik. Hemen agertu behar da, ene ahizpak, Jainkoari dioten maitasuna, ahizpa hartaz erruki handia izatean, berorien gurasoen alaba balitz bezala, halaxe baita hainbeste zor diogun egiazko Aita honen alaba, Hura zerbitzatu nahi izan baitu bizitza osoan gaixo honek.
|