Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2008
‎Haren kantuetako batek dioen bezala, sotto le stelle del jazz, jazzaren izarren azpian apur bat ezkutaturik gelditu da egitarauan Paolo Contek Donostiako Jazzaldian egin duen estreinako emanaldia. Egia da, 71 urteko abeslari eta pianista italiar honen musikak ez du gurean oihartzunik izan orain arte, Adriano Celentanok ezagun egindako Azzurro sortu eta 35 urtetik gorako ibilbidea egin duen arren. Beharbada, ez da inoiz erraza izan, baina gaur egun are gutxiago, XX. mende hasierako musika iraultzaz geroztik ezer hoberik ez dela sortu eta «herdoildutako» musikarekiko grina aldarrikatzen duen artista batek arreta bereganatzea, eta ez badu ingelesez abesten, zer esanik ez.
‎Izkok garrantzia kendu dio postura aldaketari: «Legea aldatzeko jarri ditugun baldintzek ez dute gure jarrera gehiegi aldatzen, beti esan dugu Euskararen Legea ona dela». Areago ere egin du:
‎Bertan behera utzi zuen greba: «De Juanak ez du gure beldurrak salbatu, gure ardurak baizik», adierazi zuen orduan Zapaterok. Erabaki hura PSOEri erasotzeko baliatu zuen PPk, eta, Espainia askatasunaren alde, ETAri amore emate gehiagorik ez lelopean, manifestaziora deitu zuen martxoaren 10ean.
‎Gezurretan bizi gara, demokrazian bizi garela ustearazten digute, baina ez da egia, ez dute gure parte hartzerik nahi, haien egitasmoak berresteko besterik ez gaituzte nahi; aurrez erabakitako proiektuek denboraren poderioz eta hedabideen laguntzaz gizartearen zati handiaren babesa lortzen baitute azkenean, hasieran pentsatzen genuen bezain onuragarriak ez izan arren. Kritikorik ez, mesedez.
‎«Hiltzaileek eta tratu txarrak ematen dituztenek zigor gogorrenekin ordaindu behar dute. Gizartearen mespretxua eta gorrotoa jasan behar dute, ez baititugu gurekin nahi».
‎Ustezko modernitate, ongizate, eta beste hainbat hitz hustuen atzean gordetzen dena, herri aske izan nahi duen honentzako hobia da, porlanezko hobia. Baina honetan ere, ez dugu gure herriarentzat hoberena deritzoguna erabakitzeko eskubiderik eta, gure herriak duen eskubide bakarrari, borrokaren eskubideari heltzen gatzaizkio(...).
‎Bizi berri bati egin zioten aurre une hartatik aurrera lau urteko ume hark eta haurdun zegoen bere amak: «Ondasunik gabe geratu ginen; etxea konfiskatu ziguten eta ez genuen gure herrira itzultzeko inongo aukerarik, han gure zain baitzeuden».
‎Kolonbiako, Brasilgo eta Argentinako gobernuetako ordezkariek, berriz, irtenbidea aurkitze aldera elkarlanean aritzeko prest agertu dira, «Morales presidenteak laguntza hori egokitzat jotzen badu». Kolonbiako Kantzelergoak Atzerri Ministerioak «Kolonbiak nahikoa sufritu du indarkeriagatik, eta ez dugu gure anaia diren herriek halakorik nahi», zioen mezu bat zuzendu zien atzo hedabideei. Rafael Correa Ekuadorko presidenteak, Alan Garcia Perukoak, Fernando Lugo Paraguaikoak Moralesi euren babesa eskaini diote.
‎Herri festen aurka daude. Horrez gain, ez dituzte gure festak kontrolatzen, eta aste nagusia bezalakoak ez direnez, ez dituzte ikusi ere egin nahi. Ez zaizki festa hortiek interesatzen.
‎Hori bai! Argi izan behar dugu arauek ez dutela gure hizkuntza paisaia aldatuko, euskal enpresek euskararekiko duten jarrera aldatzen ez badute eta euren produktuak euskaraz iragartzeko erabakia hartzen ez badute. Nahiz eta onartu behar den, kasu askotan, euskal merkatua txikiegia dela euskarazko publizitate kanpaina erraldoiak egiteko, nire ustez, enpresek jakin behar dute euskarazko publizitatearekin euskaldunagoak eta bertokoagoak agertzen direla, eta, ondorioz, erakargarriago bihurtzen direla kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunentzat.
‎Petriatik adierazi duenez, halaber, informazio falta handia sumatu zuten atzo alderdien artean Parlamentuan. Alderdietako ordezkari askok ez zuten gure egoeraren berririk, eta batzuei harrigarria iruditu zaie gure egoera.
2009
‎Idazki honekin Donostiako Udalari proposamen bat aurkeztu nahi diot. Aire libreko krosbukina ez dut gurean oso bideragarria ikusten, eta egin zen saioaren porrota denon begi bistan dago. Proposamena da udalak auzo bakoitzean Liburu txoko eder bana eraikitzea, estalia, nahi duenak liburuak eta aldizkariak han utzi eta nahi duenak jaso ditzan.
‎Manix Mandiola, berriz, gordin mintzatu zen Euskadi Irratian: Konfiantzarik ez zuten gurekin eta inguruko ezerekin ere ez dute. Erraztasun gutxi dago hor.
‎Iruñeko elkarretaratzean salatu zuten Euskal Herrian oraindik ere torturatu egiten dela. Hori ez dugu guk esaten, adierazi zuten, hori Nazio Batuen Erakundeak, Amnesty Internationalek eta Espainiako Torturaren Prebentziorako Batzordeak esaten dute. Torturatzen dela gauza nabarmena dela salatu dute, eta tortura desagertzeko konpromisoak hartu behar direla azpimarratu dute:
‎Euskara batua ematen du, baina h rik gabe esan zuen. Hizkuntzak, baina, aldatu egiten dira, ez dugu gure gurasoek hitz egiten zuten bezala hitz egiten. Nola ulertuko dugu duela hemezortzi mendeko euskara?, galdetu zuen.
‎Torturak saihesteko neurriak eskatu zituztela, eta, horretarako, inkomunikazioa kentzeko beharra plazaratu zutela. . Hori ez dugu guk bakarrik esaten; Amnesty Internationalek, NBEko torturaren aurkako kontalariak eta Torturaren Prebentziorako Koordinakundeak ere eskatzen dute inkomunikazioa desagertzeko?.
‎Lehenengo eta behin, esan beharrean gaude erabakia hartzeko modua ez dela, gure ustez, egokiena izan, zeren Antsoainen ia 30 urtez euskararen aldeko lanean ibili eta gero, ez baitugu gure iritzia plazaratzeko aukerarik izan; gainera, aipatu lizitazioak jasotzen dituen baldintzek ez digute behar bezala lan egiteko aukerarik ematen, eta Antsoaingo helduek euskara ikasi ahal izateko trabak ezartzen ditu.
‎Hala ere, goitibeheran muturra zikindu ez dutenek Gure Etxean egingo den erromerian zikintzeko parada izango dute: –Dotore dantzan doazenentzako?
‎–Denboraldi-aurrean, hainbeste denbora geldirik egon ondoren, gustura sentitu nintzen. Lehen bi partida hauetan ez dugu gure jokoa aurkitu, eta nik ere ez dut neurea egiteko aukera handirik izan, baina partida batetik bestera erabat alda daitezke gauzak?. Zaleek oso gertutik jarraituko dutela badaki.
‎Hiri honek gure kostaldeko beste hainbat herrixka ekarri zidan gogora. Zer dela eta ez dugu guk Gizateriaren Ondarerik?
‎Haientzat urrunegi ageri da Haga; autobusean, itzulerako bidaiak askorentzat diruen distantziak are handiago bihurtzen dira besteen kontzientzietan. . Hagan gertatzen denak ez du gurekin zer ikusteko askorik, esateraino, kasik.
‎Uzinek argi du erasoa bost auzipetuen aurka baino haratago doala. Horrelako gauzak auzitegietan erabakitzen dira, eta ematen du ez duela gurekin zerikusirik, baina gure aurka doa, gure egunkaria zelako, eta ezin da ahaztu itxi egin zigutela. Gorosabelek ere ez dauka dudarik auziaren ataria honetan herritarrek zeregina badutela.
‎Bai. Batzuek soilik dirua nahi zuten arren, gehienek esaten ziguten beren bi kideak Somaliara itzultzen ez bazituzten gu ez gintuztela askatuko.
2010
‎Orduan badakigu geureak egin duela, ze begiratu orduko, ezustea, sorpresa agertu dugu, eta, sinetsidazue, antzezpen hori sinesgarri egitea benetako artea da. Pentsatzen jarrita, akaso horrexegatik tematzen dira agurtu nahi ez ditugunak gu ataka horretan jartzen, hurkoa trantze tamalgarri horretan ikustea beti delako plazer. Bereziki lagun hori arerioa bada.
‎egoera ekonomikoa eta PPrekin duten koalizio inplizitoa. Bigarren horrek ez du gure gizartean salmenta errazik. PPrekin estuki lotuta egoteak ez dio uzten gainontzeko alderdiekin unean uneko pakturik egiten.
2011
‎Gaztelera nonahi dago, eta horrek nagusitasuna ematen dio. Guk ez dugu gure hizkuntzarekin Irlandan gaelikoarekin gertatu dena gertatzea nahi. Gazteek badakite, eskolan ikasten dutelako, baina ia inork ez du erabiltzen.
‎Aurreko astean izandako istiluak ez dira David Cameron lehen ministroari buruhausteak ekarri dizkion arazo bakarra; legez kanpoko entzuketen kasuak ere bete betean zipriztindu du lehen ministroa. ...n behar izan zituen Cameronek, Andy Coulson News of The World egunkariko zuzendari ohiak entzuketen berri zuela erakusten duten froga berriak aurkitu baitituzte. Cameronen gobernuko komunikazio arduraduna izan zen Coulson?. Lehen ministroak adierazi duenez, orain dakiena jakin izan balu, bere garaian ez zukeen Coulson gobernuko komunikazio arduradun izendatuko; «garrantzitsuena da Coulsonek orain ez duela guretzat lan egiten, eta, noski, guretzat lan egiten zuen garaian ere ez genuen kexurik jaso inoren aldetik».
2012
‎Krisiak gorabehera, produktuarekin asmatzen jakin behar dela uste du: «Egon dira oso urte onak, denek asko saldu duteneko urteak, eta produktuarekin asmatu ez dugulako gu batere saldu gabe geratu izan gara. Ez dago jakiterik?».
‎Ez da hamaika aldiz entzun eta nazkatu egin zarelako, ez, batzuetan ez zaizkizu batere gustatzen, eta behin eta berriro jarri behar dituzu! Guk ez baitugu guri gustatzen zaigun musika jartzen. Gu ahalik eta jendetza zabalenera iristen saiatzen gara, eta ditugun datuen, albisteen eta zerrenden arabera jartzen dugu musika, baina batzuetan zenbait abesti sekulakoak izaten dira...
‎Fronte Nazionalak historian izan dituen emaitza onenak eskuan, ez du aurreikusten harengandik ideologikoki gertuago Sarkozyren alde egitea: «Ez Hollandek eta ez Sarkozyk ez dituzte gure ideiak defendatzen». Luis Aliot FNko presidenteordeak eman ditu alderdiaren estrategia izan daitekeenaren lehen arrastoak:
‎Eskubideak babestu «Epaiak onartzen du Ertzaintzak hartutako erabakia arbitrarioa izan zela. Eta ondorioztatzen du, halaber, arriskua ez dugula guk sortzen, zenbait ikuslek baizik», esan dute Jaizkibel konpainiako kideek. «Arriskua guk sortzen ez dugunez, guk ez dugu segurtasun neurririk behar.
‎50 urte igaro dira eta ez da ikusten independentzia lortzeko estrategia berririk: betiko akatsak behin eta berriro; eskarmentuak ez du gurean inolako baliorik. Gernikako Akordioak indarkeriarik gabeko egoera eta normalizazio politikorako baldintza batzuk jartzen ditu:
‎Aurreko urtean, berriz, Irango abokatuen egoera salatu genuen, eskubide urraketak biltzen zituzten hainbat txosten bidalita herrialde horren enbaxadetara. Askotan, ez dituzte gure txosten horiek hartzen; ez dute onartzen gure lana, gisa ikusten dutelako. Estatuez gain, nortzuek egiten dute abokatuen jardueraren kontrako presioa?
‎Iaz, adibidez, eguraldi oso hotza izan zen probaren egunean: «Gehienok ez genituen gure helburuak lortu». Igeriketa proba gehiago ere izango dira uda honetan.
‎Hala ere, preso politikoenganako elkartasuna delitua ez dela gogorarazi dute han bildutako lagunek. «Adierazpen hori ez dugu guk soilik egiten; herri honen gehiengo askotariko eta zabal batek hainbat une eta lekutan adierazi du preso politikoenganako bere ardura eta maitasuna, bere kezka eta elkartasuna». Fernandezek behin eta berriro azaldu zuen Eleak ek babesa eman diela euskal preso politikoen alde haienganako hurbiltasuna eta elkartasuna adierazi duten pertsonei, «kolektibo horren eskubide zibil eta politikoak defendatu behar ditugulako».
‎3 Abertzale erdalzale: Behin batean, abertzalea omen den guraso erdalduna nahiko kezkatuta etorri zitzaidan, espainolez hitz egiten ez duen gure sei urteko semearekin elkar ulertzeko zailtasunak zituela eta ea ez genion inoiz erakutsi behar galdezka... 4 Ozukidetxa (Osakidetzaren erdal aldaera):
2013
‎Liburuan azaltzen duenez, azken batean, etxean daukagun lekuak mugatuko du baratzea egiteko modua: «Hasteko, bi edukiontzirekin nahikoa izan daiteke, nahiz eta etxeko balkoian egiten dugunarekin ez dugu gure barazkien beharra asebeteko». Arinen ustez, ez da beldurrik izan behar kale egiteari, norbere esperientziatik ikastea da garrantzitsuena.
‎«Alde handia dago jatorrizko taldea gizonezkoen Lehen Mailan dugunon eta gainontzekoen artean. Azken horiek beraiek sortzen dituzten irabazietatik bizi dira, eta ez dute guk izan dezakegun babesik», esan du Fuentesek. Bi final geratzen zaizkio Athletici, hamarkada oparoa borobiltzeko.
‎«Jaizkibel konpainiak ez dio helduko zuk botatako amuari. Ez zuk, ez beste inork ez gaitu gure helburutik aldenduko». Aldarrikapen argia egin du Jaizkibelek:
‎Horretan gaude, desobedientzia gure herri eta auzoetan errotzeko lanean ari gara, baina ez gara ausartzen oraingoz epemugarik jartzera. Oraingoz, pausoka goaz aurrera, eta epemuga ez dugu guk geuk jarriko, lehen aipatutakoak burutzen diren heinean bukatu da gure ezkutatze hau. Elkartasuna ez ezik, ehunka herritarrek zuekiko konpromisoa adierazi dute.
‎Lizentzia guztiak gaztelerazko irratientzako izan ez zitezen lanean jarri ziren orduan. «Euskara hutsezko irrati proiektu bat aurkeztu genuen, ikusi genuelako Gasteizen inork ez zuela guk adina erraztasunik irrati bat hutsetik sortzeko. Gure erantzukizuntzat hartu genuen».
2014
‎Gure askatasuna ez da bozkatzen. Inork ez du gu mendean hartzeko eskubiderik, gu baino gehiago izan arren. Arrazoiak, besterik ezean, ez gaitu aske egingo, baina arrazoiari uko eginda, ezinezkoa izango da.
‎Guk ez dugu debekatzen korrika egitea, baina jendea oinez joatera animatzen dugu, paisaiaz eta kulturaz gozatzeko. Gure ibilaldian, korrika egiten dutenak oso gutxi dira oraingoz, eta ez dute gure lana oztopatzen; oinez doan talde herrikoia da oraindik nagusi», esan du. EMFren zirkuituko araudiaren arabera, ordea, iraupen luzeko ibilaldietan gutxieneko eta gehieneko denbora mugak errespetatu behar dituzte mendizaleek, eta horiek errespetarazi antolatzaileek.
‎Behar izanik ez bada, ziurrenik, erabileraren presentzia ere urritu egingo da, beraz, behartzetik letorke hizkuntzaren salbamena. Baina ardura gehiago hartzekoa da, ez erdaldunek bizi ez dutena gure kultura, baizik eta euskaldungoaren gehiengoa ere ez dela gure kulturara hurbiltzen, beraz, ez duela berau gozatzen. Bada zer eztabaidatu eta zer aztertu hemen, zeren eskaintzen dugun honek edo eskaintzeko erak erakargarritasun falta nabarmen bat du ziurren.
‎euskal hirietan eta herrietan ere, kanpoko ekintzei tarte gehiago ematen diegu bertakoei baino. Esan beharrean nago Euskal Herrian kultura programatzaile gehientsuek euskal kulturaren eta euskararen susmo izpirik ere ez dutela, ez dutela gurea ez sentitzen ez bizitzen, eta senti eta bizi ez duenak zer du ba eskainiko! Joxe Manuel Odriozolaren hitzak ere, benetan esanguratsuak:
2016
‎Gure bizitzaren arlo asko teknologia horien esku egongo dira eta denak edo gehienak behintzat enpresa pribatuek gidatuak izaten jarraituko dute.Arloan egiten den ikerketa publiko asko eremu pribatuak erakartzen du, ezezaguna da edo baliabiderik gabe ez du emaitzarik izaten. Egoera nahiko larria da, benetan irekia eta publikoa den horrelako ekimenik sortzen ez badugu gure etorkizuna enpresa horien esku egongo da, etorkizuna bera sortu, moldatu eta erabakitzeraino.Batzuek pentsatuko dute orain ere horrela dela eta arrazoirik ez dutela ez dut esango, baina datorrena askoz ere larriagoa da. Gizakiok gure izaera ahaztu ez dugula gogoratzeko garaiak izango dira, ahazteko arriskua ere badago eta.
‎Mesut Uyarrek adierazi zuen kurdu guztiak «anai arrebak» direla eta prest daudela bizia emateko: «Ocalan askatu arte ez dugu gure borrokan etsiko».Kaleetan hainbat gorpu daude, setio egoera dagoela aintzat hartuta, senideek ezin baitituzte jaso, eta, hori dela eta, hainbat hildakoren senideak greba egiten ari dira urte hasieratik gorpuak eskatuz, tartean haurren gorpuak.Faysal Sariyildiz HDPko parlamentariak egoeraren berri eman du eskutitz baten bidez: «Taybet Inan 55 urteko emakumea eta 11 seme alaben ama kalearen erdian hil zuten, eta haren gorpua zazpi egunez egon zen hantxe, gorputegira eraman ahal izan zuten arte».Sariyildizek mutiko baten kontakizuna ere jasotzen du.
‎«Guardia Zibilak modu basatian eta inpunitate osoz torturatu gintuen. Eta hori ez dugu guk bakarrik esaten, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak eta CPT Torturaren Prebentziorako Batzordeak ere hala salatu dute».«Salbuespen legedia» indargabetzeko ez ezik, urteetan egindakoa aitortzeko ere eskatu diote Espainiako Estatuari: «Euskal Herriko militante independentisten aurka tortura modu sistematikoan erabili du.
‎ausardia eta adorea izan ditugu, eta harro gaude. Askok ez zuten gure aldeko usterik, baina batasunak asko lagundu digu». Izan ere, Manpower Group Solutions enpresa multinazional «boteretsuko» langileak dira, eta Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatutako patronatuarekin negoziatu behar izan dute.
‎«Amarekin elkartu, eta alde egiteko ordua iritsi zela erabaki genuen».Gazteak ezin hobeki gogoratzen du maletak egin eta gau ilun batean jaioterriari agur esan zion eguna. «Reemek pasabide guztiak agortu zituen guretzat bisa bat lortzeko, baina Alemaniako enbaxadak ez zuen gure eskaera onartu». Fahd eta haren ama iragan otsailean iritsi ziren Ankarara.
‎Ekainaren hasieran, Nafarroako Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen 123 kontratu behin betiko eteteko espedienteak ez zuela arrazoirik eta kaleratzeak bidegabeak direla. «Hala ere, ez zituen gure itxaropenak bete, ez baitu 101 kaleratuak berriz hartzeko agintzen, ezta egiteko dauden 22 kaleratzeak bertan behera uzten ere», azaldu zuen Alvarezek. Horregatik, Auzitegi Gorenera jo dute espedientea baliogabetu dezala eskatzeko.
‎Mamu berri batek zeharkatzen du Europa, eta ez da preseski komunismoarena. «Herritarrek jada ez dute gure hizkuntza ulertzen», onartu zuen atzo Manuel Valls Frantziako lehen ministroak Berlinen. Eskuin muturraren gorakadarekin, «Europa», batasunaren aurpegiek nahi zuten hura, «hil» egin daitekeela ohartarazi du.
2017
‎Obulu eta esperma emaileek ere jasotzen dituzte konpentsazioak arriskuaren arabera. Baina kopurua ez genuke guk zehaztuko, legeak baizik, organo emaileen kasuan bezala.Zein funtzio bete behar lukete agentziek. Kendu genituzke. Gurasooi dirua kobratzen digute eta probetxu ateratzen dute.
‎Jendea etorriko da, ez duelako beste irtenbiderik ikusten bere herrian. Eta arazoa ez dugu guk soilik; Europa osoaren arazoa da. Areagotu egingo da, gainera.
2018
‎norbanakoaren eta herri baten identitatea ukatzen du. Ez du erakundearen lerro estrategikoekin bat egiten, ez du gure jarduera arautzen duen kode deontologikoa errespetatzen, gure izaera zein irudi korporatiboari kalte egiten die eta ez du legea betetzen. Horrez gain, euskaldunontzat iraingarria izan daiteke.Gauzak horrela, paziente bezala, herritar bezala, baina batez ere mediku bezala, ikastaro hau bertan behera uztea eskatzen diot Osakidetzako zuzendaritzari.
‎Hogei urtekoak ez baitu buruan bere azken egunak nola pasatuko ote dituen; berrogeikoari ere apenas otuko zaion pentsamendu hori; laurogeiko askorentzat, ordea, zahar etxe hitzak beste adiera bat hartzen du.Iriondok eta Tabernak taburik gabe ekin diote gaiari: «Guk zaindu ditugu gurasoak, baina gure seme alabek ez gaituzte gu zainduko, ez baitute betarik horretarako; lan egin behar dute. Argi dago gutako asko zahar etxeetara joango garela azkenean, eta horretarako ere behar bezalako pentsioak behar dira».
‎Muñozen ustetan, kontsumo eta bizimodu ohitura aldaketa handiak izan dira azken urteetan, eta horietara egokitzen jakin behar da. «Batetik, egungo gazteen profila oso bestelakoa da, ez dituzte gure motibazio berberak. Pantailetan eta sare sozialetan idatzi eta irakurtzen dute, eta erdaraz egiten dute; arretaren negozio bat sortu da, eta aisialdi ia guztia horretara bideratua dago».
2020
‎Haiek argi dute ez genuela gure onena eman. Haien entrenatzaileak berak nabarmendu zuen partida amaitu zenean ez genuela gure maila eman, ez ginela %100ean Bidasoa izan, eta ziur zela gure pistan hobeto ariko ginela. Ez dira fidatzen.
‎Guk maiatzean eskatu genuen gauza bera aldarrikatzen jarraitzen dugu, inposizioaren bidea ixtea eta adostasunerako atea zabaltzea. Izan ere, nahi duten guztia nahi duten moduan inposatzeko, ez dute gure beharrik, eta ez diogu jarrera horri inolako zilegitasunik emango gure presentziarekin. Argi dago EAJk eta PSEk erabiltzen duten politika beraien interesak babesteko marketin hutsa dela.
‎Herritarron boza ez du entzuten: ez du gurekin eztabaidatu nahi», salatu zuen Julien Delion CGTko sindikatukideak.
2021
‎Inork ez du guk baino gogo handiagorik oroitzapen ekitaldi hauek buka daitezen, edo, helburuak erdietsita, bestelako esanahia izan dezaten. Gustatuko litzaiguke testu-liburuek gertatu zena eta zergatik gertatu zen biltzea; sanferminetako historiak entzierroetako tapoi eta hildakoez hitz egiteaz gain, 1978ko gertaeretan jazotakoez ere mintzatzea; krimen haren erantzuleak aulkian eseri eta publikoki epaituak izatea; gobernu zentrala Iruñeko eta Nafarroako populaziori zuzentzea haren erantzukizuna aitortuz eta gertatutakoarengatik barkamena eskatuz...
‎Garciak ere nabarmendu du elkarteak emandako laguntza «aukera handia» izan dela; besteak beste, herrialdean preso egon ostean «etiketak» jartzen dizkietelako. «Kontzeptu txarra du gizarteak, eta ez dute guregan eta gure gaitasunetan sinesten; bakarrik ere egin genuke aurrera, baina bidea zailagoa izango litzateke, eta, beraz, esperientzia honek pertsona giza hazten lagundu digu».
‎29 Gero, ezin izan zioten Errusiari irabazi: 31 «Hungariaren aurka ez genuen gure maila eman», onartu zuen Penak. Ez zegoen gustura bere lanarekin:
‎oso indartsu atera ziren, eta markagailuan alde handiagoa lortu bazuten ere, errugbi maila altuagoa ikusi zen. Guk ez genuen gure partida onena jokatu; ea finalerdietan itxura ona eman eta beste emaitza bat lortzen dugun.
‎Duela lau urte Espainiako Estatuari emandako erantzuna da horietako bat: «Kontziente izan behar dugu gizartearen zati batek ez zuela gure erantzuna guztiz zilegizkotzat jo». Horregatik, eskua luzatu zien atzo «beren burua baztertuta ikusi ahal izan zuten guztiei», azaldu zuenez, helburua «denak barne hartuko dituen etorkizun bat» sortzea baita.
‎Ez, eta eskerrak. Ez gara hegemonikoak, oraindik bi korsikarretik batek ez duelako gure alde bozkatzen, eta hori ongi iruditzen zait, nahiago baitut hori gertatzea hiru laurdena gure alde agertzea baino. Harrigarria iduri lezake, baina ni egiazko demokrazia baten aldekoa naiz.
‎Hamasei afiliatu babesten ari da sindikatu abertzalea prozedura horretan. «Adar sindikala sortu genuen Glovoren barruan, eta langileek kontratua lortu eta gero, enpresak beste biderik ez duenean gurekin negoziatzea baino, lan itun baten bila hasiko gara». Rider en legeak ez baitu zehazten zein sektoretako langileak luketen plataforma digitaletako banatzaileek.
‎Orain, aspaldi ez bezalako mugimendua sortu da, Netflix Euskaraz en sinadura bilketa, esaterako. Horrek, berak bakarrik, ez ditu gure pantailak euskaldunduko, baina hori gabe, herritarrok aisialdia euskaraz izateko borondatea dela adierazi ezean, inork ez du gugatik egingo. Gure esku ere badago tren hau ez galtzea, hurrengo belaunaldientzat euskara ez dadin izan pantailetan guztiz arrotza zaien hizkuntza bat.
2022
‎Eta argi utzi dute agortuta dagoela «historian zehar pilatutako arazoei» aurre egiteko erabili izan den «hitzarmenen bidea». «Hitzarmen horiek ez dituzte gure premia guztiak betetzen, eta, horrenbestez, ezin dira behin eta berriz luzatu», ohartarazi dute.
‎Emakumeek zaintza lanak egin ezin dituztenetan sentitzen duten erruduntasunari ere erreparatu dio Legarretak: «Haurren zaintzan, batez ere, erru sentimendu hori azaleratzen da, eta, gure senitarteko bat zaharren egoitzara eramaten dugunean ere, esaterako, errudun sentitzen gara zaintza lan hori ez dugulako gure gain hartzen».
‎Gogorra izan zen borroka hura: batzuek ez zuten gainditu oposizioa, eta ez zuten gure ikuspegi bera. Batzuek oraindik ez digute barkatu hori.
‎Horrez gain, bertan ematen den hezkuntza emozionala, belaunaldi arteko kultur transmisioa, gaixotasun mentalen prebentzioa zein inklusio lana, ez dugu eraginkortasun berarekin egiten ikastetxeko lau horma zurrunen artean. Ez, behintzat, aldaketa kualitatibo sakonak egiten ez baditugu gure hezkuntza sistemetan. «Ni Gaztetxeak salbatu ninduen», esan zuen batxilergoan 9 suspentso atera eta «ikasle txarren» estigma poltsa horretan sailkatutako lagun batek.
‎«Ikusgai izateak modua ematen digu gizarteak guri buruz pentsatzen duena aldatzeko, zeren, orain gutxi arte, argazkilari zis aren begirada baizik ez baitzuten eskura, psikologoarena, psikiatrarena, edo polizia artxiboena», zehaztu du Correak. «Artxibo honen bidez, guk dakigun bezala kontatzen dugu dena, gure bizipenen bidez; ez ditu gure partez beste inork kontatzen gure istorioak, orain arte gertatu den bezala. Izan ere, lehen, prentsak zeukan gutaz hitz egiteko baimena.
‎«Okerrik ezean, Kanadari erraz irabazi genioke: ez dute guk bezain talde sendoa. Baina Ameriketako Estatu Batuak kanpoan utzi dituzte, eta gauzak ondo egin dituztelako izan da hori».
‎«Argi dugu gure irakaskuntza eredua zein den. Horrelako jokabideekin oldartzen zaizkigu, baina ez ditugu gure praktikak aldatuko».
‎nora doa mundua, arazo bat naiz, zertan gabiltza... Baina, era berean, askotan ez dugu gure plazera alboratzen, eta, nire kasuan, pentsatzen ari nintzen Tahitin zer ondo pasatuko nuen, hegazkinean zer pelikula ikusiko nuen...
‎Hausnarketa garaian murgiltzekoak gara datorren urtean; Topagunearen datorren hamarkadarako estrategia nagusia erabakiko dugu mugimenduaren 2023ko III. Kongresuan. Hausnarketa lana ez dugu guk bakarrik egingo, etorri berriekin egingo dugu, gazteekin, herri mugimenduekin, lan munduko eragileekin, erakundeekin, kulturgintzako lagunekin, baita erakundeekin ere. Elkarren beharrak entzun eta estrategiak elkarrekin adostuko ditugu guretzat laborategi kutsua izango duen elkarrizketa prozesu honetan.
‎Egoerak arrastoa uzten du diagnostikoetan, besteak beste, Alzugaraik bere kontsultan igarri duenez. «Askotan, oso diagnostiko bitxiak aurkitzen ditut, eta uste dut dela emagin eta ginekologo batzuek ez dutelako gure anatomia ondo ezagutzen». Harrigarria dirudi, baina fisioterapeutak ulertzen du, hein batean.
2023
‎gero eta kontrolatuago nahi dugun mundu hori gero eta arriskutsuagoa egiten zaigu. Ez badugu menderatzen, ez badugu gure esku jartzen, sekula baino kontrolaezinagoa dela pertzibitzen dugu, etsai beldurgarria bilakatzen da. Horra hor erabateko menderatzearen txanponaren beste aldea:
‎Guztiz ulergarria. Gu ikusi nahi gaituzte, eta eskertzekoa da, baina ez dute gurekin egotea plan bakar. Badirudi, esaten dit bikotekideak, bahitu nahi ditugula bestela.
‎Eskuetan tigre bat neukan, eta hari eskainia arreta, Xebastianen hitzak entzun nituenean: «Hi, Antonio, hauek ez dituk gure nobiyuk!».
‎Deialdi bat baino gehiago zen, ordea, eta halako batean konturatu ziren: «Hi, aizan, hau ez dun gure manifestazioa!».
‎Edo Cathy McMorris Rodgers batzordeko buruak: «Gaur seguruenik hemen esango duzu Tiktokek ez duela gure seme alaben aurka ezer egiten, eta Alderdi Komunistarekin duzun lotura mitoa besterik ez dela. Ez dugu sinesten».
‎Horraino iritsi ginen, eta hori da, hain justu, Nikaraguan gertatu zena. Kalera atera ginen, eta erregimenak ez zuen gure haserrea ulertu; are, eraso egin ziotela sentitu zuen, eta Ortegaren gobernuak politika zapaltzailea erabiliz erantzun zuen. Hirurehun pertsonatik gora hil zituen, baita mila gazte baino gehiago espetxeratu ere.
‎Nostalgiaren tranpa hori agian ez dugu guk zahartuko garenean. Klima aldaketak beharbada iragan euritsua ekarraraziko digu.
‎Zer familia eredu du buruan, kide batzuk bazterrean uzten dituen familia eredua? Zergatik ez du gure alde egin, zergatik ez da gurekin harremanetan jarri, egoera nola konpon daitekeen aztertzeko. Zergatik ez digu laguntzen?
‎Ez dugu gatazka sortu nahi irudi batengatik, baina kontua da denak zirela emakumeen irudiak. Kanpainen mezua ez genuke guk jaso, ez baikara gu erasotzaileak. Halako mezuen bidez, kontuz ibili behar dugula esaten digute.
‎Hauteskundeetan bakoitzak bere soslaia nabarmendu nahi izaten du. Guk gure estiloa daukagu, eta ez ditugu gure iritziak aldatzen hauteskundeen arabera; gure jokabideak ez dituzte baldintzatzen hauteskundeek. Gipuzkoako Foru Aldundiak lan eskaintza publikoak egin izan dituenean, Gobernu Kontseiluak onartu ditu, eta alderdi guztien babesarekin.
‎Krisia besterik ezagutu ez duen belaunaldia gara, belaunaldi krisian bete betean murgilduta dagoena. Horren adibideak besterik ez ditugu gure inguruan, ikasgelara sartzen garenetik ogia erostera goazeneraino. Ortzi muga egonkorrak eraikitzeko aukerak ezabatzen dizkigute eta bizi baldintza prekarioetara kondenatu gaituzte.
‎Bertzela, azokak ez luke zentzurik izanen. Finean, elkarren osagarri gara, eta nik ez dudana ondokoak izanen du, eta alderantziz, bertze batek ez duena guk izanen dugu. Horrek denak aberasten gaitu.
‎' Hain zuzen ere, handik ikusiko duzue nolako izaki arraroak, bereziak, nardagarriak eta infra gizonezkoak diren juduak'. Eman dezagun, maila horretako intelektual gogo zorrotzekin ez dugula guk eztabaida askotan garaile ateratzeko itxurarik.»
‎Hori ondo egiteko gai bagina, psikologoek lan gutxiago izango lukete, eta harreman enpatikoagoak eta eramanerrazagoak eraikiko genituzke. Antsietateak ez luke gure ongizatea hainbestetan zigortuko ezezkoa elkarbizitza osasuntsu baten parte dela sinetsiko bagenu. Ziur nago umetatik ezezko bidez mugak jartzen asmatuko bagenu, bizitza asko salbatuko genituzkeela.
‎Guk ausartzen naiz gure gu-aren izenean esatera— ametitzen dugu haren gu-a (nork ez du onartzen Espainia badenik?), eta hark beste horrenbeste egin dezan nahi, espero, exijitzen dugu: onar dezan bagarela eta izaten jarraitu nahi dugula; hark, aldiz, ez du gure gu rik ametitzen.
‎Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak, besteak beste, horretan parte hartu du, eta Israelgo Gobernuari ohartarazi dio «bukaerara arte» eutsiko diotela. «Inoiz ez dugu alde egingo; inoiz ez ditugu gure lurrak utziko».
‎Berri honek ez gaitu ezustean harrapatu, noski, jakinarazi baitugu guk hamaika aldiz ez dela bideragarria ziurtatzea doakotasuna eta laikotasuna, beren identitatea errespetatzea ezinbesteko den ikastetxeen kasuan adibidez; izan ere, beren izate propioa baita, desberdintzea edota ebanjelizatzea, hurrenez hurren. Hori, ordea, ez dugu guk bakarrik esaten, hezkuntza itunei buruzko araudia onartzen duen dekretua (293/ 87) berrogei urte luzez ez bete izana bada berme nahikoa hori esan ahal izateko, eta era berean, orain gutxi gogorarazi digu hezkuntza batzordean ikuskaritzako kide batek: gaur egun, ez dago kontrol mekanismorik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia