Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 107

2000
‎—Bai, originala delako izan daitekek, horixe pentsatu diat nihaurk ere hatsarrean, nahiz eta gero eta gutiago sinesten dudan: izan ere, jende originalak eta bere gisakoak ez dik berdinetik berdinerat egiten, baina berdinetik hoberat, eta hori ez duk gure zozoaren kasua, zeren habiak egin baititu, bata bertzearen gainean, toki berdintsuetan; gero, jostalaria izan zitekeela pentsatu diat, baina habia, hegazti batentzat, den gauzarik seriosena duk, eta serios denarekin ez zagok josteta egiterik; eta, orduan, bertze zerbait bururatu zaidak —eta, hatza luzatzen zuela, erran zidan—: ez al haiz konturatzen, bada, ezen mailen arteko leihoak —edo errektanguluak, hobeki— berdinak direla, eta, berdinak direlako, zozoak ez dituela, beharbada, bereizi, ergela delako?
2003
‎Esan nahi nioke zorigaiztoko herri honetan taumaturgoak izan behar dugula oraindik ere, ezin ulertzearen amildegian erori nahi ez badugu. Beren aberri txiki eta saminduaren defendatzaile sentitzen direnei baldintzabako errendizioa eskatzen dienak ez baitu gure tragedia ulertzen eta, larriago dena, luzatu egiten du. Defendatzaile horiek oker badabiltza ere.
2004
‎Zubiaren euskal alderdira abiatzeko eta hau igarotzeko daukaten ustezko debekuak arrazoi sinple bat dauka oinarri oinarrian: zubiaz edo mugaz bestaldeko hizkuntzan eta kulturan beren kabuz bizitzeko ez gaituztela gu ezertarako behar, beregain den herria baita erdal komunitatea, euskaldungoa haren mirabe besterik ez den bitartean. Haren azpitaldea.
‎Euskal Herriari gagozkiola, esate baterako, korrejidoreen gorrotoa ez da atzokoa!! Baiña 1794 arte ez dute gure etsaiek aukerarik izan gure herria egiazki arroztutzen eta erdalduntzen abiatzeko; eta horregatik ez dute egin. Bertako haundikiek gogoz lagundu dute huntan, ez da dudarik, edozein koloniatan bezelaxe.
‎Euskaldunok ez dugu españerazko" z" hotsa erabiltzen (nahiz" z" idatzi guk ere). Españolek, aldiz, ez dute gure" tz" ematen; eta frantsesek erabiltzen duten" r" mota (edo berdiña ez dan inglesena) ez dugu ez guk eta ez españolek erabiltzen. Hizkuntza batetik bestera, horrela, hizkien edo hotsen sorta aldatu egiten da.
2005
‎Ebakuntza ez duk arrakastatsua izan eta gure aldetik ez zagok aurrera jarraitzerik. Orain ez duk gure gaixoa, kito.
‎Negar haiek nondik zetozen eta zer gertatzen zen galdetu nahi zigun. Ordurako bazekien, ordea, ez zuela gugandik laguntzarik jasoko, eta, maletina mahai gainean utzita, gela erdirantz egin zuen, negarraren jatorria harrapatu nahian.
2006
‎Ez baitziren sorrak, behin baino gehiagotan urratu izanen genuen Domingoren eta Estefaniaren loa. Inoiz ez zituzten gure jostetak moztarazi, ezta biharamunean kargu hartu ere. Nola borreroaren haurretako istorioetan Iratiko gizotsoa gizontzen zen egun berriarekin, hala Nabarrenkoxen gaueko amoranteak anai arreba bilakatzen eguzkia nagusitzean.
2007
‎Yolik ez zuen gure lagun taldea hondatu, baina hala ere, goraxeago esan berri dut gauza guztiak amaitzen direla noizbait; eta guztiz amaitzen ez direnak ere aldatu egiten dira beti.
‎gizakia gorputza eta arima dela, etab. Berak ez du ariman sinesten. Berriro irakurlearen harriduraz, ordea, hiru maila haiek Heidegger-ek ez ditu guk esan dugun modu horretan izendatzen, materia, animalia eta arrazoimena, ezpada: gorputza, arima eta izpiritua! 886 Irakurleak batere maite ez duen terminologia da horixe:
‎Jende zaharrak bai, jende zaharrak asko begiratzen du leihotik. Askotan, edozein etxetako errezelen atzean amona baten begiak egoten dira ezkutatuta, baina guk ez dugu ohiturarik; errezelek ez dituzte gure begi gosetiak estaltzen; alderantziz, gure intimitatea babesten bide dute besteen begi kuxkuxeroetatik. Adinak, antza, bizitzari begira jartzen gaitu gortina loratuen atzetik.
‎Ez, guk ez genuen gure etxearen argazkirik (horrek biziki harritu zituen gure lagun berriak), ezta gure seme alabena ere, ezta gure txakur, katu edo dortokarena ere. Izan ere, ez genuen halakorik.
‎Institutuko gehienak biltzen ginen ostiral goizeko manifestaldi horietan, baita beste institutuetatik etorritako jende andana ere, baina ez konbikzioz, esango nuke: letra larriz idazten diren hitz horiek balio estetikoa baino ez baitzuten guretzat artean, abestietan zein pintadetan oso ondo geratzen zirenak. Gehienentzat piper egiteko aukera aparta zen hura, Historia eta Lengua pikutara bidaltzeko, albokoekin anaitzeko, abesteko, oihu egiteko, kaleak geureganatzeko, gazte eta errebelde sentitzeko.
2008
‎–Eta gehien gehienek uko egiten diote barne ehundura osatzeko ezinbestekoa zen euren lan intimoari: ez dute euskara ezagutzen, ez dute ikasi nahi, ez dute libururik eta egunkaririk irakurtzen, ez dute gure kantaririk ezagutzen, ez dakite gure eskultore bakar baten izenik, analfabeto aldra itsusi batek hartu du barne oihala osatu behar lukeen eremu aberatsa?.
‎–Gauza bat da esatea eta bestea bizitzea. Guk ez genuen gure senarrekin gauza asko bizitzen, bata itsasoan egoten zen eta bestea lehorrean. Gauzak kontatzen genizkion elkarri.
2009
‎Adiós muchachos. Hiru edo lau ahotsetara. Abestian bezala, gure gorputz gaixoek ez zuten guri eusteko kemenik etxerako bideari ekin genionean. Ateri zegoen.
‎–Apaizak eta gotzainak ez dituk gutakoak izango, aita santua ere ez, bistan duk, baina Galileakoa gutakoa zuan, garai hartako bertsioan, jakina?
‎–Ene anaia, ez geunden bakarrik baina bai bertzeen belarrietatik urrun?, inoiz ez duk gure aitaren istorioa aditu?
‎Slavoj Zizek filosofo esloveniarrak azpimarratu izan du politikan hartzera inor ausartzen ez den erabakiak, erabakirik zailenak, inertzia gaiztoak iraultzen dituztenak, egoera jakin bat zinez aldatzen dutenak, ez dituela gurean nagusi den ezker txepelak hartzen, baizik eskuinak: De Gaullek aldarrikatu zuen Aljeriaren independentzia, Nixonek berreskuratu zituen Txinarekiko harremanak, eta abar gizen bat.
‎–Apaizak eta gotzainak ez dituk gutakoak izango, aita santua ere ez, bistan duk, baina Galileakoa gutakoa zuan, garai hartako bertsioan, jakina...
2010
‎ezta Teofilo Mariarena ere, derradan bide batez; edo, zehazte bidean jarriz, derradan haien umorea, Regina eneko boterearen nolabaiteko ikur ziren heinean, zurruna zela, haiek, definizioz, beraientzat baitzituzten txantxak eta beraientzat edonori iseka egiteko eskubidea, besteon ukoa zekarrena, ezinbestean: horregatik ez zituzten guk jaurtitako gezi bakanak, kontraumorearen geziak, bestela esanda, onartzen, edo oso baldintza berezietan onartzen zituzten; haiek, edo halakoak zirelako edo nagusien paperean aritu behar izaten zutelako, zurrunak ziren, bai, eta zurruntasunak kutsatzen zizkien gaitasun eta nolakotasun guztiak, baita umorea egiteko modua ere?
‎Presidenteek, epaileek eta mundu osoan diren jakintsu guztiek ez al digute esaten, ordea, libre izateko jaio ginela mundu honetara?? Mugarik ez baitu gure hipokrisiak, zinez diotsut?! Eta, hala ere, berandu gabe hartu du gizarte honek eutanasia gai atzeraezintzat, ikusiko duzu.
‎DISEINU SAILEAN lan egiten zuen berak. Ez duzu ezagutzen, dagoeneko ez du gurean lan egiten, baina utz iezadazu izena isilpean gordetzen, bila jardunez gero erraz deskubrituko duzula susmatzen dudan arren. Deitu diezaiodan H., soinu mutuaren hizkia.
‎" Ez dizut eskatzen zure emaztea uzteko. Nik ere neure familia daukat, senarra eta alaba, eta ez dut gure etxeko giroa apurtu nahi" esan nion, bestelako asmoak nituela pentsatu baldin bazuen lasai zedin, eta berarekin, bere ondoan zer bilatu nahi nuen azaldu nion: gozotasun bat, afektua, norbait zutaz akordatzen dela jakitea; lagun bat, laguntzeko eta hitz egiteko prest egongo dena; ilusio bat, begietako txinpartak piztuko zizkidana.
‎Presidenteek, epaileek eta mundu osoan diren jakintsu guztiek ez al digute esaten, ordea, libre izateko jaio ginela mundu honetara...? Mugarik ez baitu gure hipokrisiak, zinez diotsut...! Eta, hala ere, berandu gabe hartu du gizarte honek eutanasia gai atzeraezintzat, ikusiko duzu.
‎Umorea ez baitzen ez aitaren eta ez don Anizetoren bertutea... ezta Teofilo Mariarena ere, derradan bide batez; edo, zehazte bidean jarriz, derradan haien umorea, Regina eneko boterearen nolabaiteko ikur ziren heinean, zurruna zela, haiek, definizioz, beraientzat baitzituzten txantxak eta beraientzat edonori iseka egiteko eskubidea, besteon ukoa zekarrena, ezinbestean: horregatik ez zituzten guk jaurtitako gezi bakanak —kontraumorearen geziak, bestela esanda— onartzen, edo oso baldintza berezietan onartzen zituzten; haiek, edo halakoak zirelako edo nagusien paperean aritu behar izaten zutelako, zurrunak ziren, bai, eta zurruntasunak kutsatzen zizkien gaitasun eta nolakotasun guztiak, baita umorea egiteko modua ere... horregatik ziren zakarrak eta traketsak, nik ust...
2011
‎Jakin ezazu, azkenik, zure portaeraren araberakoa izanen dela gurea ere: ongi portatzen bazara, ez duzu gure kexarik izanen; baina gaizki portatzen bazara, zin degizut are gogorragoak eginen zaizkizula giltzapean egin behar dituzun urteak?
‎Don Erasmo ez zen, maisuen artean, gogorretakoa: erran nahi baita ez zuela gure laguna erregelaz ez buruan ez hatz puntetan astindu, baina ongi berotu zizkion ipur-masailak?
‎Orduan konprenitu nuen agian betirako utzi behar genituela gure etxaldeko leku zaharrak, horma haietako arraildura eta aihenbelarrak. Eta harrezkero inork ez zituela gure baratzeko okaranak bilduko eta hantxe geratuko zirela, laster goxoak eta beteak arbola gainean, bihotz urkatuak legez, usteldu arte zintzilik.
‎–Belea ez duk gurea, Martin, esaten du amak.
‎Utzidazu, beraz, gure aitak maiz oroitzen duen istorio bat kontatzen, osaba. Zuk ez duzu gure aita ezagutzen, baina bera Bilbon eta zu Plentzian, biok sortu zineten Euskal Herrian, haizeak aro berri bat zetorrela xuxurlatzen zuen sasoian. Antzekoak dituzue adina, jatorri soziala eta zapaten kolorea.
‎Erregaliza janez gindoazenetan ere sentsazio horixe izaten genuen, hura guztia dekoratu abandonatu bat zela, ez genuela gu ez ginen inor ikusiko. Vieux Boucauko lakuari buelta emanez egiten genituen ibilaldietan harritu egiten ginen ileurdin bat ikusten genuenean taktelezko txandalaz eta biseraz, pertsiana itxidun maketa hartan gizakiak lekuz kanpo baleude bezala:
‎Baina ez zen horrela izan. UNEDen matrikulatu zen irakasle eskolan, eta gureak, konpromiso hitza sekula aipatzen ez genuen gure harremanak, berean jarraitu zuen. Erlijio eskolak emateari utzi nahi zion, dirua behar zuen ordea; lana uzten bazuen gurasoen etxean bizitzen jarri luke, beste lan bat lortu arte behintzat, eta ez zuen horrelakorik nahi, ez ama gorroto zuelako, ezpada azalpenak eman lituzkeelako, eta hori, munduan beste edozer baino gehiago gorroto zuen, duintasuna galtzea bezalakoa izango litzateke beretzat.
2012
‎Izebak burua kulunkatu zuen, sinesgaitz, eta nik besoa estutu nion. Izebak ez zuen gure amaren antzik. Ama ahizpa gaztea zuen, liraina, esku finekoa, eta sukaldean ez zen moldatzen.
‎Zinez, ez dago erantzunik. Bi egoera baino ez ditu gure gogoak: galderaz beterik dagoena, eta galderaz hutsik datzana.
‎Branchiostoma generoko animaliei anfioxo deitzen zaie beste izen batez, eta animalia harrigarriak dira benetan. Ez dute odolik, edo, hobeto esanda, ez dute guk ezagutzen dugun odol gorririk, ez baitute hemoglobinarik. Marea lasaietako leku hondartsuetan eta ibaien bokaletan bizi dira, itsaso epel eta tropikaletan.
2013
‎onak eta gaiztoak. Eta gaiztoek ez dute gure onik merezi, hura esan ahala, baina, aitak deserosotasun keinu bat egin, eta honela jarraitu zuen Eduardok?: Baina nik ezagutzen zaitut, aita, eta badakit esplikazioren bat izango dela, seguru baietz?
‎–erran zion Omar are haserreagotu batek; eta, Abdel Haqqengana jiratzen zela, jarraitu zuen?: Tahiarena, baina, ez duk guk miresten dugun dantza modua? –eta, begirada zorrozten zuela, oroimenetik ihes egindako pentsamendu baten ehizan balebil bezala, gehitu zuen?:
‎onak eta gaiztoak. Eta gaiztoek ez dute gure onik merezi –hura esan ahala, baina, aitak deserosotasun keinu bat egin, eta honela jarraitu zuen Eduardok–: Baina nik ezagutzen zaitut, aita, eta badakit esplikazioren bat izango dela, seguru baietz...
‎–erran zion Omar are haserreagotu batek; eta, Abdel Haqqengana jiratzen zela, jarraitu zuen–: Tahiarena, baina, ez duk guk miresten dugun dantza modua... –eta, begirada zorrozten zuela, oroimenetik ihes egindako pentsamendu baten ehizan balebil bezala, gehitu zuen–:
2014
‎Gainera, liburuak ez zuen gure bizitza zehatz mehatz deskribatzen, haren bertsio pittin bat ezberdina baizik, eta horrek nire interesa piztu zuen. Bigarren orrialdean deskubritu nuen bezala, nobelan seme alabak genituen, bi, oso zaratatsuak:
‎Baina ekintzara pasatzera gindoazenean, ETAko komando bat iritsi eta aparkalekuan zegoen Guardia Zibilaren Patrola tirokatu zuen. Noski, haiek ez zuten gure asmoen berri, baina putada itzela izan zen guretzat. Izan ere, horren ondorioz, kontrol neurriak izugarri handitu zituzten guardiek, eta mugitzen zen edozein euliri adi zeuden.
‎Gainera, hori gezurtatzen zuen ezer ere ez zen gertatu; gure bizimoduan ez zen inolako aldaketarik izan. Inork ez zuen gure aurkako neurririk hartu; beraz, gu baino ez ginela kasuaren jakitun ondorioztatu genuen.
2015
‎–Ezetz ba, gizona. Zenduak ez duela gugandik ezer behar erabat edo osoro hil dadin artean. Lehentxeago ez al dizuet hori guztia esplikatu?
‎Enperadore erromatarren bizi itxaropena laburra zen, baina Heliogabalok errekor guztiak hautsi zituen: hamazortzi urte baino ez zituen gure gaztetxoak burua moztu ziotenean.
‎Sumatzen genuen bai, jende gehienari bost axola zaiola literatura, baina ikasi gabe geunden ezaxolatuen tolerantziak muga jakin batzuk dituela, hots, literaturazaleen matraka jasango dute haien bizimoduan sartzen ez den bitartean, eta pixatokiko txarteltxoak haien bizimoduan sartzen ziren nonbait, zuzen zuzenean sartu ere. Pixontzi haserretuen bakea errespetatzeko batere asmorik ez genuen guk, ordea. Gogoan dut, klase batean, Jon Baltzak eta biok protestazko manifestu aldarrikapen bat idatzi genuela, Gabriel Aresti zenaren baimenez, honelatsu zioena, gutxi gorabehera:
‎erlijioarenak, obedientziarenak, tradizioarenak... Guk sumatzen genuen balio haiek kaka zaharra zirela, ez zutela guretzat balio, nolabait ere lehengo garaiei, lehengo usteei eta jendeei lotuak zirela horiek guztiak. Balio berriak behar genituen guk, modernoak, gure garaiari egokituak, gure nortasuna eraikitzen lagunduko zigutenak, eta oposizioz jokatzen genuen horretarako:
‎besteek loturarik ikusten ez badute gugan,
‎Haziz joan nintzen, neure inguruan eta inguruarekin batera: zaldiekin eta gainontzeko animaliekin; lurrari lotuta egon arren aske diren zuhaitzekin, horiek ez baitute gure beharrizanik hazteko eta heltzeko. Horiek guztiak maitatzen eta errespetatzen irakatsi zidaten, eta, aldi berean, Wakan Tankak gu guztion gain ezarri dituen ardura eta erantzukizuna hartu nituen, guk dohain berezia eta santua baitaukagu, gainontzeko izaki guztien dohainak gainditzen dituena:
‎Gauzak lehenbailehen argitzen haste aldera, esan dezagun euskara hutsez edo euskararen nagusitasun nabarmenez idatzitako agerkariak baino ez ditugula guk euskal prentsatzat; agerkari elebidun diglosikoak, beraz, ez ditugu euskal prentsatzat, prentsa elebidun, eta, gura izanez gero, Euskal Herrian eginikotzat baizik.
2016
‎Katakume hura kanpotarra zela pentsatu nuen. Oraindik ez zuela gure katuen hizkera ikasi, baina nirekin biziz ikasiko zuela pixkanaka pixkanaka.
‎Baina, nola ukatuko, zertarako izkutatuko, itzul giro sarkor honetan, irudi batzuk datozela arrapaladan oso bereziki, eta behin eta berriz, geure barne muinetan. Ezen adiskideak horrerako bezperan hemen agurtzen ditugunok, halako batez itzultzeko esperantza ez baitugu guk galdua.
‎Salaketa hau eginez ez ditugu guk Auto Determinazioa eta Bloke Abertzalea ukatzen. Baina Bloke Abertzalea indar abertzaleek osatu behar dute definizioz.
‎–Ez du askorik hitz egiten, Donut zaintzen dabil egun osoan, eta ez du gurekin asko hitz egiten; nirekin behintzat ez, baina arropak garbi egoten dira armairuetan eta ondo jaten dugu, aita.
‎Izenik gabeko emakumea ere aspertzen hasi da, ez izenik ez izateaz, berak ez baitu gure amen omen eta atzera aurrera hauen berri; aspertzen ari da bidaiarekin: jan du mokadu bat, edan du trago bat, egin du lo kuluxka moduko bat, aldatu du bere eserlekuko jarrera bizpahiru aldiz...
‎Bi herrialdeen arteko elkartruke kulturalen onura posibleez hitz egin ostean(, hemen euskal egileen liburu gehiago irakur daitezela, eta egile euskal argentinarren liburu gehiago han?), honako hau esan baitzuen Martínez de Lezeak: . Literaturan, hori baita interesatzen zaidana, literatura argentinarra literatura argentinarra da, eta ez du gurekin zerikusirik. Ona da, baina zer ikusirik ez gurekin.
‎Edota Ernairen helburu estrategikoen artetik euskara desagertu izana. Egia da ezker abertzalean bagaudela euskarak toki handiagoa izan behar duela pentsatzen dugunon kolektiboak, baina, gaur gaurkoz oso desorganizatuak egonik, ez dugu gure irizpidea nagusitu dadin lortzen. Gure borroka da ezker abertzalean euskara zentral bihurtzea, gero gizartean zentral bihur dadin».
2017
‎–Badakit ez dela erraza, esan zion Lunari aurpegia laztanduz?. Duela gutxira arte ez duzu gure iraganaz deus jakin eta gauza gehiegi dira bat batean denak onartzeko, Luna. Koaderno horretan irakurritakoak bizitza zapuztu dizu, ulertzen dut nola sentitzen zaren.
‎Jakiteko duk, nagusi: emakume eslaboa ez duk gure greziar lukurrero horien antzekoa, amodioa tantoka saltzen dutenak, tokatzen zaiana baino gutxiago emateko zazpi ahalak egiten dituztenak eta pisuan lakatza sartzen baizik ez dakitenak. Ez, nagusi, emakume eslaboak balantzan pisu gehiago jartzen dik, bai lo egiteko, bai jateko, bai maitatzeko orduan.
‎Hau, ulertuko duzun bezala, konfiantzan esaten dizut, negozio gizon batek beste bati bezala; beste inoren beharrik ez dugu gure mahastietako mahatsa biltzeko, ezta. Eta ezagututa zure Amaren osasun delikatua, eta Hegoaldeko dama heziketa delikatukoek negozio kontuen aurrean ezinbestean sentitzen duten beldurra, eta horrelako kontuak oharkabean elkarrizketan zabaltzeko duten joera xarmangarri hori, nik esango nizuke ez hau berari batere aipatzeko.
‎...teleologiko bat, modu kontingentean baldintzatutako gure mundu esanahidun politiko eta diskurtsibotik at. Gizaki garen lehen urteetan, guk hautatu ez ditugun subjektuek (emakumeek bereziki) elikatzen eta zaintzen gaituzte eta haiek bilakatzen gaituzte erabakiak hartzeko gai diren giza norbanako, eta pentsamendu ildo doilorra da urte horiek guztiak moralki arazotsutzat jotzen dituena, zergatik eta ez dugulako guk geuk hautatzen nork, nola eta noiz elikatuko, jantziko, bainatuko, maitatuko eta zainduko gaituen. Doilortasun horren oinarrian badaude teorialari hauek aipatzen ez dituzten hainbat gauza:
‎Bien bitartean, The World, s Best Restaurants zerrenda ateratzen hasi ziren eta urteak daramatzagu hamar onenen artean. Michelinek hirugarrena ematen badigu, ondo, baina ez dugu gure bidea aldatuko hirugarren izar horrengatik?, esan zuen eta, sukaldari guztiek bezalaxe, bezeroei zor zitzaiela baieztatu zuen: –Badago jendea goizean Londresen hegazkina hartu eta beste egitekorik gabe hemen bazkaltzera etortzen dena.
‎Beraz, bitartekariak erabili genituen. Arlo teknikoan eragin zezakeen ezer ez genuen guk geuk egiten zuzenean?. Le Monde koa baino lehenago, iturri batzuek ohartarazi zieten apirilaren 8koa publiko egiten bazuten atxilotu egingo zituztela, agian.
‎Aski luke lurrazalera beste behin agertu, berrogeitamar metro ibili, Martins berarekin eraman eta atzera ere estoldetako ilunbeetan murgildu. Ideiarik ere ez zuen guk ihesbide hori ezagutzen genuela: bazekien estoldetako poliziaren patruilaldi bat gauerdiaren aurretik amaitzen zela eta hurrengoa ez zela ordubiak arte hasten; gauerdian, beraz, Martins kafetegi kaskar eta ospel batean zegoen eserita, kioskoa zuela, kafeak bata bestearen ondoan edanez.
‎Auskalo. Zena zela, Txoferrak ez zuen gu uxatzeko txakurrik, eta beldurrik gabe itzultzen ginen hara behin eta berriz. Hala ere, inork ikusiz gero berehala zabalduko zuen abisua:
‎Gero, hortik abiatuta motoaren dohainak eta bertuteak aipatzera pasatuko zen, eta hor beste askok ere hartzen genuen parte, motorren munduak ez baitzuen guretzat sekreturik. Batak ducattia defendituko zuen; besteak lambretta goraipatuko; hurrenak, berriz hondaren abantailak azalduko, laugarrenak derbyaren alde egingo eta azkenak ossaren eta montesaren arteko aldeak argituko.
‎–Eskerrik asko, on Antonio. Hiriko sukaldari horien osperik ez du gure ostatuak, baina salda ona egiteko zer behar den ondo ikasi genuen hemen ere.
‎Ez dugu kostunbrismo aurrerakoirik izan, ez dugu gure ohiturak islatu eta ohituren alde txarrei buruz ironizatuko zuen joerarik ezagutu. Gure kostunbrismoak ez du errealitatea islatuy eder ustez mozorrotu baino, beti ere iraganarekiko liluraren eta ohitura onen eredupean:
‎Baina baserriaren kontrajarpen horretan, nekazaritzaren elementu soziologiko asko dago ezkutuan nahiz agerian. Gizarte modu berriaren abantaila teknologiko guztiak bereganaturik ere, naturarekiko eta munduarekiko eta gizarte modernoarekiko halako harreman atezuzko batzuk bizi ditu halako askok Hanka galdu berri duen herrenari gertatzen zaionaren antzekoa da baserriarekiko lotura galdu ez duen gure herritar askoren sustraiekiko sentipena: gorputz atal jakin bat galduagatik erey atalaren minak darrai.
‎Aita erresidentzia batean sartu behar izan genuen. Kontrakoa esan bagenion ere, ez genuen gutako inork aitaren kargu egiteko ez indarrik, ez gogorik, ez aukerarik. Erresidentzia polit batean sartu genuen, bere pentsioaren dirua horretara bideratu eta bisita egutegi bat egin.
‎Hala izendatzen ditugu izenez ezagutzen ez ditugun gure lankideak. Morge batean irudikatzen dut neure burua, kaxoi bat ireki didate eta gorpu bat identifikatu nahi eta ezinean nabil.
‎Lehenengo neuk esan behar dizut gauza bat. Zuk mesede handia egin didazu, ilusioa itzuli didazu, eta ez dut gure harremana gezurrekin edo ezkutuko kontuekin hasi nahi, gelditu egin ginen bidean. Umeak bere ukabiltxoak astintzen zituen airean?.
‎Elementu erradioaktiboak datazioak egiteko erabiltzen dira eta geologoek ez dute gure
2018
‎–Ez galdu pisu gehiago, ohartarazi zion emakumeak?. Bestela ez duzu guk bilatzen genuen perfila emango.
‎Etorri eta eman musu handi bat... Tira, badakigu Aiorak, etxean bere neba ahizpak jagoteko lan handia egin arren, ez duela gure sari nagusietako bat ere irabazi, ez delako hori lehiaketa honetan neurtu duguna Bestalde, laster betearaziko da familiari buruzko epaia eta orduan arinago ibiliko da ikasketetan buru belarri jarraitzeko, ezta. Serio dago, serioa da, ondo jabetu garenez, eta bere biosega egiaztatzeko gogorik ere ez dauka.
‎–Baina nola ulertaraziko diogu?, galdetu diot nik,, ispilura begira eta begira aritzeagatik, ahalegin guztiak eginda ere, ez duela sekula bere irudia han azaleratuko? Inoiz ez duela gure endako inork bere irudia ispilu batean islatuta ikusi, gizaldi eta gizaldietan zehar??.
‎Gerra galdu dugu, eta, gero eta gehiago, alienigenen bazka baizik ez gara izango: horretarako baliagarritasunik ez duten gure artekoen patua bazterketa eta suntsipena izango da. Gure kontsolamendu bakarra da, egunen batean, gure kopurua ere gehiegi murriztuko dela estralurtarren populazio guztiari eusteko, eta, ondorioz, haiek ere suntsituak izango direla.
2019
‎–Deitu nahi duzuen moduan. Baina ez dugu gure baitatik alde egiterik, astoa ezin izango da inoiz zaldiaren pare lasterkatu.
‎Tiroketan hiru lagun hil zituztela zabaldu zen biharamunean, eta hildakoetako bat fisika irakaslearen anaia zela. Martini gogoz kontra emandako hitza jan eta ikusitakoa kontatu egin nion irakasleari, jakitea merezi zuelako, eskubide osoz merezi ere, baina batez ere, komunikabideetan zabaltzen ari ziren informazioak ez zuelako guk ikusitakoaren antzik. Azalpen ofizialak ez zuelako ez hanka eta ez ipurdi, hildakoak hiltzaile eta hiltzaileak biktimatzat jotzen zituen.
‎Beste kontu askotan bezala, ia erregutu egin behar izan nion bikoteari, ezagutzen nituen otoitz guztiekin: . Langile publikoak gara biok eta, alokatze sistema publikoaren alde ez badugu guk egiten, nork egingo du??,, mundua bezain anitza izango da gure ataria, hobeto prestatuko dugu haurra errealitaterako?,, zorte apur batekin hizkuntzak ikasiko ditugu bizilagunekin?...
‎Boterean betikoturik den Putin agure hori ez da giza eskubideen delfina, aieneka dabiltza oraindik Ukraina, Polonia edota Finlandian. Eta txinatarrak, moralik gabeko komunistak, era guztietako giza esperimentuak egiteko erreparorik ez dutenak gure espeziearen biziraupena arriskuan jarriz.
‎–Ez nituelako haren txorradak entzun nahi. Mozkortu egin zela, kanuto gehiegi erre zituela, burua galdu zuela, oso damututa zegoela, ez zela berriro gertatuko, asko maite ninduela, beste aukera bat eskatu nahi zidala, ez zuela gure artekoa horrela bukatzerik gura, bla, bla, bla.
‎gaztelania, frantsesa eta ingelesa. Gu baino askoz ere indartsuagoak diren hizkuntzez inguratuta gaude, eta guk ez dugu gure hizkuntza bakarrik hitz egiten den lurralderik edo estaturik. Desagertze arriskua oso gertu sentitu izan du gure hizkuntza komunitateak, eta oso barneratua du sentimendu hori.
‎–Hara Fermin, hainbat gauza argitu beharra zagok: hire bizkarretik atera dugun bala ez duk guk botatakoa, guk ez baitugu mota horretako muniziorik erabiltzen: hire lagunen oparitxoa izan duk, lagundu beharrean lurrean bertan behera utzi hauten beraiena, hain zuzen ere.
2020
‎Gure belaunaldiak eraiki du gizarte hau; ez gure gustura, baina gure belaunaldiak eraiki du. Eta hau ez dugu guk aldatuko, hurrengo belaunaldiek baizik", adierazi du Soubiesek. Hala ere, aktibazio falta nabari du gazteen artean.
‎" Eraginkortasuna ideia moral baten zerbitzura jartzea, eta hori pixka bat gehiago irabaztea edo apur bat hobeto bizitzea baino zerbait gehiago da. Erreferentzia hori galtzen bada, ez dugu gure kooperatiben ibilbide egokia bideratzeko behar den iparrorratza izango, eta ezaugarri dugun nortasuna galtzeko eta esku artean ezer ez izateko arriskua izango dugu".
‎Gertatu dena gertatuta, euskal inteligentziak ez du gure baitako bizikidetza espazio bat erauzi diotenik sumatu, hedabideek ez dute halako gertaera larririk dokumentatu, eta gizarteak ez du halako gehiegikeriarik sen titu. 2008aren ondorengo urteetan jada ikusi genuen naziotasun aldarrien ahula krisi garaietan, alor hau indartu gabe iritsi gara 2020ra.
‎Orain niri egia osoa kontatzen badidazue, ordea, ez dugu istorioa hedabideetara zabalduko. Hasiera hasieratik den dena onartu duzuela eta ez duzuela gure ikerketa oztopatu jarriko dugu txostenean.
2021
‎Gure berdinekin baino ez daukagu zor morala. Haiek ez dute gurekiko batere zorrik, beraz. Ez daukagu gure atzamarrekiko zor moralik:
‎Arrazoien artean, egongo dira gure konplexuekin zerikusia dutenak (ez gaudelako munduko plazan edota ez dugulako gure burua hor ikusten) eta egongo dira menpekotasunezko gure asimetria nazionalari lotuak, euskaldunoi eta euskarari buruz transmititu zaizkigun gaitzespen guztiekin lotura dutenak. Historian zehar sarriegi entzun dugu gure hizkuntzak ez duela balio gauza askotarako; horrek ze zauri utzi digun ez dakit, baina baten bat bai, derrigor.
‎Gugana nahi gabe heltzen denak gero eta leku gehiago hartzen du denboran zehar, guk hautatutakoa eremu txiki batera mugatuz. Ahaztu egiten dugu ez genuela guk erabaki, sartzen utzi geniola, egunkariarekin batera, doan zelako.
‎Ezezkoan tenkortu nintzen, hala ere. Uste dut amak gaizki pasatu zuela, ez zitzaiolako iruditzen bizkar emate hura zenik familiak egin behar zuena, areago nireak, jada ez dut gureak esaten, izan zirenean gure familian jaiotako lehendabiziko umeak. Baina mindu, ahizpenak mindu ninduen gehien.
‎Suminduta zegoen semeak bere burua nola kakazten zuen ikustera zihoalako. Jaio ginenetik askotan errepikatu zigun amak hiru anai arreboi ez zuela gugandik gauza handirik desio, bazekielako pertsona onak ginela.
ez genuke gugandik inoiz
2022
‎Jendea haren martirioa omentzen ari da. Inork ez du gure berri, baina Arin ezaguna da mundu osoan. Arin da bizirik dagoena, eta ez gu", esan zuen Kobaneko heroiaren ahizpa nagusiak.
‎Moreno berrogeitaka urteko burusoil bat zen, bata gris batez jantzia. Berehala egiaztatu genuen morroi hark ez zuela gure gezurren beharrik mihia astintzeko. Bezerorik ez ikusmenean, eta honetaz eta hartaz hasi zitzaigun, munduko denbora guztia duenaren patxadaz.
‎Duela pare bat aste, kasualitate hutsagatik kasik, iheslari talde bat iritsi zen gure etxera. Berez, ez zuten gure etxe aitzinetik pasatu behar, baina haietako batek hanka txikitu eta beren bidetik desbideratu behar izan zuten. Apenas jartzen ahal zuen oina lurrean gurera iritsi zenean.
‎–Beste zenbat heriotza onartu behar ditugu? Noiz esango dugu aski dela, ez ditugula gure zergak ordaintzen gero honela abandona gaitzaten? –bota du Aimar Berasartek uhinen arteko bere aldaretik.
‎Berak erakusten dian guzti guztia ikastea nahi diat. Denboraldi batean ez duk gurekin arrantzara etorriko, eta hik hartuko duk haren postua.
‎Areition emakumeak bakarrik joan ziren grebara. " Gizonek ez zuten gurekin bat egin, eta ez ziren grebara joan. Emakumeok bakarrik egin genuen greba.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia