Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2000
‎Don Frantziskok, aldiz, ez zuen batere laket, eta klar aitortzen zuen ezen aitorlekua zela bere penitentzia. Eta ez zuen gezurrik erraiten, nihaur nauzu lekuko. Zeren, Mattin eta biok aitortzerat gindoazenean, galdera bera egiten baitzigun:
‎—Jakizue ezen jaun Joanes Etxegoien naizela, nafarra naizela eta nafarrek ez dutela gezurrik erraiten, are gutiago Jainkoaren botereaz edo sainduen ahalaz ari direla. Adi egon, bada, zeren kontatuko baitizuet nola sendatu zuen Avilako Teresak gure aita —eta ikusirik ezen guztiek kasu egiten zidatela, nahiz eta zaldunek, artean, mesfidantzaz behatu, aitzina segitu nuen, hiztun onen antzera, hitzaren jabe—:
2005
‎Arias laginak, bere aldetik, Gurina elikabidea da, A eta bitamina iturri testua jaso du; horrek ez du gezurrik adierazten, ez du kontsumitzailea nahasten, bertan esaten dena egia delako, baina Arauak xedatua duenez, horrelakoak egiteko produktuaren nutrizio osaketa jaso behar da: baldintza horixe da Arias laginak betetzen ez duena.
‎Erpuruek berehala egin dute topo kizkur sendoekin. Haien artetik bide egin eta berehala egiaztatu du neskak ez duela gezurrik esan, atzamarrak erraz irristatu baitira haren gerezitxotik. Neskak ezpainari kosk egin dio, hotzikara moduko batek goitik behera astinduta.
2006
‎Irakasle guztioi galdetu zaigu greba egin dugun ala ez, eta lehenengo grebako datuak bakarrik ezagutzen ditut, 300 irakasle baino gehiagok esan zuten greba egin zutela, 500 batek ez zuela greba egin… eta gainerakook ez genuen erantzun; nire kasuan helburua greba egitea zelako, arazoa plazaratzea eta kontrola jarri behar bada, jar dezatela kontrol mekanismo bat unibertsitatean. Baina, Azkarraga jauna, guk ez genuen gezurrik esan, eta zuk lortu duzu nire bihotza ukitzea… baina ez ezkerretik, ironia, demagogia eta gezurretatik baizik.
2008
‎Bertako gizartea zaldi jakintsu batzuek osatzen dute, ezin gizabidetsuago izateko lan egiten dutenak. Ez dakite eta ez dute gezurra aipatzen eta horregatik ez den hori izenarekin bataiatzen dute. XVIII. mendean gezurra errealitatearekin bat ez zetozena zen, eta Swift ek oso ongi zekien zaldiek bakarrik izango zutela horren hizkuntz zintasuna izateko gaitasuna.
‎— Zer iruditzen zaidan, erran zuen Gorrailek ahalketurik, koilara eta ahoaren artean oztopo izaten ahal dela erran duenak ez duela gezurra!
2009
‎40 urte?! Zenbakiek ez dute gezurrik esaten…
‎ez dut bekaturik egin, ez dut injustiziarik egin, ez dut alarguntsari negarrik eragin, etc.; bestea, berrogeita bi epaileetako bakoitzari aitortza bana zuzendua: ez dut hil, ez dut gezurrik esan, etc. Epai ostean hildakoa Jainkoen hilezkortasunera pasatzen da (Hildakoen Liburua, 125 kap.). Alegia, Egipton heriotza eta hilondoko bizitza epaiketa eta justiziarekin lotzen da. Eta justizia haraindira eraman bada, orain hori kritika genezake, baina esan gura du, jada ezagutu dela hemengo aldeko erakunde eta bitarteko politikoen ezaskitasuna justizia konpontzeko.
‎Gaitzari eta heriotzari naturaltasunez aurre egiten dion bakarra, etxean badaukate muxik (nekazari) gazte bat mirabe, eta hori da. . Gerasimek inoiz ez du gezurra esan?. Baserrian hazia da, gaixotasuna eta heriotza zer den ongi ezagutzen du, eta errukia sentitzen du nagusiarekin.
‎–Hala izan zuan, ez duk gezurrik batere horretan. Albako dukea berga pare batera izan nian duela zortzi urte Baionan, mutiko bat nintzela.
‎Orduan... Apaizek ez dute gezurrik esaten, eta hori esaten badu, ez da gezurra izango. Bera ez bada mindua sentitzen, esango didazu nor senti daitekeen.
‎Inork ez duzue gezurra esateko eskubiderik. Antzerkia egia ezkutua da».
‎Hori zen ene ametsa. Hegoak ez du gezurrik erraiten, hegoak ez zuen mendi hura aldatu, baina mendi hura beste gisa batera erakusten zuen.
‎" Hemen irakurriko duzun guztian ez duzu gezurrik topatuko, baina saia zaitez hemengo orbelak ezkutatzen duen egia imajinatzen, horren gainean eraikia baita, neurri handi batean behintzat, nik eskuliburu honetan, edo tesian edo saioan, deskribatutako mundua".
2010
‎ez duzu, bada, orain atzera egingo??, berrekin zion maistrak; eta amak: . Zuk, nahi duzuna egin, baina nik ikusi dudana ikusi dut, eta ez dut gezurretan luzaroagoan bizi nahi, sentitzen dut??.
‎Gaur erran nahi nuke Marken sinesgarritasunaz ez dudala inoiz dudarik izan.Haren testigantza jasoa nuen dokumentatuak ziren beste gaiez ere, eta ez zuen gezurrik sakatzeko ohiturarik. Gainera, behin eta berriz errepikatu ditu gauza bertsuak:
‎ez duzu, bada, orain atzera egingo...", berrekin zion maistrak; eta amak: " Zuk, nahi duzuna egin, baina nik ikusi dudana ikusi dut, eta ez dut gezurretan luzaroagoan bizi nahi, sentitzen dut...".
‎– Pixka bat –orduantxe konturatu zen ez zuela gezur gehiago esateko premiarik.
2011
‎Ildo horretatik, beste bitxikerien artean, adibidez, On Kixoteren ideia jatorriz Arabako Lazarragarena izan zela diosku. Historia kontuetan ez du gezur txikiagorik esaten, hala nola XIX XX. mendeetan Nafarroako Erresumak (beraz Euskal Herri osoak) Munduan zehar inperio txiki bat osatu zuela eta 1949an Euskal Herriko errepublika NATOn sartu zela.
2012
‎–Guk ez genuen gezurrik esan; gainera, ez genuen mutilen ezer txarrik aipatu.
‎Zailtasun pixka batez eta keinu askoren laguntzaz, lortu nuen ulertaraztea. Oker egongo nintzela erantzun zidan, edo ez ziren gauzak esan nituela (beren hizkuntzan ez baitute gezurra edo faltsukeria adierazteko hitzik). Bazekiela ezinezkoa zena itsasoz harantzago beste herrialderik egotea, baita adimengabekoen talde batek zurezko ontzi bat ur gainean noranahi eramatea ere.
‎Idazleak ez du gezurretan hasteko asmorik: beti iruditu zaio bere lana emaztearena baino, nola esan??
2013
‎Etxehorik ez zuen arraileria estimatu, bere onetik ateratzen ari zen, atzeman zuen beharduna xamarraren lepotik eta inarrosi hasi zen: Gezurrak dituzu, gezurrak. Ez, ez dut gezurrik erraiten oihuka egin zuen Itxaropenekutz nazazu, burutik joana zara. Nola ikusi dugu zure zakurra pastoralean. Galdegin iezaiozu nire axuantari. Ezinezkoa da, zer nahi duzu azkenean?
‎Zakurrak altxatu zuen burua, inarrosi zuen buztan laburra eta xanpa bat botatu zuen. Behardunak altxatu zuen besoa zerura: Ados da nirekin, ez dut gezurrik erran. Ez gara txantxetan ari. Segituko nauzu berehala, joanen gara polizategira. Ez dut nahi, ez zaitut jarraituko, ez duzu eskubiderik. Hori baietz ikusiko dugula dretxorik dudan ala ez.
2014
‎Eliz atarian geratu da; ez du amaren etxe azpiko dendako atsoekin hitz egin nahi. Beti galdetzen diote ea zer moduz lanean, eta ez du gezurretarako gogorik. Izeba zenaren mezara uste baino jende gehiago etorri da aurten.
2015
‎Hilda zegoela pentsatu zuen zure aitxitxak. Bost segundo haietan egin nizkion Jaungoikoari promesa guztiak, ez nintzela kexatuko, ez nuela gezurrik esango, ez nuela etxetik alde egingo, ez nuela suizidioan gehiago pentsatuko, ez nituela azazkalak jango, ez nituela bizilagunen eskutitzak hartuko, ez nintzela masturbatuko Olofengan pentsatzen, ez nintzela masturbatuko, ez nituela ni baino ederragoak zirenak madarikatuko, ez nituela geranioak irainduko, ez nituela geranioak ureztatuko balkoi azpitik jendea pasatzen zenean, ez nit... Bost segundok askorako ematen du, promesa asko egiteko denbora?
‎–Santik jakinarazi zigun beste joko zelai batean sartzekoak ginela, eta aztertu beharra zegoela. Uste dut ez dudala gezurrik esaten, berak [Brouardek] eskalada armatua berrikusi behar zela uste zuela esaten baldin badut. Bere sentiberatasun osoarekin transmititu zuen.
‎Azkeneko mezuaren gaiak ez zuen gezurrik ezkutatzen, eta, hala ere, zabaldu egin nuen, ordurako harrapatuta baininduen Castillo Suarezek: ondo zekien berak.
‎12 Eta nire aitak sinetsi zidan hau zela nik otoitza ez edukitzeko nuen arrazoia; berak ez zuen gezurrik esaten eta, nik berarekin hitz egin nuenean ere, ez niola esango uste zuen. Esan nion, hobeki sinets zezan (nik ikusten nuen horretarako ez zegoela aitzakiarik baina), nahikoegiten nuela korukoa betetzeaz; nahiz eta hori ere izan ez nahikoa motibo, gorputzeko indarrik behar ez duen eta maitatzea eta ohitura soilik behar dituen gauza bat bertan behera uzteko; Jaunak beti ematen duela horretarako aukera, guk nahi izanez gero.
‎Ziurtzat jo daiteke egia osoa esango dela, ezer gehitu gabe, nik dakidala, gertatu den bezala baizik. Izan ere, oso garrantzi txikiko arazoan nik ez nuke gezurrik esango munduko ezergatik ere; gure Jauna goretsia izan dadin idazten den honetan, kontzientziako zama handia izango nuke, eta uste izango nuke, ez denbora alferrik ematea dela soilik, baita Jainkoaren gauzekin engainatzea, eta gauza horien bidez Hura goretsia izan beharrean, iraindua dela ere. Haren Maiestateak ez beza nahi bere eskutik uztea nik halakorik egin dezadan.
‎4 Nik, kasu honetan, arrazoizkoa zena baino gehiago ere egin dut, beste urtebete luzatuz mojagaiaren nobizio aldia, probatzeko denbora gehiago izan dadin, eta handik Salamancara joan nadinean, guztiaz hobeki informatzeko. Hau aita Oleari zerbitzu egitearren eta pozik gera dadin da, ongi ohartzen bainaiz mojek ez dutela gezurrik esaten (gauza arin arinetan ere badaki berorrek ez direla horretan erortzen), eta ez da gauza berria etxe hauetatik mojak irtetea, oso ohikoa baizik, eta ez dute ezer galtzen biziera latz honetarako ez dutela osasunik esatean, eta ez dut ikusi inor horregatik gutxiago balio duenik.
‎4 Hain presa handiz ari naiz hau idazten, non baitut esan nahi nukeena; izan ere, idazten hasi nahi nuenean, ezin atzeratuzko bisita bat izan nuen, eta honezkero gaua sartua da eta mandazainari eraman behar diote eta gauza hain ziurra izanik, ez dut berriro esan gabe utzi nahi jada idatzia dudana, hau da, Errege Kontseiluak agindua eman duela Tostadok lau probintzietan bisitarik egin ez dezan, ikusi zuenak berak esan zuenez eta gutuna irakurri zidanez. Hala ere, ez dut oso egiazaletzat irakurri zuena, baina uste dut kasu honetan hala zela, eta gauza batzuengatik, ez zuen gezurrik esateko motiborik. Era batera edo bestera badut ustea Jainkoagan, guztia ongi egingo dela, Paulori ere trebetasuna emanez doalako.
‎Emakume emakumea da, berorren baimena balu bezala ari da bete betean negoziatzen; eta errektoreari esaten dio egiten duen guztia nire aginduz egiten duela (erosketaren berri ez badaki eta jakin nahi ez badu ere, berorren agurgarritasunak dakienez); niri esaten dit, errektoreak berorren aginduz egiten duela. Deabruaren endredo bat da eta ez dakit zertan oinarritzen den, berak ez baitu gezurrik esango, baina etxe beltz honen desira handi horrek nahasmena sortzen dio.
‎4 Beharbada, ene ahizpak, honetaz jardutea lekuz kanpo dagoela uste izango duzue eta esan ditudan gauza hauek badakizkizuela. Jaunak nahi beza behar den bezala jakitea, eta bihotzean sartu sartua geratzea; bada, hori badakizue, ikusiko duzue ez dudala gezurrik esaten Jaunak honaino ekar dezanak halako maitasuna duela diodanean. Jainkoak egoera honetaraino ekar ditzan pertsonak bihotz handikoak, leinargizkoak dira; ez dira kontentatzen gorputz hauek bezalako gauza kaskarrak maitatzeaz, ederrenak badira ere, grazia ugari ere ugari badituzte ere; egia da, ikuste ederrekoak direla eta Kreatzailea goresten dute; baina horretan gelditzeko, ez.
‎5) Aukera eman bezalako kolokazioek (Altzibar eta Odriozola, 2013) eta bestelako predikatu bakunek, ezeztatzen direnean baizik ez dute gezur aurresupozioa eragiten (aldi bukatugabeetan) (18b):
‎2) Izan ere, ikusia dugu(? §1.1.2, §2.1.1.2) saihestu bezalako aditzek, mendekoaren gezurra edo ezeztapena dakartela baiezko perpausetan (ezezkoetan mendekoaren egia eragiten dutelarik). Eragotzi bezalakoek baiezkoan baizik ez dute gezur aurresuposizioa eragiten, eta inongo zilegitzen dute, horrelakoetan saihestu bezalakoekin bat eginez:
‎Irudiekaz eroso bizi gara, memoriagaz zakur borrokan. Berrehun urte barru ere, atzo atera nituen argazkiek ez dute gezurrik esango, baldin eta inork ez badio bere buruari galdetzen zertarako egin nituen.
‎Inoiz ez du gezurrik esaten.
‎Ez naiz gezurtia. Nik inoiz ez dut gezurrik esan.
2016
‎–Tira, orain ez duzu gezurretan ibili beharrik?, ihardetsi zion Iratik irribarrez.
‎aipatuko nizkiokeen kazetariari. Eta ez nukeen gezurra, osoa, esango, egile horiek goresten eta irakurtzen bainituen garai hartan.
‎Gauzak horrela, elektronikoak 55 erakutsi zuen berrogei minutuen ostean. Alde handiegia agian kantxan ikusitakoaren arabera, baina portzentaiek ez dute gezurrik esaten (bilbotarrek biko jaurtiketen %34 bakarrik sartu zituzten, kanpotarren %53arekin aldenduta).
2017
‎" Agintzen zioten guztia egiten zuen, inoiz ez zuen gezurrik esaten, ezta jantzirik zikindu ere, pudinak mermeladazko pastelak legez jaten zituen, ikasgaiak bikain barneratzen zituen eta ondo hezita zegoen."
‎Esaten dute mila aldiz esateak ez duela gezur bat egia bihurtzen; gisa berean, mila aldiz entzuteak ez du, berez, egia bat gezur bihurtzen. Baina, niri, entzuten ditudan bosgarren alditik aurrera gezurrak iruditzen zaizkit egiak oro, gaindituta baleude bezala dagoeneko, eta egiaren beste muturrera jotzeko gogoa pizten zait beti.
2018
‎Estribilloa oraindik airean zela hustu zuten oholtza eta, ez dut gezurrik esanen, berriz ere entzuteko gogoz geratu ginen. Nøgenek oparitutako udako arropa zaharrak jantzi eta kalera irten ginen gu, neguko asteazkenei apur bat alaiago aurre egitera.
‎Gasteizko jendarteak ezagutzen du bere herri mugimendua, kolektibo hauek ez dute gezurraren beharrik. Zuk ez bezalaxe, izateko ez dutelako inoren baimenik ez bozkarik behar.
2019
‎Dena den, ez dugu gezurrik esango garai bateko euskara­zerbitzuak eta gaur egungoak berdinak ez direla esanda. Administrazioak bere burua berritu badu (gehiegi ez bada ere:
‎Iluntze hartan, mail luzea bidali zidan, eta, ez dut gezurrik esango, gizajoak ahaleginak eta bi egin zituen bere burua zuritzeko. Denek esaten ziotela, baita nire gurasoek ere, ez nintzela bizirik aterako, oso gaizki pasatu zuela imajinatze hutsarekin, eta, nola ez!, Martak asko lagundu ziola une gogor haietan... motzean esanda, ez zuela uste bizien artean geratuko nintzenik munduaren alde honetan.
2020
‎Hogeita hamar urtez abantzu egunero berarekin gurutzatzen zen Pierre Larzabalen testigantzaren arabera, inoiz ez zuen gezurrik esaten Telesforok eta zurikeria zuen gorroto. Kristau aldetik horrela bazen, berdin abertzale bezala.
‎atera zitzaion ia karrasika. Baiña karrasiak ez zuen gezurra izkutatzen, eta aurpegia eskuen artean hartu zuen.
‎Oso ondo, bai esan zuen Pierre' k. Eta ez zuen gezurrik esan, horixe iruditu zitzaion eta.
‎Behin aurrekoa esanda, egin dezagun ariketa bat: Demagun AEBko lehendakari ohia den Jimmy Carterrek 2012an Venezuelako hauteskunde sistema «munduko onena18» dela baieztatu zuenean ez zuela gezurrik esan (bozka digitala eta paperekoa izatean eskaintzen duen berme bikoitza dela-eta). Jar dezagun, ondorioz, 2018ko
‎Hala, bada, sarjentuak aukera paregabea ikusi du Urkiaga aldeko bentaren aferan Txarro manugaitza zenbait astez aldentzeko, eta, bidenabar, pentsatu du proba ederra izan daitekeela bi etorri berriendako ere: gazte mutuaren kasuan, pixka bat gizontzeari begira; eta Zugarramurdiko semea ere hobe urrun izatea oraingoz, sarjentuari gizonak ez duela gezurrik esaten iruditzen bazaio ere. Nolanahi ere, bi berriek ez badute agindutakoa gauzatzeko adinako adorerik biltzen, ez da dudarik Txarrok aski eta sobera bilduko duela berak bakarrik kontuari behar bezalako akabera emateko.
‎Helduak subnormalak izango bagina bezala tratatzen gaitu. Gero, hori bai, ez duela gezurrik esaten dio. Banan banan egin behar dizkiozu galderak eta monosilaboekin erantzun berak.
‎Behin aurrekoa esanda, egin dezagun ariketa bat: Demagun AEBko lehendakari ohia den Jimmy Carterrek 2012an Venezuelako hauteskunde sistema" munduko onena18" dela baieztatu zuenean ez zuela gezurrik esan (bozka digitala eta paperekoa izatean eskaintzen duen berme bikoitza dela-eta). Jar dezagun, ondorioz, 2018ko maiatzaren 20an lehendakaritzarako hauteskundeak egin, egin zirela.
2021
‎Nire ahizpak ezin zidan begietara so egin, nire aurrean lotsa zelako! Berehala lotu nuen egoera senarrarekin, eta ez nuela gezurrik entzun gura esan nion: " Niri kopla gutxi, Sofia!" (EPD, Friera).
‎Gehiago ren laguntzan (baiezko eta ezezkoetan), nahiz kasi (k) adberbioaren ondotik, nahiz lehenbiziko pertsonaren erreferentzia (pl. edo sing.) egiten duela: Ez da haien erranetan nehor gehiago fidatuko (Axular); Nehor gehiago zeruan sartzekoz[...] Jainko Semea igor ezazu munduaren salbatzera (Barbier); Kasik nehor ohartu gabe (Hiriart Urruti); Inork ez dugu gezurrik erabili behar (Munita); Ni ez nauk inor bertso lanean hirekin jarraitzeko (San Martin).
‎Stefan Zweig, Hannah Arendt..., eta, egia esan, beldurra ematen du. Nola sortu zen faxismoa Europan, eta nola hemen inolako oinarririk ez duten gezurrak defendatzen diren, eta gainera indarkeria erabiliz.
‎Noiz aspertu garen ere esan genezake, eta non ez garen ados egon, edo non galdu garen edo zerk ez duen funtzionatu guretzat. Egile batzuk faltan bota baditugu, zeintzuk diren esatea eskertuko lukete irakurleek –beharbada ados egongo dira–, eta esaten badugu argi geratzen dela zeintzuk diren nire filiak eta fobiak ez dugu gezurrik esango, baina esan genezake zeintzuk izan daitezkeen batzuk eta besteak. Pasioak liburuari kalte egiten diola uste baduzue, esan zertan.
‎Gabriel Arestik bere emaztea eta alabak bortxatuko balituzte ere ez lukeela gezurrik esango dioenean, irauli egiten ditu patriarkatuaren xantaia sakonak. Bere ariketan matxismoa ikusten badugu, esan dezakegu.
‎Jesusen amari agur esaten zaio beti, aukeran dagoen melodia tristeena duelako, zaila delako besteekin elkartzeko unea heltzear dela begiak ez hezetzea. Hildakoa zerbait axola zitzaizun, noski baietz, zure begi hezeek ez dute gezurrik esaten, haren falta sumatuko duzu, nola ez duzu ba sumatuko, ez zara hipokrita bat. Hipokritak besteak dira beti.
‎Askotan bezala azkendu du esaldia amak: “Badakizu nik ez dudala gezurrik esaten”.
2022
‎2 saria: Begiek inoiz ez dute gezurrik esaten, Intza Izagirre
‎Pablori ulertzen zaio lehenik kontatu zituzten istorioak (laminenak) antzinakoak direla, ez gertatuak, ez lekuko sinesgarri batek ikusiak. Lekukoen bermea ez dutenak gezurra lirateke, funtsean edozeinek bere bizipenez egin ditzakeen interpretazio oker eta barregarriak bezalaxe. Mito sinesgaitzak lirateke antzinakoak; benetakoak haien arraberritze garaikideak.
‎–Sekula ez badut gezurrik esan, zer dela eta hasiko naiz orain gezurretan? –esan zuen Denisek totelka eta begiak kliskatuz– Berunik gabe egin ote daiteke arrantzan, jaun agurgarri hori?
‎Itxi nuen janari denda giltzaz, ipini nuen" Berehala nator" kartela eta Marcorekin joan nintzen berrien fatxada apaintzen zuen hori zer zen ikustera. Eta, jauna, egia da Catalinak ez zuela gezurrik idatzi, Catalinak ez duelako gezurrik esaten. Txerri txarrenak ezkur onena jan du, irakurri zuen Marcok hots handian eta barrez hasi zen.
‎ezdenboran eta eztokian, edo denboraz eta tokiz kanpora. Arbasoei buruzko goiko esaldian adierazten dena formalki ipuin moduan kontatu ezkero, ipuinak ez luke gezurrik esango, ezin bailezake ipuin batek sekula gezurrik esan. Baina behin toki denboretaraino amildu ezkero, nolatan sinistu holako gizarte bat izan zela benetan?
2023
‎Ez bakarrik etxeko familia nuklearraren aldetik: «Nik familia askoz zabalagoa dudala kontsideratzen dut, pertsona horiekin ez nuelako gezurrik esan behar, aske sentitzen nintzelako, maitatua eta berezia nintzelako».
‎Dirurik eman ez eta konpromisoa eskatzen duten bi elkartetan zuzendaritzako kide naiz. Neketsua da askotan, ez dut gezurrik esango, baina erreleboa eskatzen hasten garen aldiro kalabazak jasotzen ditugu. Eta kalabaza horiek, Mari Errauskinen ipuinak bezala, ez dira zalgurdi eder bihurtzen.
‎" Ordu luzeetako bilera eta entsegu askoren emaitza izan dira bi asteburu hauek. Gogorra izan da, ez dugu gezurrik esango, lan handia egin behar izan dugu eta". Gogorra bezain gozagarria halere, eta esker oneko agertu dira herriak emandako erantzunagatik. " Guztiak merezi izan du, herritarrengandik jasotako harrera izugarria izan baita, eta guk ere inork baino gehiago gozatu baitugu.
‎Saioa hazia zen bere aita auto istripu batean hildako rock izar baten soinu teknikari bat izan zelako gezur errukitsuan. Segurutik jada ez zuen gezur errukitsu hura sinesten, baina ama zegoen bezala egonda, ez zuen aski kemen biltzen misterio hura argitzen hasteko.
‎Ba nik ez dut gezurrik esango, haserre jarraitzen dudalako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia