Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2015
‎Zer deritzazue, bada, izango dela Errege hain ahaltsu, jakintsu, hain garbi eta guztizko ondasunez hain betea denak atsegin hartzeko gela? Nik ez dut ezer aurkitzen arima baten edertasunari eta lekuaren handitasunari berdintzekorik; eta, egiaz, gure adimena, denik eta zorrotzena ere, nekez iritsiko da hori ulertzera, Jainkoa ulertzera iristerik ez duen bezala, Berak esan zuenez gero bere irudi eta antzera egin gaituela.
‎Honelako beste gauza batzuk ere esan nitzake hemen, hainbeste pertsona santu eta otoitzari emandakoekin harremana izan dudanez gero, asko dakizkit; baina neure buruaz ari naizela uste izan ez dezazuen, mihiari galga emango diot. Hau probetxu handikoa dela uste dut, kontura zaitezten zenbateraino pozten den gure Jauna, guk geure buruak ezagutzen eta geure txirotasun eta ezereza behin eta berriro begiratzen saiatzen garela, eta hartu gabekorik ez dugula ezer konturatzen garela ikustean. Beraz, ene ahizpak, honetarako eta Jaunak maila honetan duena arima bati eskaintzen dizkion gauza askotarako, adorea behar da; eta, nire iritziz, azken honetarako beste ezertarako baino gehiago, apaltasuna izanez gero.
‎2 Jaunak nahi duenean gertatzen da, arima otoitzean eta bere zentzumenen jabe dela, bat batean liluramenduan sartzen da; egoera horretan Jaunak sekretu handiak agertzen dizkio, Jainkoagan beragan ikusten dituela dirudienak; hauek ez dira Gizatasun guztiz santuaren ikuskariak, eta ikusten duela badiot ere, ez du ezer ikusten, irudizko ikuskaria ez delako, adimen adimenezkoa baizik; han agertzen zaio nola Jainkoagan ikusten diren gauza guztiak eta nola Jainkoak bere baitan dituen guztiak. Eta probetxu handikoa da, unetxo batean igarotzen bada ere, ongi zizelkatua geratzen delako eta lotsari handia eragiten duelako; horrela, argiago ikusten da Jainkoa iraintzen duguneko malezia, Jainkoagan beragan, hau da, haren barnean egonik?
‎hau: Jainkoa Egia gorena delako dela hori, eta apaltasuna egian ibiltzea da; egia handia da geurez ez dugula ezer onik, miseria eta ezerez izatea baizik; eta hau ulertzen ez duena, gezurrean dabil. Zenbat eta hobeki ulertu hau, Egia gorenaren gogokoagoa izango da, egian dabilelako.
‎1 Orain gatozen esatera, zein arima izango diren bigarren egoitzetan sartzen direnak eta zer egiten duten haietan. Horretaz gutxi hitz egin nahi nuke, beste toki batzuetan luze eta zabal aritu naizelako, eta ezinezkoa izango da berriro horretaz asko hitz egin gabe geratzea, esandakorik ez baitut ezer gogoratzen; ongi dakit hau era askotara prestatzen jakingo banu, ez zinatekeela haserretuko, honetaz ari diren liburuekin ere, asko izan arren, aspertzen ez garen bezala.
‎Ez diot Haren Maiestateak estimu handitan izango ez dituenik, ona da-eta; baina haiei ez erreparatzea nahiko nuke nik, egiten ditudanik ere kontuan ez hartzea, ez direlako ezer. Baina barka, ene Jauna, eta ez errurik egotzi niri, zerbaitekin kontsolatu beharra baitut, ez zaitudalako ezertan zerbitzatzen; gauza handietan zerbitzatuko bazintut, ez nituzke kontuan izango huskeriak. Zorionekoak egintza handiekin zerbitzatzen zaituztenak!
‎Zorionekoak egintza handiekin zerbitzatzen zaituztenak! Nik haiei inbidia izatea eta haiena desiratzea aintzat hartzen bazait, ez nintzateke atzera geratuko Zu kontentatzean; baina ez dut ezertarako balio, ene Jauna. Jar iezadazu Zuk balioa, hain maite nauzunez gero.
‎Gelditasunezkoa esaten diotena: hau da, ez du ezer asmatzen eta berak gehien irakurtzen zituen liburu espiritualen terminologia onartzen du, batzuek egotzi dioten asmo kritikorik gabe, onartu ere.
‎Urte hauetan guztietan sekula ere ez zuen jarri abituaren txanorik, eguzkiak gogor jo eta euri handiak izan arren, ezta oinetan ere ez zuen ezer jantzi; haragi gainean beste ezer gabe marregazko abitu hutsa zuen, eta hau eraman daitekeenik estuena, eta oihal berdineko estalkitxo bat gainetik. Hotz handietan estalkitxoa kendu egiten zuela ziostan, eta gelako ate eta leihatila irekirik uzten zituela, gero estalkia jantzi eta atea ixtean, gorputzak atsegin har zezan, epeltasun handiagoz lasaitu dadin.
‎aspaldiko urteetatik hona jakintsu on askorekin harremana izan. Gauza bat bekatua zen ala ez, hori bai; gainerakoan, niretzat ez zen beharrezkoa Jainkoak egin zuela guztia pentsatzea baizik, eta ikusten nuen ez nuela ezertaz harritu beharrik; bai, ordea, Hura goresteko arrazoirik; eta, beraz, gauza neketsuek debozioa ematen didate, eta zenbat eta neketsuagoak izan, gehiago.
‎Jainkoa ikusteko irrika biziaz, neure burua hiltzen ikusi nuen, eta ez nekien non bilatu bizitza hau heriotzaren bidez ez bazen. Maitasun honen bultzada indartsuak pizten zitzaizkidan, eta beste batean esanda ditudanak bezain ezin sufrituzkoak eta hain baliotsuak ez baziren ere, nik ez nekien zer egin neure buruaz; izan ere, ez ninduen ezerk asetzen, ezta ez nintzen neure baitan kabitzen ere, eta arima gorputzetik atera egiten zitzaidala zirudien. Oi Jaunaren artifizio gorena!
‎arima oso osoan beste baten esku dago, eta bitarte horretan, oso laburra den bitarte horretan, uste dut Jaunak ez diola uzten ezertarako askatasunik. Bitarte labur hau igarotakoan, arima oraindik liluramenduan baitago, orduan gertatzen da esaten ari naizen hau; izan ere, ahalmenek, galduta ez badaude ere, ia ez dute ezer egiten; txundituak bezala daude eta ez dira gai arrazoiak egoki moldatzeko. Honetan den diferentziaz konturatzeko seinale ugari daude; beraz, behin edo engainuan erori bada, ez da askotan izango.
‎Bi arrazoi direla uste dut hori oinarritzeko, eta beharbada ez dut ezer esaten, baina esango dudana esperientziaz ikusi dut, nire arima oso gaizki baitzegoen Jaunak argi egin zion arte; izan ere, haren gozamen guztiak zurrutadaka ziren, eta handik irtendakoan, ez zuen aurkitzen gero aurkituko zuen laguntzarik lan eta tentaldietarako.
‎Arima geldiarazia da, bere baitatik irtenda dirudiela: nahimenak maite du, oroimena ia galdua dela deritzot, adimenak ez du gogoetarik egiten, nire iritziz, baina ez da galtzen; hala ere, diodanez, ez du ezer egiten, harri eta zur bezala dago asko ulertzen duelako, izan ere, Jainkoak nahi du uler dezala Haren Maiestateak burura ematen dion hartatik ez duela ezertxo ere ulertzen.
‎Beste batean koruan nintzen eta neure baitan biltzeko eragin indartsua sumatu nuen. Joan egin nintzen handik konturaez zitezen, baina handik hurbil guztiek entzun zituzten kolpe hotsak ni nengoen lekuan, eta nik neure ondoan hitz egiten entzun nuen zerbait hitzartuko balute bezala, baina ez nuen ulertu zer; hizkera zakarra zen; baina otoitzean sartu sarturik nengoen-eta, ez nuen ezer ulertu ezta inolako beldurrik ere ez nuen izan. Jaunak nire hitzaren ekinez arimaren bati onura ekartzeko mesedea egiten zidanean izaten zen ia beti.
‎lehenengoa, asko zirelako, eta oso zaila iruditzen zitzaidan beren bizierara eginda egonik, gurera moldatzea. Bigarrena, ia ez zutelako ezer bizitzeko, eta herria mila biztanletik pixka bat gorakoa izanik, limosnaz bizi izateko laguntza txikia zen; udala haiek mantentzeko prest agertu bazen ere, ez zirudien gauza iraunkorra izango zenik. Hirugarrena, ez zutelako etxerik.
‎Pertsona batzuek eta Toledoko San Josereneko mojek berari entzun ziotena esango dut; bada, han sartu zen mojak ikustera, eta haiekin ahizpekin bezala lau lau hitz egiten zuen, eta halaxe egiten zuen beste pertsonekin ere; izan ere, nabaria zen haren xalotasuna eta halakoa izan behar zuen apaltasunak ere. Eta bererik ez zuela ezer bazekielako, oso urruti zegoen harrotzetik, eta Jainkoak egiten zizkion mesedeak esanez gozatzen zuen, haien bidez haren izena handietsia eta goratua izan zedin: egoera honetara iritsi ez direnentzat arriskutsua da, gutxienez, bere burua goraipatzen ari dela irudituko zaielako; hala ere, lautasun eta xalotasun santuak gordeko zuen hortik, egundo ere ez baitut entzun akats hau ezartzen ziotenik.
‎Jaunak ongi ordaindu dio, bada, nola ez dakiela, perfekziora heldu direnek duten espirituzko askatasun hain estimatu eta maitatuarekin aurkitu zen, bizitza honetan desira daitekeen zorion osoa dagoen askatasun horrekin; izan ere, ezer nahi ez dutela, guztia daukate. Lurreko gauzetatik ezerk ez die beldurrik ematen ezta ez dute ezer desiratzen ere, ez dituzte nekeek asaldatzen, ezta pozek mugitzen ere. Azken batean, inork ezin dio kendu bakerik, hau Jainkoaren esku dagoelako soilik.
‎Izan ere, liluramenduan edo ahalmen guztien bat egitean, diodanez? egoera horrek gutxi irauten du eta ondorio handiak uzten ditu eta barruko argia ariman, beste irabazi handi batzuekin, eta adimenak ez du ezer egiten, baizik eta Jauna da borondatea mugitzen duena. Hemen beste gauza bat da; hemen gorputza preso egon arren, borondatea ez dago preso, ezta oroimena eta adimena ere, eta beren egintza zentzugabea burutuko dute, eta, beharbada, gauza batean kokatzen badira, horretan emango eta hartuko dute.
‎Eta burura etorri zitzaidan, obedientzia botoa egina nuela baina ez egin litekeen perfekzioaz, eta iruditu zitzaidan atsegin izango litzaiokeela aita frai Jeronimorekin hitz eginda nuen promesa egitea: eta alde batetik, hori egitean, ez nuela ezer berezirik egiten iruditzen zitzaidan; baina bestetik, oso gogor egiten zitzaidan, prelatuekin ez zela barrua agerian jartzen pentsatzen bainuen, eta azken batean haiek aldatu egiten direla eta beste bat datorrela aurrekoarekin ongi egon ezik, eta hori bizi guztian barruko eta kanpoko askatasunik gabe geratzea zela. Eta honek estutu egin ninduen pixka bat eta pixka bat baino gehiago ere bai promesa ez egiteko.
‎Behin, Jainkoagatik gauza asko utzi zituen pertsona bati hitz egin ondoren, gogora etorri zitzaidan nik Harengatik ez nuela ezer utzi ezta, egitera behartua nagoenez, ez dudala haren zerbitzurako ezer egin ere; eta nire arimari egin dizkion mesede ugariei erreparatuz, biziki nahigabetzen hasi nintzen, eta esan zidan Jaunak: –Badakizu ezkontza dagoela nire eta zure artean, eta hori bitarte dela, Nik dudana zurea da, eta horrela, igaro nituen neke eta samin guztiak ematen dizkizut, eta beraz, zeure gauza legez eska diezazkiokezu nire Aitari?.
‎Otoitz gauzetarako eta errebelazioetarako abisu batzuk ematen dira, jarri zuen izenburua, baina gero, errebelazioei buruz ez zuela ezer esan ikusirik, ezabatu egin zuen, eta errebelazioetarako?.
‎oraindik jaiki gabe zegoenari, beldur ikarak emateraino; hura dardarka hasi zen eta, zoroa bezala, arropa bat eta bere ezpata hartu eta han sartu zen, eta itxuraldaturik hura zer zen galdetu zion. Alabak ez zuela ezer ikusi esan zion. Aitak barrurago zegoen beste gela bat begiratu zuen, eta ezer ikusi ez zuenez gero, amagana joateko esan zion, eta honi esan zion ez uzteko bera bakarrik, eta entzun zuenaren berri eman zion.
‎6 Gauza bat datorkit orain gogora, eta esan egin nahi dizuet, pertsona bera ezagutu bainuen eta areago, ia nire ahaideen ahaidea zen. Jokalari porrokatua eta ikasketa batzuk egina zen, eta hemendik nahi izan zuen deabruak hura engainatzen hastea, heriotza orduko damuak ez zuela ezertako balio sinetsaraziz. Hain ongi josita geratu zitzaion hau, non ezin baitzioten buruan sartu konfesa zedila; ezer ere ez zen nahiko hori egin zezan, eta gizagaixoa guztiz samindurik eta bere bizitza txarraz damuturik zegoen; hala ere, zertarako aitortu, esaten zuen, kondenaturik zegoela ikusten baitzuen.
‎2 Bada, diodan garai honetatik garizuma baino pixka bat lehenago arte han egon ondoren, etxea erosterik pentsatu gabe eta hartarako dirurik eta beste alde batzuetan izaten genuenez nork bermaturik ere ez genuela (bisitari apostolikoari, beraiek sartuko zirela esanez, mojak eramateko hara erregu handiak egin zizkiotenei gogorregia irudituko zitzaien, antza denez, eta zutela eraman; geroago esango dudanez, bat bakarra sartu baitzen), garaia zen niri Andaluziatik etortzea agintzeko, beste aukera batzuk eskaintzen zirelako hemendik. Niri nahigabe handi handia ematen zidan mojak etxerik gabe uzteak, argi ikusi arren nik ez nuela ezer egiten han; izan ere, Jainkoak hemen egiten zidan mesedea, obra hauetan nork lagundurik izatea, han ez nuen.
‎Jainkoak gehiagorako nahi zuen eta bizia eman zion. Berak esan zidan azkenean ia ez zuela ezer sentitzen, santa Inesek sufritu zuenaz oroitzen zelako, Jaunak oroimenera ekarri baitzion, eta atsegin hartzen zuela Harengatik zerbait sufritzean, eta Berari eskaini baizik ez zuela egiten. Hilko zela uste zuten, ohean eman baitzituen hiru hilabete zirkinik egin ezinik.
‎11 Sekula ez zuen ezer egin otoitzean ulertzen zuenagatik, bestera baizik, hau da, bere aitor entzuleek kontrakoa esaten bazioten, berehala egiten zuen, eta beti ematen zuen guztiaren kontua. Egundo ez zuen sinetsi Jainkoa zela zin egiteko bezain irmo, baietz esaten ziotela eta besterik gabe, ondorioetatik eta gauza batzuetan egin dioten mesede handiengatik espiritu ona zela iruditu arren; bertuteak nahi izaten ditu, ordea, eta bere mojak ere horretan jarri ditu, apalena eta hilduratuena izango dela espiritualena esanez.
‎21 Argi ikusten dut Pertsonak desberdinak direla, atzo ikusten nituenez, berorrek Probintzialarekin hitz egiten zuenean bezala, salbu ez dudala ezer ikusten, ezta entzun ere, dagoeneko berorri esan diodanez; baina ziurtasun bitxi batez da, arimako begiek ikusten ez badute ere, eta presentzia hura falta denean, falta dela sumatzen da. Nola den nik ez dakit, baina ongi dakit ez dela irudipena; izan ere, gero berriro hura agerrarazteko ahaleginetan neure burua desegin arren, ezin dut, probak egin baditut ere; eta honela da hemen doan guztia, nik uler dezakedanez.
‎9 Uste dut, ahaleginak eginez handikeria izan nahi banu ere, nukeela, ezta ez dut ikusten nola uste izan nezakeen bertute hauetako bat ere neurea dudanik; izan ere, orain dela gutxi neure burua batere gabe ikusi nuen urte askoan, eta orain neure aldetik mesedeak hartu baino besterik ez dut egiten, zerbitzurik egin gabe, munduko gauzarik probetxu gabeena banintz bezala. Eta horrela, batzuetan pentsatzen dut nola guztiak diren probetxugarriak ni izan ezik, ez baitut ezertarako balio. Hau ez da apaltasuna, egia baizik; eta neure burua hain probetxurik gabea ikusirik, batzuetan beldur izaten naiz ez ote naizen engainatua izango.
‎Hamazortzi urte edo izango dira Ávilan fundatu zuen moja oinutsen lehen monasterioaz tratatzen hasi zela (hiru urte edo lehenago); batzuetan barrutik hitz egiten ziotelako irudipenaz hasi zen eta ikuskari batzuk ikusten eta errebelazioak izaten. Gorputzaren begiez ez zuen ezer ikusi sekula, tximista baten antzera irudipen batez baizik, baina inprimaturik eta ondorio ugariz geratzen zitzaioan, gorputzaren begiez ikusiko balu bezala, eta oraindik gehiago.
‎Ez dezala uste izan berorrek gure Jaunari orain gogoan duena soilik ematerik, askoz ere gehiago baizik; Haren Maiestateak horrela saritzen ditu egintza onak, handiagoak izan daitezela aginduz, eta ez da ezer errealak ematea, horrek min gutxi egiten baitigu. Berorri eta berorren suhiari eta horretan ari garen guztioi harrika egiten digutenean? Ávilan San Jose egin zenean ia egin zigutenean bezala?, orduan arazoa ongi joango da eta monasterioak ez duela ezer galduko sinetsiko dut nik ezta nekeak igarotzen ditugunok ere, asko irabazi baizik. Jaunak zuzen dezala guztia, komeni den bezala.
‎11 Idatzi diot berorri zein sasoi onean egin zion mesedea nire ahizpari; harri eta zur nago zenbat premia neke eman dizkion Jaunak, eta guztia hain ongi eramanik, honezkero aringarria eman nahiko dio orain. Nik ez dut ezeren premiarik, guztia sobera baizik, eta horrela, berorrek limosna gisa bidaltzen didanetik, zati bat nire ahizparengan gastatuko da, eta gainerakoa, egintza onetan, eta berorregatik izango da. Nituen eskrupulu batzuengatik, pixka bat sasoi onean etorri zitzaidan; izan ere, fundazio hauetan, kontu handiz jardun arren eta guztia haietarako izan arren, letradunekin hainbeste begiraturik jardun behar ez den zenbait kasu izaten dira (arimako gauzetarako beti haiekin tratatzen baitut), azken batean, huskeriatxo batzuk; eta horrela, lasaigarri izan zitzaidan, inorengandik hartu beharrik ez nuelako, ez zen faltako baina; hala ere, askatasuna nahi izaten dut jaun hauekin, haiei neure iritzia adierazteko; eta mundua interesez beterik egonik, benetan gorroto dut edukitze hau, eta horrela ez dut edukiko ezer, eta Ordenari berari zerbait ematean lasai geratuko naiz, nik asmo horrekin emango baitut; izan ere, jeneralagandik eta probintzialagandik izan daitekeen guztia dut, bai mojak hartzeko, bai aldatzeko, bai etxe bati beste etxeetakoaz laguntzeko.
‎7 Arranguraz nago, hartzen diren moja horiek nola ez duten erremediatzen ikusirik. Jasoko zuen aita Garciálvarez beraren lehengusinak hartzen direla esaten diodan gutuna, eta berorren agurgarritasunari idatzi diot saia daitezela diru pixka bat eramaten korrituak ordaintzen laguntzeko, lursail horrek dirudienez ez baitu ezertarako balio?; izan ere, ez nuke nahi gehiago ezin izatera arte itxaroterik, aurrez begiratuz joatea baizik, bere burua itota ikusi baino lehen. Nik hartu nuen moja bat Salamancan, hangoek Malagóngoei zor dizkieten hirurehun dukat bidali ahal izateko eta Asentsio Galianori ordaindu ahal izateko dotea zekarrena, eta ez da etorri.
‎6 Beti uste izan zen, nuntzioari entzuten zitzaionez, ez zuela ahalmenik ordenei buruz; izan ere, erregea haserreturik, arrapaladan berari ezer esan gabe Graciánekin egin zuenagatik, orain arte ez zuen ezer egin (Aita Santuagandik mezuren bat etorriko zitzaiola uste dugu, egiten duena bere kontura egiten baitu, Kontseiluari eta, dakigula, beste inori ere agiririk erakutsi gabe).
‎Andre Mariaren zerbitzaria denak ez duela ezergatik pena izan behar esaten dio.
‎4 Uste dut ez genukeela ezer galduko berorren aitatasuna Gorpuztirako hona etorriko balitz; horrela, elkarrekin joango ginateke. Ez da asko nekatuko karro batean etorrita; izan ere, aita frai Antonio nirekin joan arren, dagoen eran egonik, nahiko zeregin izango dugu berarekin.
‎7 Zinez nahiko nuke Frantziskok Pedro Ahumadari gogorki hitz egitea eta esatea zer dela-eta ez den bat etortzen Perálvarezekin ogasuna kudeatzeari dagokionez, batak besteagatik ez baitute ezer egiten; izan ere, Pedro Ahumadak zerbait egiten duela esan arren, ez du ezer egiten. Administrari bat hartu litzateke, Frantzisko Salcedok mojentzat utzi zuenerako eta honetarako; eta horrela, pixka bat lasai egon daiteke.
‎6 Berorrek, Isabel San Paulorenari hainbeste opari egitean, egiten didan mesedeari buruz ez dut ezer esango; izan ere, berorri zor diodana hainbestekoa izanik, Jaunari uzten diot eskertu eta ordain dezan. Limosna handia da.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene alaba. Gure aitarekin oso luze idatzi nuen, eta horregatik orain ez dut ezer esateko, berorren agurgarritasunaren berriak jakin nahi ditudala, eta Malagóngo ama priorea pixka bat hobeki dagoela baino besterik.
‎10 Honezkero ez dago inor, izan zuten hondamenaz konturatzen ez denik eta aitortzen ez duenik, Beatriz Jesusena izan ezik; honek mojak hain maite izanik konturatu arren, ez zidan abisu eman inoiz eta orain ere ez du ezer esaten; nire begietan asko galdu du.
‎Hemen aurkitu nuen aita Gracián; ongi dago. Labetxoari dagokionez, jakinarazten dugu, ia ehun erreal gastatu genituela, eta ez zuen ezertarako balio izan, desegin baikenuen; izan ere, harekin ateratzen genuen etekina baino gehiago gastatzen genuen egurretan.
‎Moja haiek (etxe haren ona burututako egintzan datzala uste dutenez, eta beharbada oker egongo dira, eta fraideak hara itzuliz hondamendira doala ikusten dutenez), ahal duten beste itxaron nahi luketela diote. Berorrek jakin beza ea aukerarik dagoen Tostadok edo Probintzialak mojei barkamena emateko, edota nuntzioa joango ote den (gaitzaren sustraia dagoen tokian ez baitute ezer egiten konpontzeko); izan ere, honek luze iraun behar badu, gogorra da hala egotea.
‎Egia esan, niri oso atsegin izan zitzaidan hori. Ez dago horretaz gehiago hitz egin beharrik eta aita Nicolaok ere ez du ezer esango, nik idatzi baitiot. Sinets beza, berak oso zuzen zebilela uste zuela, eta nik, hortik irteteko hain gogo biziaz ikusi bainituen eta berak hainbeste goraipatzen baitzuen, Jainkoa goresten nuen.
‎6 Orain gastu handiak izan dituela eta ez duela ezer bidaltzen dio; beste itsas ontziteria batean egingo duela Agustinen bidez. Jainkoak nahi beza zerbait izatea, gutxi izan arren ere ongi etorriko baita. Nik esan eta esan egin nion, idatz diezaiola.
‎5 Berorrek ez du ezer galtzen nirekin, gutunen idazkerari dagokionez; neure aldetik dotoretasuna ageri duela esango nioke. Dena da ona Jainkoaren aurrean, Hura zerbitzatzeagatik denean.
‎1 Berorrek eskatzen duen gauza behinenari dagokionez, inola ere ezin diot eman baietzik, konstituzioaren agindua dugulako, nik neuk eskatua: ez dadila izan etxe hauetan beste Ordena bateko mojarik; izan ere, hainbeste izan dira eta dira etxe hauetara etorri nahi luketenak, non, bat edo beste sartzeak poz emango baligu ere, eragozpen asko baitira horretan aterik zabaltzeko, eta beraz, ez dut beste esatekorik horretaz, ezin delako egin eta nik berorren nahia betetzeko desira izateak ez duelako ezertako balio, bihotzean pena sentitzeko baizik.
‎4 Berorren gutuna ikusi nuenez gero, berehala bidali nion artxidiakonoari berea. Nik uste dut ez duela ezer egingo, eta inori nahigabe gehiago ez ematea nahiko nuke; dagoeneko artzapezpikua dugunez gero, ageriko gauza da eta, pentsatu dut beraren bitartez ahalegintzea, hemengoei esan diezaien.
‎3 Haren espirituak ongi ulertu du nirea, nik hitz egin ez badiot ere; eta bada mojarik ezin buelta emanda dagoenik, sartu zenez gero eragin zion otoitzaren garraz. Sinets beza, ene aita, atsegingarri dela niretzat ezer ez dakarrenen bat hartzen dudan bakoitzean; Jainkoagatik soilik hartzen dela, ez zutela ezer eta utzi egin zutela ikusiz. Jainkoak grazia berezi bat egiten didala konturatzen naiz, haien erremediorako ni neu izatea bitartekoa.
‎Haserrearazi nau, hark hain kontu handia ez osatzeko ordaindu ezinik ez zuelako, guztia bere esku zuen-eta. Frai Antoniorekin ez dut ezer, baina nire gauzetan hainbeste sarturik nire Paulorenetan ere sartzea ezin dut jasan; nireaz ez zait axola.
‎5 Idazten didan gainerakoaz ez dut ezer esaten, aurrez aurre ikusiko dudalako laster, Jainkoa lagun; izan ere, Medinan ez naiz egongo hiru edo lau egun baino gehiago, handik Salamancara itzuli behar dudalako, horrela agintzen baitit gure aita bikarioak, eta denbora laburra egin dezadala hor.
‎4 Ongi ari dira epaileak, ez dutela ezer egingo norbaiten mesedetan diotenean, egiaren bidetik soilik mugitzen ez den zuzenbidea ez litzatekeelako izango ona.
‎hura, berriz, eragozten; bada, aita bikarioak, azken batean, nik nahi nuena egin zuen, eta horrek min emango zion, gaixorik zegoela bisitatu zuen bati nire erruz zegoela ohean esateraino. Baina uste nuen ez nuela ezer egiten aitor entzulerik gabe joateaz, eta besterik ez zen. Hala ere, beldurra sartu zait erruren bat ez ote dudan izango.
‎Esana dut nuntzio jaunaren letratxo batez dena eginik legokeela. Ene aita, ahal dugunik presarik handienaz ibil gaitezen, eta berorren agurgarritasunak, ahal badu, trata beza probintziaren gai hori, ez baitakigu etortzekoa denaren berri, eta horretan ez baitugu ezer galtzerik, asko irabaztea baizik. Mesedez, gure aitaren albisterik duenean, idatz biezat berorrek, ardura handiaz bainago.
‎4 Nik, kasu honetan, arrazoizkoa zena baino gehiago ere egin dut, beste urtebete luzatuz mojagaiaren nobizio aldia, probatzeko denbora gehiago izan dadin, eta handik Salamancara joan nadinean, guztiaz hobeki informatzeko. Hau aita Oleari zerbitzu egitearren eta pozik gera dadin da, ongi ohartzen bainaiz mojek ez dutela gezurrik esaten (gauza arin arinetan ere badaki berorrek ez direla horretan erortzen), eta ez da gauza berria etxe hauetatik mojak irtetea, oso ohikoa baizik, eta ez dute ezer galtzen biziera latz honetarako ez dutela osasunik esatean, eta ez dut ikusi inor horregatik gutxiago balio duenik.
‎Infante hitz egitera etorri zitzaidan; gutun bat nahi zuen Paulorentzat. Nik esan nion neure aldetik ez nuela ezer egingo, berak hitz egin ziezaiola; ez du ezeren auzirik bere gain. Nik uste dut, Peralta itzuliko delako itxaropenik balu, ez litzatekeela hain burumakur etorriko.
‎Infante hitz egitera etorri zitzaidan; gutun bat nahi zuen Paulorentzat. Nik esan nion neure aldetik ez nuela ezer egingo, berak hitz egin ziezaiola; ez du ezeren auzirik bere gain. Nik uste dut, Peralta itzuliko delako itxaropenik balu, ez litzatekeela hain burumakur etorriko.
‎Ez dutela errentarik jakiten badute, jakin dezatela. Mojek ez dezatela esan, eta beraientzat limosna eskatzetik oraingoz libra ditzala Jainkoak, ez baitute ezer irabaziko, eta alde batetik irabazten dena beste askotatik galduko baita; baina nire izenean hitz egin beza jaun andre horiekin eta esan biezaie.
‎Eman diezaiola gure Jaunak, nik eskatzen diodanez, ez baitu askotan esan beharrik hainbesteko zorra izanik. Maria andereak duen osasun eskasaz ez dut ezer esaten, gure Jaunak, hain sufrimendu etengabeekin, haren eta berorren irabazia nahi duela konturatzen naizelako. Nik zenbait ondoez izan baditut ere, horrek gehiago estutu nau, gaitz gozakaitz batekin izan naizelako eta oraindik ez nago hartatik libre.
‎Lekutan geratzen dira hango nekeak honekin parekatzeko! Izan ere, haiek Jainkoak emanak ez badira, ez dute ezer balio; Hark emanak badira, Haren Maiestateak gure indarren neurrira ematen ditu, hain adoregabe eta ezerezak izanik hainbesteko beldurra diegunez gero.
‎7 Oi Jainkoaren ezkutuak! Hemen geure adimenak apaldu baino besterik ez dugu egin behar eta pentsatu ez dutela ezer balio Jainkoaren handitasunak ulertzeko. Ongi dator une honetan gogoratzea nola egin zuen Andre Maria gure Amak berak izan zuen jakinduria guztiaz, eta nola galdetu zion aingeruari:
‎34 Prioreei buruz esan dizkioten gauzak garrantzitsuak ez badira, abisu eman dezake zeharka, mojek esan dituztela ez igartzeko eran; ahal den guztian, ez dutela ezer esaten hari aditzera ematea da komenigarriena; baina gauza garrantzitsuak direnean, hobe da haiek erremediatzea, hari gustua ematea baino.
‎goi bertuteak lortzen saiatzen ez bagara. Hau adierazi nahi dut, izan ere, egia ez den gauzaren batean harrapatzen banauzue, ez duzue ezer sinetsiko, eta arrazoiz, jakinaren gainean esango banu, baina Jainkoak ez diezadala utz halakorik egiten; gehiago ez jakiteagatik, edota ez ulertzeagatik izango da. Esan nahi dut, bada, Jainkoak batzuetan mesede handi hau egoera txarrean dauden pertsonei egin nahi izango diela, era honetara deabruaren atzaparretatik haiek askatzeko.
‎Esperientziaz ikusi dudana esan dut soilik, eta aitortzen dut hain murgildua ibili naizela, non ez baitiot ulertu orain arte neure buruari. Baina, Jaunaren maitasunagatik, esanda dago, pobretasun santua, gure Ordenaren fundazioaren hasieran gure Guraso santuen artean hain estimu handitan izan eta gordetzen zena, delako gure arma (ongi dakienak esan dit ez zutela ezer gordetzen egun batetik besterako); beraz, kanpotik hainbestean gordetzen ez bada ere, barrutik saia gaitezela horri eusten. Bi ordukoa da bizitza, saria, berriz, handi handia; eta Jaunak aholkatu ziguna betetzea baino besterik ez balitz ere, ordain handia litzateke Haren Maiestatea zerbaitetan imitatzea.
‎–Honela jarraitzen du: Zerbaitetan, behintzat, imita dezagun haren apaltasuna; zerbaitetan diot, albait gehien beheratzen eta apaltzen bagara ere, ni bezalako batek ez du ezer egiten, bere bekatuengatik merezia duelako deabruek beheratzea eta mespretxatzea, berak beheratu nahi ez badu ere; izan ere, hainbeste bekatu ez badute ere, nekez izango inor infernua merezi izan duenen bat izan ez duenik.
‎Behintzat argi ikusten dut, ene Jesus, Seme kutun gisa hitz egin duzula zeure eta gure izenean, eta ahaltsua zarela zeruan egin dadin lurrean Zuk esaten duzuna. Bedeinkatua izan zaitezela beti betiko, ene Jauna, ematen hain zalea izanik, ez baituzu ezer eragotziko dizunik.
‎Bada, erlijioso bat (hala da izatez edota behintzat izan behar du) batzuetan ez da ezeren jabe, ez duelako ezer; baina norbaitek zerbait emanez gero, ez du uste izaten sobera duenik. Beti nahi izaten du eduki zerbait gordeta, eta tela fineko abitua eduki ahal badu, nekez eskatuko du tela latzekoa; gauzatxoren bat salgai jarri edo saldu ahal badu, liburu batzuk izan arren?
‎Eta badut ustea haien otoitzetan, haiei esker izan daitekeela, Jaunak nahi izatea etxe honetan egiten den bizierari dagokionaz nik asma dezadala zer edo zer esaten. Eta asmatuko ez banu, lehenbizi ikusi behar duen aita Lizentziatuak zuzenduko du edota erreko, eta nik ez dut ezer galduko Jainkoaren mirabe hauen esana egiteaz, eta ikusiko dute nik neurez zer dudan Haren Maiestateak laguntzen ez didanean.
‎4 Egiaz, ez du ezer egiten, ene Jauna, orain mundutik alde egiten duenak. Bada, zuri hain begirune gutxi badizue, zer itxaro genezake guk?
‎9 Beste tentaldi bat ere badakar: espirituz pobreak garela uste izatea; eta esateko ohitura dugu, ez dugula ezer nahi eta ezertxok ere ez digula kezkarik sortzen. Zerbait hartzeko abagunea datorrenean, zerbait hori premiazkoa gehiago bada ere?, orduan erreka jotzen du espirituzko pobretasunak.
‎Jakin dezazuela, guztiak jakitun jarri gabe, pixka bat sufritzen Jainkoagatik! Bada, horra hor ezkontza txarra egin duen emakume bat, eta bere senarrak jakin ez dezan ez du ezer esaten eta ez da kexatzen, ordu saminak igarotzen ditu inorekin asaskatu gabe, eta guk ez ote dugu igaroko pixka bat Jainkoarekin bakarrean geure bekatuengatik ematen dizkigun gaitzak direla-eta. Zenbat gehiago gaitzaren arintzea hutsaren hurrengoa denean!
‎Hau esan zezakeen: . Zatozte guztiok, ez baituzue ezer galduko; eta nik neuk deritzedanei edaten emango diet?. Baina baldintza hau gabe, guztiei emango diet?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia