Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 219

2017
‎Gaur egun, ordea, ezin du ibilaldirik egin, eta bere bildumak baino ez du asebetetzen. Egunero ikuskatzen du... hobeto esanda, ez du ikusten, dagoeneko ez baitu ezer ikusten, baina arratsero ateratzen ditu karpeta guztiak eta laminak ukitzen ditu, bata bestearen atzean eta beti ordena berean, buruz baitaki aspalditik zelan sailkatuta dauden... Hori besterik ez zaio axola gaur egun, eta nik egunkariek enkanteei buruz esaten dutena irakurri behar izaten diot, eta prezioek zenbat eta gorago egin, bera zoriontsuago da... zeren... hauxe da larriena, aitak ez daki ezer gure garaiko prezioez... ez daki dena galdu dugula eta bere pentsioaz hilean bi egun baino ezin gaitezkeela bizi...
‎Bere ustez, Ikaroren erorialdia Pincini faltsu bat zen, ziurrenik maisuarekin ibilitako ikasleren batek egina. Esan beharrik ez dago Deplisen lekukotzak ez zuela ezertarako balio, marrazkia ziztatu zioten tarte luzean narkotikoen efektupean egon baitzen.
‎Jada ez duzu ezertan sinisten, jada zeure buruarengan ere ez duzu sinisten. Inguratzen zaituen oro fartsa hutsa dela irudituko zaizu une honetan.
‎Puskasek ez zuen ezer erantzun hileta hastera baitzihoan, baina bere lagunak esandakoak hogei urte atzeratu zuen bere pentsamendua, 1942ko negurarte.
‎Autogestioa hitza oso ondo jakin gabe hortan hasi ginen eta gainera erabaki genuen 86ko txapelketaren arrakastaren ondoren gurea ez zela bertsolarientzako enpresa bat, gurea ez zela bertsolarien sindikatu bat, gurea proiektu kultural bat zela eta orduan erabaki genuen bertsolariek bakarrik ez genuela ezer pintatzen eta bertsolari eta bertsozale arteko elkarte bat osatzea, non bai zuzendaritza organuetan eta bai herrialde bakoitzeko zuzendaritzetan, bai bertsolari eta bertsozale, nahasian eta berdinean elkartuko ginen. Eta kultur proiektu horri jarraitzea izan da, azken 22 urtetako lana.
‎Alderdiek orain kontsentsua bilatu nahi dute, denek zerbaiti uko egitea: " Baina ezer ez edo gutxi, bi horien artean aukeratzeak ez du zentzurik; kasu honetan gutxik ez baitu ezertarako balio". Gehituko dizu ezin dela hizkuntza patrimonializatu, ez dela inorena, ezpada hitz egiten duenarena.
‎2007an utzi zuen, Iruñera itzultzeko, baina ziztu bizian egin zuen atzera. Orain ere ez du ezer jakin nahi Iruñeaz," gero eta arrotzagoa zaidan hiri bat". Esan izan du inoiz:
‎Giroa freskatzean, bulegoan gauzak konpondu ondoren, bere" Marquette" a hartu eta joan ziren elkarrekin Chongón era edota Pascuales a, izen txarreko areto txikietan dantzan egitera. Bakarrik, ordea, ez zuen ezertarako gogorik. Igaroko ahal zen denbora...
‎Ez dakit zergatik nagoen hemen, ez dut ezer gogoratzen erantzun zuen Martxelok sorgorturik. Nire kalea desagertu dela salatu nahi...
‎Suerte txarra. Lasai, ez duzu ezer egin eta ez zaizu ezer gertatutako. Orain, azken gauza eskatu nahi dizut, oraindik lagundu nahi badidazu, noski...
‎Gabon afarirako ez zuen ezer espero, baina etxera heldu eta atea zabaldu zuenean... Martin eta bere ama atean zeuden aitari itxaroten eta sukaldeko mahaia ez zeukaten jangelarik janariz beterik zegoen.
‎Gauean ametz bat izan zuen, hildako ama berarengana hurbildu eta hauxe esan zion: " Lutxi alabatxo, hemen jadanik ez duzu ezer egiterik, ez ezazu gehiago sofritu eta zatoz nirekin zerura". Lutxi amarekin ados zegoen eta berarekin joan zen zerura.
‎Eta segituan salto egin dugu, Danba! Gizon beltzak zerbait sumatu du eta burua jiratzen hasi da, baina ez duenez ezer ere ikusi lasai lasai jarraitu du.
‎Eskutik heldu dit eta beldurturik dagoela esan dit, medikuek ez baitiote esan zer gertatu zaion. Nik ez duela ezer larririk zin egin diot eta bekokian musutxo bat eman diot. Ondoren loak hartu du eta esnatu bitartean bere ondoan egon naiz irratitxo kaskar bateko baladak entzuten.
‎Roman eroa nire bila, mendeku bila. Ero horrek ez du ezer ulertu nahi, dena eskuratu nahi du esan zuen ukabilak estutuz.
‎Zaila dute ordea gehiengo sindikalak apo hori irenstea: " Akordioak ez du ezer blindatzen diote ELAk eta LABek elkarrekin egindako balorazio dokumentu zabalean, Confebaskek ez du bertoko negoziazio kolektiboko markoa blindatuko duen egiturazko inolako akordiorik behar". Euren esanetan, estatalizazioak segitzen du patronalari aukera ematen milaka langileri" xantaia" egiteko.
‎gure garaian, gu gazteak ginenean... Horrek ez du ezertarako balio, baina balioa ez da gehien izorratzen nauena. Nire onetik ateratzen nauena da lehengoa idealizatuz oraingoa kakaren pare uztea.
‎Legebiltzarreko gela bat hartu zuten, D3Mren kontrako epaiketako auzipetuei euren babesa emateko eta epaiketa politikorik gehiago egin ez dadin eskatzeko. Ez zuten oihurik egin, ez zuten ezer apurtu, ez zuten ezer nabarmenik egin, baina Ertzaintzak kanpora atera zituen. D3M legez kanpo utzi zutenean ehun mila lagunetik gora gelditu ziren Eusko Jaurlaritzan ordezkaritzarik gabe, baina epaituko dituztenak ez dira herritarrak ahotsik gabe utzi zituztenak.
‎Legebiltzarreko gela bat hartu zuten, D3Mren kontrako epaiketako auzipetuei euren babesa emateko eta epaiketa politikorik gehiago egin ez dadin eskatzeko. Ez zuten oihurik egin, ez zuten ezer apurtu, ez zuten ezer nabarmenik egin, baina Ertzaintzak kanpora atera zituen. D3M legez kanpo utzi zutenean ehun mila lagunetik gora gelditu ziren Eusko Jaurlaritzan ordezkaritzarik gabe, baina epaituko dituztenak ez dira herritarrak ahotsik gabe utzi zituztenak.
‎Eta ondo dago nor garen jakitea eta gure barrura begiratzea; baina teoriatik praktikara salto egin dugunean besteez ahaztu gara. Badakit beti besteei begira dagoenak ez duela ezer onik egingo bizimoduan, baina irudipena dut gu garen hori baino gehiago landu dugula eman nahi dugun itxura hori. Ez dago ondo eskatzen dizkiguten azalpen guztiei" ni horrelakoa naiz" sinple batekin erantzutea.
‎Norbaitek oharra pasatu zion gai jartzaileari eta," barkatu, semea ez, alaba", esan zuen. Plazaz plaza egin dudan denboran, halako mila batu ditut, eta, kontatzen hasten naizenean, jendeak esaten dit adibide txikiak direla, ez dutela ezer esaten, banaka batzuen joera dela. Ez.
‎Badira oharkabean pasatzen diren efemerideak, egunak eta orduak norbaitek gure memoriatik ezabatu balitu bezala. Badirudi gauza batzuk orain diren modukoak izan direla beti, inork ez duela ezer egin hala izan daitezen. Eskoletako liburu gehienek izen berdinak ahaztu dituzte.
‎Olentzero, gure lagunak eta senideak legeak agintzen duen baino 1.000 kilometro urrunago dauzkagu, eta gero eta zailagoa da astebururo haiengana iristea. Euskarazko komunikabideak ez daude ondo, eta instituzioek ez dute ezer egiten laguntzeko. Udako Euskal Unibertsitateari dirua kendu diote, eta orain, ditugu Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen ez dituen hainbat gai interesgarri euskara hutsez landu.
‎Nik ez dut ezer sinesten Jainkoagan ez bada, hemen ebidentziek bakarrik dute hitza.
‎Baserrian, txakurrek ere, ofizio bat dute. Zaunka egiteko, ehizatzeko edo arditarako ez den txakurrak ez du ezertarako balio.
‎Ez, ez dut ezer entzun ez bainaiz Donostian sartu.
‎Gurtu ditugu Mari, Sugaar, Basajaun, eta beste hainbeste jainko jainkosa gure abereak, etxaldea, bizitza, Urbasako harkaitzetatik zain ditzaten eta horretarako eskaini ohi diegu leku sakratu honetan abereen odola, fruituak, ogia, arnoa, beren egarri etengabea ase dezaten, baina azken bi ilargietatik hona, nire ametsetan irudi, espiritu berri bat agertzen ari da. Ezin dut ikusi, ez dakit nolakoa den baina beste guztiek muzin egiten diote, ez dute ezer jakin nahi berarekin eta izerdi patsetan esnatzen naiz behin eta berriro, gero eta maizago, eta gero eta ahulago sentitzen naiz. Hurrengoa ni izango naiz!
‎Tentsioa antzematen zen euskaldunen artean, jakin baitzekiten gauean haietariko bat hil eta odolustu egin zutela garrasien artean, harkaitz baten gainean. Inork ez zuen ezer esaten eta bi aldeetako gerlarien eskuek geroz eta gogorrago heltzen zioten bere ezpata buru eta brokel zein arkuei, zer egin jakin gabe. Orduan euskaldunen artetik bat hondartzara jaitsi zen bere gerlariek arkuak tenkatzen zituzten bitartean...
‎Zuen Macaulay bezalakoa da. Konturatuko zineten ez duela ezer esan, baina paperei behin eta berriro begiratu diela. Onar dezagun xehetasun guztiak burmuinean dituela.
2018
‎Eszena, Thatcherren alderdi gizatiar eta jostalariaren isla baino gehiago, 1980ko hamarkadako botere gehiegikeriaren adibide da. Parlamentutik langileen eskubideak zapaltzen diharduen bitartean, poz pozik azaltzen da dama rock and rolla dantzatzen, langileen kontra ez duela ezer beheko klaseen musikaren doinuak dantzatzen ari da! erakutsi nahian bezala.
‎Batzuek, gazteek batez ere, pentsatzen dute beren herrialdeko letrei azken hamarkadan gertatu zaien onena dela, aire berriak, garaikideak zabaldu dituela. Beste batzuen ustez, aldiz, Murakamiren literaturak japoniarretik ez du ezer, estilo zein eduki aldetik erabat mendebaldarra irizten diotelako. Masao Miyoshi literatur adituaren iritziz, Murakamik ez du Japoniari buruz idazten," liburu erosle atzerritarrek [Japonian] ikusi nahi duten horri buruz" baizik.
‎Bizkaiera batuaren aurkako iritzia orokorra zen: ez du ezertarako balio, egoerak eta egoerak daude eta horien arabera estandarra edo etxekoa erabili lirateke, batuaren kontrakoek bizkaiera batuarekin gauza bera egin dute,...
‎Izan ere, hortxe prestatuko ditugu pertsonak lanean aritzeko, baina gainera, euskaltegietatik irtenda, lan munduko plangintzak garatzen jarriko bagenitu euskaltegiak, egun euskaltegietara hurbiltzen ez diren euskaldungaiengan eragiteaz gain," euskaldundu" direnengan ere eragingo genuke, testuinguruan eragingo genuke, erabileran zuzenki eragingo genuke... Horretarako egokia da HABEren curriculuma, zientziatik egoki edan baitu, baina oso testu puntakoa izateak ez du ezertarako balio gerora aplikatzen ez badakigu, langileak inork trebatzen ez baditu...
‎Ez dakigu zer egin zuen eta nora joan zen. Ertzainak bere arrastoaren atzetik ibili ziren urte luzetan, baina inoiz ez zuten ezer aurkitu.Orduz geroztik inoiz ez dugu bere berririk izan, ez ahoz eta ez idatziz.
‎Herri orotan ez du ezertan parerik.
‎Horrek ez du ezer harritzekorik, instintuak ezer harritzekorik ez duen bezala. Gure herentziaren materialean grabatutako ohitura besterik ez da instintua.
‎Gau ilunak ez zuen ezer konpondu, izarrak eskura eduki izan nituen arren.
‎(Julenek ez du ezer esango baina begietara begiratuko dio irribarrez.)
‎JULEN. Hire txaloekin ez duk ezer lortuko, ez diate nire txaloen frekuentzia bera eta. GAZTEA. (Juleni harridura aurpegiz begiratuz.) Hara!
‎(Bat batean pantailako irudia distortsionatzen hasiko da; Julen idazten saiatuko den arren, ez du ezer lortuko, argiak bere intentsitatea galduko du eta fluoreszenteak dirdir etengabean hasiko dira.)
‎(Argi urdin motel batzuk piztuko dira logela osoan, hala ere, logela dezente argituko dutenak. Julen ahoan duen mikrofono telefono berezitik deitzen saiatuko da.) 24 ORDUKO ZERBITZU TEKNIKOA (Seinalearen zain egongo da Julen, baina ez du ezer entzungo.) Ze gauza arraroa, honek ere ez dik funtzionatzen. Hau duk marka hau!
‎Seric: Nik ez dut ezer ordezkatzen, babo halakoa, ezpada unibertsaltasuna eta balio modernoak oro!
‎Jakina, egun ez daukagu ezer egiterik. Gure igitaiek ez dute ezer balio haien arma handien aurka. Arma horiek su hartzen dutenean, guk ¡ plos!
‎" Besorik gabe ez duk ezertarako balio. Indar gehiago behar duk".
‎Taldea desegin eta kito! Baina nork esan niri ez dutela ezer gehiago esatekorik. Bere eskuetan zagok erantzuna.
‎Adibidez: gero eta jende gehiagok esaten du sindikatuek ez dutela ezertarako balio. Jakina, sindikatuak ez dira perfektuak.
‎Kanpainaren arrakasta dela eta, Suitzako Publizitate Elkarteak Komunikatzailearen Saria eman dio Kasparri. Herritar suitzarrak Berlingo Tageszeitung egunkariari esan dionez, berak ez du ezer Nestleren aurka. Are gehiago, Nespresso kafe makina bat du etxean, baina poztu egingo litzateke iragarkiari esker kafe soroetako langileen baldintzak hobetuko balira.
‎Jakina, orduan gerraren kontrako kontzientzia zibila orain baino ahulagoa zen; garai haietako pentsamendu nagusia ez zen joera horretakoa. Vietnameko gerra mugarria izan zen mugimendu antimilitaristaren garapenean, baina Weber familiak ez zuen ezer egin Coloradoko red neck gazte kristauek asiarrak hiltzen zituzten garaian. Timothy McVeigh soldadu ohi zuriak Oklahomako sarraskia eragin zuenean ere ez.
‎" Alderdi gehiegi. Horrela inoiz ez duzue ezer lortuko", esan zuen.
‎Nire iritziz, lehen kasuan ondoriorik gabeko bihurrikeriatzat jotzen dena falta edo delitu bihurtuko litzateke bigarrenean. Lapurretan ibiltzeagatik gaizkilearen familiari, zigor moduan, laguntza soziala kentzen dion sistemak ez du ezer egin goi mailako pribilegiatu ekonomiko batek legea hautsi duenean. De Geari ez diote zigor txikiena jarri edo komunitate edo auzo lanak egiteko agindu, hobeto sozializatzeko.
‎Gero, hotzago mintzatu dira hedabideak: " Appleren sortzaileak ez du ezer garrantzitsurik asmatu, baina gailu erakargarri eta erabilerrazak sortu ditu", idatzi du horietako batek. Jobs Leonardo da Vinci?
ez dut ezerk harrapa nazan nahi.
2019
‎Beste guztiak baino bizkorragoa da eta negu gorrian, janariak osten dizkie. Haiek jarritako tranpa guztiak ez dute ezertarako balio eta ehiztariak ere sekula ezin dute txakur haren kontra ezer egin.
‎manifestuarekin. Tristan Tzararen Lehen Manifestu dadaistak zioen dada hitzak ez duela ezer esan nahi, horrela garbi utziz benetako literatura, arte on guztia bezala, ez dela ezeren maizter, ezta hitzen erabilera didaktikoarena ere, are gutxiago moralarena. Marinettiren Futurismoaren Manifestuak tradizioaren itzal luzea urratu zuen irudi metaliko distiratsuak sortuz eta futuroan jarriz bere proposamen estetikoen tronpeteria eta ponperia guztia, eta esanez auto bat ederragoa dela Samotraziako Garaipena eskultura baino.
‎Ez al didazu lagundu behar ala? Orain, denborak ematen duen talaiatik, Txinan 18 egunez hoteletako zerbitzariak, harrera egileak, eta jatetxetako langileak apur bat ezagututa, badakit txinatarrak horrelakoak direla, ez dutela ezer egiten agintzen ez bazaie, beti irribarre batez erantzuten dizutela nahiz eta esan duzunaz piperrik ere ez ulertu, eta zerbait argi ikusten ez badute, alde egiten dutela, ezin jakin nora, baina irribarrea ezpainetatik ezabatu gabe. Orain badakit baina une hartan ez, eta militarraren jarrerak sutan jarri ninduen, eta gero eta etsituago sentitzen nintzen.
‎Nik ez dut ezer ikusten protestatu zuen Beldarrak.
‎" Ia ba, neska! Negar egiteak ez du ezertarako balio!", esan zuen berarekiko. " Negar egiteari bertan behera utzi behar diot!" Aliziak askotan ematen zizkion aholku onak bere buruari (gehienetan beteko ez bazituen ere), bera sarritan bi pertsona desberdin balitz bezala jokatzen atsegin zuen.
‎Nik sorpresa bat prestatu nuen gaurko. Baina orain ez du ezertarako balio. Oraingo hau bestea baino handia izan da.
‎Irudiak eta sinboloak, mutil. Azaletik badirudi ez duela ezer esan nahi, baina han egoten da altxorraren sekretua.
‎Christer Van der Kwast prokuradoreak esan zuen polizia teknikoa gorpuaren bila ibili zela zakur prestatuekin, Sturek seinalaturiko lekuetan, baina haren arrastorik ez zuela aurkitu. 1993ko udaberrian ibili ziren Asplund en gorpuzkinen bila, Sturek esandako lekuetan, baina ez zuten ezer aurkitu eta ebidentzia forentserik ez zuten.
‎Kiskalita zegoen. Lehen begi kolpean barruan ez zuten ezer ikusi, baina hori, normalean, bat bateko begiradak ematen duen azaleko itxura baino ez da izaten.
‎Haakonssonek ez zuen ezer erantzungo, eta begirada behera zuela itxaron zuen Gulbrandsenek jarraitu arte.
‎Urte osoa tiro barik eta gaur bota ote dut ba!, berriro ere ozen aterako zuen ahotik. Instintiboki poltsiko batean autodefentsarako zeraman espraia atzamarrekin ukituko zuen, eta" honekin ez dut ezer egiten" pentsamendura etorri zitzaion. Eskuineko poltsikoan telefono mugikorra zeraman.
‎Bisitaz joan zenuke. Jendeak ez du ezeren lotsarik. Zakarrek estaltzen dituzte bizidunek bazter utzi zorrak.
‎167 Dena entrenamendu bat da geroan egingo dugun edozein gauzatarako, inoiz egingo ez dugun ezertarako batez ere.
‎224 Batek ez duenean ezer egiten bere gorputzaren hilobian atseden hartzen du.
‎49 Arrakastak edo porrotak ez dute ezer aldatzen izatearen izaeran, baina gure hautematea eragiten eta baldintzatzen dute.
‎" Jaso hanka horiek!" esan ohi zion, eta muttikoak hankak jasotzen zituen, une batez, eta gero maltzurki arrastaka eramaten hasten zen berriro poliki poliki, nahita, pixka bat, ez zekien zergatik. Oraingo honetan, ordea, aitak ez zuen ezer esan, eta muttikoak oinetako zolak tarraska eramateari utzi zion. Lurrera begira jarraitu zuen:
‎Azkeneko eguna arte, inoiz ez zen eseri. Guk ez genion eskaini, eta berak ez zuen ezer egin, inoiz, etxekotasuntzat har zitekeenik.
2020
‎Edo, tira, ondo pentsatuta ez nuke ezer kenduko eta aho betez esan dadila literatur tradizio urria dugula, baina batez ere santujalea. Etxeparek berak esango lukeen moduan:
‎Hau da, irakurlearengan sentsazioak sorrarazi ordez irakastea soilik nahi duen liburua ez da literatura. Kasandrarekin bat eginik, beraz, literatura adierazpen interesgarrienek ere zinemak bezalatsu, adierazi nahi duten hori agerian uztearekin nahikoa dutela, ez dutela ezer azaldu beharrik, ez dutela ezer irakatsi ikasarazi beharrik. Izan ere, noranzko bakarreko irakurketa zurrun eta bideratuek ez diotela onik egiten irakurraldiari, ez eta irakurlearen sormenari ezta ezagutzaren bilakaerari ere.
‎Beraz, Juaristik egin zuena, eztabaidari aurre egin gabe deskalifikatzen (biktimista eta abar deituz...) aritzeak ez du laguntzen haren eskaintza ulertzen. Edozein aztergai hartzen duelarik ere, Joxek ez du ezer frogatu nahi, gaiak ematen duena probatu (dastatu) baizik. Garai batean haztatu esaten zena da bere helburua ez eta, are gutxiago, baloratzen.
‎Liburuan diot informazio faltsu bat gezurtatzeak bere horretan ez duela ezertarako balio.
‎Halere, Usurbilen Herioa eta dontzeila antzezlanaren irakurketa dramatizatua egitera joan ginelarik, ni atzean nengoela ohartzeke, emakume batek esan zion besteari: " Irakurri dut itzulpena Fito Rodriguezek egin duela, eta zalantzan egon naiz etorri edo ez, bere artikuluetatik ez baitut ezer asko ulertzen eta pentsatu dut obra hau ere ez dudala ulertuko...". Ez dut uste damutu zenik.
‎Ez zuten aurreko asteetako desenkontruaren gaia atera, ez batak ez besteak. Elena saiatu zen, horren guztiaren azpian, aurreko asteetako ezinegonaren arrastoak topatzen, pistaren bat emango zion zerbait, baina ez zuen ezer sumatu, mutilarekin egoteko pozaz harago, eta bere burua madarikatu zuen, une batzuetan, poz horretaz osoki disfrutatzeko bere ezintasun neurotikoagatik. Gero maitasuna egin zuten, mantso, goxo, beharrezko luzamendu guztiekin.
‎Gero maitasuna egin zuten, mantso, goxo, beharrezko luzamendu guztiekin. Hor ere ez zuen ezer ohiz kanpokorik nabaritu, gorputzak aspaldi eskatzen zion zor baten kitapena ezik. Aritz berehala gelditu zen lo bere ondoan, inbidiagarria egin zitzaion sakontasun bete bezain arduragabearekin.
‎Frankismoaren sarraski, izugarrikeria eta basakeriengatik aitorpenik ez Espainiako estatuak (aizu, arazo pentsaezinak Italian edo Alemanian, Francoren gorpuzkiekikoak!); BVE, GAL eta gainerako indar parapolizialen erailketengatik ere ez; polizia eta guardia zibilen hilketa, tortura eta gainerakoen aitorpena ere ez da beharrezkoa; Eusko Jaurlaritzak ere ez du ezer esan behar ertzainek eragindako tortura eta tratu txarrengatik... (Pako Etxeberriaren arabera, hirurehundik gora); beti ezker abertzaleari eskatu behar zaio estatuari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen ez zaiona.
‎Bereizketa horrek xenofobiatik ez du ezer, baizik eta curriculum jatorritik. " Kanpoko/ bertoko", bestalde, ez da bereizketa geografiko hutsa, huskeria litzatekeena, baizik eta nork non duen erabakigunea, zertan eta hezkuntza kurrikularrean.
‎Saiatu zen Moraza azaltzen foruak, legean eta praktikan, askatasunaren babesle eta demokratikoak zirela, esaterako, tortura gaitzesten zutenez gero, Espainian arrunta zen garaietan. Eta ez zirela pribilegioak, baizik eta itun bidezkoak; baina hark ere diputatu batek baieztaturik irmo euskaldunek sekula ez dutela ezer egin Espainiaren alde, zertarako egin behar zuten espainiaren alde erantzun beharrean, non adierazi zuen Euskal Herria nabarmenki monarkikoa eta nabarmenki espainola zela eta" el gran españolismo de mis paisanos" goretsi zuen. Espainolismorik sutsuena eta independentismo foral kartsuena ez zituzten elkarrekin muturka sentitzen.
‎Esan zigun Espainiako Elizarekin hitz egiteko, nagusiarekin, [Antonio Maria] Rouco Varelarekin, eta guk ezta pentsatu ere, nola egongo ginen harekin kontu horiez. Beraz, Vatikanora joateko misioa bete genuen, baina otarrean ez genuen ezer zehatzik ekarri." 1936ko urtarrilean, J.A. Agirrek eta euskal ordezkaritzak saskian ezer ekarri ez zuten bezala, Pizzardo idazkariarekin egonik; besteak beste, Iruiñean egoitza zukeen euskal elizbarrutia galdegiten zuten. Urte hartako udan bertan, Barrena berriz egon zen Etxegarairekin:
‎Fidelek ez zuen inoiz argi izan elkarrekin apurtu zuten edo ez, ezta zein arrazoirengatik ere, baina bai gogoratzen zuela bikote bat edukitzea ez zetorrela bat berak garai hartan egin, bizi, ezagutu, esperimentatu nahi zuenarekin. Hala ere, aldi berean," nik ez dut ezer gehiagorik nahi" esaldia momenturen batean Paulek esan zuela gogoratzen zuen ere. Fidelen oroimena, dena dela, ez zen fidagarriegia eta ezin zitzaion eskatu lau hamarkada lehenagoko gertakizunak berreraikitzea.
‎Mundu guztiak ez zuelako berdin ulertu diot hau. Ume bat zure etxean hazteak, babesteak, zaintzeak, maitatzeak, ez zaitu ezeren hartzekodun bihurtzen, ez dizu umearen gaineko eskubiderik ematen.
‎Gure hurko arbasoak hiri honetako Judumendian ehortziak daude, jaio eta hil bahi dudan lurrean, ez dut ezertan burua makurtu behar hemengoa ez naizela esaten didatenen aurrean oihu egin du Sharak negar zotinka hasi aurretik.
‎Baina nik ez dut ezer egin, ni beti kristau zintzo zint zoa izan naiz eta ez diot inoiz nire fedeari muzin egin erantzun egin nion zeharo atsekabeturik.
‎Akabo, aski da! Ez dakit zer arraio da perfomantze hori, baina ez dut ezertan aguantatu behar zure moduko adarjole bat, alde hemendik ala bestela gainegur ederra emango dizut.
‎Nik ez dut ezer egin, ez dakit zer dela eta nire atzetik zetozen armagizonok desenkusatzen saiatzen naiz, agure morroi honek benetan koipeztoa edo irensgaitza ote den saltsa batetan sartu nahi nauelakoan.
‎Hura bai zela berezia eta erromantikoa! Haren keinuek ez zuten ezertarako balio; jendeak ez zituen ulertzen, eta berak ere ez, agian. Baina gu gu asko egiten zuen eta horrela mundu guztia pozik uzten zuen, hura entzunda harriturik.
‎Auzi eguna hurbildu ahala, gero eta tolesgabeago eta zintzoago agertzen zen, ikusten duzue ongi, arazoa zegoen baino mila aldiz okerrago jartzen baitzuen jokabide horrekin, eta izeba Sallyrentzat eta Bennyrentzat ez baitzegoen kontsolatzeko modurik. Hala ere, agureak hitz eman zigun jendearen aurrean ez zuela ezer esango, eta horrek asko poztu gintuen.
‎Gure uso inozoak, beraz, lekukoa erasotu zuen, baina ez zuen ezer garbirik atera, gure abokatua bera ere nahastu egin baitzen.
‎Eta nola egun haietan administradorea hila zen, denak konforme jarrita, denek agerian deklaratu zuten ezkutuan egin zutena, eta erabaki zuten, Masettoren poz handirako, inguruko jendeari sinistaraztea beren otoitz eta monasterioko zaindari zen santuaren merezimenduei esker bihurtu zitzaiola Masettori hitza eta, hortaz, administradore egin zuten, eta ongi eraman ahal izateko moduan banatu zizkioten lanak. Eta nola lan horien ondorioz fraidetxo asko sortu ziren, hain diskrezio handian eraman zuten kontua non inork ez zuen ezer jakin abadesa hil zen arte, Masetto zahartua zela eta etxera itzuli nahi zuenean; eta hori jakin zenean gogo onez eman zioten baimena.
‎Jaitsi gara Brodwaytik, 26 karrikaren kantoiraino, argazki batzuk egiteko. Lekuak horrela, lehen kolpean, ez du ezer esaten, baina bere historia guztiarekin, Bertolt Brecht eta Mikel Laboa, eta duela gutxi Marisolen liburuan ikusitako argazkia gogoan, ba euskaldunok hunkitzen gaitu, nola ez... Horrela Madison Squarera iritsi gara.
‎TAPeko bulegorik ez dagoela. Normalean arreta ematen duten lekuan, beste airelinea bateko langile batzuek esan digute TAPekoek duela bi egun alde egin dutela, apirila arte edo hegaldirik ez dutela, eta han ez genuela ezer egiterik. Berriro Eroskira deitu, eta hauek flipatzen, horrela ezin zutela ezer egin baina itxoiteko berriro ere.
‎Hogeita bost urte zituenerako sexu harremanak 1.000 gizon emakumerekin baino gehiagorekin izan zituen gizonak inoiz ez zuen ezer egin mutil lagunarekin, hark aitortu zuenez. Gore Vidalek, New York Times eko heriotza artikuluan" idazle dotorea" deitu zutenak, bizitza mugitua izan zuen.
‎" ez dizu onik egiten, Sole, konpondu ezin denari gira eta buelta ematen ibiltzeak. Zu hemengoa zara, dagoeneko total gutarra, han ez duzu ezer, dena desegin zen gerra madarikatu hartan. Ez begiratu atzera, beti aurrera, Sole, beti aurrera."
‎Bidaia luzea izango dela esan die amak, leku ezezagun eta polit batera helduko direla, han ondo hartuko dituztela eta denbora gutxi egingo dutela urrutiko leku hartan. Carmenek eta Solek ez dute bidaia hori egin nahi, ez dute etxetik beste inora joan nahi, arrazoiak arrazoi, ez dute ezer ulertzen, amaren aurpegiak ez duelako batere poztasunik adierazten bidaiaz mintzatzen zaienean. Ama gezurretan ari dela sumatzen dute, baina ez dakite zergatik.
‎Solek gustura entzuten ditu Lolaren kontuak, baina berak ez daki zer konta diezaiokeen. Ez dio esan nahi txikitatik, Lutxanatik alde egin zuenetik, ez duela ezer jakin ez amaz ezta aitaz ere. Garratzegia iruditzen zaio ez jakitea zergatik ez ziren joan haien bila, zergatik ez zitzaion inoiz gutun triste bat heldu, zergatik ez zuen jakin noiz eta non hil ziren gurasoak, zergatik ahaztu zitzaien zelakoak ziren euren aurpegiak, zergatik moldatu behar izan zen leku arrotz batera, zergatik gelditu zen bakarrik, zergatik ikasi behar izan zuen beste guraso batzuk maitatzen eta berea ez zen mundu batean bizimodua eraikitzen.
‎Dena den, ama gero eta nahasiago ikusten nuen: ez zuen ezer egiten, jesarrita pasatzen zitzaizkion orduak minutuak lez, aspaldiko kontuak baino ez zituen errepikatzen, eta agertzen nintzenean ezagutu ere ninduen egiten.
‎Zuk alde egin zenuenean, eta Juan Marik ez zinela bueltatuko ulertu zuenean, erabat gaixotu zitzaigun: ez zuen ezertarako ganorarik, baratzako lanak bertan behera utzi zituen, egun osoak ematen zituen ohean etzanda, ez zuen jaten eta ez zen larunbatetan herrira jaisten; laburbilduz, galdu zuen bizitzeko adorea. Hasieran, pasatuko zitzaiolakoan geunden, denbora kontua zela pentsatzen genuen.
‎Hainbesteko triskantzak zeharo nazkatzen ninduen eta, bestalde, itsasoratzen lagundu ziguten. Baina nire errukiak ez zuen ezertarako balio izan, marrazoek irentsi baitzituzten.
‎Zure Lotuaz ez dut ezer jakin nahi esan zuen Buliak harro Gaur bertan mazokadaka hil zaitezela erabaki dut.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia