Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2004
‎Eta hala pentsatu nuen neure artean: ni ez nauk ez hemengoa eta ez inongoa. Zergatik ez joan komentura?
2010
‎Atraxkua tabernan orain ez dute tabakorik saltzen, are gutxiago oparitzen. Saltzeari utzi ostean zigarro ugari oparitu behar izan zituen bertako jabeak —erretzailea berau— salgai ez egotearen aitzakiaz bezero askok tabakoa eskatzen ziolako modu lotsagabean. lazko Martxoan hartu zuen ez ematearen erabakia eta dagoenekoz herrian ez dago zigarreta eskalerik Atraxkua tabernak jada tabakorik oparitzen ez duela ez dakienik. Koadrilako inor inguruan ez dabilenez aguantatu dut.
‎Hizkuntzak ez dira ez jaio ez hiltzen. Hizkuntzek ez dute ez amarik ez seme alabarik. Auzo harremanen metafora hori askozaz erabilgarriagoa da amazigeraren eta euskararen erabideak argitzeko.
‎uniformetasun hori heziketa literarioaren ondorioa da. Hau da, Hizkuntza Akademiak finkatzen du letren, hitzen eta esaldien balio fonetiko eta gramatikala; irakaskuntzak, liburu eta periodikoen irakurketak eta, halaber, nazio bereko eskualdeen arteko harreman ugariek, medio horiekin guziekin ikasten da Akademiaren arauak jarraitzen, era gutxi gorabehera uniformean hitz egiten, eta halakorik ez dute ez arrifiek ez munduko beste edozein partetako barbaroek". 322
‎Momentu batzuetan badaki tuaregek ez dutela ez frantses ez kristau izan nahi. Beste batzuetan ez du jakin nahi, 1916ko uztailaren 15ean idatziko duen gutunean, esate baterako:
‎Estatuaren legitimitatea zalantzan ipini gabe egitura estataletan parte hartzen duten euskaldunak bereziki eskertuak dira, gainera. Galderarik ez egiteko legea betetzea ondo ordaindua da.1004 Nahi izan behar ez zenukeena ez duzu aipatu behar, autodeterminazioaren printzipioa adibidez, nahiz eta justua izan. Nahi izan behar zenukeena aipatu behar duzu, demokrazia adibidez, hitzetik eginkizunetara alde handia izan arren.
‎Eiheralarreko apezaren enuntziazio lekua ez zen nahikoa izango. Botere eklesiastikoek, Trentoko kontzilioaren ondoren, ez zuten ez amodio disputarik ez potaren galderik ametituko.1094 Joannes Laiçarragaren lanak ere ez zuen lekurik izango erresuma frantses katoliko erromanoan, debekatuarena izan ezik.1095 Bazeuden beste batzuk inprentara ere heldu ez zirenak, Joan Perez Lazarraga esate baterako. Adriano de Armadoren erresuman ez zen Ernazimentu handirik posible izango euskaraz.1096
2011
‎Ulertzen ez duzunak ez ezik, alabaina, ulertzen duzunak era harritzen zaitu hemen. Arrautzak pisuan saltzearena, esate baterako, ulertzeko modukoa da baina, bezeroa zeu zarenean, sudurra beste bizimodu batean sartu duenearen sentsazioa nagusitzen zaizu; era berean, etxeko telebista armairuan gordeta dagoela ohartzen zarenean, edo bizikletak ez duela balaztarik, eta atzera eragin behar diezula pedalei, edo teontzia eguzki xafla baten gainean ikusten duzunean berotzen.
‎Egunkaria du izena. Denbora eta dirua aurrezten ditu, batetik bestera eraman daiteke, eta ez du ez bateriarik, ez elektrizitaterik behar. Egunero, ordu berean helduko zaizu etxera, Pizza banatzaileari ematen diozun eskupekoa baino merkeagoa da.
‎Gizakiak, ordea, badaki sakoneko aldaketak egiterik ez dagoela eta, horregatik, mundu hobea eraikitzeko nahi ahul bezain antzuaren ondorioa etsipena izaten da. " Aldaketa txikiak onartzen ez dituztenek ez dute inoiz sakoneko aldaketarik lortuko." Esaldia mundua aldatzeko ametsari uko egin dion batena dela pentsa genezake, baina ez, lagunok, Gandhi ameslari handiarena da.
‎Musika aukeratu eta jartzearen ardura Silvieren eta beste mutil baten artean geratu da, horiek jarri dituzte beren gustuko abestiak, guztiak ere frantsesez, jakina. Horrek esan nahi du nik ez dudala ez talde bat, abeslari bat, kanta bakar bat ere ezagutu.
2012
‎Badira ia berrogeita hamar urte Claude Levi Strauss antropologo handiak, Amazoniako tribuak aztertzerakoan," gordina" eta" egosia" kontzeptuak ondo finkatuta utzi zituela. Ohartu zen bertako tribu horiek, janarien prestaketa, elikagaien egostea ezagutzen ez dutenek ez dituztela ezagutzen, normala denez," egosi" edo" prestatu" hitzak, baina ez dutela, ondorioz," gordina" esateko hitzik ere, kontzeptu horrek ez daukalako eurentzat inolako zentzurik. Beraz, Wranghamen teoriara itzuliz, janariak prestatzen ikasteak, elikagaiak egosten ikasteak," haragia kozinatzen" ikasteak bihurtu gintuen gizaki.
2013
‎San Francisco de Borjan, misioaz beraz gain, inguruko sei rancheriez arduratu behar zuen Lasuenek. Haietan bizi ziren indio Cochimiek ez zuten ez etxerik ez etxolarik. Lasuenen hitzetan:
‎Iluna zegoen jada eta bihar argitu arte ez dago Amilobiko alderdi arriskutsua miatzen hasterik. Amiltzean ez dute ez gizonak eta ez abereak oihurik edo garrasirik egin; ez da arrantzarik edo inolako orrorik entzun. Ematen du gizon elbarria eta aberea, biak ala biak, zain zeudela ama ezkilak jo arte edo atzetik joandakook hurbildu arte.
‎—Hau ez duk ez arreta, ez ardura eta ez ezer! Arraioa Pulato!
2014
‎—Seme alabarik izan ez duenak ez du auzi hau garbi ikusten. Nik zortzi izan nituen.
‎Oi, ezdeusa bezalakorik guti dira hiztegiko ele bihurrienen lasterketetan. Ke garden edo ganduaren gisako gune zehaztugabe halako bat bada ere inon zedarririk ez duen ez leku hori; eta nahiz eta hari buruz segurantzaz ia fitsik ere ez jakin, horratx!, handixe bide nator eta haraxe bide noa. Ezdeusaren astuna, bete betean asmatuz, ez da haren pisurik edo tarterik eza, ez horixe, baizik eta hark nire garun nekatuari dakarzkion hainbeste galde, izu eta alferrikako buruhauste.
‎Kafetegian erretzea debekatu zutenetik ez dut ez adjektibo baten distira, ez irakurle baten harridura, ez kritikariaren onespenik bilatzen, nire zigarroaren laino urdinetik libre jendearen ingerada argiago dakusat, mahaira eserita idazten ari denarena eginez zirriborroz betetzen ditut orriak: inguruko mahaien solaskideen entzule ahotsen erritmoen bila ematen ditut orduak.
‎Baina hau ikerketa dei daitekea? Nola gestionatuko ditu gustukoa ez dutenak edo edan tokia laxatuko ez dutenak ez baitzaie interesatzen. Trrrradizionalistak deituko ditu?
‎• Orain ikusiko duzuen agerraldia FFI komandante batek idatzia du. Larrun kaskoa, betizuen lurra, ez baitute ez ingeles ez amerikanoek alemaner berriz hartu, baina aitatxirekin ardietarat joaten zen apezgai txar batek, urte batzu berantago metralleta eskuan.
‎Lehen orrialde horretara jin zen eta esplikatu nondik erranak izanen ziren gauzak. Hor zen bezala ez zuten ezenek ekintzarik batere baina ulertu nuen bazituela idatziak ez zituen ideiak. eta isildu nintzen.
‎Esklabutza zen. Ni errient nintzen, esplikatu zidaten denbora banuela hara joateko eta egia erran ez nuen ez hamsterrik ez arrain gorririk, lumako zakurra amak bazkatzen zidan eta sartu nintzen Heletako meria gaineko salara non egiten baitziren iparraldeko antzerkiaren soviet goraren jardunaldiak. Baziren bi beti mintzo zirenak, Txomin eta Daniel izena zuten.
‎Ez da funtzionatzen talde aski ttipi batekin baizik eta bereziki balore kultural berak partekatzen dituen jendearen artean baizik. Fondo kultural bateratua ez du ez bertsolaritzak, ez euskal jendarteak, oraino arras, Euskal Herri maila osoan behintzat. Txapelketa nagusiek beren legea egin dutela ezin uka baina.
2015
‎Uste duzu ideia on bat edo irudi egoki bat aurkitu duzula, eta hari mehe horretatik tiratzeari ekin diozu. Zure ideia hori ez duzu ez irakurri ez ikusi inoren liburutan; beharbada zuri baino lehen inori ez zaio inoiz ere bururatu; agian benetan zeurea da; plagio inkontziente egin ez izanaren posibilitate txiki bat baduzu. Hor zaude, mundu poetiko ñimiño baten jabe; badago zure irudimenak jantzitako neurri infinitesimaletako literatur eskualde bat.
‎Bitartean, denbora ezak hustu egin du gorputza, denborak betetzen ez duena ez baita lehertzen inongo izatetan.
‎Instituzio hura 1942an asmatua zen, Erregimen frankista ohartua baitzen Bigarren Mundu Gerra demokrazia okzidentalen alde ebatziko zela, eta Gorteetako Legea zuen aprobatu. Lege horrek ahalbidetzen omen zuen populuaren parte hartzea Nazioko gobernuan, Gorteen bitartez, nahiz eta beraiek izaera errepresentatiboa ez eduki, ez baitzituzten ez sufragio zuzena, ez eta pluralismo politikoa ere onartzen. Gorte haiek 500 prokuradorez osatuak zeuden, ganbera bakarrean, eta hiru instituzioren ordezkari ziren:
‎Fusilatuen Senideen Elkartea, bestetik, Dormitaleria karrikan elkarretaratu zen, eta harekin batera, Izquierda Ezkerra. Olga Altzegak, elkartearen presidenteak, adierazi zuen" itzalik ez duenik ez da, baina eurek ez dute balio demokratikorik erakutsi, eta ez dira adibidegarri medaila honen ukateko".
‎❖" Dantzatzen ez duenak ez daki zer gertatzen den" (ebanjelio apokrifoa). " Dantzatzen dakien Jainko batengan sinetsiko nuke soilik" (Nietzsche).
‎Aurretik hitzartuta zegoen administrazio kontseiluari izen zehatzak eman behar zizkiotela eta soilik babes nahikorik ez izanez gero, proposatuko zen lehiaketaren aukera. Goñik ez zuen ez babes nahikorik, ez babes txikiagorik. Berdinketa hutsa zen.
2016
‎Natura gizakiak baino indartsuago da, baina jainkoak Natura bera baino indartsuagoak dira: jainkoak hilezkorrak dira, ez dute ez hotzik ez berorik, ez dira gaixotzen eta ez dira hiltzen ere. Ez dira Naturaren menpeko.
‎Aitzitik, diru merkatuetako jardunean ez da bereizketarik egiten: Balioa sortzen duen jarduna eta balioa eskuz aldatu baino egiten ez duena ez dira bereizten. Diruaren ekonomian, berdin dira ogia eta tabakoa, berdin dira Kasinoa eta GKEa.
‎Infinitua miazkatzen aritu naiz, zure izozki gogokoenaren zaporea eman diot. Ukabilak estutu ditut eta ez dut ez aitzurrik, ez pikotxik, ez palarik behar izan gaur ase nauen eskualde ikusezinean nire gorpuzkinak lur barik estaltzeko.
2017
‎Gainera, azkenaldiko ikerketa genetikoek arnasarik gabe utzi dute tesia. Hurbilekoak ditugun ikerlariek aho batez diote ez duela ez buru eta ez hanka, eta ez genioke lerro gehiago eskainiko esku arteko gaian ere eragin sakona izango ez balu.
‎Sardiniar modernoen 3.500 lagin aztertu dituzte eta prehistorikoen 21 Inoiz egin den mostra handiena. Ugari dira eskaintzen diren datuak eta ateratzen diren ondorioak, baina ez dugu ez lekurik eta ez gaitasunik horiek ondo azaltzeko eta interpretatzeko. Nolanahi ere, esan daiteke ikerketak frogatu samartua uzten duela Blascoren lanetan eta liburu honen abiaburuan dagoen hipotesia, hau da, Mesolitikoan migrazioa izan zela Europa Mendebaletik (deitu Iberia iparraldea, Euskal Herria edo nahi dena) islara, egungo sardiniar populazioaren oinarria jarri zuena.146 Ekialdetiko migrazio goiztiar bat ere detektatu dute.
‎Bidaia bi norabidekoa ez izatearen arrazoietako bat da hizkuntzak musika tresna huts baino gehixeago direla, eta hizkuntza guztiek ez dutela ibilbide bera egin eta denek ez dutela ez indar ezta erresonantzia kutxa bera ere. Zenbait hizkuntzen musikaltasun nabaria ukatu gabe, batzuenak ez ote diren bafle nabarmen handiagoak, alegia.
‎Hirurak erraz defenda zitezkeen arerioen erasoetatik; baina hirurek akats bera zuten: nahiz eta horma sendoko gotorlekuak izan, hirietatik urrun zeudenez, ez zuten ez janaririk, ez urik ez eta oinarrizko baliabiderik ere setioari luze eusteko. Ondorioz, kanpotik hornitu behar izaten zituzten behin eta berriz, errealistek ezarritako setioak gainditurik.
‎Dirua, aldiz, Uxueko apaizak ematen zien; baina ordurako Uxueko Kasimiro Iruxo erretorea alde egina zegoen Aragoi aldera frantsesak orpoan zituela. Minak egiaztatu zion bezala, gerrillariek ez zuten ez aterperik ez kuartelik, inor ez zituen boluntarioak behartzen gerrillan sartzera eta, are gehiago, gerrillatik kanpo hainbat gazte utzi behar izan zituzten guztientzako armarik ez zutelako. Minak Devilliersi aitortu zion mila bat gerrillari baino ez zituela harrapatu zutenean, gehienak talde txikietan sakabanaturik Nafarroan zehar, baina 20 000 izan zitezkeela, horiek guztiak hornitzeko behar beste arma izan balitu.
‎Zoriontasuna eta emozioa, berriz, ezagutza eta ikasketarekin daude erabat loturik. Umeak zoriontsuak egiteko tematze horretan ondorioztatzen da bat egiten ez dugunok ez ditugula ume eta gazteak zoriontsuak izatea nahi. Haatik, zoriontsuak izatea nahi dugun arren, errituak heldu autonomoak bihurtu behar dituen neurrian, ezin dugu eskola zentro terapeutikoa ala Disneyworld bihurtu.
2018
‎Bere estiloan, era zuzenean eta ezin zehatzago adierazi baitzuen Kutxi Romero Marearen abeslariak: " Barricada maite ez duenak ez du bere ama maite".
‎Burgarii, saltuarii dira, hau da, bideen ziurtasunaz eta polizi lanaz arduratzen diren milizia lokalak, hiriek eratuak. Ez dira soldadu profesionalak eta ez dute ez hauen prestakuntza, ezta hauen ekipamendua ere. Baina bertoko populazioan errotuta daude eta abagune askotan lurraldean dagoen indar armatu bakarra dira.
‎Henrike I.ak bat egitea berretsi zuen, herritarren borondatea aintzakotzat hartuta. Baina eskumenen alorren arteko mugak zehazturik ez zeudenez, eta botere oligarkikoek ez zutenez ez parte hartu ez interesik agertu parte hartzeko, eskuduntza liskarrak berehala lehertu ziren aginte zibilaren eta elizaren artean. Ondorioak tragikoak izan ziren, Nabarreria suntsitu zuen gerra ospetsuak erakusten digunez (1276).
‎Lagun bat izendatzen du, bere borondatez, abokatu lanak egin diezazkion. Ez du kontsultetan parte hartzen, eta ez du ez hitz ez botorik udaletxean". Azken hau, arestian aipatu berdinketa kasuetan salbu.
‎Urte askotako isiltasunaren ondoren ere, elkarrekin hitz egin genuen aldietan ez genuen ez Brunoz, ez Añesen lanaz hitz egin. Nire bizitzaz ere ez asko.
2019
‎Matematikariari ezta burutik pasatu ere Martini abisatzea. Hori zen Martinek konprenitu nahi izan ez zuena, berak nahikoa eta gehiegi aguantatu zuela Papa Johnen eta bestearen eskuetan, kirofanoa ere sufritu zuela batere premiarik gabe, zeren kalean atxilotu zuten unean bertan esan besterik ez baitzuen ez zela bera bilatzen zuten pertsona, eta ez zuen esan, isildu egin zuen Martin eta biak anaiak zirelako zero momentutik. Martinek ez zuen hori ulertu nahi izan, eta haserretu egin zen.
‎" Nik aipamen intelektual bat egingo dut", erantzun zuen berak. " Montaignek dio, oso gustura irakurtzen ditudan lerro batzuetan, gizon herren batekin jo ez duenak ez dakiela zer den jotzea. La Petite Pagodeko batzuek serio hartu behar lukete hori, eta ez hain garesti jokatu bezero berezi honekin." Zinez, Montaignek emakume herrenei buruz zioen hura, baina ez zen ñabarduretan sartzeko momentua.
‎Gutxi gorabehera. Horregatik, agian, irudikapenek ere egonkortzeko astirik izan ez zutelako ez naiz orain arte Jimez oroitu.
‎Hartara, Lixi berri zar ez genuke ez berri, ez zahar. Lixiberri ontzia izatekotan, berri ez, lixiba harri bai litzatekeelako.
‎Salburuko eliza inauguratu zuten egunean jendez gainezka zegoen. Inork ez zuen ez genuenprotesta publikorik egin. Krisi hitza agertu bazen ere, inork ez zuen lehentasunez jardun.
2020
‎Bi zati zituen: bata ikusezina, ez baitzuen ez gurpilen, ez koadroaren, ez frenoen arrastorik; bestea, ikusten zena, manillar bat. Alanbrezkoa zen, baina, hori bai, adar formako eskutokiekin, karreretakoen eran.
‎Hedabide gehienak daude ados printzipio horrekin. Eta ados ez dauden gutxiek ez dute ez eraginik ez berezko ikerketa egiteko ahalmenik.
‎Nahasi zineten nire alabarekin, Alfredo. Ez zenituzten indarrak ongi neurtu, ez zuenak ez nireak. Zuek maneiatzen dituzue orain hariak; baina ez duzue kontuan hartu nik hobekiago ezagutzen ditudala jokoaren arauak, ni neu nintzela arauak ezarri zituztenen artean.
‎Gogoz jakinaraziko niokeen egia hura hoteleko arduradunari, hitz totelka hasiko nintzatekeelako ez balitz izanen, haren hondogabeko soaren pean eskatu gabeko azalpen eske hasiz gero. Lasai eder esan zidan ez zuela ez nire izenaren ez nire hitzorduaren berri. Zuzentasun hotzez, bere arreta pantailara itzuli aitzintxe, gertuko itxarongelan esertzera gonbidatu ninduen.
‎hau dirudiena baldin bada, Mireia (eta beste edozein irudipen burutik uxatu behar dugu), nire egoera bitxiak ez gintuzke neurriz kanpo kezkatu, ez, bederen, arrazoizko puntu batetik haratago. Nire bizi baldintzak hemen ez dira batek desira ditzakeen onenak, errealitate hori ukatzea burugabekeria litzateke, baina egoera zaila ezeroso izan arren, laztana, laster elkartuko gara, horretaz dudarik ez dut ez dago, laster bilduko gara. Lerro hauek. idazteko balio zaidan argi urri horrek itxaropenerako tarterik dagoela sinetsarazten dit.
‎Sokrates erretolika epidiktikoaren oso kontrakoa zen, pentsamendua eta filosofia elkarrizketan oinarritu behar zirela uste baitzuen, eztabaida bidez bakarrik hel zitekeen errealitatea modu onuragarrian konpartitzera. Sokratesen ustez, sofistek ez zuten ez egiarik ez justiziarik nahi, jendea txunditzeko edo konbentzitzeko ‘arrazoia’ momentuan izatearekin konformatzen ziren. Jendaurrean ondo geratzearekin konformatzen zirenez gero, egia itxura inportanteagoa zen egia bera baino.
‎"... haien mintzairak hiru letra falta ditu, komeni da jakitea, ez dutela F letra, ez dutela L letra, eta ez dutela R ere, eta hori gauza espantuzkoa da, zeren horrela gertatzen da ez dutela ez Federik, ez Legerik, ez Regerik. Eta horrengatik bizi dira modu hain desordenatuan, ezeren konturik, kontzientziarik edo neurririk gabe". 119
2021
‎publikoa estatua eta pribatua merkatua. Hortaz, Estatuak publikotasunaren monopolioa duen heinean," estatuak baimentzen, legeztatzen edo bermatzen ez duenak ez du existitzerik". Ontologia politikoaren kontuak gehiago zehazten dizkigu Apodakak:
‎Hainbeste miresten dugun leku horretan, emakumeek —etxe aberatsetan jaioak baziren— ia ez zuten kalea zapaltzen; etxezuloan egoten ziren, ehuntze lanean ginezeoko pareten artean, espazio publikotik eta agorako borborretik bazter. Esan beharrik ez dago behartsuek ez zutela ez aski dirurik ez baliabiderik apartheid familiar hartan bizi ahal izateko, baina, bestalde, bizimodu estuak, miseriak, izerdiak eta ohituren indarrak ere ez zieten askatasun tarte handirik uzten.
‎Segur aski, Kapuscinskik susmatu bezala, gizon xume, xalo eta adeitsu, ireki eta berritsua izanen zen, beti ongi moldatzen zena besteak limurtzen eta mingainetik tiratzen. Gogoz kontra erbesteratu bazen ere, ez zuen ez erresuminik ez amorrurik. Eginahalak egiten zituen dena ulertzeko, ohartzeko zergatik jokatzen zuen pertsona bakoitzak modu batera edo bestera.
‎Liburu asko erosten zituen ezjakin baten kontra izenburuko libelo herratsu horietako bat iritsi da guregana: " Liburuetatik inolako etekinik lortzen ez duenak ez du deus egiten liburuak erosiz, saguei lana eman, sitsei gordelekua eskaini eta liburuak behar adina zaintzen ez dituzten esklaboei kolpeak jo besterik. Utzi liburuak probetxu gehiago aterako lieketenei, zuk ez baitakizu zer egin haiekin.
2022
‎Garagardoaren oinarrizko laboreak ez du ez azukrerik, ez urik: hortxe garagardogintzaren bereizgarria, ardogintzaren aldean.
‎water. Egoera likidoan eta giro tenperaturan (horri soilik deritzogu ura; gasari, lurruna; solidoari, izotz, lei, horma edo karroina) ez du ez zapore, ez usain eta ez kolore zehatzik. Izaki bizidunak ezinbestekoa du ura behar bezalako hidratazioari (%55etik %78ra) eusteko, bere hartan edo bestetan datzala (gin tonic, kafesne, fruta, zopan).
‎" Sofistek ez dute ez egiarik ez justiziarik nahi," arrazoia" izatearekin konformatzen dira, jendea txundituz edo konbentzituz, jendaurrean ondo geratzearekin konformatzen dira".
‎Xanak jada ez ditu ez ogia ez esnea faltan botatzen agian egunen batean ez ditugu ez ura ez airea ere faltan botako agian egunen batean ez dugu lehen amodio tantak faltan botako.
‎Xanak jada ez ditu ez ogia ez esnea faltan botatzen agian egunen batean ez ditugu ez ura ez airea ere faltan botako agian egunen batean ez dugu lehen amodio tantak faltan botako.
‎Gazteleraz egitea adostu eta handik bost minutura, eta argudioen unerik beroenean, ordura arte isilik egon den Denzelek kreolez ekin dio. Frantses enbaxadoreak esan dionean ez duela ez hitz egiten eta ez ulertzen, Denzelek esan dio itzultzaileari jarraitzeko, eta berean jarraitu du.
2023
‎Egun horietako egunkariek zekartenez, ohiko zereginei jarraituz Guardia Zibila ari zen ekintza horren egileen bila. Gaur egun Mexikon Hernan Cortesek ez du ez kalerik, ez plazarik ez estatuarik. Eta hona bestea:
‎Harrezkero, abatandereak, erregeordeak, apezpikuak eta artzapezpikuak izango ziren Katalinaren lagun berriak, atzean utzirik arrakeroak, emagalduak, ezpatariak eta lapurrak. Julian Kortazar artzapezpikuari Katalinak aitortu zionez, ez zuen ez ordenarik ez komenturik, eta, Ameriketan barna egindako ibilerak amaitutzat emanda, Cadizera abiatu zen 1624an. Batzuetan gizon jantzita eta besteetan emakumezkoen jantziekin, Penintsulan lehorreratutakoan Sevilla, Madril, Iruña, Bartzelona, Piamonte eta Erroman ibili zen, baina ez zen sekula itzuli gurasoen etxera, nahiz eta Cadizen bere neba bi ezagutu zituela esan.
‎Indiarrek ez zuten ez burdinarik, ez golderik, ez beirarik, ez bolborarik ez eta gurpilik ere. Arma gutxi eta gerrarako teknologia urria izanik, nekez defenda zitezkeen arrotzetatik.
‎" Apeta edo berehalako baliagarritasuna" baldin bada gure hautuen arrazoi bakarra," ezin da berezko zientziarik izan; ezin da, beraz, zientziarik izan". Lanean" berehalako aplikazio bat lortzea" beste helbururik ez duenak ez du ezer ere utziko besteentzako herentzia gisa":
‎Aitaren galdera gaixto bati" nolatan doa edozein hizkuntzaren alfabetoan A letra lehenago E letra baino?" erantzuna ematen asmatu ez, eta apezgaia jakin min handiz gelditu zen bere aitaren azalpenari adi: " In questo misero mondo chi h e, e chi non h non e", hots," Mundu miserable honetan, duena norbait da, eta ez duena ez da inor"; horregatik, a letra e letraren aurretik doa beti. Baina beste zerbait ere badago:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia