Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2000
‎Horrela ikusten nituen nik behintzat, horrelaxe ikusarazten zizkidan horrenbeste urtetako errutinak. Bizi izan ez duenak ez daki: eguna joan eta eguna etorri, urteetan eta urteetan, hainbeste liburu eta aldizkari, hainbeste margo, eskultura, instalakuntza eta perfomance, hainbeste kanta, disko eta sinfonia, hainbeste aktore, pailazo eta txotxongilo, hainbeste aurreskulari, zamaltzain eta koreografo, hainbeste kopla, bertso, bertsopaper eta txapelketa, hainbeste sariketa, antologia, izendapen, omenaldi, hileta eta urteurren...
2001
‎Txin txin. Jendarmeen gerizan, alta nehork ez zuen ez gaixoa bahituko, suprefeta gorri gorri eta hatsantua heltzen ikusi zuten; haren agurtzera lehiatu ziren eta mihi puntan zeukaten galdearen berri eman zioten.
‎Ni ideiak antolatzen ahalegintzen ari nintzen alferrik, ez bainion inongo zentzurik aurkitzen argazkiaren kontu horri. Ez, horrek ez zuen ez bururik ez hankarik.
2003
‎Baina berdin dio, bera ez da Bocuse. Nahi ez duenean ez, behintzat. Eta gaur ez du nahi.
2004
‎Justu justu adio esan eta kafe hartzera atera zen Bazterretxera, gaztaroa eman zuten taberna berera. Felipe eta Manolo musean aritzeko espera zeuzkan, baina denborarik ez zuela esan zien, gogorik ez zuela ez esateagatik, eta barran eseri zen bakar bakarrik. Hutsa eskatu zion kamarero gazteari; Bazterrek saldu eta Londresera alde egin zuenetik bazen laugarren jabe aldia edo, eta hala ere zabalik iraun zuen tabernak hamabi urte hauetan," gu bezain itxi gaitz" pentsatu zuen Harakinek, harrotasun ziztadak bularra betetzen ziola.
‎" Hau ere ez duk ez sorotik behera amilduko..." esan zuen Gastonek; denak Mandiri begira; patxada ederrean heldu zelarik hura: " Hamaikak, hi; hauek al dituk orduak?"
2005
‎Kakueneko astaina bilo luzea, hala deitzen zuten apalestea airean, herri hartan emazteek ez baitzuten ez irakurtzen ez eta kiroletan betarik galtzen, jendetza bilduan ezagutzen zituenak agurtuz iragan zen; eskua altxatuz Jessica eskolako lagun ohia zoriondu zuen. Ez zen gelditu aldion ahurrean zeraman ur botilaren betetzeko.
‎...betu ginen ontziaz, oinutsik, labana eskuan, bat banaka aholotu eta estekatu genituen erreleboko guardak, ongi Vieites, ganberetara jaitsi eta afaltzen harrapatu genuen eskifaia osoa, garrasiren bat entzun genuen ofizialen jangelatik, baina denek etzan behar izan zuten, hori duk Arrieta, mahaiko labanek ez dute balio pirata baten larruan ebakitzeko, horrelaxe Ormazabal, lasai, lasai, krimenik egin ez duena ez da zertan beldur izan, epaiketa justu bat eginen diogu urkatu behar dugunari.
2006
‎Probatu ez duenak ez daki zein errukarria den hizlaria hitzaldia eman behar duen lekura heltzen den unean. Batez ere inor ezagutzen ez duen leku batera bakar bakarrik joaten denean, han zer aurkituko duen arrastorik gabe.
‎Lehenengo sokak ondo lotuta daudela begiratuko nuke –bere aitaren historia kontatu digu; hura hargina zen; behin, obra batean, aldamiotik erori zen, gero aldamioa beti berak jarri nahi izaten zuen, berak jartzen ez bazuen ez zen aldamiora igotzen.
‎–eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea: ...akik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, ... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pasatu dituk, edozer baino lehen, ez gaitezen urduri jar, antola gaitezen, gainerako sindikatukook eta gainerako lankideok, orokorrean, bat datoz, egoera larria da, bai, baina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura, azken hamabost urteetan, borroka egingo dugu, negoziatu dute, negoziatzera behartuko ditugu, langileria berriro karrikaren jabe, beren ikur zaharrekin, jendea trumilka bildurik, Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste, hala ere, ez kargak eta ez atxilotuak, eta patronala eseri da sindikatuekin negoziatzera, ikusten, Goio, esaten zuen Armanik, ikusten, orain, albiste on horrekin batera badut beste bat txarra, urte on batzuen ondoren Elektrikak jaisten ari dituk, baina lanpostuei eutsi egingo zieagu, bai horixe, negoziazioak gogorrak izango dituk, negoziazioak gogorrak izaten ari dira, luzeak izaten ari dira, eta ez dirudi bide onetik doazenik, Elektrikak berriro behera, potroak, hi, negoziazio luzeak eta korapilatsuak eta halako desanimo orokorra zabaldu da fabrikan, aldez aurretik sentitutako derrota batena, kalean ere gero eta jende gutxiago, Poliziak ez du kargatzeko ez inor atxilotzeko beharrik ikusten, pintura planta hemen geratuko da, berrogeita hamazazpitik gorakoak aurrejubilatuko dituzte, eta gainerakoak kalera, hiru mila, bai, hiru mila baino beste lau milarena salbatu dugu, zer nahi duzue, ez dago besterik, baina nik berrogeita hamasei dauzkat, Armani, zorte txarra, Goio, zorte txarra, ahal izan den guztia egin dugu, baina ez dago besterik, azkenak argia amata dezala.
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...akik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, ...
‎eta ez du ez dute konprenitzen
2007
‎Mutua dirudizu. Nahi baduzu, segi isilik, ez zaitu hemen inork behartuko, nahi ez baduzu ez ezer erantzun, ez esan ezer, gorde ongi zeure kontuak, baina nik nire gauzak aitortu behar badizkizut, zeuk ere kontatu zenidake niri zerbait. Telebista barruko hori nola izaten den, esaterako.
‎¿ Comes mierda?, buruan jiraka. ¿ Comes mierda?, azkenean konketa gainean gaileta kaxaren kartoi zati batean tenperekin idatzi du, inguruan koloretako pinpilinpauxak marraztuta, Zure kaka jaten ez baduzu ez zaude eroa, eta jakin gabe zergatik, esaldia irakurtzen duen bakoitzean Clint Eastwood irudikatzen du eguzkiak begiak zarrarazten dizkiola esaldia ahoskatzen. Patiora jaitsi beharra dauka kideekin egotera.
2010
‎Ez uste nitaz ari naizenik ordea. Ez, nire burua ez dut ez biktimatzat eta ez gaixotzat. Egoera larrian nagoen arren, eskuak gurpilei eraginez zailduak eta hankak zimelduta baditut ere.
‎– Ez al duzu liburua idazterik nahi? –galdetu zuen Oliveirak– Nahi ez baduzu ez dut idatziko.
‎Nobela pisutsua atera zaio; aurrekoa baino are pisuagoa. Horrelakoak behar omen ditu gaurko irakurleak eta horrelakorik idatzi ez duena ez omen da idazle.
‎Luisek ilobak izango balitu, lurrean ere eseriko lirateke eta orduan lau lagun baino gehiago bilduko lirateke 211 gelan. Luzaroan zutik egoteko ohiturarik ez duenak ez du ospitaleetara joateko ohiturarik, eta joaten denetan edozein aitzakia asmatzen du hogeigarren minutuan alde egiteko. Esertzeko ohitura edo aukera dutenek luzaroago irauten dute.
2011
‎Azkenean argi ikusi du: hilketen teoriak ez du ez bururik ez hankarik. Eta suizidio bikoitzarenak ere ez.
ez dute ez amaierarik ez azken hitzik
2012
‎– Poliziak egin ez zuena ez didazu eginen arauz! Ez nauzu arrebaren hiltzeaz akusatuko?
‎Cabo Verdera. Bederen ez dutela ez kartzelan sartu ezta Espainiako Poliziaren eskuetan utzi eta etxekoak lasaituta daudela iruditzen zait. Ez dakit zergatik galdetu didaten ea ezagutzen dudan.
‎Baietz erabaki nuen, beraz, ziurtasunez, ezkutuan ibiltzea zer den baneki bezala, baietz, ez nindutela txoritxo bat bezala ehizatuko, burgoi, ordura artean bizi izandako atzerria noiz amaituko, inoiz amaituko den jakiten ez den eltzekada astun baten zizka mizka izan zela ezjakin, arinkeriaz? azken bi urteetako bizitza lege itxurakoa utziko nuela, utziko nituela ikasketak, utziko nituela lagun berriak, utziko nuela bi urteotan berrosatutako liburutegia, nolako mina, baina ez al zioen Fassbinderrek, berak ez zuela ez disko ez libururik gordetzen, zertarako, berriro ere irakurri edo entzun nahi izanez gero, lagun bati eskatu edo erostea aski bazen, lurrazaletik desagertuko nintzela, klandestinitatean bizitzea zer zen baneki bezala.
‎" Bilatzen ez duelako ez du lanik..." dio
‎konpontzeko zilegitasunik: ez ditu ez bat bateko
2014
‎Erosten ez bazenuen ez zen entzuten ez zenuelako.
2015
‎Haatik, J.J. Lasak berak aipatu topiko horiek txorakeria galantzat joko ditu berehala. Gainera, Abaituaren ametsean ez dugu ez etxerik ez haitzulorik, baizik zerraldoa. Eta hain zuzen atsedenlekurik goxoenaren jabe behar omen lukeen amak agintzen dio Abaituari hiltzeko behingoz.
‎Tradiziotik datorkigun jolasa gu erabiltzen ari garen jolasetan txertatzen da, gure jolas partikularretan, denak aski antzekoak. Aitor, hain da petrala, ez dio Mirenen maitasunari berarengan finkatzen uzten, ez dio Mirenen eskaintzari bide egiten, Manuk ez bezala; Manuk uzten dio, Jainkoak fededunari bezala, existentzia enpirikorik ez duenak ez baitu erresistitzen.
‎Agerian dago beraz, belarriak kenduagatik ederto entzuten duela gainerakoon esana. Entzun gura ez dituenak ez entzutearren galdu baditu, alferrikako sakrifizioa egina da. Eta ezpain berbeta ikasi behar izan baldin badu, zer alderdi dakar entzun gura ez dena irakurtzeak?
‎Zentzugabeko teorema. Hurrengo asteetan ez zuen ez hortzik garbitu, ez bizarrik egin, ez dutxarik hartu; eta sarritan, nagikeriagatik edo plazer hutsagatik, baineran egiten zuen pixa. Etxeari, noski, ez zion bere buruari baino arreta gehiago eskaintzen:
‎– Ultrak balira, komunikatuak ez lirateke euskaraz idatzita egongo, Sherlock. Supiztaile kuadrilla horren piromano burua ez duk ez antieuskalduna ez eroa.
‎Hori edozer delarik ere. hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I’m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman’s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don’t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat ...my God, oh yes, oh, don’t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa... Hori edozer delarik ere. hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I’m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman’s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don’t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it’s a cold and it’s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there’s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don’t mean a thing if you ain’t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holly shit, holly crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa izan, a zer putakeria, beka lortzeko pasatu dudan uda eta gero, du du du, da da da, it’s all I want to say to you, templanza, chico, templanza, ez dut merezi, putakumeok, ez dut hau merezi, zergatik niri, zergatik guri, niri bai, niri bale, baina zergatik nire alabari, because the night, born in the USA, fake empire, trouble will find me, inshalla, arimen elkarte bat da hau, kongregazio aeronautikoa, tipo sentibera izatea zer den, betileak diala balira bezala astinduz gero inguruko guztiek pentsatzen dutena sintoniza dezaket, hegazkin bat lehertzea zer da, abiaduraren tenpluari eginarazi nahi diote zapart, izan nituen, egun zoriontsuak ere izan nituen, nahiz eta orain denak oroitzea kostatu, saia nadin bakarren bat bederen oroitzen, izotz hockeyko atezain nintzela hanka puntarekin in extremis geratutako penaltia, arranguren murruan harrien zurrumurrua entzutea Jerusalemen, Iowa City neguan, elurrez goraino eta egurra gurea ez zen etxe hartako estufan kixkaltzen, Discover Iceland dioen aldizkaria, malko guztiek zapore antzeko eta itsasoa itsasoa besterik ez da, dormida, Alfonsina, vestida de mar, handitzen handitzen, hasi naiz handitzen, non eroriko gara, erori ere eroriko ahal gara ala bidean lehertu, parabola bat, Imposible Germany, unlikely Japan, baiezkoa atera da, zorionak, bikiak dira, positibo eman du, sentitzen dut, sei bat hilabete, gorputz bakoitzak diferente erreakzionatzen du, pertsona bakoitza mundu bat da, esperimentala da tratamendua, sinatu hemen arriskua zure gain hartzeko prest bazaude, Loreen eta Darlene, bi alaba, nireak zirenak gaurtik aurrera munduarentzat, hurrengo bizitzan Hello Kitty, hurrengo bizitzan Doraemon, Plutok ezin du zakur izan bi oinen gainean badabil, ezta ama, ze zakur mota da ba hori, eta ni bermuda eta sandaliekin, Karate Kid, bedeinkatua zure sabeleko fruitua, Jesus, etc., esan nizun nola masturbatu nintzen Rambletako pentsio hartan zuk postaz igorritako gonazpikoekin, aitortzen dut, zaborraren minutuak dira, izorrai ispilu bestaldeko demonio, el espejo se quebró, onena ni neroni izan naiz nire bizitzan, mistakes of my youth, superego baten inplosioa da hau, ahaztura baino ez da geratuko, zulo beltzak, hori ez da berez txarra, akorda zaitezte nitaz tarte batez, inoren minaz pozteko hitz bat bada alemanez Schaudenfreude, eta egin negar, exajeratu gabe, hamar edo hamabost minutuz, ez derrigorrez segidan, koordina zaitezte, txandaka zaitezte negarraren arte noblean eta lana elkartasunez banatu, nire bilobak, nire biloba koitaduak, edo nire seme alabak, nire seme alaba zozo eta motzak, fundamentalista zikinak, agur ba, maite zaituztet (oraindik), this is it, ez al zen hori Michael Jacksonek egin ez zuen biraren izenburua, fucking muslims, a zer kiratsa, tapiz horren gaineko gonbitoak Pollocken koadroa dirudi, hasieran kendu behar nion labana, what the hell, putos moros, zergatik ez dio inork labana kendu, nola pasatu du kontrola lehenik eta behin, qué sé yo, tatatá, bizitza ez da hainbesterako, baina ez dago besterik, zer nahi duzu esatea, nire buruari hitz egiteko mania puta hau, es lo que hay, just do it, pilotuak salbatuko gaitu, entrenatuta daude muturreko egoeretarako, militarrak izan ziren lehenago, estatistikoki, zeintzuk ziren aukerak, what are the odds for Christ’s sake, psikofonia bihurtzeko zorian, entzumena da galtzen den azken zentzua, bazenekien, nik ere ez baina orain biok dakigu, judutar ortodoxo batzuk ikusi ditut lehen xerlo kiribil eta guzti, bizar eta guzti, esaldi gorrotagarri
‎Hori edozer delarik ere. hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I’m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman’s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don’t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it’s a cold and it’s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there’s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don’t mean a thing if you ain’t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holly shit, holly crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa izan, a zer putakeria, beka lortzeko pasatu dudan uda eta gero, du du du ...my God, oh yes, oh, don’t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa...
‎Harritu egin zen, edo dibertitu, enbalatzeko materiala saltzen zuen gizon batek aldean kondoirik ez izateaz. Berak bazituen, baina nahi ez banuen ez genuen zertan erabili, esan zuen. Eskua sabelean ipini nionean ulertu nuen soineko zabalarena.
2016
‎esan zitzaion emakumeak ezin zezakeela horrelakorik antolatu, federik ez zuenez ez zeukalako bekatuaren usterik
‎Ez denek, baina herria ziren. Urte haiek ezagutu ez zituztenek ez zeukaten eskubiderik epaitzeko. Jendea desagerrarazten ari zenaren negatiboak zeuzkan berak, erakusketa anker bat.
2017
‎Urtebetean ikasi du bi besarkatuetatik aldendu eta behatzen; bizirik dagoen leku horretantxe, hor, berarengandik aparte. Nahiz onartu Mirenek ez duela ez deitu ez bisitatu, Miren leiala da. Miren ez da bere adiskidea, Axirena baizik, eta, hartara, Mirenen distantzia ulergarriago egiten zaio bere adiskideek, Begok eta Landerrek, hartu duten distantzia baino.
‎Josebak ez daki hemen lan egiten zuela jabetzea ona ala txarra den. Azken boladan etsi egin du lehen esperantzarendako txingarra bihurtzen zitzaizkion oroimenaren horrelako distirekin, ohartu baita –urtebete baino gehiago pasatu da– aurrerakuntza apurrek ez dutela ez sendotasunik ez iraupenik, distira ilauna baino ez direla, ilaunagatik distirago.
‎“Nahi ez baduzu ez esan” bota zion Axik, boikoteatzen ari zela pentsa zezakeelakoaz ezaxola.
‎Handik aurrerakoa ere badaki: bi test pasatu zizkiotela, Reyren Irudi Konplexuaren Testa, eta bertan argi gelditzen zela hobetu bada ere, ez duela maila normala ematen, eta itxoin egin behar dela gaixoak nola eboluzionatzen duen; bigarren testak, aldiz, Weschsler Oroimen Eskalarenak emaitza oso txarrak izan zituela eta bertan behera utzi zutela testaren pasatzea Axik ez zituelako ez hitz zerrenda sinpleenak, ez irudi errazenak, ez hitz bikoteak gogoratzen.
‎Josebak izugarrizko jabaldura nabaritu du, eta Axirekiko izugarrizko lotura, elkarrekin gauzen amaiera –eta hasiera berria– bizi izandakoengan ezartzen den lotura mota hori. Dena desberdin izango dela pentsatu du, badaki Axi ez dela sendatuko, baina desberdina izango da... beherantz hegan doan parka berde horrek adierazten du; ez du ez gupidak ez mendekuak erabaki, baizik eta bien tartean egon daitekeen... hitzaren bila aritu da... maitasuna, bururatu zaio, baina badaki hitza lausoegia dela oraingoa zehazteko; beharbada onarpena, sublimazioa, bizitza honen akabantzaren benetako ametoa. Ez daki.
‎honezkero ez dut ez giltzarik ez ordularirik
2018
‎Ez dute ezer esan nahi gau horretan bertan ezagutu duzun batengandik. Sexua maitasunik gabekoa bada, maitasun adierazpenek ez dute ez hanka eta ez bururik. Absurdoak dira.
‎Horregatik desitxuratzen zuen dena Cabot begiratu zen ispiluak, heroiaren justizia nahiak eta heroi izateko garaipen beharrak ez zirelako bat. Eta hori idatzi zenuenerako ez zenuen ez batean ez bestean sinesten, heroiak imajinazioaren produktu besterik ez ziren, ingurukoengatik borrokatzeak eta sufritzeak ez zuen merezi eta ispiluaren bestaldean zegoena ez zen gehiago zure identikoa.
‎Jeltzaleek, sozialistek, komunistek eta anarkistek elkar jipoitzen zuten, ez da karlisten eta liberalen arteko gorrotoa gainditu, etsaitasunak bere horretan darrai. Inork ez du ez barkamenik, ez damurik erakusten. Bere garaiko gertakariei buruzko bertso sortak idazten zituenak asmo jakin bat zuen:
‎Hedakortasun hori, banitatea, euforia, zenbait drogek ematen duten lebitazio etxafuegoa, unibertsoaren jatorrizko big bang aren uhin perpetualekin sintonian sentitzea, nola uko egin horri gizakiak bere askazian zizelkatua badu arrastaka ibili arren, apur bat bederen, hegan egiteko nahimena? Probatu ez duenak ez daki zer den hau; probatu duenak errepikatu nahi, gaurik gau. Fruitua zuritu eta hatzekin mamia ukitu.
‎Denok gara Arnold Schönberg eta Edgar Varese, Thelonious Monk eta Maria Callas, Nico eta Lou Reed, Leo Ferre eta Edith Piaf, larrutan egiten dugunean! Telefonoz larrurik jo ez duenak ez daki benetan larrutan egiteaz dena oraindik... Benaz, ez daki larrutan egiteaz deus! ”.
2019
‎" Nik, itxura batean, ez dut enkajatzen emakume goxo sentiberaren estereotipoan, eta uste dut horrek zenbait jende despistatu izan duela. Apur bat arraroa naizela uste dut, ez dudala ez estereotipo femeninoan ez maskulinoan erabat enkajatzen, eta horrek deskolokatzen duela apur bat jendea: niri umoreko gaiak jartzen dizkidate gehien, ez naukate sentiberatzat, ez daukat kantaera goxoa...".
‎neska gazte bat, joan eta egurra partitzen zuena. Eta hori egiten ez nuenean ez zuten nahi, eta horrek eragin zidan, ze ni berez pertsona lotsatia naiz, eta, umoretsua naizen arren, ironikoa, doako kolperik eman nahi ez dudanetan ez dut mugimendu marjinarik sentitu. Porrot gisa hartu izan didate".
‎neska gazte bat, joan eta egurra partitzen zuena. Eta hori egiten ez nuenean ez zuten nahi, eta horrek eragin zidan, ze ni berez pertsona lotsatia naiz, eta, umoretsua naizen arren, ironikoa, doako kolperik eman nahi ez dudanetan ez dut mugimendu marjinarik sentitu. Porrot gisa hartu izan didate".
‎Hortik ihes egiten saiatzen naiz eta ez dut beti lortzen. Txarto sentitu naizen aldiak gertu daude denboran; ez dakit besteak inkontzienteki memoriatik ezabatu ditudan edo lehen kontzientziarik ez nuelako ez zidaten hainbeste eragiten. Eta badauzkat bertsolari batzuekin bizipen desatseginak".
‎Hasperen egiten du maiz. Hasperen txikiak dira, ez dute ez nekerik ez arindurarik adierazten, beste noizbaitera edo nonbaitera joateko erabiliko balitu bezala. Hamazazpi urterekin euskara ikasten hasi zen, eta egoki ikasi bitarteko garaia “lehorte” gisa deskribatzen du, bere buruari erdaraz idaztea debekatu baitzion:
‎Gogoan daukat eszena bat, antzezlan bat ikusten ari ginen. Dibertigarria zela suposatzen zen, eta guk barre egin behar genuen, baina inork ez zuen ez gogorik ez indarrik. Gerron esan eta esan ari zen, baina toma bat egin eta beste bat eta beste bat, eta emaitza onik ez.
2020
‎Une batez oskola ikusi uste izan nion bizkarraldean, baina irudimena izango zen, abuztuko beroa, edo auskalo zer. Barraskiloarenak ez zuen ez hanka ez bururik.
‎Oraindik ez zen baina izango zen Panpina antzezlanaren sormen prozesuan murgildu ahal izateko astro guztiak alineatu zirela sentitu nuen. Dena zegoen nire alde, ez nuen ez egiteko aitzakiarik.
‎Zuek zera akordatuko zarete! Gauza horiek bizitzen ez dituenak ez ditu gogoratzen. Eta zuek ez daukazue La Navaleko langile izateko itxurarik!
2021
‎Berdin dio. Hemen ez duzue ez ikatzik, ezta butanorik ere. Hemen ez dago hezurrik, ez dago senarrik, ez dago Manuel.
‎Etxe ederrak dituzten lagunak hobesten ditugu. Etxerik ere ez dutenak ez ditugu ondoan nahi!
‎Hatsik ez duenak ez dik muga pasatzerik merezi...
‎Akitania Berriko herri batean, beraien erraina eta andrearen desagertzea seinalatu omen dute ama seme batzuek. Baina ez dut ez haien izen deiturarik, ez eta haien zuzenbiderik. Bitxia da.
‎Zer uste du, beste amek ez dutela irakurtzen? ”. noski, hori uste dut; ez dugula ez irakurtzen, ez telesailik ikusten, ez filmik, ez dugula larrua jotzen, ez dugula lorik egiten... Hasperen egin dut ohean, eta hasperenak gainerako hots guztiak bildu ditu, baita buru barnekoak ere.
‎Ziur berogailua zeukala. Ez zion erreparatu soinekoa baino ez neramala jantzita, ez nuela ez gauzaz betetako poltsarik, ez poltsikorik. Ezta inongo giltzarik ere, noski.
‎Haien balkoiak emakumeek ureztatzen dituzten geranioz beteta daude, gurean aitak bakarrik zaintzen dituen landare zukutsuak. Guk ez dugu ez piperrautsik, ez erramurik, ez ezkairik erabiliko kozinatzeko. Guk ez dugu haien mintzaira hitz egiten, haien hizkuntza bai.
‎Amak ez zuen ez baietzik ez ezetzik esan, beraz baiezkotzat hartu nuen.
2022
‎Oraindik ez dugu ez bat ez bestea deskartatu.
‎Amarekin ere ikusi dut, bi belaunaldi bizi zirelako, familia osoarentzat, koinatuentzat eta denentzat prestatu behar zutelako janaria. Ez zuten independentziarik, ez zuten ez beren denborarekiko ez beren bizitzarekiko prestasunik: asko ikasi dut haiengandik, haiek errespetatuz.
‎Ze gizonezkoen teoria horrek zekarren emakumeentzat ez zela garai ona; gauean zein animatzen da egun osoan lanean aritu ondoren 21:00etan joatera? Horiek ez zuten ez umerik jasotzeko, ez janaririk prestatzeko… ‘Ukuiluko lanak eginda’, hori bai”.
‎Gaur egun begiratu egiten dugu, baina orokorrean ez dugu ikusten, eta are gutxiago ulertzen. Ezagutzen eta ulertzen ez duenak ez du berak jasotzen duen argazki estatikoaren atzean dagoen dinamismoa imajinatu ere egiten.
2023
‎Boterea duenak ez du amorrua kanporatzeko beharrik, eta jokamolde finak eskatzen dizkie besteei. Hori dela-eta, kritika egiten zaio erasorik onartzen ez duten ez biolentzia formei, defentsarako eskubidea duten pribilegiatu batzuek soilik eska dezaketen zerbait delako. Pribilegio horri eta biolentziaren eta erasoaren arteko harremanari heltzea derrigorrezko ariketa da, subjektu desberdinek gizartean duten posizioa eta borrokatzeko taktika desberdinak ulertu nahi badira.
‎Esposizioak itsutu egiten gaituela uste dut, garrantzi gehiegi ematen diogulako eta normalean emaitza jakin batzuk eskatzen zaizkigulako. Horrek ez digu ez esperimentaziorako ez akatsak egiteko aukerarik uzten, eta prozesu batean akatsak egiteko baimenik ez badugu ez dugu ezertxo ere ikasten.
‎Ez, ez dut ez, pertsonaia dramatiko bat egiterakoan gerta daitekeen pertsonalitate aldaketaz hitz egingo, topikoegia da. Ofiziodun aktoreak erabat gainditua izan behar du fase hau.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia