Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 110

2000
‎Barrara hurbildu, edatekoa eskatu eta ez zen ordu laurdena ere igaro esku bat nabaritu zuenean bere lepoan. Burua jiratu zuen zerbeza beltza barran utzirik, baina ez zuen eskuaren jabearen aurpegia ikusterik izan, begietara zuzen zetorkion argi batek zeharo itsutu baitzuen Txema. Mozkorren bat seguru asko.
‎Horrelaxe zuritu omen zuen bere burua. Erran gabe doa guk ez genuela eskurik batere aferan, Ximurrak —nork eta Ximurrak! — ez baitzuen haxixa gurekin partekatzeko inolako asmorik, dirutzeko baizik, oporretako gastuak berdindu alde. Bisnes tiki bat.
‎Orain gure semea, jogurt bat hartuta, bere lehengusu baten ohatzean omen zetzan galtzontziloa eta kamiseta jantzita, lo seko. Noskixeago ere, Marixak, deitu, ni jakinaren gainean jartzeko baizik ez omen zuen deitzen, eta ez konturik eskatzeko, ongi baitzekien, ederki jakin ere, nik ez nuela eskurik egoera malerus horretan —bai," malerus" erran zuen—, nire andre ohiak baizik, ematxar alaena, senar gaixoa — bai," gaixoa" erran zuen— aski ez, eta semea ere abandonatzeko birikak zituena.
2001
‎26 Coromines maisu eta adiskidearen liburua ez dut esku artean: badakit, nolanahi ere, komeni zitzaiona hautatuko zuela Mokoroak eta komeni ez zitzaiona baztertu.
2002
‎Alde batetik profesionalen disponibilitatearekin jokatu behar dute. Bestetik ez dute esku artean datu berririk. Azkeneko datuak Emakundek inguruan plazaratutakoak dira eta horiek berritu beharra dago.
2003
‎Sartreganik ikasten zuketen ordea nola ihardets beren aitzineko maisu agurgarriei: Zuek, jaunak, eskuak garbi dituzue, baina ez duzue eskurik!
‎Kanpoan ziren Leniz eta Mangas ertzainak zain. Ezer berririk bai tenientea, galdegin zuten eta ezetz erantzun zuen Urrutikoetxeak, hari mutur hauskor bat baino ez zutela esku artean. Horixe erantzun zien, hari mutur hauskor bat.
2005
‎Errespetu berarekin begiratzeko lantokiko zuzendari orokorrari eta izkinako txiroari. «Baina pobreak edan egiten du» esaten da; bai, zuzendari orokorrak ere bai, baina ez du eskuan brik a eramaten. «Baina lotsagabe bat da», diote beste batzuek, bada ez dakit nora iritsi behar dugun!
‎Negoziazio bikoitzaren teoria da, hain zuzen, ETAren ez zilegitasun politikoaren adierazle nagusia. Gure gizarteko arazo politikoen eztabaida eta soluziobideak herri honen ordezkaritza demokratikoa duten alderdien esku utzi behar bada, utzi behar den bezala, eta erakunde armatuak langintza horretan ez badu esku sartzerik, garbi dago ETAren beharrik ez dutela somatzen Anoetako proposamenarekin ados daudenek. ETAk berea egin badu proposamen hori, jakitera eman zuen bezala, nik uste dut garbi esan daitekeela erakunde horrek ez duela su etena erabaki, borroka armatuaren amaiera elkarrizketatua baizik.
‎Ikusi ikusezina”, Ramón Areces Fundazioak antolatua, astronomiari, fisika kuantikoari, optikari, mikroskopiari eta biomedikuntzari buruzko muturreko irudiak lortzeko munduko adituekin. Bolumen handiko sistema hori, Murtziako Unibertsitateko Optika Laborategiak (LOUM) garatua, datozen urteetan konpaktatu egin daiteke ohiko betaurrekoen tamainaraino, eta pazienteei ikusmen kalitate ona bermatzen ez duten esku hartzeak saihestuko litzaizkieke. Haien funtzionamendua “milaka lentilla” konbinatuen antzekoa da, “zuzenketa funtzio guztiak” eginez eta “abiadura bizian, segundo milarenetan” distantzien arabera aldatuz, begiaren behar partikularren arabera, asmatzaileek ziurtatu zuten.
2007
‎desjabetza (ondasunak eta eskubideak kentzea) ez da jabetza eskubidearen ukatze moduan ulertzen, baizik eta eskubide horren sakrifizio zehatz moduan, garrantzi handiagoko interes publiko edo gizarte interesak daudenean; onura publikoko edo gizarte intereseko arrazoi justifikatua dagoenean soilik egin behar da, eta kalte ordaina eman behar da, legeetan xedatutakoaren arabera. Desjabetza osoa edo partziala izan daiteke (jabetza ahalmen batzuk soilik ukitzen ditu, erabilera eta gozatzea, etab.?), eta Konstituzioak ez du esku hartze judiziala eskatzen kalte ordaina ezartzeko eta jabetza eskualdatzeko, Espainiako beste konstituzio testu batzuetan gertatzen zen moduan. Izatez, 1954ko abenduaren 16ko Legeak, Derrigorrezko Desjabetzeari buruzkoak, oraindik indarrean dagoenak, desjabetza eredu «administratiboa» hautatu du (izapide guztiak organo ez judizialetan egiten dira, baina, nola ez, administrazioen desjabetze jarduera guztiak auzitegiek kontrolatu ditzakete).
‎eskuoihalak, kosmetikako produktuak, botikina, komuneko paperaren erreserbak, etab. Konketaren eremuan, komeni da edozein larritasun sentsazio saihestea, lekurik ez dagoelako Zehazki, konketa da garbi egon behar duen eremua. Bainugelako atalik erabiliena da (bisita bakar batek baino ez badu eskuak garbitzeko helburu bakarra, horixe da hartzen den leku bakarra), eta, horregatik, lehentasuna du erosotasuna sortzeko eta lekurik ezagatik edozein larritasun sentsazio saihesteko. Ispiluak, bestalde, ez du marko nahasirik izan behar, ez eta itxura aldatzen duen gehigarririk ere.
2008
‎Administrazioak ez duela esku hartzen ere kritikatu du Saenzek. Eusko Jaurlaritzatik hainbat keinu baikor jaso dituztela dio, eta Espainiako Etxebizitza Ministerioa aztertzen ari da gazteei zuzenduriko alokairurako 210 euroko hileroko laguntza bananduei ere ematea, baina oro har" adabakiak jartzen dira gure aldarrikapenen arabera.
2009
‎–Eskua zikindu nahi ez duena eskurik gabe gelditzen duk, hondarrean.
‎Berriz jaiotzez gerotan, bihotz eta arima, kataroen edo higanoten izaera eta fedea izan nahi nituzke, edo jende zintzoa izutzen duen beste norbaitena, eta tiroz josia hil, eta kartzela eta jazarpena jasan, haiek Jainkoa ikusiko baitute. Izan ere, ez dut eskuaz edo erraiez edo azazkalez sinesmen suhar eta erregarriari heltzeko zoriona, existentzia inarrosten duen fedea izatekoa, bizitza katramilaturik ehuntzeko ardatz ezin aldatuzkoa, odolaren ibiliari, begietan begiratzeari eta bost zentzumenen presentzia biziari indarra eta zentzua ematen dien ideia. Horregatik, benerazioz, harriduraz eta inbidiaz begiratzen diet haluzinatuei, dagoeneko ikusi eta segurtasunez beren bidea zein den badakiten zoroei.
‎% 30,8k 2,5 ml-ko ontzi batekin egitea lortu zuen. Gainerako praktiketan, %1, 7k baino ez zituen eskuak lehenago garbitu, eta pazienteek 1,8 tanta erabili zituzten begi bakoitzeko, bi ontziekin. Gomendioak Begietako tantek glaukoma gehienak tratatzen dituzte, sortzetikoa izan ezik, horren tratamendu bakarra kirurgia baita.
‎Hala ere, PSE EEk ez duela esku artean duen aukera galduko zehaztu du. Aldaketa etor daiteke eta guk hori sustatu nahi dugu, elkarrizketaren bidez. Edozein kasutan, PSE EEk ez duela prozesu baztertzailerik egingo ziurtatu du, eta enfrentamendurik ere ez duela sustatuko.
‎Ezezaguna zuten guztia abiatu aurretik. Argentinako bertako eskalatzaile batzuk bidalitako informazio apurra baino ez zuten esku artean. Emilio Gonzalez Turu eskalatzailearen argibideak ziren gehienak.
‎Haatik, Irandik atzerrira ere eramaten ditu bidaiariak, hala nola, Armeniara. Caspian Arlinesek Errusian ekoizten dituzten Tupolev hegazkinak baino ez ditu eskuko.
‎Ez zuten egia esaten, gure independentziaren aurka zihoazen eta min egiten ziguten. Agiri horiek lortzeko ahalegin handia egin zuen Administrazio Kontseiluak, Uriaren arabera, eta lortutakoan publiko egin zuten kopia bat, hark euskarazko egunkariarekin zerikusirik ez zuela esanez, karguak aukeratzean inork ez zuela eskurik hartu eta hamaika printzipioetan mantentzen zirela esanez. El Mundo k 93an beste artikulu bat publikatu zuen agiri berberak oinarri hartuta, noiz, eta Egunkaria Jaurlaritzarekin akordio bat egin nahian ari zenean.
‎Ez dut uste eguzkirik sartzen zenik hara urte osoan. Konturatu nintzenerako, ez nituen eskuak eta oinak sentitzen; arinago ibiltzea erabaki nuen. (Begira, baneukan zuri esateko zeozer eta ez nintzen akordatzen zer zen; oraintxe etorri zait gogora:
‎Ezinduta daude. Hau da, normalean ez dute eskurik garbitzen Pilatosenak eginez, ez baitute inongo odol zipriztinik. Korporazioek eragiteko sekulako boterea dute, alboko kalteak sortzeko makinak dira, baina ezjakintasun itzelak bizi ditu.
2010
‎Une hartan, ordea, beste era batean sentitu nuen idazlea, itzala nire burmuinetan errotu eta bat batean gorputza hartu balu bezala. Artikulua ez dut esku artean, letrarekin batera protagonistaren argazki bat erakusten zuen?, baina laidoz josia zegoen: adjektibo bilduma bat ere bazen?, ateo, hereje, clerófobo, deshonesto, badulaque, zafio, iconoclasta, misógino?
‎Santiagoko Basilika Katedraleko dorre berria eta fatxada, Begoñako Basilikako dorrea eta Abandoko Done Bikendi Martiriaren elizarako proiektu neobarrokoa, zorionez gauzatu gabekoa. Jatorrizko formekiko inolako errespeturik ez duten esku hartzeak dira eta badirudi ez dituztela ezagutzen edo jaramonik ez dietela egiten John Ruskin, monumentuen kontserbazioaren defentsari eta zaharberritzearen aurkari nagusietako bat, pentsalari ingelesak aurrez aipatutako hitzei.
‎Marokoar nazionalisten jokabidea ere horixe bera zen, independentziaren aldeko zerbaiten truke baldintzatuko zuten laguntza. Baina, Gobernu Errepublikanoak ez zituen eskuak aske, ez frantsesek ez ingelesek ez zuten lurralde haietan estatus aldaketarik onartuko.
‎Sultan Masud ek ez zion Shagu ri sinetsi nahi berak ez zuela eskurik erasoetan, bai ordea, enbaxadoreak igorriak zizkion erratera ezen, berariaz igortzen zituela oldeok, gerla ageria xerkatzen zuela eta beraren erresuma gutiziatzen.
‎Zurrunbiloan hondoratzen ari zen itsasontziaren lemari, halabeharrez tinko eutsi zioten eskuak erakusten dizkiot ispiluari. Ezpatarik ezean luma zorroztea beste zereginik ez duten eskuez estaltzen dut aurpegia. Ixten ditut begiak.
‎Xuri gorriek Heineken Kopa jokatzeko bi aukera dituzte oraindik. Horretarako, baina, datu guztiak ez dituzte esku artean.
2011
‎Bigarren Mundu Gerraren osteko 30 urteak aski eraikitzaileak izan dira, baina azken hamar urteotan dena leihotik behera botatzen ari gara. 2001eko irailaren 11k Estatu Batuak amorrarazi ditu, eta Nazio Batuek nahi ez zituen baina geratzerik lortu ez duen esku hartze militarrak ugaritu dira. Era berean, Estatu Batuen botere ekonomikoa mundu mailan gailendu da eta horrek amildegian behera jarri gaitu.
‎Eta, beste edozeren gainetik, buru bihotzetan ongi sustraiturik izan behar dugu gaur egun egitasmo bat, edozein egitasmo, ez dela bideragarria hiritarrek ez badute esku hartzen, ez badira parte sentitzen, ez badute, Koldo Saratxagak eta Jabi Salcedok dioten bezala, egitasmo hori, berena, sentitzen. Pertsonen parte hartzerik gabe, egitasmoek ez dute arimarik, eta, horrenbestez, nekez iango dira bideragarriak.
‎" Erabateko babesgabetasuna da. Enpresariak bere bete beharrak ditu baina betetzen ez dituenez, administrazioek ez dute eskua sartzeko modurik". Langileak kexu dira," horretarako eskubiderik ez dago!" Langileen iritziz," gertatu dena penagarria eta lotsagarria da.
2012
‎Zahartu egin ginen, eta gure seme alabek, festa haietara etorrita ere, ez zuten eskurik hartzen, horretarako motibaziorik ere ez zuten. Azkenean, zuzendaritza aldatu zen, eta euskal etxeak indarra galdu zuen.
‎Ez da aski hizkuntza ikertzea, errealitatearekin torratu, zikindu behar da. Sartrek zioen giristinoek esku zikinak ez ukaiteagatik ez dutela eskurik, eta guregatik hori erran ez dezaten, sar gaitezen saltsan, gure gustuko eremuetan egin ditzagun ekarpenak euskaraz.
‎Beti ondoan zuen. Behin ahora eman behar izan nion janaria idatzi zuen Carolinek gerora; bi metroko ispilu bat bukatzen ari zen, eta hamasei orduz ez zituen eskuak haren gainetik kendu. Eta anaia teleskopioan jarrita zegoenean ere, hark deskribatutako guztia berak apuntatzen zuen.
‎Baina agian lehenagoko testuetan zegoen gakoa, esan zidan halako batean, Kontenplazioa bilduma zaharragoan agertu ziren lehenengo estanpa primitiboago haietan hain zuzen: Kafkaren estiloa eraikitze bidean zegoen bertan, egile gehienen ustez, eta horregatik dira ezezagunagoak orduko ipuin eta pasarteak; Max Brodek, gainera, ez zuen eskurik hartu haietan, ez zituen aldatu edo zuzendu, 1924 ondoren argitaratu zirenetan bezala. Beraz, zergatik ez haietara jo, galdetzen zion bere buruari Ernstek, esku artean zituen testuak idatzi gabe egondako denbora tarte luze baten ondorengo saiakerak zirela kontuan hartuta?
‎4 Aipaturiko bide horietatik ibiltzean, arretarik handiena izango du gure menpeko maitagarririk edo berauen zaldi edo gurdirik hankapean ez hartzeko, eta menpeko horietako inor ere ez du eskuan hartuko haren adostasunik gabe.
‎Erabiltzaileak ahulduta ez duen eskua gure lepo atzetik jarriko dugu.
‎Medikuntzaren humanizazioaz edo deshumanizazioaz orain inoiz baino gehiago hitz egiten bada, medi­kuntzak inoiz izan ez dituen esku hartzeko aukera teknologikoak dituenean eta mediku paziente harremanean gizatasuna gogora ekartzen denean, azken buruan, kexu bat, atsekabe adierazpen bat azaltzen ari dela aditzen dugu. Agian, adierazpen hori ez dugu zehaztasunez azalduko, baina nahigabea ematen du aditzera, despertsonalizazioaren ondorioz, funtsean; eta, gainera, prozesuko bi agente nagusiak berdin hartzen ditu:
‎Ingurumarihorretan estaturik gabeko europar herrien estatusa estatu kideen barruko auziada eta eskualde izaera aitortzen zaie, herrien etorkizun konstituzionala estatuenbarneko erabakia izanik. Hori dela-eta, arlo horretan EBk ez du eskua sartzerik.
‎dagoen lekuan hainbeste urtean egonda, ez dirudi ezinezkoa gainerakoek galarazita dituzten iturrietara jotzeko moduren bat izatea hark. Bihozkada modukoa dauka horretan Inasek; eta, bihozkadak bihozkada, beste ezer ez duenez esku artean, susmorik ñimiñoenari ere ezin dio ihes egiten utzi. Arrazoi nahikoa al da hau halako erabakia hartzeko?
‎Gudutik ihes, erro finkorik ez zuen inon, sufrimenduzko bizi ezin horren etsenplu zen Extebe Urkidi. Ez zuen etxerik, ez zuen dirurik, ez zuen etorkizunik, ez zuen eskurik estutuko zion ez seniderik ez hurkorik. Ihesle lehen, etorkin gero, Stockholmen egon zen sei urtez.
‎Aritz Zabalak ez duelako eskurik.
2013
‎Jon Jaunarena berez ez zen jokatzekoa, baina Juan Martinez de Irujok eskuin eskua minduta dauka eta haren ordez ariko da gaztea. Irujok esan zuen pilota aukeraketan ez zuela eskua bere onenean, eta, azkenean, ez behartzea erabaki du. Ligaxka luzea da, eta eskuak ondo zaindu behar dira.
‎–Banekien nik zahartzaroak ez zintuela esku hutsik harrapatuko, esan dit bizkarrean zapladatxo pare bat ematen zidan bitartean. Kalera atera naiz eta lainezaz beterik noa espaloian barrena.
‎Mindurik ez nuen eskua minez eraman nuen nire begien tapakira. Esku fin eta delikatu batek galarazi zidan erabat kentzea begi paretik.
‎Ramonek ez zuen eskurik seme alaben kontuetan, eta Leonak eman zuen erantzuna.
‎Beltzaran eta abegitsua zela esana dut; liburuxka ahurrean paratu zidan. Metaforarik ez dut eskuan pausaturiko liburuaren arintasun urdina adierazteko.
2014
‎Gaur gaurkoz ez dugu esku artean arnasguneen egoeraren argazki osorik eskainiko digun azterlanik. Badirudi UEMAren aldetik epe ez oso luzean halako azterketaren bat egiteko asmoa dagoela, baina, halakorik izan artean, esku artean duguna erabili behar.
‎Nire anaia bakarrari laguntza ez eskatzea konfiantza eta errespetu falta izango lukek. Horrenbeste zor niala erabaki nian azkenean, isilik jarraitzen nuen, baina, egia esan, ordurako ez nituen eskuak gerrian, gorputzaren alboetan erorita baino.
‎Euskal erakustokia erdi lo zen, Baionako liburutegian orduan gauza guti, proposatu nion Xani hau idaztea, gogoan nuen orduan, gaian sartzen bazen bederen. Testu hau enea da baina gauzaño bat azaldu behar dut halarik ere, gibelean den bibliografia, honetan baliatu artikulu anitz ez nituela eskutan ukanen Xanen sunda eta gaiaren ezagutzea ere ez balira izan. Angel Aintziburu, Xuhar, Alexandre Alxurrunen ezagutzeak formatzen du.
‎Ikusi egin zuten auzokoek, nola ez zuten ikusiko, beti dago begiren bat, eta kartzelara sartu zuten. Kartzela barruan plastikozko poltsa batean ibiltzen zuen zulotik ateratako burezurra, batera eta bestera, sekula ez zuen eskutik askatzen, ezta bazkaltzeko ere, sexu bakarrekoan ere ez, oso hurbil uzten zuen lotan zegoela.
‎Zarata batzuek esnatu zuten iluntzean, gau betea ere izan zitekeen. Ez zion erlojuari begiratu, ez zuen eskuen posizioa aldatu nahi, ez zuen mugitzeko gogorik. Estartak oso isilak izaten ziren gauez, egunez ere bai...
2015
‎Ondoren, Ekialde Hurbilera bueltatuko dira, merezitako atsedena hartzeko. Bidaia luze hori, ordea, ez dute esku hutsik egingo, hiru zakutan kabitzen ez den oparia jaso baitute gaur arratsaldean: Lasarte Oriako herritarren berotasuna.
‎Ordurako, enpresak hainbat proiektu zituen bertan behera utzita diru faltagatik. Gaur egun, izan ere, lan bi besterik ez ditu esku artean: Garellanoko urbanizazio prozesua, Basurtu auzoan, eta FEVEko trenbidearen lurperatzea, Iralakoan.
‎–Hum, bai. Oso ondo. Xk ez ditu eskuak poltsikotik atera eta lehengo harri puska bera aztertzen duela dirudi?. Erosiko diagu gero postal bat nahi baduk.
‎Xk ez du eskua Men besotik kendu baina lasaitu egin du bere presioa. Mek bere soin enborra luzatu egin du orduan beste ateraino eta besoa Xren esku uztaitik irristatu da bien eskuek bat egin duten arte.
‎Laguntzeko premia nagusitzen zaio, baina ezin du gertaeren norabidea aldatu. Benetako bizitza bere helmenetik kanpo ari da gertatzen, eta berak telefono txiki bat baino ez du esku artean, plastikozko puska gris soil bat azken batean. Hala ere, bederatzi zenbaki ausaz markatu, eta zain gelditu da telefonoak jotzen duen bitartean, nahiz eta ondo jakin ez zaiola untxi hanka bat baino askoz ere baliagarriagoa izango.
‎Galdu egin ditudala entzuten diet inguruan ditudan bata zuridun guztiei, familiarekin gelditu direla etxearen hondar artean. Ez dakit zergatik bendatu dizkidaten belaun eta ukondo muturrak, berriro lotu behar baditut; ez ditut eskuak ez atzamarrak ikusten, baina nirekin daude, neureak dira, sentitu egiten baititut. Horregatik, kendu egin behar dizkidate bendok, biharko plana eginda daukat-eta Khamidekin futbolean jokatzeko; eta iluntzean nire neskarekin:
‎Hartara, ez da ikusiko berak hutsik utzitako aulkia. Ezkerraldean emaztea ageri da; dagoeneko ez du eskua kokotsean, aulkiaren zurezko besoetan jarriak ditu ukondoak.
‎6 Azken batean, ni hara joateko erabakia eta lehenik hiriarekin tratatzea, eta hiriak oniritzia ematen ez bazuen, hala ere berak ez zituela eskuak loturik izango baimenik ez emateko, eta Ávilako lehen monasterioan han zegoela bera, eta gogoan zituela han izan ziren zalaparta eta kontrakotasunak; eta, horregatik, aurre hartu nahi ziela hemen; ez zela komeni monasteriorik egiterik, ez zetorkidala ongi, errentaz eta hiriaren baimenaz izan ezik; horregatik zioela.
‎3 Hor bidaltzen diot berorren aitatasunari, Jesusen Lagundiko probintzialak idatzi zidan gutun bat Carrilloren kontu horretaz; hain nahigabe handia eman zidan, erantzun nion baino modu txarragoan erantzuteko gogoa izan nuen. Izan ere, badakit esan ziotela haren aldaketan nik ez nuela esku hartzerik izan, eta horixe da egia; jakin nuenean, pena eman zidan, berorri idatzi nionez, eta aurrera joan ez zedin gogo biziaz gutun bat idatzi nion gauzak albait argien aditzera emanez, probintzialari zin eginez erantzuten diodan horretan bezala; haien jarrera kontuan harturik, hain argi eta benetan esan ezik, ez zidatela sinetsiko uste bainuen. Eta garrantzitsua da haiek sinestea berak aipatzen dituen, agerpenen?
‎Ematen duten konfiantza dela eta, arrisku handiagoa bihur daitezke, jokabide arriskutsuak egitera bultza baitezakete. Adituen esanetan, «eskularrurik onenek ere ez dute eskuak behar bezala garbitzen». Hori azaltzeko arrazoietako bat da eskularru bakoitzaren barruan sortzen den giro bero eta hezea leku aproposa da mikrobioak ugaltzeko. Eskularruak, bai ala ez?
‎Behi esne kuota horiek eroriko diren garairat heldu gira. Eta horrek bereziki egiten du hantxe hementxe behitegiak ari direla handitzen, mila behitakoak bezalako proiektuak ari direla hedatzen, baina ber denboran, kuota horiek erortzearekin ikusten da frantses estatuak ez duela eskurik sartu nahi laborantzaren ekonomia horretan eta dena liberalizatzen ari dela.
2016
‎Neskari irria atera zaio, berriz ere. Aldi berean, janaririk ez duen eskuarekin, mutilaren bisaia laztandu du.
‎Osasunari kalte egiten dion elikagai bat hartzea bigarren lekuan dago, ingurumen poluzioaren atzetik. Kontsumitzaileek uste dute elikagaiak maneiatu aurretik ez dutela eskuak garbitzen arriskurik handienetakoa Lan zientifikoaren arabera, elikagaiekin egiten diren praktiken artean, eskuak manipulatu aurretik eskuak ez garbitzekoa arriskutsutzat jotzen da, elikagaiak behin baino gehiagotan desizoztu eta izoztu aurretik. Gehienek (%80) badaki zein diren elikagaiak maneiatzean ohitura onak izateko helburu nagusiak, baina, kasu batzuetan (%20), nolabaiteko nahasketa dago nola egin jakiteko.
‎Aldiz, gazte bat jin zen zentzua galdurik, nahiz gorphutza untsa zuen. Nehork ez zuen eskutan hartu haren paperen egitea eta familiak jasan du, maizter familia batek, nihondik nehork lagundu gabe. Familiaren bizkar egona da bizi guzia.
2017
‎A. Martinez: Gure lana ere bada jakitea zergatik ez duen gogorik, eta gakoa egon daiteke familian, lagun artean… eta hor ez badugu esku hartzerik, ahaztu gela. Zelan ikasi nahiko du gurasoak banandu berri zaizkion umeak?
‎Jason korrika hasi zen, eskuak poltsikoetan zituela erori egin zen eta hantxe gelditu zen burruntzian sartutako oilaskoa bezala Vershek zutitu zuen arte. Korrika hasitakoan zergatik ez dituzu eskuak poltsikotik ateratzen hartara hanka gainean gelditu ezinik ez zenuke Sehaskan burua batera eta bestera jiratuz garondoan apoiatuta jiratuz. Caddyk esan zion Jasoni Vershek esan zuela osaba Mauryk ez zuela lanik egiten txikia zenean burua sehaskan batera eta bestera jiraka ibiltzen zuelako.
‎Demokraziaren pribatizazioaren ezaugarri da estatuari zegozkion ahalmenak eta gaitasun publiko politikoak (hala nola erabakiak hartzea, legeak egitea eta ezartzea, horiek ebaluatzea, berriro egokitzea, ondasunak ekoiztea eta banatzea) esku pribatuetara igarotzea (enpresak, adituak, lobbiak, interes taldeak, eragile exekutiboak). Pribatizazioa aipatzen dugunean ez dugu soilik esan nahi zerbait indibidual bilakatzen denik, ez, esan nahi dugu modu kolektiboan sortu eta ekoitzi den zerbait esku pribatuetara joaten dela, inork hautatu ez dituen eta inoren aurrean erantzuten ez duten esku pribatuetara, eta hori gertatzen dela merkantilizazio eta finantzalizazio prozesuen bitartez. Esku publikoetatik, eta, beraz, estatutik esku pribatuetara joaten da dirua, industria, gorputzak, lurra, jakintza, osasungintza, zuzenbidea, teknologia, zaintza eta hezkuntza.
‎Hori dela-eta, erregimen schumpeteriar post nazionalek eta maila anitzeko gobernantza sistema post subiranoek ez dute demokratizazioa lortu nahi, baizik eta demokrazia pribatizatu; izan ere, inork hautatu ez dituen esku pribatuei ematen baitiete estatu eta herri soberania, bai eta erabakitzeko ahalmen publikoa ere, hau da, tokiko demokraziaren ezaugarri nagusi bat. Eta tokiko demokraziarik gabe ez dago demokrazia globalik.
‎Aldendu zen eta buelta emanez, badaezpada luzatu ez zuen eskuarekin agur egin zuen: bazirudien iraganaldi osoa aldentzen ari zela laino baten azpitik.
‎Boterean urte asko eman ondoren, hauteskundeak galdu osteko atso zahar pipertua eman beharrean, emakume gazte, moderno eta aldarte ezin hobekoa zirudien. Ez zuen elkarrizketa guztian irribarrea galdu, ezta intentzio txarrarekin eginiko galderen aurrean ere, adina aipatzen ziotenean?; ez zituen eskuak mugitzen azalpenak ematerakoan, batuta zituen altzo inguruan denen bistan, aukera gutxi batzuetan banandu egiten zituen bost bat zentimetro, berriro berehala elkarrengana biltzeko. Itxaron egiten zuen galdera erabat bukatuta egon arte hizketan hasteko, eta norbaitek mozten zuenean, isildu, irribarre zabala egin, baietz buruarekin, eta ez zen berriro hizketan hasten kazetariak hizketan jarraitu bitartean.
‎Egoera onean daudela zehazten lagun dezake, baldin eta argiak, usaingabeak eta zaporegabeak badira. Manipulatzaileek pintzak edo koilarak bezalako tresnak erabiliko dituzte, ez dituzte eskuekin ukituko eta ontzi garbietan gordeko dituzte. Segurtasun mikrobiologikoari dagokionez, beste leku bitxi bat da zenbait edariri gehitzen zaizkien limoi xerrak.
‎Batzuak inguruko herrietatik etorrita 60km eginak ikuskizunaz gozatzeko. Inoiz ez zuten esku pilota bertatik bertara bizitu eta antzematen zen. Bertan ere historian lehen aldia Bertsopilota bezalako ikuskizunaz gozatzen zutela.
‎Gauza bera egiten zenuen zuk. Bidaiari edo mendizaleak libururik ez bazuen esku artean. Horrek esan nahi baitzuen okupatuta zegoela.
‎Axik gustuko ez duen zerbait egitea atera zaio Josebari, eta eskua laztantzekoa egin du ernegatu dezakeela neurtu gabe. Eta Axik ez du eskua aldendu, ez dio goi oholtzatik ostia txarrean begiratu; aitzitik, bertan utzi du eskua, orein puska batekin sardexka, patata eta ilarrez inguraturik, plater zurian zain duela.
2018
‎Eskuetan kabitzen zaizu, zure eskuen forma hartzen du. Momentu horretatik aurrera, badira gurasoak sekula gehiago askatu nahi izango ez dutenak esku artean daukaten uhartea. Baina, beste batzuek ez dute oso ondo jakiten zer egin, beraiena denik ere ezin erabat sinetsita.
‎Arrazoi ekonomikoak tarteko zeuden arren, politikariek ez zuten eskurik hartu, pedagogoen esku utzi zen erreformaren ardura, eta honela, katastrofe bat izan zitekeena arrakasta bihurtu zuten, epe laburrean. Erabakiak ez ziren xamurrak izango, baina, zorionez, ez zituzten politikariek hartu; aldiz, irakaskuntzako eragileek eurek kudeatu zuten krisia.
‎Baina, tira, egia esan Nik ez dut eskurik.
2019
‎Alferrik. Inork ez zituen eskutan Biblia eskuratzeko hainbat txartel. Hura izango zen gaur beretzat pozaren txapel ederrena.
‎Gure ohiturek arrisku larria dakarkiote haurrari: amaren esku uzten dute zango besoak loturik, baina ama emakume asegabea da ia beti; sexualki, frigidoa da, edo asegabea; sozialki, gizona baino gutxiago dela sentitzen du; ez du eskurik ez munduaren eta ez etorkizunaren gainean; haurraren bitartez saiatuko da konpentsatzen frustrazio horiek guztiak; ulertzen denean emakumearen oraingo egoerak zenbateraino zailtzen dion guztiz garatzea, zenbat nahi, sumin, asmo, aldarri dituen barrenean sor sor, orduan beldur ematen du haur babesgabeak haren esku uzteak. Panpinak batzuetan laztantzen eta bestetzuetan torturatzen zituenean bezala, sinbolikoak dira emakumearen jokabideak, baina sinbolo horiek errealitate garratza dira haurrarentzat.
‎–Inork ez du eskua jarriko zure sabelean, zin degizut, esan du Hodeik, bideari ekin aurretik.
‎Raimundo Silva pentsatzen ari da, zinez, bere kontakizunari bukaera ematea, gurutzatuak Tajora itzularaztea, ez baitira oso urruti ibiliko oraindik, Algarve eta Gibraltar artean edo, ausaz, eta horrela historiak aldaketarik gabe bururatzea, gertaeren errepikapen bat besterik ez, eskuliburu guztietan zein Lisboako Setioaren Historian irakurtzen ahal den bezala. Berak landatutako Okerraren Zientziaren arbolak bere egiazko fruitua eman duela iruditzen zaio, eta eman ez badu eskura dauka, fruitua gizon hau emakume haren aurrean jartzea zen, eta hori lortu delarik, beste kapitulu bat hasteko garaia da, lur berria topatzen denean nabigazio egunkaria eteten den bezala, bistan da inork ez duela debekatzen egunkaria idazten segitzea, baina jada ez da bidaiaren historia izango, beste bat baizik, bidaia bukatu baita, orain topaketaren eta topatu denaren historia izango... Raimundo Silvak, ordea, susmatzen du erabaki hori hartuko balu, Maria Sarari ez litzaiokeela gustatuko, suminez begiratuko liokeela, baita, agian, dezepzio adierazpen jasanezin batekin ere.
‎–Ba nik ez nuke eskua sutan jarriko, esan zuen Ibarrak.
‎Zeharkako esku hartze integralak eta iraunkorrak abian jarri behar ditugu: birbiktimizazioa baztertuta, emakumeak subjektu aktibo gisa hartuko dituzten esku hartzeak; errudun bilakatuko ez dituen esku hartzeak eta, ahots propioa, eragile aktibo diren neurrian, aitortuko dizkieten esku hartzeak. Horretaz gain, bermatu behar ditugu genero ikuspegi ahalduntzailea barnebiltzen duen artatze sistema eta erreparazioprozesuak, bai banakoak, bai kolektiboak.
‎Noski, familia kide guztiek ez zuten eskua tiraderan sartzeko zilegitasun bera:
‎Gauza eder asko daude ikusten ez ditugunak eskuak aurpegi aurrean ditugulako.
2020
‎oso gauza txarra da zahartzaroa. Ez da existitzen testuingururik gabeko prozesu biologikorik eta asfaltoa ez dugu esku zimelentzat eraiki; areago, eraikinak jaso behar izan ditugu ordainetan. Ontogeniaren antipodetan ere antzera; kasurako, larrialdi global honetan hegazkin‑istripuetako logikari eutsi diogu:
‎Dirua erabili ondoren. Garbiketa klasikoaren alternatibak Batzuetan, higiene zalantzagarriko gainazal batzuekin kontaktuan egon ondoren, ez gara berehala itzultzen etxera edo ez dugu eskuak garbitzeko konketa bat. Egoera horietan, urberritu beharrik ez duten likido desinfektatzaileak erabiltzea (gel alkohola, esaterako) ohiko garbiketaren ordez ura eta xaboia erabiltzea da.
‎Ez saiatu besteak baino azkarragoa izaten, sistema inmunologikoa makalduta dutenak gogoan izan eta saiatu inor arriskuan ez jartzen. Ikusiko zenuten nik ez dudala inolako beldurrik gazte osasuntsua naizen aldetik; kalera ateratzen naiz, ez ditut eskuak aholkatu bezainbeste garbitzen eta ez naiz izutzen nire ondoan norbaitek eztul egiten badu. Igaroko da hau eta esajeratu genuelako barre egingo dugu.
2021
‎Gure bekatuak[...] garbi eta xuri gertatzen baitira[...]. Eta halatan deabruak ordu hartan ez du eskurik ez zuzenik bekaturik ez den lekuan. Hanbateki arima hura Jainkoaren da...
‎Defentsarako aliantza bezala jaio zena, inoiz defentsa operaziorik egin behar izanik gabe, erasora pasatu zen giza eskubideen doktrina aitzakia bezala erabiliz. Lehenengo entsegua 1995ekoa izan zen Bosnia Herzegovinan, NATOk bere araudiak ahalbidetzen ez zuen esku hartze militarra burutu zuen NBEren babesarekin. Bigarren aldiak, berriz, apustua igo egin zuen:
‎presoekin egiten den lana «hemen baino askoz murritzagoa» dela, «maila guztietan: profesionalek presoekin duten kontaktuan, erabiltzen dituzten programetan, azpiegituren kalitate eskasean eta abarretan; ez dute esku hartzeko ohiturarik, haien tradizioa gehiago da zaintza eta zigorra».
‎Ebro Etxea desagertzea onartezina da. Alkateak esan zuenean ez zituela eskuak lotuta eduki nahi —eraikinaren babesagatik— eta argi zuela Ebro Etxea ez dela Torreoia, alarmak piztu zitzaizkigun. Ebro Etxea eraikin historikoa da, legez babestutakoa, duen balioagatik.
‎Bekaina igota begiratzen dio egun horri, lehen eutanasia eskaerak hel baitaitezke egun horretan. Egoerak «ezinegona» sorrarazten diola onartu du, legea indarrean sartzeko egun gutxiren faltan jarraitu beharreko protokolorik ez dutelako esku artean.
‎Estatuek ez dute eskurik prezioen hein bat menperatzeko?
‎Gailu teknologikoz inguratuta bizi gara, eta egun ez dugu eskuko telefonorik, ordenagailurik eta Internetik gabeko gizarterik imajinatzen. Halako tresnak bizitza osoan gure artean egon izan direla dirudien arren, digitalizazioa ez da hain kontu zaharra.
‎Ez du mototsa askatu, ordea. Gaur ez ditu eskuak ile jolasetan endredatu nahi. Polita dago gaina, zutik dago belardia, zernahitarako gertu, oso berde, oso esna.
‎inoiz ez genuen esku artean izango.
‎Normalean gizonezko batzuek egiten badute umorea gizonezkoei buruz, hor egongo da iruditegi bat, hitz soro bat konpartituko dena eta ulertuko dena barregarritzat edo onargarritzat. Eta, aldiz, gizonezko horiek umorea egiten badute emakume batzuei buruz eta emakume horiek ez badute esku hartzerik botere eremu horretan, bukatuko du zapaltzaile izaten horretarako asmorik ez dagoenean ere. [...] Urte askotan espazio publikoa gizonen espazioa izan denez, oholtza bera, eraiki den umore eredua edo komikotasuna gizonezkoena izan da normalean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia