2015
|
|
Oi ene Jainko ahaltsua! Nahi
|
ez
badugu ere epaituko gaituzuna, zer dela eta ez dugu kontuan hartzen, ordu hartarako Zu pozik edukitzeko hainbeste doakiguna. Baina nork ez du nahi izango hain Epaile zuzena?
|
|
Egia hau da: su ematen diotenean arkabuz batetik pilota irteten den bezain azkar, jaikitzen dela barrualdean hegaldi bat (ez baitakit beste zer izen eman diezaiokedan), zaratarik egiten
|
ez
badu ere, hain mugimendu argia egiten du, non ez baitaiteke izan inola ere gure irudipena; eta, uler dezakeen guztirako, beretik erabat irtenda, gauza handiak erakusten zaizkio; eta bere burua berriro senera datorrela sumatzen duenean, irabazi handiekin da eta lurreko gauzak hain gutxitzat ditu ikusi dituenen ondoan, non zaborra iruditzen baitzaizkio; eta geroztik samin handiaz bizi da lurrean, e... Jaunak joatekoa den lurraren zertxobait erakutsi nahi izan diola dirudi, bide latz honetako nekeak igaro ditzan, atseden hartzera nora doan jakinik, Israel herrikoak agindutako lurraldera bidali zituztenek seinaleak eraman zituzten bezala.
|
|
12 Eta hau egiten ez badu, komeni da egiten saiatzea, horrek ez baitio eragotziko otoitzik gorena, eta ez dut ontzat horretan askotan jardun ez izatea. Honetatik Jaunak liluramendua emango balio, bejondeiola, nahi
|
ez
badu ere utzaraziko baitio egiten ari zena. Eta ziurtzat dut jokaera hau ez litzatekeela eragozpena izango, on guztirako laguntza handia baizik; hasieran esan nuen gogoeta egiten lan nekagarria hartzea bai, ordea, eragozpena litzatekeela, eta uste dut ezin izango duela gehiagora iritsi denak.
|
|
Eta horrela, kontuz ibili beharra dago, agerkari hauek zer fruitu ematen duten ikusteko denbora hartuz, eta ariman nolako apaltasuna eta bertutezko sendotasuna uzten duten apurka apurka aztertuz; izan ere, deabruarena bada, laster utziko du seinalea eta milaka gezurretan harrapatuko dute. Aitor entzuleak esperientziarik badu eta gauza hauetatik igaro bada, denbora gutxi du hori ezagutzeko, kontatzean berehala ikusiko baitu Jainkoa, edo irudimena, edota deabrua den, batez ere Haren Maiestateak espirituak ezagutzeko dohaina eman badio; eta hori eta letrak baditu, esperientziarik
|
ez
badu ere, oso ongi ezagutuko du.
|
|
Ez dago ez hari kontra egiterik!, sugarretan sarturik, suak erretzeko berorik ez dezala izan nahi izatea bezala da. Ez da disimuluan, ingurukoak zer arriskutan dagoen konturatu gabe, igaro daitekeen sentimendua, barrukoaren lekuko izaterik
|
ez
badute ere; egia da, nolabait lagun egiten diotela, itzalak balira bezala, eta lurreko gauza guztiak ere halakoxeak iruditzen zaizkio.
|
|
...berritua geratzen da eta, sinets daiteke kristau pietateak dioskunez, haren erruak barkatuak direla; (hau da, arima honek izango zituen jarrera eta baliabideak erabiliz, Elizak irakasten duenez), eta horrela, garbi dagoela, Jaunak bat egiten du arima bere buruarekin, biek izan ezik beste inork jakin gabe; eta arimak berak ere ez du ulertzen, gero esan ahal izateko eran, barruko zentzumena galdurik
|
ez
badu ere; izan ere, ez da zorabioak edota paroxismoak ematen dionean bezala, orduan ez baita ulertzen ez barruko gauzarik ezta kanpokorik ere.
|
|
(Batera ikusitakoa dut soilik gogoan). Honela hemen ere, arima Jainkoarekin guztiz bat eginik, geure arimen barruan eduki behar dugun zeru goreneko gelan sarturik dagoela (izan ere, argi dago Jainkoa haietan dagoela, egoitza hauetako bat duela), eta, arima honela estasian dagoenean, sekretu hauek ikusterik Jaunak beti nahi izaten
|
ez
badu ere (Hartaz gozatzean erabat murgildua dagoelako, hain on handi hori nahikoa duela), noizean behin nahi izaten du arima bere baitako egoera hartatik irten dadin eta bat batean ikus dezan gela hartan dagoena, eta horrela geratzen da, bere senera etorri denean, ikusi zituen handitasunak irudikatzen zaizkiola; hala ere, ezin du adierazi haietako bat ere, eta ez da iristen haren izaera Jainkoak ...
|
|
2 Orain begira dezagun, aurreko kapituluan esan dizuedanez, nola dagoen Jaun hau, urrezko gauza batean balio eta bertute handi handiko harribitxi preziatua edukiko bagenu bezala baita; sekula ikusi ez arren, ziur ziur dakigu han dagoela; baina harribitxiaren bertuteek ez gaituzte onurarik gabe uzten, aldean badaramagu. Sekula ikusi
|
ez
badugu ere, ez du horratik gure estimua galtzen, esperientziaz ikusi dugulako, hartarakoa izanik, gaitz batzuetatik sendatu gaituela; baina ez gara ausartzen hari begiratzen, ezta erlikia ontzia irekitzen ere, eta gainera ezin dugu, hura irekitzeko modua bitxiaren jabeak dakielako soilik, eta hartaz balia gaitezen utzi bazigun ere, giltzarekin bera geratu zen eta, berea duenez gero, erakutsi nahi...
|
|
Hauek, alde batetik, lehenbizikoek baino hainbat lan gehiago dute, haiek adinako arriskurik
|
ez
badute ere, honezkero ezagunak zaizkiela baitirudi, eta barrurago sartuko diren itxaropena dago. Lan gehiago dutela diot, lehenbizikoak entzuten ez duten mutuak bezala direlako, eta horrela hitzik ez egitearen zama hobeki daramate; entzun bai eta hitzik egin ezin dutenek, ordea, ez lukete horrela eramango, askoz ere gaizkiago baizik.
|
|
Zer itxaropen izan dezakegu beste gauza batzuetan bakea aurkitzeko, geureetan ez badugu baretasunik? Bestalde, hain adiskide handi eta benetakoek eta senitartekoek eta, nahi
|
ez
badugu ere, bizikide ditugunek, hau da, ahalmenek, horiek egiten digutela gerra ematen du, gure grina txarrek beraiei egin dien gerraz minbera baleude bezala. Bakea, bakea!, ene ahizpak, zioen Jaunak, eta hainbeste aldiz ohartarazi zien Jaunak bere Apostoluei.
|
|
10 Izan ere, hasieran esan nuenez?, idatzia dizuet nola jokatu behar duzuen deabruak jartzen dituen nahaspila hauetan, eta nola norbere baitan biltzen hasteak ez duen izan behar besoen indarrez egitekoa, emeki emeki baizik, horretan luzaroago iraun dezazuen; beraz, ez dut hemen esango, nire iritziz kasu honetarako oso ongi datorrela horretan eskarmentua duten pertsonekin harremanak izatea baino besterik; izan ere, egin beharreko gauzetan haustura handia dagoela uste izango duzue. Alde batera uzten ez bada, Jaunak gidatuko du guztia gure onerako, nork irakatsi
|
ez
badugu ere; baina gaitz honentzat ez dago erremediorik berriro hasten ez bada, egunetik egunera apurka apurka arima gehiago galduz joatea baizik, eta oraindik Jainkoak nahi beza uler dezala.
|
|
Aipaturiko barruko proba latzak alde batera uzten ditudala diot, haiek deboziorik eza baino askoz ere gehiago baitira. Proba ditzagun geure buruak, ene ahizpak, edota proba gaitzala Jaunak, ongi baitaki egiten, askotan guk ulertu nahi
|
ez
badugu ere; eta gatozen hain eratsuak diren arima hauetara, ikus dezagun zer egiten duten Jainkoagatik eta laster ikusiko dugu nola ez dugun arrazoirik Haren Maiestateaz kexatzeko. Izan ere, guztiz onak izateko zer egin behar dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue Haren Maiestateak egitea, Berari diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu?
|
|
Hau ezinezkoa denez gero, saia gaitezen ene ahizpak, Jaunaren maitasunagatik; utz ditzagun geure arrazoia eta geure beldurrak haren eskuetan; ahantz dezagun berezko ahultasun hau, lan handia eman baitiezaguke horrek. Gorputz hauen ardura har dezatela nagusiek; konpon daitezela; gu ardura gaitezen soilik arin arin ibiltzen Jaun hau ikusteko; erosotasun gutxi edo batere
|
ez
badugu ere, osasunaren ardurak engainatu egin gaitzake; zenbat gehiago, horregatik osasun hoberik ez baita izango, nik badakit hori; eta baita badakit kontua ez dela gorputzari dagokiona, hori gutxiena baita; esaten ari naizen bide hau apaltasun handi batez ibiltzekoa da; ulertu baduzue, hemen dagoela uste dut aurrera ez doazenen gaitza; aitzitik, pauso gutxi eman ditugulako irudipena izan eta ha...
|
|
14 Oztopo honetan gehiagoa eta gutxiagoa dago, osasunaren eta denboren arabera. Sufri beza arima gaixoak, oraingoan errurik
|
ez
badu ere, beste batzuetan motiboa izanik pazientzia izan baitugu. Eta pentsamendu hauei jaramonik ez egiteko irakurtzen dugunaz eta aholkatzen digutenaz nahiko ez denez gero, gutxi dakigunontzat ez dut uste denbora galtzea denik gehiago azaltzen eta kasu honetan zuek kontsolatzen ematen dudan guztia; hala ere, Jaunak argia ematea nahi izan arte, ez dakar on handirik.
|
|
Noiz kenduko ote zaigu lur hau begietatik, noiz? Gure artean guztiz itsutzeko adina
|
ez
badugu ere, zamartxo batzuk, harri koskortxo batzuk bai ikusten ditut, hazten uzten baditugu, kalte handia egiteko nahiko izango direnak; Jainkoaren maitasunagatik, ene ahizpak, balia gaitezen akats hauetaz, geure miseria ezagutzeko eta haiek eman diezagutela ikusmen argiagoa, gure Senarrak sendatu zuen itsuaren lokatzak eman zuenez; eta honela, geure burua akatsez betea ikusirik, haz dadila gure...
|
|
12 Pertsona bati zortzi orduan hala egotea gertatzen zitzaion; hauek ez daude konorterik gabe, ezta ez dute sentitzen Jainkoaren gauzarik ere. Aipaturiko pertsona honi lo eginda eta janda eta penitentziarik egin gabe egonda kendu zitzaion, nork ulertua izan zuelako; izan ere, bere aitor entzulea eta beste pertsona batzuk eta bere burua ere engainatuak zituen, berak inor engainatzerik nahi
|
ez
bazuen ere. Benetan sinesten dut deabruak ahaleginik egingo zuela hortik irabaziren bat ateratzeko, eta hala, ez zen gutxi ateratzen hasi.
|
|
Gauza batzuk esango ditut eta nola geratzen den arima ere bai. Hobeki aditzera emateko, konparazio batez baliatu nahi dut; ongi dator horretarako eta baita, Jaunak burutzen duen egintza honetan guk zer eginik
|
ez
badugu ere, Jaunak mesede hau egin diezagun geure burua prestatuz, asko egin dezakegula ikus dezagun ere.
|
|
3 Honetaz aritzeko asmorik
|
ez
banuen ere, pentsatu dut, bere burua horretan ikusten duen arimari pozgarri izango zaiola Jainkoak halako mesedeak egiten dizkienei zer gertatzen zaien jakitea, orduan egiaz galdua dela dena dirudielako. Ez ditut gertatzen diren ordenan agertuko, oroimenera datozkidan eran baizik.
|
|
irakur dezala Ama Teresak idatzi zuen bezala, hark ulertzen eta hobeki esaten baitu, eta utz dezala alde batera gehiturikoa eta Santaren testutik ezabatua har dezala ezabatua ez balitz bezala, bere eskuz zuzendua eta ezabatua dena izan ezik, baina gutxi dira halakoak. Eta arren eskatzen diot liburu hau irakur dezanari, begirunea erakuts diezaiela esku santu hark idatzitako hitzei eta letrei eta saia dadila haiek ongi ulertzen, eta argi ikusiko du ez dagoela zertan zuzendurik, eta ulertzen
|
ez
badu ere, sinets dezala idatzi zuenak hobeki zekiela; ez dagoela behar bezala zuzentzerik, haien esanahia guztiz ulertzen ez bada; izan ere, guztiz ulertzen ez badira, ongi esanda dagoena gaizki esandakotzat hartuko da, eta horrela, liburuak hondatzen dira eta alferrik galtzen?.
|
|
zeruak zabaltzen ikusi nituela iruditu zitzaidan, ez beste batzuetan bezala sarrera bat. Beste batzuetan berorri ikusi dudala esan nion tronua irudikatu zitzaidan, eta honen gainean beste bat eta, ikusi
|
ez
banuen ere, adierazten ez dakidan albiste baten arabera, Jainkotasuna zegoela ulertu nuen. Animalia batzuk eusten ziotela iruditu zitzaidan; uste dut entzun dudala animalia hauek duten irudia; ebanjelariak ez ote ziren izango pentsatu nuen.
|
|
4 Aipatu dudan andre harekin nengoenean, gertatu zitzaidan behin, bihotzeko gaitzaz nengoela (izan ere, esan dudanez, gaitz latza nuen, orain jada
|
ez
badut ere), karitate handikoa zenez gero, urrezko eta harri preziatuzko bitxiak atera zizkidan, balio handikoak baitzituen, batez ere estimu handitan zuen diamantezko bat. Asko poztuko nindutela uste zuen berak.
|
|
Iltzea ateratzean haragia ere ateratzen zuela iruditu zitzaidan. Argi ikusten zen oinaze bizia, min handia eman zidana, eta esan zidan nigatik hura eraman zuenak, ez izateko zalantzarik errazago egingo zuela nik eskatzen niona; hitz ematen zidala ez zuela egin gabe utziko eska niezaionik; Berak bazekiela ez niola eskatuko bere aintzarako zena baizik, eta horrela egingo zuela orain eskatzen nion horretan ere; begira nezala, nik Bera zerbitzatzen
|
ez
nuenean ere, ezer eskatu ez banion nik eskatzen nekiena baino hobeki egin ez zuenik, zenbat hobeki ez ote zuen egingo orain, maite dudala dakienean; ez izateko horren zalantzarik.
|
|
17 Hona hemen auzi handi bat hasita; izan ere, hiritik Gortera joan ziren, eta monasterioaren kontura joan behar izan zuten, eta ez zegoen dirurik, eta nik ere ez nekien zer egin. Jaunak erabaki zuen, aita probintzialak ez ziezadala sekula agindu gauza honekin ez arduratzeko; izan ere, bertute ororen maitale gartsua izanik, lagundu egingo
|
ez
bazuen ere, haren aurka egoterik behintzat ez zuen nahi. Ez zidan hona etortzeko baimenik eman, guztia zertan amaitzen zen ikusi arte.
|
|
8 Lehenago esan dugun hizketa eran, Jainkoak adimena kontura dadila egiten du eta, gogoko
|
ez
badu ere, uler dezala esaten dena; izan ere, han, dirudienez, arimak bestelako entzumena du entzuteko, entzunarazten diona eta arreta beste gauzetara barreiatzen uzten ez diona; ongi entzuten duen batek eta belarriak estaltzen uzten ez dioten eta oihuka hitz egiten dioten batek, nahi ez balu ere, entzun egingo luke; eta, azken batez, zerbait egiten du, esaten diotena ulertzeko arretaz baitago.... Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; lehen egiten zuen apurra, hau da, entzutea soilik, hori ere kendu egiten zaio.
|
|
Gizon santu hau garai honetakoa zen; espiritua sendo zen lehengo garaietan bezala, eta honela mundua hankapean zuen. Hura bezala oinutsik ez badabiltza ere, eta hark bezain penitentzia latza egiten
|
ez
badute ere, gauza asko daude, beste batzuetan esan dudanez, mundua gutxiesteko, eta Jaunak erakutsi egiten ditu bihotza prest ikusten duenean.
|
|
Laburbilduz, pertsona batek adimenik argiena balu ere, bere bizitzako egun guztietan nolakoa den ezin asmatu duen erakoa da. Eta Jainkoak hain bat batean jartzen du begien aurrean, non ez bailitzateke begiak irekitzerik ere izango, haiek ireki beharra balego; baina berdin da irekirik nahiz itxirik edukitzea, Jaunak nahi duenean; nahi
|
ez
badugu ere, ikusi egiten baita. Ez dago nahikoa den oharkabetzerik, ez dago eragozteko ahalmenik, ezta hartarako nahikoa den ahalegin ez ardurarik ere.
|
|
Nik ulertu dudana hau da: Jaunak nahi duela eta baimena ematen diola, Job tentatzeko eman zion bezala, ni, kaskarra naizenez gero, hainbesteko zorroztasunez tentatzen
|
ez
banau ere.
|
|
...nean, eta bekatuak ere izango ziren (harekin harremana izan ondoren, zentzatuago egon arren), eta argi egin ziezadan Jainkoak egiten zizkidan mesedeak agertu nizkionean, esan zidan bata ez zela bestearekin uztartzen, grazia haiek oso aurreratu eta hilduratuak zeuden pertsonentzat zirela, beldur handia izan beharra nuela, gauza batzuetan parte txarreko espiritua zeritzolako, azken ebatzirik hartzen
|
ez
bazuen ere, baina ongi pentsa nezala neure otoitzari buruz nik ulertzen nuena eta esateko berari. Eta nik ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak.
|
|
1 Aitortza honen ondoren nire arima hain samur geratu zen, non uste bainuen ez zela ezer ni prest ez nengokeenik; eta honela, gauza askotan aldatzen hasi nintzen, aitor entzuleak horretarako estutzen
|
ez
baninduen ere; alderantziz: bazirudien ez ziola kasu handirik egiten ezeri.
|
|
Esaten zidan Jainkoa guztiz pozik edukitzeko ez dela egin gabe ezer utzi behar; era berean trebetasunez eta leun hartu ninduen, nire arima ez baitzegoen batere sendo, oso ahul baizik, batez ere nituen adiskidetasun batzuk hausteko. Haiekin Jainkoa iraintzen
|
ez
banuen ere, haiekin biziki loturik nengoen, eta esker gaiztokoa izatea iruditzen zitzaidan haiek uztea, eta honela esaten nion, Jainkoa iraintzen ez banuen, zer dela-eta izan behar nuen esker gaiztokoa. Berak esan zidan, egun batzuetan Jainkoaren eskuetan uzteko eta Veni, Creator himnoa errezatzeko, hoberena zein den erakutsiz argi egin ziezadan.
|
|
Izan ere, hemen entzun nahi ez dugunean, belarriak estal ditzakegu edota beste gauza batean jarri arreta; horrela, entzun arren, ez da ulertzen. Jainkoa arimari mintzatzen zaion honetan ez dago inolako erremediorik, baizik eta, nahi
|
ez
badut ere, entzunarazten dit eta adimena hain osorik edukiarazten digu, Jainkoak uler dezagula nahi duena ulertzeko, non ez baita aski nahi izatea edo nahi ez izatea. Bada, guztia dezakeenak uler dezagula nahi du, Hark nahi duena egin behar delaeta gure egiazko jaun eta jabe agertzen dela.
|
|
6 Eta nik diot, arima trebatua bada eta erne badago, oso argi ikusiko du; izan ere, esan dudana ikusten den beste gauza batzuk alde batera utzita, ez dakar inolako ondoriorik, eta arimak ere ez du onartzen (beste hura, berriz, nahi
|
ez
badugu ere bai), eta ez zaio federik ematen; alderantziz: adimenaren desbideratzea dela uste du, ia eroaldia duela dakizuen pertsona bati kasurik egiten ez zaion bezala.
|
|
bere miseria ikusten du. Hain kanpora bota du harropuzkeria, non izan dezakeenik ere ez baitu uste, esperientziaz dakielako oso gauza gutxi edo ezereza dela berez ahal duena; han ez zela ia baimenik, baizik eta, dirudienez, nahi
|
ez
bazuen ere, zentzumen guztiei atea itxi zieten, Jaunarekin gehiago goza zezan. Berarekin bakarrik gelditzen da, zer egingo du Bera maitatu baizik?
|
|
Izan ere, atseginez gertatzen bada ere, geure berezko izaera argalak beldurra sartzen digu hasieran, eta bihotz ausart eta adoretsua behar da, esanda dagoenerako baino askoz ere handiagoa? guztia arriskatuz, datorrena datorrela, eta Jainkoaren eskuetan jarri eta garamatzaten lekura joan gogoz, nahi baduzu eta nahi
|
ez
baduzu ere eramango baitzaituzte. Eta hainbesterainokoa da, non askotan nik kontra egin nahi bainuke, eta neure indar guztiak jarri, batez ere agerian gertatzen den batzuetan eta beste askotan ezkutuan, engainatua izango naizen beldurrez.
|
|
lehenik, Jaunaren ahalmen handia agertzen da eta nola guk ez dugun parterik, Haren maiestateak nahi duenean, ez gorputza ez arima gelditzeko, ezta haren jabe izateko ere; bestera: nahi badugu eta nahi
|
ez
badugu ere, nagusia dagoela ikusten dugu eta guk ezin dugula ezertxo ere egin, eta apaltasun handia sartzen zaigu. Eta oraindik orain aitortzen dut nik, beldur handiak jo ninduela; hasieran oso handiak; izan ere, horrela gorputza lurretik altxatua ikustean, espirituak bere ondoren eramaten badu ere eta, gogor egin ezik, leuntasun handiz gertatzen bada ere, konortea ez da galtzen; ni behintzat neure senean nengoen, eramana nintzela konturatzeko eran.
|
|
ez diezaiotela enbarazu egin zentzumenek ere; eta horrela etenda egonarazten ditu, Jaunak halaxe nahi duelako. Eta gehienetan begiak itxita daude, itxi nahi
|
ez
baditugu ere; eta noizbait irekita badaude ere, esana dudanez, ez du asmatzen ez igartzen ikusten duena.
|
|
horrela dabil batetik bestera. Konparazio hau ezin hobeki datorkiola iruditzen zait, inolako gaitzik egiteko indarrik
|
ez
badu ere, bera ikusten dutenak nekarazten baititu.
|
|
9 Jainkoak ahalmen guztiak eten nahi dituenean, esanak diren otoitz moduetanikusi dugunez, argi dago, nahi
|
ez
badugu ere, kendu egiten da presentzia hau. Orduan joan bedi zorionean; zorioneko galtzea, galduz doala iruditzen zaigun hartaz gehiago gozatzeko baita; izan ere, orduan arimak, adimenaz ezagutzen bere ahaleginen jomuga izan duena, bete betean maitatzeari ekingo dio, eta ulertu ez duena maitatzen du, eta, diodanez, gehiago irabaztearren bere burua galduz baizik ongi goza ez daitekeenaz gozatzen du.
|
|
18 Eta ez beza bere burua engaina esanez, otoitzik gabeko letradunak ez direla onak otoitza duenarentzat. Nik halako askorekin izan dut harremana, urte batzuez honantz halakoen premia izan dudalako, eta beti izan naiz haien adiskidea; bada, batzuek esperientziarik
|
ez
badute ere, ez dute arbuiatzen espiritua ezta hura kontuan hartu gabe jokatu ere; izan ere, esku artean darabilten Eskritura Santuan beti aurkitzen dute espiritu onaren egia. Nik neure baitan uste dut, letradunekin harremana duen otoitz pertsona, berak burua engainatu nahi ez badu, ez duela engainatuko deabruak ameskeriekin, deabruak apaltasun eta bertutezko letren beldur direla uste baitut, eta badakite agerian geratuko direla eta galtzen irtengo.
|
|
Eta laguntza handia da haiekin harremanak izatea, bertutetsuak badira. Espiriturik
|
ez
badu ere, probetxu egingo dit, eta Jainkoak aditzera emango dio irakatsi behar duena eta are gehiago: espiritual ere egingo du guri probetxu egin diezagun.
|
|
12 Bada, sermoietako sufrikarioa ez zen txikia, eta oso zalea nintzen haietara, eta horrela, norbaitek bihotz bihotzez eta ongi predikatzen zuela ikusiz gero, maitasun berezia hartzen nion, nik neuk bilatu gabe, nork jartzen zidan ez dakidala. Ia egundo ere ez zitzaidan pozikez entzuteko bezain sermoi txarra iruditzen, haren entzuleen arabera ongi predikatzen
|
ez
bazuen ere. Ona baldin bazen, berariazko gozamena zen niretzat.
|
|
Gizon bedeinkatua honekin etortzen zen eta, gogor egiten zitzaidan hain engainaturik ikustea, lehenago ohi nuenez, Jainkoarekin harremanetan nengoela uste baitzuen, eta orain ez neukala nik otoitzik esan nion, baina ez horren zergatia. Horretarako oztopotzat neure gaixotasunak jarri nizkion; izan ere, gaitz guztiz larri hartatik sendatu nintzen baina, beti izan ditut orain arte eta orain ere bai, oso larriak gainera, azkenaldian hain gordinki jotzen
|
ez
banaute ere, ez dira desagertzen eta era askotakoak dira. Batez ere hogei urtean zehar botaka egin ohi nuen goizetan, eta ezin izaten nuen gosaririk hartu eguerdia igaro arte; batzuetan beranduago arte.
|
|
Eta ez dut inorere ikusi horrelakorik, bide honetan behean gelditu denik; ezta arima koldarrik ere, apaltasunaren aitzakiaz, urte askoan beste haiek oso gutxian ibili diren adina ibili denik. Harri eta zur geratzen naiz zer egiten duen bide honetan gauza handietarako gogoa pizteak; arima, gero indarrik
|
ez
badu ere, hegaldia egin eta urrutira iristen da, lumaje eskasa duen hegaztitxoa bezala, nekatu eta gelditu beharra badu ere.
|
|
...o kontua izatea; bekatu astunik ez egiteko banuen, eta Jaunak nahi izan beza beti izan dezadala; arinei ez nien kasu handirik egiten, eta hau izan zen hondatu ninduena...), bide honetatik Jauna dohain ugari egiten hasi zitzaidan, gelditasunezko otoitza ematearen mesedea egiteraino, eta noizean behin bat egitezkoraino ere iristen nintzen, nik bata ez bestea zer eta zein estimagarriak ziren ulertzen
|
ez
banuen ere, eta uste dut on handia zitzaidakeela hori ulertzea. Egia da bat egitezko honek gutxi gutxi irauten zuela, ez baitakit abemaria baten denbora zen ere; baina hain ondorio handiak uzten zituen, non, garai honetan hogei urte ere ez nituen baina, mundua neure oinpean nuela uste bainuen, eta horrela pena ematen zidaten, zilegizko gauzetan izanda ere, munduari jarraitzen ziotenek.
|
|
6 Orain dela gutxi berriro gertatu zitzaidan gauza bera, hainbeste iraun
|
ez
bazuen ere, eta ni bakarrik nengoen. Ur bedeinkatua eskatu nuen, eta haiek joan ondoren sartu zirenak (bi moja ziren, sinesgarritasun osokoak, gezurrik ezergatik ere esango ez luketenak), usain txar txarra hartu zuten, sufre harriaren antzekoa.
|
|
21 Sinets biezadate, sinets biezaiote Jaunaren maitasunagatik Jaunak hitz egin dezala nahi duen inurritxo honi, beldar hau kentzen ez badute, arbola osoa kaltetzen
|
ez
badu ere (beste bertuteren batzuk geratuko dira, baina pipiak jota), ez da arbola ederra, bera ez da hazten, ezta ez die uzten hazten bere ondoan direnei ere. Izan ere, ematen duen etsenplu onaren fruta ez da batere zindoa; gutxi iraungo du.
|
|
atsegin hartu eta poztu eta alaitu ariman min ematen zidanarekin. Izan ere, ni kontsolaturik eta bareturik nengoen eta astia nuen otoitzari ordu asko emateko; ikusten nuen surtan sartzera nentorrela, Jaunak esan zidan jadanik gurutze astuna eramatera nentorrela, gero ikusi arte hain astuna izango zenik pentsatzen
|
ez
banuen ere. Eta hala ere, alai nentorren, eta deseginik nengoen berehala borrokari lotzen ez nintzaiolako, Jaunak borroka izatea nahi baitzuen; eta horrela Haren Maiestateak adorea bidaltzen zuen eta nire ahultasunaren gainean ezartzen.
|
|
Inperfektua eta fede motelekoa izanik, ez nintzen konturatzen Jainkoaren obra zela eta Haren Maiestateak eramango zuela aurrera. Haiek, niri falta zitzaizkidanak zituztenez gero, ez zieten jaramon handirik egin nire hitzei beren egintzak alde batera uzteko; eta horrela, poz pozik joan nintzen, hain mesede handiagatik Jainkoa merezi zuen adina goresten
|
ez
banuen ere.
|
|
behar zen erakorik; nik neuk ere ezin nuen lortu gobernariagandik baimena (garai honetan ez baitzegoen artzapezpikurik), ni bere etxean nindukan andre honek ahalegin guztiak egin arren eta baita eliza honetan kalonjea zen zaldun batek ere, Pedro Manrique zeritzanak, Gaztelako Gobernari militarraren semeak: Jainkoaren zerbitzari zintzoa zen, eta da, oraindik bizi baita, eta osasun onik
|
ez
badu ere, etxe hau fundatu eta urte batzuetara Jesusen Lagundian sartu zen, eta han dago orain; ospetsua zen toki honetan, adimen eta kemen handia zuelako; hala ere, ezin zuen lortu niretzako baimen hau; izan ere, Gobernaria pixka bat bigundua zuenean, ez zeuden egoera berean Kontseilukoak. Bestalde, ez ginen bat etortzen Alonso Alvarez eta ni, haren suhiaren erruz, honi eskumen handia ematen baitzion.
|
|
9 Reinoso kalonjeak (horrela baitzeritzan idatzi nionak) hain ongi egin zuen, non, etxea hustu ez eze, oheak eta erosotasunak izan baikenituen ugari; eta guztia behar genuen, hotz handia egiten zuelako eta aurreko eguna nekagarria izan zelako, behe laino itsuaz, geure buruak ere ia ez ikusteraino. Egia esan, atseden handirik ez genuen izan, meza non emana izateko eran kokatu arte; izan ere, inork ezer jakin orduko, han ginen; (fundazio hauetan horixe zela egokiena konturatu naiz; bada, iritziekin hasiz gero, deabruak dena nahasten du; hark bereaz irteterik
|
ez
badu ere, egonezina sortzen baitu). Horrela egin zen, eta berehala goizean goiz, ia eguna urratzean, meza eman zuen gurekin joan zen apaiz batek, Porras zeritzanak; Jainkoaren zerbitzari handia zen; Valladolideko mojen beste adiskide bat ere bazen han, Agustin Victoria zeritzona, etxea atontzeko dirua prestatu zidana, eta bidean zehar guri atsegin ematen saiatu zena.
|
|
Baina Soriako Hirutasun Santuaren fundazioari hasiera eman ziona nor den jakin dadin eta bertan izango direnak poztu daitezen, ez da ezer galtzen esateaz, orain daudenek ongi baitakite. Berak errentarik eman
|
ez
bazuen ere, eliza eman zuen, eta bera izan zen, diodanez, andre hau horretara jarri zuena; hau, esan dudanez, kristautasun, bertute eta penitentzia handikoa da.
|
|
Ordurako eragotzirik nuela uste nuenean, hona non bidaltzen didaten mezulari bat udalaren gutunarekin; han esaten zenez, udalak bere gain hartzen zuen haiei beharrezkorik ezer falta ez dakien laguntzeko konpromisoa, eta, bestalde, Ervías doktoreak esana dudana hartzen zuen bere gain, eta bi aita agurgarri hauen gutunak ere jaso nituen erregu gartsuz. Ni, ordea, beldur nintzen hainbeste ahizpa onartzeko, gertatu ohi denez, hara joango zirenen aurka bandoren bat sortuko zela uste nuelako, eta baita haiek mantendu ahal izateko gauza ziurrik ikusten
|
ez
nuelako ere; izan ere, eskaintzen zutena ez zen nahitaez behartzen zituena; horregatik, nahasmen handian ikusi nuen neure burua. Gero konturatu nintzen deabrua zela, Jaunak adorea emanik, halako koldarkerian sartua ninduen, non Jainkoagan inolako usterik ez nuela baitzirudien.
|
|
Ez etsitzeko esan zidan, eta aurrera egiteko fundazio hauetan. Esan
|
ez
bazuen ere, ulertu nuen berak laguntzen zidala Jainkoaren aurrean. Beste gauza bat ere esan zidan, zertan idatzi ez dena.
|
|
8 Nik hiri bereko kalonje bati idatzi nion, ezagutzen
|
ez
banuen ere; baina beraren adiskide batek esan zidan Jainkoaren zerbitzaria zela, eta niri buruak eman zidan asko lagunduko zigula, Jaunak berak, gainerako fundazioetan ikusi denez, tokian tokian hartzen baititu lagunduko diotenak, Haren Maiestateak badakielako zein gutxi ahal dudan nik. Nik, ahal zuenik eta era ezkutuenean, hustu ziezadala etxea eskatzera bidali nuen, bizilagun bat baitzen han, eta ez zezala esan zertarako zen; izan ere; izan ere, handikietako batzuek fundaziorako gogoa agertu bazuten ere eta Gotzainak gogo handia bazuen ere, nik uste nuen albistea ez zabaltzea zela gauzarik ziurrena.
|
|
...ulagunen laguntza bilatzea erabaki nuen, toki hartan, Medinan, oso onartuak zirelako; lehenbiziko fundazioan idatzia dudanez, haien ardurapean izan nuen urte luzez neure arima, eta arimari on handia egin ziotelako, berariazko maitasuna diet. Gure aita jeneralak agindu zidana idatzi nion hango errektoreari; hain zuzen ere, urte askotan nire aitor entzulea izan zena zen, esanda dagoenez, izenik esan
|
ez
badut ere. Baltasar Alvarez zeritzan, une honetan probintziala dena.
|
|
Berak hitzeman zidan halaxe egingo zuela, baina asko luzatu gabe gauzatzekotan. Nik hasteko bi fraide nituela ikusi nuenean, arazoa konponduta zegoela iruditu zitzaidan, prioreak guztiz betetzen
|
ez
baninduen ere, eta horrela eta non hasi eduki arte ere zain egon nintzen pixka batean.
|
|
6 Eta ahulaldi hauek
|
ez
baditu ere, irudimena gauza batean guztiz ezarria badu, otoitzeko gauza gorenetan izan arren, esandako hori egin behar da, batzuetan bere buruaren jabe ez baita izaten. Batez ere, Jaunagandik ohikoa ez den mesederen bat hartu dutenean edota ikuskariren bat ikusi dutenean, arimak beti hura ikusten ari dela uste izango du, eta ez da horrela, behin baino gehiagotan ez baitzen izan.
|
|
A. Antoniori buruz bi aldiz esan du: Halako hasierarako ez zitzaidan egokia iruditu (3 kapituluko 16 zenbakian), eta aita prioreak guztiz betetzen
|
ez
baninduen ere (3 kapituluko 17 zenbakian).
|
|
5 Iritsi zen ezkonarazi nahi zuteneko garaia, baina berak ez zuen nahi, ezta ez zuen hartarako desirarik. Frantzisko Velázquez ek eskatzen zuela jakin zuen, berarekin batera etxe honen fundatzailea zenak, bere senarrak; eta, haren izena esan ziotenean, prest agertu zen harekin ezkontzeko ezkonarazten bazuten, bere bizian egundo ikusi
|
ez
bazuen ere; baina Jaunak ikusten zuen hori komeni zela, Haren Maiestatea zerbitzatzeko bien artean egin duten egintza ona burutu zedin. Izan ere, gizon bertutetsu eta aberatsa izanez gainera, hain maite zuen bere emaztea, non atsegin ematen baitzion guztian eta arrazoi osoz; izan ere, emakume ezkondu batengandik eska daitekeen guztia eta gehiago eman zion Jaunak.
|
|
3 Hark gutunak ikusi zituenean, esan zidan ez zitzaiola ongi iruditzen haiek nahigabetzea, haien debozioak onerantz eragin ziolako; haiei idazteko haren Ordenako baimena izan zezatenean, fundazioa egiteko bidean jarriko zela; ziur egoteko ez diotela baimenik emango, berak bazekiela beste alde batzuetakoek ezin izan zutela lortu Komendadoreen baimenik urte askoan, eta ez erantzuteko gaizki. Batzuetan honetaz pentsatzen dut eta nola, guk nahi
|
ez
badugu ere, gure Jaunak nahi duenean, haren bitarteko izatera etortzen garen, gu geu konturatu gabe, aita frai Pedro Fernández Komisarioa bezala; eta, beraz, baimena izan zutenean ezin izan zien hark eragotzi, eta era honetara egin zen fundazioa:
|
|
Aita Julian Ávilakori ez zitzaion halakorik iruditu; eta teologoa zenez gero, guztiok haren iritzira makurtu behar izan genuen; gainerako lagunek, beharbada, nirea jarraituko zuketen, eta desegokiena izan zitekeen, baina ez dakit ni neure iritziaz soilik fidatuko nintzatekeen. Elizatik hurbil jaitsi ginen, eta gure aurpegiak ikusterik
|
ez
bazuten ere aurrean belo handiak eramaten ditugulako, nahikoa zen haiekin eta soinean eramaten ditugun marregazko kapa zuriekin eta abarketekin ikustea, guztiak aztoratzeko, eta horrela gertatu zen. Izualdi hark sukarra guztiz kenduko zidan; egia da handia izan zela niretzat eta guztientzat.
|
|
Horrela, Cuevasko priore santuak esan zidan egundo ez zuela ikusi Sevilla horrela; hortik ateratzen da argi Jainkoaren egintza izan zela. Bera prozesioan joan zen, ohiturarik
|
ez
bazuen ere. Artzapezpikuak Sakramentu guztiz Santua ezarri zuen.
|
|
7 Pastranara iristean, bada, Ama Nagusiarekin hitz egitera joan zen, moja hura har zezan, eta bera Ordenan sartzeko gure Jaunaren aurrean ahaleginak egiteko esan ziola dirudi. Hark ikusiz batera, hain tratu gozokoa izanik, berarekin harremana duten gehienek maite baitute (gure Jaunak ematen duen grazia da), eta horrela bere mendeko gizonezko eta emakumezkoak biziki maite dute; izan ere, inolako faltarik barkatzen
|
ez
bazuen ere (honetan oso zorrotza baita, Ordenaren aurrerabideari begiratzean), halako leuntasun gozoz eginik, badirudi inor ezin dela hartaz kexatu.
|
|
21 Argi ikusten dut Pertsonak desberdinak direla, atzo ikusten nituenez, berorrek Probintzialarekin hitz egiten zuenean bezala, salbu ez dudala ezer ikusten, ezta entzun ere, dagoeneko berorri esan diodanez; baina ziurtasun bitxi batez da, arimako begiek ikusten
|
ez
badute ere, eta presentzia hura falta denean, falta dela sumatzen da. Nola den nik ez dakit, baina ongi dakit ez dela irudipena; izan ere, gero berriro hura agerrarazteko ahaleginetan neure burua desegin arren, ezin dut, probak egin baditut ere; eta honela da hemen doan guztia, nik uler dezakedanez.
|
|
6 Noizbehinka norbaitekin harremana izateak zeharo nahigabetzen nau, negar handiak egiteraino, nire gogo bizia bakarrik egotea delako, eta batzuetan ez errezatu eta ez irakurri egiten
|
ez
badut ere, poztu egiten nau bakardadeak; eta batez ere senitarteko eta ahaideekin hitz egitea, astun egiten zait eta lekuz kanpo bezala ikusten dut neure burua, otoitzeko eta arimako gauzez hitz egiten dudanekin izan ezik, hauekin asaskatzen bainaiz eta pozten; baina batzuetan hauek ere gogaikarri gertatzen zaizkit eta ez nituzke ikusi nahi, bakarrik egongo naizen tokira joan baizik, baina hau gu...
|
|
Pobretasun gogoa, inperfekzioz bada ere; baina altxor handiak edukiko banitu ere, ez nuke edukiko errenta partikularrik, ez dirurik ere neuretzat bakarrik, ezta ez zait batere axola; beharrezkoa eduki nahiko nuke soilik. Hala ere, bertute honetan akatsik nahikoa dut; izan ere, neuretzat nahi
|
ez
badut ere, emateko eduki nahiko nuke, neuretzat errentarik ez gauzarik nahi ez badut ere.
|
|
Pobretasun gogoa, inperfekzioz bada ere; baina altxor handiak edukiko banitu ere, ez nuke edukiko errenta partikularrik, ez dirurik ere neuretzat bakarrik, ezta ez zait batere axola; beharrezkoa eduki nahiko nuke soilik. Hala ere, bertute honetan akatsik nahikoa dut; izan ere, neuretzat nahi ez badut ere, emateko eduki nahiko nuke, neuretzat errentarik ez gauzarik nahi
|
ez
badut ere.
|
|
21 Esan dudan hau guztiau da nire ariman, gehienetan, gertatzen dena, nik uler dezakedanez, eta pentsamendua Jainkoagan izan ohi dut etengabe, eta beste gauza batzuetan ari banaiz ere, nahi
|
ez
dudala ere, diodanez, ez dakit nork iratzartzen nauen; hau ez da beti gertatzen, garrantzizko gauza batzuetan ari naizenean baizik; hau, Jainkoari eskerrak, tarteka marteka izaten da, eta ez nire pentsamendua beti hartzen.
|
|
Beti iraungo duena ez balego ere, Jainkoak beragana gonbidatzen dituenez gero, hain on handia baita munduko neke eta legeetatik askatzea, eta neke eta lan handiagoak, gehien dutenentzat. Ireki iezazkiezu, ene Jainko, begiak; aditzera emaiezu, seme alabei izan behar dieten maitasuna, hainbesteko kalterik egin ez diezaieten eta beraien aurkako kexurik izan ez dezaten Jainkoaren aurrean, azken epaiketa hartan, nahi
|
ez
badute ere, han gauza bakoitzaren balioa ezagutuko baitute.
|
|
14 Ez zuen nahi izan Jaunak halako amaren alaba eta halako neba ahizpen arreba eta ahizpa, haiek baino engainatuago geratzea, eta horrela gertatu zen orain esango dudana. Neska txikia munduko janzki eta apainduraz gozatzen hasi zen, pertsonari dagokionez, berak zuen bezain adin txikian gustagarriak izango baitziren; oraindik ez ziren igaro bi hilabete ezkon hitza eman zuenetik, eta Jauna argi egiten hasi zitzaion, berak orduan ulertzen
|
ez
bazuen ere. Eguna poz handiz igarorik beronen adinak eskatzen zuen baino gartsuago maite zuen senarrarekin, tristura handiak hartzen zuen egun hura amaitu zela, eta gainerakoak ere horrelaxe amaituko zirela konturatuz.
|
|
15 Hernando Ahumada eta Pedro Ahumada jaunei ez diet idazten, astirik ez dudalako; laster idatziko diet. Jakin beza berorrek gure sekretu honen berri dakitenek (gure negozioaren berri) miraritzat dutela berorrek hainbeste diru eta halako garaian bidali izana. Uste osoa dut Jainkoagan, gehiago behar dezadanean, berorrek nahi
|
ez
badu ere, Hark bihotzean jarriko diola lagun diezadan.
|
|
Giza bitartekoak eta munduarekikoa betetzea, bere bidean gelditzea eta hari oinaze handiagoa ematea iruditzen zait, hogeita hamar egunean, damutuko balitz ere, ez lukeela esango argi baitago. Dena dela, horrekin baretzen badira eta haren kausa ontzat ematen eta berorrek luzarazten badio (diodanez, egun horiek luzatze egunak baizik ez dira izango baina), Jainkoa izan bedi berarekin; bada, asko uzten duenez gero, eman ere asko emango dio Jainkoak, ezer uzten
|
ez
dugunoi ere ematen baitigu.
|
|
Ni eskas nago. Berorrekin eta berorren gorentasunaren lurraldean hobeki izaten naiz osasunez, hemengo jendeak, Jainkoari eskerrak, gaizki hartzen
|
ez
banau ere; baina gogoa han dagoenez gero, gorputzak ere han nahi luke izan.
|
|
4 Aita Joan Montalvori buruz berri oso onak eman dizkidate, etorri nintzenez gero haren gutunik ikusi
|
ez
badut ere; handik izango zela uste nuen. Mesede handia egiten digu berorrek, kapilauari dagokionez, hain esku onetan uztean.
|
|
2 Ez da konturatzen, nahi izan
|
ez
badute ere, nola lotu diren beharrezko gertakariak nire neba hona etor dadin. Eta, beharbada, berriro ere etorri du diruengatik, norekin bidali izan badezake ere.
|
|
5 Gure aita ongi dago, Jainkoari eskerrak, eta sufrimendu handiekin; izan ere, jakin beza nuntzioa hil zela, eta Tostado Madrilen dela, bera baita gure txit agurgarriak bidaltzen duen bikario nagusia. Orain arte bisitarik egin dezan erregeak nahi izan
|
ez
badu ere, ez dakigu zertan amaituko den.
|
|
Berorren jauntasunaren gutuna irakurri nuenean, pentsatu nuen ez ote zen hori izango eta eragotzi egin nahi zitzaiola; hala ere, ezin dut ulertu kontatu zidanak berari dagokion pertsonarik izango duenik kasu honetan, errepublikaren eta Jainkoaren zerbitzuagatik ez bada. Haren Maiestateak gida beza bere zerbitzurako egokien den bezala, bada, gauzak dauden bezala, berorren jauntasunak nahi
|
ez
badu ere, tarteko egingo dute. Biziki pozten nau berorren jauntasuna hain libre izateak, penarik ez izateraino.
|
|
3 Gure Jaunak ordain biezaio berorren jauntasunari une oso egokian etorri den limosna, ez baikenuen norengana jo, horregatik pena handirik
|
ez
banuen ere. Frantzisko Salcedori guri baino gehiago eman dio, beti baitugu uste ona Jainkoagan.
|
|
2 Hitzarmen hura betetzen badu, ez dago beste desirarik nire pozerako; izan ere, gainerako sufrimendu guztiek, azken batean, amaiera izango dute; eta
|
ez
badute ere, gutxi axola du. Berorren aitatasunak abisu eman biezaio nik gordeko dudala eskritura hura, huts eginez gero, kontuak eskatzeko.
|
|
Horrek berorren gorentasunari emango zion poza gogoan izanik, nire neke guztiak leundu dira poz honekin. Niretzat guztiz fidagarriak diren pertsonengandik jakin
|
ez
badut ere, zantzuek hala diote. Berorren gorentasunari eskatzen diot jakinaraz diezadala, guztiz pozik egon nadin.
|
|
Valladoliden den zorra orain jakingo dut, aita Nicolaok agiriak bidaltzen badizkit. Testamentuaren betearazlea naizen aldetik, nahi
|
ez
badut ere, kobra dadin saiatu behar dut. Horregatik, berorren agurgarritasunak eman beza aginduren bat; eta Ordenarako eta honetarako eman duenari dagokionez, ez litzateke gaizki moja bat hartzea, ona aurkituz gero.
|
|
5 Gutuna berorrek Albako ama prioreari emanez Salamancara bidal dezan, seguru etorriko da, hemen ohiko posta zerbitzua dagoelako. Mesedez, ez geratu niri idatzi gabe, egun hauetan zor baitit, zor guztiak gogora ekarri nahi
|
ez
baditut ere.
|
|
Hona etorri orduko idazten jakin dezala nahiko nuke, ikasten has dadin, haur hauekin San Gil ikastetxera joatekoa delako. Nire nebak zioen, aita frai Domingoren zera bada, haren beharrik
|
ez
badu ere, hartu litzatekeela, aurrez nik esana niolako zenbat zor diodan. Ontasuna da?
|
|
16 Berorren aitatasunari idatzarazi nion Isabeli, izan ere honen izena gogoratzen
|
ez
badu ere, berarena da gutun hori. Oi, bai itxura polita hartuz doala!
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin. Uste dut gure Jaunak berori gizaki sendo gisa tratatzen duela, pobre izatea nahi
|
ez
badu ere, errenta kenduz doakiolako. Izan bedi guztiagatik bedeinkatua, horrela aberasten baititu maite dituenak, sufritzen irakatsiz.
|
|
Eman biezazkio nire goraintzi asko berorren agurgarritasunak; idatzi nahiko nioke. Ama priore orde izateko ahizpa Sant Anjel daramat, eta Toledotik ama priore izatekoa, hango zein izango den erabaki
|
ez
badut ere. Eska biezaiote bihotzez Jaunari fundazio hau beraren zerbitzurako izan dadin.
|
|
Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan egon ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela. Eta Sernak ez du horretan zerikusirik (hara joatea buruan
|
ez
zuenean ere, gauza bera egin nahi baitzuen), beraren gaixotasunak baizik; eta, egia esan, beldur handia nuen gehiegikeriaren bat ez ote zen gertatuko.
|
|
4 Eskatu zidan, hau egiten
|
ez
banuen ere, gutun bat idatz niezaiola hemen esaten diodana esanez, hau da, ezin duela halakorik egin eskumikatua geratu gabe.
|
|
Dena dela, zarata handietan sartu gaitu; eta nik Joseri buruz berorren aitatasunari idatzi niona kontuan ez banu, neure ahalmen guztia jarriko nukeen eragozteko. Dena dela, gauza horiek berak bezain benetan hartzen
|
ez
baditut ere, oso gogor egiten zait eragoztea: zer dakit nik, horrela ez ote dudan eragotziko arima haren on handi bat?
|
|
...raz, altxa dezala bihotza berorren jauntasunak, eta ez dakiola burutik pasa Jainkoak hala eratu ez duenik, nik ziurtzat baitut Haren Maiestateak nahi izan duela, berorrek Jainkoaren zerbitzurako izan dituen desirak orain egitez bete ditzala; bada, luzaro egon da lan egin gabe eta gure Jaunak bertutearen alde lan egingo duenaren premia du, jende xume eta pobreek, haren zerbitzua baino besterik nahi
|
ez
badugu ere, gutxi egin dezakegulako, Jainkoak nork babesturik ematen ez badigu. Izan ere, gaiztakeriak hainbesteraino hartu ditu goiak eta handikeria eta ohorea, hankapean izan behar lituzketenen aldetik ere, hain goian ezarria da, non Jaunak berak ere kreaturen laguntza nahi duela baitirudi, haiek gabe bertutea garaile ezartzeko ahaltsua izan arren; bertutearen alde egiteko hartu zituenek huts eman diotelako, eta horrela, ustez, lagun diezaioketen pertsonak aukeratzen dituelako.
|
|
Nik diotsot berorri, zer janik ez badakar, nahigabe handia izango duela, ez baita izango jaten emango dionik, eta niretzat nahigabe handia izango da ezin erremediatu izana. Dagoeneko etorri da erregeordea, eta aita frai García ongi dago, ikusi
|
ez
badut ere. Gauza gogorra da halako adinean hain bide arriskutsuan jartzea ondare kontuagatik, zerurako prestatzeari baizik eman behar ez genionean.
|
|
5 Hiriaren oniritzirik
|
ez
zuela ere esan zion Jesusen Lagundiko bati; eta hori gabe eta errentarik gabe, inola ez zukeela baimenik emango. Itzal handiko bi pertsonek esan didate izaera oso beldurtia duela, eta hau honela bada, bera estualdi handiagoan sartzea litzateke eta, azken batean, ezer ez egitea, orain arte bezala; izan ere, Jainkoaren kontrakoa ez denean, eta Palentziako gotzainak horretan eginiko ahaleginak gogoan izanik, edozertara menturatu luke.
|
|
6 Ni, ene aita, neure arrazoibideetatik ari naiz, horretan saiatu beharra denez gero, hiriarekin urratsak eman behar badira, hobe da urrutitik eta astiro negoziatzea; zortzi egunean egitekoa ez denez gero, ezta, beharbada, hilabetean ere, fundatzaile gaixo bat laiko baten etxean egotea, oso nabarmen gerta daiteke, eta hobetzat dut orain legoa askoko bidea egin eta hona itzultzea, gerta daitezkeen eragozpenei aurre egitea baino. Jainkoak hau nahi badu, horrela leunago joango da, eta hori egingo da, deabruak nahi
|
ez
badu ere, baina ez indarrez.
|
|
Berorren mirabe apal eta alaba, nahi
|
ez
badu ere,
|
|
7 Dorpetasun horiei ez jaramonik egin, berori konturatzen denean; nik halakorik izan
|
ez
badut ere. Jainkoak bere ontasunagatik grina horietatik beti gorde nauelako?, uste dut, arimaren gozotasuna hain handia izanik, eragina duela izaera naturalean; Jainkoaren laguntzaz desagertuz joango da, jaramonik egiten ez badio. Pertsona batzuek nirekin tratatu dute hori.
|
|
eta erabakia guztien gogokoa izango litzatekeela. Eta nahi
|
ez
badute ere, niretzat pozgarria litzateke berorren aitatasunak haiek alde batera uzteko ahal duena egitea. Ez zait errazago egiten pentsatzea berorren aitatasunari berriro men egitera eta berriro hastera etorriko direla, berorren heriotza bilatzera baino.
|
|
6 Ahizpa Marianari erantzutekotan nintzen eta, egiaz, ez dago burua horretarako. Mesedez eskatzen diot berorri, esan diezaiola, idazten duen eran obratzen badu, oso ongi irakurtzen
|
ez
badu ere, barkatuko diogula. Poz handia hartu nuen haren gutunaz, eta hari erantzunez, profesa egiteko baimena bidaltzen diot; gure aitaren eskuetan egiten ez badu ere, hura asko atzeratzen bada, ez dezala egin gabe utz, berorrek besterik ez baderitza; esku onak dira berorrenak beloa emateko eta ez du besterik pentsatu behar, izatez den bezala, Jainkoaren eskuetan egiten duela baizik.
|
|
Mesedez eskatzen diot berorri, esan diezaiola, idazten duen eran obratzen badu, oso ongi irakurtzen ez badu ere, barkatuko diogula. Poz handia hartu nuen haren gutunaz, eta hari erantzunez, profesa egiteko baimena bidaltzen diot; gure aitaren eskuetan egiten
|
ez
badu ere, hura asko atzeratzen bada, ez dezala egin gabe utz, berorrek besterik ez baderitza; esku onak dira berorrenak beloa emateko eta ez du besterik pentsatu behar, izatez den bezala, Jainkoaren eskuetan egiten duela baizik.
|
|
Nik diotsot, berezko izaera hain bigun ez balego, arrazoiak argi adierazten duela zein motibo handia dugun alai egoteko. Lasai nago berorren aitatasuna eskumiku susmotik aske dagoelako, nik halako susmorik inoiz izan
|
ez
badut ere.
|
|
Ez dakit Pedro izango den hau eramango duena, ez baitu aurkitzen mandorik; dena dela, mezulari ziurra izango da. Jakinaraz biezat guztia, mesedez, asti handirik
|
ez
badu ere; jakinaraz biezat nola dagoen aita Mariano ere.
|