Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2000
‎Era berean liburutegien arteko prestamoan eta dokumentuen eskurapenean abantaila ugari ekarri ditu Internetek. Hasiera batean liburutegiek prestamoaren eskaera egin ahal izateko helbide elektronikoa besterik ematen ez bazuten ere, egun formulario batzuen bidez liburutegiek beraien eskaerak egin ditzakete zuzenean. Formulario hauek, normalean, liburutegien arteko prestamoen baldintzak aipatzen dituzte.
‎Aurtengo lehen hilabeteotan, esate baterako, gogoan dut Bilboko galerista xume batek Jose Lull pintore valentziarrari eskainitako erakusketa, ez pintore valentziarra zoratzeko modua delako —ez niretzat behinik behin—, galeristak erakusketa antolatzerakoan jarritako ilusioa benetan deigarria zelako: erakusketari atera zekizkion etekinek bakarrik esplika ez zezaketen ilusioa (dena esateko, esan dezadan handik hamabost egunera Palomo Linares espainiar toreroaren erakusketa eskegi zuela bere galerian, Marina Dankoren hainbat lanekin batera, eta batzuek ulertzen ez badugu ere, jende ugari hurbildu zitzaiola). Baina edonola ere, ilusio hori behin eta berriro nabaritzen da artearen inguruan gauza apalak egiten saiatzen direnen artean, eta nonbait urrutitik ikusten bada, Lizarrako museo txiki batean gertatzen da hori.
2001
‎Txillardegi ezagututa, espero zitekeen zerbait. Gaia nahikoa ezagutzen ez badut ere (epealdi horretako historialari adituei galdetu genieke) pe rtsonaia nagusiaren diskurtsoan anakronismotzat har daitekeen zantzurik badagoela esango nuke: adibidez, euskararekiko duen gehiegizko kezka (L.M. Mujikak are gehiago sakontzen du norabide horretan, eleberria ren" tesismoaren" arriskuak kritikatzean, lehen aipaturiko kritikan hain zuzen ere).
2002
‎Estatu Batuek gogo biziz jarraitzen dute Israel babesten, nahiz eta Palestinako lurralde okupatuetan Nazioarteko Zuzenbidea eta giza eskubideak sistematikoki bortxatzen dituen. Ulergarria dirudi, justifikatzen ez badu ere, he rritar musulmanen zati esanguratsu batek —batez eretxiroenak— Mendebaldearen aurkako gorroto sentimendua garatzea. Umma esparru guztietan ari da erasoak jasaten —aidanez, Bosniako tragediak horixe berronesten du—, eta fededunen betebeharra hura defendatzea da.
‎Estatu Batuek gogo biziz jarraitzen dute Israel babesten, nahiz eta Palestinako lurralde okupatuetan Nazioarteko Zuzenbidea eta giza eskubideak sistematikoki bortxatzen dituen. Ulergarria dirudi, justifikatzen ez badu ere, he rritar musulmanen zati esanguratsu batek —batez eretxiroenak— Mendebaldearen aurkako gorroto sentimendua garatzea. Umma esparru guztietan ari da erasoak jasaten —aidanez, Bosniako tragediak horixe berronesten du—, eta fededunen betebeharra hura defendatzea da.
‎euskalduntzen jende asko hasi bada ere, gutxik bete dute euskara normaltasunez erabili ahal izateko asmoa. Horretaz estatistikarik ez badut ere, 70 eta 80ko hamarkadetan euskara ikasten saiatu baina bukatzeke utzi zuten koadrila kideak, lagunak eta ezagunak hain ugariak izanik, euskalduntze jardunean gabezia handia dela ez dut zalantza izpirik; ikasle horiek bidean jasotakoa, espero zuten uzta narotik urrun gelditu zitzaien: frustrazioa, ustez hizkuntza ikasteko zuten gaitasun ezagatik eta euskalduna izateko asmo zapuztuagatik; baita ikasten emandako hamaika ordu eta gastatutako diruen inbertsio ustelagatik ere.
2003
‎Ondorioz, ezin izan dugu erakarritako herritar oro euskaldundu eta kasu askotan esperientzia txar batek herritar hori erabat galtzea ekarri du. Lan eskerga egin da sektorean irakasleriaren prestakuntzaren arloan eta material didaktikoen sorkuntzan, administrazioen aldetik aparteko laguntzarik jaso ez badute ere. Azterketa hau ezin dugu bukatu azken bost urte hauetan Espainiar Estatuaren aldetik pairatu behar izan dugun jazarpen gupidagabea aipatu gabe.
‎" Nafarroako Gobernuak kale egin digu" esan zuen, grafikoki, Antton Mari Aldekoa Otalora elkarteko lehendakariak. " Azken urteetandiru laguntzarik eman ez badute ere, erakusmahaia beti bidali dute". Lehendabiziko azokaren babesleetako bat Nafarroako Gobernua izan zen, eta garairik latzenetan ere erakundea beti laguntzeko prest agertu omen zen.
2004
‎Garaiko beste gauzak bezala herritarren ekimenari esker, banaka banaka, herriz herri. Ingeniaritzan euskaraz irakasten ari direnak ere badira, batzuek oraindik sinetsi nahi ez badute ere, egia bilakatu da.
2005
‎Gobernuko beste sailetan edozein autonomi erkidegotan egoten eta egiten diren politikak antzekoak baitira (industria, merkataritza, etab.). Areago oraindik. Guk goraipatzen ditugun sail batzuetan inbertsio gutxiago dago, gainera, hori uste ez bagenuen ere. Adibide bat.
‎Orain arte esan ez badut ere, filologia karrera ere egin nuen gero. Friburgotik etorri eta Deustun irakasle hasi nintzenean, ikusi nuen hemen bagenuela filologa hispanica (erromanikoa deitzen zen orduan), aleman filologia, ingelesa eta frantsesa ere bai...
‎Dena dela, aurten agertuko da nire liburu bat, Lauaxetari buruzkoa, eta hantxe frogatzen dut zehatz mehatz, Laukizko seme hori, beste edozer baino lehen, erromantikoa zela, inork hori esaten ez badu ere.
‎Eta horrek zer pentsatua eman liguke. Aldiz, gero eta gehiago dira, egoerak askorik laguntzen ez badu ere, euskarazko bestelako ekoizpenak jasotzen dituztenak (egunkari nazionala, herrietako aldizkariak, herrietako egunkari berriak, irratigintza —Hego zein Ipar EuskalHe rrian—, Interneteko guneak), baina behera goaz telebistari dagokionez. Zer pentsatua badugu.
2006
‎" Gastuak nire kontu" esan ondoren hitza benetan betetzeko, gauzak behar bezala egiteko, bide bat errenta aitorpenaren kitapena erabiltzea da. Azken batean, gure diruak agintarien eskuetan jartzen baditugu (beste erremediorik ez badugu ere), agintari horiek ahalik eta hoberen banatuko dituztela uste dugulako da, ala ez. Eskuzabala izanik, liburuak erosteko txekeak ere eskain ditzakete, beste bide bat da.
‎Esplizituki diseinuaren osotasuna jasoko lukeen dokumenturik oraindik elaboratu ez badugu ere, lan ildo bakoitzaren inguruan esperientzia jakin batzuk egon dira mintegiko ikastoletan; eta bakoitzean sortutako ereduek, baliatutako materialek edota indarrean jarritako ideiek ekarritakoaren argira, beldurrik gabe esan dezakegu ikaslearen curriculumean eta hizkuntza trataeran lau aspektu horiek oinarritzat hartzeak ondorio baikorrak dituela eguneroko praktika pedagogikoan....
‎Laburbilduz, lehenik esan behar dugu Landaren pertsonaia femeninoak dinamikoak, sentiberak, etxetik kanpo bizi direnak direla, baina era berean baita behartsuei harrera egiteko ohitura galdu ez dutenak ere. Oso esanguratsua da Landak alde maskulino nahiz alde femeninoen alderdi baikorren uztarketa nola egiten duen.
‎Bi edo hiru badira bandan ibiliak, eta horiei erraza egiten zaie kantu bat solfeoz ikastea. Baina badira partitura bat bizi guztian ikusi ez dutenak ere. Barregura sanoa ematen dit notak pentagraman nola idazten dituzten ikustea.
2007
‎Horregatik batzuek garbitu nahi izan diote aurpegia, erranez frankismoa ez zela hain gauza terriblea, bakean uzten baitzituen bake hutsean bizi nahi zuten gehienak... Alta, askatasun demokratikoen ukatzea eta oposizioaren aurkako errepresioa, biak ziren eta dira nabariak, eta frankismoak ez bazuen ere totalitarismoak goraipatzen ohi duen proiektu orokor genozidarik, ez zen horregatik aita on baten azpiko etxalde baketsua.
‎Gure tesiaren kontra (fusioaren alde) aurkeztutako irizpideak asko dira. Horregatik dirau arazo honek, alderdi politikoek oraindik beren artean adostasunik lortu ez badute ere.
‎Erreformarako Itunaren aldaketak Europako itun nagusietan (Europar Batasunaren Ituna eta Europar Batasunaren Funtzionamendurako Ituna) txertatu eta gero, zenbait aipamen egiten zaie" Europako herriei" (herrien kontzeptua argitzen ez badu ere)," gutxiengoei"," demokraziari" 24," askatasunari"," giza duintasunari"," giza eskubideen errespetuari"," kultur eta hizkuntzen aniztasunaren errespetuari" 25.. Baina aldi berean argi uzten da, orobat, Europar Batasuna estatuen Europa dela oraindik ere.
2008
‎1) Gurera etortzen diren pertsonak dira, Espainiako, Frantziako eta Europako atzerritarrei buruzko legeen" gainetik". Hau da, immigrante espainiarrentzat eta frantziarrentzat ez bezala, nahi ez dutela ere beren estatuen babesa baitute eta hiritareta nazionalitate eskubideak bermatuta baitituzte (espainiarra eta frantsesa), immigrante berri horientzat oso zaila da, edo zuzenean ezinezkoa, gutxieneko hiritar eskubideak aitortzea estatu horiek. Egoera halakoa izanik, edozein dela jatorria eta egoera, behartuta daude legearen arloan kolokan bizitzera eta sozialki oso egoera dramatikoan.
‎Harrisek bezain jarrera gogorrak ditu erlijioaren aurrean, estiloa hala ere, samurragoa da. Liburua artean bukatu ez badut ere, atarikoaren pasarte bat ekarriko dut hona, liburuaren helburua egoki definitzen duelakoan.
‎Harkaitz Canok inbidia zidala esan zidan nire aurreneko liburua (eta, oraingoz, bakarra) argitaratu zenean. " Hemen dago idatziko duzun guztia, eta idatziko ez duzuna ere bai" izan ziren bere hitzak. Gezurra da, baina egia oso ondo esplikatzen du.
‎Hipotesi desberdinak, zentzuzkoenetatik bitxienetara, garatu dira azken urteotan. Luzeegi joko luke bere azalpena hemen egiteak, baina egile nagusien zerrenda bederen aurkeztuko dugu, osoa izateko asmorik ez badu ere: Crick, Edelman, Searle, Dennett, Chalmers, Varela, Penrose, Churchland, Eccles, Damasio...
‎Behar beharrezkoa dugu mina sozializatzea eta galeraren hutsunea hutsune bera sentitzen dutenekin konpartitzea. Barrea beste, edo areago, konpartitu beharra dugu negarra, oinazea arintzen ez badu ere. Hileta da liburu bat ixtea bezalakoa.
‎Uneren batean liburua itxi behar izango dugu eta apalategian gorde. Eta denbora luzean ikusiko ez badugu ere, gure barnean eramango dugu luze, elkarrekin igarotako une gozoak, bere hitzek iradoki dizkiguten sentsazioak, elkarrekin bizi izandako ordu ederrak.
2009
‎Dena den, datu garrantzitsua iruditzen zait, oraingoz esplikazio argirik ez badu ere. Lazarragak bietara idatzi zuen, euskaraz eta gaztelaniaz.
‎nola erabiltzen zuen berak? Bada, berak, bere eskuz, gehienetan" Joan" erabiltzen zuen, nahiz eta" Juan" ere erabiltzea ez litzatekeen harritzekoa, horren frogarik orain arte neuk ikusi ez badut ere. Kontua hori baita finean, alegia, XVI. mendean ez zegoela koherentzia handirik ortografian," Joan/ Juan" arazo ortografikotzat jotzen zela:
‎Kontuan hartzekoak izan daitezke, orobat, inplikatutako pertsonak (zuzenean erasanak ez izanagatik, balizko ondorioen eraginak jasan ditzaketenak), publiko interesduna (esaterako, auzitan dagoen arazoagatik sentsibilizatuta eta bereziki interesatuta dauden herritarren erakunde edo taldeak). Azken buruan, edozein herritar izan liteke Z&Tri buruzko arautze eta erabaki hartzeari lotutako prozesuetan parte hartzeko hautagai, baita prozesu politikoetan eskuarki hitzik edo arazoari buruzko ezagutza berezirik ez dutenek ere.
2010
‎Haren heriotza 130 urte inguruan koka daiteke, filosofoak 80 urte zituela. Epiktetok ezer idatzi ez bazuen ere, Arrianori esker filosofoaren ikasketen edukiak ditugu. Bi dira Epiktetoren pentsamendua gordetzeko Arrianok osatu zituen obrak:
‎Ez dakigu zein urtetan editatu zituen Epiktetoren Mintzaldiak, baina 140 urtean ezagunak ziren. Data zuzena ezagutzen ez badugu ere, Arrianoren heriotza Marko Aurelioren erregetzan (161) koka daiteke.
‎Kezka argia sumatzen da, hortaz, komunitate sentimenduaren galeraren karietara. Gai horretan sakontzeko betarik ez badugu ere, geure aztergaiaren harira itzulita, azpimarratzekoa da zenbaitzuk, immigrazioari lotuta, Hego Euskal Herrian bi komunitateren existentzia aldarrikatu —edo salatu— dutela.2 Iritzi ildo horren aitzindari Manu Escudero har daiteke (1978). Euskadi, dos comunidades izeneko liburu zalapartatsuan, euskal nazionalismoari komunitate nazionalistaz eta bere ezaugarrien garapenaz baino ez arduratzea leporatzen dio.
‎Nahiz eta irakurketa desberdinak garatzen diren, gailentzen den diskurtsoa egungo etorkinengandik urrun mantentzearena da. Esaterako, gaurko migratzaileek harrera gizartean txertatzeko ahaleginik ez dutela egiten salatzen da, gizarte laguntzez aprobetxatzen direla, etab. Oro har, eta arrazoitzen ez badute ere, egungo etorkinek integratzeko errazago dutela nabarmentzen dute.
2011
‎Heziketari dagokionez, A barietatea erabiltzen da eta liburuak barietate honetan idatzita daude, baina klasean bertan irakasleak b erabili behar izaten du azalpenak emateko. b) Prestigioa. A barietatea b baino hobetzat hartzen da gizarte osoan; A ondo ezagutzen ez dutenek ere gauza bera pentsatzen dute. c) Tradizio literarioa. Gizarte osoak onartzen duen tradizio literario idatzi handia du A barietateak. d) Ikaste prozesua. b barietateak umeei hitz egiteko balio du eta eguneroko bizitzan erabiltzen den barietatea da; inkontzienteki ikasten da.
‎Diskurtso horiek nagusituz joaten badira gizartean (edo behintzat batzuek diskurtso horiek gizartean zabaldu nahi badituzte, oraindik lortu ez badute ere), ez da berez etikoagoak edo naturalagoak direlako. Gaia argitzeko Martinez de Lunaren artikuluan kontzeptu interesgarriak lantzen dira, hala nola ingelesezko framing, agenda setting edota priminga.
‎frantses administrazioarekin harremanak bideratzeko ondo kokatua zegoen ordurako, Bordeleko Unibertsitateko katedradun eta Euskal Erakustokiko zuzendari zelarik. Buruorde zela bizi izan zituen euskara batuari eta ‘h’ ari buruzko eztabaidak, eta, lan nahiz familia konpromisoengatik 1968ko Arantzazuko biltzar famatuan egoterik izan ez bazuen ere, bete betean aritu zen prozesu osoan. Arantzazuko erabakiak berresteko 1978an Bergaran biltzarra egin zutenean, bera izan zen moderatzaile.
2012
‎Baina argi dago Gandhik herriaren hizkuntza erabiltzen zuen bakoitzean, oso ondo hitz egiten ez bazuen ere, harrera ezin hobea lortzen zuela oinarriko militanteen eta herritarren artean:
‎Berriaren irakurleen soslaiak, azkenik, genero aldetik alde handiegirik erakusten ez badu ere, gizonek emakumeek baino gehiago kontsumitzen duten euskarazko hedabidea da. Egunkaria erosten duten gehienak adin ertainekoak dira:
‎Aldiz, kazetaritza jarduera profesionala euskarazko hedabideon indargunerik handiena da. Horrenbestez, euskarazko kazetaritza jarduera erdarazkoa baino bikainagoa da, euskararen inguruan informatzen ez dutenean ere.
‎Atxilotuen artean zeuden jada apirilaren 23an Joseba Atxa, Pedro Maria Ojanguren, Martin Orbe eta Jose Mari Ortuzar bizkaitar apaizak. Jose Angel Ubieta ere, orduan bikarioa zena Jose Maria Zirarda gotzainarekin, berrogeita zortzi ordu inguru atxiloturik egon zen, inoiz prozesatu ez bazuten ere. Data haietan atxilotu zituzten Kepa Arrate, Patxi Auzmendi eta Imanol Gisasola josulagunak ere.
‎Berak esplizituki horrelako ezer esaten ez badu ere, neuk esango nuke Agirreazkuenagaren ondorio nagusia horrela ere formulatu daitekeela: euskaldunak nazio bat gara, eta hori argi eta garbi frogatzen da XIX. mendean zehar; gure zatiketa eta gerra ugarien artean, bada ibai zabal bat, gure naziotasuna forjatuz doana.
‎147). Izan ere, EMMk lehentasuntzat hartzen du bestelako mugimenduetatik (kanpo zorraren eta merkataritza askearen aurkakoa, sindikala, arrazakeriaren kontrakoa, nekazariena, indigena edo sexu aniztasunaren aldekoa) datozen emakumeekin loturak sortzea, euren diskurtso feminista bera partekatzen ez badute ere (Conway, 2011: 162).
‎Inoiz ez bezalako jendetza, hunkidura, anaitasuna... Gobernuak nahi ez badu ere mugitu du, esaten zen, sinesten zen. Orain ere antzekoak entzungo ditugu, eta ez dakit ba, ezinegona hezurretaraino sartzen zait, pentsatzean 2014ko urtarrilean beste manifestazio erraldoi bat egingo dela, lelo poetiko batekin, Espainiako gobernua bere itxikeriatik ateratzera behartuko omen duena, espetxe politika guztiz anker eta bidegabeak bere horretan jarraitzen duen bitartean, borroka armatua amaitu eta hainbat urtetara...
2013
‎1978an Espainian onartu zen Konstituzioak autonomi erkidegotan banatu zuen lurraldea. Banaketa hark Estatu espainolaren menpeko herri guztien eskakizunak asebetetzen ez bazituen ere (gaur egungo egoera horren adibide), ukatu ezineko autonomia politiko eta ekonomikoa ekarri zituen Euskal Herriaren alde honetara. Horrek bidea ireki zuen diktadurapean inolako onarpen ofizialik izan ez zuen Euskal Herria subjektu politiko gisa onartzeko, aitortza horren mugak handiak izanagatik (ez ziren Euskal Herriaren zazpi probintziak aintzat hartzen; Espainia aldeko laurak bi erakundetan banatu zituen —Nafarroa batetik, eta Euskal Autonomia Erkidegoa bestetik—; eta autonomiaren gainetik Espainiaren batasun ukiezina ezarri zen).
‎Saio arrakastatsu horretako 2012ko edizioari erreparatuz gero, zera ikusten dugu: aurkezlea euskalduna da; lehiaketan parte hartzen duten taldeetako kapitain guztiak, euskaldunak; lehiakideen erdia inguru, euskaldunak; eta audimetria datu zehatzik ez badugu ere, populazioaren eta programaren ikusleen soslaien arteko estrapolazio bat eginez gero, audientziaren heren bi edo gehiago euskara ulertzeko gai dela esan daiteke.13 Alabaina, programa osoa gazteleraz ematen da, euskaraz ekoiztu eta eman zitekeen arren.
‎Zapalkuntzak erbesterako bidean jarri zuenean, erabat egiaztatu ziren nire orduko susmoak. Gizarte konpromiso soilak norbait literato egiten ez badu ere, azkenaldion askotan errepikatu izan den bezala, da esan gizarte arazoekin konprometitutako idazle batek literatura ona egin ez dezakeenik. Garrantzitsua da, eskola curriculumean gertatzen den bezala, kontakizuna —irakur diskurtso akademikoa— nola eman, nola azaldu; garrantzitsuagoa, agian, zer esan, zer azaldu.
‎Modernitateak konfiantza du arrazoimenean; postmodernitateak arrazoimenaren zeregina ukatzen ez badu ere, beste modu batean ulertzen du: arrazoimena ezin daiteke letra larriz idatzi dagoeneko, letra xehez eta dardaratsuz baizik.
‎Esperientziari lehentasuna emateko proposamen esanguratsua egitean, postmodernitateak erlatibizatzen du modernitatearen arrazoia, erlatibizatze horrek eszeptizismo hutsean erortzea esan nahi ez badu ere. Arrazoimenari zentraltasuna kentzeak ahalbidetzen du ezagutzeko beste bide batzuen sorrera eta beste bide batzuetatik ibiltzea, esperientziarekin lotuta dauden bideak, hain zuzen ere.
‎O hIfearnain ek aipatzen duen moduan, erroldetan ez da ama hizkuntzari buruzko galderarik egiten; baina galderarik egingo balitz ere, ez dago argi galdetegi batean jasotako emaitzak adierazgarriak izango liratekeen, hizkuntza ideologia indartsu bat dagoelako Irlandan eta ideologia horren arabera irlandera delako irlandar guztien ama hizkuntza, nahiz eta benetan hala ez izan (O hIfearnain, Tadhg: " Family language policy, first language Irish speaker attitudes and community based response to language shift", Journal of Multilingual and Multicultural Development 34/ 4, 2013, 348, 351 or.). Jarrerak, beraz, ikerketa soziolinguistiko guztietan kontuan hartzeko moduak dira, ikerketen azken xedeek jarrerekin zerikusia ez badute ere.
‎gazte plataforma batek berezkoa du azkar iraungitzea, eta bertako partaideei aurrera egiten laguntzen badie ondo lortua du bere betekizuna. Lubakik dudarik gabe lortu zuen helburu hori, partaide guztiek bide bera egin ez badute ere. Dena dela, gaurko nire asmoa ez da Lubakiren balorazio historikorik egitea, baizik eta gero etorri direnei erreparatzea.
2014
‎Galdera horri erantzun egokia ematen ez zaion bitartean, nolanahi ere, badaude aurrerabiderako aukerak. Euskalgintza ez dago geldirik eta gogoetan nahiz ekinean jarraitzen du, norabide erabat garbi, adostu eta beti kohesionatuan egiten ez badu ere. Badira lan horretan baliagarriak eta ezinbestekoak diren ideia indartsuak, eta horietako bat dugu arnasguneen ingurukoa, hain zuzen ere.
‎Honako hau ez da zenbaki monografiko bat, gai jakin eta bakar baten bueltan osatutakoa, baizik eta, oraingoan, lau gai zehatzen bueltako lau artikulu dituzu irakurgai. Itxura batera, elkarrekin loturarik ez badute ere, sakonean, denak azken xede bertsura hurbiltzen dira: alegia, euskal komunitatearen eraikuntzaren eta deseraikuntzaren atzean dauden giltzarriak atzeman eta horien nolakotasuna arakatzera.
‎Kontra publiko ez diren emakumeen artean bereziki eragiten du oztopo horrek, alor parte hartzailearen arauak ezagutzen ez dituztenen artean ere. Nahiz eta hori emakumeen artean diskurtsoetan neutralizatzeko joera egon den, emakumearen parte hartzearen hasieran bikotekideak erresistentziak izan ditu honako diskurtsoen bidez:
‎Zurekin buruz buru hitzegin ez badut ere, C.S.’ren [Karlos Santamaria] bidez izan dut zure berri, eta gauza bera Joxe’ren [Joxe Azurmendi] bidez, Rikardo zanaren [Rikardo Arregi] bidez, eta abar. ‘Jakin’en lan bikaina ikusten dut, Z. Argia’ko zure artikuluak, zure gutunak; zure eboluzioa ere bai, argiago baitituzu zure oiñarriak gaur, orain dala bizpahiru urte baiño.
‎Hau ere nahi duken lekuan esan dezakek. Baita erabakiak gogokoak ez baditut ere (Brusela,).
‎Eta oraindik ere elizgizon eta katoliko anitz orduko pentsamolde eta jokamoldeetan dabiltza. Tartean, Vatikanoko II. Kontzilioak hainbat ikuspuntu eta ikuspegi argitu eta aldatu zituelakoan geunden, baina Kontzilioaren argiak itzali ez badituzte ere, moteldu behintzat bai egin dituzte.
‎Ez du euskal kulturgintzak estatuen kultur politiken eskarnioz egin ‘eliteko’ ordezkaritza baten beharrik; ez du ere beren euskaltasunarekin arazoen konpontzeko beste gisako helburuak dituztenez arduratzerik. Belaunaldi desberdinetan badira musikari, kantari, dantzari, antzezle, dendari, margo marrazkilari, bideo egile, bertsolari, idazle, argi, soinu egile... euskaldunak.
2015
‎Estrategia komertzialez dakitenak bankuak dira. Egun bateko albistea izan eta gero gehiagorik entzun ez badugu ere, esanahi eta ondorio sakonak dituen ekimen publiko pribatu bati heldu nahi diogu: datorren ikasturtetik aurrera, boluntario aurkeztu omen diren berrehun baino aditu bankario gehiagok eskoletako haurrei ‘finantza eskolak’ emanen dizkiete, Rajoy jaunaren gobernuak bultzatutako programa berri baten barruan, inolako negoziaketarik izan gabe, noski, Wert ministroaren paregabeko harropuzkeria eredu.
‎Izan ere, euskaldunak entzuten du gatazka eta badaki zer den, esplikatzen asmatuko ez badu ere, seguruenera. Baina horretarako, agian, XX. mendean jaiotakoa izan behar da.
‎Hala ere, Topaguneak bultzatuta, iraganaren begirada kritikoa eta etorkizuneko ildoak proposatu dituzte hamar euskaltzale ezagunek. Eta, gehiago sakonduko ez badut ere, honako berba hauek darabiltzate etorkizuneko diskurtsoak eta mezuak jendarteratzeko: bizikidetza, identitatea, berdintasuna, aniztasuna, erantzukizuna, justizia eta errespetua.
‎Eta ez da gutxi. Urte gogorra igaro ostean heldu zitzaien egungo arduradunei lanaren errekonozimendua, eta sariak ezer konponduko ez badu ere, dudarik ez dago aurrera jarraitzeko adorea eta indarra emango ziela. •
‎Horra hor, hitza erabiltzen ez bazuen ere, diglosia zertan datzan azalpen ezin argiagoa. Diglosiaren eta hizkuntzaren funtzio osotasunaren artean nolako harremana dagoen areago argitzeko, gogora dezagun Euskaltzaindiak 1968an onetsitako arauen aurkako libelotxoa idatzi zuela egile horrek berak.6 Eta, Alderdiaren baitan, jarrera hori ez zen egile horren jarrera isolatua, handik gutxira antzeko ale bat plazaratuko baitzuen beste buruzagi batek.7 1968an Euskaltzaindiak onartutako arauetarako oinarrizko txostena idatzi zuenak esana du:
2017
‎Aurten pieza borobilak ikusteko aukera izan dugu: Erriberako atari eder batean aktoreekin batera sentitu eta begiak itxita istorioa entzun egin dut, bertako soinuak belarrietatik sartu eta beste mende batean kokatu naute, eta labanak odolik ez badu ere beldurra sentiarazi dit. Fokuaren argia kulunka ibili da hego haizeari esker.
‎Demokrazia kontzeptuak indarra hartu zuen testuinguru horretan; hala, eskuinak zein ezkerrak onartua, denentzako eredu eta helburu bihurtu zen, bakoitzak bere izaera eta ñabardura berezia esleitzen bazion ere demokraziaren zentzuari. Demokraziarekin batera, bestalde, bakezaletasunak ere onarpen zabala erdietsi zuen; ildo horretan, gatazkak konpontzeko modua bide baketsuetan oinarritzearen garrantzia azpimarratu zen, negoziazioan batez ere (horrek gatazken kopurua jaitsi ez bazuen ere). Era horretara, sozialismoa lortzeko proposatzen zen bideetako bat, biolentziarena, indarra galduz joan zen.
‎Sinbologia hori, noski, ez dagokio oso politizatuta dagoen jendarte bati. Izan ere, euskal nazionalismoak nahi ez badu ere, gaur egungo ezaugarri garrantzitsua despolitizazioa da, eta horri loturik dator konpromisoaren eta betebeharren galera. Gizarte honetako gaurko subjektua kontsumitzailea da, eskubideak aldarrikatzen dituena, baina ustez betebeharrik ez daukana.
‎Baina naziogintzaren motor indartsuenak inplizituak diren prozesuetan gauzatzen dira, oharkabean egin edo erreproduzitzen diren praktiketan. Bigarren talde horri dagozkio, batetik, itxuraz naziogintzarekin loturarik zertan eduki ez badute ere, nazio eraketan argiki laguntzen duten praktika zehatzak. Horien artean, besteak beste, identitate kidetasuna indartzen laguntzen dutenak (kirol txapelketak edo nazio ospakizunak, kasu).
‎Hegemonikoa ez den diskurtso bat darabilenak barkamena edo damua erakutsi baitu egindakoarengatik, horren bidez boterea zeinek duen (eta zeinek izan duen beti) baieztatuz eta onartuz. ‘Kaltea egin’ duenari dagokion menpeko posizioa berresten zaio horrela, eta ikuspegi eta iritzi propioak izateko eskubiderik ez duela ere gogoraraziko zaio.
2018
‎In komunikazioa abestiagatik jaso zuen saria, eta txistu hotsak, ezjakintasun eta inkomunikazio arazoa baino, botere arazoa direla esango nuke. Boterean daudenek gustuko ez dituzten hitzak debekatu nahi dituzte, ezagutzen ez dutenek ere: berea ez den hizkuntza bakar horretan mintzo ez direnen hitzak eta beren elebakartasun hori zalantzan jartzen duena kontrolatu nahia.
‎Izan ere, konbentzituta gaude: etorkizuna berez etorriko da guk nahi ez badugu ere; merkatuak doituko du merkatua, ez dugu zertan esku hartzen nekatu; egunero autodeterminatzen baldin bazara, zertarako nahi duzu eskubide horren aitortza; ez dezakezu norbanakoaren askatasuna arautu, bestela ere leporaino gaude eta ezin betezko arauz (eta zergez). Kopla berdintsuak beti.
2019
‎Nire kasuan, lekuan lekuko lan oso sakona edo intentsoa egin ez badut ere, aukera izan dut denbora luzez lekuan lekuko lanean aritzeko. Ibilbide luze bateko ikuspegiak ahalbidetu dit bertsolaritza ikergaiari bira bat ematea.
2020
‎Kaltea eginda dago. Horrelakorik behar ez badute ere, hara zer helduleku eman dieten sektoreko arduradun nagusiek politikari zentripetuei, horrela mintzo izanda.)
‎Xelebrekeriak aparte, gizatasunaren muin muineko zerbaiti heltzen dio kontu honek, zeri esaten ondo asmatzen ez badugu ere. Betierekotasun desiratuari eta heriotza izugarriari erantzuten diola esango du baten batek; zahartzen eta galtzen ikusten den gorputza duin(?) mantendu nahiari, besteren batek; edo bizi ditugun garaien isla dela uste izango da, besterik gabe?
‎Gainerako muga naturalekin gertatu bezala, mugaren beraren izaera arbitrarioa ‘ahaztu’ egiten da honakoan ere, eta hori egitearekin bat naturalizatu egiten da banaketa lerroa.4 Kasu horretan, baina, muga naturala balizko muga politiko baten metafora da edo egikaritze desio baten formulazioa, eta ez jada existitzen den estatu batena. Irudiz mapa bidez, zein hitzez nazioaren mugak irudikatzearekin bat, proiektatu egiten dira, jatorrizko intentzionalitateak horrekin zerikusirik ez bazuen ere (Bonaparteren kasuan gertatu bezala).
‎Horren oinarrian dago izaki bizidunak ezin direla altruista izan, altruista portatzearen ondorioa euren egokitasun maila jaistea denez, besteena igotzen badu ere. Altruismo biologikoa ez da, beraz, psikologia mailan erabiltzen den kontzeptu berbera, non altruista izaten den beste batzuei laguntzeko intentzio kontzientearekin egiten den ekintza.2 Biologian ekintza altruistak aurkitzen dira (ustez) pentsamendu kontzientea izateko gaitasunik ez dutenen artean ere, zeren eta, intentzioari erreparatu beharrean, ugaltzeko egokitasunean dituzten ondorioak hartzen dira aintzat.
‎Poema luze bat eskaini zion Arestik, hain zuzen, Harri eta Herri liburuan. Profeta bati deitzen da, eta, artean, aurrez aurre ezagutzen ez badu ere, ezagutzen duela aitortzen dio, hamaikatsu aldiz ikusi dituelako eskultorearen harriak bazter batean botata, Arantzazun (Aresti 1964 [1979]: 106).
‎Gaur egun sentimendu hori globalizatua dugu, klima aldaketa dela-eta, baina ez dakit noraino dugun barneratuta. Zerbait hiltzen ari da eta zerbait berria ari da sortzen oraintxe bertan, gure begien aurrean, konturatu nahi ez badugu ere.
2021
‎Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala kontu modernoa izanda, haren gauzatze praktikoa exijitzen genuen, eta edozein gazterengan zegoen ‘iraultzaile’ zelako ustea. Matxinada moderno guztien oinordeko genituen geure buruak, denbora gehiegirik ez bagenuen ere matxinada horiek zer izan zuten iraultzailetik, garaipenetik ala porrotetik baloratzeko.
‎Ur geza, ordea, beste kokaleku batzuetan ere agertzen da, hala nola permafrostean, atmosferan, izaki bizidunengan edota lurzoruan ere. Azken horrek garrantzi handia du uraren zikloan, eta, ikusten ez badugu ere, ibaietan metatutako ura baino kantitate handiagoa da planeta mailan, 15.750 km3.
‎Izan ere, etorkizuneko klima agertoki posibleak ziurgabetasunez beteta badaude, are handiagoa da etorkizuneko emarien gaineko ziurgabetasuna. Eta hor lurraldeak (ur berdearen kudeaketak) berebiziko garrantzia du, egungo ur baliabideen planifikazioak ikuspegi hori barneratzen ez badu ere. Uraren kudeaketan, beraz, beharrezkoa da, ibaitik atera eta ur urdina kudeatzeaz harago, arroaren ikuspegi oso eta dinamikoa txertatzea, horrela, lurraldea klima aldaketaren inpaktuak jasoko dituen hartzaile soiltzat hartu beharrean, inpaktu horiek handitu edota motelduko dituen eragiletzat hartuz.
2022
‎Gizakia proiektu ireki bat da, behin eta berriz etorkizunera proiektatzen dena, behin eta berriz hautatzera kondenatua dagoena, hautatu nahi ez duenean ere, behin eta berriz erabakiak hartzera, behin eta berriz ekintzara bideratua dena.
‎Baina, benetan hain arbuiagarria al da? Prentsa onik ez badu ere, errepikapenaren aldeko argudio batzuk eman nahi ditut, argudio politikoak zein existentzialak.
‎Akordatzen naiz behin, 18 urte nituela, banku batean eseri eta libre sentitu nintzela. Horrelaxe nahi nuen bizi, gero askorik lortu ez banuen ere.
‎Urrian 25 urte bete dira Guggenheim Bilbao Museoak ateak ireki zituela. Artea transzenditzen duen fenomeno konplexu eta ikuspegi askotarikoaren analisi zehatzik egiteko lekurik ez badugu ere, balantzea, oro har, positiboa da. Paradigma industrial batetik zerbitzuetan oinarritutako eredu ekonomiko eta sozial batera igarotzeko motor gisa jaio zen, eta hala funtzionatu du, argi ilunekin, hiria maila askotan biziberrituz, bestetan gentrifikatuz.
2023
‎• Lehena lurraldeari buruzko eragina da. Hots, konstituzioak estatu espainiarra osatzen duten autonomia erkidegoak zehatz aipatzen ez baditu ere, parametro politiko hutsetan oinarrituz, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Autonomia Erkidegoa bereizi ziren, euskararen lurraldean muga politiko eta administratiboa ezarriz. Euskararen lurraldearen zatiketa horren ondorioz, euskararen berreskurapen politikaren gaineko eskumen eta ardurak modu banatuan gauzatuko ziren EAEn eta Nafarroako Foru Komunitatean.
‎Trebetasun bat eskatzen du aldi berean gatazka eta batasuna onartzeko, nork bere rolen gaineko ardura hartzeko eta prozesu emergente batean prozedurarako modu bat aurkitzeko. Beti osa daiteke ‘gu’ bat, are pertsona guztiek gauza bera ‘nahi’ ez dutenean ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia