Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 432

2008
‎«Izugarri gustatzen zait nire lana, atzerritarrei gure hiriko onena erakusteko modua baitaukat, eta gozatu egiten naiz izaten den baretasunaz. Lanik ez dudanean ere gustatzen zait familiarekin hona etortzea, eta horrela eguneroko arazoak ahaztea, gu pixkanaka pixkanaka hiltzen gaituzten arazo horiek».
‎Erori zenean, berehala hasi zen atzeko tropeltxotik tiraka, eta berak egin zuen lanik handienetakoa bi tropelek bat egin zezaten. Indarrak berreskuratu, ihesaldiaren aldea handia ez zela ikusi, eta Col d' Entremonten gora saiatzea erabaki zuen gero; eta helburua lortu ez bazuen ere, saiatzeak berak asko balio du. 26 segundo galdu zituen helmugan, baina indartsu dago.
‎Atzean, komunikabidearen egoera irudikatzeko Egin hitza kateen artean agertzen da eta aurrean berriz, kartzelan jarraitzen duten lankide edo adminitrazio batzordeko kideen argazkiak. Horiei begira berriz, 600 bat lagun, Eginen entzule edo irakurle ohiak, adin guztietako jendea, baita komunikabidea ezagutzeko aukera izan ez zutenak ere.
‎txitxarriloa antolatu du ISZ k, 18:00etan. Dantzatzea gustuko ez dutenek ere aitzakia dute kalera irteteko. Hala ere, 20:00ak arte itxaron dute, ordu horretan hasiko baitira emankizunak:
‎Israel, Jordania, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batua bisitatuko ditu. Eta data jakinarazi ez badu ere, AEBen atzerri politikaren giltzarri den beste herrialdean ere egingo du geldialdia: Iraken.
‎Katedraleko dorreak 30 metro besterik ez badu ere, Gasteizko muinoaren gainean dago, hiriko gune garaienean hain zuzen. Hortaz, garai batean hiria babesteko erabiltzen zena, lautadako paisaiaz eta Gasteizko hiriaz gozatzeko talaia bihurtu da.
‎Maiana Irigoien bertsolari gazteak du hitza, besten hasiera euskaraz ematen du. Txalo zaparradaz eskertu dituzte Irigoienen hitzak, batzuek tutik ulertu ez badute ere. Gero, isiltasuna, isiltasun urduria.
‎Lehenak, Dmitri Sanakoievenak, nahikoa diru jasotzen du Tbilisitik, baina ezer gutxi egin dezake georgiarrak gutxiengoa diren eskualdean; bigarrenak, Eduard Kokoitirenak, arazo ekonomiko larriak ditu Georgiak hartutako neurriak direla eta, baina Errusiaren sostengu osoa du. Moskuk Hego Osetiaren independentzia onartu ez badu ere, harekiko harremanak indartu ditu, eta hango herritar askori pasaporte errusiarra eman die. Hala, gatazkarik piztuz gero, parte hartzeko aukera du, «bere herritarrak» defendatzeko argudioarekin.
‎Hareetz Israelgo egunkariak eman du argitara Ehud Olmerten gobernuak egindako bake proposamena. Israelek formalki aurkeztu ez badu ere, PANek dagoeneko halakorik ez duela onartuko ziurtatu du. Iturri ez ofizialen arabera, Israel Zisjordaniaren %93 itzultzeko prest dago; Tel Avivek, ordea, kokagune nagusiak Maale Adumin eta Gush Etzion, besteak beste eta Jerusalem inguratzen duten gainontzeko kokaguneak menpean mantenduko ditu.
‎Kezkatuta daude Donostiako hoteletako arduradunak. Gipuzkoako hiriburuko jaiak hastear zeudela, hotelak bete gabe zeuden eta aspaldiko betetze maila kaskarrenak zeuzkaten, gehienek datu zehatzak eman nahi ez badituzte ere.
‎Zelako tontakeria, ezta? Batzuetan pentsatzen dut zoriona planeten kontua dela, nahi ez badugu ere gure izaera naturalak, animaliak lotzen gaituen lurraren indar supramentalaren mendean dagoen zerbait dela.
‎Hautsak harrotu ditu Peter Van Walsumek Mendebaldeko Sahararen eta Marokoren arteko bitartekaritzan ez jarraitzeak. Abuztuaren 21ean bukatu zitzaion kontratua, eta NBEko idazkari nagusi Ban Ki moonek adierazpenik egin ez badu ere, Herbehereetako diplomazialariak publikoki onartu du orain arte zurrumurrua zena, alegia, jada ez dela NBEko idazkari nagusiaren Mendebaldeko Sahararako ordezkari berezia. Fronte Polisarioak gustura hartu du erabakia; izan ere, Marokoren aldeko jarrera izatea egotzi zion aurretik.
‎Bost urte besterik iraun ez bazuen ere taldeak nahiko arrakasta izan zuen, eta belaunaldi batentzat erreferentzia bihurtu zen. Gaur egun ere haiek egindako kantuak entzun daitezke bazkarietan edo euskal kantu txapelketetan, errate baterako Arratsalde Honetan edo Mariñelaren zai.
‎Egunkariak AEBetako goi mailako funtzionarioei egiten die erreferentzia; hala ere, ez ditu informazio iturriak identifikatzen. Bushek Pakistanen erasoak egiteko baimena eman duen baieztatu ez badu ere, The New York Times en arabera, AEBetako presidenteak iragan uztailean hartu zuen erabaki hori.
‎Goizean Europan burtsek erreakzio handiegirik izan ez bazuten ere, Wall Streeten erreakzioa ikusi ahala galera handiak pilatu zituzten. Bilbo indizeak %2, 5 galdu zuen eta Ibex %2, 29.
‎Atzo zehaztu ez bazuten ere, herenegun egin zituen horren inguruko adierazpenak Schefferrek. Abkhaziari eta Hego Osetiari independentzia berretsita nazioarteko politikako printzipio nagusia urratu izana leporatu zion Errusiari.
‎Toni Moralek jaurtiketa bortitza egin zuen eta Reinak urrundu ostean Morenok baliatu zuen aldaratzea, 25 minutuan. Alavesek gola sartzeko aukera argiak sortu ez bazituen ere, jokoan nagusi zen eta Levantek metroak eman zizkion. Aginte horren ondorioz, bigarren gola sartu zuen Toni Moralek.
‎Immigrazio politika komunerako araudiak paperik gabeko etorkinen egoera erregulatzeko aukera guztiz baztertzen ez badu ere, baldintzak gogortu baino ez ditu egiten itunak. Hala, legeak ezartzen dituen baldintzak bete ez eta Europara iristen diren etorkinei ez zaizkie paperik emango era masiboan, kasu bakoitza bana banan aztertu eta baloratu ondotik baizik.
‎Kanpoko auzoetatik erdigunera hamahiru minutuan egingo dituela espero dute teknikariek. Bidaiaren prezioa zehaztu ez badute ere, txartel bereziak izango direla iragarri dute.
‎Oraindik errudunik aurkitu ez badute ere, atzoko erasoaldiak Al Kaedako kideei leporatu dizkiete, iraganean horien aurka erasoak egin dituztelako. Hala, Irakeko agintariek beste atentaturik gertatuko den beldur dira, eta goreneko alerta egoera ezarri dute.
‎diputatuek edo senatariek egiten duten ahalegina haiek hautatu dituztenei diru publikoa bideratzeko. Baita legeari dagokion gaiarekin zerikusirik ez badute ere. Txerri kupelen legegintza deitzen diote, garai batean AEBetan egurrezko kupelak erabiltzen zituztelako esklaboei txerri gazitua emateko.
‎Anartean, Egipton atzo zabaldutako informazio baten arabera, mugimendu islamistak aukeratu du PANeko presidentetzarako hautagai gisa aurkeztuko duena. Iturriek izenik jakinarazi ez badute ere, Hamasen izenean Abbasen aurka lehiatuko dena Zisjordaniakoa da. Lurralde hori Al Fatak kontrolatzen du.
‎Irekitze ekitaldian eman zuten, programatzaileei anitz gustatu zitzaielako. Publikoaren baitan kritika biziki onak ukan ditu, nahiz eta badiren gustukoa izan ez dutenak ere. Caracasko bazter auzo batean pasatzen da, Cyrano Bergerac en egokitzapen hori.
‎Denboraldiko lehen sei partidetatik Osasunak partida bakar bat irabazi ez duelako soilik ez, iragan sasoiaren amaiera ahazten ez dutelako ere nazkatu dira zaleak. Joan zen martxoaren 23an, Betisen aurka 0 galdu zutenetik, ez da ondo aritu Osasuna etxean jokatutako partidetan.
‎Esaterako, frantziarrak lasterketa irabazi eta finlandiarra zazpigarren sailkatzen bada lortuko du. Lortzen ez badu ere, Loebek Japonia eta Erresuma Batuko azken bi lasterketetan txapelketa irabazteko aukera izango du.
‎Hala adierazi du Rodolfo Ares PSE EEren Antolakuntzarako idazkariak. EAJk Espainiako aurrekontuak babesten ez baditu ere PSE EE EAJrekin EAEkoak adosten saiatuko dela.
‎90eko hamarkadaren hasieran, baina, doinu ilun eta gogorragoetara jo zuten, eta rockzaleen artean ere sinesgarritasuna irabazi zuten Violator (1990) eta Songs of faith and devotion (1993) diskoei esker. Disko berria lantzen ari dira uneotan, eta oraindik izenik ez badu ere, dagoeneko iragarri dute apirilaren 21ean jarriko dutela salgai.
‎Hilaren 9an jo zuen goia Euriborrak, %5, 512ra iritsita. Bezperan interes tasak jaitsi zituen EBZk, eta aurreneko egunean erreakzionatu ez bazuen ere, hilaren 10etik etengabe jaitsi da indizea. Egun bakar batean ere ez du bezperan baino gorago itxi.
‎Errepideetan traba handirik eragin ez bazuen ere, ekaitzak elurra ekarri zuen atzo bazter garaienetara. Leku batzuetan gogoz egin zuen, gainera.
‎Ez du balio ingelesezko bertsioarentzat, ez eta ingelesezko bertsioaren gainean gaztelaniazko interfaze paketea ezarrita izateak ere. Hasiera batean garrantziarik ez badu ere, litekeena da ordenagailua kanpoko herrialderen batetik erositakoa izanez gero.
‎...steak osorik entzun edo irakurtzeko pazientzia izan dutenek, bestalde, jakingo zuten Kongoko Ipar Kivun egoera izugarri txartu dela(...); Masisin zuten gotorlekutik abiatuta, Laurent Nkunda jeneralaren gerrillari banyamulenge tutsiek hainbat hiri hartu dituztela Ipar Kivun, eta Goma hiria, probintziako hiriburua, hartzear dutela; haien beldur diren milaka herritar ihesi doazela, nora joan handirik ez badute ere; Kinshasako Gobernuaren soldaduak direla ihesi doazen lehenak, eta lapurretan bortitzenak; inguru hartan diren Nazio Batuetako kasko urdinak besoak gurutzatuta daudela...
‎Egiptok bi aldeen artean eginiko bitartekaritza lanari esker hitzartu zuten hori Hamasek eta Tel Avivek. Azken bi hilabeteetan Israelen aldetik neurri handiko eraso militarrik egon ez bada ere, eta Hamasen ekintzaileek koheterik bota ez badute ere, Gazan ez da normaltasunik izan egunerokotasunean. Izan ere, Tel Avivekeko gobernuak 2007ko ekainetik ebatzitako blokeo gogorraren ondorioak jasaten ditu.
‎Horietako bat bera ere agertu ez zela ikusita, Olasagarre harrituta agertu zen, eta bere gonbidapenari ezetz esateko posta elektronikoz bidali zizkioten erantzunak irakurri zituen: gaiarekiko interesik ez zutela adierazi zuten batzuek, Donostiara joateko gogorik ez zuela beste batek («ez zait bidaiatzea gustatzen», zioen ironiaz), euskal gatazkarekin zerikusirik duen ezer jakin nahi ez duela ere aipatu zuen beste batek, «nik nahikoa lan dut egunero bizkartzaina eraman behar izatearekin», zioen. Lau gonbidatuetariko bat bera ere agertu ez zela ikusita, harrituta eta atsekabetuta agertu ziren Juanjo Olasagarre eta Inazio Mujika.
‎Bestalde, Haydenek adierazi du 2001ean irailaren 11ko New Yorkeko atentatuen antzeko erasoa egiteko asmoa zuela talde islamistak, eta CIAk hura gelditzea lortu zuela. Estatu Batuetako informazio zerbitzuetako buruak zehaztasunik eman ez badu ere, beste iturri batzuen arabera, 2006an, Londresen, bidaiariak zeramatzaten hainbat hegazkini erasotzea zen asmoa.
‎Kadagua ibaiak, bestalde, gainezka egin zuen Alonsotegin, eta trabak izan ziren hainbat kaletan ibiltzeko. Gainera, Arratia ibaiaren ur maila asko igo zen eta, gainezka egin ez bazuen ere, eragozpen batzuk eragin zituen.
‎Fusio proiektuak batzarkideen bi herenen babesik jaso ez bazuen ere, Aralarrek esan du agerian geratu dela «gehiengo handi bat» haren alde dagoela. Horregatik, berriz ere heldu egin zaiola egitasmoari adierazi du Inaxio Garro Aralarrek Kutxan duen batzarkideak.
‎Horretarako, ez dute ahaztu behar kirolariok ere gure iritzia dugula. Uste ez badute ere, guk ere badugu gure erantzukizuna, eta, hortik aurrera, har ditzatela erabaki zuzenak.
‎Finalari begira Olaizolak besoa erabat sendatuta daukala esan zuen, beldurra guztiz aldendu ez badu ere. Irujok, berriz, umorea erakutsi zuen lehen sakea airez errestatuko zuen edo ez azaltzean.
‎Asteazkenean Inazio Uria enpresaburua hil zutenak harrapatu eta hil arte kartzelan atxikiko dituztela agindu zuen Gobernu espainoleko presidenteak atentatuaren ostean, Estatu espainoleko legeek biziarteko kartzela zigorra jasotzen ez badute ere. Herritarren mendeku gosea, Estatuak berak paradoxa semantikoan elikatzen duen gosea, ase ez baina zizka mizka moduan arindu nahiak eragindako ateraldia izan zela irudituko litzaioke Euskal Herriko eta Estatu espainoleko berri ez duen Antipodetako herritar bati Europako gobernuburu bati entzundakoa.
‎Berriak aparteko oihartzunik izan ez badu ere, duela gutxi Eusko Jaurlaritzak hartutako erabaki batek zeharo harritu nau. Sinbolo iraingarriak dituzten euskaltegiak diru-laguntzarik gabe geratzeko arriskuaz ari naiz.
‎Erasoak gertatu eta bi astera, izan ere, ustezko hamabost ekintzaile inguru atxilotu zituzten atzo Pakistango segurtasun indarrek. Egindako Polizia operazioaren berri ofizialik eman ez badute ere, atxilotuen artean Laskhar e Taiba (LeT) talde armatuko buru Zaki ur Rehman Lakhvi dagoela ziurtatu dute Pakistango hedabideek eta Polizia iturriek. New Delhiko gobernuak talde horri leporatzen dio Bombayko erasoak prestatu eta gidatzea.
‎Abenduan zehaztuko dute zer bota behar den eta non, nahiz eta Gure Irratiko kideek ez duten materiala berreskuratzeko esperantza handirik. Guztia kiskali zen, eta suak birrindu ez zuena ere, keak hondatu du, dio Oihana Agerrek. Garbiketa lanen zirriborroa egina dago, baina bukaera urruti da oraindik, 2009ko irailean, gauzak okertzen ez badira.
‎Tau Baskonia eta Iurbentia Bilbo Basketen artekoa. Tau betiko aurkaria da Iurbentiarentzat, beti garaitu nahi den taldea, modua bat edo bestea izan, beti begiratzen zaion ispilua, batzuek zintzo onartzen ez badute ere. Iurbentiak Baskonia garaitzea lorpen handia da, txikiak handia jatearen pare.
‎EAJk bere interesen mesedetan onartzen ez badu ere, ezker abertzaleko zinegotziek zilegitasun guztia dutela azpimarratu dute prentsan agertutakoek: Herritarrek aukeratuak izan dira, beraz zilegitasun osoa dute.
‎Zirkularra sinatu dut pentsatzen dudalako zentro mediko guztiek elbarritasuna duten pertsonei elikadura eta hidratazioa bermatu behar dietela, adierazi du Maurizio Sacconi Osasun ministroak. Ministroak Eluana Englaroren kasua aipatu ez badu ere, zirkularra Auzitegi Gorenak hartutako erabakia eteteko saiotzat jo dute. Auzitegi Gorenak orain dela hilabete bidea eman zuen Englaro bizirik mantentzen duen zunda deskonektatzeko.
‎Mahaiko presidente Izaskun Bilbao jeltzalearen hautua erabakigarria izan zen Mahaiak EAren proposamenari bidea itxi zionean; aurka bozkatu zuen. Oraingoan, Joseba Egibar EAJko eledunak aurkakoa iritzi dio Bilbaoren erabakia errefusatu ez badu ere. Egibarrek argudiatu duenez, Legebiltzarrean gai guztiak eztabaidatu behar dira, jarraitu beharreko prozedura betetzen bada.
2009
‎Eguraldia ez zuten lagun izan korrikalariek, elurra egin ez bazuen ere. Hiru gradu eta euri langarra.
‎Ez dauka irtenbide erraza Osasunaren eskaerak, epaileei inoiz ez tronpatzeko eskatzea baino gauza ezinezkoagorik ez baitago. Halere, gutxienez aurrerantzean epailerik onenak izatea nahiko luke Osasunak, eta klubak presidentearen bidez horren inguruko ezer esan ez bazuen ere, Cesar Krutxaga kapitainak argi utzi zuen partidaren amaieran zein den gorritxoen eskaera: Nik ez dakit zein den irtenbidea, baina zerbait egin beharra dago, hau jasanezina baita.
‎Gainera, gure elkarteak elkarrizketa bat egiten dio harrera familiari, egokiak diren ala ez zehazteko. Baina gurekin lan egin duten sendien artean seme alaba txikiak dituztenak izan dira, baita ez dutenak ere. Hala ere, haurrik ez den familietan hobeto egokitzen dira gure bitartez etortzen diren umeak.
‎argudio politikoen eremuan. Ondo ulertzen zaio esaten duena, baita esaten ez duena ere.
‎Albacete eta Sevilla B. Ez dago batere erraz Realari hiru puntu kentzea, Anoetan batez ere, baina Realari ere nahi baino gehiago kostatzen zaio irabaztea. Horregatik etorri zaio horren ondo Levanteren zelaian lortutako emaitza, aparteko jokorik egin ez bazuen ere, normalean baino askoz gutxiago sufrituta irabazi zuelako.
‎Ez dira egunero biktimaren ondoan daudenak, senarra utz dezan laguntzen diotenak, lortzen ez badute ere han jarraitzen dutenak, tratu txarrak sortzen dituen harlauzak banaka igo eta jaisten, ez bakarrik ikusten direnak, baita psikologikoki ezeztatzen zaituztenak ere, pelikulako gaiztoa bihurtzeraino. Ikusi bestela Violeta Santanderren kasua, bera gero eta lohiago, heroiago Neira.
‎Bestalde, bizi osorako zigorra izen horrekin aplikatu ez badute ere, AAMren ustez, praktikan horixe bultzatzen dute Espainiako Gobernuak. Parot doktrina deiturikoa aplikatuz eta Zigor Kodea aldatuz.
‎Txostenaren edukia plazaratu ez badute ere, Igor Sechin Errusiako lehen ministrordeak eman du hitzartutakoaren berri. Errusiak 25.000 tona gari emango dizkio Kubari, han izandako urakan eta bestelako hondamendi naturalek eragindako elikagaien arazo larria arintzeko.
‎Lantegi buruek ez dute ere pentsatu lansari, stock options eta beste diruak apaldu daitezkeela hainbeste diru galeren ondotik. Denbora berean, nornahik bankiko zulo baimenaren ez errespetatzeak, isun ordaintzeak bideratzen dituelarik.
‎Bide horretan, gure ahotsa entzungo dute martxoaren 1ean boz paperen bidez, nahi badute eta nahi ez badute ere. Zalantzarik ez izan!
‎Plataformak herritarrak biltzea du helburu, eta, adierazpena sinatu dutenen izenik zabaldu ez bazuten ere, atzoko agerraldian parte hartu zuten LAB sindikatuko, Euskal Herriko kontsumitzaileen elkarteko eta hainbat herritar mugimenduetako ordezkariek.
‎Renato Soru PDko hautagaiak Sardiniako bozak galdu ostean hartu du erabakia. Hasiera batean PDko zuzendaritzak dimisioa onartu nahi ez bazuen ere, hala egin behar izan du, Veltronik asmoari eutsi diola ikustean. Askorentzat ni naiz arazoa, eta alderdiaren onagatik alde egiteko prest nago, argudiatu du.
‎Beste bi kasuak zailagoak dira argitzen. Enpresa ezberdinetako bi bikote baino gehiago badaude berdinduta, eta enpresa bakoitzak bikote kopuru ezberdina badu Asegarceko bi eta Aspeko bat, adibidez berdindutako bikoteen arteko partidetako tanto aldeak erabakiko luke, bi bikotek elkarren aurka jokatu ez badute ere. Berdinketak jarraituko balu, tanto alde orokorrak deuseztatuko luke berdinketa.
‎LAB sindikatuaren hitzetan, ereduaren zabalpena itotzeko asmoz sorturiko sasi ereduak baino ez dira Hezkuntza Departamentuaren programak. Programak arautu eta garatzeko lege oinarririk ez dutela ere salatu du.
‎Mami askorik ez badute ere, horiek dira, akaso, kazetariak koadernoan apuntatu dituen adierazpenik indartsuenak. Etsituta doa erredakziora, eta gogo handirik gabe transkribatuko ditu grabatutakoak; Sandinoren azken hitzak irakurleentzat hotzepel igaroko direlakoan.
‎Hori pizgarria izango da eurentzat, batere jokatu ez dutenek ere gogo gehiagorekin egingo zutelako lan aste osoan. Ez dago jakiterik entrenatzaile aldaketa onuragarria izango den edo ez, baina horrek ez gaitu kezkatzen.
‎Guztira, ordu erdi pasatxo, astirik ez aspertzeko, baina halako tristura bat barruntatzen da giroan. Oraindik sardinzarra ehortzi ez badute ere hausterre egunean sartu bagina bezala. Ez al zen hau alderdi ahaltsu eta handi bat?
‎Hala jakinarazi zion Irango telebista kate publikoari. Era berean, zentraleko jarduera noiz hasiko duten iragarri ez bazuen ere, Errusiak jada 87 tona erregai eman dizkiela adierazi zuen. Zentrala martxan jarri artean gordeta edukiko dute, IAEA Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziak zainduriko biltegi batean.
‎Barakaldoko Gurutzetako erietxera eraman zuten emakumea. Inoiz salatu ez bazituen ere, eraso gehiago jasan izan dituela adierazi zuen bertan. Getxoko udaltzainek atxilotu zuten 28 urteko gaztea, genero indarkeria delitu bat egitea leporatuta.
‎Bai 36ko gerrak eta bai II. Mundu Gerrak izan zuten ondoriorik Golkoko uretan. Horri buruzkoak liburuan jaso ez baditu ere, zenbait datu aipatu zituen Perez de Rubinek aurkezpenean. 36ko gerran bakailaotarako eginak ziren hainbat itsasontzi eraldatu zituzten gerrarako ontzi bihurtzeko, bi alderdietan.
‎Katalanez idatzi edo abesten duzun unetik, nahi ez baduzu ere, zerbait ari zara erakusten». Hautu bat dela, azken finean.
‎Martin Ihoeghian Uhomoibhi kontseiluko presidenteak ere esku zabalik hartu du jarrera aldaketa. Zuzeneko parte hartzerik izan ez badute ere, AEBak maiz gonbidatu izan dituzte begirale moduan ekarpenak egin zitzaten. Eta Washingtonek gonbit horiei erantzun dienetan, giza eskubideen aldeko lanean gogotsuago parte hartzeko borondatea antzeman die kontseiluko presidenteak.
‎Bilbo Basketeko 400 zale inguruk egin dute Turinerako bidaia, horietatik berrogeita bostek hamasei ordukoa autobusez. Orbain beltz zaratatsua nagusi izan da harmaila hotzetan, baita Iurbentiak jokatu ez duenean ere.
‎Euren egoera gehiegi aldatu ez badu ere, hutsetik hasitako emakumezko horren ibilbidea ereduzko ikusten dute dalitek, ordea: ukiezina izanda ere lehen ministro izatera ailegatu daitekeela.
‎Bahimendua aipatu ez badu ere, AEBen eta Kubaren arteko harremanak normalizatzeko neurriak martxan jartzeko prest agertu da
‎Urte hasieran de facto agintzen zuen LTTEk herrialdeko ipar ekialdean. Sri Lankako Gobernuak aintzat hartzen ez bazituen ere, tamil tigreek Polizia, zerbitzu sekretu, banketxe, auzitegi eta zergak biltzeko bulego propioak zituzten. Tamil etnia da nagusi han biztanleria osoaren %18, eta hinduistak dira.
‎Beti bezain zintzo, inoren burua engainatu gabe. Izan ere, gure azken helburuak eskuratu ez baditugu ere, balantzea egiteko aukerak izan badaude.
‎Etorkizuna hurbildu nahian Happy House edo One Day dantzalekuko pieza bikainak dira. Gauak neoizko argiz betetzen diren unerako egokia, tamalez gure taberna eta dantzalekuetan entzungo ez baduzu ere. ARKAITZ VILLAR
‎Bilboko 31 lorategi hauetan badira lorerik ez dutenak ere. Euskarazko izena loreei lotuta dagoen arren, Balmorik ez du uste derrigorrean hala izan behar duenik.
‎Aurrerantzean Mintzolan lana erruz izango duela jakitun, pena pixka batekin dio ez duela bere doktore tesirako nahikoa denbora izango. Oraindik argia zertan jarri erabaki ez badu ere, ikus entzunezko komunikabideetan gazteek alde batetik eta helduek beste alde batetik nola debatitzen duten ikertzen ari da Zabala doktore ikasketak amaitzeko. 2002an lizentziatu zen EHUn Euskal Filologian, eta 2005ean Hizkuntzak Kudeatzeko Unibertsitate Aditu Tituluaren graduondokoa egin zuen Mondragon Unibertsitatean.
‎Askatasunak zuzenean, gerra zikina? aipatu ez bazuen ere, hipotesi guztiak kontuan hartzen dituela adieraztean, argi utzi zuen ez zuela bide hori baztertzen. Hurbil dago denboran Juan Mari Mujika iheslari politiko ataundarrari gertatutakoa.
‎Alegia, heziketaren, legeen eta balioen transmisioaren bidez, askatasun eta harreman sexual afektiboak edonolakoak direla, norberaren eta bikotekidearen onespenez egiten badira bizitzaren alor guztietan bultzatzen diren arte. Bitartean, erasoaren biktima izateko aukera gehien dutenei orain arte baino babes eta segurtasun handiagoa eskaini litzaieke, horrek hilketak saihestuko ez baditu ere.
‎On Kixote bere zaldian datorkizu (La Regenta atzean utzi duzu jada). Lasai egon zaitezke ordea, liburua sikiera irakurri ez baduzu ere, bere kritika hitzez hitz ikasi duzu eta. Jarraitu beraz.
‎Ezohiko jokalariz jositako hamaikakoarekin, ligako txapeldunak ez zuen sasoi honetan egin jokoaren arrastorik erakutsi, eta Pandianiren golari esker hiru puntuak Iru, era ekarri zituen Osasunak. Horri esker azken jardunaldira bizirik iristea lortu du Jose Antonio Camachoren taldeak, eta jaitsiera postuetatik irtetea lortu ez badu ere, azken partidan Real Madril Nafarroako Erresuman mendean hartuz gero salbazioa ziurtatuta izango dute nafarrek, azken jardunaldian Valladolidek eta Betisek elkarren aurka jokatu behar dutelako. Sporting (40 punturekin), Getafe (41 punturekin), Betis (41 punturekin), eta Valladolid (42) dira Osasuna bezalaxe jaisteko arriskuan diren taldeak, eta Betis eta Valladolid elkarren aurka aritu behar direnez Osasunak bere esku du salbazioa oraindik.
‎Iru, era joaterik izan ez bazuen ere, Alfonso Sastre zerrendaburuaren bideo emanaldi labur bat eskaini zuten. Ondoren, Arnaldo Otegik hartu zuen hitza.
‎Etxarri Aranatzen sanadrian jaiak ziren atzo, eta herria guardia zibilez inguratua egon bazen ere, herritarrek kalean ongietorri beroa egin zioten Barandallari. Poliziek omenaldia egiten utzi ez bazuten ere, lehenik autotik eta gero etxeko balkoitik herriaren, ongietorri handia, jaso ahal izan zuen Barandallak.
‎Bestelako arauak betetzen ez dituztenei ere trabak jarriko dizkiete. Esate baterako, segururik ez duenari ez diote utziko IAT ibilgailuen azterketa teknikoa egiten.
‎Baina uda iritsi da, eta hemendik aurrerako zirkuitu gehienetan beroa izango da nagusi. Hurrengo lasterketa Alemanian da, hiru aste barru, eta izugarrizko beroa izango ez badute ere, gehiago izango da seguru. Zirkuituak berak lau balaztatze puntu dauzka, BrawnGP autoek pneumatikoak ongi berotu ditzaten.
‎Eta horregatik ez, ez du edozein istoriok edo anekdotak balio zutabea idazteko nire iritziz, pintoreskoa izanik ere; iritzia behar du, eta, gainera, susmoa dut zutabegileak iritzia jartzen ez badu ere ez dela libratzen, irakurleak asmoa asmatuko baitio.
‎Kirchnerismoak kolpe gogorra jaso du. Behin betiko emaitzak jakitera eman ez badituzte ere, argi dago Argentinako ofizialistek diotela gehiengoari eutsi, ez Kongresuan, ezta Senatuan ere. Hauteskunde barruti nagusietan haien porrota nabarmena da; zenbait probintziatan hirugarren eta laugarren postuetan gelditu da Nestor Kirchner buru duen Alderdi Justizialista.
‎Hori dela eta, Alderdi Justizialistak dio bere kabuz gutxieneko quorumari eutsi. Orain arte horretarako beharrik izan ez badu ere, hala, beste talde politikoekin negoziatu dute agintean direnek. Halaber, Gobernuak ez beste alderdiek proposatutako gaiak ere eztabaidatu dituzte.
‎Krisi ekonomikoaren hotsak aspaldi iritsi ziren puntako pilota profesionalera, eta apurka bere gordintasunean azaleratzen ari da. Aspek ez dio berrituko kontratua Rober Uriarteri, Abadi, oko aurrelariak 23 urte baino ez baditu ere. Uriartek hiru urte egin ditu bakarrik profesionaletan, eta hilaren 20ra arteko kontratua du.
‎Eta azkenik, ibilbide amaieran, Bilbon, herri bazkari handia antolatuko dute. Horrako txartela mendi martxan parte hartu ez dutenek ere eskura dezakete. Azken egunean, ahalegin berezia egingo dute mendi martxa giro onean amaitzeko eta, zortzi egunetan bezala, kalejira egingo da Bilboko kaleetan.
‎–Bertako itsaslabar eta urmaeletan babesten dira Europa guztian oso arraroak eta bereziak diren espezieak?. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa frogatu ez badute ere Espainiako Gobernuak egindako aurrekontu proiektuetan egitasmoarentzako diru saila gorde dutela salatu du, eta portua interes orokorrekotzat jo dutela.
‎Gripearen birusaren azken mutazioak kezkatzen duen arren, eguneroko bizimodua aldatu ez duenik ere bada. Santa Fe etorbidean pasioan dabil Eduardo Juan Ponce 53 urteko gizona.
‎Aurten, 360 omendu. Denek joaterik izan ez bazuten ere, 150tik gora bildu ziren.
‎Alabaina, bestela jokatzeko erreparo handirik ere ez du. Palestinarren dozenaka etxe bota ditu behera, eta datu ofizialek baieztatzen ez badute ere, Jerusalem ekialdean bizi diren 1.500 familia palestinarren etxeak eraisteko aginduak emanda daude. Israelek, legez kanpokotzat?
‎Zisjordanian legez kanpoko 121 kokaleku baino gehiago daude, eta hamabi Israelek Jerusalemgo jurisdikzioari lotzen dion eremuan, horiek denak estatuak ofizialki onartuak. Gainera, 100 kolonia baino gehiago daude Zisjordanian barreiaturik, eta Israelek onartzen ez baditu ere, beharrezko zerbitzuak eskaintzen dizkie. Horiek dira Outposts esaten dietenak.
‎Horren ordain gisa? Tellituk eta Arrietak aipatzen dituzten proiektuak ikastola barruko profesionalek garatu dituzte, hainbatetan Tellituren eta aldetik sostengurik, laguntzarik edota ia arretarik jaso ez badute ere. Orain, ordea, horiek erabili nahi dira, besteak beste, ikastolak ondo doazela irudikatzeko.
‎Agindu berriarekin prestakuntzan igarotako orduen arabera kobratuko da laguntza hori. Gainera, haren enpresak heziketa plana egiten ez badu ere, bere kasa formazioa bilatu eta laguntzak jasotzeko eskubidea izango dute kontratua etenik duen langileak.
‎Egunotan elkarri egotzi dizkiote probokazioak eta erasoak aldeek. Eta Europako Batasunak begirale kopurua igo du mugaldean, bere zaintza patruilek salatutako erasoen zantzurik aurkitu ez badute ere. Kezka agertu du, baina, eta tentsioa igoaraz lezakeen adierazpen edo ekintzarik ez egiteko eskatu die aldeei.
‎Gurasoek lagunduta, ehunka haur gerturatu ziren hamaika jolasekin aritzera. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, ederki ibili ziren prestatutako Winbi hondartzan gozatzen. Langileenek, berriz, ogia egiten ikasi zuten.
‎42 urte eduki arren, sasoi bikainean dago eta uda honetan ikuskizun apartak eskaintzen ari da, jokatzen dituen lehia gehienak irabazi eta markak egiten ari baita. Herenegun markarik egin ez bazuen ere, erakustaldia eman zuen. Aiako harri jasotzailea bigarren lekuan irten zen plazara harria jasotzera, Iraitz Telleriaren ondoren, eta erabakita utzi zuen lehia.
‎Enrique San Jose (Donostia, 1974) Marinela jatetxeko arduraduna da. Bederatzi urte dira portuan lanean hasi zela, eta, Aste Nagusi honetan atsedenik hartzeko denborarik izango ez badu ere, kaia lana egiteko leku aproposa dela aitortzen du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia